PROFEZIA 17

DAKIZUNARENA ARDURADUN ZARA

EMANA GUR. SHERRIE ELIYAHURI 1998KO MARTXOAREN 4AN

* * * * * * *

2 KRONIKAK 36:16

Baina haiek Jainkoaren mezulariei iseka egin, beraien esanak gutxietsi eta barre egiten zieten profetei. Jaunak bere herriaren kontra zuen haserrea gainez egiteraino handitu zen eta ez zen salbabiderik izan.

EZ DAUKA EZ GIZONEZKOEN EZ ANDRAZKOEN IZENIK

Aspaldi ohartu nizun, Elisheva, Ministerio honi ez ipintzeko ez gizonezkoen ez andrazkoen izenik, Ministeriorik egon aurretik ere. Zure espirituan ipini nuen, honako ezer ere ez luke izango egina zure eskuz, honako ezer ere ez luke izango egina zure ahoz. YAHUVEHREN ahotik jaio zen. YAHUSHUA zuen MASHIACHREN ahotik jaio zen. RUACH ha KODESHEN ahotik, zuen IMMAYAHREN ahotik jaio zen. Zure eskuz izango balitz, aspaldidanik lur jota egongo litzateke. Aintza Shkhinyahren haizeari esker lur guztian zehar putz egiten dabilena, haize Santua suspertzekoa. Ez da zure arnasagatik, bestela behea jota egongo zinateke.

ISAIAS 42:8

NI naiz Jauna, horixe dut Izena: ez diot NIRE ospea inori utziko, ez NIRI zor zaidan gorespena idolei emango.

* * * * * * *

Mesedez, ikasi Jainkoaren benetako izen hebrearrak:

YAHUVEH Jainkoa

YAHUSHUA Jesus

RUACH HA KODESH Espiritu Santua

DAKIZUNARENA ARDURADUN ZARA

Honako hau hitz egiten dut RUACH ha KODESHEN gantzuduraren azpian YAHUSHUA ha MASHIACHREN Izenean. Emana Gur. Sherrie Eliyahuri 1998ko martxoaren 4an.

* * * * * * *

PROFEZIA 17

Honela dio YAHUVEHK:

NORA LAM

Dakizunarena arduradun zara. Kontuz, dakizunarena arduradun zara. Nora Lam, damutu zaitez. Maite zaitut, ENE alaba, baina ospeak, aberastasunak eta harrokeriak usteldu dute lehenago misioa Santua bizitzan zena. Gogoratzen al zara zure izena ez zenean erabiltzen dirua biltzeko? Gogoratu zaitez, ENE maite. Gosez hil zorian, jipoitua eta torturatua zinenean YAHUSHUA uka zenezan. Gogoratu zaitez NI nintzenean zure motibazio bakarra. Ez zenuen behar gehiagorik bizitzeko. Gogoratzen al zara ogi kurruskua oturuntza bezala zenean zuretzat? Gogoratzen al zara, ENE ttipia? Orain, zure motibazio bakarra milioika dolarrak biltzea da. Nora Lam1, itzuli zure Aitaren beso maitekorretara! Ezin duzu bi jabeei zerbitzatu. Bat gorrotatuko duzu eta bestea maitatu.

LARRY LEE

Kontuz! Berba bat ministro ospetsu guztiei. Honela dio YAHUVEHK: Larry Lee, zertan ari zara? Zergatik laidotu didazu honela eta NIRE Izena erabili duzu, iruzurra bezala, herriari otoitz bat promes egin, eta zu izango zinela otoitzaren estaldura, eta gero esan: bidali nazazue dirua horren truk? Non dago zerbitzaria NIK behin gantzudura eman niona NIRE haurrei otoitz egiten irakasteko? Zergatik erabiltzen da NIRE Izena, apeu bezala, gizakia areagotzeko eta ez Jainkoaren Erreinua, ez arimen Salbazioa? Kontuz! Gizakiak zutoinean ipiniko edozein, NIK, YAHUVEHK, izango naiz zutoinetik uzkailtzen duena, erakutsiz ezin duzuela EZER egin, NIRE RUACH ha KODESHEN gantzudurarik gabe.

BENNY HINN

Oi ENE seme kuttuna! Nora joan zara? Zergatik erabiltzen duzu NIRE Izena zure asmo beraien alde, zure norberaren aintzarako, NIK esan ez dizudan eraikinak jasotzeko? NIRE benetako profetei esan diet, arreba hau bezala, hitz hauek orain zuri esanez. Minutu bat falta da gauerdirako. Gauerdian nator. Zergatik artzainak ardiei desbideratzen ari dira? Zergatik artzainak otsoengana eramaten ari dira haiek irentsiak izan bitez? Zergatik artzainak arduratzen dira bakarrik haiek loditzeko eta ez NIRE ardiak? Zergatik artzainei axola zaien bakarra da haien etxeak eta elikadura izatea, jantziak eta bizitzako gozotasunak? Hala ere, haien elizetan artaldea ikusten dute, ez dutela bizitokirik, gosetuak, biluzik eta txiro.

Nola dezakete artzain hauek hamarrena Santuak gastatu milioika dolarrak baliozko egoitzetan eraikitzeko edo birdekoratzeko? Hala ere, NIRE ardiak haien buruen gainean sabairik gabe doaz, ardien arimen gotorlekurik gabe. HAINBESTE JOANGO DIRA INFERNURA! Mundu honetako artzainak okupatuak daude norberaren erreinuak jasotzen, norberaren aintza eta laudorioarentzat, eta ez prezioa ordaindu zuenarentzat, arimak salbatuak izan bitez. Dakizuenarena arduradun zarete.

ARTZAINAK ARDIENTZAT HORNITU BEHAR DUTE, EZTA BAT ERE EZ DU BEHARGORRIRIK PASATU BEHAR. NIRE ARKUMEEI ALDE BATERA UZTEN ARI ZARETE.

Honela dio Kreazio guztiaren YAHUVEHK: zuek zuen Jainkoa, NIRE Seme YAHUSHUA hartu duzue eta lotsa ekarri duzue HAREN gain zerua eta infernuaren aurrean. Satanasek iseka egiten du NIRE artzainei buruz, NIK utzi nituenak NIRE artaldeak zaindu ditzaten. Zerua atsekabetzen da testiguen hodeiak ikusten duen artean artzain lodiak (handikiak) loditzen eta NIRE artaldeak gero eta txiroago izaten. INORK EZ LUKE JOAN BEHARKO ELIZA BATERA ETA GOSE ESPIRITUALAREKIN IRTEN, eta hala ere, horretan dabiltza. Inork ez luke goserik jasan behar fisikoki. PARTEKATU DAUKAZUNA EZ DAUKATENEKIN. HAU DA NIRE AGINDUA. Nola hurbildu zenioke eta esan “zugatik otoitz egingo dut” jakinaren gainean zure neba edo arreba edo aizta edo anaia gosez dagoela? Zuk badaukazu jana, bizitokia. NIRE HAURRAK EZ LUKETE EGON BEHAR BIZITOKIRIK GABE.

Non daude artzainak NI NAIZ deitu zietenak NIRE ardiak zaintzeko? EZ DEITU ZURE BURUARI ARTZAIN EZ BADITUZU NIRE ARDIAK ELIKATZEN, BAI FISIKOKI ETA BAI ESPIRITUALKI. Utziozue Hamarrenak eta Eskaintza Santuak zuek zerorrek loditzeko, erabili beharrekoan NIRE ardi eta arkumeak loditzeko. Esana izan zarenena arduradun zara. Ez al dio NIRE Hitzak “ez egin altxorrak lurrean, non sitsak eta herdoilak jaten baitituzte hemen, eta non lapurrak sartu eta harrapatzen dituzten, baizik eta egizue altxorrak zeruan”?

Zuetariko zenbatek, artzainak, ospea baimendu dietenei, zuen izena ardi guztiaren ahoan baitago, YAHUSHUA ha MASHIACHREN Ebanjelioa obeditzen ari zarete? Zuetariko zenbat eredu ari zarete izaten NIRE ardi eta arkumeentzat? Esan al nizuen 7 milioi dolarreko eraikin hori jasotzeko? Ez! HARROKERIAREN ESPIRITUAK GALDU DIZUE. Begiratu adi, ENE arkume maiteak, NIRE ardiak NIRE ahotsa ezagutuko dute. Utzi iezaiezue zuei triskilatzen ari diren horiek. NI ez nago haien elizetan. NI eskaileretan nago garrasika oihukatzen, zerbitzari hau bezala orain zuei hitz egiten dabilena. Arineketan bueltatu behin eduki zenuen harremanera NIREKIN. ARINEKETAN ALDENDU ERLIJIOZKO ESPIRITUARENGANDIK. Eraikin elizako hori, hain apaintsuak eta zorretan, ezin du zuen arimak salbatu. Artzain hori, jostunek eginiko janzkiekin apaindua, ezin zaitu salbatu. Elizak ez daude NIRE justiziazko estalkiekin, baizik eta haien modaren arabera, piltzar higuingarrien aztarnak. ERANTZI ZAITEZTE ELKAR ZIRRARA EGITEKO HARROKERIAREN ESPIRITU HORRENGANDIK!

Entzuteko belarriak eta ikusteko begiak dauzkazuen ardiak, gogoratu: honelako elizak ezin dute erantzun zuen otoitzei. EZIN DUT ZUEN HAMARRENAK ADEITU, SANTU BEZALA SAGARATU EZ DUDAN HORRETARA BALIHOAZ. NI, YAHUSHUA ha MASHIACH, zure Salbatzailea, eskaileretan nago eta diot: Kontuz, elizetan sartzen zaretenak, non artzainak dirua egin dute haien jainkoa eta sasijainko urrezkoak. Kontuz eraikinekin, non artzainak mintzo dira, ez NIRE Hitzak, haien hitzak baizik.

Non artzainak bilerak edukitzen dituzte eta, hala ere, berba bat ere ez da aipatzen damutasuna, salbazioa edo epaiketa edo madarikazioaren oharrik. Aiene profetak, artzainak, belarri azkuradunak desbideratzen duten gezurrekin lasaitzen dituztenak eta NIRE Herriko arimak minberatu! Zuek, gaiztoak, NIRE Izena zuena balitz erabiltzen duzuenak! YAHUSHUAREN (Jesusen) Izena erabiltzen duzue zuen mundutar ondasunak ugaritzeko. Ofenditzeko beldur zarete, beraz, elkartasuna irakasten duzue, arkumeen kontura, sakrifikatuak direnak satanasen aldarean.

Zuek, artzain gaiztoak eta profeta faltsuak, zuek, herriari irakasten diozuenak zuen jainkoaren irudira moldatzen eta ez gezurrik esan ahal ez duen NIRE Hitzari. YAHUSHUA ha MASHIACHREN irudia da YAHUVEHREN Hitza haragia bihurtua. Zuek, gaiztoak, lodiak, artzain joriak, txiroei kendu diezuenak eta aberatsei eman duzuena, zuek jaukitu beharko duzue arduradun lez badakizuenagatik. Ez uste entzungo duzuenik: “Ongi egina, zu, zerbitzari on eta zintzoa! Sartu orain eta atsedendu! Zuen sakrifizioak alferrik eginda izango dira.

Egiatan, munduko ondasun hau eta ospea, haien sari bakarra izango da. Damutu! Itzuli NIRE hamarrena eta eskaintza Santuak NIRE Hitza predikatzen ari diren ministerioetara, amore eman barik eta beldur barik. Damutu zaitezte laidotu duzuen Jainkoaren aurrean! Damutu zaitezte triskilatu dituzuen ardien aurrean! Damutu zaitezte, mezu hauek emateko erabiltzen dudanen aurrean, pertsekuzioaren menpe etorriko baitira NIRI desobeditzeagatik! Damutu zaitezte! Jaukitu beharko duzue badakizuenagatik. Entzun egizue NIRE Profeta Santuei, NIRE sumindura agertzen, zuen setakeria, tema eta bihotz gogorrengatik. Onartu errieta eta belaunikatu YAHUSHUA ha MASHIACHREN aurrean eta NIK barkatuko dizuet.

Zuek, gaiztoak, diozuenak ez dela ardiei ohartu behar otsoak non dauden, ze eginez gero, orduan, ofendituko diegu: Jainko Ahalguztiduna YAHUVEHK hauxe dio: “artzain boteretsuak erantziak izango dira haien ospe eta munduko ahalmena. NIK, YAHUVEHK, bata areagotu eta bestea kendu egiten dut. sustapena NIRE eskutik bakarrik dator.” Prestatu, ze aurten, errakuntza predikatu dutenak NIRE ardiei eta haien artilea pikatu, eta biluzik utzi dietenak haien norberaren onurarako, eta txerri-jana elikatu die, txerrientzat ere ez dena egokia.

Aurten, ikusiko nauzue zuhaitzak astintzen haien justizia beran mantentzen diren horrenak, ez NIREAN, haien botere berean mantentzen eta haien irudi berean. Eroriko dira, Davidek Goliat hil zuen bezala, Goliat haiek artzainak direla diotenak baina ez direnak. Aginpidea eta manua zuei ohartzeko, ez dudalako nahi zuek erortzea, baina zuen erabakia da. Damutu zaitezte, arima ugari joan baitira infernura, zuen deituriko elizkizunetatik, ez baituzue ezer egin arkumeei babesteko!

Zuek, gaiztoak, NIRE Profetei isilarazteko nahian zabiltzatenak, jakizue hau: bata erortzen denean, NIK makina bat altxatuko ditut, galdu, lotu, muturrekoa ipini eta gortu zenuena baino ozenago hitz egingo dutenak. NIK profetak altxatuko dut, NIRE alaba bezala mantentzen dena, ez direnak isilaraziak izango, ez haien norbereeko ausardia, indar edo zuzentasunaz, ze bera ez da mantentzen bere boterean. Hark badaki hau dena ez datorrela berarengandik, NIREGANDIK baizik, Jainko NI NAIZ Handia, zeinek otsoei ohartzeko bidaltzen dio, zuen aurpegietako txantxoak erauziak izaten ari direla.

Zuek ez zarete NIRE artaldeko bat. Benetako Jainko Bizidunarengandik aldendu zarete eta beste jainko bati zerbitzatzen hasi zineten, NI ez naizena. NIRE aurpegia ez dago zuen nazioetako dibisetan, NIRE aurpegia ez dago irarria zuen urrezko txanponetan, NIRE aurpegia Jainkoaren Berban dago. NI ezagutzeko nahian zabiltzate, orduan, irakurri Biblia. Zuen aurpegien gain ahuspeztu NIRE aurrean, eta bilatu nor den benetan Salbamenaren Jainkoa. Artzain gaiztoak, profeta faltsuak, ez duzue bizirik iraungo zuen egunen erdia, NIRE begi bistan egin dituzuen gaiztakeriengatik. Ohartuak izan zarete! Ohar hau berriro adierazten nabil: utzi egizue mundu honetako erreinurako eraikitzen, eta hasi eraikitzen Zeruko Erreinuarentzat beste behin.

JESSE DUPLANTIS

Jesse Duplantis, entzun NIRE ahotsa! NIRE Profetak ezin zuen zure izena gogoratu, hala ere, hark zure aurpegia ikusten jarraitu zuen. Zure izena haren ezpainetan ipini dut, erabili baitiot, zu zigortzeko. Damutu zaitez! Milaka milioiko eraikinak jasotzen dituzu NIK ez dizkizudanak esan eraikitzeko. Atzipetua izaten ari zara. Zure izena erabiltzen da artaldeko artilea biltzeko berriro eta biluzik utziz, bizkitartean zu, Benny, Jan eta Paul Crouche, haien eskuak eraiki zituztenari aintza ematen ari dira. Baina NIK ez dizuet esan artaldeko artilea ostutzako harrokeriaz hanpatzeko.

KENNETH COPELAND

Bai, ona egin duzue txarraren ondoan, baina ona egiten ari zaretena, mundu honetako urrezko idolen gurtzaren txarragatik gaindikatua izaten ari da. Kenneth Copeland, itzuli. Zergatik aldendu zara hainbeste NIRE egia eta NIRE borondatearengandik? Itzuli! NIRE Izenarekin lehen deituak zirenak eta orain beste artzain gaiztoaren deiadarrari erantzuten duzuenak, eta hala ere, oraindik NIRE Izena dela diozue ostera. Zuen sakrifizio guztiak alferrik izan dira. Batzuek arimak galduko dute eta betikotasun guztirako torturatuak izango dira predikatu duzuen infernuan. Akusatuko dizuet NIRE artaldeei ez elikatzeagatik eta triskilatzeagatik, biluzik, gosedun, itsu eta gor utziz.

Zuek, profetak, batak besteari txalotzen ari zaretenak, eta profeten Klub bati atxikitzen zarete, profeziak konparatzeko asmoz eta ikusteko nork ahal duen zein telebistako iragarkian azkarren. NIK profetizatzen dut hau orain: ikusiko duzue profezia bat gertatzen, NIRE sumindura ezagutuko duzuenean, NIK ez mintzatutako berbak esateagatik. Zeren eta ez duzue egin zerbitzari honek orain egiten ari dena, ez duzue ohartu artzain lodiei haien bide txarretik gelditzeko. NIRE benetako epaiketen abisuak zentsuratu dituzue, arrakastatsuak jarraitzea nahi duzuelako. Jaukitu beharko duzue. Baldin eta okerra badakizue non dagoen, hori adierazten egon beharko zenukete. Ez al nuen ohartu profeta gaiztoei Jeremias, Elias, Joan, Jonasen bitartez eta zerrenda darraio? Esan al nuen “Shhh” izenik ez eman, elkartasunean mantentzea nahi dugu? Edo esan al nuen sekretuan egindakoa oihuztatuko da zabaltzetatik? Kasu honetan, internetetik, lur honetan aurkitu daitekeen zabaltza handiena dena.

Isilarazteko ahaleginetan dabiltzan horiek NIRE mezulariei bidaliak ohar honekin: KONTUZ, NIRE SUMINDURAKO MAKILA BADATOR ZUEN GAIN. Harik eta gehiago saiatu isilarazten, beldurtzen, aldentzen eta profeta faltsutzat etiketatzen, ohartuak izan zarete, aurten da beldur izan duzuen Jainkoaren urtea. Jaregin NIRE Profetei, askatu hitz egin ditzaten NIRE Espiritu Santuaren Suzko Hitzak. Haien ahoetatik kendu muturrekoak, kendu haien begietako bendak. Konbentzioak dituzue eta koalizioak sortzen dituzue eta elkar epaitzen dituzue profeziak. Edozeinek gizakiak epai ditzan haren profeziak saiatzen dena, eta ez Jainko Ahalguztiduna YAHUVEHK, nor benetako profezien sortzailea den eta ez du premiarik gizon edo emakume baten bidez epaitua izateko, KONTUZ.

PAM CLARK

Zuk, Pam Clark, profeten koalizioa duzuela diozu, baina zu ez zara NIRE koaliziokoa. Dirua eskatzen ari zara otoitzegatik eta NIK ez dut sekula esan inori NIRE ardiei esateko, ordaindu behar dutela haien alde norbaitek otoitz egin dezan. Zuk diozu zure astia baliozkoa dela. Zenbat gehiago zen baliozkoa NIRE astia Kalbarioan?¡ Damutu zaitez, belaunikatu eta aitortu NIRE aurrean eta Herriaren aurrean. Itzuli hamar ehunen txanpon bakoitza, NIRE artaldetik triskilatu duzuna! Zuk, hamarrenak eta amodiozko eskaintzak eman duzuna, NIRE ardiak galtzen duten horiei, galdatu behar duzu, zure dirua itzultzeko. Esaiezue badakizuela txarto egin duzuela. Esaiezue ez diezuela epaitzen baina Jainkoaren Hitzak epaitu die. Baina ez espero zuen hamarrenak eta eskaintzak itzuliak izatea, baizik eta erakutsi NIRE aurrean, konturatu zaretela zuen okerraz. Jaukitu beharko duzue ia non erein dituzuen zuen hamarrenak eta eskaintzak.

Pam Clark (Paz): liburua idazten ari zara eta NIRE RUACH ha KODESHEK ez dago baimenduta egia esateko, profeta guztiek kanporatu baitituzu, benetan ohartzen dizuna damutzeko. Aingeru bat datorrena zuregana eta esaten dizula nor kanporatu eta nor ez. Hala ere, NIK diotsut zeruak ez dituela bidali aingeru haiek. Infernuak atzipetu ditu zure belarri azkuradunak berriro ere. Profetekin inguratzen zara zure harrokeria puzten dizutenak bakarrik. Maisua zarela diozu eta hala ere, errakuntza irakasten duzu.

PAM CLARK / CRAIG MARTIN / ANDREW STROM

Damutu zaitezte, Pam Clark eta Craig Martin! Damutu zaitez, Andrew Strom! Jainko Ahalguztidunaren sumindura MAKILA SUMINDURAZKOA nabarituko duzue, eta ezagutzen ez duzuen eratan zigortuko zaituztet eta beste guztiei zuen ekintza okerrak onartzen dituztenak. Jendeari atzipetu dezakezue, hainbeste hotsandi eta santutasuna, eta hala ere, zuen bihotzak ezagutzen dituenari ezin duzue atzipetu. Maite zaituztedalako, zuek NI zauritu arren, berriro ere esango dizuet, beranduegi izan aurretik: ERRE EGIZUEZ LIBURUAK! Hasi berriro eta oraingoan, hitz egizue egiaz NIRE Profeten hitzak, editatu barik. Badago astirik oraindik datorrenarengandik askatzeko. NIRE Herria, jakizue hau: profeta bat ez da herri-harreraren txapelketa.

Kontuz! Eta saihestu uste dutenak badela. NIRE benetako Profetak egia hedatzeagatik ukatuak dira, egia gogaikarria. NIRE benetako Profetak beldurrez dardara egiten dute hitz bat aldatzerakoan, baita gramatika ere, mundu honek desegokia irudituko lukeena. NIRE benetako Profetak diote: “YAHUSHUA, hitz egin behar dut hau? Ze ez dut inori ofenditzerik nahi, denak maite nazaten nahi dut eta elkarrekin mantentzea. Hala ere, ezin da elkartasunik egon fedegabetasunarekin eta fedearekin. Hala ere, NIK esaten diet: “Ezin da elkartasunik egon satanasen espiritu gaiztoaz beteriko horiekin eta RUACH ha KODESHEZ beteriko horiekin.” Profeta baten erdian egon zarete hau irakurtzen duzuen artean, eta NIRE ardiak ezagutuko dute berarengandik datorren ahotsa, haien Artzain Ona bakarrarena. NIK, YAHUSHUA ha MASHIACHAK hitz hauek esan ditut, ez akusatzeko, baizik eta sinetsarazteko aipatu ditudan haiei. Lehendik ohartuak izan ziren, banan-banan hitz berdinak hitz egiteko profeta ugari bidali baititut, hala ere, haiek belarriak estali egiten dute.

Orain gantzutu eta orrialde web hau ipini dut, non munduak NIRE Hitzak entzungo ditu eta ezingo du inork isilarazi edo beldurtu NIRE Apostolu eta Zerbitzari Profetikoa Eliyahuri, hark pertsekuzioa jasan du, NIK bidali diotenengana maitatu, babestu eta ohartzeko beraiek. Hala ere, hark obeditu du YAHUSHUA eta YAHUVEH Jainko Ahalguztidunari, eta RUACH ha KODESHEN (Espiritu Santuaren) gantzuduran egin du, ez saria edo irabaziagatik, ze egiaz, bera NIK esaten diodanen hitzetik esateko ez du munduko onurarik egiten Profeta da.

Haren onura izango da gantzutzen duenari obeditu diola jakitea, eta nazioei hitz egitera bidaltzen dionari YAHUSHUA ha MASHIACHREN Izenean, beste gerlari profetikoei gantzutzen ari naizen artean joan daitezen eta gauza bera hitz egin dezaten. Kontuz! Edozeinek ofenditzen duena, bidali eta gantzutu egiten dionari ofenditzen du! Hari bedeinkatu eta kemenduz gero, muina bezala da haren hezurrentzat, eta YAHUSHUA, zure Salbatzailea bedeinkatu duzu. Madarikatzen badiozue, madarikazioak pilatu dituzue zuen gain, ze ez duzue bera madarikatu, baizik eta bidaltzen dionari.

Ohartuak zaudete! Profetentzako ama bat daukazue zuen erdian. Berak ez du ulertzen ere zergatik ohoratu diot horrenbesteko tituluarekin, baina egun batean, ulertuko du. Ontzi bat aukeratu dut, ez dena gizakiaren hauteskundea baizik eta Jainko Ahalguztiduna YAHUVEHRENA, NEURE arrazoiengatik, eta ez mundu honetako jakinduria edo agerkundeagatik. Hitz hauek Profeta honengandik esan ditut eta bera zuen artean dago beste profeta ugariekin NIK bidaltzen ari naizenak. Zer egingo duzue NIRE seme eta alabekin, bakarrik zuei bedeinkatzeko asmoz NIRE bedeinkazioak adierazten dutenak edo NIRE madarikazioei buruz ohartu? Zuen erabakia da. NIRE benetako Profetak zuen artean aurkitzen dira, zer egingo duzue haiekin? Hau irakurri ostean laidotuak sentitzen diren haientzat: orduan, itzuli zuen profetengana, zuen azkuradun belarriak lasaituko dituztenak, zuen begiak itsutu, zuen belarriak gortu eta zuen ahoa bozatu.

HIRU TXIMINOEN MADARIKAZIOA

Itzuli eta eseri hiru tximinoen azpian eta hiru tximinoen madarikazioak. Gehiengoa ez da damutuko. Haien bihotzak gogortuta daude eta hala ere, artzain gaizto batzuk aitortuko dute haien bekatua, damutuko dira, konturatuko dira banatorrela eta gauerdia dela eta artaldeak prestatuko ditudala lohirik eta zimurrik gabea. Eraiki Zeruaren Erreinurako, ez lur honetako eraikinak. Kanpadenda ere hobea eta gantzutuagoa izango da, milioika dolarretako eraikinak jasotzen dituen haiek, ze NIRE RUACH ha KODESH ez da han aurkitzen. NIRE benetako Profetak eta Artzainak ere ez dira ongietorriak hor. Ardiak eta arkumeak, aipatutako artzainei ohartu, damutzeko aukera izan daitezen. NIK bakarrik dakit nork izango duen bihotza NIRE ahotsa entzuteko eta hitz hauek hain justu haien artzainei adierazteko, hain lanpetuta daudenak, birdekoratzen eta berreraikitzen eta ardien artilea triskilatzeko modu berriak pentsatzen, biluzik utzirik, NIRE Berba Santua ere okertzen haien onurarako. Ohartu haiei, NIRE sumindura eta epaiketako MAKILAREKIN haien atzetik bainabil aurten. Honela dio Jainko Ahalguztiduna YAHUVEHK.

Mintzatua buztinezko ontzi apurturiko honen bitartez, baina Gerlari boteretsua YAHUSHUA ha MASHIACHRENTZAT, emanda Profeta Sherrie Eliyahuri, 1998ko martxoan 4a, arratsaldeko 5:35an.

* * * * * * *

1 2004ko otsailean 2an hil zen San Josen, Kalifornia, 71 urte zituela. Torturatua komunisten pertsekuzioan menpe, ihes egin zuen jaiotako Shangaitik, elkarrekin lanean ibili zen TBNrekin. TBNren eratzailea, Paul Crouch, haren dolumina adierazi zuen haren heriotzagatik.

* * * * * * *