NOLA KONTATU ARKUMEA ETA PAZKOAKO HISTORIA


* * * * * * *



Seder tradizional batean bi ardo kopak daude otordua hasi aurretik eta bi ardo kopak otorduaren jarraian. Hau da arrazoia zergatik YAHUSHUAK hartu zuen hirugarren kopa afalostean, Berrerostearen kopa, eta erabili zuen Itun Berrirako.

Berdin egin zuen koparekin afal ondoan, esanez: “kopa hau itun berria da, Jainkoak NIRE Odolaz ezarria; egizue hau edaten duzuen bakoitzean, NIRE oroigarri.” 1 Korintoarrei 11:25.

Berreroslea zen hau BERE burua aurkezten Berrerosketaren Jaialdian (Pazkoa) berrerosketaren kopa erabiliz, YAHREN Bildotsaren Odolaren ezaupide. YAHUSHUA zen YAHREN Bildotsa ia sakrifikatua izan behar zuena gugatik.

Pazkoako otordua dakar legamia gabeko ogia ere barnean (matzah) eta belar mingotsak. Legamia gabeko ogia “presazko ogia” deitzen da, zeren Israel irten egin behar zuen Egiptotik arineketan. Ez zegoen astirik eguneroko ogia altxatzen usteko eta legamiadun bihurtzeko. Matzahk irudikatzen du YAHUSHUAREN bekatugabeko natura. Legamia ezaupide espirituala da bekatuarena. Hau da arrazoia zergatik Pablok irakasten digu honela.

Bazter ezazue legamia zaharra eta izan ore berri, legamia gabeko pazko-ogiak bezala; izan ere, horixe zarete, Kristo, gure Pazko-bildotsa opari eskainia izan denez gero. Ospa dezagun, beraz, Pazko-Jaia, baina ez legamia zaharrarekin, bekatu eta gaiztakeriazko legamiarekin, legamia gabeko pazko-ogiekin baizik, hau da, bihotz-garbitasunez eta egiaz. 1 Korintoarrei 5:7-8

Ohitura denez, erabiltzen dira matzahko hiru zatiak Pazkoako Seder otorduko atal egiazkorako. “Batasuna” deitzen dira. Ikasketa desberdinak eskaintzen dira azaltzeko matzahren hiru puska honen erabilera. Alabaina, utz iezadazue azaltzen zehazki zer egiten den ogiarekin eta zuek erabaki dezakezue zer esan nahi duten. Lehenik eta behin, matzahren bigarren puska zati bitan apurtzen da. “Zati onena” itzulikatzen da lihozko dafaila garbi batean eta ezartzen da aldendua Pazkoako mahaiarengandik. Bururdia jartzen da itzulikatutako ogiaren gain. Esaten da ogia lurperatua izan dela eta “harri batek” estaltzen duela. Ogiaren zati honi deitzen zaio “Afikoman”. Ogia zati hau esaten denez Pazkoako puska onena omen da, erabiltzen da azkenburuko gisan afariarena. Geratzen diren hiru puskak matzahrenak erabiltzen dira Pazkoaren historia azaltzeko eta belar mingotsak jateko. Normalean belar mingotsak jatea (gehienetan errefaua), bakoitzak ikasten du matzah gehiago jaten belar mingotsak baino; horregatik, ogiak “lasaitzen” gaitu.

Afaldu eta segidan garaia heltzen denean hirugarren kopa edateko (berrerospenaren kopa), Pazkoako Nagusiak eskatzen du Afikoman (itzulikatua eta lurperatutako matzahren puska) “agertzeko”. Hona hemen jolas tradizionala jokatzen da umeekin. Afariaren bitartean haiek kendu eta ezkutatu egin behar dute Afikoman. Hori dela eta, nagusiak eskatzen duenean Afikoman agertu dadin, umeak esaten dute: “Harria (bururdia) kendua izan da eta aurkitu genuen guztia lihozko dafaila hau baino ez.”

Gutariko horientzat ikusten dugunok YAHUSHUAREN piztuera hilobitik iragarpena ematen, ikus dezakegu Jaunaren Salbamenaren Egitasmo Handia Pazkoaren Historian. Agian, hau da arrazoia zergatik YAHUSHUAK hartu zuen Afikomen Azkeneko Afarian eta HAREN gorputzari erreferentzia egin zuen, gugandik puskatua.

Jaunarengandik hartu nuen nik, neure aldetik zuei eskualdatu dizuedan hau: Jesus Jaunak, saldu zuten gauean, ogia hartu zuela eta, esker oneko otoitza egin ondoren, zatitu eta esan zuela: “Hau NIRE Gorputza da, zuentzat ematen dena. Egizue hau NIRE oroigarri.” (1 Korintoarrei 23-24)

“Afikoman” hitza ere oso esanguratsua da haren esan nahian. Hebrearrez esan nahi du “Bukatua dago”. Hau da YAHUSHUAK esan zuen azkeneko hitza BERA hil zenean.

Ozpina edan zuenean, Jesusek esan zuen: “Betea da dena” (Afikomen). Eta burua makurtuz, azken arnasa eman zuen. (Joan 19:30)

Belar mingotsak hitz egiten dute, ez bakarrik atsekabeaz eta gogorkeria mingotsaz esklabotzarena, haiek hitz egiten dute saldukeriaz. YAHUSHUAK erabili zituen belar mingotsak adierazteko Judas izango zela HARI salduko ziona.

YAHUSHUAK erantzun zion: Ogi-puska bustia emango diodana, huraxe da. Eta ogi-puska bat bustiz, Simon Iskarioteren seme Judasi eman zion. (Joan 13:26)

Moisesen ikasketa Pazkoari buruz da instrukzio pertsonala.

Honela jango duzue: gerrikoa loturik, oinetakoak jantzirik eta makila eskuan, abiatzeko prest; presaka jango duzue, JAUNAREN Pazkoa baita. (Irteera 12:11)

Gutariko haiek YAHUSHUA ezagutzen dugunok, badakigu gure bizkarrak egiaz gerrikaturik eta gure oinak Ebanjelioaz jantziak. Badakigu bagoazela JAUNAREN agintaritzaz, HAREN artzain-makila gure eskuan. Gogoratzen dugu JAINKOAREN Salbamenezko lan handia YAHUSHUARENGAN gure MESIAS. Gogoan dugu JAINKOAK libratu gintuela “beso luzatua” batekin BERA gurutzatua zen artean zuhaitz baten gurutzetik.

Egun hau gogoangarri izango duzue eta, Jaunaren ohorez, festa nagusiz ospatuko. Festa hau lege-indarrez ezarriko duzue belaunez belaun. (Irteera 12:14)

Norbaitek esaten badizue Pazkoa ez dela Kristauentzat eta ez dela gehiago ospatzen, orduan, hizketan ari zarete norbaitekin ez duena ezagutzen JAINKOAREN Bildotsa nor den edo zer esan nahi duen. Berbetan ari zarete norbaitekin dakizkiena erlijiozko gauza batzuk baina ez dena inoiz eseri Berrerospenaren Jaialdian eta esperimentatu JAINKOAREN Artxoa, ez dena konturatzen bera kanpoan dagoenik barrurantz begira.