PROFEZIA 127

ITSAS GORRIAREN ZEHARKALDIA HAIZEZAKARRA MINISTERIOENTZAT

IDATZIA/MINTZATUA ESPIRITU SANTUAREN (RUACH HA KODESHEN) GANTZUDURAPEAN, APOSTOLU ETA PROFETA ELISHEVA ELIYAHUREN BITARTEZ, PAZKOAKO AZKEN EGUNEAN ISRAELEN, 2016KO APIRILAREN 29AN

* * * * * * *


Profezia honek ditu JAINKOAREN IZEN HEBREARRRAK:

YAH/YAHU: JAINKOAREN IZEN SANTU, SAGARATUA DA, Aleluia edo AleluYAH esaterakoan bezala, benetan esan nahi duena da „Goretsi YAH”.

YAHUVEH/YAHWEH: AITA JAINKOA

YAHUSHUA/YAHSHUA: JAINKOAREN BAKARSORTURIKO SEMEA

HA MASHIACH: esan nahi du MESIAS.

ELOHIM: esan nahi du JAINKOA

SH’KINYAH AINTZAREN errebelazioa RUACH ha KODESHEN IZEN PERTSONALA bezala, euskeraz ESPIRITU SANTUA, hau ere badago hemengo web orrialdean.

HA SH’KHINAH (SHEKINAH) hebrearra da JAINKOTIAR PRESENTZIA EGONKORRA adierazteko.

Gainera, ABBA YAH: esan nahi du AITA YAH.

Baita ere, IMMA YAH: esan nahi du AMA YAH.

Aipuak Eskriturarenak Santiago Erregearen Bertsioa edo Santiago Errege Bertsio Berriarenak dira, besterik ez bada aipatzen.

YAHUVEHREN BERBAK gehituak izateko Profezien aurretik:

Aspaldi ohartu nizun, Elisabeth, Ministerio honi ez ipintzeko ez gizonezkoen ez andrazkoen izenik, Ministeriorik egon aurretik ere. Zure espirituan ipini nuen, honako ezer ere ez luke izango egina zure eskuz, honako ezer ere ez luke izango egina zure ahoz. YAHUVEHREN ahotik jaio zen. YAHUSHUA zuen MASHIACHREN ahotik jaio zen. RUACH ha KODESHEN ahotik, zuen IMMAYAHREN ahotik jaio zen. Zure eskuz izango balitz, aspaldidanik lur jota egongo litzateke. Aintza Shkhinyahren haizeari esker lur guztian zehar putz egiten dabilena, haize Santua suspertzekoa. Ez da zure arnasagatik, bestela behea jota egongo zinateke.

* * * * * * *


Aipuak Eskriturarenak Santiago Erregearen Bertsioa edo Santiago Errege Bertsio Berriarenak dira, besterik ez bada aipatzen.

YAHUVEHREN BERBAK gehituak izateko Profezien aurretik:

Aspaldi ohartu nizun, Elisabeth, Ministerio honi ez ipintzeko ez gizonezkoen ez andrazkoen izenik, Ministeriorik egon aurretik ere. Zure espirituan ipini nuen, honako ezer ere ez luke izango egina zure eskuz, honako ezer ere ez luke izango egina zure ahoz. YAHUVEHREN ahotik jaio zen. YAHUSHUA zuen MASHIACHREN ahotik jaio zen. RUACH ha KODESHEN ahotik, zuen IMMAYAHREN ahotik jaio zen. Zure eskuz izango balitz, aspaldidanik lur jota egongo litzateke. Aintza Shkhinyahren haizeari esker lur guztian zehar putz egiten dabilena, haize Santua suspertzekoa. Ez da zure arnasagatik, bestela behea jota egongo zinateke.

ISAIAS 42:8

NI naiz Jauna, horixe dut Izena: ez diot NIRE ospea inori utziko, ez NIRI zor zaidan gorespena idolei emango.

(Profezia 105) 2010eko uztailean YAHUVEH JAINKOAK esan zigun gehitzeko hurrengoa oharra bezala iseka egiten duten horientzat:

2 KRONIKAK 36:16

Baina haiek Jainkoaren mezulariei iseka egin, beraien esanak gutxietsi eta barre egiten zieten profetei. Jaunak bere herriaren kontra zuen haserrea gainez egiteraino handitu zen eta ez zen salbabiderik izan.

* * * * * * *


Profezia hau audioan grabatua izan zen. Hementxe dago transkripzioa.

[Esdrasek shofarra jotzen du]

[Esdras] Aurrera.

[Semearen otoitza1] AITA YAHUVEH MAITEA ETA ZORAGARRIA: ZURE Tronuaren aurrera gatoz YAHUSHU ha MASHIACHREN IZEN AHALGUZTIDUNEAN eta lotzen dugu eta gurutzatu gure haragia, eta lotzen dugu deabrua guregandik urruti, denbora honengandik urruti, printzegoak, indarrak eta ilunpeko gobernatzaileak leku altuetan, baxuetan, ura artean, lurra artean, [lotzen dugu urruti] interneteko konekzioetatik, haize uhinetatik, teknologietatik, dena ABBA YAHUVEH. Lotu eta apurtzen dugu satanas kanpora YAHUSHUA ha MASHIACHREN IZEN AHALTSUAN, eta eskatzen dugu YAHUSHUAREN ODOL ISURIA gu estali eta betetzeko, gure bihotzak, gure adimenak, gorputzak, espirituak eta gure arimak. [Hizkuntza Santuak]

Eta lotu eta errieta egiten dizugu, satanas, YAHUSHUA ha MASHIACHREN Izenean eta kanpora gure Ama DNrengandik2 eta kanpora Ministerio guzti honengandik, Haizezakarra Ministerioa, ABBA YAHUVEH. HAIZE AHALTSUA bezala jotzen baitu mundu guztiaren zehar.

Eta otoitz egiten dugu ZUK guri bedeinkatu eta gantzutu zakizkigun ZURE Gantzuduraz. ABBA YAHUVEH, gida iezaguzu ZURE SHEKHINYAHREKIN [SHEKINAH] RUACH ha KODESH, ESPIRITU SANTUA.

Otoitz egiten dut, ABBA YAHUVEH, gure mihiak suaz gantzutuaz egon daitezen, eta gure espainiak ZURE Berbekin; isuri daitezela ZURE UR BIZIAK, ZERUKO AITA YAHUVEH, ZUK hitz egin zakizkigun eta erakutsi ZUK nahi dituzun gauza guztiak guk ikus ditzagun. Ireki gure begiak ikus ahal dezagun espiritualki, eta ireki gure belarriak, ABBA YAHUVEH, entzun ahal dezagun.

Ez dadila egon hoztasunik edo argizaririk guregan, ABBA YAHUVEH. Otoitz egiten dut RUACH ha KODESHEN Gantzudura egongo dela gure aurpegietan. Hoztasun bakarra, ABBA YAHUVEH, izango da deabruarenganako hoztasuna, gogorkeria bekatuarenganako, gorrotoa gaiztoa den guztiarenganako, ABBA YAHUVEH.

Eta gizon gaitzetsi hau beste garai batean Ministerio honen ko-buruzagia izan zena, baina ez gehiago, bera aldendu da bere deialdiarengandik. Bera urrundu da, ABBA YAHUVEH. Eta Judas aldendu egin zen bezala, eta YAHUSHUA, bueltatu bezain laster, ez zegoen gehiago Salbamenik. Ez dago gogoetarik antzinako gizakiaren justiziarena, berak gaiztakeriaz bekatu egiten duenean beti eta aldentzen denean. Zeren hau da ZURE Eskriturak dioena, ABBA YAHUVEH.

Eta otoitz egiten dugu ZUK gantzutu zakizkion Ama DNri eta gantzutu zakizkigun egun honetan. Eta lotzen dugu eta errieta egin satanasi. Eta eskertzen dizugu gure buruzagi izateagatik, gu babestu eta gidatzeagatik YAHUSHUA ha MASHIACHREN IZENEAN, otoitz egiten dugu.

[Denak] Amen.

[Elishevak otoitz egiten du] ABBA YAHUVEH, ni bakarrik nator ZUREGANA YAHUSHUAREN IZENEAN. Ez dakit zer esan. Hauexek dira YAHUSHUAREN demonioen Zapaltzaileak3. ZU bezala orain AITA, behin eta berriro, irekitzen dut ahoa eta ZEUK diostazu zer esan. Orain behar zaitut. Oraintxe behar zaitut. Bete nire ahoa, ABBA YAH.

* * * * * * *


PROFEZIA 127

(2016ko apirilaren 29a: Pazkoaren azken eguna Israelen)

NIRE alaba kuttuna Elisheva, bakarrik partekatu zure bihotza. Zeren YAHUSHUAREN demonioen Zapaltzaileak ikusi dute zure bihotza. Zu hor egon zara denontzat eta haietako bakoitzarentzat, nahiz eta ezin egon fisikoki. Haiek ez dute zalantzarik zu NIRI nagokizula. Haiek nabaritu dituzte zure besoak besarkatzen eta zuk nabaritu duzu haiek zu besarkatzen.

Zu Profeta bat soilik baino gehiago baitzara. Zu Artzain bat soilik baino gehiago zara. Zu Apostolu bat soilik baino gehiago zara. Zu haien ama zara. Zuk aholkatzen diezu. Zuk maite dituzu, mundu honetako azalean edozein Artzain ez bezala. Ez da bakarrik zure maitasuna, da NIRE maitasuna. Da YAHUSHUAREN maitasuna. Eta da IMMAYAHREN maitasuna. Haiek ez dute premia zu ikusteko ere fisikoki, ez baitaukate inolako zalantzarik zenbat zuk maite zatzaizkien.

Zuk otoitz egiten duzu beraien alde bitartekaritza gudan, batzuetan zortzi ordura arte egunean, Kathrynyah eta zeuk otoitz egiten zenuten haietako bakoitzaren alde. Eta orain, NIK altxatzen dut NIRE Esdras, nork hartzen dituen haien otoitz guztiak eta bakoitza eta aurkezten ditu Tronuan. Berak maite zaie ere. Horregatik dio: “Haien aurpegien erretratua behar dut” otoitzaren alboan egoteko.

Ministerio hau norabide berrian eramaten nabil. Kanpora botatzen nabil gaitzetsiak, baina jada, zeu izan zara buruzagi bakarra urte askotan zehar. Bera ez zen beti Jezabel bat izan, baina errebelatu zenean eta egin zuenean ahal zuen guztia Ministerioa suntsitzeko: isilarazten zure ahoa, profeziak atxikitzen, tratu txarrak ematen zuri egun bakoitzeko are gehiago, non hots egiten zenuen erranez: “Hau al da egin dezakezun onena? Ez al zenidan promes egin onena gizon batean, nik ezagutu dudanean txarrena?”

Egunetik egunera, NIK ikusten zintudan bitartean tratu txarrak jasatzen, egunetik egunera, zure fedea tratu txarrak jasatzen zuen bitartean: “Non zaude YAHUSHUA? Non dago nire alboan dagoen gizona? Non dago aita zeuk promes egin zenuena YAHUSHUAREN demonioen Zapaltzaileentzat? Haiek ematen diote maitasuna eta berak ez du bueltan ematen.”

Alderantziz, bera saiatzen da banatzen ama eta umeak, saiatzen da errespetu falta egotera, NAHIKO IZAN DUT. Horregatik joan egin zen. Zure arimatik erauzi nuen martxoaren 7an.

Hau da zeuk dakizuna.

Haren aho berarekin zioen plantak egiten ibili zela hainbat urteetan zehar, gehiago ezin izan zuen arte itxurak egin. Eta hamalau urteren ondoren, bera atetik irten egin zen. Eta esan nizun Elisheva, ez zenuela gehiago ikusiko, bera zegoen postuan.

Baina hori ere asmakaria izan zen. Zeren bera ez zegoen inoiz han. Zazpi urte iraun zuen eta urte denak eta bakoitzak zeuk estaltzen zenituen, zeren zeuk ez zenuen nahi besteen fedea kaltetu. Zeu lotsen beldur zinen etorriko litzatekeena Ministerio honen gain berriro.

Baina Elisheva, NIK bidali nion YAHUSHUA zugana, zeuk hots egiten zenuen artean YDZei behin eta berriro, haiek ikusi dute haien ama osasunean jasaten. Haiek ez zuten ezagutzen Nikomia deiturikoa: egunero heriotza zioen zure gain. Inoiz ere ez, inoiz ere ez otoitz bat non bizi egingo zenuen eta ez hil. Alderantziz, egun guztietan berak esaten zuen: “Harriturik nago zu bizirik egoteaz” [hitz eginda Elishevaren malkoen artean].

Baina “ttipiengatik”, zeuk diozu “Artzaina naiz. Babestu behar ditut ttipiak. Ezin diet erran.”

Eta haiek idazten zuten esanez: “Ama, ezan iezaguzu zein da arazoa?” Baina ostera, zeuk atxiki zenuen samintasun guzti hori.

NIK erauzi nion zeure arimatik! NIRE IZENA blasfematu zuenean, NIK erauzi nion zeure arimatik. Baina NIK ez nizun bakarrik utzi. Aldiz, NIK jarri nuen beste bat, nori NIK beste garai batean Kaleb deitzen nion, zeren hura oraindik Kaleb da NIRE begietan.

Baina 2007an, zeuk beraren alde otoitzak eskatzen zenituen artean amets bategatik, NIK erabili nituen [otoitz] haiek. NIK erabiltzen dut amets hori. NIK erabili nituen berba horiek Esdras gizonari deitzeko, eta berak ez zuen oraindik tolestu haren belauna NIGANA. Horrenbeste ahaltsu da Profezia hau [94].

Zure mihia ere jaso du ahalmena Kaleb izenarekin. Berak bizia hitz egiten du zure gain eta ez heriotza. Joan den urtean, satanas zure bizia kentzen saiatu zen, tratu txar guztiarengatik, etsipen guztiarengatik. NIK altxatu nituen YAHUSHUAREN demonioen Zapaltzaileak une honetarako, ez aurkitu arraro xamar. Gogoratu: Judas ez zen beti Judas bat. Jezabelek uste zuen garaipena lortu [izan] zuela. Bera [beste garai batean Niko deitua] uste zuen garaipena zuela.

Oh! Baina NIK beste asmakizuna neukan! Eta hori da, zerikusia du gizon santu horrekin: bere tokian jartzen dena. Eta ez dago gauza bakar bat, Elisheva, NIK ez dudana askatuko.

Esan nizun, zuk alde egiten mehatxatzen zenuen artean behin eta berriro, esan nizun ez nuela onartuko Profezia gehiago oztopatuak izatea. NIK hitz egingo nituela NIRE Hitzak eta emango nizkizula errebelazioak. Baina berak zemaitzen, beldurra sortzen eta tratu txarrak ematen zituen, beraz zu isilik geratzen zineten.

Zeuk zenioen “Ezin dut maneiatu tratu txar hau”. Eta orain NIK diot garbitu [purgatu] haren izena orrialde guztietatik. Orain diotsut garbitu [purgatu] dezazun haren izena Profezia bakoitzetik. Zeren dena dago ezabatua, beren izena “Ezabatuen Liburuan” dagoen bezala.

Hau lezioa da. Ez baduzu fruiturik ematen eta hartzen baduzu zure Salbamena ziurtzat, satanas sartuko da. Errebolta sararazten baduzu eta esaten baduzu “Dena egingo dut neure erara”, arriskuan zaude!

Orain hauxe diotsuet. Ez gero deitu hari “aita Niko”, ez duzue nahiko, espiritu hau zuengan etor dadin. Erre hori: arimako lotura gaiztoa. Hau da NIK agintzen dizuedana egin dezazuen.

Ordea badago gizon santu berri bat, bestea Santutasuna utzi zuenean.

Eta beren izena Esdras da. Eta berak maiteko zaitu. Eta berak bazaitu maite. Eta beste buruzagi izango duzue Elishevaren alboan, norengan fio izan zintezke, benetan fio izan. Bera baita gizon bat NIRE bihotzaren arabera. Eta Elisheva, NIK ez nuen utzi zure arima bakarrik, bera sartu baitzen zure ariman. Eta haren Hizkuntza Santuak ere itzulikatzen, estaltzen dizkizute. Ez duzu izan inork YAHUSHUAREN demonioen Zapaltzaileak, zure semeak izan ezik, [otoitz estaldura bezala], baina orain ematen dizut gizon Santua, eta ez nabil alabei buruz. Orain mintzo naiz gizonei buruz.

Eta NIK hartu nuen haren arima eta bildu nuen zurearekin. Eta kirurgialariaren eskuekin eta NIRE Esdrasek daukan Gantzudurarekin, zeruko hari urrezkoaz NIK lotu nizuen bioi. Eta irtengo zarete eta ministratuko duzue mundu hau guztiaren zehar eta maitasun berriarekin.

Ministerio hau daramat norabide berrian. Satanasek uste zuen suntsitu zezakeela. Ostera, orain jaiotza berria, hasiera berria joango da nora Ministerio hau ez den inoiz lehenago joan.

Eta zuek, berriak, zuek ez zineten hor hasieran. Zuek ez zineten hor “YouTube borrokaldian”. Hor egonez gero, ikusi izango zenuten berak ez zuela ezta atzamar bat jaso ere NIRE Elishevari laguntzeko.

Kontrara, bera saiatu zen erraten “Ez defendatu. Ez jagon Ministerioa”. Bera saiatu zen isilarazten hau egiten zuten guztiak, saiatu zen jartzen Adam eta Kathrynyah haren aurka.

Baina ukitu zuenean Adam eta Kathrynyah, hori zen gaindia. Eta gerra intziria sortu zen eta zuzenduta zegoen beraren4 aurka, eta heriotza eta suntsipena da berak entzun zuena, eta hala ere bera ez zen damutu.

Berak trufa egin zuen [Elishevaz] eta zioen urte askotan zehar “Ez zait gustatzen otoitz egiten duzun modua. Ez dut nahi zurekin otoitz egiterik. Ez dut nahi komunioa zurekin ospatzerik, ez dut nahi komunioa ospatu edozelan ere. Gantzudura bakarrik alferrikakoa da.”

Tratu txarrak! Tratu txarrak! Tratu txarrak! NI, ABBA YAHUVEH, YAHUSHUA eta IMMAYAH ezin genituen jaso NIREGANAKO etengabeko aldarriak: “Ezagutu dudan guztia beti izan da gizonaren tratu txarrak. Non dago onena?”

Non dago buruzagia? Ministerio hau hazten doan bitartean, Kathrynyahk eta Adamek lagun dezakete neurri bateraino, berak azaltzen duen bezala. Non dago buruzagia bere alboan jartzeko? Non dago buruzagia Esdrasi ongietorria emateko? Non dago buruzagia ongietorria emateko berriei? Non dago buruzagia aholkatu eta irakasteko?

NIRE Esdrasek gehiago egin du apirileko hilabete labur honetan, berak [ezabatua] egin duena baino 14 urtetan, bakarrik hilabete bat, hilabete bat soilik. Imajinatu zer egingo dudan. Imajinatu zer egingo dudan. Imajinatu zer egingo dudan elkarrekin jartzen ditudan artean bi Judu hauek, eta bata Israelen jaio zen, imajinatu zer egingo dudan. Imajinatu zer egingo dudan!!!

Eta zuetariko denak eta bakoitzaren bana, apurtzen duzuen heinean harenganako [ezabatua] arimaren lotura gaiztoa, Gantzudura, Gantzudura, Gantzudura izango du arrakasta zuengan. Ez bakarrik askatasun berriarena zuen ama ibiliko denarena, baizik eta askatasun berria zuen aita Esdras ibiliko denarena. Imajinatu zer egingo dudan hutsunea betetzen denean berriarekin, jaiotza berria. Eta NIK egin nuen hau 21 urteren ostean.

O YAHUSHUAREN demonioen Zapaltzaile kuttunak! Zenbat laket zareten NIRETZAT! Zuetariko askorentzat NIRE Berbak entzungo dituztenak, ez zarete ezta harriturik ere egongo. Bakarrik beldur zineten hitz egiteko, ez zenuten ulertzen soilik, hain baxu eror zezakeela eta zergatik ez zenuten entzuten berarengandik.

Orain badakizue, orain badakizue, orain badakizue.

NIK Neeky deitu nion ere, zeren NIK banekien berak tradituko zekidala. Behin eta berriro Profezietan ohartzen nion. Aitzitik, bera bakarrik gogorrago bihurtu zen. Heldu zen entzuterik nahi ez zuen arte. Gurutzatu zuen lerroa biraoraino.

Berak bakarrik zeruan tarte batez baino ez zidan defendatu luziferren aurkako gerran [ikusi Profezia 71], horrela ere berrantzeztu behar izan zuen, berrerreakzionatu, [eta berreszeneratu] berriro hemen lur honetan. Zeren guztiak aritzen dira norbereenganako Salbamena dardaraz eta izuaz (Filipoarrei 2:12). Zure arimak badaki zeuk egindako erabakia.

Eta egongo da Gantzudura berria eta hasi da egoten Gantzudura berri bat NIRE Profetan, Apostoluan hitz egiten dagoena. Osasun berria egongo da. Jada hasiera da. Dena orain daukalako gizon Santu baten estaldura, paregabea dena.

Eta Elishevak ez zuen ulertzen lehenengoz gizon hau ikusi zuenetik, zeren NI hurbildu nintzen berarengana modu desberdinean eta NIK erabili nuen umorea egun hartan. Berak ikusi zuen maitasuna berarengan, bere izena gizon horrek zioen bakoitzean, bista ezkutua baina aldiz, berak ikusi zuen maitasun hau. Eta berak ziostan: “Nor da gizon hau? Baliteke bera Kaleb izatea?” Beraz, NIK eman nion ezaugarri bat bestearen atzetik. Hitz egin nuen Profeziatik Profeziara, zuetariko inork ez duzue entzun. Bere garaian egingo duzue.

NI NAIZ BIKOTEAK SORTZEN DITUENA. NIK badakit zein arimak egoki doazen. Eta zuentzat arimako laguna duzuenak eta beldur zaretenak: “¿eta zer gertatzen da nirekin? Nik arimako adiskidea daukat. Erauziko al nauzu ni ere bere arimatik?”

Ez, ez, ez, ENE haurrak. Modu bakarra hau gerta litekeena da zeu bueltatzen bazara NI, ABBA YAHUVEH, YAHUSHUA eta IMMAYAHREN aurka, zeren ez noa biltzera gaitzetsiak arima Santu batekin. Erauziko dut haiek gurutzatzen dutenean lerro hori.

Baina ez duzue zertan beldurrik izan. Hori ez da gertatuko hemen. Ordean, mezu hau entzuten duzuenean, maiteko duzue zuen Artzaina gehiago, maiteko duzue Profeta hau gehiago, maiteko duzue zuen ama gehiago.

Eta zuek besarkatuko duzue NIRE Esdras gehiago. Eta goretsiko didazue. Behin batean Niko deitua izan zena, orain “Pablo” deitua, ordezkatua izan zen. Eta zuek handietsiko didazue, Gantzudura hau gizon [Esdras] honengan inpartitzen den artean zuengan. Hau da NIK promes egiten dizuedana.

Orain estekatu dizut Esdrasekin batera. Hau da zuen aita espirituala. Hau da buruzagia, norengan zeinengan fio izan zintezke. Hark ez zuen eskatu. Baina NIK niotson ustekabeak egongo zirela. Eta NIK elkartzen dut Ministerio hau [Ministerio bat, Esdras eta Elisheva jadanik espiritu bat dira].

Ikusiko duzue mirariak gertatzen direla, zeren gizon hau gantzutua dago mirarientzat. NIK ezabatzen dudan arren Nikomiaren izena, hori bakarrik izen espirituala zen, baina hauxe da NIK deitzen dudana Kaleb. Hura YAHREN zerbitzaria da. Eta bera gantzutua dago otoitz egiten duenean, eta Makila hau altxatzerakoan kanpora botatzeko etsaiak, badute Zeruko arreta. Eta mirariak gertatuko dira, gaur bezala haiek bestaldera doazenean Itsas Gorrian, gaur bezala, berak dio Pablori: “Ez nago gehiago zuren beldur.”

Berak lapurtu zituen hamarrenak eta eskaintzak. Berak xantaia egin zion. Eta NIK ez nuen nahi gehiago isilean geratu. Berak ezin du hau bakarrik eraman. Orain, YAHUSHUAREN demonioen Zapaltzaileak, NIK altxatzen zaituztet. Eta babestuko duzue modu batera lehenago egin ez duenera.

Nola zenezaketen ez zenekitenean? Orain badakizue. Denoi debekatzen zaie, bera [Pablo, lehen Niko] zuei idatziz gero, ez duzue irakurri behar, demonioak baitaude atxikiak5.

Agindu hauek ematen dizuet. Dohakabea edozein desobeditzen duena Eskritura hau, eta NIK badakit zer ipini dudan zuetariko bakoitzarengan, zenbat urte otoitz egin duzuen Elishevaren alde. Behatu, NIK bere izena ere aldatzen dut.

Berak hasiera berria baitu. Era berean, NIK ezabatzen ditut gaitzetsiak. Ematen diot izen berria Gantzudura indartsuagorekin haziko dena egun bakoitzeko.

Zenbat bider otoitz egin zenuen? Zenbat Jerikoko martxak? Baita beraren alde barau egiten. Orain badakizu. Orain badakizu. Eta orain osatu dezaket, NIK askatu behar izan bainuen minaren sorkuratik.

Bera mehatxatu egin zion. Berak zioen: “Ez uste YDZ ez dutela jakingo. Ez duzu uste etsaiek ez dutela jakingo?”

Eta berak hots egin zuen erranez: “Ez minberatu haurren fedea”. Berak lotu zuen deabrua eta ziotson deabruari berak ez zuela eskubiderik hitz egiteko. Eta berak lotu zituen demonioak. Haren harridurarako, berak bakarrik madarikatu zuen JAINKOA berba lohiekin. Berak madarikatu zuen NIRE IZENA behin eta berriro. Hortaz, NIK ipini nuen Gerra intziria haren ahoan. Gerra intziria egundo inork entzun ez duen bezalakoa.

Bera Zeruko Tronuaren aurrean zegoen eta NI, ABBA YAHUVEH eta YAHUSHUA eta IMMAYAH hitz egin genituen sumindurazko Berbak. Eta bera suntsitua izango da diozen Berbagatik.

Elishevak dio: “Baina, zer gertatzen da beraren alde bedeinkazioak otoi egiten jarraitzen dutenekin? ZEUK esan baitzenuen Niko bedeinkatzeko. Zer egingo dut honekin?” Geroxeago, baretu nion orduan, nahiz eta bera ez zen NIGANDIK bueltatu, bazekien helduko zela unea, noiz bedeinkazioak madarikazioan bihurtuko ziren. Bien artean, denak mundu guztiaren zehar [jendea bedeinkazioak otoitz egiten duen bitartean] bere izena zeharo ezabatua izan arte. Bedeinkazio bakoitza jarri dena berarengan orain madarikazioa da. Deuteronomio 28 ez du gezurrik esaten. Eta orain bera Deuteronomio 28ko madarikazioen menpe dago. Eta denborazko arazoa baino ez da. Bere bizia hartuko dut. Eta berak badaki izan zuen guztia, eman izan zaiola beste gizon bati [Jeremias 8:10 Beraz horien emazteak arrotzei emango dizkiet, horien soro-landak menderatzaileei].

Hau dela eta, esan nion Elishevari ipintzeko Esdrasen aurpegia orrialde nagusian. Gantzudura berria dago. Garbiketa berria dago. Bera ez dago gaitzetsiarekin uztarpeturik. Garrasi egizue gaur garaipenagatik. NIK bedeinkatzen nabilkizu era berrian, hasiera berriarekin eta ematen ari natzaizu zure bihotzeko nahia aita espirituala edukitzearena. Berak barre egingo du zurekin. Bera ez da ukigaitza.

Entzuten al didazu, Esdras? Ez duzu ukigaitza izan behar. NIK eman nizun poza hura eta umore hura, beste garaietan arduretan egoten zinen besteek zer esango ote duten. Zeren Elisheva eredu izan den bezala zuretzat, maite dutenak beti begirunea izango dute harenganako. Eta NIK ematen dizut bedeinkazio bera zuri.

Gogoratu, Esdras, haiek haurtxoak baino ez dira. Zoaz astiro dauzkazun irakaskuntza berriekin. Eta zeuk eta Elishevak doktrinazko desberdintasunak izaten badituzue, gogoan izan NI, ABBA YAHUVEHK, beti izango dudala azkeneko Berba. Eta zuk ezagutzen duzu NIRE ahotsa eta horregatik da NIRE Esdras dela gizon bat NIRE bihotza beraren arabera. Profeziak, hainbeste profezia pribatuak dira buruzagi direnak eta pausoak gidatzen dutenak ematen duzuenak elkarrekin irizkidetasunean.

Eta Esdras, zeuk bakarrik otoitz egiten duzu bera aurrerantz joan dadin, bultzatzeko hoberena izatera, zentzu guztietan, zeuk bakarrik adorea ematen duzu bera uzkur zegoenean. Zeuk otoitz egiten duzu bizia, bestea otoitz egiten zuenean heriotza. Zeuk otoitz egiten duzu garaipena, bestea hondamena otoitz egiten zuenean. Zeuk ez duzu inoiz zilegituko bera amore ematerik. Baita zainduko dituzu berak diozen berbak [gogora ekartzen] “Ezezkortasunik ez, Elisheva”. Zu jasankor izango zara andre honekin bakarrik tratu txarrak ezagutu dituena. Zu pairakor izango zara NIK eman dizuedan maitasunarekin.

Zu jasaile izango zara YAHUSHUAREN demonioen Zapaltzaileekin. Gogoan izango duzu aita espiritual baten maitasuna behar dutela.

Hau da bedeinkazioa NIK ematen dizudana egun honetan, Itsas Gorriaz bestaldera joaten zaretenean. Hau da egun honetan ematen dizuedan Pazkoa, Itsas Gorria zeharkatzen duzuenean. Baina berak ez du zeharkatuko bakarrik. NIK altxatzen ditut YAHUSHUAREN demonioen Zapaltzaileak eta altxatzen dut Makila hura eusten duena, Gantzudura daukana Moises bezalakoa.

Eta Elijah eta Moises bat, Eliyahu [eta Moshe] eskutik harturik dabiltzan artean, bidea erakusten, ikusiko duzue Ministerio hau Pizkundea dauka egun honetan. Elisheva eta Esdras jasan izan zituzten erdiminak. Haien gorputza hitzez hitz mina nabaritu zuen. Eta Esdras borrokatu zuen deabrua eta demonioekin, deabrua saiatzen zen artean bera ikaratzen.

O, baina hau garaipen eguna da! Hau da eguna noiz aintza ematen didazuen! Hona hemen NIK gauza berria egiten dut! Hona hemen NIK gauza berria egiten dut!

Denbora hain laburra da! Denbora hain laburra da! Denbora hain laburra da! Ez da gehiago atzerakuntzarik egongo. Zeren zuen esku biak Makila horretan daude. Ez dago urruntasunik ESPIRITUAN. NIK eman nizkien ezaugarriak eta zantzuak, haiek fisikoki sentitzen zituen bitartean. NIRE Esdrasek hau oso serioski hartzen du. Hark hartzen du otoitza oso benetan. Elishevak hartzen du otoitza oso serioski.

“YAHUSHUAREN demonioen Zapaltzaileak”, otoitza serioski hartu behar duzue. Inolako bekaturik ezin da onartua izan. YAHUSHUAREN demonioen Zapaltzaileei ari naiz hitz egiten: orain ohartzen dizuet. Inolako bekaturik. Inolako bekaturik. Inolako bekaturik zabiltzatenean hasiera berri honetan. Ez dut nahi esan perfektu izango zaretenik, baizik eta badakizue zer esan nahi dudan: inolako bekaturik nahita, jazarle. Inolako zirrikiturik Justiziazko bularreko armaduran.

Hau egiten bazabiltzate, zatozte buruzagitzara zeren haiek errukiorrak diren. Ez utzi bekatu hau hazten. Jaso ezazue lezioa gaitzetsiengandik. Ez gero NIRI derrigortu zuei mahastitik ebakitzera. Hazten jarraitu behar duzue. YAHUSHUAREN Emaztegaia izatea nahi duzue? Hazten jarraitu behar duzue. EZ EMAN ZIURTZAT ZUEN SALBAMENA. Ezta bat ere YAHUSHUAREN demonioen Zapaltzaileen artean ez lukeena egon behar NIRETZAT lan egiten. Zeren uzta oparo da eta langileak gutxi dira.

Ez uste hor eseri soilik eta deituak izango zaretenik “YAHUSHUAREN demonioen Zapaltzaileak” ezer egin barik. Gehiago espero dut zuengandik eta ez gutxiago hasiera berri honetan, jaiotza berri honetan.

Beraz, Elisheva, zeuk ez zenekizkien zein berbak esan. Eta otoitz egin zenuen eta otoitz egin zenuen eta hitzak irten ziren. Hori da NIK, YAHUVEHK, hitz egin ditudalako Berbak. Ez dago zertan sartu zein gaizki ezkontza zenean, zeren NIRE begietan, zuek ez zineten inoiz ezkonduta egon, NIRE begietan zuek ez zarete ezkonduta.

Zu ezkonduta zaude YAHUSHUA ha MASHIACHREKIN. Deabrua saiatzen denean zu salatzen erranez ez duzula eskubiderik Esdras maitatzeko [eta] Esdras, zeuk ez duzula eskubiderik emakume hau maitatzeko, diotsuet ez dagoela ezkontzarik, baizik eta paper zati alferrikakoa.

Lehen zena, ez da gehiago.

Gogoratu Dibortzio Santuaren Dekretua [Profezia 111]. Eman nizun Profezia hori denbora zehatz honetarako, asmo zehatz honetarako. Ez dizula inork salatu. Esan nizun izan behar zuela. Ezin dizuet biok erabili oinarria eraikia egon arte konfiantzan eta maitasunean. Horregatik, diot sekretu hau YAHUSHUAREN demonioen Zapaltzaileak, 2005ean profetizatua Aingeru Santuen bidez, zeintzuk Elishevak ikusi zituen. Eta NI fio naiz zuregan. Eta NI fio naiz zuregan. Eta NIK badakit zer ipini dudan zuetako bakoitzean. Zuengan fio naiz. Eta egun honetan zuen maitasuna hazi bakarrik egin da. Zeren inork ere ez, inork ere ez, inork ere ez da gauza izango zuen fedea kentzeko, inolako gizonik ez, ezta inolako andrerik. Dena egina izan zen Gurutzean.

Inolako gizonik, inolako andrerik ez zizuen fedea eman eta inolako gizonik edo andrerik kendu ahal dizue. Aldiz, zuek bakarrik ezagutzen dituzue orain esan dizkizuedan Berbak. Egizue gehiago NIGATIK eta ez gutxiago. Altxatu YAHUSHUAREN Izena. Idazkuna ikusgai izan dadin. Handietsi YAHUSHUA. Erakarri arimak NIGANA. Erakarri arimak HARENGANA. Utzi IMMAYAHREN Gantzudura jario dadin, eta jendeak ez du ulertuko, Gantzudura berria. Baina gizon Santu baten gainjantzi berri bati esker da, NIK elkartu dudana emakume Santu honekin, norengan konfiantza izan dezakezue.

Ongi egina! Ongi egina! Ongi egina! Ongi egina! Ongi egina! Ongi egina! Hitzak amaitzen dira. Atzo niotsun Berba bat izango nuela. Eta hitz egin dut. Eta NIK esan dut gezurrik esan. NI NAIZ YAHUVEH, SORTZAILEA. Eta NIK hitz egin dudana egia bihurtu da.

Eta buruzagitza hemen oraintxe bertan, zuek zarete lehenek entzuteko Gantzudura handiagoa dagoela zuengan, eta erantzukizun gehiago buruzagi izateko eta gidatzeko eta buruzagien alboan jartzeko. Eta Elishevarenganako begirune daukazuen bezala, NIK agintzen dizuet Esdras errespetatu dezazuen.

Behatu, YAHUSHUAREN Emaztegaia da beste inolako emaztegai ez bezalakoa. Ez dago antzekorik. Zeren behatu, gehiago nahi duzue eta ez gutxiago. Emaztegai faltsua saiatzen da esaten “Ni naiz Emaztegaia”, baina espiritua da, fruitua da dastatuko duzuena. Jakingo duzue ea benetan Jezabel ote den, zein emaztegai faltsua den. Ez dago emaztegairik, ez dago beste emaztegairik Apokalipsia 14 eta 7 izan ezik. [Gogoan izan hori] saiatzen direnean beste ikaskuntza batekin etortzen saiatzen direnean. Hau da YAHUSHUAREN Emaztegaia eta ezin du inork erkatu NIK ipini dudana YAHUSHUAREN Emaztegai bakoitzaren barnean.

Eta NI, ABBA YAHUVEH, da eragiten duena NIRE SEMEA jakin dezan: “Hau da ZURE Emaztegaia. Zoaz ZURE Emaztegaiaren bila”. Baina zuek guztiek jakin behar duzue ekintza bat zaretela prozesuan. NIK, ABBA YAHUVEHK diot: Kontuz mundua! Zeren hasiera berri bat gertatu da egun honetan Haizezakarra Ministerio honetan. Kontuz mundua! NIK jartzen dudan artean haien bi eskuak Makilean, zeren Elisheva lehena izan zen jasotzen, baina bera itxaron egin behar zuen beste erdia. NIK partekatuko ditut sekretuak zuekin YAHUSHUAREN demonioen Zapaltzaileak. Zeren zuek ezaugarriak, mirariak eta zantzuen premia dituzue fedea izateko sinesteko baina izango da NIRE denboran. Eta lagunduko du zuen fedea haz dadin, NIK baitakit zer ipini dudan zuetariko bakoitzean.

Orain Elisheva zoaz bakean. Ez gehiago izan beldurrik etsai honenganako. Zeren berak ezin du ezer egin NIK baimentzen ez diodana egitera eta hori egiterakoan ere, itzuli behar du modu askatuan zu bedeinkatua izan zaitezen, denak bedeinkatuak izan daitezen, NIRE pausoetan dabiltzanak.

Berbaren/Grabaketaren amaiera

1Semearen otoitza: seme espiritual bat YAHUSHUARENGAN: “Ez daukat nik poz handiagorik hauxe baino: entzutea nire haurrak dabiltzala egian”. (3 Joan 1:4).

2DN: Ama Deialdiaren Neskasoa da esamolde maitekorra Profeta Elisheva adierazteko. DN da laburra Deialdiaren Neskasoarena eta bera ama espirituala da horientzat Haizezakarra Ministerioaren zati diren horientzat. YAHK altxatu zuen Debora profeta, Epaile/Buruzagi bezala, “Israelgo ama (espirituala)” (Epaileak 4:4; 5:7), eta Pablo Apostoluak (Tarsoko Saulo) aita espirituala zen Timoteorentzat: “Zuri idazten dizut, Timoteo, sinesmenean neure egiazko seme zaitudan horri: JAINKO AITAK eta YAHUSHUA gure JAUNAK eman biezazkizute grazia, errukia eta bakea”. (1 Timoteori 1:2)

3YAHUSHUAREN demonioen Zapaltzaileak: Zeruak emandako izena otoitz bitartekariei Haizezakarrekoak santutasunean bizi direnak eta mundu guztiaren zehar daudenak. Haietako askoren artean, guk ez dugu ezagutzen ezta izena ere, baina Zeruak ezagutzen ditu guztiak.

4Kathrynyah zati hau idazten zuen bitartean, berak entzun zuen “bildu tropak harresian”.

5Demonioak atxikiak daude: ez partekatu edo edozeini pasatu. Ezabatu eta hustu lelokeriak irakurri gabe. Eskatu YAHUSHUAREN Odola. Jaurti madarikazioak, errieta egin satanasi. Har ezazu gerra espirituala serioski zeren berak idazten badu, deabrua orroka dabil, arima horren atzetik joaten.