PROFEZIA 13

ESAIEZU, ENE ALABA, ESAIEZU NIRE PARTEZ

EMANA GUR. SHERRIE ELIYAHURI 1998KO URTARRILAREN 24AN

* * * * * * *

2 KRONIKAK 36:16

Baina haiek Jainkoaren mezulariei iseka egin, beraien esanak gutxietsi eta barre egiten zieten profetei. Jaunak bere herriaren kontra zuen haserrea gainez egiteraino handitu zen eta ez zen salbabiderik izan.

EZ DAUKA EZ GIZONEZKOEN EZ ANDRAZKOEN IZENIK

Aspaldi ohartu nizun, Elisheva, Ministerio honi ez ipintzeko ez gizonezkoen ez andrazkoen izenik, Ministeriorik egon aurretik ere. Zure espirituan ipini nuen, honako ezer ere ez luke izango egina zure eskuz, honako ezer ere ez luke izango egina zure ahoz. YAHUVEHREN ahotik jaio zen. YAHUSHUA zuen MASHIACHREN ahotik jaio zen. RUACH ha KODESHEN ahotik, zuen IMMAYAHREN ahotik jaio zen. Zure eskuz izango balitz, aspaldidanik lur jota egongo litzateke. Aintza Shkhinyahren haizeari esker lur guztian zehar putz egiten dabilena, haize Santua suspertzekoa. Ez da zure arnasagatik, bestela behea jota egongo zinateke.

ISAÍAS 42:8

NI naiz Jauna, horixe dut Izena: ez diot NIRE ospea inori utziko, ez NIRI zor zaidan gorespena idolei emango.

* * * * * * *

SARRERA

Otoitzaren zehar gaur, 1998ko urtarrilaren 23an, otoitzean nengoen nire lagun Sharonekin. Berari esaten nion Gabrieli buruz eta nola oraindik ikus dezakedan ikuskapena tronpetarena nire ezpainetan sakaturik, Aita YAHUVEHREN seinalearen zain jotzeko tronuan.

Nire neska-lagunak esan zuen: “Oi, Sherrie, hori ikusi zenuen?” Eta erantzutera nindoala, ordea, hizkuntzak atera zizkidaten. Baina desberdinak ziren, hizkuntza premiazkoak, malko beroak erori ziren nire aurpegitik. Orduan RUACH ha KODESHEK, YAHUSHUA erakutsi zidan. BERA belaunikaturik zegoen lurrean. Gabriel zeukan aurrean eta eskuekin estalia zeukan aurpegia eta negar baten zegoen, oso indartsu zotinka. BERAK hitz egin zuen eta entzuten ditut berba hauek. Zotinak erauzi ziren nigandik BERA negarrez egongo balitz nire bitartez. Malkoak utzi nituen sikatu arte nire aurpegian, hain beroak ziren. Nolabait banekien hauexek ez zirela haragizko malkoak baizik eta YAHUSHUARENGANDIK etorritako malkoak, oraindik nabaritu ditzaket nire aurpegian, han sikatu eta geratuko balira bezala.

Hauexek dira RUACH ha KODESHEK orain nire espirituan berriro ipintzen dituena, zeren agindua jaso nuen “Esaiezu, ENE alaba, esaiezu NIRE partez”. 1998ko urtarrilaren 24an emanda YAHUSHUA ha MASHIACHREN Alaba, Gerlari eta Emaztegai honi.

* * * * * * *

PROFEZIA 13

Pozten naizen arren NIRE haurrak mundu honetatik kanpo eramateko etorriaz, NIRE Ezkongaia NIRE besoetan etxera eramateaz, NIK negar egiten dut eta intzirika bitan ez nagoelako zatituta. Hainbeste geratuko dira! Hainbeste NIREAK deitzen direnak eta hala ere, NIRE Espiritua ez dago haiengan! Haiek geratuko dira Jainko Ahalguztiduna YAHUVEHREN sumindura sufritzeko. Esaiezu, ENE alaba, esaiezu NIRE partez. Ohartarazi. Askok entzungo dute eta Profezia hau obedituko dute. Negar egiten dut beteta dauden eliz horiengatik, eta jendea elizetara sartzeko errenkadan.

Dena dela, NIRE RUACH ha KODESH (Espiritu Santua) ez dago eliza hauetan. Gizaki hauek NIREAK direla diote eta ez naute ezagutzen. Plantak egiten ari diren eliza dira haiek. Esaiezu, ENE alaba, esaiezu NIRE partez. Haiek geratuko dira Jainko Ahalguztidunaren YAHUVEHREN sumindura sufritzeko geratuko dira, damutzen ez badira. Hau zorigaiztoa! Esaiezu, ENE alaba, esaiezu NIRE partez. YAHUSHUA HA MASHIACH LASTER DATOR! Negar egiten dut senarragatik haien emazte paganoak utziko dutenak. Negar egiten dut emaztegatik, haien senar paganoak utziko dutenak. Negar egiten dut saiatu zirelako, baina haien ezkonkideek uko egin zioten entzuteari.

Esaiezu, ENE alaba, esaiezu NIRE partez, ze banator, oi hain laster! Negar egiten dut NIK gorroto dietela uste dutenengatik, hala ere, NIK haien bekatuak zirela eta hil nintzen eta haiengatik berpiztu. Esaiezu, ENE alaba, esaiezu NIRE partez. Oraintxe bainator, oi hain laster! Badakit gutxik entzuten ari direla antzaz, eta gehiago haien belarriak estaliko dituzte, entzun beharrean. Baina ez da ezer aldatu. Ez al zuten gauza bera egin NIREKIN? Ez al zidaten ikusi gurutzatua Kalbarioan? Ez al ziren mirariak ikusi zituzten beraiek, NIK egin nituenak, gurutzatu zuhaitz hartan oihukatu zutenak? NIK nahi nuen guztia haientzat bedeinkazioa izatea zen eta zuentzat eta NI denon alde hil nintzen, satanasen presoak askatzeko eta aske egiteko betikotasun osorako.

Eta, hala eta guztiz ere, zenbat ezpain oraindik madarikatu, ukatu, desobeditu, iseka egin eta blasfematu egiten naute! Zu basamortuan oihuka dagoen ahotsa izango zara eta, ENE alaba, entzun ahal dezakezun guztia zure oihartzun berbera izango balitz bezala irudituko zaizu, zeure belarrietan durundi egiten. Hala ere, ez da zure oihartzuna, baizik eta NIRE oihartzuna munduak entzungo duena, zure ezpainetatik kanpora, NIK ordenatu eta gantzutu dudana NIRE Hitzak esan ditzazun, ez zureak.

Handia izan da prezioa zuk eta beste batzuk NIK ordenatu, gantzutu ditudanak hitz egin dezaten NIRE Hitzak, sakrifizio handia ordaindu duzu. Baina handiak izango dira zuen ordainketak, zuek NIRI emandakorik ez da ezer geratuko ordainsaririk gabe. Inolako minik edo sufrimendurik jasan duzunik ez da geratuko pagamendurik gabe. Edozer dela eta NIRE Izenagatik jasandakoa. NIK ordainduko dut, ez mundu honetan bakarrik, baizik eta betikotasun guztirako zeruan. Esaiezu, ENE alaba, esaiezu NIRE partez, hain laster bainator!

Handiak izango dira bedeinkazioak NIK NIRI zerbitzatzen, obeditzen, hamarrena ordaintzenen alde gordeta ditudanak, Santuak direnak eta gurtzen nautenak. Esaiezu, ENE alaba, esaiezu NIRE partez, oi hain laster bainator! Benetan diotsuet, bertze batzuk entzungo dute oihartzun hau mundu guztian zehar, eta ez dute hitz egiten ari den emakume baten ahotsa entzungo. Haiek ez dute ahots bat entzungo, baizik eta askok NIRE ahotsa dirdiratzen arituko dira.

Paganoak ere NIRE ahotsa entzutera derrigortuak izango dira. Ezin al duzue entzun urrutiko oihartzuna? Nahiz eta belarriak estali, NIRE ahotsa mintzatzen entzungo dute. Haien erabakia da obeditzen badute, baina NIK entzutera eragingo diet. Ez izan beldur gorrotoari, sumindurari, edo ukapenari eta etsaien mehatxuei. Munduak NI gorroto zuen bezala, horrela HARI eta benetan NIRI dagozkidanei. Esaiezu, ENE alaba, esaiezu NIRE partez, arimak egon daitezen oraindik NIRE Izenean eta Odolean YAHUVEH Ahalguztidunaren sumindurarengandik aske izan ahal dezaten oso laster mundu honen gain datorrena. Lehenengo, NIRE haurrak etxera eramatera nator, oi hain maitekor! NIK badakit zeintzuk diren NIREAK. Haiek NIRE Espirituarekin haien baitan ikusezinezko hegoak badauzkate hegan egiteko.

Esaiezu, ENE alaba, esaiezu NIRE partez, oi hain laster bainator! Horiek NIK NIRE haurrak deitzen diedanak entzun eta ezagutuko dute NIRE ahotsa. NIRE haurrak ez diren horiek baizik eta plantak egiten ari diren horietakoak direnak, belarriak estaliko dute esanez: zoaz! Ez dugu nahi entzuterik zer diozun. NIK profetizatzen dudana azkenean betetzen denean ere, ERRUA BOTAKO DIZUTE ERAGIN IZANAGATIK! Zuk mintzo zinen ba eta zuk profetizatzen duzuna beste batzuei buruz berehala gertatuko da.

Mundu honek ez du sekula NIRE haurrak onartuko. Mundu honek bekatuzkoa da eta hatsa NIRE sudurrarentzat. Bekatuaren hatsa Ameriketan eta nazio honetako eta mundu honetako agintariengan okadak ematen dit eta hats honetatik aske izango naiz. Horregatik nator NIRE haurrak bildu eta etxera eramatera seguru egon daitezen. Gero, YAHUVEHREN epaiketa lur honen gain eroriko da sekula amestua izan ez den moduan eta sekula berriro gertatuko ez dena. Eta herri pagano honen gain eroriko da. Baina, MUNDUAK ONARTZEN BADIZU NI NATORRENEAN, ORDUAN, HONAKO HAU JAKIN BEHAR DUZU, ETA KONTUZ! ZU EZ BAIZARA NIRE HAURRA. ZU SATANASENA ZARA ETA ZURE IZENA EZ DAGO IDATZITA BILDOTSAREN BIZITZAREN LIBURUAN TITULARREN AZPIAN BERREROSIA. Epaiketarako soilik zara egokia eta Jainko Ahalguztiduna YAHUVEHREN sumindurarako. Infernua da ikusiko duzuna.

Bildotsaren Biziaren Liburua dago, mundua sortu aurretik egina zena, eta NIK aldez aurretik banekien noren izena idatzita egongo zena eta zein atalbururen azpian. Hiru atalburu baino ez daude:

Berrerosiak

Ezabatuak

Madarikatuak

Zure izena jadanik badago hor atalburu batean. Berrerosiak bezala idatziak daudenak, haien izena ezabatua izan lezakete eta ezabatua izaten bada, izango da bazenekitelako Aita YAHUVEHREN ontasuna, hala ere, mundu honetako jainkoari zerbitzatzea hautatu zuten, haragizko desioa, eta lepoa eman zenidan eta NIK nahi nuen bakarra zen zuek zuen bihotzak eta bizitzak NIRI ematea baino ez. NIK hau dena aldez aurretik banekien, zein erabakiak hartuko zenituen, NI Jakinduria guztiaren eta Ezagupen guztiaren Jainkoa bainaiz. NI ez nago inoiz ustekabean harrapatua gertatzen dena ezertaz.

Gogoratu edozer dela eta, maite duzuna gehien zerbitzatzen duzun Jainkoa dela. Mick Jaggeri munduak besarkatu eta txalotu egiten dio, hala ere, berak beste sasijainko bati zerbitzatzen du, gaiztoaren sasijainkoari, eta, nahiz eta NIK baimendu dut ospea eta aberastasuna, hau da dena sekula ezagutuko duena, zeren eta berak bere arima infernuari saldu zion orain dela denbora asko. Orain bera saiatzen da besteei bera doan lekura eramaten. Hainbeste rocken izarrak deituak dira. Izen hau ere, satanas iseka egiten dit, berak baitaki ez dagoela Haitz Bizirik bat baino eta NEU naiz, zuen Jainko YAHUSHUA ha MASHIACH. Jakizue hau: Rock musika ez da Haitz Bizidunena. Rocken izarrek ez dute Haitz Bizidunen Espiritua. Beraiek haien arimak salduta dauzkate ospea eta aberastasunaren truk. Hitzarmenak egin dituzte deabruarekin, NIK erraz apur ditzakedanak eta apurtzen ditut askotan. Hala ere, haiek oraindik damutzeko aukera dute, bueltatu eta NIRE Odoletan Kalbarioan isuritakoa garbitzen ditut.

Aurkezleak, artistak, zuek zuen arimak saldu duzue. Ordainduak zarete madarikatzeko Santu den guztia eta NIRE Izena, soilik mundutar oparotasuna eta ospearen truk. Dena dela, ezin duzue zuen zerurako biderik erosi. Mundu honetako aberatsak eta famatuak ez dira Jainko Ahalguztidunaren begietan aberatsak eta famatuak. Buruargiak zarete, hala ere, ez dakizue. Biziaren Ogiarengatik hiltzen zarete, hala ere, ez dakizue. Egarriz hiltzen zarete Biziaren Uragatik, hala ere, ez dakizue. Infernurantz zoazte, eta ez dakizue. Munduko ondasunekin aberatsak zarete, hala ere, txiroak gaitasun espiritualekin. Zuen diruak ezin du erosi NIK dohain eman dietena NIRE haurrei. NIRE haurrak zerbitzatzen naute eta lehenengo ipintzen naute haien bizitzetan, NIRETZAT Santu bizi dira eta NIRI buruz testigantza ematen dute, NIRE Izenagatik sufritzen dute. NIRE haurrak hamarrena ematen dute, eskaintzak ematen dute NIK bertze ministerioei ordenatu diedanak egiteko ekintzari laguntzeko, hamarrenak eta eskaintza Santuak erabiliz.

Hori dela eta, NIK askatuko ditut Epaiketa Egunean. NIRE haurrek ez dute beldurrik Santutasuna defenditzeko. Beraiek homosexualitatearen kontra agertuko dira, eta abortuaren, pornografiaren eta bekatuzko mota guztien kontra. Ez al nuen NIK nahiko maitatu farisearrei ohartarazteko? Zenbat gehiago egin beharko zenuke zeuk? Ez al nuen bidali Moises faraoi okerra ohartarazteko? Zenbat gehiago egin beharko zenuke zeuk? NIRE haurrek badakite Hitza eman dudala ORDAINKETA BERA HARTUKO DUTELA, NIK MINISTRA HONI EMANGO DIODAN PAGAMENDUA BEZALA HERRIARI MINISTRATZEARREN, ARIMAK NIGANA EKARTZEARREN, OTOITZ EGITEARREN, IRAKASTEN, PRESOAK ASKATZEN NIRE IZENEAN, fedegabetasunaren kontra mintzatuz eta NIRE mezu profetikoak ozenki hitz egiten.

ALTXOR BERDINA DAGO GORDETA EDOZEINENTZAKO LAGUNTZEN DUENA, KEMENDU ETA OTOITZ EGITEN DUENARENTZAT APOSTOLU, PROFETA, EBANJELISTA, ARTZAIN, MAISU HAUEN ALDE, NIRE AINTZARAKO NIRE PRESOAK ASKATZEN HORIEK, HAIEK ERE SARI BERDINAK HARTUKO DITUZTE HAIENTZAT GORDETA DAUDENAK ZERUAN BEZALAXE.

Zentzarazten dizuet zuen hazia erein dezazuen BAKARRIK egia osoa irakatsi eta predikatzen den ministerioetan, nahiz eta ofenditzen badu ere. Otoitz egizu ministerio hauen alde, lagundu. Ez nabil gizakiengandik datorren lizentziei buruz, mundu honek deitzen duena “espiritualezko kredentzialak”. Askok badituzte eta eliza handiak dauzkate baita, hala eta guztiz ere, erabiltzen dituzte herria galtzeko. Jainko Ahalguztiduna YAHUVEHK bakarrik ordenatzen du, ez gizakiak.

NIK ezagutzen baitut gizon edo andre horren Espiritua. Badakit egokiak badiren agintari espiritualak izateko. Behin ere, gizakiak Jainko izatera jolasten dabiltza. Askok dira deituak eta gutxik hautatuak NIGANDIK. Beraz, ez baimendu satanasek engainatzea. Jaukitu beharko duzu hamarrenak eta eskaintzak ematen ari bazara, YAHUSHUAREN Ebanjelio benetakoa predikatzen ez dagoen eliza bati badakizu. Artzain horrek errakuntza irakasten badabil eta besteak galdu daitezen ekinean, eta zuk laguntzen zure hamarrenak eta eskaintzekin, ERRUDUN sentituko zara hau irakurtzen duzunean ere, eta jakingo duzu ez nagoela pozik. Horrela egiterakoan, etsaiari lagundu baitiozu, NIRE haurren hondamena lortzeko.

Pozik nago hamarrenak eta eskaintzak egunero haien bizitzak NIGATIK sakrifikatzen ari direnei ematen badiezu, egunero herriaren zerbitzaria eta NIREA direnei. Gehienetan jipoituak, ukatuak, gorrotatuak dira Santutasuna defenditzearren eta NIRE mezuak hitz egitearren.

Ministro askok beraiek dabiltza haien kontu guztiak ordaintzen. Non daude NIRE haurrak NIK bedeinkatu ditudanak? Zergatik ereiten duzue hazia lur siku antzuan? Zergatik ez zaudete erregutzen eta galdezka non erein zuen hamarrenak eta eskaintza Santuak? Bai, NIK azaldu dut satanasen faltsua, lapurtzen nauena, hamarrena eta eskaintza Santuak hartuz eta haien onurarako erabiliz. Ardiz jantziko otsoak azalduak izaten ari dira, eta Jainko Ahalguztidun YAHUVEHREN aurrean jaukitu beharko dute, zeini ostu diote, Epaiketa Egunean. Aiene ministro hauek!

Otoitz egizu NIK zuri erakusteko benetakoa aurkajarriz satanasen faltsua. NIK dizipulu diruzalea eduki nuen, infernuko semea, hala ere, horrek ez du esan nahi dizipulu guztiak salatariak direnik, ez da? Beraz, egia da beste behin ere. Zuk galdetu duzu: Zergatik ez naiz bedeinkatua hamarrena emateagatik? NIK esango dizut. LUR GOGOR ETA SIKUAN ARI ZARELAKO HAZIA EREITEN, ERRAKUNTZA IRAKASTEN DUENA BESTEEI GALDUARAZTEN INFERNUKO SABELETARA. DAMUTU ZAITEZ GAUR! Zu NIRE haurra bazara eta ez baldin bazara ematen hamarrenak eta eskaintzak, orduan, ez zaude obeditzen. Orduan, zer dela eta diozu maite nauzula ez zarenean NIRI obeditzen? Damutu zaitez gaur! Bedeinkatzeko aukera izateko arrain eta ogien mirarietan bezala, zure otoitzak erantzuna azkarra izan ditzaten.

NIRE haurretako batzuei entzuten diet orain erranez: “oi ez, ni ez noa nire dirutik ezer ministerio bati ematen, ez baitut hamarrenean sinesten” eta bertzeak errango dute: “nik ministerio bati ematen diot, ez zait gustatzen, aitortzen dut gogoz kontra ematen dudala, baina asko ez dut ematen baina banabil ematen.” Hau da NIRE erantzuna lehenengo taldekoei NIREA dionari: Frogatu zaitez, ez baldin bazara YAHUVEHREN Hitzari obeditzen, nola diozu NIRE RUACH ha KODESHEK zure baitan dagonik? Nola erran zenezake maite nauzula ez banauzu obeditzen? Gutxi samarka eta gogoz kontra ematen ari direnentzat hau diotsuet: NIK ere emango diotsuet gutxi samar eta gogoz kontra.

Ematen duzun neurri bera eta jarrera bera dira jarrera bera NIK berreskuratuko dizudana zuretzat. Beraz, dagoeneko badauzkazue erantzunak. Zuen otoitzak laster erantzuten ez ditudanean, orain badakizue zergatik. Zuen poltsikoetan zuloak egongo balira bezala ematen duenean eta irenslea dator eta zuen hazia jaten duenean, zure hartzedunei ordaintzeko lain ez dagoelarik, orain badakizu zergatik. Madarikazioa dago ekonomia guztietan ez dutenean gogoan hamarrena ordaintzea. Eskaintza da edozer gauza hortik gain. Dena oker joan liteken guztia oker doala iruditzen zaizunean, orain badakizu zergatik.

YAHUVEHRI OSTU DIOZU!

Malakias 3 ez da aldatzen. Mundu honetako ministro famatuak ez dira beti egia erraten baizik eta alderantziz, frogatu haiek diotena. YAHUVEHREN Hitzarekin bat dator? Edo Eskriturak gaiztotzen ari dira? YAHUVEHREN Hitzarekin bat dator edo gizakiaren irudiarekin egokitua? ZUEN HAMARRENAK ETA ESKAINTZAK, EDOZEIN NEURRIKOA BALDIN BADIRA ERE, EZ DIRA SANTUAK NIRETZAT, SATANASEN ERREINUAN EREITEN ARI BAZARETE. Eta hori da egiten ari zaretena errakuntza irakasten ari den norbaiti laguntzen ari bazarete eta gizakiak eginiko doktrinak, eta ez YAHUVEHREN Hitz Santua ezin duena gezurrik esan. NI naiz Hitza haragia bihurtu zena. Orain kontuak eskaturik izango zara lehen ez zekiena edo irakatsia izan zarena.

DAMUTU ZAITEZ GAUR!

NIK zerutik dirua goitik behera bota nezake ministroen beharrei aurre egiteko. Hala ere, NIK erabaki nuen hau ez egitea. Berriz, NIK nahi dut bedeinkazioa partekatu dezazuen zuen hamarrena eta eskaintzak ematean YAHUSHUAREN ekintzari laguntzeko. Zuetariko askok uste duzue hamarrena zergaren atzetik doala, zuen fakturak ordaindu eta gero, baina irakurri MALAKIAS 3 adi eta ikusiko duzue onena dela ez hondakinak.

DAMUTU ZAITEZ, lehenago ez zeneukan adimen hoberik, orain azalpenak eman beharko dituzue zuek dakizuenarena. Jakingo duzue benetan NIREAK zaretela hamarrena emateko desioz zaudetenean eta zuen Espirituan artegatzen zaretenean hau hartzen duzuenean. Hamarrena ematen duzunean, zure bedeinkazioak zeruan gordetzen baino ez zabiltza, jaurtiak izan daitezen premia dagoenean eta erantzuna azkarrak zuen otoitzeari. Froga nazazu eta ikusi gezurrik dioten Jainkoa naizen. Irakurri Malakias 3, gero froga nazazu.

Jakinaren gainean nagoenez, gehienak ez duzuela astirik hartuko irakurtzeko, NIRE zerbitzaria hemen gelditu eta teklatu araziko diot zuentzat. Gogoratu deabruak atzipetu dizula haien zerbitzariak erabiliz zuei pentsa arazteko artzain guztiak Rolls Royce gidatzen dutela eta erreakzio hegazkin pribatuak dituztela eta haien poltsikoak dariola daudela urrez eta zilarrez. Gauza hauek dituztenak ostu egiten dute hamarrenak ministroen eskaintzak behar dutenak, eta NIK erran dietenei emateko eskaintzak eta hamarrenak. Zergatik nabil honi buruz mezu profetiko honetan? Egia hauek ez dituzuelako entzungo ministerio aberatsetan, haiek beldur gehiegi dute gizakia ofenditzeko. Haiek ez dizute ohartuko otsoak non dauden. Ez dizute esango bekatua dela bekatua, YAHUVEHK ez dela aldatu, gizakia aldatu da. Ministro aberatsak paganoen dirua hartzen dute eta ez zaie axola esaterik damutu behar dutenik, haiek infernurako bidean baitaude.

Altxatzen ari naizen ministroak NIRE Hitzak errango dituzte. Haiek ez dute mundu honetako ondasuna galtzeko beldurrik izateko. Baina azkeneko garai honetan, haiek zuen laguntza izan behar dute. Ministro hauek izango dira ausardiaz Joan Bataiatzailea bezala. NIRE haurretako askok uste dute, ministro aberatsak eta famatuak elizak beteta dauzkatenez, sartzeko ilaran, telebistan eta irratian haien izenak ezagunak direlarik, orduan, hamarrena hazi gehiago lortuko duela, NIRE ekintzetan dabilen norbaiti ematea baino, baina ez dena ospetsu, eta ez daukanak gorago aipaturiko ondasun materialik. NIRE ministro fidelak ministerioak laguntzen dituzte haien poltsikotik. Beraiek NIREGAN dute konfiantza jendeen bihotzak mugitzeko hazia ministerio xumeetan erein dezaten. Zerbitzari honi berba egin diot orain darabilena mezu hau agertzeko, berak galdetu didanean, zergatik ez dudan bidali arrainak urrezko txanponekin ahoan. Honela dio Jainko Ahalguztiduna YAHUVEHK NIRE zerbitzari eta ministro guztiei galdera bera egin dutenak: Bidali ditut, esan diet emateko, baina haiek ez zuten obeditu.

Beraz, NIK altxatuko dut zerbitzari esanekoak haien hazia ministerio ugalkorretan arimak salbatzekoetan ereingo dutenak. Bai, ministerio honek ere behargileentzat duina da ordainketarena. Zergatik norbaitek lan mundutarra duenak, denak uste dute, baietz, ordainduak izan beharko luketela lan gogorragatik, baina norbaitek NIRETZAT lan egiten badu, eta harik eta gogorrago egiten du lan, zeren eta ministroak eguneko une guztietan eta bere bizitzako egun guztietan ari da lanean. Hala ere, hain gutxik ulertzen dute hauek ere ordainketa merezi dutela, ez da horrela? Honetarako doa hamarrena. Ez al nuen NIK ordenatu lehenengo hamarrena Aaron abadeari izan dadila? Irakurri Malakias 3 dena eta eskatu irakats dizuedan zergatik dagoen bedeinkazioa honekin, ez bakarrik hazia ereiten den lurrarentzat, baizik eta haziaren ereintzailearentzat. Zuei, hau irakurtzen ari zaretenei, RUACH ha KODESHEK konbikzioa ematen ari da eta erakusten obedienteak zareten edo ez. Malakias 3:16-18: NI, YAHUVEH, ez naiz aldatzen. Beraz, zuek, oi Jakoben ondorengoak, ez zarete hondatuak.

Zuen arbasoen garaitik aurrera, NIRE dekretuetatik urrundu zarete eta ez dituzue gorde. Itzuli NIREGANA eta NIK zuengana itzuliko naiz, dio Jauna Ahalguztiduna YAHUVEHK. Baina zuek galdetzen duzue: nola itzuliko gara? Baliteke gizakiak YAHUVEHRI iruzur egitea? Ba zuek iruzur egin didazue! Baina zuek diozue: nola osten dizugu? Hamarretan eta eskaintzetan. Madarikazio menpean zaudete, nazio guztia, NIRI osten ari zaretelako. Ekar itzazue hamarren guztiak biltegietara, jana egon dadin NIRE Etxean. Froga nazazue honetan, dio Jaun Ahalguztiduna YAHUVEHK eta ikus ezazue zeruko esklusak zabalduko ez ditudan eta hainbeste bedeinkazio isuri ez duzuela lekurik izango harentzat. Oztopatuko dut izurriteak uzta hondatzea eta mahastiak zuen kanpamenduan fruiturik ez ematea, dio Jainko Ahalguztiduna YAHUVEHK. Orduan deituko dizute bedeinkatua, zuena nazio atsegingarria izango baita, dio Jainko Ahalguztiduna YAHUVEHK eta gauza gogorrak erran dituzue NIRE kontra, dio YAHUVEHK.

Hala ere, galdetzen duzue: Zer erran dugu ZURE kontra? Erran duzue: Alferrik da YAHUVEHRI zerbitzatzea. Zer lortzen dugu HAREN eskakizunak betetzen eta batetik bestera herratuz nahigabetsuak bezala Jainko Ahalguztiduna YAHUVEHREN aurrean? Baina orain harroei bedeinkatuak deitzen diegu. Benetan, gaiztoak joritzen ari dira eta YAHUVEHRI erronka egiten diotenek ihes egiten dute. Orduan, YAHUVEHREN beldur zutenak beraien artean mintzo ziren, eta YAHUVEHK entzun eta adi egon zen, memoriazko liburu bat idatzi zen HAREN aurrean YAHUVEHREN errespetuan eta HAREN Izena goraipatzen dutenei buruzkoa. Haiek NIREAK izango dira, dio Jainko Ahalguztidun YAHUVEHK, nire ondasun maitekorrak prestatuko dudan egunean, NIK askatuko ditut, gizonak bere semea libratzen duen bezala, zeinek zerbitzatzen duen eta berriro ikusiko duzue desberdintasuna zuzenak eta gaiztoen artean, YAHUVEHRI zerbitzatzen ari direnak eta ez direnak. NIRE Ministerioetarako ematen dutenak NIRE Hitza esaten dutenak, egiten dute ez haien laudorio, ohore eta aintzarako, baizik eta NIRE laudorio, ohore eta aintzarako, haien ontasuna zerbitzatzen duten Jainkoaren islapena izan dadin. A zelako poza zareten NIRETZAT!

Oi NIK daukadan lotxa NIRE ministroei ematen duten haienak, hala ere, zerga dedukzioarengatik egiten dute. BENETAN EZ DA BESTE BEDEINKAZIORIK EGONGO HAU BAINO. Kontuz haiekin ematen dutenak arrazoi onagatik, haien zergako diruak berreskuratzeko! Zuen bihotzak ezagutzen ditut. NIGANDIK urruti daude. Hau sakrifizioaren hatsa da NIRE sudurrari ez zaiona gustatzen. DAMUTU ZAITEZTE GAUR! Milioidun asko ditut, hala ere, zein gutxik ematen dute NIRE mezulariak izatera ausartzen diren horientzat. Akusatuak izango dira Epaiketa Egunean.

DAMUTU ZAITEZTE GAUR!

ARIMETAN INBERTITU. Ezin duzue dirua eraman eta ondasunak lur hau uzten duzuenean. NIK galdetuko dut ugari bedeinkatuak izan direnei: Nola erabili zenuen dirua NIRE aintzarako, NIRE haurrentzako? Zer errango duzue? Satanasek badu jendea ekintza gaiztoetan hazia ereiten duena, artzain gaiztoak NIRE Hitzak okertzen dituztenak, ofenditzen ez duten mezuak hitz egiten dutenak, eta are gutxiago sufritzen dute diru arazoekin eta ez dute beldurrik zerga eza estatusa galtzeko. Paganoei ofenditzeko beldur dira eta ez dira beldur Jainko Ahalguztiduna YAHUVEHRENA. Aiene zuek! Mundutar ondasunik ez dituzten ministroak altxatu ditut, baina NIRE Hitzak ausardiaz hitz egiten dutenak, NIRE Herria bedeinkatuz eta NIRI ere.

NIRE herriko bihotzetara mintzo naiz eta diot: Hamarrekoa eman, amodiozko eskaintzak eman eta haiek gor eta itsu bezala eragiten dute ministroen beharretara. Aiene zuek, haur bihurriak! Eman dizuedana hartuko dut eta NIRE semetariko bati emango diot, diruzalea ez denari. Zuek duzuen lana NIK eman dizuet, ez pilatu dezazuen egunen batean premia dagoenerako, baizik eta Ebanjelioa predikatzeko mundu guztian erabiltzeko. Ondasun materialak NIRI baino gehiago gurtu duten haien bihotzetara diot, dirua NI baino gehiago agurtu dutenak. NI itzultzen naizenean gauza hauek ez dizute libratuko. Eraiki zuen altxorrak zeruan, han ez baititu ez sitsak ez herdoilak jaten, ezta lapurrak harrapatzera joaten ere. Zuetarik zenbat ari zarete hau egiten? Janzten ari zarete biluzia? Elikatzen duzue txiroak? Ez zuen izenean, baizik eta NIRE Izenean! Ez zuen aintzarako, baizik eta NIRE aintzarako!

Artistak eta aberatsak mota guztietako kausa oni ematen dute hori NIRE sumindura lasaituko duelakoan, hala ere, ez du hori eragiten. Askok gauza hauek egiten baitute, haien oparotasunetik zerbait ematen dute haien laudorio, ohore eta aintzarako eta ez NIRERAKO, haien izenean, ez NIRE Izenetan. Benetan, hau da haien pagamendu bakarra. Diruak ezin du NIK betetzeko asmotan dagoen hutsunea bete. Denak daukate hutsunea, gizaki bakoitzaren barnean ipinita dago, NIRE irudian egina dagoenarengan NI maitatzeko eta haren Sortzailea maitatzea desiroz dagoena. Hala ere, jendeak hutsune hori hainbeste munduko gauzekin betetzen du, gauza materialak, beste sasijainkoen bila, hala ere, NI naiz bakarra hutsune hori bete lezakeena. Atsekabetzen naiz munduak uste duelako, heriotzak harrapatzen duenean norbaiti, aberatsa eta ospetsua eta mundu guztia ezagutzen duenaren izena, gizaki honek, haren ospe eta aberastasunari esker lur honetan, zeruko erreinua lortuko duela uste du. Hala ere, infernuko gezurra da. Aberatsak eta famatuak mundu honek maitatzen baditu eta ez ukatuak NIRI dagokidalako, orduan, beste behin ere, diot haiek ez dutela Jainko Bizidunen Espiritua haien baitan.

Esaiezu, ENE alaba, esaiezu NIRE partez. Merezi du honek infernuko prezioa ordaintzea betikotasun guztirako? Esaiezu bakarrik zerbitzatzen eta gurtzen eta maitatzen YAHUSHUA ha MASHIACH, lehenengo ipintzen haien bizitzetan, NIRI obeditzen, Santutasunean bizitzen, santutasuna defenditzen, besteei nahiko maitatzen ohartarazteko, honek eramango zaie zerura. Esaiezu, ENE alaba, esaiezu NIRE partez. Haiek Salbamena nahi badute, NIK Kalbarioan isuritako Odolaren bitartez dator.

Aurkezleak eta artistak ekintza on ugari egiten dituzte, hala ere, ez dituzte egiten NIRETZAT, NIRE Laudorioa, Ohore eta Aintzarako. Esaiezu, ENE alaba, esaiezu NIRE partez, ez baitzara bidalia bakarrik ardi txiro eta jipoituengana. Bidalia zara erdi mailaren gainetik jartzen direnengana, haien publizitatea sinesten dutena, haiek erosi zutena. Herri honetako agintariengana bidalia zara eta herri askotakoengana. Esaiezu, ENE alaba, esaiezu NIRE partez, zeren eta nahiz aberatsak nahiz pobreak berdinak dira NIRE aurrean. NIK isuri nuen NIRE Odola haientzat Kalbarioan, infernutik libre izan daitezen. Esaiezu, ENE alaba, esaiezu NIRE partez, NI laster bainator. Fedea ekintzarik gabe hilik dago. Aberats eta famatu askok ez dute ipini haien fedea NIREGAN, baizik eta mundu honetako arrakastan, diru gehien duen poderioan.

Munduak ezagutzen duen elkarrizketaren aurkezle maitea, behin NIREA zen, baina orain desbideratu da. Munduak besarkatzen du berak mundua defenditzen duelako. Ez du gehiago santutasuna defenditzen, aitzitik, iseka egiten du berak dakienaz Santu dela. YAHUVEHREN Hitza isekatzen du behin sinetsi zuena, beste sasijainkoen bila haren entzuteko azkuragatik. Beste sasijainkoengana joan da prostituitzera, hala ere, esaiezu damutu eta NIREGANA etortzeko, NI bainaiz eman diodana arrakasta eta grazia guztia, berak bestei NIRE Kalbarioan isuritako Odolera eraman ahal izateko. Esaiozu hau Oprah Winfreyri. Esaiozu, ENE alaba, esaiozu NIRE partez, Printzesa Dianaren azkena berarena izango da betikotasun guztirako laster damutzen ez bada eta YAHUSHUA ha MASHIACHRENGANA itzultzen ez bada, nork prezioa ordaindu zuen, aske izan ahal dezan satanasen heltzetik. Esaiozu Oprah Winfreyri Kalbariora itzultzeko, beren arbasoen sustraietara, non bera dagokio. Esaiozu inork ezin duela hari maitatu NIK maite diodan bezalaxe. Esaiozu NIK bedeinkatu diodala bere bihotzeko desio guztiak emanez, eta ezer ezin du bete NIK emandako hutsune hori NI baizik. Bera etor dadin zain nago, hala ere, berak NIREA dela dio eta NIRE Espirituak oso urruti dago berarengandik. Esaiozu NIRE partez, ENE alaba, NI negar egiten dut beragatik! Berak galtzen dabilen mundu honegatik negar egiten dut. Esaiozu Oprahri, esaiozu NIRE partez, nahiz eta baliteke isekatzea, berak jakingo du bere espirituan YAHUVEHREN Profeta batek ohartu egin diola eta norengana bidali dudana zuregana dela. Esaiozu, ENE alaba, esaiozu NIRE partez: itzuli Santutasun Jainkoarengana, berak gurtzen zuenarengana aintzina, YAHUSHUA ha MASHIACHRENGANA, nork Kalbarioan prezioa ordaindu zuen. Esaiozu, YAHUVEHREN Hitz Santuaren bidez bizi behar duela, edo ez duela sekula ikusiko bere familia zeruan beraren zain dagoena. Esaiozu, esaiozu, ENE alaba, NIRE partez, NIK deitu baitizut elkarrizketaren aurkezlea Oprah Winfreyri ministratzeko.

Esaiozu bera NIREA izateko egina zela, hala ere, NIREGANDIK ihes egin du behin eta berriro. Esaiozu, ENE alaba, esaiozu NIRE partez. Egunero ikusten duten NIRE haur guztiak eta hura aberasten dabiltzanak, berak esandako berbak errepikatzen dituzte. Orain, konbikzioa ematen dizut sakonki honelako mezuarekin alegia. Zuk NIRE Izena daramazula diozu, hala ere, egunero ikusten duzue Santutasunaren esanahia kentzen eta lohitzen. Altxatu eta esaiozu, esaiozu NIRE partez. Zuek ere bazarete NIRE ahotsak damu espiritu batera ekarri behar diozuena ostera, NIRE Kalbarioan isuritako Odolaren bitartez. Esaiozue, ENE haurrak, esaiozue NIRE partez, zuei da berak ahaleginetan dabilena atsegin izaten eta ez NIRI.

Pozten naiz zuengatik, ENE haurrak, fedez aberatsak zaretenak, mundu honetako aberastasunetan zuen fedea ipini ezean. Ezin duzue bi jabeei zerbitzatu. Bata gorrotatuko duzue eta bestea maitatu. Ezin duzue mundu biri zerbitzatu, haragiaren mundua eta zeruko erreinuaren mundua. Haragia ukatzen dutenei eta bizi eta ibili RUACH ha KODESHEAN bakarrik NIK askatuko diet. Esaiezu, ENE alaba, izan zaitez NIRE ahotsa eta esaiezu NIRE partez. YAHUSHUAK emandako begi eta entzumen espiritualak mezu honekin, askatasunean ipiniak izango dira. Esaiezu, ENE alaba, esaiezu NIRE partez. ENE ardi beltzak, ez du axola zein urruti aldendu zareten, itzuli zuen Artzain Ona bakarrarengana, itzuli NIREGANA.

Errieta egizu satanasi eta ihesi fedegabetasuneko demonio hauetatik eta oraindik zerua ikusiko duzu. Esaiezu, ENE alaba, esaiezu NIRE partez. YAHUSHUAK ordaindu zuen prezioa Kalbarioan. NIK ahal izan dudan guztia egin dut. Orain erabakiak zuei uzten dizkizuet. Esaiezu, belarriak entzuteko eta begiak ikusteko dituzten guztiei, igorri zuri NIK emandako mezuak, datorren egunean duin izan zaitezten, NIRE hautatuak NIRE besoetan bilduko ditudanean eta etxera eraman. Zuen berbarotatik jakingo duzue ez zoaztela bakarrik. Esaiezue, ENE haurrak, esaiezue NIRE partez. YAHUSHUA ha MASHIACH laster dator. Zeren eta Gabrielek jadanik begiak YAHUVEH gure Aitarengan ditu, adarra ezpainetan, YAHUVEH Aitaren zeinuaren zain bakarrik eta gero, YAHUVEHK NIREGANA bueltatuko da erranez: “ZOAZ, ORAIN DA GARAIA, ZOAZ ZURE EMAZTEGAIARENGANA.” Ordura arte, zain nago, begiratu eta entzunez jakinaren gainean nork obedituko duen eta datorren Epaiketa Eguneko ohar hau pasatuko duen.

Esaiezue, ENE haurrak, esaiezue NIRE partez. Elkarrekin zuen ahotsak durunditu NIRE Profeta honekin, oraindik astirik dagoen bitartean. Esaiezue, ENE haurrak, esaiezue NIRE partez. Esaiezu, ENE alaba, esaiezu NIRE partez. NIREGAN fedea izatea da haien etorkizunerako giltza. Ez da nahiko sinestea NI nor naizen, NIRE haurrak obeditu behar dute, maitatu, zerbitzatu NI NAIZ YAHUVEH Jainko Handiari. Esaiezu, ENE alaba, nahiz eta askok ez entzun, esaiezu NIRE partez. Zerua eta infernua betikotasunerako dira. Esaiezue, ENE haurrak, esaiezue NIRE partez. Egun honetan ohartuak izan zarete. Zer izango da? Esango al dut NIK “ondo egina, zu, zerbitzari ona eta zintzoa, sartu”? Edo esango al dut “aldendu NIREGANDIK, bekatu eta gaiztakeriaren egilea. Aita YAHUVEHREN RUACH ha KODESHA ez zen sekula egon zure barnean. Mundu honetako sasijainkoari zerbitzatu diozu eta bekatuari. Orain satanasi zerbitzatu diozu eta betiko berarekin sufrituko duzu”? Esaiezue, ENE haurrak, esaiezue NIRE partez. YAHUSHUA ha MASHIACH laster dator. Esaiezu, ENE alaba, esaiezu NIRE partez.

Emana alaba, gerlari, YAHUSHUAREN Emaztegaiari, Profeta Sherrie Eliyahu eguerdiko hamabiak eta berrogeita sei minututan 1998ko urtarrilaren 24a

* * * * * * *