PROFEZIA 106
NIK YAHUVEHK DIOT GARBITU ZURE ETXEA
MINTZATUA/IDATZIA RUACH HA KODESHEN GANTZUDURAPEAN
APOSTOLU Elisabeth (Elisheva) ElijahREN BITARTEZ
2009KO URTARRILAREN 4AN
2 KRONIKAK 36:16
Baina haiek Jainkoaren mezulariei iseka egin, beraien esanak gutxietsi eta barre egiten zieten profetei. Jaunak bere herriaren kontra zuen haserrea gainez egiteraino handitu zen eta ez zen salbabiderik izan.
EZ DAUKA EZ GIZONEZKOEN EZ ANDRAZKOEN IZENIK
Aspaldi ohartu nizun, Elisabeth, Ministerio honi ez ipintzeko ez gizonezkoen ez andrazkoen izenik, Ministeriorik egon aurretik ere. Zure espirituan ipini nuen, honako ezer ere ez luke izango egina zure eskuz, honako ezer ere ez luke izango egina zure ahoz. YAHUVEHREN ahotik jaio zen. YAHUSHUA zuen MASHIACHREN ahotik jaio zen. RUACH ha KODESHEN ahotik, zuen IMMAYAHREN ahotik jaio zen. Zure eskuz izango balitz, aspaldidanik lur jota egongo litzateke. Aintza Shkhinyahren haizeari esker lur guztian zehar putz egiten dabilena, haize Santua suspertzekoa. Ez da zure arnasagatik, bestela behea jota egongo zinateke.
(Lehenengo pasarte hau Profezia 105ekoa da eta ez dago audio honetan. Nikori ahaztu zitzaion ipintzea lehenengo Profezia 105ean. Gehitu dio Profezia 105eri orain eta YAHUVEHK agindu digu ipini dezagun pasarte hau aurrerantzean, Profezia berri bakoitzean. Honek erakusten du Ministerio honek YAHUVEHRENA dela. Berba hauek nireak izango balira, YAHK esan bezala, aspaldi huts egingo zenukeen.)
ISAIAS 42:8
NI naiz Jauna, horixe dut Izena: ez diot NIRE ospea inori utziko, ez NIRI zor zaidan gorespena idolei emango.
* * * * * * *
SARRERA
(Berba Profetiko hau sortu zen Niko eta ni otoitzean geundenean gure YAHUSHUARENGANAKO seme baten alde. Ez da argitaratzen berba osorik pertsonala baita, baina hau da Berba horren zatia, egokia dena beste gizaki askorentzat eta YAHK agindu digu argitaratzeko haien onerako. YAHREN hitz pertsonal hauek ez dira inoiz gizaki batentzako bakarrik, baizik eta askorentzat.)
PROFEZIA 106
Esan nizuen 2009an edozer eta astindu izan lezakeen gauza guztiak, astinduak izango dira. Ez harritu, Niko eta Elisabeth, zeren ikusiko dituzue deitzen dituzuenak YAHUSHUAREN Demonioen Zapaltzaileak astindurik. Ikusiko ditugu zein sendo diren NIREAK, ikusiko ditugu zenbat nahi duten ordaindu prezioa NIRE Emaztegaia deituak izateko. Ikusiko dugu, ikusi duzuen bezala Zelanda Berrian gertatzen dena. Erraza da, oso erraza da frogarik ez dagoenean, oso erraza da esatea: izan dadin ZEURE borondatea, Oi, YAHUVEH! Ordea, NIRE borondatea, zuen borondatearen aurka doanean, esango duzue: egin dadin ZURE borondatea, Oi, YAHUVEH?
UKATZEN DUTEN HORIENTZAT SANTUTASUNEAN IBILTZERA, NIRE ESKUAZ BILDUAK IZAN DIREN HORIEK ERE, NIRE ESKUZ BANATUKO DITUT. Ez dut esan nahi bakarrik etxe honetan, baizik eta NIREAK direla aitortzen duten guztiak. (Lukas 12:51-53)
LUKAS 12:51-53
Munduari bakea ematera etorria naizela uste al duzue? Egia esan, bakea ez, banaketa baizik. Zeren hemendik aurrera, etxe bateko bost senideak elkarrekin banaturik egongo baitira: hiru biren kontra eta bi hiruren kontra; aita semearen aurka eta semea aitaren aurka, ama alabaren kontra, eta alaba amaren kontra, amaginarreba errainaren kontra, eta erraina amaginarrebaren kontra.
Tribulazio Handian utziak izatea nahi duzue? INFERNURA JOATEA GURA DUZUE EDO NIRI OBEDITZEA GURA DUZUE? Ezin dut esan klaruago. Jakinduriaren hasiera da YAHUVEHREN beldurra, jakitea hautsa baino ez zarela, eta NIRE errukiz, NIK hartu nuen hauts hori eta gizon bat sortu nuen eta putz egin nuen gizon horretan (Salmo 111:10)
SALMO 111:10
Jainkoarenganako begirunea da jakinduriaren oinarria: benetan zuhur honen arabera jokatzen dutenak, Jaunaren gorespenak betiko dirau.
Ez nahigabetu RUACH ha KODESH, ez atsekabetu zuen IMMAYAH. Ez gero NIRI frogatu gehiago, zeren Ministerio hau, Santutasunezko Ministerioa da. (Eginak 5:9)
EGINAK 5:9
Pedrok esan zion: Zergatik hartu duzue elkar Jaunaren Espiritua tentatzeko? Hara, atean dira dagoeneko zure senarrari lur eman diotenak; zu eramango zaituzte orain.
SYLVESTER
YDZ-EN erdian, NIK errebelatzen dudana Zelanda Berrian, gaitza salatzen ezkuturik zegoena, horrela egingo dut ere aitortzen duten horiekin, Ministerio Santu honen kide izatea nahi dutela adierazten duten horiekin. Ministerio Santu honen kide dira, baina begira, zeuk esan zenuen bezala da, Sylvester seme maitea, horrela dela dirudi. Agintariek ez dakiten artean, egin dezakegu nahi duguna sekretuan. Baina ohartzen dizuet, horiek NIK deitu ditudanak YDZ, gonbidatuak izan ziren horiek YDZ forora adiskidetasuna izateko, zuek erantzunbehar gehiago duzue.
Benetan diotsuet 2009an, edozer ezkutaturik egon dena, agerian geratuko dela. (Mateo 10:26)
MATEO 10:26
Ez izan jendearen beldur. Izan ere, ez dago ezer gordeta agertuko ez denik, ezta ere ezer ezkutuan, jakingo ez denik.
Edozein bekatu uste duzuena ezkutatu duzula, RUACH ha KODESHEN gantzuduragatik jakinarazia izango da. Zeren NIRE Berba egia da, eta azkeneko garai hauetan, gaitza bihurtzen da gaiztoago, baina NIRE Santuak are santuago bihurtu behar dira, eta santutasun itxura duen horrek, baina barruko santutasunik gabe, agerian utzia izango da. Ez diet baimenduko Ministerio honen kideak izan daitezen. Ez dut onartuko. (Eklesiastes 12:14)
KOHELET 12:14
Jainkoak epaituko ditu gure egintza guztiak, onak zein txarrak, orobat ezkutukoak.
Beraz, orain zuen erabakia da. Nori hautatzen duzue zerbitzatzea? Mundu honetako txarkeria? Edo Zeruko Santutasuna? Beraz, ikusten duzu beste arrazoia daukadala, Elisabeth, zergatik zu eta Niko zuen haurrengana joan behar zareten.
ENE seme maitea, hau ez da ezer NIK ezin dudana barkatu, baina hautatu behar duzu, egun honetan hautatu behar duzu. Zeren arreba biologiko horrek eta aita biologiko horrek, bakarrik nahi dute zu infernura eramatea haiekin batera.
Mundu guzti hau astintzen ari naiz. Epaiketa hasten da NIRE etxean (1 Pedro 4:17).
1 PEDRO 4:17
Iritsi baita Jainkoaren auzia hasteko garaia, eta Jainkoaren familiatik bertatik hasiko da. Eta auzia gurekin hasten bada, zein izango ote da Jainkoaren berri ona sinesten ez dutenen azkena?
Santutasunak bakarrik nahi izango du Santutasuna. Bekatua kaleratua izan behar da. Espiritu damutua ez da ahoarekin norbait damutzen dena, da norbait damutzen dena bere buruaz eta bere bihotzaz eta buru-belarri NIRI desatsegin zaidana ez egitea erabaki duena. Esan nizuen (mundu honi): HOLOKAUSTO BATEN HEGALETAN ZAUDETE. NIK zuei ezkutatzea nahi duzue? NIK zuek babestea nahi duzue? NIK zuei bedeinka nakizuela nahi duzue? Zeren ez dago etsairik erauzi diezazuekeenik YAHUVEHREN eskutik. Edo NIK zuei birrintzea nahi duzue? Nahi duzue NIK zuek zuzitzea? Gura duzue NIK zuek akabatzea? Gura duzue NEURE eskutik jaurti nakizuela infernuko sugarretara?
Zuek maite zaitzatedan gura duzue? Gura duzue NIK zuei kontsola nakizuen? Zuei aholkatu nakizuen gura duzue? Zer nahi duzue bene-benetan? Xadrak, Mexak eta Abednego bezala izatea nahi duzue, nola ibili ziren eta su bizira botata izan ziren? (Daniel 3) Ordea, NIK ez nuen baimendu haiei gerrikatzen zitzaiena erre dadin. Ez nuen baimendu haien arropak gardostu daitezen, gerrikatzen zitzaien arropak beraiek. Zeren, begiratu, etsaiak izan ziren txingartuak izan zirenak. Izan zen bakarrik haien eskuak lotzen eta inguratzen zituena txingartua izan zena. Gura duzue izatea Xadrak, Mexak eta Abednego bezala, labe bizian zebiltzanak? Baina laugarren gizona hor zegoen, eta laugarren gizon hori da YAHUSHUA ha MASHIACH.
Daniel bezala izatea gura duzue lehoien gotorlekura jaurtia izan zenean? Bera ez zen irentsia izan, nahiz eta lehoiak gose ziren. (Daniel 6) Zuen erabakia da. Nahi duzue NIRE babesa? Sareptako alarguna bezala izatea gura duzue? (1 Erregeak 17:10) Hari bidali nion Zaharreko Elijah. Zatoztenean zuen azkeneko ogi puskaraino, gura duzue NIK hori areagotzea, inoiz goserik ez izateko, bizi zaitezten NIRI aintza ekartzeko?
Aurten, gizakiak markatzen duenaren arabera denbora, 2009 diote dela. Begira, NIK ez dizkizuet galdera hauek bakarrik zuei egiten. NIK galdera hauek egiten ditut guzti horiei sinesten dutenak egia datorrela Ministerio honetatik eta NIK hitz egiten dudala. Zer gura duzue NIK egin dezadan? Gura duzue NIK zabaldu dezadan Itsas Gorria berriro, zuek zeharkatu ahal izateko segurtasunean, etsaiek pertsegitzen dizueten bitartean? (Irteera 15:4) Nahi duzue etsai horiek ito daitezen zuei kalteri egin ahal ez izan daitezen? Zer gura duzue NIK egin dezadan?
NI naiz YAHUVEH, eta zuen egintzen arabera izango da (zuen) babesaren neurria. NI ez nabil olgetak jolasten. Ezkutatzea nahi duzue NIRE hegalpeko aterpean, Salmo 91 dioen bezala? Maite nauzuela diozue, eta NIK bakarrik hitz egiten dut maite nautela adierazten duten horiei, NIK bakarrik hitz egiten dut YAHUSHUA ha MASHIACHREN, NIRE Seme bakar-sorturikoaren Odol isurian garbituak dauden dioten horiei. NIK ez dut hau hitz egiten paganoei, zeinen izenak ez dauden idatziak Bildotsaren Biziaren Liburuan. Zuek zarete egokiak bakarrik epaiketarako. Zuek zarete egokiak bakarrik infernurako. Zuek dohakabeak zarete. Zuek zilar mespretxatua zarete.
NIK hitz egiten dut, zuek 2009 bezala markatzen duzuen urtean, esanez: GARBITU ZUEN ETXEA. Zuen etxea da RUACH ha KODESHEN tenplua (1 Korintoarrei 6:19). Zuen etxea da bai fisikoa, bai espirituala. Ofenditzen nauen guztia, bota ezazue kanpora. NIK hitz egiten dut Elijah Berriko honen bitartez, eta NIK hitz egiten dut Elijah Zaharrekoa esan zituen berbak: Aukeratu egun honetan zein Jainkori zerbitzatuko diozuen.” Damutu zaitezte eta ahuspeztu NIRE aurrean. Baina NIK ez ditut nahi bakarrik berbak, egintzak ikustea nahi dut berba horien atzean. Fedea egintza barik hilik dago. (Santiago 2:20) Ez dut nahi jada aitzakiak entzuterik. Nahiko izan dut zergatik bekatu egiten duzuenari buruz. Zer nolako eredua zara zu?
Dohakabeen munduak auzia izango balu gaur, egongo lirateke nahiko froga zerbitzatzen nauzuela? YAHUSHUARENGANA arimak ekartzen dituzuela? Santutasunean bizi zarela NIRETZAT? Esan beharko zenuke: Errudun aitortzen naiz kargu guzti hauetaz? Hori baita NIK espero dudana. Prest zaude zure bizia ematera YAHUSHUAGATIK, BERA prest egon zen bezala BERE Bizia zugatik ematera?
Zergatik daude zure begiak haragiaren gauzetan, pornografia adibidez?
Ez dakizue harroa dela lurreratua izaten dena? Harrokeria jausiaren aurretik doa. (Esaera Zaharrak 16:18)
ESAERA ZAHARRAK 16:18
Harropuzkeriaren ondoren hondamendia, handikeriaren ostean erorketa.
Oi, zuetariko zenbat hau entzuten duzuenak eta hau irakurtzen duzuenak hain harropuztuak zaudete eta diozue: “niri ez dit ikaratuko YAHK mundu hau astintzen duenean 2009an, nik ez dut zirkinik ere egingo!” YAHUSHUAREN errukia eta Odolari esker bakarrik da ez zaretela ikaratuko eta hori egin duzuenaren arabera izango da. (Kolosarrei 1:13-20)
KOLOSARREI 1:13-20
Berak atera gaitu ilunpearen menpetik eta bere Seme maitearen erreinura aldatu. Honengan dugu askapena, bekatuen barkamena. Jainko ikusezinaren irudi da Kristo, izaki guztietan lehen-sortua. Beraren bidez, sortu zituen Jainkoak zeru-lurretan diren gauza guztiak, ageri direnak eta ez direnak; munduan agintzen duten ahalmen, nagusi, aginte eta botereak. Kristo da sortua izan den guztiaren eredu eta helburu. Gauza guztiak baino lehenago da bera, eta berari esker diraute elkarloturik. Kristo da gorputzaren burua, Elizarena alegia. Bera da hasiera, hildakoen artetik lehen piztua, eta gauza guztietan lehentasuna dagokio. Jainkoak nahi izan baitu Bere izaeraren betea Kristorengan egotea, eta honen bitartez, gauza guztiak Berekin adiskidetzea, bai zerukoak eta bai lurrekoak, Berak gurutzean isuritako Odolaz bakea ekarriz.
Bekatu sekreturik duzu? Uste duzu inork ez dakiela? NIRE begiak batera eta bestera doaz. NIK ikusten dut zuen bihotzean bertan. NIK badakit nor den benetan santua. NIK badakit nor dabilen santutasunezko olgetak jolasten eta NIK badakit nork saiatu ere ez duen egiten eta bakarrik aitzakiak ipintzen dituen beraien bekatuengatik.
NIK badakit zer nahi duzuen NIK egin dezan eta orain esan dizuet NIK espero dudana zuengandik. Saihestu edozein txarkeria, izurria izango balitz bezala, horretaz inguraturik baitzaudete. Baina gogoratzen dizuet Israelen haurrak, eta gogoratzen dizuet izurriak, eta gogoratzen dizuet nola ez zen etorri Israelen haurren gain. Bakarrik etorri zen NIRE etsaien gain. Ezkutatu zaitezte NIRE justiziazko longainean. Ezkutatu NIRE suminduratik. NIRE haurrak deitzen ditudan horientzat: obeditzearren ahalegintzen bazarete, eta bene-benetan damutzen bazarete eta txarkeria utzi, NIK ezkutatuko zaituztet. NIK kontsolatuko zaituztet. NIK bedeinkatuko natzaizue, NIK hornituko dut zuentzat. NIK gantzutuko dizuet obeditzen baduzue NIK esaten dudan berba bakoitza, eta lagatzen baduzue aitzakiak ipintzeari bekatuengatik.
NIK badakit dagoeneko zein ibilbide hartu duzuen. Infernurako bidea oso zabala da, oso nasaia. Bakarrik ibilbide estu bat dago zerurako. Zuetariko zenbat hau irakurtzen eta entzuten hautatuko duzue ibilbide estu hau? (Mateo 7:13-14)
MATEO 7:13-14
Sar zaitezte ate estutik, zabala baita hondamenerako atea eta lasaia bidea, eta asko dira hortik doazenak. Baina bai estua dela bizirako atea eta meharra bidea, eta gutxi dira aurkitzen dutenak.
Ez da bakarrik ibilbide estua, errepide bihurgunetsua da, etorriko baitira frogak bata bestearen atzetik, zeren zuen fedearen frogak urrea baino baliotsuagoak dira. (1 Pedro 1:7)
1 PEDRO 1:7
Horrela, zuen fedeak bere jatortasuna erakutsiko du, galkorra izan arren sutan garbitzen den urreak bezala; eta urrea baino askoz baliotsuago den zuen fedeak, gorespena, ospea eta ohorea iritsiko ditu Jesu Kristo agertuko denean.
NI naiz frogan jartzen zaituztedana. NIK ekartzen zaituztet Ministerio honetara, Jeremias 6ko deialdia ere duelako berarengan (27-30).
JEREMIAS 6:27-30
Jaunak esan zidan: “Neure herriaren aztertzaile izendatzen zaitut; azter ezazu zein den haren jokabidea. Errebeldeak dira guztiak, izen onaren kentzaile, kalitate txarreko brontze eta burdina dira. Suari indartsu haize emanez, metalari zaborra kentzen zaio. Baina alferrik da haiek garbitzen aritzea: egite txarrak ez zaizkie joaten. “Zilar mespretxagarri” deituko dituzte, mespretxatu egin baititut NIK Jaunak.
Metalen frogatzailea da. Zenbati ikusi dituen Ministerio honi etortzen! Zenbati ikusi dituen erortzen! Zenbat! Zenbat! Zenbat malko isuri dituen Elisabethek, bera seguru dagoen horiek ez direlakoan eroriko, seguru dagoen horiek Santutasunean dabiltzanak NIRE aurrean, eta jausten dira! Zenbat ez diren inoiz berriro altxatuko!
Non dago zuen leialtasuna! NI, YAHUVEHREKIN benetan dago? Benetan garbiturik zaude YAHUSHUA ha MASHIACHREN Odol isurian? Benetan duzu RUACH ha KODESH, ZURE IMMAYAH barruan? ENTZUTEN DUZU IMMAYAHREN, zure AMA JAKINDURIAREN ahotsa barnean? Edo entzuten dituzu satanasen ergelkeriak? Zure erabakia da.
Begira, Ministerio honek Santutasuna babesten du. NIK EZ DUT BAIMENDUKO ARDURADUN HAUEK PREDIKATU DEZATEN BERBA BAT EZ DUTENA PRAKTIKATZEN. Elisabethek badaki hobe duela egitea esaten duena. Nikok eta besteak Ministerio honen partaideak direnak badakite ibili behar dutela esaten dutenaren arabera, BESTELA, SATANASEK URRATUKO DIE PILTZARRAK EGIN ARTE.
Zuek deitzen zaretenak YAHUSHUAREN Demonioen Zapaltzaileak eta otoitz bitartekariak, zuetariko batzuek bekatu sekretua daukazue. NIK ez dut errebelatu oraindik, baina ziur egon zaitezke agerian geratuko dela, berehala damutzen ez bazarete. Hautatu behar duzue egun honetan nori zerbitzatuko zatzaizkioten. Bekatu sekretu hau izan zitekeen jarraitzea harreman batean kide batekin, NIK esan nizuena harengandik aldentzeko, zuen arimengatik, zuen bizitzengatik, non leialtasun gehiago erakutsi diezue beraiei egin duzuena baino NIRI.
Zuen bekatu sekretua da egintza ez egitea NIK deitu nizuena egin dezazuen. Zeregin bat ematen dizuedanean eta NIK diot: “Egizu hau zure herriko hizkuntzak atzemateko”, eta zeuk diozu: “Oi, ez, lar daukat nire arazo pertsonalekin orain”, eta zure begiak paganoetan zentraturik daude arimetan baino gehiago, ardiak eta bildotsetan baino, elikatuak (izatea) behar dutenak, hau bekatua da NIRE begietan, zeren ipini zenuten eskua goldeari eta atzera begiratu. Kendu zenuen eskua goldetik. Utzi zenuen lur hau laboratzeari eta erein eta berba hauek hitz egitera zeure jatorrizko hizkuntzan, besteak elikatuak izan ahal daitezen. Berekoikeria espiritua etorri da zure gain. Badakizu nori buruz ari naizen. Badakizue zein itzultzaile arbel egin didaten. Ez dut jarraituko itxaroten. Beste norbait altxatuko dut zure ordez. (Elisabethek ikusi zuen ikuskari bat une horretan Txina hitzarekin.)
Ministerio honi gorrotatzen duen guztia, kontuz (beraiekin), zeren egiaz gorrotatzen dute Santua dena. Ilunpea argiaren beldur da.
NIK hitz egiten dut orain egia maite duten horiei Ministerio honetatik datorrena. Badakizue NIK, YAHUVEHK, hitz egiten dudala. Badakizue zuen YAHUSHUA ha MASHIACHK hitz egiten duela. Badakizue RUACH ha KODESHEK, zuen IMMAYAHK, hitz egiten duela, AMA JAKINDURIA. Ez izan argiaren beldur, zuek argiaren partaide baitzarete, eta baimentzen duzue YAHUSHUA ha MASHIACH izan dadin zuen argi gidatzaile bakan eta bakarra. (1 Pedro 2:9)
1 PEDRO 2:9
Zuek, ordea, jatorri aukeratu zarete, errege-apaizgo, nazio sagaratu, Jainkoak beretzat irabazitako herri, ilunpetatik bere argi zoragarria deitu zaituzten Jainkoaren egintza bikainak iragar ditzazuen.
Baina Ministerio honen aurka hitz egiten duten horiek, Elisabethi profeta faltsua deitzen dioten horientzat, aztertu bere fruitua (Elisabethen eta Ministerioarena). Ipintzen dituzte aitzakiak bekatuarengatik? Ipintzen dituzte aitzakiak ez jarraitzeko Toraren Legeak, besteak beste, NIRE Shabbat? Aztertu bere fruitua, zuen erantzuna horretan dago. Harropuzten dira esanez: inork ez dit esango zer egin behar dudan? Begira, NIK eman dizuet baimena izan zaitezten fruituaren aztertzaileak. Fruituetatik ezagutuko dituzue. Ohartu dut zuen etsai okerrenak aurkitzen direla zuen jatorri fisikoan.
NIK hitz egiten ditut Epaiketak Profeta honen bitartez. (Oseas 6:5)
OSEAS 6:5
Horregatik, zigorra iragarri diet profeten bidez, hondamena neure ahoko hitzez. Nire Epaiak argiak bezala egiten du distira.
NIK hitz egiten dut NIRE maitasuna eta NIRE gida Profeta honen medioz. NIK hitz egiten ditut NIRE egiak Ministerio honen medioz, ez daramana ez gizonaren ez emakumearen izenik, baizik eta bakarrik Trinitate Santuarena. NIK beti izango dut bozeramailea. (Amos 3:7)
AMOS 3:7
Ez, Jainko Jaunak ez du ezer egiten, bere zerbitzari, Profetei bere asmoa azaldu gabe.
NIK bidali nion YAHUSHUARI lur honetara NIRE bozeramailea izan dadin. Profeta dagoena beste Profeta guztien gainetik, zeren YAHUSHUA ha MASHIACH Profeziaren Espiritua da.
Zuetariko horientzat diozuenak izan gura duzuela profeta izatea: prest zaudete prezioa ordaintzeko? Prest zaudete prezioa ordaintzeko gantzuduragatik? Prest zaudete prezioa ordaintzera NIRE laguna deituak izateko? Zeren NIK esaten ditut NIRE Egiak Profetei. Benetan gura duzue NIRE sekretuak jakitea? NIK BAKARRIK ESANGO DITUT NIRE SEKRETUAK SANTUEI.
Beraz, hauek dira esan behar ditudan berbak. Ez harritu nor erortzen den hurrengoan, zeren haiek jarki dezakete probatuak ez diren bitartean, baina froga datorrenean olgetak jolasten ibili diren horiei, jausiko zarete. Baina, begira, NIK bidali dut YAHUSHUA izan dadin zuek altxatzen zaituzten eskua. BERE Odola da garbitzen zaituztena, baina gogoratu hau: SEME HONDATZAILEA ITZULIKO EZ BAZEN, INFERNURA JOANGO ZATEKEEN. (Lukas 15:11-32)
LUKAS 15:11-32
Gainera, esan zien: Gizon batek bi seme zituen. Gazteenak esan zion aitari: “Aita, emadazu dagokidan senipartea”. Eta aitak ondasunak banatu zizkien. Handik egun gutxira, seme gazteenak, zituen guztiak bildurik, urrutiko herrialde batera alde egin zuen, eta han, galdukerian biziz, ondasun guztiak jan. Dena xahutu zuenean, gosete ikaragarria gertatu zen inguru hartan eta estu aurkitzen hasi zen. Orduan, herrialde hartako gizon batengana joan zen morroi, eta hark bere sailetara bidali zuen txerrizain. Txerriek jaten zuten ezkurrez asetzeko gogoa ematen zion, ez baitzion inork jaten ematen. Orduan, pentsatzen jarririk, bere baitan esan zuen: Zenbat langile gure aitarenean nahi adina ogi eta gehiago dutela, eta ni hemen, goseak hiltzen. Jaiki, aitarengana joan eta esango diot: “Aita, bekatu egin dut Jainkoaren eta zure kontra. Ez dut gehiago seme-izenik merezi! Har nazazu zeure langileetako bat bezala.” Jaiki, eta aitaren etxera abiatu zen. Oraindik urruti zegoela, ikusi zuen aitak eta errukitu egin zen, eta, lasterka joanik, besarkatu eta musuka hasi zitzaion. Semeak esan zion: Aita, bekatu egin dut Jainkoaren eta zure kontra. Ez dut gehiago zure seme-izenik merezi.” Aitak, ordea, esan zien morroiei: “Ekarri bizkor jantzirik onena eta jantziozue, ipiniozue eraztuna eta jantzi oinetakoak. Ekarri zekor gizendua eta hil. Egin dezagun festa-otordua, zeren seme hau hilda bainuen eta piztu egin zait, galdua nuen eta aurkitu egin dut.” Eta festa hasi zuten. Seme zaharrena soroan zen. Etxerakoan, hurbildu ahala, soinua eta dantzak sumatu zituen, eta morroi bati deiturik, zer gertatzen zen galdetu zion. Hark erantzun: “Zure anaia etorri da eta zekor gizendua hiltzeko agindu du zuen aitak, semea onik bereganatu duelako.” Biziki haserretu zen anaia eta ez zuen sartu nahi. Atera zen aita eta erreguka hasi zitzaion. Baina hark erantzun zion aitari: Hainbeste urte da zure agindu bat ere sekula huts egin gabe zerbitzatzen zaitudala, eta ez didazu egundaino antxume bat ere eman, lagunekin festa egiteko. Eta horko zure seme hori, zure ondasunak emagalduekin jan dituen hori, etorri dela eta, zekor gizendua hil duzu.” Aitak erantzun zion: Seme, zu beti nirekin zaude, eta nire guztia zurea duzu. Baina egoki zen poztu eta festa egitea, zure anaia hau hilda baikenuen eta piztu egin zaigu, galdua genuen eta aurkitu egin dugu.
Ez hartu NIRE Grazia eta NIRE Errukia eta gero oinkatu YAHUSHUAREN Odola zuen oinpetan profanatzen eta adierazten ez sagaratutzat bekatu egiten duzuenean behin eta berriro, eta pentsatu BERA bakarrik aitzakia dela bekatu egiteko. NIK badakit nork jolasten dituen olgetak eta badakit nortzuk diren zintzoak. Badakit nor diren bedeinkazioa Zeruko Erreinurako, eta ezagutzen ditut horiek lotsa ekarri diotenak, YAHUSHUAREN Izenean egin duten arren.
Ez dago ezer ezkuta dezakezuenik, ez dago inolako lekurik joan zintezkeela zuek ezkutatzeko, zeren NI, YAHUVEH, hantxe nago. NIK sortu zintuztedan eta NIRE begiak betiko daude zuen gain (Salmo 139).
Hautatu egun honetan zein Jainkori benetan zerbitzatuko diozun, ez bakarrik zure ahoaz, baizik eta zure egintzekin, haiek altuago berba egiten baitute zuen hitzak baino.
Israelen ikusten duzuena gertatzen ari baitzaio Israel espiritualari. Bonbardatuak izaten ari zarete, misilak bidaltzen ari dira infernutik zuek suntsitzen saiatzeko, zuek akabatzeko. Bakarrik YAHUSHUAREN Izenaren eta Odol isurian aurre egingo duzue, zuen bakan eta bakar MASHIACH.
Berbaren amaiera.
OTOITZA
Elisabethek hasten da otoitzean:
Eskerrik asko, ABBA YAHUVEH, Berba hauengatik (etorri zirenak) ustekabean otoitzean geundenean beste batengatik arazoekin, deitzen diogun bat gure semea YAHUSHUARENGAN. ABBA YAHUVEH, ohoratzen zaitugu, gurtzen, goresten, maitatzen, goratzen, Oi, ABBA YAHUVEH! YAHUSHUA ha MASHIACHREN Emaztegaiak hots egiten du, mesedez, mesedez, mesedez, duin izan gaitezela Henok bezala. Mesedez, utz dezagun lur hau testigantza batekin aurkituak izan ginela ZURI atsegin izaten. Ez dago gogo handiagorik, eta ez nabil nigatik bakarrik, baizik eta benetako Emaztegai gainontzekoarengatik, santuak direnak ZURE aurrean.
Bizimodu maltzurrak ez gaitu interesatzen. Ez gaitu erakartzen. Mundu honetako gauzak, pornografia, mundu honetako lohia, drogak, alkoholak ez gaituzte tentatzen. Irrika bat dugu, erretzen dagoen irrika, inoiz amatatu ezin lezakeen irrika eta da bat bakarra, gure kuttunaren gustukoa izatea baino da gure nahia aurkituak izatea ZURI atsegin izaten, YAHUVEH, aurkituak izatea ZURI atsegin izaten, YAHUSHUA ha MASHIACH, eta ekartzea Gorespen, Ohore eta Aintza guztia ZURI. Ez dago gogo handiagorik jakitea baino, dakigula, badakigula, badakigula ahal dugun guztia egiten dugula, YAHUSHUA ha MASHIACHREN Izenaren eta Odolaren bitartez, gaitza menderatzeko, bekatua menderatzeko, ez lagatzeko izan dezan inolako lekurik gure bizitzan. Ez dizugunean atsegin izaten, barkamena eskatu bizkor eta aldendu iraintzen dizunarengandik.
ABBA YAHUVEH, ZURE Emaztegaia eta Deialdiaren Neskaso honek, ZURI hots egiten zaitugu esanez: Zatoz, YAHUSHUA, zatoz! Mundu honek hobi septiko lohia da, baina hemen gauden artean, distiratzea nahi dugu ZURETZAT. Emaguzu gantzudura bat distira egiteko. ZUK eman zenidan amets bat non mundu honek kaka mendixka bat baino ez zen, gorotzak baino ez, obramenduak baino ez. Hori da ZUK begiratzen duzunean lurren gainetik. Salbuespenak harribitxi distiratsuak dauzkazuela, alaja distiratsuak bezala ezkutaturik daudenak kaka pilo horien erdian, eta gu distira egiten dugu lurretik ZURETZAT.
Gure etengabeko otoitza da jarrai dezagun duin izaten deituak izateko YAHUSHUAREN begietan gure MESIAS, deituak izateko ZURE Emaztegaia. Heriotzak ez dituela ukituko gorputz hauek, egongo garela horien artean deituak ZURE hasikinak Apokalipsia 14 eta Apokalipsia 7renak eta harrapatuak izatea zurekin biltzeko airean. Hori da gure bihotzetako nahia, distiratu nahi dugu ZURETZAT. Oi, mesedez, leundu iezaguzu hain distiratsu distirak berak itsutuko duela etsaien begiak! Eta ABBA YAHUVEH, eskatzen dizugu, YAHUSHUAREN Emaztegaia eta NI naiz haietako bat, uste dut, eskatzen dizugu, mesedez, bidali gure etsaiak, Santuen suntsipenaren bila dabiltzan horiek, ZURE sumindurazko dolarera, hementxe bertan, lur honetan, bidali iezaiezu ZURE sumindurazko dolarera.
Ministerio honek Alef eta Tav du Jabe. RUACH ha KODESH, ZUREA da. ABBA YAHUVEH, YAHUSHUA eta IMMAYAH liraina, RUACH ha KODESH, ZUENA da. Guk, bakarrik, zerbitzatzen dizuegu. Erakutsi iezaguzu nola ekar genezakeen Gorespen, Ohore eta Aintza ugariagoa. Leialak eta zintzo guztiak, haiengatik hitz egiten dut ere. Erakutsi iezaguzu nola izan genezakeen gehiago zure gustukoak. Erakutsi iezaguzu, ABBA YAHUVEH, nola garbitu genezakeen ZURE begietako malkoak zauriturik zaudenean. Erakutsi iezaguzu, ABBA YAHUVEH, nola kontsola gakizkizuke. ZU zara gure Aitatxo, ZU zara gure Aitta, ez dugu besterik.
NIRE bihotza nahiko okiturik dago oraintxe bertan, ikusten dudanean, bata bestearen atzetik, uste genuenak ez zirela jausiko. Kanpotik santu ziruditen, baina pixka bat sakonago aitzurtzen dugunean, azaltzen dituzunean, fruta pieza bat bezala dira. Ikusten dut fruta pieza baten ikuskaria, eta, oi, hain ederra dirudi!, eta gero koska egiten duzunean nahiko sakonki, ikusiko duzu ustela zegoela barrutik. Edo harra aurkituko duzu sagar horretan. Ikusi dugu eta ikusi dut hain luzaroan, erregutu egin dizudala: jarraitu behar dut hau ikusten? Horientzat zeinengan fio garen, horientzat sinesten dugun haietaz.
Oi, ABBA YAHUVEH, erdiminekin sortu den mina, baita malkoak isuriak izan direnak Zelanda Berrigatik bakarrik eta nik hots egin eta esaten dut: Zenbat min gehiago jasan behar dut? Ikusterakoan Santutzat neukana eta ikusten diet jausten nire begien aurrean. Bakarrik ZEUK deitu zenezake alaba galdu hori. Bakarrik ZEUK biziaren arnasa putz egin dezakezu hil zen ume horretan. Eta Zaharreko Elijah bezala, erabilia izan zen biziaren arnasa putz egiteko hil zen ume horri, ZEUK deitzen didazu ZURE Berriko Elijah (1 Errege 17:17-24). Hauxe eskatzen dut: Profezia berri hau biziaren arnasa eman dezan mutiko horri berriro, Santu izateko gogoa, ez bakarrik damutasunezko berba bat bere ahotik, baizik eta txarkeriatik bueltatzea zuzen infernuko leizera daramana, eta bere familia guztia berarekin eramaten.
ABBA YAHUVEH, nik eskatzen dizut: erabil nazazu Zaharreko Elijah hori bezala, nire gorputza emateko gure seme eta gure alaba YAHUSHUARENGAN deitzen ditugun horientzat. Eskatzen dizut: biziaren arnasa putz egizu horiei, putz egin bizia ZURI jarraitzen hasi ziren horiei, hasi zirenak Santutasunaren gose izaten, hasi zirenak bekatuaren aurka borrokatzen. Eskatzen dizut, ABBA YAHUVEH, erabil dezazun Berriko Elijah hau. Berba honek biziaren arnasa eman diezaien, sekula inoiz lehenago baino erabakitasun gehiagorekin bekatua uzteko, satanas abandonatzeko, gaitza baztertzeko, albo batera uzteko edozer gauza ZURI desatsegin dizuela. Hau da ipintzen ari zarena nire bihotzeko gogoa bezala otoitz egin dezadan.
Zeren badakit hauek ZURE Berbak direla, zeren NIK ez nuke inoiz hitz egingo, ez nuke inoiz pentsatuko horrelakorik. Erabili gorputz hau orain haiek estaltzeko. Erabili berba hauek orain haiengan biziaren arnasa putz egiteko. Erabili berba hauek orain, haiek entzun dezaten egia, eta egiak aska dakien. ZURE Berba esaten baititu: Izan Santu NI Santu naizen bezala. ZEUK ez zeniguke esango hau egin dezagun ezinezkoa balitz.
Eskerrik asko nire otoitza entzuteagatik. Gure seme maitea galdu egingo litzateke, eskerrik asko bueltan ekartzeagatik, seme hondatzailea etorri zen moduan. Eskerrik asko, ABBA YAHUVEH.
Eskatu ere ez dutenak egin horiek YAHUSHUARI sar dadin haien bihotzetan, haiek ez zekiten nola gonbidatu haien bihotzetara. Eskerrik asko, berba honek gaur gogoa emango die eta haien begiak zabalduko dizkie eta ezkatak jausiko zaizkie begietatik eta ezkoa irtengo da haien belarrietatik, eta espiritualki entzungo dute, fisikoki ikusiko dute, eta askatuak izango dira, eta ZURI emango dizute haien biziak, YAHUSHUA ha MASHIACH, ZEUK bizi ahal dezazun ZURE Bizia haien medioz bizi.
Hori da eskatzen dudana. Erabili Ministerio hau, modu handiagoan, sekula lehenago egin duzuna baino, eta gu, gizakiok, markatzen dugunean denbora hau 2009 bezala, erabili ezazu ZEURE Aintzarako.
Eskerrik asko, ABBA YAHUVEH, eskerrik asko, eskerrik asko, eskerrik asko.
RUACH ha KODESHEN gantzudurapean berba egin dut, nire IMMAYAH liraina, nire AMA JAKINDURIA, eta sinesten dut, nire bihotz osoarekin, gure egintza ez dela alferrik. Entzun gakizkizun. Entzun gakizkizun. Jakin dezagun. Jakin dezagun zenbat atzemanak izan diren Berba honekin, YAHUSHUA ha MASHIACHREN Aintzarako.
Seme eta alaba hondatzailetariko horiek: ABBA YAHUVEHK deitzen dizue itzul zaitezten egun honetan. Zatozte etxera. Mundu hau ez da zuen etxea. Bekatuak ez dezazuen gehiago tentatu. Maltzurkeriak ez diezazuen tentatu gehiago. Zatozte etxera. ABBA YAHUVEHK behartzen zaituzte YAHUSHUA gure MASHIACHREN Odol isuriaren bitartez behartzen zaituzte. Seme-alaba hondatzaileak: Zatozte etxera! Zuen testigantzak ekar dezan Aintza guztia YAHUSHUA ha MASHIACHRI. Gogoratu testigantza honekin frogak datozela maila guztikoak, eta bat gainditu bezain laster, YAHK ipiniko zaitu beste batean, baina merezi du.
Amen.
Mintzatua Apostolu Elisabeth (Elisheva) Elijahren bitartez, 2009ko urtarrilaren 4an.
Profezia hau bedeinkazioa izan bada zuretzat, mesedez, bidali iezadazu e-posta bat jakinaraziz.