PROFEZIA 116
UR GAINEKO IBILTARIAK IZAN BEHAR ZARETE FEDEZ
IDATZIA/MINTZATUA RUACH HA KODESHEN GANTZUDURAPEAN
APOSTOLU Elisabeth (Elisheva) Sherrie ElijahREN BITARTEZ
JASOTA 2009KO IRAILAREN 30EAN, YOM KIPPUR AMAITURIK
ARGITARATUA 2009KO URRIAREN 14AN
2 KRONIKAK 36:16
Baina haiek Jainkoaren mezulariei iseka egin, beraien esanak gutxietsi eta barre egiten zieten profetei. Jaunak bere herriaren kontra zuen haserrea gainez egiteraino handitu zen eta ez zen salbabiderik izan.
EZ DAUDA EZ GIZONEZKOEN EZ ANDRAZKOEN IZENIK
Aspaldi ohartu nizun, Elisabeth, Ministerio honi ez ipintzeko ez gizonezkoen ez andrazkoen izenik, Ministeriorik egon aurretik ere. Zure espirituan ipini nuen, honako ezer ere ez luke izango egina zure eskuz, honako ezer ere ez luke izango egina zure ahoz. YAHUVEHREN ahotik jaio zen. YAHUSHUA zuen MASHIACHREN ahotik jaio zen. RUACH ha KODESHEN ahotik, zuen IMMAYAHREN ahotik jaio zen. Zure eskuz izango balitz, aspaldidanik lur jota egongo litzateke. Aintza Shkhinyahren haizeari esker lur guztian zehar putz egiten dabilena, haize Santua suspertzekoa. Ez da zure arnasagatik, bestela behea jota egongo zinateke.
ISAIAS 42:8
NI naiz Jauna, horixe dut Izena: ez diot NIRE ospea inori utziko, ez NIRI zor zaidan gorespena idolei emango.
* * * * * * *
HITZAURREA
Adam eta Elisabeth telefonoz hizketan zeuden. Hasi ziren otoitzean errukiaren eske bidaiatzeko Adam eta Kathrynyahrentzat, egin behar zuten bidaia batentzat Elisabeth eta Niko ikustera, Sukkot denboraldian [Etxolak, Tabernakuluak].
Ez dago audioan Profezia osoa. Audioa hasten da gutxi gora behera, Profeziaren hirugarren zatian.
PROFEZIA 116
Esaiezue etorri behar dutela 5erako zeren, nahiz eta ez egon 5 bildurik, irudikatzen du 5 jakintsuak (Mateo 25:1-13). Berba berriari esker sortu dena, Nikok ez du galdu behar bere ikusmoldea honetaz. NIK ezarri baitut bera izan dadin eskribatzailea.
Eta Berba hau desberdina da besteetatik, NIK erakutsi baitut astintzen dudan bitartean mundu hau NIRE suminduran Epaiketa egun honetan.
Prestatu zaitezte ikusteko dominoak jausten. Gogoratu Salmo 91: zuek ikusi arren 10.000 zuen alboan jausten, eta zuen inguruan denak jausten direla irudituko du, NI, YAHUVEH, bainaiz lurreratzen diedana.
Mundu hau astintzen nabil NIRE suminduran.
Baina NIREAK diren horiek ez dute beldurrik izan behar. NIRE eskuaren ahurrean baitzaudete eta NIRE beste eskuak estaltzen zaituzte. Txita bat bezalaxe zarete eta hauxe diotsuet orain, zuen lumak harrotu ez daitezen, zeren ikusiko duzue nahiago zenuketena ez ikustea, nahiago zenuketena ez entzutea.
Baina izuak ez zaitzaten ikaratu, gogoratu non dagoen zuen fedea. Ez ipini zuen fedea ekonomian, ezta diruan, ezta zuen lanpostuan lan egiten duzuen tokian, ezta jabe zareten irabazpideetan. Jarri zuen fedea bakarrik NI, ABBA YAHUVEH eta NIRE Seme bakar-sorturiko YAHUSHUA, zuen MASHIACH eta RUACH ha KODESH lirainean. Eutsi zuen fedeari eta zuen begiak NIK eman dizkizuedan promesetan. Izan zaitezte ur gaineko ibiltariak. Pedrok ez zuen ezagutuko gauza zela ur gainean ibiltzeko irtengo ez bazen itsasontzitik eta ez bazuen emango lehenengo pausoa YAHUSHUARENGANA oinez. Izua izan zen eragin ziona hondoratzen hastea, baina bere begiak begiratu zutenean YAHUSHUARI berriro …
AUDIOA HEMEN HASTEN DA
… bera gauza izan zen berriz ur gainean ibiltzeko. Hauxe da galdatzen dudana zuengandik.
MATEO 14:28-31
Orduan Pedrok esan zion: Jauna, benetan Zeu bazara, agindu iezadazu ur gainean zuregana joateko. Jesusek erantzun: Zatoz. Pedro ontzitik jaitsi eta Jesusengana abiatu zen ur gainean oinez. Baina, haizearen indarra nabaritzean, beldurra sartu zitzaion, eta, hondoratzen hasi zelarik, deiadar egin zuen: Jauna, salba nazazu. Jesusek eskua eman eta heldu egin zion, esanez: sinesmen gutxiko hori, zergatik izan duzu zalantza?
Ur gaineko ibiltariak izan behar zarete fedez, ikusi behar dituzuen gauzengatik mundu honetan, bereziki 2010ean eragingo dut bihotz ugari unatzea izuaz. Ipini ezazue zuen fedea, ez inolako mundu honetako gobernuan, ipini ezazue zuen fedea, ez inolako politikorengan, zeren haren motibazioak berekoiak dira. Hauek dira esan behar dizkizuen berbak, NIRE astindura hasi baita eta ez da geldituko. Ezeztatzen dut Sodoma eta Gomorrari barkamena eskatzea. Zuek, bekatua legezkoa egiten jarraitzen duzuenak, begiratu zer egingo dizuedan. Kristauak deituriko horiek eta isilik geratzen direnak, ez kexatu NIGANA askatasun gehiagorik ez duzuenean, isilik geratu baitzineten. Uzten diezue gutxiei protestatzen. Uzten diezue besteei manifestatu daitezen. Konturatzen zarete etsaiak ez daudela isilik? Konturatzen zarete bekatua areagotzen dutenak ez daudela isilik? Oihukatzen dute ozenki baita gutxiengoan zeudenean ere. Satanasen zerbitzariak ez daude isilik. Zergatik daude isilik YAHUSHUAREN zerbitzariak? Eta zerbitzariak esaten dudanean, ez dut esan nahi zu erabiltzen duzun Berban zerbitzaria izango bazina bezala. Esan nahi dut YAHUSHUA zerbitzatzen duten horiek, hain gutxik protestatzen dute! Zein gutxik babesten duten Santua dena!
Gogoratu Epaiketa hasten dela Jaunaren etxean (1 Pedro 4:17). Zergatik ez daude protestatzen eliza guztiak? Zenbat eliza daude? Herrialde guztietan, zergatik ez daude protestatzen elizak legezko abominazio hauen aurka onartuak izaten direnak? Bakarrik lepoak altxatzen dituzte. Haien arazoaz okupatzen dira. Beraz, ez harritu, oi, eliza ezarriak, GOBERNUAK PERTSEGITZEN ZAITUZTENEAN ETA KENTZEN PREDIKATZEKO ASKATASUNA ETA ESKEGI BAHIMENDUKO PANKARTA BAT ZUEN ELIZETAN. EZ HARRITU ZUEN NAZIOA HARTUA DENEAN. Ez zaitez harritu zeuk hain harro zarena zure milioi guztiekin.
Aberatsei hitz egiten diet orain. Ipintzen duzue zuen fedea zuen diruan. Ez harritu dena ez denean hautsa suntsitua baizik, errautsa zuen eskuetan (Mateo 19:24 / Lucas 16:19-31).
NIK erakutsiko dizuet.
NIK erakutsiko dizuet mundu hau.
Askok hasiko dira mezua jasotzen 2010ean hasita, baina orain ohartzen zaituztet, haurrak, beraz ezin dezakezue esan AITTAK ez zizuela ohartu. Prestatzen zaituztet ez zaitezten egon izuturik eta NIK kontsolatzen zaituztet orain, zuen ABBAK ez duelako nahi zuen bihotzak lur jota egon daitezen, maite zaituztet eta. Antzinako egunetan bezala NIK hornitzen nituen mirariak, eta ez da ezer aldatu. Beraz, eutsi gogor YAHUSHUAREN kaparen ertzari.
Jarraitu garbituak izaten BERE Odol isurian.
Baieztatu zaitezte BERE justiziazko arropetan eta benetan diotsuet, zuen otoitz guztiak entzunak direla zerutik goian dagoena.
Zabiltzate Santutasunean satanas zuei salatu ahal ez izan dadin. Zabiltzate Santutasunean, ez diezaiozuen ekarri lotsa YAHUSHUA ha MASHIACHREN Izenari.
NIRE belarriak modu berezian zabalduak izan dira berriro, Elisabeth. Zeuk hitz egin duzu hau otoitz egin duzunean. Jostorratza jausten entzun zenezake bezala da. Hau egun berezia izan baita zuek guztiontzat Yom Kippur gordetzen duzuenok, ikusi nizuenean damutzen NIRI atsegin ez zaidan edozein gauzaz. Zuen otoitzetako eskari bakoitza NIGANA zekarkidan artean, aldi berean, NIRE sumindurak lurra astindu zuen. Antzinako garaietan Moisesekin bezala, Israelgo haurrak babestuak izan ziren eta beste sortzaile bati gurtzen zuten horiek ez ziren. Ez da ezer aldatu. NIK bedeinkatuko ditut bedeinkazioa diren horiek NIRETZAT. NIK madarikatuko dut horiek madarikazioa direnak NIRETZAT. Eta horrela hitz egin dut egun honetan, zuen ABBA YAHUVEH.
[Baieztapen bezala, lehenago, egun horretan, Kathrynyah otoitzean zegoen eta eremu espiritualean berak ikusi zuen YAHUSHUARENGAN sinesleak txita ttipiak bezala premia zutenak aldra batean eramanak izateko YAHUSHUARENGATIK. BERAK hartu zituen BERE eskuak eta gidatzen ziguten txita ttipiak izango bagina bezala.]
Honela mintzatua izan zen, honela idatzia dago, 2009ko irailaren 29an. YAHUSHUA ha MASHIACHREN Alaba, Gerlaria, Emaztegaia, Apostolu Elisabeth S. Elijah Nikomia
ELISABETHEN AMETSA PROFEZIA HAU HEDATU ZEN EGUNEAN
GOBERNUEK AMATATUKO DITUZTE KOMUNIKAZIO MOTA GUZTIAK INBASIO ALIENIJENA BATEN ONDORIOZ
Amets hau zetorkidan Profezia 116 Ministerio honen web orrialdean hedatua izan zen egun zehatzean.
Ametsa hasi zen, munduko gobernuek ziotseten eritegi eta medikuei, edozeinek zetorrena tratamenduen eske, garrantzi gutxiko tratamenduei buruz bazen ere, axolagabe zein ttipiak ziren, esan beharra zegoela gobernuari.
Gero, ikusi nuen telebistan eta interneten eta irratian entzun nuen inbasio alienijena bati buruz, eta OVNIAK ikus zitezkeen mundu guztiaren zehar bazter guztietatik, eta jendea harremanetan jartzen zen batzuek besteekin, alienijenak nola jarki eta haiengandik babesteko ideiaren bat asmatzeko saiatzen. Jendea beldurturik eta haserre zegoen eta galdatzen jakitea gobernuak zertan ari zen haiek babesteko inbasio honetatik. Gobernuak esan zuen kenduko zutela komunikazio mota guztiak jendea babesteko, inbasio alienijena bat zegoelako lurraren gain eta gobernuak ez zuen nahi jendeak borrokatu dezan alienijenen aurka. Munduko gobernuek esan zuten haiek konponduko zutela agintari alienijenarekin. Jendeak jakin nahi zuten zer gertatzen zegoen, eta gobernuak esan zuen: jakingo duzue berreskuratzen duzuenean hedabideak. Gobernuek orduan hasi ziren galarazten eta amatatzen komunikazio mota guztiak jendeak normalean erabilgarri izaten dituenak. Hasi ziren dena amatatzen Europan lehenengo, baina hau gertatuko zen baita ere mundu guztiaren zehar, Europan gertatu ondoren.
Militarrak toki guztietan zeuden eta sartzen ziren jendearen etxeetara eta hartzen zituzten eta gatibu egiten zieten, ziurtatzeko ez zituztela errepresaliak hartuko alienijenen aurka. Militarrak zeharo maltzurrak eta ankerrak ziren eta bortxatzen zuten emakumeak eta tirokatzen zuten edozein aurre egiten zuena, eta tirokatzen zioten ere edozeini haiek nahi zutena inolako arrazoi nabarikoarengatik.
Nik deitu nion Ministroa kidetua Kathrynyahri sateliteko telefonotik eta operadore bat irten zen telefonora eta esan zuen: “Nola funtzionatzen du deia hau? Hau ez luke posible izan behar, satelitea desgaitua izan beharko zukeen zure eremuan, baina izan zintezke azkena zerrendan, baina zure satelitea jada amataturik egon beharko zukeen. Ez dira egongo komunikazio gehiagorik sateliteak erabiliz gobernuak bestela erabaki arte.”
Operadoreak orduan moztu zuen gure telefonozko deia.
Ametsaren amaiera
Emana Apostolu Elisabeth (Elisheva) Elijahri 2009ko urriaren 14an
GRACEN AMETSA
AURREZTU JANARIA
Ni itsasoan nengoen mapamundi baten gainean eta Amerika ikusi nuen.
Belaunikaturik nengoen banbu-kanaberen gain flotatzen zutenak ozeanoan etxe batekin horren gain eraikia.
Etxe barruan gizaki batzuk zeuden.
Belauniko nengoen otoitzean babes eske eta begiak zabaldu nituenean ikusi nuen argi handia laserren antzekoa zerutik zetorrena eta Amerikaren gain lurreratzen. Argia gotorra zen eta kolorea zen laranja eta horia, suaren kolorea.
Argi hau ikusten nuen artean, are sutsuago eskatu nuen: “YAH mesedez, babestu zakizkigu! Laserra Amerikaren gain lurreratu zenean, lehertu zuen zatitik zatira eta birrindu egin zen beira bezala. Nik etortzen ikusi nuenean, lurreratzen zen beste herrialde batzuetan ere, eta ikusi nuenean, bueltatu nintzen bizkor eta esan nien etxeko gizakiei izan dezaten fedea YAHRENGAN eta ez izateko beldur. Banekien etxeko bizilagunak fede gutxi zeukatela. Azal zuridun gizon bat ikusi nuen betaurrekoekin leihotik begira beirarik ez zuena, eta esan zuen neuk fedea neukala, baina gero, berehala, begiratu zuenean ikusteko zer gertatzen zen, beldurtu egin zen. Arineketan janariarengana abiatu zen babesten saiatzera, suntsitua izan ez dadin. Ni ez nintzen beldur, banekien eta YAHK babestuko ninduela. Banbu-kanaberazko etxea suntsitzear zegoen, beraz kanpora jauzi ziren. Eta uste dut haietako batzuk ito egin zirela, zeren haietako gehienak desagertu egin ziren, eta ni ur artean nengoen igerian ezertaz arduratu gabe. Ikusi nuen gizona haurrak zituen eta igerian zeuden ere. Begiratu nuen ikusteko non zegoen gizona eta ikusi nuen, eta esan zuen guztia izan zen: “SALBATU JANARIA!!!” Ni murgildu nintzen ozeano azpira, eta murgildu nintzen sakonera eta aurkitu nuen janaria, fruta otarre bat eta ogia ez zegoena bustirik ezta blaitua. Ni harriturik nengoen eta are harrituago ni gauza nintzela ur azpian igeri egin eta arnasa hartu ur azpian aurkitzeaz. Eman nion ogia eta fruta jateko. Supituki ni beste nonon nengoen ozeanoaren gain aita eta amarekin, James, John eta Gene, beste banbu-kanaberazko etxe batean, banbu-kanaberekin azpian flotatu arazteko.
Ez geneukan janik. Berriro ikusi nuen laser hori kolpekatzen uharte bat. Gero ikusi nuen ogia eta beste motatako janaria ezin dudana gogoratu. Zerutik jausten ziren. Gure ontzi/etxe beterik zegoenean janari honetaz, altxatzen genuenean eskuak eta YAH goresten genuen, eta Gene eta nik esan genuen: “Eskerrik asko, ABBA YAH, ZURE zeruko mana horrengatik.” Gero, itzartu nintzen.
Bereizmena baduzu amets honena, mesedez, bidali e-posta eta partekatu gurekin.
Contact Us
SALMO 2:1-12
1. Zer dabiltza nazioak asaldaturik? Zergatik darabiltzate asmo hutsal horiek gogoan?
2. Jaunaren aurka eta hark aukeraturiko erregearen aurka altxatzen dira mundu honetako erregeak, elkar hartzen dute agintedunek:
3. Hauts dezagun haien nagusigoa, eten ditzagun haien lokarriak
4. Zeruko tronuan dagoenak irri egiten du, Jaunak iseka haien lepotik
5. Haserre mintzo zaie, bere suminaz ikara ematen die:
6. Nik neuk sagaratu dut erregea Sionen, Neure mendi Santuan.
7. Jaunaren erabakia iragarriko dut. Hau esan dit: Nire seme zara zu; gaur zaitut Nik sortu.
8. Eskatu niri, eta nazioak emango dizkizut ondare, lur osoaren jabe egingo zaitut
9. Burdinazko makilaz hautsiko dituzu, buztinezko ontzia bezala puskatuko.
10. Jokatu, beraz, zentzu onez, erregeok; zentza zaitezte, munduko agintariok.
11. Zerbitzatu Jauna begirunez, bizi ikaraz
12. Oi gizaki hilkorrok, Bera sumindu eta zuen nagusigoa gal ez dadin, bat-batean pizten baitzaio haserrea. Zorionekoak harengan babesten direnak!
JEREMIAS 26:3
3. Agian adituko dizute eta beren jokabide okerretik bihurtuko dira. Horrela baldin bada, damutu egingo naiz eta ez dut beteko beraien egite gaiztoengatik ematea pentsatua dudan zigorra.
DEUTERONOMIOA 13:4
4. Ez egin kasurik profetaren esanei, ezta ikusketariaren ikuskariei ere; izan ere, horrela probatu egin nahi zaituzte Jaunak zeuen Jainkoak, Bera bihotz-bihotzez eta gogo osoz maite duzuen ikusteko.
MATEO 25:1-13
1. Jainkoaren erregetzarekin, kriseiluak hartu eta senar ezkonberriari bidera irten zitzaizkion hamar neskatxekin bezala gertatzen da.
2. Neskatxetako bost zentzugabeak ziren eta bost zentzudunak.
3. Kriseiluak hartzean, zentzugabeek ez zuten oliorik hartu
4. Zentzudunek, ordea, kriseiluekin batera olioa ere hartu zuten ontzietan
5. Senarrak luzatzen zuenez, logaletu egin ziren denak eta loak hartu zituen
6. Gauerdian oihu bat izan zen: Hemen da senarra! Irten bidera!
7. Jaiki ziren denak eta beren kriseiluak prestatu zituzten
8. Orduan, zentzugabeek zentzudunei esan zieten: “Emaguzue olio pixka bat, kriseiluak itzaltzera doazkigu eta”.
9. Zentzudunek erantzun zieten: “Ea ez dugun nahikoa denontzat; hobe duzue badaezpada dendara joan eta erosi.”
10. Baina erostera joanak zirelarik, senarra iritsi zen, eta prest zeudenak, ezteietara sartu ziren berarekin. Eta atea itxi egin zen.
11. Iritsi ziren, azkenik, beste neskatxak ere eta dei egin zuten: Jauna! Jauna! Zabaldu!
12. Baina Jaunak erantzun zien: “Benetan diotsuet, ez dakit nor zareten.”
13. Zain egon, beraz, ez baitakizue, ez egunik, ez ordurik.
LUKAS 16:19-31
19. Bazen gizon aberats bat, purpuraz eta liho finez janzten zena, eta egunero festa ederrak egiten zituena.
20. Bazen Lazaro izeneko eskale bat ere, haren ate ondoan egoten zena; zauriz josia zegoen
21. Pozik asko jango zukeen aberatsaren mahaitik lurrera botatzen zutena. Txakurrek ere etorri eta zauriak miazkatzen zizkioten.
22. Hil zen eskalea, eta Abrahamen ondora eraman zuten aingeruek. Hil zen aberatsa ere, eta lur eman zioten.
23. Hildakoen egoitzan oinazez zegoela, begiak jaso eta Abraham ikusi zuen urruti, eta Lazaro haren ondoan.
24. Orduan, deiadar egin zion: “Aita Abraham, erruki nitaz; bidali ezazu Lazaro atzamar-muturra uretan busti eta niri mihia freskatzera, kiskaltzen bainago sugar hauetan.”
25. Baina Abrahamek, erantzun zion: “Seme, gogoratu zuk zorion franko izan zenuela bizitzan. Lazarok, berriz, zoritxarrak; orain, hark atsegina aurkitu du hemen, eta zuk oinazeak.
26. Horrez gainera, leize handi bat dago zuen eta gure artean. Nahita ere, ez dauka inork hemendik zuengana igarotzerik, ezta hortik guregana ere.”
27. Aberatsak berriro: “Orduan, Aita Abraham, bidal ezazu, arren, Lazaro gure aitaren etxera
28. Bost anaia ditut eta; jar ditzala jakinaren gainean, beraiek ere, oinaze-toki honetara etor ez daitezen”.
29. Abrahamek erantzun zion: “Hor dituzte Moises eta profetak, entzun diezaietela.”
30. Hark, oraindik: Ez, Aita Abraham; hildakoren bat joaten bazaie, orduan bai bihozberrituko direla.
31. Baina Abrahamek erantzun zion: Moisesi eta profetei entzuten ez badiete, hildakoren bat piztuta ere, ez dute kasurik egingo.
MATEO 19:24
24. Berriro diotsuet: Orratzaren begitik gamelua igarotzea errazago, aberatsa Jainkoaren erreinuan sartzea baino.