PROFEZIA 10
BERRARTU SATANASEK OSTU DIZUENA
EMANA ARTZAIN SHERRIE ELIYAHURI 1997KO ABENDUAREN 4AN
* * * * * * *
2 KRONIKAK 36:16
Baina haiek Jainkoaren mezulariei iseka egin, beraien esanak gutxietsi eta barre egiten zieten profetei. Jaunak bere herriaren kontra zuen haserrea gainez egiteraino handitu zen eta ez zen salbabiderik izan.
EZ DAUKA EZ GIZONEZKOEN EZ ANDRAZKOEN IZENIK
Aspaldi ohartu nizun, Elisheva, Ministerio honi ez ipintzeko ez gizonezkoen ez andrazkoen izenik, Ministeriorik egon aurretik ere. Zure espirituan ipini nuen, honako ezer ere ez luke izango egina zure eskuz, honako ezer ere ez luke izango egina zure ahoz. YAHUVEHREN ahotik jaio zen. YAHUSHUA zuen MASHIACHREN ahotik jaio zen. RUACH ha KODESHEN ahotik, zuen IMMAYAHREN ahotik jaio zen. Zure eskuz izango balitz, aspaldidanik lur jota egongo litzateke. Aintza Shkhinyahren haizeari esker lur guztian zehar putz egiten dabilena, haize Santua suspertzekoa. Ez da zure arnasagatik, bestela behea jota egongo zinateke.
ISAIAS 42:8
NI naiz Jauna, horixe dut Izena: ez diot NIRE ospea inori utziko, ez NIRI zor zaidan gorespena idolei emango.
* * * * * * *
PROFEZIA 10
Oi gerlari ahaltsuak! Egunen batean entzungo duzue: “Aizu, haur ona eta leiala, sartu orain eta atsedendu istant batez eta zure Senargaia badator.” Eutsi tinko NIRE gainjantziaren ertzari. Eutsi gogor eta ez deslaitu. Nekatu eta akitu arren, NIRE kausaz sufritzen duzue. Bada hau ez da zuen egintza, zuen ministerioa, NIREA baizik. YAHUSHUAREN kariaz ahalegintzen zarete eta ez duzue alferrik lan egiten. Bada, maite-maiteak, kutunak, entzuiozue RUACH ha KODESHI erranez:
Ez dago luxurik bertan behera utzi zenituztenak ez dituzuela hartuko neurri betea, sakatua, estutua eta leporainokoa. Ez al dut NIK emango zuen altzora eta eragingo dut gizakia eman dezala eta babestu NIREA dena eta ez zuena? Zuen ondasunak ez baitira mundu honetakoak, datorren munduarenak baizik, horrela mintzo da YAHUVEH.
Zuen ondareak, ENE maiteak, zuentzat zeruan gordeta daude. Zuen ondareak NIREGANA ekarri dituzuen arimak dira, zuen ondareak NIK barra-barra eman dizkizuedan gaitasunak dira, zuen ondareak dira otoitz gerlari ahaltsuak defenditzen eta babesten dizuetenak, zuen ondareak dira NIRE ahotsa argi eta garbi entzun ahal izatea, zuen ondareak dira jakitea testiguzko hodei batez inguraturik zaudetela eta haiek dakusate zuek egiten eta esaten duzuen guztia. NIRE ohorerako eta NIRE aintzarako da zuek alderatu dituzuela.
Pertsekuzio anitz ezagutu duzue, baina jakizue hauxe: Zuen kontra altxatzen diren etsaiak, NIK ez diet bidali. NIK ez dut hitz egin. Ez atzipetu zuen buruak: zuei kementzen ez balebiltza, zuen izen ona hondatzen lebilzke. Ni zuen laguna naiz diotsuetenak eta hala ere, ez dizute babesten gauza txikietan, ez dira leialak izango gauza garrantzizkoetan. Kontu izan, NIRI Jauna esaten didaten guztiak ez dira NIRE haurra edo zerbitzaria; edonor lagun esaten dizutena ez da zure laguna.
Beraz, NIK diotsuet inguraturik zaudetela esaten duten haiekin: “Baina ni zure laguna naiz.” Hala eta guztiz ere, ez dakite zer esan nahi dituzten adiskidantza eta leialtasuna hitzak. Haiek Judas dira, bidaliak zuei traditu ahal izateko, baina NIK ohartzen dizuet zuen ahizparen (arrebaren) bitartez, Profeta hau, jakitun egon zaitezten. Haiek haien asmo propioak dauzkate, haien agenda propioak, haien buruak areagotzeko. Kontuz! Orain ikusiko baituzue argi eta garbi lehenago argiro ez duzuena ikusi. Egun honetan gaitasun berria ematen dizuet eta NIK azaltzen dut orain zuen aizta (arreba) honen bitartez, NIRE ontzia, RUACH ha KODESH beterik.
Hark hitz egiten duena gauzatzen da, eskutitza hau Jainkoren medioz zuen eskuetara bidalia irakurtzen ari zaren bitartean. ENE maiteak, gantzudura berria ematen dizuet gizakiaren arimen baitan ikusteko. Lehen baino bereizpen gaitasun handiagoa ezagutuko duzue. Baina ez zaizue gustatuko zer dakusazuen, zintzotzat zeneuzkatenak etorriko dira eta aurkituko duzue ezin duzuela haiengan fio izan, inola ere ez. Haiek dira Judas mozorrotuak. Kontuz! Ze hain urruti joan daitezke, gaitza zuengan datorrela sinetsi arteraino. Hala ere, benetan diotsuet, hau ikusten duzuenean, NIRE Izenean errieta begite eta ikusiko duzue etsaiei zazpi norabide desberdinetan. Haiek babes bila arineketan egingo dute, egun honetan NIK kemen gaitasun handiagoa ematen baitizuet.
Maitasunezko Jainko Ahalguztiduna bakarrik ez bainaiz NI, baizik eta Gerrazkoa ere, eta NIK gerra dekretatu dut NIRE etsaienganako. NIRE kontra eta Santu den guztiaren kontra altxatzen diren nazioei errieta egiteko erabiliko dizuet. Hitz hauek ez dira eta ez dira izango zuen hitzak berak, jakingo baituzue noiz berba egin eta noiz ez egin berbarik. NIRE haurrak biltzen jarraituko duzue, berrartzen etsaiak ostu duena, eta NIRI aurkezten.
Opari biziak zarete NIRETZAT. Zuek egiten duzuen lana ez da zuen indar eta ahalmenez egiten, baizik eta NIRE indar eta ahalmenez. Askotan nekatuta egon arren, gogoratu NIRE indarra, NIRE kemena eskatzea. Gogoratu NIRE ausardia eskatzea, NIRE gaitasunak, indar gaiztoei aurre egin beharra dago eta. Gaiztakeria praktikatzen dutenak, beste jainkoei otoitz egiten dietenak, eta hala ere, zuek gaindituko dituzue haien madarikazioak NIRE Odolarekin, zuentzat Kalbarioan isuri zena, zuen testigantzaren hitzaz eta NIRE testigantzaren hitzaz.
Ahalmena ematen zaizuenean, NIRE Izenaren, Hitzaren eta Odolaren ahalmena, erabili ezazue etsaia menderatzeko. NIRE Izenean egizue errieta etsaiei. Ez utzi alde batera, ze alde batera uztea haiek gogortzeko baino ez da. Azaldu etsaia eta etsaiaren maltzurkeria guztiak eta jorituko zarete, ezagutzen ez dituzuen eratan.
ENE maiteak! Irrikatan nago NIRE besoetan zuei kulunkatzeko eta egunen batean egingo dut! Ze bakardadea sentitzen duzuenean, NI hurbilen nagoenean da. NI ipintzen naiz zuen alboan, zuek NI ordezkatzen nauzuenean. Infernuko ateak ez dute irabaziko NIRE elizaren kontra. Zuek zarete NIRE eliza. Baztertuak sentitzen zaretenean eta ahaztuak, nahiz eta zuek NI ez ikusi, han nagoela jakingo duzue. Ez zaituztet utziko ezta abandonatuko eta gizateriazko ezerekin ezin denaz konparatuko maitasunarekin maite zaituztet. NIK ezagutzen ditut NIRE haurrak, NIRE gerlariak eta NIRE Emaztegaia. Zuek hau dena zarete eta askoz ere gehiago. Profetizatzen dizuet orain, zerbitzari honen bitartez, nor ez dakien hitz batetik bestera zer hitz egingo dudan hurrengo.
Eremu gorainoko batera daramakizuet, lehen egon zaretena baino. Prestatu zaitezte! Etsaiak inguratzen dizuetenean, jakizue hau: etsaiak badakielako zuek mundu honetakoak ez zaretela da, baizik eta mundu honetan zaudetela, eta mundu honetan zarete NIRI zerbitzatzeko, NIRE nahia egiten, NIK eskuzabaltasunez zuen baitan isurtzen dudan bitartean NIRE RUACH ha KODESHEN gaitasunak. Aurrez zaila zena, erraza bihurtuko da. Lehenik erraza zena, zaila bihurtu dela usteko duzue.
Baina hori da gorago mugitzen dizuedalako, aurretik zinena baino. Pedro bezalakoak izango zarete eta NIK errango dut: “Bota itzazue zuen sareak sakonago itsasoren barnean.” Eta zuek errango duzue: “baina Aita, nik ez dut holakorik sekula egin, edo han aurretik egon”. Eta NIK errango dut: “Baina, laztanak, arrainketa ugari dago bestaldean. Bota ezazue saria bestaldean. Sar zaitezte lehendanik ez zineten sartuko eremuetan. Ez izan beldurrik, bada NI bainaiz arraunlari nagusia. NIK badakit zein amu erabili, NIK itsasora botatzen dizuetenean. Esku hutsik ez zarete etorriko, bakarrik NIGAN izan fidantzia eta NIK gidatu eta zuzenduko zaituztet gizakien arraunlari eraginkorragoak ere izan zaitezten.
Berak NIRE Izenean hitz egin duena gauzatuko da. NIK ez diot hasiera ematen gauza on bateri, eta gero amaitu gabe uzteko. Zuen ardurapean utzitako ministerioa egun honetan, haziko da pauso erraldoi bihurtuz. Infernua orokorrean ikaratuko da, haien lurraldeetan gehiago sartzen ikusiko baitizuete eta presoei askatzen eta lokabetzen NIRE Izenean.
Irakurri profezia hau ozenki, ahalmena ez dago hitz idatzitan bakarrik, baizik eta mintzatuan ere. Irakurri hau besteei ados jar daitezen. Ez harritu jeloskor eta diruzalegatik zuen ondoan agertuko direnak, NIK zuen begietako ezkatak jauzi arazten nabil, eta onartzeari uko egiten zenuten hura, argi ikusiko duzue, ez zenutena nahi entzuterik, zehatz-mehatz entzungo duzue.
ENE kuttunak, jakizue hau. Gertatzen den oro, Jabearen eskuetatik orkestratua dago. Gaiztoa dirudi arren, NIK ongirantz aldatuko dut. Satanasen planak ere aldatuko ditut eta askatuko dizuet era ahaltsuan. Jendeak aintzat hartu beharko du, zuek zerbitzatzen duzuen Jainkoa, YAHUSHUA ha MASHIACH, oraindik agindu eta erreinatu eta bizi da eta ez dago NIREKIN konparatzekorik inor.
Zuek otoitz egiten duzuenean, itsuen begiak zabalduak izango dira, gorrak entzungo dute, hilak berpiztuak izango dira berriz, arimak salbatuko dira, etsaiak jausiko dira, David Goliat hil zuen moduan bezain ziur. Etsaiak NIRE eskuz bakarrik jausiko dira. Baina NIK aitortuko ditut errietako hitzak, zuen kontra datozenean haien madarikazioekin. Esango diezue:
NI zerbitzatzen ari naizen Jainkoa, YAHUSHUA ha MASHIACH, edozer kalte eragin zenidaketena baino handiagoa da. Eta BERAK dio, ez zaidala buruko ile bat ere jauziko beldurrik izaten ez badut, eta ez daukat beldurrik ez gizakiena ezta demonioena, zeruko giltzak baititut: YAHUSHUA da Giltza Santu hori.
Profetizatu hau. Honela mintzo da YAHUVEH armadetakoa: Nire kontra altxatzen diren etsaiak, nire biziaren bila eta ministerio honen hondamenarena, izango dira hilko direnak, Jaungoiko Biziaren eskuz, nork dioen: Ez atzipetu, NITAZ ez da edonor gehiago barik trufatzen. Erein zutena uztatuko dute. Baina NIRE Zerbitzaria ez da hilko, baizik eta biziko da NIRE egintzak aitortzeko.” Honela dio YAHUVEHK armadetakoa: izugarria baita NIRE etsaientzat, Jainko Biziaren eskuetan jaustea. Baina badago hor gotorlekua eta maitasuna zuentzat, ENE maiteak.
Egizue agindu dizuen eran egiteko egun honetan, NIRE alabari hitzak eman baitizkiot zuek esan ditzazuen, ENE laztanak. Zoazte eta izan garaipena YAHUSHUA ha MASHIACHREN Izenean. Alfa eta Omega, Haize Zakar Ministerioa, Espiritu Santuaren Sua.
Emanda Alabari, Gerlariari, YAHUSHUAREN Emaztegaiari Profeta Sherrie Eliyahu 1997ko abenduko 4an.
* * * * * * *
|