PROFEZIA 23

PLANTAK EGITEN DITUZUENEN ELIZA: UTZI JOATEN NEURE HERRIARI

MINTZATUA/IDATZIA RUACH HA KODESHEN GANTZUDURAPEAN, ESANDA SHERRIE ELIYAHU ZERBITZARI HONEN BITARTEZ

1998KO ABUZTUAREN 26AN

* * * * * * *

2 KRONIKAK 36:16

Baina haiek Jainkoaren mezulariei iseka egin, beraien esanak gutxietsi eta barre egiten zieten profetei. Jaunak bere herriaren kontra zuen haserrea gainez egiteraino handitu zen eta ez zen salbabiderik izan.

EZ DAUKA EZ GIZONEZKOEN EZ ANDRAZKOEN IZENIK

Aspaldi ohartu nizun, Elisheva, Ministerio honi ez ipintzeko ez gizonezkoen ez andrazkoen izenik, Ministeriorik egon aurretik ere. Zure espirituan ipini nuen, honako ezer ere ez luke izango egina zure eskuz, honako ezer ere ez luke izango egina zure ahoz. YAHUVEHREN ahotik jaio zen. YAHUSHUA zuen MASHIACHREN ahotik jaio zen. RUACH ha KODESHEN ahotik, zuen IMMAYAHREN ahotik jaio zen. Zure eskuz izango balitz, aspaldidanik lur jota egongo litzateke. Aintza Shkhinyahren haizeari esker lur guztian zehar putz egiten dabilena, haize Santua suspertzekoa. Ez da zure arnasagatik, bestela behea jota egongo zinateke.

ISAIAS 42:8

NI naiz Jauna, horixe dut Izena: ez diot NIRE ospea inori utziko, ez NIRI zor zaidan gorespena idolei emango.

* * * * * * *

SARRERA

YAHUSHUA, gure bihotzekoa, hitz egin berba bat zure herriari egun honetan. ZEUK ipini zenuen Profezia bat nire Espirituan, otsoei hitz egingo zeniela ardiz mozorrotuak, eta eskatzen dut YAHUSHUAREN Izenean, agertu dadin. Pertsegitu ditzan otsoak ZURE ardietatik aldentzeko izuaz. Eskatzen dut YAHUSHUA ha MASHIACHREN Izenean, ez dezaten entzun nire ahotsa, entzun dezatela ZURE ahotsa. Eskatzen dut YAHUSHUAREN Izenean, hitz egin ZURE herriari orain eta ez dadila irten ezpain hauetatik berba bat haragitik. Ordea, izan daitezen benetan RUACH ha KODESHARENAK, YAHUSHUAREN Izenean. Amen.

PROFEZIA 23

UTZI JOATEN NEURE HERRIARI. Profezia berri bat aldarrikatzen da egun honetan. Ardiz jantzitako otsoentzat beste ohar bat, apostolu, profeta, ebanjelista, artzain eta maisu ofizioa agertzen dutenak, NIRE ardiei irentsi, tratu txarrak eman, hil, edo pikatu, menderatu, atzipetu, edo kanporatzeari lotzen zaionak. UTZI JOATEN NEURE HERRIARI. Moisesen garaian bezala, faraoi gaiztoari hitz egin nionean esanez: UTZI JOATEN NEURE HERRIARI, honela diotsuet egun honetan, NIREAK diren plantak egiten dituzten otsoei, baina ez dakitenak NI nor naizen ere, plantak egiten NI maite nautela eta zerbitzatu eta NEURE Hitzak aipatzen dituztenak, eta alderantziz, ez dakite NI nor naizen ere, zuei diotsuet egun honetan: UTZI JOATEN NEURE HERRIARI.

Makina bat otso daude ardiz jantzita, mirariak egiten dituzte, agerbideak eta mirak. Mirari hauek NIRE Izenean egiten dituztela diote, zuen telebistako kateetan eta irratietan daude, eta aldiz, ziurtatzen dizuet, EZ DA NIRE RUACH HA KODESHEN BOTEREAN EGITEN DITUZTELA GAUZA HAUEK, INFERNU BERAKO BOTEREAN BAIZIK. Ez liluratu, ez zaitezte galdu, ze anti-Kristok hau eta askoz gehiago egingo du. Kontuz, ENE haur tolesgabeak! Hau irakurtzen ari direnetako batzuek ez diote jaramonik egingo, baina gero gogoratuko dituzue NIK hitz egindako berba hauek. AGERBIDEAK, MIRAK ETA MIRARIAK EGITEN DITUZTEN GUZTIAK EZ DIRA NEUREAK. BETI DAGO FALTSIFIKAZIOA, AKORDATU ZAITEZTE, SATANASEK BAKARRIK BENETAKO GANTZUDURA ETA NIRE RUACH HA KODESHEN GAITASUNAK FALTSIFIKATZEN DITUELA.

Baina NIK agintzen ditut otso hauei egun honetan, NIRE ardiak liluratzen dituztenak eta galdu doktrina faltsu, kontrol mentala, buruko engainua, buruko azpijokoa, gezur espirituak eta engainatzaileekin. UTZI JOATEN NEURE HERRIARI. NI naiz Jainkoa ez zaiona gehiago isekarik egiten. HAREN harremanak eta eskaintzak ostu dituzue, zeinek santuak deritzete, eta orain hauxe diotsuet: JAUKITU BEHARKO DUZUE EGIN DITUZUEN GUZTIENGATIK. Ze hau YAHUSHUA ha MASHIACHREN Izenean egin duzue hau, NIREAK zareten plantak egin dituzue, eta berriz, zuen bihotza oso urruti dago NIREGANDIK. Beraz, egiaz diotsuet: ARDIZ JANTZITAKO OTSOAK: EPAIKETA YAHUVEHREN ETXEAN HASTEN DA, PLANTAK EGITEN DITUZTEN ELIZARENTZAT ERE.

Azkeneko aldiz: UTZI JOATEN NEURE HERRIARI. NEURE ardi eta bildotsei tratu txarrak eman dizkiezue, zuek, deabrutuak, artzain gaiztoak, ardiz jantzitako otsoak eta ardizko txantxoko otsoak. Erruki gabe jipoitu diezue. SINESTARAZI DIEZU GURTZEKO LAIN JAINKOA ZARELA ETA BENERATU ETA ZEUK BAKARRIK ENTZUN NAZAKEZULA. Gezurra esan diezu eta haiek jainkoa direla esan diezu, haiek mesias txikia direla. Okertzen dituzue NIRE Eskriturak eta desbideratzen diezue. ARTZAINAREN ESPIRITUA ELIZAREN ESPIRITUA DA. Zuek, artzain gaiztoak, NIRE hamarrenak eta eskaintzak santuak hartzen dituzue eta sinestarazten diezue birdekoratzeko edo eraikin berri bat egiteko dela eta urrez betetzen dituzue zuen poltsikoak eta ez daukatela eskubiderik jakiteko nora doan benetan uste duzue. NIRE artaldea triskilatu duzue. Zuek, artzain gaiztoak, ez duzue irakasten ona txarrengandik.

Ez! Oi Ez! Zuen hamarrena edo zuen kongregazioa galdu dezakezue egia esaten baduzue, bekatua aitortu gabea, damutasun gabea eta bekatu ez uztea infernura daramate. Ez diezu esaten fornikazioa infernura daramala, ez badira aldentzen. Ez diezu irakasten abortua ERAILKETA dela eta infernura darama damutasunik ez badago. Ez diezu irakasten homosexualitatea eta adulterioa bekatua direla eta infernura daramatzatela, damutzen ez badira. Ez diezu irakasten “Izan Santu, NI Santu naiz eta.” Ez! NIRE sumindurarako prestatzen zara. Gobernuaren aurka ozenki berba egiteko beldur zara, zure zerga eza estatusa galtzeko beldur baitzara. Ez duzu hitz egiten artaldea galtzen duten beste ministroen aurka bestela konturatuko lirateke, ze horrek ekarriko zukeen, besteak zure aurka jartzea. Esaten diezunean besteei santutasunean bizitzeko, zu zeuk deabrua letxe bizi zara. Zuk, NI itsu nagoela eta ez dudala ez entzun ez ikusi zuk diozuna, eta nola iseka egiten didazu eta Santu den guztiari, KONTUZ! Ze, DAMUTZEN EZ BAZARA, ZUK GUTXIEN ESPERO DUZUNEAN ETORRIKO NAIZ ETA NIRE SUMINDURARAKO BAINO EZ EGONGO ZARA PREST.

UTZI JOATEN NEURE HERRIARI. Hau diotsuet behin berriz: UTZI JOATEN NEURE HERRIARI. Zeruko MAKILA beheratu eta suntsitu orduko, gaiztoaren eta bekatuaren ekintzaileak. Jainko Handia, NI NAIZ ez da gehiago trufatua izango. Plantak egiten dituzuen eliza: KONTUZ! Plantak egiten dituzuen elizako artzainak: KONTUZ! Apostolu, profeta, maisu eta ebanjelistak plantak egiten dituzten elizetakoak: KONTUZ NIRE SUMINDURAKO MAKILA BADATOR ETA! Aldendu gaitzetik. NI EZ NAIZ ERLIJIOA, NI ZURE SORTZAILE ETA SALBATZAILEAREKIKO HARREMANA NAIZ. Zuk predikatzen duzu, orain bizi egizu. NI ez naiz iseka egin zaion Jainkoa. EZ NAIZ GEHIAGO TRUFATUA IZANGO. Eliza horietan jartzen zarete eta bankuak bete, eta haatik, ez didazue ezagutzen ere. Prediku-lekuen atzean ipintzen zarete eta NIRE Hitzak entzun eta NIRE Berba predikatu eta estaltzen dituzue zuen belarriak. Ba ez didazue ezagutzen ere. Nola liteke besteak NIREGANA ekartzea eta salbu mantendu, ez didazunean ezagutzen ere? Bertze behin diot: UTZI JOATEN NEURE HERRIARI.

Artzain diruzale eta zakarrak zarete. Batak besteen aurka txarto berbetan ez egiteko diozue. Zuek bekatuak estaltzen dituzue, aldiz, NIRE Herriari gupidarik gabe jipoitzen diozue zuen hitz, ekintza, maitasuneza, eta axolagabekeriekin. Morala bikoitza duzue eta haiek bekatuan ikusten dutenean artzaina, edo ministerioan nonor, haien belarriak eta begiak estali behar dituzte eta ez dezatela gero mutik ere esan ze horrela esaten zaie egiteko, bekatua dela artzainaren bekatua jakinaraztea. Epaiketa hasi da Jaunaren Etxean eta agintari espiritualekin, agintari haiekin zeintzuk agintari espiritualak izatearen plantak egiten dituztenak, eta NIRE Herria desbideratzen duten haientzat: jaukitu beharko duzue epaiketan egun honetan.

Epaiketa hasi da YAHUVEHREN Etxean, zuek artzain gaiztoak egin dituzuen ekintzagatik. Oi, NIK paganoa epaituko dut eta jada hasi naiz paganoa epaitzen, izurriak isuri diren heinean. Baina ZU, ZU, ZU, hain jainkotiar esertzen zarela han, zu, NIRE Hitza ezagutzen duzula diozuna, zu, NIRE Hitza aipatzen duzula, zu, YAHUSHUA ha MASHIACHREN Izenean diozuna eta ostera, ez nauzu ezagutzen ere: UTZI JOATEN NEURE HERRIARI. Egun honetan ohartzen dizuet, izurri handiak zuen gain datoz eta, mundu honek sekula ikusi ez duena oraindik, egiptoarrei israeldarrengandik banatu nuenean bezala, baina oraingoz ORAINGOAN EZ DIRA PAGANOAK BAKARRIK ZIGORTUAK IZANGO DIRENAK.

IZURRI BERRIA

Oraingoan, izurri berri hau agertzen denean, NIREAK direla aitortu duten haiengan etorriko zaie, eta ostontzin, ez naute ezagutzen. Hamarrenak eta eskaintzak ostu dituzte. NIREAK direla aitortzen dute eta ordea, ez naute ezagutzen ere. Ez zaie axola. NIRE ardiei jipoitu diete eta kaleratu, menperatu ezinik ibili direnean haien ahoak itxi dituzte eta jo mendekotasuna lortzeko eta kanporatu. Oi, zatozte NIREGANA, zuen Jauna, zuen Jainkoa, zuen Salbatzailea, ENE ardiak eta bildotsak, ze NI naiz ARTZAIN ON bakarra! NIK zainduko ditut zuen zauriak eta atsedena emango dizuet.

Oi! Oi! Oi! NIRE ATSEKABEA entzun dezakezue! NIK ez nuen hau egin, ENE kuttunak. NIK ez nizuen hau egin, ENE ardiak, ENE bildotsak, ENE haurrak, ENE Emaztegaia. Oi, otsoak ordainduko dute! Ze MAKILA haien gain beheratuko da era boteretsuan egun honetan. NIK erakutsi eta AZALDU EGINGO DIET OTSOEI eta ontzi hau, orain berbetan ari dena, erabiliko dut eta berak, NIRE Ahalmenean, zuen aurpegietako txantxoak kenduko dizkizue eta ardiak ikusiko dizuete, nolakoak zuek zaretena. Lehenengo eta behin, ardia zarela diozu eta txantxoa ipintzen duzu, baina azpian beste txantxoa duzu eta otsoaren txantxoa da. Baina benetan diotsuet, txantxo horren azpian, aurpegi jatorra dagoela, ze demonioaren txantxoa da gezur horiek berba egiten dituena eta infernuko osinetik dator.

Oi! Oi! Oi! Berriro diotsuet zuek zeharo demonioaren menpe jabetuak bihurtu aurretik, ardiz jantzitako otsoak, askatu zaitezte orain. Aitortu egin duzuena zeru eta lurraren aurrean, ARRAPALADAN, ARRAPALADAN, ARRAPALADAN, ze NI Jainko AHALGUZTIDUN Jauna YAHUSHUA ha MASHIACH naiz, zuk iseka egin diozuna. Zuk diozu ez zarela ministerioa, eta nolanahi ere, NIRE artaldeak triskilatzen dituzu. NI naiz zure atzetik joango zaizuna NIRE MAKILAREKIN eta ELIAS ETA JEREMIAS ETA JUAN BATAIATZAILEEN ARMADA BAT JASOTZEN ARI NAIZ ETA HAIEK ZUEN ATZETIK ETORRIKO DIRA NIRE IZENEAN ETA NIRE AHALMENEAN, BAKARRIK NIRE AINTZARAKO.

NIK ez dudala epaiketari buruz hitz egiten diozue, ez dudala sumindurari buruz hitz egiten diozue. NIRE Profeta Santuak mesprezatzen dituzue esanez: “RUACH ha KODESH (Espiritu Santua)?” Oi, zuek, errukarriak! Premia duzue. Baina NIK diotsuet, gaiztoak, egun honetan: NIK epaiketari buruz hitz egiten dut eta sumindurari buruz hitz egiten dut eta ZU, ZU, ZU, NIRE Izenean hitz egin duzuna, ZU, ZU, ZU, NIRE ardi eta arkumeei tratu txarrak eman dizkiezuna, ZU, NIRE Emaztegaiari tratu txarrak eman dizkiozuenak, ENE ttipiak YAHUSHUARENGAN. ZU, ZU, ZU, NIRE sumindura nabarituko duzu era ahaltsuan, epaiketa zure gain datorrenean, egun honetan.

Oi, bai! Lezioa mingarria ikasiko duzue. Oi, bai! Zuek, artzain gaiztoak, ongi ikasiko duzue, egun honetan damutzen ez bazarete. Hau bada diodana. Hau ez da zuek jolastea aukeratu zenuten olgeta. Zuek NIRE artaldea triskilatu zenuten eta galdu, baina NIK ordaindu araziko dizuet. Oi, nola ordainduko duzuen! LASTERKA EGIZUE, OTSOAK! ERPAJORRAN! Lasterka egizue saiatzen ari zineten hori egitetik! Lasterka egizue egin zenutenetik! Deiadarka egizue erruki bila oraindik etor lezakeena. NIRE benetako Profeta eta Apostoluei isilarazten diezue. Diozue: “Ona ezin baduzu esan eta ongi sentiarazi, ez eraiki, aholkatu eta altxatu”, orduan ezetz diozue. Ez duzue gura haien inolako profeziarik, faltsuak deitzen diezue esanez: “Ospa!”.

Egi-egiaz RUACH ha KODESHEK ez du zure bitartez hitz egiten gaur. Behin eta berriro bidali nien eta OHARTU, eta OHARTU eta OHARTU eta zuen belarriak estaltzen dituzue eta NIK hitz egiten egongo ez banintzaizuen plantak egiten dituzue, haatik, zure bihotzean beldur zara beste batek entzungo ote duenarena. Makina bat galdu dituzue! Makina bati gezurrak esan zenizkieketen! Makina bat bairatu zenituzten jainko direla eta NIRE aurrean ipini ziren eta NIK esan behar izan nuen “ALDE HEMENDIK!” Zuengatik da, zuek, agintari gaiztoak, zeinei esan behar izan diet: “Alde NIREGANDIK, gaizkileok, ez zaituztet inoiz ezagutu eta infernuan geratuko zarete.” NIRE Hitzak hartu eta okertzen dituzue, NIK gura ez nuen esanahia emateko.

Zuek, gaizkileok, pozoia ematen diezue janari lez, NIRE Hitza, alderantziz, ezti abaraska bezain gozo denean. Oi, hain gozo! Atsegina dela deritzo eta ostontzin, okela gogorra. Esnea sinplea delakoan, haur jaioberri sinpleentzat ere, eta nolanahi ere, pozoian bihurtzen duzue, esan dituzuen gezurrekin. Irakasten diezue NI ez naizela etorriko. Noeren garaietatik esan ohi dela hau esaten diezue. Berriz, irakasten diezue iseka egiten eta NIRE RUACH ha KODESHEK egiten ari den guztiari barre egiten eta esaten ohi den guztiari. Irakasten diezue abortua ongi dagoela eta homosexualitatea maitasuna dela eta NIK ez noala bekatu hori epaituko, baina, ez al duzue ikusten NI bakarrik naizela Orbaingabea eta Santua, eta higuintzea behetik datorrela eta ez goitik? Egia da, bekataria maite dut. Egia da, bekatua gorroto dut, higuintze da NIRE begietan, eta entzuten ari diren guztiak, entzun lezakete NIRE RUACH ha KODESH (Espiritu Santua) euren baitan.

Oi, ENTZUN EIZUE! Oi, ENTZUN EIZUE! Oi, ENTZUN EIZUE! Zuek, predikatzaileak eta agintariak, NIRE artaldea galdu dituzuenak, Oi, ENTZUN NAZAZUE! Oi, ENTZUN NAZAZUE! Oi, ENTZUN NAZAZUE! OTSOAK, IHES EGIZUE NIRE ARTALDETIK EGUN HONETAN, bestela, bizitzaren sasoi onenean suntsituko zaituztet. Zuen prediku-lekuetan suntsituko zaituztet. Hilketak egongo dira, NIRI erronka egitera ausartu diren haien artean, egun honetan. Zuen sekretuak azalduko ditut maila handiagotan. Uste baduzu orain arte ikusia duzula, itxaron, hasi baino ez dut egin eta.

UZTARRIA DESOREKATUA

Zuek, uztarria desorekatuan zaudetenak, egun honetan diotsuet: ENTZUN ERNE! Makurtu zuen belarriak berba bakoitzari NIK diotsuedana. Oi, ezkontza ugari daude NIK ez ditudanak ordenatu! Hamaika ezkontza daude, eta NIRE begietan, hauxe diotsuet: EZIN DUT JASAN NIRE EMAZTEGAIARI ESTALTZEN DION BEKATU ORBANA, ze beraiek dira hau egin dutenak. Entzun eizue erne NIK esango diozuedana.

SEXU BEKATUA EZKONTZAN

Paganoei zeinekin ezkonduak daudenei mintzo naiz, mota guztietako zitalkeria, gaiztakeria, errua eta bekatuaz estaltzen dizkiezuenak: UTZI JOATEN NEURE EMAZTEGAIARI! ZUEK KUTSATU DUZUE SEXU BEKATUAZ. Putetxera zoazte eta gero haiengana zatozte. Benetan diotsuet, senarrak, galduak izan zaretenak, hauxe diotsuet: Haiek senarrak dutenak putetxetara joan direnak, satanasek NIRE emaztegaia lohitzeko ahaleginetan dabil, orbangabea eta zuria izan beharrekoa, eta oraintxe bertan hauxe diotsuet: EZ NOA GEHIAGO HAU BAIMENDUKO. NIRE Ezpata hartzen nabil eta EZKONTZAK BANATZEN.

Jainkotiar direnak mantenduko dira

Ez direnak, eroriko dira

Ez nago Dibortzioan, lotura gehiago baino ez da.

EZKONTZAKO DESLEIALTASUNA INTERNETEN

NEURE haurrei askatzera nator eta horixe bera da gertatuko dena. Oi, NIREAK zaretela diozuenak eta emazte jainkotiarrekin ezkonduak zaretenak, eta hala ere, interneten zehar nabigatzen duzue bekatu eta pornografiaren bila! Zuen begiak kutsatzen dituzue eta adulterioa egiten duzue zuen espiritu eta arimarekin, eta edozeinetara ere, inork ez duela jakingo uste duzue. Orain bada, zuentzat berriak dauzkat eta sinetsi nazazue, diotsuet eta egia da, ze NI gezurrik ezin duen esan Jainkoa naiz, hau bekatua baita. Damutzen ez bazara, HILKO ZARA ZE NIRE EMAZTEGAIA KUTSATU DUZU. Ezkontza santu izateko egina zen. Ez al duzu ulertzen? Ezkontza santua izatea espero da. Emakume eta gizon artekoa da. Ezkontza ohea SANTUA izan behar du, NIREGANAKO BATERATZEA irudikatzen baitu.

Bada egiaz elkarrekin zaudetenean adimen, gorputza, espiritua eta arima, orduan zarete bat NIREKIN eta HIRUTASUN SANTUAREKIN. Baina, nola liteke bat izatea putetxeetara doan batekin? Nola liteke bat izatea bekatu mota guztietan haren adimena pentsatzen duenarekin? Nola liteke bat izatea NIRE Izena ere gorrotatzen duenarekin? Oi, hauxe diotsuet, eta argi eta garbi ipiniko dut: EZ NOA GEHIAGO BAIMENDUKO NIRE EMAZTEGAIA SEXU BEKATUAZ KUTSATUA IZAN DADIN ETA HOBE DUZUE HITZ HAUEK AINTZAT HARTZEA! Bada begiratu, NI ez naiz trufatua izan dezakeen Jainkoa eta NIRE ahotsa ere ezagutzen duzu eta zin zinez diotsut, bai senarra, bai emaztea, ez zara haiei iruzur egiten, YAHUSHUA ha MASHIACHRI iruzur egiten ari zara. Bereziki senar kristauak zaretela diozuenak, NIREAK zaretela diozuenak, eta hala eta guztiz ere, ezin duzue NIRE Espiritua entzun eta zuen begi espiritualak itsuak daude. Ez diozu bakarrik senar horri iruzur egin, eta ez duzu bakarrik emazte horri iruzur egin, berriro diotsuet: YAHUSHUA ha MASHIACHRI iruzur egin diozue. ALTXATUKO ZAITUT JENDAURREKO LOTSARAKO. Hasiera zen nazio honetako Presidenteak jendaurrean esan zuenean: “Txarto egin dudan arren, ez zaizue axola” eta herriak baietsi zuen.

PROSTATA MINBIZIA

Orduan bada, egun honetan diotsuet: Jainko Jauna AHALGUZTIDUNAREN arazoa da, bada egun honetan ohartzen dizuet, plantak egiten dituztenen eliza, entzun adi NIK diodana. NIREA zareneko plantak egiten badituzu ere, nazio honetako agintaria bezala NIREA den plantak egiten dituen arren, NIK ALTXATUKO ZAITUT JENDAURREKO LOTSARAKO agintari honekin egin dudan bezala eta berriro ere egingo dut. NIREAK zaretela aitortzen duzuenak, ezkonlagunen atzean alde egiten dituzuenak eta adulteriozko harremanetan nahasten zaretenak eta sexu bekatuan eta lizunkerian, ez zaizue ezer falta. Baina zinez diotsuet: adulterio ekintzan bertan zaudetenean, hurrengoan, gogorat hau: arnas egiteko hartzen duzuen haizea, zuen bihotzeko hurrengo taupada NIREA da, ez duzu jakingo zein egun edo zein ordutan. Baimenduko dut zure ezkonlaguna jakin dezan zertan ari zaren. Munduak eragingo du burua eta ez dute ulertuko zergatik PROSTATA MINBIZIA hain nagusi den gizonarengan. Baina erakutsiko dut zehatz-mehatz zer uste dudan sexu bekatuari buruz, eta erakutsiko dut, eta egun honetan ohartuak zaudete, jaukitu beharko duzuela orain badizuenagatik.

Hobe duzu damutzea, eta burua behean makurtu eta belaunikatu, eta hobe duzu damutzea, ez bakarrik zure Jauna Ahalguztiduna YAHUSHUA ha MASHIACHREN aurrean eta NIK barkatuko dizut gaur, BAINA GERO EZKONLAGUNARI AITORTU BEHAR DIOZU OFENDITU ETA IRUZUR EGIN DIOZULA ESANEZ. Zeren, zinez diotsuet, ez dut baimenduko iseka egina izatea ezta egun bat gehiago ere. Adulterio ekintzan bertan egon dezakezu, zurearekin irten zarelakoan, baina hauxe diotsuet: NIK, JAUNAK, HILIK JAUZIARAZIKO DIZUT eta ez dakizu noiz egingo dudan, eta ZURE ESPERMA PROPIOAN IRRISTATUKO ZARA INFERNURARTE. Hauxe diotsuet ze NI errukizko Jainkoa naiz, zuek entzun eta entzun erne. Irakasten dizute: “Oi, ederto, ni gizona baino ez naiz, nik nahi dudana egin dezaket, nire ezkonlaguna ikusi izan ezik, bestela, dena dago ondo.”

Baina ahazten zaizue Zeruko Aita duzuela. NIREAK zareneko plantak egiten badituzue ere, NIK ezagutzen zaituztet, oi, hain ondo! Eta zuek, emakume kristauak deiturikoak, NIREAK zaretela diozuenak, EZ zarete hobeak. Zuek ihesalditxo bat egiten duzue, eta uste duzue, senarra jakin izan ezik, bestela, dena ondo dagoela. Baina egun honetan, diotsuet: apuntatua daukat eta zuek ere ez dakizue noiz kenduko dizuedan bizia. ZUEK ERE MINBIZIEKIN BETERIK EGONGO ZARETE ETA EZ DA EGONGO SENDAKETARIK. Sinetsi nazazue ze badakizunak entzuten ari zareten hitz hauek NIRE RUACH ha KODESHENAK dira eta izua zure gain etorri zaizu. Zeren badakizu nori berbetan nabilen. ZU zara, eta ZU eta ZU. Zuek nahi beste lege onar ditzakezue, esanez sexu berdineko ezkontza santua dela.

Baina, Oi, LEGE HAU ONARTZEN DITUEN HERRIALDEAK! DAMUTUKO ZAIE! Ze NIK ez naiz gehiago iseka eginda izango, ezkontzaren instituzioa sortu zen santu izateko. Aita, Seme eta Espiritu Santuaren batasuna irudikatzen du. Bat gara, eta ezkontzen zaretenean, bat zarete. Paganoarekin ezkontzen bazara, beti eztabaida egongo da, bai argiak iluntasuna menperatu nahian, bai iluntasuna argia menperatu nahian. Baina NIRE haurren deiadarrak entzun ditut, uztarria desorekatuan atxikiak daudenak, eta egun honetan diotsuet, Profeta honen bitartez, Sherrie Eliyahu, oso irmo esaten ari nabil.

NIRE YAHUSHUA HA MASHIACHREN EMAZTEGAIA KUTSATZEN JARRAITZEN DUEN BIZIA GALDATUKO DUT. ENE haurrak, benetan ezagutzen nauzuenak, mundu honetan bizi behar duzue, aldiz, ez bihurtu mundu honek bezala. Izan Santuak, NI Santu naizen bezala, santutasunean bizi zaitezte, mintzatu santutasunean, pentsatu santutasunean eta ekin santutasunean, fedegabetasunezkoa den guztiarengandik aldenduz. FEDEGABETASUNA EZ LUKE LEKURIK TOPATU BEHAR ZUREGAN. Haurrak, otoitz egizue YAHUSHUAREN Izenean askatuko baitzaitut. Gero, izan fedea egina dagoela eta sinetsi bakarrik.

Honela hitz egin da, honela idatzia zen RUACH ha KODESHEN gantzuduran azpian, 1998ko abuztuan 26an, goizeko 10:42, Alaba, Gerlari, Emaztegai, Zerbitzari honi, Apostolu Elisheva Sherrie Eliyahuri.

* * * * * * *