PROFEZIA 101

ZUEN EKINTZAK ALTUAGO HITZ EGITEN DUTE ZUEN BERBAK BAINO

IDATZIA/MINTZATUA RUACH HA KODESHEN GANTZUDURAPEAN
APOSTOLU Elisabeth (Elisheva) ElijahREN BITARTEZ
2008KO URRIAREN 2AN GAUEKO 3RETAN
ROSH HASHANAH


2 KRONIKAK 36:16
Baina haiek Jainkoaren mezulariei iseka egin, beraien esanak gutxietsi eta barre egiten zieten profetei. Jaunak bere herriaren kontra zuen haserrea gainez egiteraino handitu zen eta ez zen salbabiderik izan.

EZ DAUKA EZ GIZONEZKOEN EZ ANDRAZKOEN IZENIK
Aspaldi ohartu nizun, Elisabeth, Ministerio honi ez ipintzeko ez gizonezkoen ez andrazkoen izenik, Ministeriorik egon aurretik ere. Zure espirituan ipini nuen, honako ezer ere ez luke izango egina zure eskuz, honako ezer ere ez luke izango egina zure ahoz. YAHUVEHREN ahotik jaio zen. YAHUSHUA zuen MASHIACHREN ahotik jaio zen. RUACH ha KODESHEN ahotik, zuen IMMAYAHREN ahotik jaio zen. Zure eskuz izango balitz, aspaldidanik lur jota egongo litzateke. Aintza Shkhinyahren haizeari esker lur guztian zehar putz egiten dabilena, haize Santua suspertzekoa. Ez da zure arnasagatik, bestela behea jota egongo zinateke.

ISAIAS 42:8
NI naiz Jauna, horixe dut Izena: ez diot NIRE ospea inori utziko, ez NIRI zor zaidan gorespena idolei emango.

* * * * * * *

HITZAURREA

Nire senarra Niko lanean zegoen Hamar Eguneko Barneraketari buruzko azalpenean Ministerioaren webgunean argitaratzeko, eta galdetu zidan neuk ote neukan ezer sartzeko azalpenarekin, nola YAHUSHUA ha MASHIACH egokitzen den Denboraldi Santu honetan. Galdezka hasi nintzenean YAHUVEHRI, ¿zer errango dut?, sortu zen irakaskuntza hau, baita, nire harridura handirako, beste profezia berri bat, jaio zena Rosh Hashanahen lehenengo egunean, 2008ko urriaren 2an.

Hau da entzun nuena Hamar Eguneko Barneraketarako.

HAMAR EGUNEKO BARNERAKETA

Hau da denboraldi bat, noiz hausnartzen dugun gure harremanari buruz YAHUVEH eta YAHUSHUARENGANAKOA, eta harreman maitekor eta esanekoa ote dugun BERAIEKIN. Denok bekatu egin dugu eta YAHREN Aintzagabeak gara, ez baitago gizaki perfekturik lurrazal honetan inoiz zebilenik, YAHUSHUA ha MASHIACH izan ezik. Pentsamendu oker bat ere bekatua da. Judu Ortodoxoak ez dute sinisten MESIAS etorri denik oraindik, beraz, ez daukate odolezko sakrifiziorik haien bekatuen barkamenerako. Ukatzen dute YAHUSHUA ha MASHIACH MESIAS bezala eta YAHUVEHREN Bakar-sorturiko Semea.

Denbora santu hau ez da bakarrik ospakizun denbora, baizik et izu handiko garaia da ez dakiten horientzat beraien izena idatzita ote dagoen Bildotsaren Bizi Liburuan. Gutariko zerbitzatzen eta gurtzen dugunok gure berpiztua YAHUSHUA ha MASHIACH badakigu ararteko bat baino ez dagoela gure Sortzaile YAHUVEHREN aurrean, eta bakarrik bide bat zerura, YAHUSHUA ha MASHIACHREN Izena eta Kalbarioko Odolaren bitartez. YAHUSHUA ha MASHIACH da gure Odolezko Sakrifizioa. Gu, Judu Mesianikoak, ez dugu zertan negar eta auhenka egin Yom Kippur egunean, ez edukitzeagatik estaldurarik gure bekatuentzat, YAHUSHUA ukatu dutenen antzera. Adoretzen zaituztegu denbora santu honetan, hurbildu zaitezten YAHUSHUA ha MASHIACHRI inoiz baino gehiago.

Hau da YAHUVEH hitz egiten hasi zenean.

PROFEZIA 101

Honela dio NIK, YAHUVEHK: ez itxaron damutu arte zuen bekatuengatik, egizue atoan. Ez izan fedezko itxura, baina gero ez eduki barneko federik. Eraman pentsamendu bakoitza preso NI, YAHUVEHRI. Ez pentsatu aurretik bekatua, utzi gaitza, eta ez egin aitzakiarik bekatuarengatik, utzi deabruari errua botatzeari zuen pentsamendu eta ekintzengatik, berak ezin du eta ezer egin zuek baimentzen ez diozuena zuen medioz. NIK berba hauek diotset YAHUSHUA ha MASHIACHRI dagozkiela esaten dutenei, diotenak garbituak daudela YAHUSHUA ha MASHIACHREN Odol isurian, YAHUSHUA ha MASHIACHREN Izenean otoitz egiten dutenak, eta ostera, NIK, YAHUVEHK, ohartzen dizuet orain, beraien maitasuna adierazten dutenak NIREGANAKO eta NIRE Seme YAHUSHUARENGANAKO: ezagutzen ditut zuen bihotzak eta ZUEN EKINTZAK ALTUAGO HITZ EGITEN DUTE ZUEN BERBAK BAINO.

Utzi RUACH ha KODESH probatzeari, utzi NIRE Espiritua atsekabetzeari. Mundu hau orain amildegi baten labarrean dago; amildegia da Tribulazio Handia. Hots egiozu YAHUSHUA ha MASHIACHRI oraindik denborarik dagoen bitartean. YOM KIPPUR DENBORAN, HAMAR EGUNEKO BARNERAKETA hauetan, gogoratu: NIK entzuten ditut bakarrik bihotz apala daukatenen otoitzak. Ez izan harropuztua zuen salbamenean.

Antzinako garaietan, Israelgo haurrek larri bekatu egin zituzten NIRE aurka. Hartu zituzten haien urre eta zilarra NIK eman niena bedeinkazio bezala eta urrezko zekorra egin zuten gurtu eta makurtzeko eta orain ez da desberdin. Mundu honek hartzen du urrea eta zilarra eta aberatsen aurrean makurtzen da eta gurtzen die, baina NIK erakusten zaituztet, astintzen dudan artean mundu hau arto krispetak sutan kozinatzen egongo banintz bezala, eta harrokeriaz beterik dauden horiek, aberatsak esan dutenak haiek jainkoa direla, ez daukatela premiarik beste jainkorena, haiek iseka egiten dizkiote NIRE Berba Santuei, haiek iseka egiten dizkiete NIRE Agindu Santuei, haiek lohitzen dute Santu den guztia, eta arto krispetak larregi kozinatuak bezala, usainduko duzue erre-sunda ikusten dituzuenean berdoztuak eta erreak. Oi, dohakabeak gaiztoak, gizon gaiztoak artzaintzat haiek haien buruak aurkezten dutenak! Zuek elizaren izena hartu duzuenak eta erabiltzen dituzue espiritualki gose direnak eraikitzeko zuen enperadoretza ekonomikoak, zuek berdoztuak izango zarete eta zuek erre egingo zarete, eta zuen enperadoretza ekonomikoak NIK, YAHUVEHK, suntsituko ditut NEURE eskuaz eta jendaurrean ageriak utziak izango zarete hain gaizto izateagatik. Ez dut eskatuko barkamenik Sodoma eta Gomorragatik. Oi, dohakabea mundua beraien pausoen atzetik doana! Troka baten labarrean zaudete, eta bakarrik maitasun eta obedientziazko harremana daukatenak NI, YAHUVEH eta YAHUSHUA ha MASHIACHREKIN izango dira askatuak. Damutu zaitezte gaur, bihar beranduegi izan liteke eta.

Etsaiek dauzkaten egitasmoak, bai gobernuan, bai satanasen erreinuan, gaiztotasunerako dira, ostu, hil eta suntsitzeko. Ahuleriaz hilarazi, arnasa hartzeko airea pozoitu, edaten den uraz saiakuntzak egin, zein jada kutsatua dago pozoi mota guztiekin urean. Aberatsek nahi dute lurra jendez hustu, baliabide guztiak beraientzat pilatzeko, baina NIK, YAHUVEHK, diot: NIK daukat azkeneko hitza. NI ez naiz trufatua izango. NIK babestuko ditut NIREAK direnak, eta etsaien arma beraiek akabatuko dizkie.

Orain da altxatzeko garaia eta Santutasunaren aldeko jarrera hartzeko, oraindik ahal duzun artean. Utzi deabruari amore ematen eta satanasen zerbitzariekin. Izu izan NI, YAHUVEH, iraintzeaz, gizon hilkor hutsalak iraintzea baino gehiago.

Berba profetikoaren amaiera.

DEUTERONOMIOA 31:8

YAHUVE BERA joango zaizu aurretik eta zeurekin izango duzu; ez zaitu inola ere utziko ezta abandonatuko. Ez izan beldur! Ez kikildu!

Emana Apostolu Elisabeth (Elisheva) Elijahren bitartez, Rosh Hashanah egun batean, 2008ko urriaren 2an, gaueko 3etan.

Profezia hau bedeinkazioa izan bada zeuretzat, mesedez, bidali e-posta eta jakinarazi iezadazu.

AZALPENA HAMAR EGUNEKO BARNERAKETARENA

Hau da azalpena Judu anitzen ohiturak eta sinesmenenak Hamar Eguneko Barneraketarenak. Mesedez, erne egon, herri Juduen askoren ohiturak direla hauek, YAHUSHUA ha MASHIACH onartu ez dutenak. Hauek dira ohiturak eta ez YAHUVEHREN Aginduak Torakoak. Hau da erakusteko desberdintasuna Judu Ortodoxoen eta YAHUSHUA ha MASHIACH onartu duten horien artean, eta guk YAHUSHUAREN Odol isuria, Salbatzailea daukagu, gure bekatuen barkamenerako.

Hamar egunak, Rosh Hashanah egunarekin hasita eta Yom Kippur egunarekin amaiturik, hartzen dute izen arrunta Barneraketa Egunak (Yamim Noraim) edo Damutasunezko Egunak. Hau da barneraketa sakonaren garaia, joan den urtearen bekatuaz hausnartzeko garaia, eta damutzeko, Yom Kippur heldu aurretik.

Barneraketa Eguneko ideia errepikarien arteko bat da YAHUVEHK “Liburuak” dauzkan kontzeptua da, gure izenak haietan idazten dituela, markatzen nor biziko den eta nor hilko, nor izango duen bizitza ona, eta nor izango duen bizimodu txarra, hurrengo urtean. Liburu horiek idazten dira Rosh Hashanah egunean, baina gure ekintzak Barneraketa Egunetan alda dezakete YAHREN dekretua. Dekretua aldatzen duten ekintzak dira “teshuvah, tefilah eta tzedakah”, damutasuna, otoitzak eta egintza onak (karitatezkoak gehienetan). “Liburu” hauek zigilatzen dira Yom Kippur egunean. Liburuetan idazteko kontzeptu hau da ohiturazko agurraren jarrera denboraldi honetan, hara honako hau: “Zeure izena idatzita eta zigilatua egon dadin urte on baterako!”

Garai honetako ohituren artean, ohiturazkoa da, urtearen zehar haserretu zaren lagunekin adiskidetzea bilatzea da. Sinesmenen arabera, Yom Kippur egunean bakarrik barkatzen direla bekatuak gizakiaren eta YAHREN artekoak. Beste gizaki baten aurka egindako bekatuagatik barkamena lortzeko, lehenengo adiskidetza bilatu behar duzu gizaki horrekin, haien aurka egindako irainak konpontzen, ahal bada.

Lana baimentzen da ohi bezala Barneraketa Egunetan zehar hauexen bitartean: tishriaren 3tik hasita, tishriaren 9ra arte, salbuespena, noski, aste horko Shabbat da.

Denboraldi horretan egoten den Shabbat ezagutzen da Shabbat Shuvah izenarekin (Itzulerako Shabbat). Hau oso garrantzitsutzat hartzen dute.