PROFEZIA 12

ADURREKO ALABAK, IRTEN

EMANA APOSTOLU SHERRIE ELIYAHURI

* * * * * * *

2 KRONIKAK 36:16

Baina haiek Jainkoaren mezulariei iseka egin, beraien esanak gutxietsi eta barre egiten zieten profetei. Jaunak bere herriaren kontra zuen haserrea gainez egiteraino handitu zen eta ez zen salbabiderik izan.

EZ DAUKA EZ GIZONEZKOEN EZ ANDRAZKOEN IZENIK

Aspaldi ohartu nizun, Elisheva, Ministerio honi ez ipintzeko ez gizonezkoen ez andrazkoen izenik, Ministeriorik egon aurretik ere. Zure espirituan ipini nuen, honako ezer ere ez luke izango egina zure eskuz, honako ezer ere ez luke izango egina zure ahoz. YAHUVEHREN ahotik jaio zen. YAHUSHUA zuen MASHIACHREN ahotik jaio zen. RUACH ha KODESHEN ahotik, zuen IMMAYAHREN ahotik jaio zen. Zure eskuz izango balitz, aspaldidanik lur jota egongo litzateke. Aintza Shkhinyahren haizeari esker lur guztian zehar putz egiten dabilena, haize Santua suspertzekoa. Ez da zure arnasagatik, bestela behea jota egongo zinateke.

ISAIAS 42:8

NI naiz Jauna, horixe dut Izena: ez diot NIRE ospea inori utziko, ez NIRI zor zaidan gorespena idolei emango.

* * * * * * *

PROFEZIA 12

Adurreko alaba maiteak, ez ibili zuen zerorren bakean, YAHUSHUAREN bakean baizik, ulermen guztia gainditzen duena. Ez ibili zuen zerorren indarrean, baizik eta zerbitzatzen duzun Jainkoaren indarrean. Ez zaitez geratu txalupan, ENE alaba, baizik eta ibili uraren gainean NIREKIN. Ezinezkoa iruditzen zaizunean, NIK bidea egingo dut. Oztopo egiten dagoena eta atxikitzen zaituena NIK kenduko dut. Uhinak itoko dizutela dirudi arren, eta haizea orro egin arren, zure Salbatzailearengan eutsi begiak eta ez zara itoko. ORDENATUA ZAUDE URAREN GAINEKO IBILTARIA IZATEKO, EZ TXALUPAN ESERITA EGOTEKO.

Arineketan egizu Goliatengana, David baten bezala. Davidek ez zuen arineketan egin Goliatengandik ihes egiteko, bera iseka egiten bazuen ere, mehatxatu, gizon guztien gainetik pasatu arren, Davidek Goliatengana arineketan egin zuen. Davidek ez zuen beldurrik agertu, haren konfiantza ipini baitzuen, ez gizakiarengan edo errege batengan, baizik eta NI NAIZENGAN, eta NIK ez nion huts egin eta ez dizut zuri hutsik egingo ere. Izua fedearen kontrarioa da. Entzuidazu. Beldurra NIK bidaltzen ez dudan oinazea da. David, ahalketua eta mehatxua izan zenean, ez zuen erantzun berak zer egingo duenarekin, baizik eta haren Jainkoak egingo zuenarekin.

Davidek ez zuen espero etsaia hiltzea bost harri zapalekin, ez baitziren zorrotzak ere. Baina Davidek bazekien, beren armak ez zutela Goliat hilko, YAHUVEHREN haserrea soilik Goliat hilko zuen. NIK NIRE haserrea ipini nuen harri horietan. NIK erail nuen Goliat, artzain gazte baten bidez, jendea iseka egiten ziotenarekin. Bera etsaiaren kontra etorri zenean, ziur hilko zela zioen jendeak, huts egingo zuela. Nola liteke haur xume batek erraldoia hiltzea? Hauexek dira NIRE alabei esaten dizkieten hitzak orain.

Etsaiak era askotan mintzo dira eta huts egingo duzuela dio, etsaiaren kontra baldin bazoazte hilko zaretela, ahulak zaretela eta YAHUVEHREN Izenean ministratzeko ez zaretela eginak. Baina NIRE adurreko alabak NIK hautatu ditut, NIK ordenatu ditut, indartu dizuet. Gizonak arrazoi dute: zuen indar eta ahalmenez egiten baduzue hau, huts egingo duzue. Zuek hiltzea baliteke, baina ez jaiki zuen indar, ahalmen eta kemenean. Zutik jarraitzen duzue NIRE gantzuduran, NIRE Hitzan, NIRE Izenean, NIRE armadura Santua eramanik, NIRE Odolean Kalbarioan isuritakoan garbituak. ENE alabak, NIRE adurreko alabak deitzen dizuet egun honetan. Ez al nahiz NI ba Hasiera eta Amaiera? NI NAIZ Handia Profeziaren Jainkoa da.

Alfa eta Omega Profeziaren Jainkoa da, zeren eta NIK Hasiera profetizatu dut eta NIK Amaiera profetizatu dut. Nor NI NAIZ ezik honako hau egin ahal du? NIK ezagutaraziko dizkiet NIRE sekretuak NIRE alabei, NIRE semeei bezalaxe. ENE alabak, hautatu dizuet Davidek egin zuena gauza bera egin dezazuen. Etsaiak iseka egin eta mindu egingo dizue, bertzeak erabiliko du mehatxatu eta zauritzeko. NIGATIK izena kenduko dizute. Etsai hauek zuen kontra datozenean, ez izan beldur zer esan edo egin, ez dira zuen hitzak esango dituzuenak, baizik eta NIRE Hitzak esango dituzue.

ENE maite txikiak, ez pentsatu aurretik zer egingo duzuen. Ez izan inolako beldurrik, haien aurpegiko begiradak ikusten duzuenean. Haiek uste dute gizonaren menpe kontrolatuak izan behar zaretela, aitzitik, ez zarete mundu honetako errege baten menpe, Erregeen Erregeak gidatuak zaudete. Davidek mundu honetako armadura jaurti zuen, eta iharduki ostera, armadurarekin, NIRE armadura Jainko Ahalguztidunarena. Horrela egingo duzue zuek ere. Ez negarrik egin etsaia jausten denean. NIK zuekin nago eta ezin du inor ezer egin NIK baimendu barik. NIK maite zaituztet, ENE alaba laztanak.

Jakitun egon zaitezte: NIRE Profeziaren alaben kontra altxatzen diren guzti horiek, Goliat erori zen bezain ziur, horrela izango da baita ere NIRE Profeziaren alabak atsekabetzen dutenak. Kontuz! NI begira bainago. NI entzuten bainago. NIK epaituko dut NIRE alabak epaitzen dutenak NIRE Hitzak esateagatik. Gizonak andreak babesten duten bezalaxe, eta NIK ipini nuen Espiritu hori haien baitan horrela egiteko, zenbat gehiago babestuko dut NIK NIRE Profeziaren alabak! Garai honetan profetizatua dago NIK NIRE Espiritua isuriko nuela eta NIRE zerbitzarien gain eta beraiek profetizatuko zutela.

NIRE gantzutuak eta NIRE Profetei ukitzen dien edozeinek eta NIRE Profetei min egin, ziur diotsuet NIK azkar epaituko ditudala. Hobe dute damutzea haien kontra NIRE sumindura esnatu baino lehen. Orain ez nabil profeta faltsuei buruz, haiek andrazko naiz gizonezko itxurarekin baitatoz. Haiek faltsuak izango balira, orduan azalduak izan behar dira, bertzeak kutsatuak izan ez daitezen. Baina ez gero ausartu ukitzen edo adoregabetzen edo zuen ideiak gizakiarengandik sortuak ipintzen NIK egingo nukeen gain, et NIK nor erabiliko nukeen NIRE Profezia alaben artean. Ez esan YAHUVEHK ez luke erabiliko emakume hauek, espero den itxurarik ez baitaukate, ez dute gure baimenik hitz egiteko.

Nortzuk zarete, oi mundu honetako gizonak!, NIRE Profeziako alabak isilarazteko? NIK hautatzen ditut, hautatuak izateko aukera gehiago dituztenak. NIK erabiltzen ditut, esango zenidaketen haiek: oi ez, YAHUVEH, ZUK ez duzu benetan nahi nik hori esaterik, edo hori egiterik. Dena dela, NIRE ALABAK NIRE AHOTSA KLARUAGO ENTZUTEN DUTE NIRE SEMEAK BAINO. Atsekabetzen naiz NIRE Profeziaren alabak NIREGATIK jasan beharko dutenaz. Gogoratu NIK zuen truk jasan nuena. NIRE Profeziaren alaba izanik, zuk arima ugari NIREGANA ekarriko dituzu, eta dagoeneko egin duzu.

NIRE Profeziaren alaba guztiak ez dute horrelako “lizentziarik” izango. NIRE alde gehiago egin duzue, artzain deritzon askok baino, baina ez dira batere artzainak. Horrenbestez, ez atsekabetu gizonak ez bazaituztete ordenatzen. NIK ordenatzen zaituztet. Hori da garrantzia duen guztia. NIK gordeko dut, eta babestu eta bedeinkatu zuek egin eta esaten duzuen guztia. Ez izan nahasterik sinesgabeekin egiten duzuen ezertaz. Gogoratu, NIRE alde ez badaude, NIRE kontra daudela.

Zuen begiek ikusiko dituzte nahiago luketen ez ikusterik, entzungo duzue nahiago zenuketena ez entzuterik, baina ez dira izango zuen begiek edo zuen haragizko entzumenak mina sentituko dituztenak, zuen begi eta entzumen espiritualak izango dira. Bedeinkazioak ezagutuko dituzue zuen amets zoroenak baino urrutiago daudenak, eta tristura ezagutuko duzue. NIK erabiliko zaituztet, NIRE adurreko alabak, gazteak elikatzeko, adore eman eta irakatsi. NIK bedeinkatu dizuedanekin sena badaukazuen bezala, NIK erabiliko dizuet errieta egiteko, behin ere, Espiritu hori ipini baitut zuengan jadanik. Ama batek errieta egiten duen bezala, horrela zuek errieta egingo duzue nazio pagano honi, eta bidegabetuak izaten ari denei, eta NIRE ardiak bidegabetzen ari diren horiei.

NIRE adurreko alabak, ama lehoia bere lehoikumeak defenditzen ari den bezalako ausardia izango duzue. NIK erabiliko zaituztet zaurituak bendatzeko, zeren eta, zein amak ez du Espiritu errukior hori NIK emandakoa? Ama baten gaitasunak erabiliko dituzue, irakasle, gerlari, eta RUACH ha KODESHEN gaitasun guztiak, hain eskuzabal eman dizuedanak. Onenak azkenerako salbatu ditut. Gizonek diotenez, emakumea ezin dela erabili, EMAKUMEAK IZANGO DIRA MINISTERIO AHALTSUENAK IZANGO DITUZTENAK AZKENEKO GARAI HAUETAN, ETA AZKENAK LEHENAK IZANGO DIRA. NIK zuekin egongo naiz. Maite zaituztet, ENE alabak. Hau irakurtzen ari zareten artean, jakingo duzue hau zuentzat dela. Ez badakizu zuentzat denik, orduan, arrazoi duzu, utzi irakurtzen, ez da zuretzat. Bertze denontzat, mezu hau hartzen dutenak, NIK ipintzen ditut NIRE besoak zuen inguruan, belarrietara txutxumutxuka, esanez: entzun, mezu hau zuentzat da. NIK eman diet NIRE Profeziaren alabei Daviden Espiritua. Orain, zoazte aurrera eta berreskuratu deabruak kendu dizuena NIRE Izenean. Honela dio YAHUVEHK, armadetako Jainkoak.

Emanda Sherrie Eliyahu Artzainari, YAHUSHUAREN Emaztegaia.

* * * * * * *