PROFEZIA 19

ERANTZI ZUEN MINAREN ERREZIL BELTZA

EMANA GUR. SHERRIE ELIYAHURI 1998KO APIRILAREN 10EAN

* * * * * * *

2 KRONIKAK 36:16

Baina haiek Jainkoaren mezulariei iseka egin, beraien esanak gutxietsi eta barre egiten zieten profetei. Jaunak bere herriaren kontra zuen haserrea gainez egiteraino handitu zen eta ez zen salbabiderik izan.

EZ DAUKA EZ GIZONEZKOEN EZ ANDRAZKOEN IZENIK

Aspaldi ohartu nizun, Elisheva, Ministerio honi ez ipintzeko ez gizonezkoen ez andrazkoen izenik, Ministeriorik egon aurretik ere. Zure espirituan ipini nuen, honako ezer ere ez luke izango egina zure eskuz, honako ezer ere ez luke izango egina zure ahoz. YAHUVEHREN ahotik jaio zen. YAHUSHUA zuen MASHIACHREN ahotik jaio zen. RUACH ha KODESHEN ahotik, zuen IMMAYAHREN ahotik jaio zen. Zure eskuz izango balitz, aspaldidanik lur jota egongo litzateke. Aintza Shkhinyahren haizeari esker lur guztian zehar putz egiten dabilena, haize Santua suspertzekoa. Ez da zure arnasagatik, bestela behea jota egongo zinateke.

ISAIAS 42:8

NI naiz Jauna, horixe dut Izena: ez diot NIRE ospea inori utziko, ez NIRI zor zaidan gorespena idolei emango.

* * * * * * *

PROFEZIA 19

Honela dio YAHUVEHK: maiteak, altxorki gordetzen zaituztet lur honetako daukazuen inolako altxorrik bezala. Zuen mina ikusten dut. Min sakona desegilea da, zeharo gaizki ulertuak izan baitzarete. Nola liteke NIRE Espiritukoak ez diren gizakiak zuen mina nabaritzea edo ikusi NIK erakutsi dizuedana edo entzun? Juan Bataiatzailea sorotzat ez ote zioten hartuko? Haren portaeragatik ez ote zitzaizkiokeen saiatuko lasaitzen eta Elias, Jeremias eta Profeta guztiei? Pentsa ezazue, zer egingo zukeen gaur egungo mundu honek YAHUVEH Ahalguztidunaren ahotsa baztertzen duenak antzinako profeta hauekin?

Jonas bezala, Ninivera bidalitakoa, zara eta, hain gutxik entzun dute edo arretaz aditu NIRE oharrak! Baina ikusiko dute, zuregandik hitz egin dudana, gertatuko dela egiaztatuko dute. Ez harritu salbu direla usten dutenengatik, ba al dira benetan? Ezagutzen al dituzu egiaz haien bihotzak? Zure ariman zauri handiak oso zabalak ezartzen dituztenak? NIK ez diet bidali zu oinazetzeko, zu NIRE altxor maitea baitzara.

Ez fio izan zeure adimenaz baizik eta aintzat har nazazu eta NIK bideratuko dut zure zidorra. Ez fio izan inorengan, badakizuenengan haiengandik NIRE ahotsa entzun dezakezuenak izan ezik. Ez egin ezer erabateko bakea sentitu arte, ulermen guztia gainditzen duena. Ez zaitut eskutik utzi eta ez dut sekula egingo. NI naiz zure lehenengo amodioa, bertze guztiak bigarrenak dira, zerbitzatzen duzun Jainko Ahalguztiduna YAHUVEHREN azpian. Jarrai ezazue NIRE erruki eta maitasunei buruz baina ohartu NIRE sumindura eta mendekua eta datorren madarikazioari buruz, ez badira bueltatzen haien bide okerretatik eta Kalbarioan haientzat isuritako Odola ez badute haien gain ipintzen, bekatuen hats guztia garbitzen duena, eta haiengandik aldenduz.

Txankatzat erabili dituzue bizioak, baina NIK askatuko zaituztet edozer premia duzuelakoan zaudetenetik bakea eta atsedena ekartzeko, NI bainaiz zuek behar duzuen guztia. NI, YAHUVEH, nahiko naiz gauza guztietan. Baina dena dauka astia eta sasoia eta ez dut ipiniko zuregan jasan dezakezuna baino gehiago. Bai, ENE amodioa, jasan duzu NIRE Izenaren kariaz. Bai, deitu dizute buruko gaixoa, baina izen horiek deitzen dizutenak beraiek dira buruko gaixoak daudenak. Zuk negar egiten duzu baina NIRE malkoak dira; zuk hasperen egiten duzu baina NIRE hasperena da; atsekabetzen zara, baina NIRE atsekabea da. Zuri maite dizutela diotenak ez dute ezagutzen maitasunaren egiazko esanahia, bestela ulertuko lukete hau. Ez epaitu gogor, haiek ahal duten guztia egiten dute haien barnean dituzten espirituekin.

Hau ere pasatuko da, etsipenaren ibaiak gainezka daudela dirudi arren, ENE kuttuna, hau ere pasatuko da. Alaituko zara berriro. Zure bizitza ez da amaitu. Hasi baino ez da egin. Mirariak kale kantoian daude. Zergatik uste duzu satanasek diozula orain amore emateko? Orain arte, borrokatu duzu, ez etsi orain!

Emana Apostolu Sherrie Eliyahuri, 1998ko apirilaren 10ean

* * * * * * *