PROFEZIA 14
DAMUTU ZAITEZ AMERIKA, ODOLA ZURE ESKUETAN DAGO
PROFEZIA EMANA APOSTOLU SHERRIE ELIYAHURI
* * * * * * *
1993KO APIRILAREN 10EAN
2 KRONIKAK 36:16
Baina haiek Jainkoaren mezulariei iseka egin, beraien esanak gutxietsi eta barre egiten zieten profetei. Jaunak bere herriaren kontra zuen haserrea gainez egiteraino handitu zen eta ez zen salbabiderik izan.
EZ DAUKA EZ GIZONEZKOEN EZ ANDRAZKOEN IZENIK
Aspaldi ohartu nizun, Elisheva, Ministerio honi ez ipintzeko ez gizonezkoen ez andrazkoen izenik, Ministeriorik egon aurretik ere. Zure espirituan ipini nuen, honako ezer ere ez luke izango egina zure eskuz, honako ezer ere ez luke izango egina zure ahoz. YAHUVEHREN ahotik jaio zen. YAHUSHUA zuen MASHIACHREN ahotik jaio zen. RUACH ha KODESHEN ahotik, zuen IMMAYAHREN ahotik jaio zen. Zure eskuz izango balitz, aspaldidanik lur jota egongo litzateke. Aintza Shkhinyahren haizeari esker lur guztian zehar putz egiten dabilena, haize Santua suspertzekoa. Ez da zure arnasagatik, bestela behea jota egongo zinateke.
ISAIAS 42:8
NI naiz Jauna, horixe dut Izena: ez diot NIRE ospea inori utziko, ez NIRI zor zaidan gorespena idolei emango.
* * * * * * *
PROFEZIA 14
Zergak ordaintzen duzuenak, kontuz! Ez jaioen haurren odola kristau eta ez kristau guztien eskuetan egongo da, baldin eta Clintonek lortzen badu, gobernu federalek ordaindutako abortuak onartzea. Entzuteko belarriak dauzkaten guztiak entzun dezatela, beste guztiak, gor jarrai dezatela. Zuek, sekula ez zenukeenak erailko zuen haurrak, abortu hiltzaileak eragiten egongo zarete, zuen zergetako dolarrak gobernuari baimenduz ordaintzeko ikaragarrizko krimena honegatik YAHUVEHREN kontrakoa eta baita gizakiaren kontrakoa. Ez zarete egongo ordaintzen abortu bategatik, hilketa bat, baizik eta kontaezinezko milioi haurrak hilko dira, eta NIK eman nizuen diruaz zuek aurrera egin dezazuen.
Odol errugabe hau zuen esku guztietan egongo da. Sumindura eroriko da nazio honen gain eta munduari, NAHASGABEA, eta zuek, NIRE Herria, ernegatu egin nauzue isilik geratzeaz. Kontuz! Ez naiz bakarrik maitasunezko Jainkoa, baizik eta sumindura boteretsuzko Jainkoa naiz, erneguetan nagoenean. Has zaitezte protestatzen orain. Zuen ahotsak entzun daitezela. Defenditu zuek dakizuena zuzena dela, orain, beranduegi izan aurretik. Clintonek homosexualitatea baitetsi du armadan. Bizimodu bekatari hau onar dezazuen nahi du.
Zuek, NIRE haurrak, zuek, zergak ordaintzen dituzuenak, amore ematen egongo zarete, haien soldatak ordaintzeaz, eta honela eginez, NIK EZ NOA GEHIAGO AMERIKETA BEDEINKATUKO. AMERIKETAK EZ DU GEHIAGO BESTE GERRA MUNDIALIK IRABAZIKO. NIRE Graziari esker ez duzue orain arte nazio hau galdu. Entzuteko belarriak dauzkatenak entzun dezatela, besteak gor jarrai dezatela.
Zuek, NIRE Izenarekin deitzen zaretenak (kristauak) egin dituznue, edo gutxi edo ezerez, gelditzeko ez jaioen holokausto hau. Otoitz egiten duzue zuen Jainkoari dena gerarazteko baina ez duzue asko gehiagorik egiten. Gutxiengoa da ukatzen duena norberaren izen onari, askatasunari, diruari eta haien bizitzei. Hauexek dira NIRE haurrak, zeinengandik oso harro nago eta handiak izango dira haien bedeinkazioak zeruan. Ez al dio NIRE Hitzak, inork ez du maitasun handiagorik beste bategatik norbere bizia ematen duena baino? Hauexek izango dira ez dutenak edukiko haien eskuetan abortuzko odolik ezertxo ere, haiek berba egin baino gehiago egin baitzuten. Ekintza ipini zioten haien protestei.
Fedea ekintzarik gabe hilik dago. NIRE haurrak etxera datozenean, zerura, nahi al duzu zure ez jaioen haurrak zuregana etortzea eta galdetzea zergatik zure dirua ordaindu zuen haien hilketak? Zergatik ez zenuen gogorrago lan egin abortuak gelditzeko, gobernuari ezetz esateko? YAHUVEHREN Herriak YAHUSHUARENGAN (Jesusengan) ahalmen gehiago ditu, paganoak eta haien sasijainko faltsuak baino. Erakutsi eizue NIRE Izenean altxatuz. Gobernuak jakin dezan nahiko dela. ENE haurrak, begiratu esku garbien ikuskera, orain, begiratu odolaz blai-blai egindako eskuak, orain, begiratu eskuak odola jaurtitzen.
Zuen eskuak RUACH ha KODESHEN (Espiritu Santuaren) gantzuduraz blai-blai badaude, eta ekintzak ipintzen badituzue, dirua otoitz horien atzean, eta herria ohartu, gobernuaren kontra protestatu eta ukatu baimentzeari zuen dirua haur errugabeen exekuziotarako zerbitzatzeari, orduan, zuek ez duzue edukiko haur errugabeen odolik izango zuen eskuetan. Harik eta gehiago protestatu eta erregutu, harik eta odol gutxiago egongo da zuen eskuetan. Entzuteko belarriak dauzkatenak entzun dezatela, beste denak gor jarrai dezatela.
Etxe Zuriak jakin beza NIRE Herriak ez duela onartuko haur errugabeen odolik haien eskuetan, ezta homosexualen bekatuen hatsik onartuko, eta ukatzen zaretela armadari ordaintzera, homosexualak eta haien bizimodua baiesten duena. EZ UTZI IKASTOLA EDO ESKOLA PUBLIKOEI GEZUR MADARIKATU HORI IRAKATS DEZATEN, NAZIO HONETAKO GAZTERIA HONDATU EGINGO DUENA, MILIOIKA INFERNURANTZ BIDALIZ.
Homosexualitatea gutxiengoan dago orain, baina ez du horrela jarraituko, irakasten bada, hau bizimodu onargarria dela eskoletan. Kontuz, berriro! Zergak ordaintzen duzuenak, zuek ordaintzen duzue eskola hauei eta BEKATU HAU BERRIRO ZUEN ESKUETAN EGONGO DA, ORAIN ALTXATZEN EZ BAZARETE ETA EKINTZAK IPINI ZUEN OTOITZEN ATZEAN. Amerika NIRE Herriarentzat emanda izan zen. Berreskuratu paganoak ostu dutena, beranduegi izan baino lehen. (Hasiera 19:1-28) Handiagoa da niregan dagoena munduan dagoena baizik.
Altxatu, zuen ahotsak jaso eta erakutsi eizue orain. NIRE Hitzak dio: emon eizue Cesari Cesarena dena, baina bene-benetan diotsuet Cesarek ez zuela egin, Clintonek saiatzen ari den egiten esanezinezko gauzak. Ziurki, Sodoma eta Gomorra, Amerika baino mesedetuak izango dira. Nazio hau, Amerika, NIRE eskuz aldendua izan zen, aske izan zaitezen gurtu eta ohorea emateko zuen Jainko YAHUVEHRI. Nola eskatu diezadakezue Amerika bedeinkatzeko? Noiz bedeinkatuko nau Amerikak berriro?
Zuek, NIRE haurrak, isilik egoterakoan, paganoen ekintzak baiesten ari zarete, tartean gobernuak, gizaki multzo batengatik, dekretatu zuen Jainkoari buruzko ezerez eskoletan, bibliarik deus ere ez, otoitzik ezertxo ere ez. Zuek baimendu zenituen, eta orain galdezka ari zarete, zergatik eskola eta ikastola publikoak eta gazteria madarikatua dirudiela? Nola eskatu diezadakezue bedeinkatzeko jendeak esan duena NIREA ez dela? Berreskuratu eskolak NIRE Izenean ETA ATERA ZUEN SEME-ALABAK GAIZTAKERIEN GOTORLEKU HAUETATIK, NIRE ARGI, NIRE PRESENTZIA, ETA NIRE EGIARIK BARIK, GOTORLEKU HAUEK GEROZ ETA ILUNAGO BIHURTUKO DIRA ETA UMEAK BAITA ERE. Haiek (Herriko Ikastetxeak) azkar bihurtzen ari dira anti-Kristorentzako abaroetan eta zuen isilera eta zuen zergetako dolarrak haiei laguntzen ari dira.
Entzuteko belarriak dauzkatenak entzun dezatela, ezezkoak, jarrai dezatela gor. Beste garai batean, kristauak lehoietara jaurtiak izaten ziren, erailak, torturatuak, hala ere, YAHUVEHGATIK aurpegia eman zuten. Handia da haien saria zeruan. Orain, NIRE haurrak, NIRE Izenez deituak (kristauak) uko egiten diote altxatzeari, ihardukitzera, eta deabruari eta paganoei esatera isiltzeko NIRE Izenean. Haien lanak edo izen onak galtzeko beldur dira, ahaztuz haien Jainkoak zela haien lanak eta igoerak eman zitzaiena eta NIK errez ken ditzakedanak. Kristauak paganoei ofenditzeko beldur dira edo haien sasijainko faltsuei. Aitzitik, haiek nahiago lukete Aita YAHUVEH hiratuari aurre egitea. Aiene NIRE haur bihurriak, NIK esaten dudanean altxatu, jaso ahotsa, esaiozu deabruari isiltzeko eta haren seme-alaba paganoei, eta NIRE haurrak diote: baina beldur naiz! Benetan diotsuet zigortu egingo dietela maite ditudanei zuzendu arte, NOREN beldur izan emanez.
Zuek, NIRE haurrak, gehiengoa isila izan zarete denbora luzeegi. Zuen zeruko Aitaren boterea duzue zuen baitan, erabili ezazue etsaia gailentzeko. Nola edo hala hasi behar duzue, beraz, sinatu eskaerak, eroazuez zoazten edonora, elizara, supermerkatura, lanera, zoazte atetik atera, boterea dago zenbaki handietan. PROTESTATU! PROTESTATU! PROTESTATU! Etsaiak zuen heldueraren beldur izan arte, zeren eta, ez da zuen botereagatik, zuen indarragatik, baizik eta NIRE Espirituarengatik irabazleak izango zaretela, berreskuratuz etsaiak ostu dizuedan guztia. Erabili ezazue NIRE Ahalmena, NIRE Indarra, NIRE Jakinduria eta irabaziko duzue. Clintonek eta paganoak entzun dezatela Judaren Lehoiaren marruma eta entzun dezatela Judaren Lehoiaren haurren marruma.
Egizue marruma ozenki harik eta Clinton eta Etxe Zuriko paganoak onartu arte zuek, NIRE Herria, fedezko itxura baino gehiago daukazuela, fedea daukazuela barruan. Deabrua kontuz: Baldin eta NIRE Herriak, NIRE Izena daramana (kristaua), apal-apal otoitz egiten badit, YAHUVEH Aitaren aurrean hauspeztuz, NIK haren lurra osatuko dut. Bekorotzen piloak ez dute hatsik botatzen alboko etxartean denean. Zuek begiratu, astindu buruak eta diozue hori nire albokoen arazoa dela, harrigarrizkoa dela, baina ez da nire ardura.
Baina oraintxe bertan diotsuet: bekorotzaren piloak zuen etxarteetan bertan daude, etxe aurrean, denak ikus dezaten. Orain, zuen ardura da garbitzea. Zuek zaretenez zergak ordaintzen dituzuenak, zuek, NIRE haurrak, protestatu behar duzue. Jaio ez diren errugabeak ez dute ahotsik edo protestako garrasirik, zuenak izan ezik, inork ez die entzuten garrasi egiten NIK izan ezik. Clintonek eta paganoak entzun ditzatela sumindurazko oihuak. Ez al duzue uzte, YAHUSHUA oraindik lurrean egongo balitz, oraindik protestak egingo lituzkeela? Non daude NIRE haurrak Jeremiasen edo Juan Bataiatzailearen Espirituak emanak izan direnak?
Irten, NIRE haurrak, Jainko Bizidunaren Espiritua daukazuenak barnean, dakitenak eta daukatenak RUACH ha KODESHEN Ahalmena, irten dakizuenak YAHUSHUAREN Izenean irabazleak baino gehiago zaretela, irten, badakizuenak zer dagoen ondo eta zer txarto, irten, ulermena duzuenak. Txiroei abortuak dohain ematen saiatzen den gobernuak eta gehiengoa hispanoak edo beltzak dira, genozidioa ekingo diote saiatu, haien buruak salba ezin dutenengan.
NIK sortu nuen bizitza guztia. Bizi guztia kuttuna da NIRE begietan, altxatu, jaso ahotsa eta erakutsi iezaiezue paganoei bizitza guztia bitxia dela zuen begietan. Txiroak ez dira konturatzen gobernuak genozidioa eragiten ari dela. Merkeago da ordaintzea amaren sabeletik haurra erauztea izan dadin, plantak eginez hoberena dela amarentzat eta haurrarentzat. Berriz, benetako arrazoia da gobernuak ez duela nahi ordaintzerik 18 urte, ama koitadu horrengatik eta bere haurrengatik. Txiroak esnatu egin behar dira eta konturatu abusatuak izaten ari direla. Zenbat falta da TXIROAK ABORTATZEKO DERRIGORTUAK IZAN ARTE?
ESNATU! Zenbat falta da GOBERNUAK KRISTAUEI ABORTATZEKO DERRIGORTU ARTE? Ezin dela sekula gertatu? Dagoeneko egin zioten herri judutarrari. Hitlerrek ia ezabatu egin zuen erabat gizaki arraza bat. Nor da hurrengoa? Zein arraza? Zein adina? Orain diote: hil adinekoak. Haiek gainditu dute haien produktibitate epealdia. Ez jaioak ez ziren sekula jaio, beraz, ze axola du! NIRI axola zait! Kreazio guztiaren Jainko Handiak zama hau ipintzen dut zuen gain: Ez gero segi gehiengoa isila izaten!
Esnatu, NIRE Herria. Dagoeneko larregi lo-kuluxka egin duzue. Amesgaiztoak hasi baino ez dira egin. Bekorotzen piloak orain zuen etxaurrean daude, elkarrekin garbitu genitzake. Ahots bakarra saila da entzutea, baina milioika ahots ados elkartuak, Espiritu batean, Izen batean, YAHUSHUA ha MASHIACHREN Izena, ez bakarrik mundua entzungo du, baizik eta infernu guztia entzungo du ere. Irten, NIRE haurrak, altxatu, jaso zuen ahotsak, esaiezue paganoei eta demonioei isiltzeko YAHUSHUAREN Izenean, eta baduzue Ahalmena, erabili ezazue jakinduriaz NIRE Aintzarako eta gizatasun guztiaren onerako.
Badaude NIRE Izena daramatela diotenak, NIREAK ez direnak eta sekula NIREAK ez direnak izan. Haiek ez dira NIRE RUACH ha KODESHEKOAK. Nahiz eta Profeta faltsu hauek elizetan esertzen diren ardiak lez, ezagutuko dituzu haiek direnagatik: DEABRUAREN ZITALA. Beraiek deabruaren gezurra elikatuko dute, abortua ez dela erailketa, homosexualitatea ez dela oker. Hausnartu haiek direnagatik, haiek YAHUSHUAREN Izenean baitiote gauza hauek, hala ere, ez dago RUACH ha KODESHIK haiengan. Kontuz haiekin! Entzuteko belarriak dauzkatenak, entzun, beste guztiak, sor jarrai dezatela.
Honela dio YAHUVEHK, 1993ko apirilaren 10a, emanda buztinezko ontzi apurturiko honi eta gerlari boteretsua YAHUSHUA ha MASHIACHRENGAN, Sherrie Eliyahu. Entzuteko belarriak dituztenak, ENTZUN, beste guztiak gor jarrai dezatela.
* * * * * * *
|