PROFEZIA 11

ALTXA ZAITEZ MINTZATU OZENKI ESAIOZU DEABRUARI ISILTZEKO NIRE IZENEAN

EMANA APOSTOLU SHERRIE ELIYAHURI

* * * * * * *

2 KRONIKAK 36:16

Baina haiek Jainkoaren mezulariei iseka egin, beraien esanak gutxietsi eta barre egiten zieten profetei. Jaunak bere herriaren kontra zuen haserrea gainez egiteraino handitu zen eta ez zen salbabiderik izan.

EZ DAUKA EZ GIZONEZKOEN EZ ANDRAZKOEN IZENIK

Aspaldi ohartu nizun, Elisheva, Ministerio honi ez ipintzeko ez gizonezkoen ez andrazkoen izenik, Ministeriorik egon aurretik ere. Zure espirituan ipini nuen, honako ezer ere ez luke izango egina zure eskuz, honako ezer ere ez luke izango egina zure ahoz. YAHUVEHREN ahotik jaio zen. YAHUSHUA zuen MASHIACHREN ahotik jaio zen. RUACH ha KODESHEN ahotik, zuen IMMAYAHREN ahotik jaio zen. Zure eskuz izango balitz, aspaldidanik lur jota egongo litzateke. Aintza Shkhinyahren haizeari esker lur guztian zehar putz egiten dabilena, haize Santua suspertzekoa. Ez da zure arnasagatik, bestela behea jota egongo zinateke.

ISAIAS 42:8

NI naiz Jauna, horixe dut Izena: ez diot NIRE ospea inori utziko, ez NIRI zor zaidan gorespena idolei emango.

* * * * * * *

PROFEZIA 11

Ez oztopatu NIK emandako gaitasunak. Zeren gehiago baitira deituak aukeratuak baino. Gedeonen tropak deituak izan ziren, baina gutxik aukeratuak. NIK, zuen Aita YAHUVEHK sasitza garbitu zien. ENE maiteak, honela dio YAHUVEHK: jakizu hau: NIK ez dizut deitu ustel egiteko, baizik eta NIRE Izenean arrakasta izan dezazun. NIK ez dut lan ona hasten, amaitu gabe uzteko. Deialdi hau ez dator zuregandik, NIREGANDIK baizik. Ez al dio NIRE Hitzak “NIK ahula aukeratzen dut NIRE ahalmena ager arazteko”?

Denak jakingo dute ez zarela zeu ministratzen, baizik eta NEU ministratzen buztinezko ontzi gantzutuen bitartez. Sherriek (Elishevak) ezin du eta ez du bere gain ezer hartzen NIRE alde egiten duenagatik, berak baitaki ez dela berari buruzkoa baizik eta NIRE buruz. Orain badaki NIK zuei hitz egiten nagoela beraren bitartez. Kontrol mentala praktikatzen duten medikuek esango lukete hau gaixotasun mentala dela, baina errenditzea ahoa, emozioak eta adimena eman dizun aurrean ez da gaixotasun mentalik.

Baina aitortzearen egitea edo sinestea ere YAHUVEHK hitz egitera norbaiti heldu dezakeela, medikuek gaixotasun mentaltzat hartzen dute. Ez luke egongo Bibliarik, haiek arrakasta izango balute, NIRE Dizipuluei horretaz konbentzitu izango balute. Bai, badago faltsutzea eta gizaki hauek burutik gaixorik daude baina NIRE Profetak ez daude haien artean. Satanasek eragiten du gaixotasun mentala eta gaixo mentalak askapena behar dute. Ez zuketen haiek Pedrori leporatuko uraren gainean zebilelako buruhiltzailea zela? Handinahikeria. Hiru ume hebrearrak, ez zuketen esango suzko labera sartuak ziren seme hebrearrak martiri konplexua eta buruhiltzaile espirituak zeuzkatela?

Baina haragia beti gerran dago RUACH ha KODESHEKIN (Espiritu Santuarekin) zuen baitan. HARAGIA GAILENDU BEHAR DUZUE MINISTRATZEKO. Lortuko duzue NIRE Izenean egiten baduzue. Baina beti dago gerra. Profezia bakoitzaren ostean, Profetak bere haragiaren kontra borrokatu behar du. Aztoratzen denean esanez: nor uste duzu zarela YAHUVEHREN Herriari hitz egiteko eta BERAK dioena esateko? Hau ez bazaie gertatzen NIRE Profetei eta haiek ez badute gerra hau aitortzen, orduan, NI ez nabil hitz egiten haien bitartez.

Dudagabeko agerbidea NIRE Espiritua hitz egin edo idatzi duela gizaki baten bitartez da, ahots horrekin aurkitzen badira haien buruari galdetzen: benetan ZEU al zara YAHUVEH? Zuei idazten ari dena orain, zuen aizta, gudaldi hau etengabe dauka, zeren eta bera ez-duina sentitzen da honela erabilia izateko. Gogora arazi behar diot, besteei gogoratu behar dieten bezala, hau besteekin partekatu araztearren: sinetsi duzu hain ederki eta hainbesteko ahalmen gantzutuez beterik hitz egin dezakezula? Horrenbesteko jakinduria duzula uste duzu? Beti, NIRE benetako Profetak esan behar dute: “arrazoia duzu. Hau ezin liteke izan ni neu.” Mota honetako ausardia daukazula uste duzu?

Orduan, esan: “barka nazazu, Zeruko Aita, ZEU izan behar zara, ni ez bainaiz, ezta nahi ere “honela dio YAHUVEHK” motatako esaerak egin, egia ez denean.” Hau da benetako Profeta baten agerbidea: haiek haragiaren dudatan daude, baina konfiantza dute RUACH ha KODESHEK erabiliak direla. Haiek badakite ezin dutela ezer egin edo ezer egiterik nahi, RUACH ha KODESH egiten duenaren gantzudurarik gabe. Utziozue beldur izaten NIK emandako gaitasunei. NIK ez dizuet derrigortuko NIRE ardiei elikatzera eta hala eta guztiz ere zerura joango zarete, baina zuen ordainak ez dira hain handiak izango eta NIK bertze bat altxatuko dut zuek egon beharko zenukeen lekua okupatzeko. Arimak itxaroten daude zu haiei ministratzeko.

Beldurra fedearen kontrarioa da. Berriro konfirmazioa hitz egiten ari naiz, baina ez ezazue NI frogatzen jarraitu konfirmatua jadanik dagoenari buruz. Astia laburra da. NIRE etorrera denbora gutxi barru izango da. Egizue NIRE alde egitekoa oraintxe bertan, ez geroago. Orain da NIRE ministroak behar ditudanean, NIRE gerlariak. Orain da NIRE aukeratuak behar ditudan garaia, arimazko uzta biltzeko. Orain da NIK behar ditudanean gizon eta emakumezkoen arrantzaleak izan zaitezen. Orain da NIRE Profetak hitz egin dezaten beharra dudanean.

Orain da NIK behar ditudanean Ebanjelariak, Joan Bataiatzailea bezalakoak, irten daitezen. Orain da salbamenaren garaia, bihar beranduegi liteke. Deituriko askok hurrengo egunera itxaron egiten dute, egoera haientzat aproposa izan arte. Hala ere, bihar eta egoera aproposak ez dira sekula heltzen haientzat. Esnatu, hau etsaiaren trikimailua da.

Beste trikimailua da: “Ni ez naiz duina YAHUSHUAREN Ebanjelioa predikatzeko. Arazo larregi dauzkat. Lotsa ematen didan iraganaldia daukat, ezin nazazu erabili.” Esnatu. NI naiz erabakitzen duena nork zerbitzatzen nauen, ez zeuk. Ez al nuen Pablo (Saulo) aukeratu era ahaltsuan NIRI zerbitzatzeko eta BERA MILAKA KRISTAUEN HILTZAILEA IZAN ZEN? Zenbat iraganaldi okerragoa izan zitekeen? Hala ere, NIK hartu nuen iraganaldi hura eta erabili nuen NIRE laudorio, Ohore eta Aintzarako. Satanasek gaiztorako asmatu zuena, NIK zuen onerako bihurtu nuen. Hori da egiten dudana. NIK ez dut deitzen gizakiak ministeriorako sufritu ez dutenak. Eurak ez zuketen identifikatuko NIRE haur sufritzaileekin. Ez dakizue zauria zenbateraino min egiten duen zuek zaurituak izan arte.

Nor hobe ardi zaurituekin ekiditeko mina ezagutu duena baino? Ez duzu jakingo nola atera norbaiti bekatutik, Kalbario gurutzeko hanketaraino, zeuk ez bazenuen zerbait haiekin identifikatzeko: bekataria graziaz salbaturik. Nola ministratu dezakezu atzean gelditzen direnei noizbait zeuk ez baduzu sinetsi NIREGAN fedea galdu duzuenik? Zure ahulezia handiak NIK eragingo dut zure indar handiak izan daitezen, ahulezia hura NIK erabiliko baitut eta gailentzen lagunduko dizut eta YAHUSHUAREN errealitatea zuri erakusten. Konfirmatzen dizudanean aukeratu dizudala, ez geratu hor galdezka: “zergatik ni?” Jakin behar duzuna soilik NI naizela NI NAIZ Handia eta ez dudala akatsik egiten. Hala ere, zure erabakia da obeditu nahi baduzu. Baina zorigaiztokoa izango zara eta beti NIRE deialdia zure bizitzarako desobeditu zenuela jakitun izango zara, agian uko eginez gero.

Hori dela eta esan nuen: asko dira deituak, gutxi hautatuak. Nor aukeratuko duzu izatea? NIK badakit zuk erabakitakoa. Ez al dio NIRE Hitzak goldeari heldu eta atzera begiratzen dutenak ez direla gai? Heldu goldeari. Utzi zure iraganaldia Kalbarioko gurutzearen azpian. NIK baimendu nituen gertatutako gauzak, NIRETZAT gogorrago bihurtu zaitezen, ez ahulago. Zu urrezko testigantza baituzu, ez letoizkoa. Erabili NIREGANA arimak ekartzeko, erabili NIRI laudorioa, ohorea eta aintza ekartzeko.

NI, zuen Ugazaba YAHUSHUA ha MASHIACH zuek uste baino lehenago nator. Gaiztoa mundu honetan neurrigabeagoa bihurtzen den heinean, eta gaizkileak bekatuaz harropuztu egiten dutelarik NIRE aurpegian esanez: zer egingo duzu honi buruz, YAHUSHUA? NIK erakutsiko diet zer egingo dudan hori buruz. NIRE haurrei erakusten diedan bezala zigorkatzen dudanean, NIK zigortuko ditut NIRE Aginduen aurrean harropuztu egiten dira homosexualitateaz, moraltasunik ezaz, eta Bibliaz NIRE aurpegian, NIRI trufatzeko ausartuz. Badator, NIRE haserrea dator lur honetara nahasgabea.

Haurrei bekatu egiteko irakasten ari diren heinean, eta NIRE Hitzak gaurko ez direla, haiek oso garesti ordaindu beharko dute. NI baten izan nintzen sakrifiziorako Bildotsa. Gerlari ahaltsu bezala bueltatuko naiz hurrengoan. Baina lehenengo, NIRE haurrak etxera biltzen ditut. NIRE haserrea NIRE etsaientzat gordeta dago, ez NIRE haurrak. NIRE haurrak, NI maite nautenak eta NIRI zerbitzatzen didatenak, zeinen bekatuak Kalbarioko Odol isuritakoan garbituak daudenak, ez dute beldurrik izan behar.

Baina NIRE etsaiak sekula ez dute ezagutuko hainbesterainoko izua. Haiek beldur zutena, haiengana etorriko da, eta haiek beldur zirena, akabatuko die. NIRE Izena birao bezala erabiltzen denez hedabideetan, eta Santua den guztia barregarri uzten dutenez irratiko uhinetan, NIK erakutsiko dut Jainko Ahalguztiduna naizela, YAHUVEH NI NAIZ Handia eta ez naiz NI izango trufatua eta madarikatua. Zuek hau entzuten duzuenak eta ez duzuenak penarik sentitzen entzuteaz eta zuen bihotzak gogortu eta baimendu errietarik egin gabe. NIRE HAURRAK, BERRESKURATU IRRATI-EMISOREAK, NIRE IZENEAN. Ez da entzuten Buda madarikatuta, ezta satanas, ezta Mohammed.

Baizik eta Jesu kristoren Izena (YAHUSHUA ha MASHIACH) madarikatuta izaten. Zerbitzatzen ari zareten Jainkoa madarikatuta izaten. Ez da Jainko Ahalguztiduna madarikatua izaten; madarikazio hauek esaten duena haien gainera. YAHUSHUAREN Odola bakarrik garbituko diezaieke.

Ziur diotsuet, begiratu sumendiak eta lurrikarak, ortziko izuak eta jakingo duzue laster NIRE etorrera dela. NIK kontrolatzen baitut gizakiak ezin duena eta sekula ezin izango duena kontrolatu: ortziko elementuak eta eguraldia. Gizakiak ezin du sumendiak gelditu, lurrikarak, elurra edo hotza edo beroa, tornadoak, zirimolak, goitik beherako eurien uholdeak. Txarra okerra bihurtzen den heinean, ona Santuagoa bihurtzen da. NIK NIRE Herria orain aldentzen ari naiz eta NIRE etorrera berehalakoa da. NIRE alde egingo duzuena egizue azkar.

Adinekoak maitekor eta errespetuaz tratatuak izan behar dute, ezagutze anitzeko biltegiak baitira. Haiek NIRE altxorrak dira lur honetan. Hala ere, haietako zenbat ahaztuak, giltzapetuak, desira ezinezko zaborrak bezala tratatuak izaten dira? Haien seme-alabak legalki gaixo eta elbarriak hiltzen dute. Haiek diru zama dira: “hil daitezela behartsuak, kendu dezagun Osakidetza, zertarako dira?” Ez al nuen NIK esan: behartsuak beti zuekin egongo dira? Baina zuei dagokizue daukazuena haiekin partekatzea.

Elikatu behartsuak, jantzi biluziak, zuen anai-arrebak, NIRE Izenarekin deituak, NIRE Odolean garbituak, eta zuek ez ikusiarenak egiten duzue. NIK IKUSTEN DIET! NIK HAIEN DEIADARRAK ENTZUTEN DITUT! NIK baimentzen dut zenbati axola zaien ikusteko. Baina YAHUVEH Jainkoaren graziaz hor zoaz. Zure neba-arrebaren zaintzailea zara. YAHUSHUAREN gorputzaren zati bat sufritzen ari bada, dena ari da sufritzen. Utziozue minari jaramonik ez egiteari.

Haur errugabeen hilketak amaren sabelean oraindik hain anker zatituak direnean eta uste duzue, mundu bekatari honek legeztatu duelako, legezkoa dela NIREKIN. Zuen hiltzaileak ere heriotza errenkadan, hiltzeko modu errukigarriaz haientzat saiatzen zarete pentsatzen. Legeak ematen dute, gutxienez, hamar urte gehiago auzo gehienetan zergadunen lepotik, zuen zergako dirua, haien bizitzak luzatzeko, modu errukigarri gehiago asmatzeko asmoz hiltzeko, bizia inolako errukirik gabe hil zutenei. Hala eta guztiz ere, hain haur ederrak NIRETZAT, haurrak haien egunak NIK kontatu ditudanak jaiotzarako, NIRE Espiritua haiengan ipini dut, sendo eta indartsu hasarazi diet amaren sabeletan, jaiotzaren unean arnasa har dezaten. Eta haur errugabe hauek, gaiztoa sekula ezagutu ez dutenak, torturatuak dira haien garrasi sorrak NIRE belarrietan durundatzen dutelarik.

Abortu hauek eragin dutenak eta aitortu ez eta barkamena eskatu eta bekatu honetatik aldendu, betikotasunean haur guzti horien garrasiak entzungo duzue, infernuan itxaroten duzuen zigorren arteko bat bezala eta ez dira inoiz aske izango eraildako haurren negarretatik edota garrasiak. Badakizu nola haur batek negarrez zoratzear ipintzen dizun? Imajinatu milioika zure belarrietan betikotasun guztiaren zehar!

Damutu orain, erizainak, medikuak, emakumeak honelako gauzak egiten dituzuenak zuen bakoitzaren arrazoigatik! Damutu orain, politikoak, lege hauek onartu dituzuenak! AUZITEGI GORENA, ZUEK EZ ZARETE GORENAK NIRE BEGIETAN, EZ ZAUDETE NIRE LEGEEN GAINETIK. YAHUVEH Jainko Ahalguztiduna bakarrik da Gorena. YAHUVEH Jainko Ahalguztiduna bakarrik da Epailea eta Epaimahai eta Betetzaile. YAHUSHUA ha MASHIACH etorri zen zuek bizia izan dezazuen eta bizia ugari. Damutu! Aldendu bekatu horretaz, jaukitu beharko baituzue NIRE aurrean. Ez jaioen odola zuen eskuetan dago.

Zergatik? Zergatik eman diot gizakiari aukera? Aukera bat obeditzeko emakume eta gizon guztiei emandako sena, gazteei zaintzeko, gazteei elikatzeko. Eta hala eta guztiz ere, haiek errukigabe erailak dira. Aiene legezkotzat hartzen dutenak! Aiene mediku eta erizainak erailketa honetan parte hartzen dutenak! Aiene politikoak haur errugabe hauen erailketaren legeak onartu zenituzten politikoak!

Aiene zuek luzeegi isilik egon zaretenak! NIK haien garrasiak entzuten baititut. Haurren arimak bueltatzen dira etorri zireneko lekura: zerua. Baina haien arimak mundu honetatik errukigabe erauziak dira. Ankerkeria horrenganako hitzik ere ez dagoena. NIK baimentzen dut arimak irten daitezen erakusteko gizakiaren gizagabetasuna soilik gizakiarekin. Jakinda zein erabakia hartu zuen jadanik ama hura, NI atsekabetzen eta aukera guztiak eman arren damutzeko, jakinez ez duela egingo, haserre berak ez dela damutu eta.

Esaiezue, esaiezue, ENE alaba. Behin ere, nahiz eta NIRE Izenarekin deituak diren horiek, dena dela, burua astindu baino ez dute ezer egiten eta bertzeak, NIRE haurrak deitzeko oso harro nagoen horiek, haien bizitzak eskaintzen dute, haien izen onak, eta haien dirua, amaren sabeletan dauden haur errugabeak babesteko. Hauexek dira NIK sariztatuko diedanak. Zergatik elizak ez daude laguntzen, haur errugabeen hiltzaile hauen kontra iharduki prest daudenen alde?

Haiek lanak galtzen dituzte, espetxeratuak, trufatuak, eta zergatik? NIRE ahotsa entzun zutelako, eta NIRE konbikzioa esanez: “hitz egizu ozenki, ez gero geratu isilik.” Haien otoitzak entzun ditut, haien malkoak ikusi ditut, haien mina sentitu dut, eta zu? Elizako zerbitzu bakoitzak haien alde erregutzen izan beharko luke. Elizako zerbitzu bakoitzak NIRE konbikzioa, NIRE epaiketa, horrelako gauzak egiten dituzten gain, erailketa hauek baimentzen dituztenen gain, otoitzak izan beharko luke. Dena dela, hain gutxik egiten dute! NI SAKONKI HASERRE NAGO! Zuek NIREAK zaretela baitiozue, eta ez duzue jaramonik egiten ez jaioen negarrei, eta dena sakrifikatzen dutenen negarrei babesteko eta ez jaioen sarraskia gelditzeko. ALTXATU, HITZ EGIN OZENKI NIRE IZENEAN, ERREGUTU, ERREGUTU, ERREGUTU, IZUGARRIKERIA HONEK GELDITZEN IKUSI ARTE!

Jakin nahi al duzue zergatik baimendu dudan hau jarraitzea? Itxaroten egon naizelako NIRE haurrak NIRE Izena dei egin dezaten hau gelditzeko, axola zaiela agertu dezaten. Gutxi batzuk bakarrik ez, milioiak izan beharko lukete agertzen direnak, NIRE Legeen kontra doazen lege hauek, onartuak izan zirenean. EZ LUKE SEKULA EGON BEHARKO ELIZ ZERBITZURIK OTOITZ HAU EGIN GABEA. Artzainak jaukitu beharko dute. Ohartuak izan zarete. Kongregazioak! Ohartu zuen artzainei. Haiek NI ordezkatzen nautela jakintzat hartzen da. Eskatu iezaiezue zerbitzu bakoitzean izugarrikeria honek gelditzeko, NIRE Epaiketa hel dadin damutzera uko egiten dutenei! UTZIEZUE OTOITZ HOTZEPELAK NIRI EMATEARI, EZ DITUT ENTZUNGO, EMAIDAZUE PASIODUN OTOITZAK ETA AXOLA ZAION BIHOTZAREKIN. Gelditu otoitzen erritualak buruz ikasitako hitzak baino ez direnak, ez ditudanak entzungo. Hau zuen adimenetik dator eta zuen ahotik, ez zuen bihotzetik.

Zulogune handiak irekiko dira eta elurra irentsi egingo du abortutzako klinika hauek. Ez da ezer gizakiak egindakoa izango, baizik eta NIRE eskuak lurra perforatuko du, odol gehien isuria dagoenean, odol errugabea. Ezta gerran ere ez da honela odol errugabea isurtzen. Haur hauek satanasen aldaretan erailak dira probetxuagatik, harropuzkeria, berekoikeria, izua eta diruzalekeriagatik. NIK emango diet zeri beldur izan. Jainko Ahalguztiduna YAHUVEHREN beldur izango dira, haien arimak egin zituena, hainbesteko fruizioarekin erailtzen dutenak. YAHUVEHREN beldur izango dira, nori iseka egiten ari dira eta legezkoa dela esanez. Izua izango dute kristauak ipini zutenak haien aurpegietan ohartarazteko hau erailketa dela, hau bekatua dela. Ez baita izango ezer kristauak egingo dutenik izua emateko, erregutu eta YAHUVEHREN eskua mugitu otoitzen bidez.

Baina emakumeak, medikuak, erizainak, politikoak, NIRE arima errugabeen erailketak txalotzen ari diren horiek, NIRE aurpegia ikusiko dute eta NIRE Espiritua NIRE haurren gain tropak bezala bidalitakoak otoitz egitera. Gogoratu Jerikoko hormak. Gogoratu ez zirela gizakiaren eskuak Jerikoko hormak lurreratu zituztenak. Horrela gertatuko da berriro eta ezin izango dituzte abortuzko klinikak behar bezain arin berreraikiko. Esaiezue, ENE alaba, eta irakatsi haiei.

Oraindik badago astirik damutzeko, baina laster ez da gehiago geratuko. Gogoratu Sodoma eta Gomorra. Ez ziren gizakien eskuak sua eta sufrea bota zituztenak. Zerutik ugari beheratu zen, non bilduta dagoen, eta berriro gertatuko da. Gaizkileak! Hau eta okerrago ekiditen ari zaretenak, ohartuak izan zarete. Zuen legeak ezkontza homosexualak onar ditzakete baina NIK dekretatu dut bekatua dela. Ezkontzaren iseka da eta NIK sortu nuenarena SANTU izan dadin. NIRE begietan ez dago legeztatua. Artzainak, zuetariko batzuek haragi bitxizko amodio festetan nahastu zarete. Ezer esan gabez, horrekin bat egin duzue. ALTXATU, HITZ EGIN OZENKI, ESAIEZUE PAGANOEI ISILTZEKO NIRE IZENEAN! Ez gehiago entzun haien gezurrak. Haiek haurrekin amaitzea nahi dute. Ohartuak izan zarete, zuen haur beraiek!

Orain damutu behar zarete edo datorrena zuek ere sufrituko duzue eta laster dator. Ohartuak zarete. Hain arduratuta zergarik eza estatusagatik baina axolagabe zuek zerbitzatzen ari zareten Jainkoak zuei egingo dizuenagatik, honen kontra otoitz ez egitearren eta honekin akabatzeko NIRE eskua mugitu ez egitearren. Beste behin ere, EZ LUKE EGON BEHARKO ELIZ ZERBITZURIK AMAITZEN DENA OTOITZIK EGIN GABE, ESPIRITU HAU SANTU DEN GUZTIAREKIN BUKATZEKO BIDALIA IZAN DENA. Indar handia du zintzoaren otoitz sutsuak. Otoitz hotzepelak ez ditut entzuten eta gorroto ditut. Bai bero izan, bai hotza, baina ez gero etorri NIREGANA epel, NIRE ahotik okatuko baitizut.

NIREAK zaretela ez egizue esan eta Santu den guztia ez baduzue defenditzen edo isilik geratzen bazarete, besteak ikusten duzuenean aurpegia ematen Santutasunaren alde eta NIREGATIK jazarriak izaten eta ez badiezue inola ere laguntzen, zuen zergarik eza estatusa galtzeko beldurretan. Zuen zergarik eza estatusa baino gehiago galduko duzue. Zuen bizitzak baino gehiago galduko duzue. ZUEN ARIMAK GALDUKO DUZUE. Ohartuta zaudete. Garaia orain da. ALTXATU, HITZ EGIN OZENKI ESANEZ PAGANOEI ISILTZEKO, YAHUSHUAREN IZENEAN. Bat YAHUSHUA beren alde egonik gehiengoa da. Milioi bat YAHUSHUARIK gabe ondoan gutxiengoa da. Garaia orain da.

Buztinezko ontzi puskatua, baina YAHUSHUA ha MASHIACHREN gerlari ahaltsua, Artzaina Sherrie Eliyahu

HITZ-ATZE

Aurrerantzean mandatua daukat ordua adierazteko. Ez dakit zergatik. Profezia hau idazterakoan, galdu nuen interneteko konexioa. Saiatu nintzen birkonektatzen aurkitzeko bakarrik telefono linea guztiak nolabait erasoak izaten ari zirela. Ordu bi igaro dira eta hau ez da bidalia izan. Arratsaldeko 3:37 ordua da eta ezin dut iharduki langilea.

Hainbeste ordutan esaten zuen “Linea hau okupaturik dago!” Sekula inoiz ez zait horrelakorik gertatu. Estaltzen dut ordenagailu hau, eta e-posta mezu profetikoaz YAHUSHUA ha MASHIACHREN Odol isuriarekin Kalbariokoa. Fedez, uste dut RUACH ha KODESHEK nahi dituen guztiak mezu hau izan dezaten izango dutela. Gau guztiaren zehar ezinezkoa izan zaigu konektatzea eta gauean mezua bidaltzea. Ezta langilearekin hitz egin ere, edo markatu urrutiko deialdiak. Zerbait gertatu da zeruetan hau idazten naizelarik. Bakarrik hurbileko deialdiak egin ahal dira.

Hau da lehenbiziko aldiz esan zidatela hasteko ordua sartzen, ikusiko duzue zerbait gertatzen zerikusia duena data eta ordu honekin. Ez dakit zer. Eskatzen dut, edozein tokitan Profezia hau argitaratua edo bidalia den, ipini dezazuen orrialdi osoa.

Zeren arrazoia dago eta berriro badakit YAHUVEH dela agintzen nauena esatera ez aldatzeko edo kentzeko hitz bat ere, uzteko osoan nik bidaltzen dudan moduan. Deabrua zoratu behar egongo da. Dena dela, hau airearen uhinetatik bidaltzen da eta Bibliak dio satanasek printzea dela eta boterea duela aireko uhinetan bere printzeekin. Baina nik estaltzen dut aire uhinak nondik hau bidaiatu behar duen eta ordenagailuak YAHUSHUAREN Odol isuriaz, eta gure telefonozko zerbitzuak eta interneteko zerbitzuak. YAHUSHUAREN Odola Kalbariokoa eta Nazaretekoa zure aurka dago satanas.

Eta demonioak, zuek ezin duzue zeharkatu Odola YAHUSHUAREN Izenean. Telefonoko lineak badabiltza orain gaueko 11:15 P.M. Orain bidalia izan liteke. Horiek RUACH ha KODESHEN belarriekin entzungo dute gure YAHUVEH Jainko Ahalguztidunaren ahotsa, beste guztiak jarraituko dute gor. YAHUSHUA ha MASHIACHREN Izenean, RUACH ha KODESH, bidali ZURE mezuak guzti horiei ezagutuko dutenak gure Maisu eta Sortzailearen ahotsa.

Bakarrik ZURE gorespen, ohore eta aintzarako, YAHUSHUA, eskatzen dut, Amen.

* * * * * * *