PROFEZIA 27

YAHUSHUA ITZULIKO DA SABBATH BATEN - ALTXATU ANDERE APOSTOLUAK ETA PROFETAK

EMANA PROFETA SHERRIE ELIYAHUREN BITARTEZ

1999KO URTARRILEAN 4KO PROFEZIA

* * * * * * *

2 KRONIKAK 36:16

Baina haiek Jainkoaren mezulariei iseka egin, beraien esanak gutxietsi eta barre egiten zieten profetei. Jaunak bere herriaren kontra zuen haserrea gainez egiteraino handitu zen eta ez zen salbabiderik izan.

EZ DAUKA EZ GIZONEZKOEN EZ ANDRAZKOEN IZENIK

Aspaldi ohartu nizun, Elisheva, Ministerio honi ez ipintzeko ez gizonezkoen ez andrazkoen izenik, Ministeriorik egon aurretik ere. Zure espirituan ipini nuen, honako ezer ere ez luke izango egina zure eskuz, honako ezer ere ez luke izango egina zure ahoz. YAHUVEHREN ahotik jaio zen. YAHUSHUA zuen MASHIACHREN ahotik jaio zen. RUACH ha KODESHEN ahotik, zuen IMMAYAHREN ahotik jaio zen. Zure eskuz izango balitz, aspaldidanik lur jota egongo litzateke. Aintza Shkhinyahren haizeari esker lur guztian zehar putz egiten dabilena, haize Santua suspertzekoa. Ez da zure arnasagatik, bestela behea jota egongo zinateke.

ISAIAS 42:8

NI naiz Jauna, horixe dut Izena: ez diot NIRE ospea inori utziko, ez NIRI zor zaidan gorespena idolei emango.

* * * * * * *

PROFEZIA 27

NI, YAHUSHUA, SABBATH EGUNEAN ITZULIKO NAIZ, ez dakizue zein. Aurrera NIRE andere Apostoluak eta Profetak! Altxatu zaitezte orain! Inork ez dezazuela gehiago esan NIK ez dizuedala deitu izateko Profetak eta Apostoluak, Maisuak, Ebanjelistak edo Artzainak! NI naiz Buztinlaria, zuek zarete buztina. Zergatik entzungo diozue gizakiari edo farisear espiritua duten haiei? Adierazi Apostolu honi ematen dudan mezu hau esateko. Elkartu haren ahotsari, emakumeak eta gizonak, NIRE ahotsa nabaritzen duzuenak hitz egiten, NIK idazten dudanaz haren bitartez. Bata besteari kemendu. Satanasek isildu zaituzte denbora gehiegi. Gerlari profetikoak, apostolikoak, zuek badakizue nortzuk zareten. Idatzi NIRE zerbitzariari eta kemendu batzuek besteei, ikasi elkarrengandik. Berehala itzuliko naiz. Har ezazue elkar eskuak. Ez zaudete bakarrik. Mundu guztiaren zehar hedatu zaituztet, baina ezagutuko duzue elkar garaiz.

Elkarren premia duzue. Deikuntza berdina duten gizonekin batuko zarete. ostentzean, hori aitortzea gaitzesten dutenak laga iezadazue NIRI. Ez argudiatu belarri gorrak dituztenekin, asmo onak izanda, ostera, min handia eragin dute emakume haiei, ezin dutela Apostoluen deia izan esan diote, idazten dizuena ere adoregabetua izan zen eta hau esan zioten. Berak erantzun zuen: “Oi, ongi, jarraituko dut egiten deitua izan naizena egiteko, edozein izena deitu dezakezunarekin.” Haatik, hau esaten duen gizona beste ahots batetik atzipetua zen, ez NIRE ahotsa. Damutu behar du hau egiteaz.

Prest egongo al zara? YAHUSHUA itzuliko da SABBATH egun batean. Esaiezue entzuteko gogoa duten guztiei; ez harritu denak ez badute sinesten. Hau ez da zuen arazoa, baizik eta haien arazoa. Zuei obeditzea bakarrik dagokizue.

Taldean, zuen ondoan NIK ipintzen ditudanak buruhauskarria bezala izango dira eta beste pieza batzuk ez dute artekatuko. Jagon zuen begiak zabalik besteengatik. Profetak, Apostoluak, Ebanjelistak, Maisuak eta Artzainak andana dakartzat, eta hala ere, lan egingo dute bat bezala. Egundo pentsatu barik norberaren buruaz direnak baino gehiago. Jakinda, batera mantenduz gero, lortuko dutela egitea NIK agindu niena egiteko. Arimen uzta handia atzemango da eta hau izango da ministerio handienetako bat arimak ekarriko dituena lurrazalean, NI, Aita YAHUVEH, NIRE Semea YAHUSHUA eta NIRE RUACH ha KODESHEN Aintzarako. Askok ez lirateke salbu izango NIK altxatu ez banu ministerio hau.

ENE Apostoluak, gizakiek gaitzesten dutena Apostolutzat, ezagutzen du NIRE ahotsa eta idazten du entzuten duena. Beste emakume batzuei NIK Apostolu deitu diet eta esan diote ezin direla erabiliak izan betekizun honetan, baina diotsuet, Apostolu honi esan nion bezala, hau ez legokieke gizonei erabakitzea, nola NIK erabiltzen ditudan NIRE zerbitzariak NIRE arazoa da. Haiek NIRE buztina dira eta NIK bakarrik moldeatzen ditut eta frogatu haien frogetako suteaz NIK erabakitzen dudan moduan. Nor da gizakia esateko NIK, YAHUVEHK, zer egin dezaket eta zer egin ez dezakedana? Gizaki anitz atzipetuak izan dira, Espirituak gutxiesten dituztelako, Davidena letxe, NIK NIRE zerbitzariengan ipini dudana. Harik eta gehien honen aurka borrokatzen dute gizakiak, orduan, gero eta gehiago altxatzen ditut NIRE Daviden Espirituak NIRE zerbitzariengan. Harrokeriak soilik eragiten du gizakiak horrelako gauzak hitz egitea. DAMUTU ZAITEZTE GAUR! NIK ordenatu dut biei kementzeko, andre Profetei eta andre Apostoluei, Maisuak, Ebanjelistak eta Artzainak. Berak ezagutzen du pertsekuzioaren beroa, deikunde Altuagatik NIK ipini dudana haren bizian, eta guzti haietan NIRE Gerlari Profetiko Apostolikoak deituak izateko azkeneko garai hauetan. Samaldak dira andrazkoak! Ez utzi gizonezkoak edo farisearrak ezesten! Hau da NIK, YAHUVEHK, egin dudana eta egiten ari naizena. Nor ausartzen da YAHUVEHRI esatera BERA oker dagoela?

Zuei dakarkizuet eta gizonak eta andereak denak elkarrekin, NIRE RUACH ha KODESHEN bat izan zaitezten eta bat bezala hitz egingo duzue NIRE RUACH ha KODESHEAN. Atzemango dituzue lortezinak eta askok gaitzetsiak eta jaurtiak salbatu ezinak bezala, eta ostera, NIK bidaliko dizuet gantzudura, berbak eta maitasuna ez direnak zuenak, gizaki hauek atzemateko. Bai, NIK diot herri bat atzemateko iraintzeko beldurra duzuena, baina ez hitz egitea iraintze handiena lirateke guztien artean. Konfiantza dut NIRE langileengan NIK bidaltzen ditudanak, ze NI naiz Buztinlaria eta zuek buztina zarete. Badakit zer ipintzen dudan langile bakoitzarengan berarekin batzeko. Badakit zerez egina dagoen eta beraren ahultasuna. Bera non ahula denean, beste batzuei gogorrak egin ditut. Besteak batzeko non ahulak diren, bera gogor egina izan da, metala suberatua lez, horrela egin dut zuei batu behar diren guztiekin. Ez duzue beldurrik izan behar nork zuek gehitu duzuen, ze diotsuet, ez dela zuen erabakia, baizik eta NIREA.

Edozein Judas Ministerio honi elkartzeko nahian, Judas bezalako patua izango du. Ez dut baimenduko inork suntsi dezan NIK NEUK eraiki dudana eta jarraituko dudana eraikitzen. Ministerio honek mundua besarkatuko du. Ez gutxietsi hasiera txikiak, ze NI hasi nintzen haurtxo ttipia bezala azpil batean, ez da horrela? Lurrean, hasieran hauxe zen lurrak ikus zezakeen guztia. Eta ostera, hiru urtetan zehar ikusazue zenbat ukitu eta salbatu nituen. Munduko liburu guztiak ezin dute eduki denbora labur hartan egin nuena. Ez gutxietsi NIRE gantzuduraren boterea. Denoi gantzutu dizuet eta NIRE gantzudura erioten jarraituko dut neurri handiagoan. Jakingo duzue ezin duzuela ezer egin, baina YAHUVEHREKIN gauza guztiak egingarriak dira, sinetsi ahal baduzue.

Orain bananduak zarete estatu desberdinetan, baina hau aldi-baterako baino ez da, ze aurten elkarrekin egongo zarete, ukitzeko lain hurbil. Bidaiatu eta ministratuko duzue elkarrekin. Ez ahalegindu hau gertatu dadin, ikus nazazue hau gertarazten. Ez saiatu eta esan zein ordutan edo zein sasoian, bakarrik jakizue NIRE denboran eta sasoian izango dela. Otoi egizue eta elkar estali. Lan egin elkarrekin, jakinarazi ikasi duzuena elkarren artean. NIK hautatu nituenean taldekideak NIRE alabarekin elkartzeko, kontu handiaz hautatu nituen eta zeharo frogatu nien. Asko maite zaituztet. Konfiantza handia dut zuengan. Badakit ez diozuela minik egingo NIRE zerbitzariari, baizik eta, alderantziz, babestuko duzuela, eta berak ez zaitu minduko baizik eta babestu. Elkartzen diren guztiak oso bereziak dira, urre trinkozko katea bezala. Ez dut ipintzen metalik, latorria, edo zilarra, edo beruna bezalaxe, NIRE urrezko katearekin batera, baizik eta metala onena bakarrik aurkitu dezakedana, suzko labean suberatua izan dena eta irten zena urre nahasgabea bezala, zazpi bider birfindua!

Zaretena baino gehiagotzat ez ezazue eduki zuen buruak. Buztinezko ontzi liraina zarete. NIRE grazia eta errukia eta RUACH ha KODESHEN gaitasunak isuri ditut. Zuek ontzi erabilgarria zarete, ez duena borrokatzen Buztinlarien eskuen aurka. Baimendu nazazue eta baimentzen jarraituko duzue NIK zuek izan zaitezten erara moldeatzen, eta ez zuek erabakitzen duzuen izaeran moduan. Daukazuen guztia aldarean jarri behar duzue eta NIRI baimendu kentzea NIK ez dudana nahi zuek izan dezazuen, eta errendatu zuei NIK nahi dudana zuek eduki dezazuen. Ez eutsi ezer eta fio zaitezte NITAZ. NIK errendatuko dizuet, ez bakarrik oparitzen nauzuena, baizik eta bueltatuko dizuet eskaintzen didazuena baino gehiago. Froga nazazue eta egiaztatu esandakoa bezala egin ez ote dudan.

NIRE Apostolua, ipini daukazun guztia aldare honetan, ministerio hau ere, egiaztatu egingo dudana. Prest egon zaitez NIK edozer kentzeko edo edonor zure bizian, laguntzen ez dizuna, baizik eta oztopatzen dizuna izateko eta egiteko, NIK agintzen dudan guztia ekiteko NIRE Izenean. Egizu horrela guztiarekin, zure seme-alabekin ere. Abraham bezala, sinetsi behar duzue NI Jainko ona naizela eta bueltan ekarriko dizuet bedeinkazioa izango den guztia, eta kenduko dut edozer gauza satanasek ipini zuena zeuen aurrean behaztopagarriko harria izateko. Ausartzen zarete hau egitera, ENE haurrak?

Dirua baita ere. Ez eutsi ezer, ze nolanahi ere NIREA da. “Zurea dena NIREA da, NIREA dena zurea da.” Emaidazu eta horrela gehitua bueltatu dizuket. Esaiozu NIRE herriari, idatzi hau, ez bakarrik zuen taldekideak zuekin elkar daitezen, baizik eta NIRE herriarentzat, ze agindu bera indarrean dago azkeneko garai hauetan. Esaiezu: “IPINI ZUEK DAUKAZUEN GUZTIA NIRE SAKRIFIZIOZKO ALDAREAN.” Errazue: “AUSARTU ZAITEZTE ZUEN AITA YAHUVEH, YAHUSHUA ETA RUACH HA KODESHEAN KONFIANTZA IZATEN.” Ausartu zaitez prest egotera NIK kimatu zaitzatela zuen bizian egon beharko ez zukeen. Ausartu zaitez konfiantza izaten NIK areagotuko ditudala bueltatzen ditudan bedeinkazioak. Egizu hau orain, zure baimenik gabe NIK hartu behar aurretik. Egizue horrela, nahiz senarra, emazte, haurrak, dirua, etxea, kotxea, ministerioak eta abar. Egizu hau maite duzun guztiarekin: lana, adiskideak, elizak. Jakingo duzue zer den.

NIK onartzen ez dudan guztia, zuen zigarroak edo beste edozein ajeekin daukazuenaz bakea lortzeko, zein egiaz, faltsifikazioa da, ze NI naiz Bake Printzea! Ez duzue behar besterik. Eman iezadazue, sakrifikatu NIRI, eta bedeinkazioan aterako balitz, bueltatuko nizueke. Bedeinkazioan ateratzen ez bazaizue, KENDUKO DIZUET! Ze zuek, NIREAK deitzen zaretenak, ba eskubidea dut hartzeko eman nizuena, baita satanasek eman zizuena, edo zuek zeuek, edozer gauza zure ibilbidea NIREKIN eragozten duena. NIK zu salbatzea nahiko zenuke datozen egunetan? Orduan, OBEDITU NIRI eta egizu hau. Otoi egin ez badakizu zer esan nahi duen hau. Ipini baita ere zuen ezkontzak Sakrifizioen Aldarean. Jainkotiarrek jarraituko dute. Izan ere, NIK bedeinkatuko zaituztet sinestera ausartzen ez zareten moduan.

SABBATH

Zuek, ENE haurrak, NIRE borondate akatsgabea nahi duzuela diozue? Benetan gura duzue? Egiaz emango didazue astean egun bat? Sabbath, bariku ilunabarretik zapatu ilunabarri arte, NIGAN atseden hartu behar duzue, poztu NIGAN, ikasi NIGANDIK. Albo batera utzi zure lana eta, horren ordez, egizue bakarrik NIRE lana, lanik egoten bada. Otoitz egizue eta esango dizuet zer egin eta zer ez egin. Oreka akatsgabeko Jainkoa naiz. Gorroto dut desorekatua den guztia. Sabbath ere gorde behar duzue orekaz! Hau da NIGAN pozteko eguna, ez madarikazioa! Hau da bedeinkazio eguna izateko zuentzat, eguna ez izua edukitzekoa, baizik eta irrikaz itxoiteko. Sabbath ez da loturako eguna baizik eta askatasunekoa NIGAN, YAHUSHUA. NIRE dizipuluak eta NI eredua gara zer egitearena Sabbath baten. Ikasi ezazue hau, ez farisearrengandik diotenak hau preso geratzeko eguna dela, jasateko eguna dela diotenak. Bai, benetan diotsuet, handiak izango dira zuen bedeinkazioak NIRE Sabbath gordetzeagatik, eta santutasunean gordetzearren.

HAUXE DA NI ITZULIKO NAIZEN EGUNA! Bai, gorde ezazue Sabbath gaurtik aurrera, NIRE Emaztegaia direnak aitortzen dutenentzat. Prestatu zaitezte, ze zuen Senargaia badator eta Sabbath egun baten helduko da. Ez dakizue zein. Baina NIRI itxaroten ez nautenak Sabbath baten, HUTS EGINGO DIDATE. Bai, benetan, NIRE etorria lurrerantz hurbiltzen den heinean, egun honetan, utzidazue zuen pentsamenduetan, berbetan eta ekintzetan egoten. Gozatu egun hau NIREKIN. Ezin duzue mundutar plazerak NIGATIK bertan behera utzi astean behin? Praktikatu hau orain. Garaia dator, noiz gaizkileak nabarituko dute nor den benetan NIREA, eta nor ez den benetan NIREA. Jakingo dute MARKAGATIK NIRE Legeak gorde eta errespetatzen ote duzuenak. Debekatuko dute Sabbath egunean elkartzea edo aitortzea egun hau Sabbath dela. Gogoratu: ostirala ilunabarretik larunbata ilunabarri arte. Hauxe da Sabbath. Gorde egizue SANTU, eta eguna zuentzat eta NIRETZAT, uzkurtu eta elkar ezagutzeko. Zuek zarete NIRE maite-maiteak. Hau egiten duten haiek, bedeinkazioak ezagutuko dituzte, ez dituzuenak sekula lehenago ezagutu bezalakoak.

Orain NIRE zerbitzariei hitz egin ditut gauza hauek eta mezu hau zuei eman dizuet herriari, profezia pertsonal baten erdian emanda Ministerio honetan dauden haientzat. Haatik, berba hauekin utziko dizuet, NIREAK direnak aitortzen duten haiek eta arimak NIGANA ekartzen dituztenak, NIRE Haurtxo, Emaztegaia, Hautatuak eta Aukeratuei Sabbath gordetzaileak izaten irakasten dietenak, ez Sabbath urratzaileak. Hauexegatik ezagutuko dizuete gizaki guztiak. Horregatik, prest egongo zarete NIRE etorrirako. Entzuteko belarriak dituztenak entzun dezaten, ostentzekoak, gor jarraituko du. Utzi iezaiezue gor, ze bihurrialdi espiritua da haien bihotz eta arimetan sartzen dena. Laga ezazue! Behin eta berriro diotsuet, ez saiatu haien pentsaera aldatzen. NIRE Berba egia esaten du. Ez naiz aldatzen.

NI, YAHUSHUA, Legea betetzera nentorren, ez YAHUVEHREN Legeak bertan behera uzteko. Esaiezu eta entzuteari uko egiten badiote, ez alferrik galdu arnasa haien artean. Gogoratu zaitez nola antzinaroan, askok NIRE Sabbath ez gordetzeagatik hil egin ziren. Badator ordua noiz ezbehar handiak ikusiko dituzue eta gertatuko dira Sabbath barruan. Jendeak astinduko du burua galdezka zergatik. Zuek jakingo duzue arrazoia. Berrikitan esan dizuet. Baina nola jakingo dute besteek NI iraintzen ari direla, ez badiezue esaten? Hau irakurtzen duten guztiek eta NIRE ahotsa ezagutu, erantzuleak zarete ez dakitenei esateko. Haiek uste dute domeketan elizara joanez gero, NIRE Sabbath errespetatzen dutela. Baina NIRE benetako Sabbath oharkabe igarotzen da haiengandik. Berdin zait egunero biltzen bazarete gurtzeko. Halaber, Sabbath NIRE eguna da eta zuen eguna alde batera utzita berezia izan dadin, beste inolako egun bezalakoa. Jaten duzuenean, gogoratu gonbidatu ikusezina duzuela. Gogoratu egun hartan egiten duzuen guztia, zuekin egiten naizela.

Bekatu egiten bazabiltzate, nahiko ondo apuntatuko dut egun honetan. Beste behin, ohartuak izan zarete, beraz NIRE herriak ezin du esan ez zirela abisatuak izan, epaiketak jaso aurretik gogotik bekatu egiten duten haientzat. Maitasunezko Jainkoa naiz eta sumindurazkoa NIRE arerioenganakoa. NIRE etsaiak zarete, bakarrik horrela erabakitzen baduzue izatea. NIK denongatik hil nintzen. NIRE Odola denontzat isuria izan zen; NIK ez dut bereizkeriarik egiten gizakien artean. Ostera, NIK badakit nor den benetan NIREA eta nor plantak egiten dituzten elizakoa. Kontuz NI atzipetu nahian ibiltzeaz, berbak esaten beste batzuek nahi dutenak zuek esan ditzazuen, eta halere, NIRE ahotsa ez dute entzuten. Kontuz esandakoaz eta ez egiteaz! NIK adierazi dut NIRE zerbitzariaren bitartez, berak gutxien espero zuenean NIK hitz egingo nuela herriari beste behin. Beraz, ezin duzue esan, NIRI iseka egiten ari direnak, azkeneko ohar hitzak eman nituenei buruz. ENTZUIDAZUE! IZAN NIRE BELDUR! SINES NAZAZUE! Ez al nintzen NI, Jauna, zure Jainko YAHUVEH eta YAHUSHUA hitz egin zituenak beraren bitartez? Kontuz beragandik etsaia egiteaz, ze bera ez da erantzule NIK berba egiten ditudan hitzagatik. Bera da erantzule, bakarrik beldur bada, ausardiaz esateko. Oraina arte, berak obeditu nau.

Sabbath urratzailea izango zara edo Sabbath gordetzailea? Ez uste NIRE Emaztegaitzat hartuko dizudanik, egun honetan ez bazaude prest NIRETZAT. Prestatu orain, ENE Emaztegaia, ZE BEREHALA NATOR! Ezbehar izugarriak gertatuko dira NIRE Sabbath egunean, agerbide bezala hau aldatu ez den legea dela. Jakingo duzue entzuten dituzuenean. NI ez naiz eraldatzen edozelako andrazkoagatik ezta edozelako gizonagatik, ez sasoiagatik ez denboragatik. NI Jainko Bera naiz atzo, gaur eta betiko. NIRE Aginduak harrian idatziak daude NIRE behatzez, NI NAIZ Jainko Handiarena eta NIK ez dut eskatzen barkamenik edozeini.

Erraz barkatzen diet ez zekitenei ezer hoberik. Zerbitzari honek, zeinen bitartez NIK adierazten dut, oraintxe bakarrik ulertzen du NIRE esanahia benetako Sabbath denboraldiarena. Denbora eta sasoi baterako zen. Bera ez da ez hobeago ez txarrago beste guztiak baino orain irakasten ari naizenak. Gogoratu orain erantzule zaretela dakizuenarenaz. Egiten duzuena ezaguera honekin NIK badakit. Galdetu iezadazue zer iraintzen nauen egun honetan eta zer ez. Otoitz egizue egun honetan eta eskaini nazazue dena oparian bezala. Bedeinkatuko dut eta areagotu bedeinkazioa dena zuretzat eta NIRETZAT. Madarikatuko dut madarikazioa dena zuretzat eta NIRETZAT. Zenbat hau irakurtzen dutenen artean zuen Jainkoan konfiantza izatera ausartuko dira? Aurretik badakit zuek hartuko duzuen erabakia.

Horrela hitz eginda dago, horrela dago idatzia, NIRE gantzudurapean, NIRE Apostolu Sherrie Eliyahuren bitartez, 1999ko urtarrilean 4an, iluntzeko 9:49.

* * * * * * *