PROFEZIA 31
ZUEN PAZKOA EGONGO DA NON ZUEN FEDEA DAGOEN
EMANA APOSTOLU ELISHEVA SHERRIE ELIYAHURI
1999KO MARTXOAREN 30EAN
* * * * * * *
ISAIAS 53:4-5
Baina gure gaitzak hartu zituen bere gain, gure oinazeen zama jasan. Guk, berriz, Jainkoa zauritu zuela uste genuen, Jainkoak zigortu eta atsekabetu zuela. Baina gure errebeldiengatik zulatu zuten, gure erruengatik birrindu; berak jasan zuen guretzat salbagarri izango zen zigorra: haren zauriek sendatu gintuzten.
2 KRONIKAK 36:16
Baina haiek Jainkoaren mezulariei iseka egin, beraien esanak gutxietsi eta barre egiten zieten profetei. Jaunak bere herriaren kontra zuen haserrea gainez egiteraino handitu zen eta ez zen salbabiderik izan.
EZ DAUKA EZ GIZONEZKOEN EZ ANDRAZKOEN IZENIK
Aspaldi ohartu nizun, Elisheva, Ministerio honi ez ipintzeko ez gizonezkoen ez andrazkoen izenik, Ministeriorik egon aurretik ere. Zure espirituan ipini nuen, honako ezer ere ez luke izango egina zure eskuz, honako ezer ere ez luke izango egina zure ahoz. YAHUVEHREN ahotik jaio zen. YAHUSHUA zuen MASHIACHREN ahotik jaio zen. RUACH ha KODESHEN ahotik, zuen IMMAYAHREN ahotik jaio zen. Zure eskuz izango balitz, aspaldidanik lur jota egongo litzateke. Aintza Shkhinyahren haizeari esker lur guztian zehar putz egiten dabilena, haize Santua suspertzekoa. Ez da zure arnasagatik, bestela behea jota egongo zinateke.
ISAIAS 42:8
NI naiz Jauna, horixe dut Izena: ez diot NIRE ospea inori utziko, ez NIRI zor zaidan gorespena idolei emango.
* * * * * * *
PROFEZIA 31
Hauxe daukat zeure aurka, Amerika. Zure agintaria ez da bakarrik emagalduen hornitzailea, baizik eta gerren hornitzailea ere. Zuen kaleak ez darienez maltzurkeria eta odol isuritako nahikoaz, orain beste herrialdeetara eraman behar dituzue. Ez-jaioei erruki gutxiagoaz hiltzen dituzue, zuen ganadua hiltzen duzuenean janarirako baino. Baliogarriagotzat jotzen duzue eta gupida gehiago duzue abereenganako, haurtxoenganako baino, laurdenkatuak eta bizirik erreak direnak egunero.
Hauxe daukat zeure aurka, Amerika. Nazio bat zara NIRE esku Jainkozkoak aldendua Jauna Jainko Ahalguztiduna zeinen Izena NI NAIZ denari aintza emateko. Zuk, lehenago Jainkozaletasuna defenditzen zenuena, orain ez zara oskol hutsa baino. ZURE SUMINDURA NAZIO BATEN GAIN DARIZU, ZEINEN AURKA EZ DUZU BATERE ESKUBIDERIK ZURE EPAIKETAK ISURTZEKO. NI naiz bakarra eskubide hori daukana, zeren mendekua NIREA da, dio Jaunak. Nola erauzi ditzakezue lasto-izpiak haren begietatik, zuk haga duzuen artean zure begietan bertan? Lehenengo eta behin, atera zure begietako haga, gero, lagundu lasto-izpia duen norbaiti.
Nola oihuztatu zenezake diktadorea, zeuk zeure diktadore propioak dauzkazunean? Amerika, hauxe dekretatu dut zerutik: belauniko jausten ez bazara eta zeure bekatuak aitortu, aurretik agertu dudan bezala abisua zerbitzari honen bitartez bezala, berriro esango dut haren bitartez, beste profeta batzuen medioz ere: AMERIKA, DAMUTU ZAITEZ, ZE EZ DUZU SEKULA BESTE GERRARIK IRABAZIKO. Uztatuko duzu ereiten ari zarena. SUNTSIPENAREN NEURRIA ISURTZEN DUZUNA ETA HERIOTZAREN NEURRIA ISURTZEN DUZUNA, NEURE KAIKUTIK EDANGO DUZU AMAITU ARTE. Amerika, zu antzina nazio fidagarria eta errespetagarria zinen, baina orain Santu den guztiaren iseka zara. Zeure herriak behinola moralitatearen alde borrokatu zuen eta zuen agintariak ere, baina orain zure herria eta zeure agintariak ezagunak dira mundu guztian zehar, ekandu txarreko eta azpikeriaduntzat. Txarraren alde agertzen zara eta ona isilarazteko nahian.
Bonbardatzen duzu herrialde bat bederen jainko bati gurtzen diona. JAINKO PAGANOA ERE HOBE DA JAINKORIK EZA BAINO. Ze nazio paganoak aitortzen du haiek ez direla gorenak. AMERIKA, HAUXE DAUKAT ZEURE AURKA: EZ DUZU INOLAKO JAINKORI GURTZEN. Ez duzu zure belauna tolesten inolako Jainkoren aurrean, nahiz eta zeure dibisak esan: “Jainkoarengan dugu konfiantza”, zuk ez duzu konfiantzarik inolako Jainkoarengan. Zuk, Amerika, jainkozaletasun antza duzu, baina jainkozaletasunik gabe barnean. Amerika, uztatuko duzu ereiten duzuna.
Zeuk, beste herrialdeetara misiolariak bidaltzen duzuna eta NIK bedeinkatzen dut misiolari hauek NIRE gantzudurarekin, eta herri paganoak YAHUSHUA Jauna eta Salbatzaile bezala ezagutzera heltzen dira. Ostera, zeure herrialdea bera iseka egiten dio mezu berari. Denak ez dute hau egiten, badut herria eta, enparaua daukat eta ez da kordokatuko. HAIEK EZ DIRA BELAUNIKATUKO SATANASEN ETA ANTIKRISTOREN DOKTRINEN AURREAN. Baina oi, hain gutxi dira! Oi, NIK negar egiten dut, hainbeste ari dira galtzen! Samaldak entzuten dituzte su arrotzari buruzko ikasketak, erakusten su arrotza haien elizetan eta otoi egiten su arrotzaren otoiak ere. IRTEN HAIEN ARTETIK. NIRE RUACH ha KODESHAREN ahotsa entzuzue. Zuen Artzain Onaren ahotsa ezagutzen duzue. Hausnartu ekintza bakoitza YAHUVEHREN Hitzarekin. Frogatu hitz egiten duen espiritua. Denbora eta sasoi honetan, profeta faltsuak itxura nahiko ona dute. Dena ondo dagoelako hitzak esaten dituzte eta bedeinkazio guztiak aurrean daudela.
Bai, NEURE haurrei buruz, NIK babestuko diet. Baina gogoratu Moises eta ikas ezazue Israelen semeen lezioa. Izurriak ez ziren hurbildu NIGAN horiengana fedea zutenengana NIGAN, Abraham, Isaak eta Jakoben Jainkoarengan, ostera haiek ikusi zituzten izurriak besteen gain zetozela. NIRE Seme maitea YAHUSHUA bidaltzen ari naiz, zuen MESIAS, etorri eta NIRE Emaztegaia bahitzera. Ez al nizkizuen eman agerbideak Eskritura Santuetan zeren zain egon eta zeri arreta izan? Ez dituzue ikusi gertatu direla gauza hauek? Ez al nuen benetan esan belaunaldi hau ez zela pasatuko Jainkoaren Seme YAHUSHUA itzuli barik? Zergatik sortzen zaizu NIGANAKO zalantza? Zergatik bada, bakarrik 50% maite nautenak eta zerbitzatu aitortzen dutenak, uste dute bidaliko dudala NIRE Seme maitea YAHUSHUA berrerosteko NIRE datorreneko suminduraz ez daukatenak hitzordurik? Zuetariko horientzat uko egiten duzuenak fedea erabiltzeari ITXAROPEN BEDEINKATUARENGAN sinesteko, albisteak dauzkat zuentzat: BERA ez dator zuen bila.
Fede barik egia delakoan ezin duzuenez salbu izan, horrela ez zarete duintzat hartuak YAHUSHUAREN Emaztegaia bezala, federik ez baduzue. Bizitzen bazarete, NIRE Seme YAHUSHUA ez baletor bezala, luzarorako plangintzak egiten, gauza mundutarretan bakarrik murgilduak eta ondasunetan, orduan, albisteak dauzkat zuentzat: Ez zaude sartua Senargaiaren zerrendan, zigiluduna HAREN Emaztegaia izateko. Edozeinek ez da gauza deitua izateko YAHUSHUAREN Emaztegaia. Batzuek gonbidatuak izateko baino ez dira gauza. Honek ez du esan nahi une batean salbu izan ez zintezkeenik. Horrek esan nahi du, NIRE sumindurarako egokia den mundu batean ibili arte, ikusiko duzu zer galdu duzun, orduan NIGANA bueltatuko zara era berrian, fede berriarekin.
ZAZPIGARREN EGUNEKO ADBENTISTAK
Gero badaude beste batzuk, duinak direnak NIRE Emaztegaia izateko (uste dut Zazpigarren Eguneko Adbentisten sinesmenei buruz ari dela) eta ostera, satanasek atzipetu zaituzte mesede bat egiten ari zatzaizkidala Tribulazio Handian geratzeaz, jendeari ministratzeko, sinistuarazi zizuenean. Zure fedea honako lema hau da: ni hemen geratuko naiz eta faltan botako dut Ezkontza Egun Handia, besteenganako lagungarri izateko. ZUEN FEDEA NON DAGOEN ARABERA, BERTAN EGONGO ZARA. Batzuk ibiliko dira Tribulazio Handiaren garaietan haiek horrela erabaki zutelako, ez NIRE erabakia, baizik eta haiena. NIK egingo dut haiek sinesten duten arabera, eta BABESTUKO DIET, HAIEN FEDEAK HORI EGITERA BAIMENTZEN NAUEN ARABERA. Hainbesteko oinazea behargabekoa zatekeen bakarrik orain horrela hitz egin eta usteaz damutuz gero.
Nahasgabetasunean eta neurri betea uztatuko du mundu honek ereiten ari dena. NIK ohartu nuen faraoi gaiztoa eta NIRE arerioei ohartzen ari naiz berriro. DAMUTU ZAITEZTE! Aldendu gaiztakeriarengandik. Ohartu nuen Ninive eta askatuak izan ziren baina azkenean txarrera bueltatu ziren eta suntsitu behar izan nuen NIK suntsipenerako aurretik xedatu nuena. Ze NIK ezagutzen ditut gaitzetsien bihotzak. Faraoi gaiztoa bezalako horiek, sentituko balute bezala mintzo direnak, eta utziko dute haien ibilbide gaiztoak txarra areagotzeko hurrengo arnasan, NIRI eta jendeari gezurrak esaten. Gaitzetsiengan, ez dago egiarik haiengan. Edozer gauza NIK egin arren, haiek ez naute zerbitzatuko ezta gurtuko.
ISRAEL
Mezua daukat NIRE alaba bihurria Israel maitearentzat. Israel bihotzekoa, EZ DUZU EMAN BEHAR NIK EZ DIZUDANA EMAN ZUK EMAN DEZAZUN. Larregi eman duzu eta NIK promes egin nizun esne eta eztiko lurra. NIK, Abraham, Isaak eta Jakoben Jainkoak, zuen lurra edertasunarekin eta oparotasunarekin bedeinkatuko nuela zin egin nizun, ez da horrela izan? Aldiz, NAZIO HONETAKO AGINTARIAK, BELDURREZ TXOKO BATEN MAKURTURIK, TRATU TXAR EMAILE DENAREN BIZILAGUNEN ESKUETAN LEZ, ANDRE AHULAK BEZALA DIRA. ISRAELEK SINISTEN DITU HARROPUTZ BATEN GEZURRAK. Israelek otoitz egiten du NI NAIZ Jainkoari eta askapena eskatuz, ostera, ekintzetan agertzen du ez duela sinesten, NI NAIZ dezakeenik eta gura duenik, egun hurbil batean NIRE Seme YAHUSHUAK HAREN oinak Oliamendian ipiniko dituen lurra babesterik. Israelek uko egiten dio sinesteari Abraham, Isaak eta Jakoben Jainkoak dagoeneko agertu duela NIRE maitasuna haienganako, beraien MESIAS bidaliz, beraien ASKATZAILEA: YAHUSHUA da HAREN Izena.
NIRE Herri judutar kuttuna, NIK bidali nuen NIRE Seme zuetariko bat bezala. BERA ez da Salbatzailea bakarrik jentilentzako, baizik eta zuentzat ere, maiteak. NIRE NAHIA DA, BAI JUDUAK, BAI JENTILAK, BAT BEZALA BIHURTU DAITEZEN YAHUSHUARENGAN. Zergatik itxoin beste Salbatzaileari? NIGANAKO hoberena eman dizuedan lez, satanasek engainatzeko ahaleginetan dabil, eskaini dezakeen onenarekin. NIK bidaltzen ditut NIRE Profetak, eta berriro bidaltzen ditut zuri esateko, oi, lirain eta bihurri alaba NIREA!, entzuzu zure Eskriturak: BEGIRATU BEREIZMENEKO BEGI BERRIEKIN ZUEN JAIAK ETA OSPAKIZUNAK. EZ MAITATU NIRE ERDIA, MAITATU NIREGANAKO DENA.
Abraham, Isaak eta Jakoben Jainkoari zatozkidan diozuna eta enparaua daukat badatorkidana, munduko gainontzeko lekuetan bezala, baina NIREGANDIK dena onartu behar duzu. Zeren YAHUSHUA NIRE Seme maitea da, eskainia izan zena bildots akatsgabeko oparia bezala, onartzeko prest daudenentzat, bekatuen barkamenerako, Kalbarioan isuritako Odol Salbatzailea. HAREN Odolak lurra blaitu zuen lurra Kalbarioan, baina, lurrean isurtzen zen artean, Jerusalen errukiaz estaltzen zuen ere. “Aita, barka iezaiezu ez baitakite zer ari diren” zuentzat da baita ere. Jasankortasun handiagoa izan dut zurekin, alaba bihurri maitea, NIREGANAKO atsegina izaten ahalegintzen dena eta ostera, gaitzesten duena NIRE oparia Kalbarioan. Bide bakarra zerura da YAHUSHUAREN bitartez, ez dago beste izenik salba dezakeenik HARENA baizik.
Zu jeloskor bihurtu zaitezen saiatu nintzen eta ulermen hau jentilei eman nuen, MESIAS bila ez zebiltzan horiei. Orain zuengana itzultzen naiz Profeta honen bitartez, eta beste batzuk bidaltzen ari naizenak eta diotsuet: EZ ALBORATU YAHUSHUA! BERA ez da bakarrik jentilentzako MESIAS, baizik eta lehenengo herri judutarrera bidalia izan zen, zein maite dut maitasun batekin ezin duzuena ulertzen hasi ere egin. Ez zen jaio YAHUSHUA zerbitzari judutar baten solomotik? Zu, Israel, ez duzu beldurrik izan behar lurreko erraldoiena. Zergatik ahazten zaizu NIK aldenduak eta berrerosiak diren horiek babestea zin egin dudala?
Zuk, Israel, ez duzu eman behar lur gehiagorik NIK ez dizudana eman zuk eman dezazun. Hau eman nizuen zuen arbasoen medioz. Nazio honek ezin du hartua izan baina zuek larderiatuak izan zaitezke eta izan zarete pentsatzera erraldoiak lurraz jabetuko direla eta haiek ezin dute hartu zuek ez diezuena ematen. ENE herria, otoi egizue FARAOI GAIZTOAREN PAZKOAREN ALDE BERRIRO. ENE herria, NI NAIZ RUACH ha KODESHI argibideak ematen ari da eduki dezan uste dutenei NI NAIZ aldatzen ez den Jainkoa dela eta berdin jarraitzen du eta babestuko ditu, NIREA dena zurea da, eta zurea dena NIREA. Bakarrik ez makurtu beste inolako sasijainkoaren aurrean, Israel. ISRAEL, EZ AHUSPEZTU GIZAKI GAIZTOEN AURREAN EZ DIRENAK JAINKORIK, BAIZIK ETA HAUTSA ZUEN HANKAZPIAN ZAPALTZEKO.
Ez entzun etsaien hitz suspergarriak esanez “eman iezaguzue lur pixka bat bakarrik, orduan joan eta bakean utziko gintzaizkizueke. NIRE haurrei irakatsi diet Eskritura Santuetan Jerusalengo bakearen alde otoitz egin dezaten. Gaur, Profeta honen bitartez, NIK hitz hauek esaten ditut berriro. Ez fio izan erraldoi letxe haur txikiari beldurrarazten datozenengan. Ez zara haur txikia, Israel. NIRE gantzudura zuen lurrean isuri dut. Erabilzue NI NAIZEN aintzarako. Zuen Tenpluko pareta malkoaz orbandua NIRE aurrean dago beti. Zuen negarrak NIRE belarrietan durundatzen didate. Oi, NIRE besoak zuen inguruan ipini eta kontsolatu nahiko nuke eta egingo dut! Baina ez aldendu gehiago NIRE opariarengandik NIK Kalbarioan eman nizuena. HAREN Izena YAHUSHUA da. BERA bakarrik da zuen Salbamena.
Ez bakarrik esaten dituzuen otoitzak errezitatu, Israel, baizik eta sinetsi errezitatzen dituzuen otoitzak. Ez bakarrik Pazkoa ospatu, sinetsi zuen Pazkoa dela. Hau NIRE haur maite guztiei aplikatzen da NIRE gogokoa izateko ahalegintzen direnak, obeditu, zerbitzatu, gurtu, ipintzen nautenak NI NAIZ Jainko Handiari eta YAHUSHUARI gauza guztien gain. Mezu hau bidaltzen ari naiz eta jada samaldei berba egin diet NIRE RUACH ha KODESHEN bitartez. Etsaien eskutik askapen pazkokoa nahi baduzue, orduan ospatu behar duzue, eta sinetsi eta elkarri amore eman. Hauxe da zuen Pazkoa eta datorren NI NAIZEN suminduratik ihes egiteko duintzat hartuak izango zarete. Izurriak zuen gain pasatuko dira eta ez dizue ukituko, izurri guztiak, Moisesen garaian bezala, horrela izango da berriro, baina ihesbidea izango duzue. Pazkoa izango duzue berriro. YAHUSHUAREN ODOLA DA ZUEN PAZKOA. Zu hau irakurtzen ari bazara, orduan dakizunaren arduradun izango zara. Zer egingo duzu horrekin?
PAZKOA ZUEN PROMESA DA. Abraham, Isaak eta Jakoben Jainkoa, NI NAIZ Jainko Handia, berriro libratuko zaituzte, zuek uste ez duzuen eratan bakarrik sinesteagatik. ZUEN FEDEA NON DAGOEN ARABERA, HOR DAGO ZUEN PAZKOA. Ameriketan bizi direnak NIK profetizatu dut berehalako sumindura, egia da, baina sinesten duten horiek NI NAIZELA PAZKOA eta Moises bezala, NIK hornituko dut ihesbidea zuentzat. Ez zarete damutuko sinetsi zenutelako. Erakutsiko dut NI NAIZ Jainko Handiak ezin duela eta ez duela gezurrik esango. Zuen fedea non dagoen arabera, bertan dago zuen Pazkoa.
ENE kuttunak, ez uste NIK diodala zuetariko inork ez duela jasango, ze mundu honetan mina eta oinazea daude baina NIK ihesbidea bidali dut. NIRE Semea bidaltzen ari naiz zin egin nuen bezala. Horrek ez du esan nahi, ordea, zu eratzan eta ezerez egin dezazuen orain. Hauxe da garaia azkeneko uzta bildu dezazuen astia dagoen artean. Erabili zure papera eta zure plastikoa hazi gisan NIRI Aintza ekartzeko. Zuen otoi eta amoinekin bermatu ministerioak. Haien alde otoi egiteko eta laguntzeko dizuet. Ministerio hauek lurrean ondareak pilatzeko helburua izaterik ez da, zeren Ministerio hauek, hau egiten dutenak, NI NEUK arduratuko naiz haietaz, haiek egiten duten guztia galondoa bihur dadin, hondamenerako egokia bakarrik.
Jan nahigabeko ogia, matzoh ogia deiturikoa. Jan hori, ez bakarrik irudia delako israeldarrek jan zutenena ihes egin zutenean ogia altxatu ahal baino lehen. Legamia gabeko ogi egunetan parte har dezazuen nahi dut ere, eta jan nahigabeko ogia YAHUSHUAREN oroitzapen bezala eta nola BERAK ordaindu zuen prezioa nahigabeko ogiarena bezala. BERA zuengatik nahigabetua izan zen. Ogia gogorra da, BERAK zuen alde ordaindutako prezioa ez zelako erraz gertatu. Har ezazue parte Jaunaren Azkeneko Afarian, YAHUSHUAK egin zuen bezala. Egizue 1999KO MARTXOAREN 31AREN BESPERAN. Egizue YAHUSHUAK isuriko Odolaren oroitzapean, zuek salbu izan zaitezen, eta Odoletan blaituriko ogia, zeren YAHUSHUA Biziaren Ogia da eta HAREN gorputza sakrifikatua izan zen, NI NAIZEKIN harremana izan ahal dezazuen eta bekatuen barkamena, ihesbidea izan dezazuen infernuko sugarretatik. Satanasek ez du eskubiderik benetan NIREAK direnenak.
Otoi egiten duzuen bakoitzetan, gogoratu orain dela otoi egiteko garaia, duintzat hartuak izatera heltzeko, lurraren gain datorreneko suminduratik ihes egiteko. NI NAIZEN sumindura ez da jenio txarreko haserrealdia soilik. Eratzen joan da eta zerbait izugarria da, Jainko Biziaren eskuetan jaustea. Baina NIRE haurtxoak, Emaztegaia, Hautatuak eta Aukeratuak ez daukate zertan beldurretan egon behar. Bakarrik zuen gain goitik behera NIRE bedeinkazioak ugari bidaliko ditut eta ez NIRE sumindura. NEGAR EGIZUE AMERIKA ETA HAREN ELKARKIDEAK ORAIN EGITEN ARI DIRENAGATIK. NEGAR EGIZUE, ZE PAGANOAK ERE JAINKOREN BATI GURTZEN DIOTE. NEGAR EGIZUE, ZE BATZUEK ZUEN ANAI-ARREBAK YAHUSHUARENGAN DIRA ZEINENGAIN BONBAK ERORIKO DIREN. Isuria den odola eta mendekua ezarrikoa, eta NI NAIZ begira dago eta parte hartzen dutenak honetan baimentzen dute orainokoan. BAKARRIK MADARIKAZIOA PILATZEN DU HAIEN HERRIALDEEN GAIN ETA HAIEN GAIN. EZ PARTE HARTU GERRA HONETAN, EZ SINETSI IRAGARTZEN DIZUTEN PROPAGANDA, AITZAKIAK EGITEN DIRENETAN. Gobernuek badute haien egitasmo propioak eta NI NAIZ Jainko Handiaren gogoko izatea ez da haienetako bat. Zapalduei askatzea ez da arrazoietako bat. Harrokeriaz eta burugoikeria bada arrazoietako bat. Otoitz egizue agintariek damu daitezen gaiztakeria honetatik, beranduegi izan aurretik.
IHARDUKI, ALTXATU ZUEN AHOTSAK GERRA HONEN AURKA. Amerika, hau ekarri duzue zuen gain zuen burugoikeria eta menderatzaile espirituagatik. Ekarri duzue etorri behar dena nazio bati, zeini NIK NEUK babestu diodana orainokoan NEURE eskuarekin. Gerra ez da heldu zuen kostaldeetara baina helduko da. ENE laztanengatik, NEUK arrastoan edukiko dut borreroaren eskua aspalditxo batean, baina, hain denbora gutxirako! Zuk beste herrialdeetara gerrak bidaltzen dituzu. dastatuko duzu gerra zure herrialdean burugoikeriaz ibili zarelako. Beste nazio baten aurka hitz egiten duzu, eta, ostera, ez duzu oihartzunaren beldurrik, zuk diozuna zeure belarrietara etor litekeenik. Zeren BESTEEI SALATZEN DITUZUN HITZAK DIRA ZUEN AGINTARIEK EZKUTUAN EGITEN DUTENA. Amerikar guztiak ikaratu beharko luke egiten ari direnagatik. Zuen agintariek, politikoak zein espiritualak, hobe luke damutzea eta gelditu egiten ekiten ari direna. NIRE herriak, noren gain NIRE Izena deitua den, apal-apal otoitz egiten badit, belaunikatuz eta damuturik, NIK osatuko dut bere lurra, NIK barkatuko dut. Oi, baina hain burugogorrak eta setatiak dira! Bekaturik ez dutela egiten diote, ostera mundu guztiak ikusten du bekatua, Ameriketako politikoak eta gauza hauek egiten dituzten gaizkileei jarraitzen dietenak izan ezik.
Amerika damutzen ez bada, NI NAIZEK hondatuko du haien lurra. NIK egingo dut iseka antzina aske eta ausarta deituriko nazioari. NIRE haurtxo, Emaztegai, Hautatuak eta Aukeratuak hau irakurtzen duzuenok, EZ BILAKATU JERUSALENEN AURKA, EZ BILAKATU ISRAELEN AURKA, OTOI EGIZUE JERUSALENGO BAKEAREN ALDE, NIK ZUEI BEDEINKA NAKIZUEN. EGIZUE OTOI NAZIOEN ALDE OTANEK GERRA ESKUA BIDALI DUENA HAIEN AURKA. Otoitz egizue, ENE herria, eta goibeldu egiten ari direnagatik. BESTE BEHIN ERE NEURE EGUN SANTUAK PROFANATUAK IZATEN ARI DIRA PAGANOENGANDIK. NI EZ NAIZ ISEKA EGINAKO JAINKORIK. NIRE SUMINDURATIK PAZKOA NAHI DUTENEI, ORDUAN AGINDU HAU EMATEN DUT, SEKULA ALDATU EZ DENA: SANTIFIKATU ETA OTOI EGIN ZURE PAZKOA ETOR DADIN. HAREN Izena YAHUSHUA ha MASHIACH da eta otoi egizu NIRE sumindura eta tribulazioa datorrenetik ihes egiteko duintzat aurkituak izan zaitezen. PRESTATU IHES EGITEKO MOTXILA BAT BADAEZBADA HORREN PREMIA IZATEA TOKATUKO BALITZAIZU, ZURE MESIAS ZURE BILA ETORRI AURRETIK. Hau irakurtzen duten arteko batzuk, NIRE sumindura eta tribulazioko su artean ibiliko dira. Banaka batzuk hauxe egingo dute, eta NIK babestuko diet haiek uste ez duten moduan.
Batzuk irakurriko dute hau eta iseka egingo diote mezu hau ekartzen duen zerbitzariari. Kontuz! Hauexek ez dira haren hitzak, zuek horrela iseka egiten diozuenak, berriro, Kontuz! Orain trufatzen duzuen hitz hauek, itzuliko dira eta zuen atzetik joango dira, ze NI NAIZ Jainko Handiari iseka egiten ari zarete, ez Sherrie Eliyahuren hitzei. Haren hitzak soilik izango balira, haize ahokada baino ez litzateke izango, baina NIRE Hitzak esanak direnean, ahalmen biziko hitzak dira eta NIK beteko dut esandakoa. NIK bidaltzen ditut NIRE Profetak eta Apostoluak profetizatzera NIK larritasuna edo bedeinkazioak bidali aurretik. Iseka egiten duzuenok dastatuko duzue berehalako sumindura. Bera irakatsia izan da NIRE Hitzak esatera, bai zeuen belarrietarako atseginak izan, bai ez direnean atseginak. Bera salatua izango da berarentzat gordetzen baditu eta leuntzen baditu beldurrez zuek eta besteak agintea dutenak errango dutenarena. NIRE Profeta guztiak NI NAIZ Jainko Handiari entzuten diotenak, zuetariko inork amore eman duenak eta soilik saiatu dena hitz atseginak belarrientzako ematen, eta ordez, atsekabe handia ekarriko du hitz egiten duena ez denean gertatzen, arduratzen zarete zuen Profeten Kluba diotenagatik, eta ez NI NAIZ Jainko Handiak diotenagatik. Parekatzen dituzue kalifikazioak eta zuen jakinduria eta agerkundearen arabera bereizten duzue, ez NIRE Jakinduria eta Agerkundearen arabera.
Kontuz NIRE Profetak direla dioten horiek eta ez dutenak inoiz berba DAMUTU ZAITEZTE eta utzi bekatua esaten! Kontuz berehalako gaitzari buruz mintzo direnak eta ostera, NIRE haurrei ez dietenak itxaropenik ematen! NI NAIZ ez nago profezia hauetan. Beti dago ihesbidea NIRE haurtxo, Emaztegai, Hautatuak eta Aukeratu maiteentzako. NIK hornituko dut bidea, ez dagoenean itxura denean. Bakarrik zuk orain ez dakizulako, gizakia zamalkatzeko tiketarekin letxe da, ez dute tiketaren premiarik joateko garaia heldu arte. Ez duzue behar jakinduria orain, ze NIRE Profetei esango banie NIRE ihesbideei buruz, orduan, laztanak, arerioak ere jakingo lituzke. NIK dauzkat NEURE “ezkutuak”, oraingoz hori dan jakin behar duzuen guztia. DENEI EZ ZAIE ESANGO IHES EGITEKO. Ez badidazu entzuten esaten eta baieztatzen eta testigantza ematen horrena zure espirituan, orduan NIK babestuko dizut zu zauden tokian. EZ BADIZUT ESATEN NORANTZ IHES EGIN ORAIN, ORDUAN ESANGO DIZUT JOATEKO ORDUA HELTZEN DIZUNEAN.
Lot eta Moisesen garaian lez, horrela izango da berriro. NI NAIZEK zure Pazkoa bidaliko dizu. YAHUSHUA DA ZURE PAZKOA. Ez utzi eguzkia sartzen 1999ko martxoan 31an zure Pazkoaren alde, YAHUSHUA, otoitz egin barik etor dadin. GORDE EGUN HAU, ez legalkerian, baizik eta ahal duzun guztia egiten. Ikasi eta ager zaitez onetsia jakiteko zer egin egun honetan. GEHIEGI AL DA ZORTZI EGUNEZ LEGAMIA GABEKO OGIA JAN DEZAZUEN ESKATZEA? NAHIGABEKO OGIA JAN DEZAZUEN, GOGORATZEKO NAHIGABEKO OGIA BEZALA ZURE PAZKOA EKARTZEKO PREZIOA ORDAINDU ZUEN BATENA?
NIK asmoa hartu nuen israeldarrak ez zutela astirik edukiko ogia altxa ahal dadin. NIK asmo hori hartu nuen zeren, haiek ez bazekiten ere, ez zen halabeharra. NIK ihes eraginarazi nien hau gerta zedin. Baina berriro, juduek partekatu zuten eta nahigabeko ogia eskaini zien lehenengo, Matzoh Ogia deiturikoa, eta orain ezaguera ematen dut haiei eman ziena garai hartan, zeren YAHUSHUA zen, etorri beharko zuena, eskainia gogorapen bezala. YAHUSHUA DA PAZKOA, BAI JUDUENTZAT, BAI JENTILENTZAT. Ez zegoen eta ez dago beste eskainiko Bildots akasgabea eskainia izan zitekeena bekatuen barkamenerako, haiek garbitzen, sekula egongo ez balira bezala, bat izan ezik. HAREN Izena YAHUSHUA ha MASHIACH da, HAREN Izena SALBAMENA da. BERA bakarrik da zuen Pazkoa. Ospatu hau 1999ko martxoan 31an ilunabarrean eta ikasi Pazkoaren benetako esanahia izan zenarena eta berehala datorren Pazkoarena.
OHORATU ATSEDEN EGUNAK, BAITA HEBREAR EGUN SAGARATUAK, APIRILEKO 1A, APIRILEKO 2A, … OHORATU LARUNBAT GUZTIAK, BARIKU ILUNABARREAN HASTEN DIRENAK, ZAPATU ILUNABARRERA ARTE … EZ DOMEKAK, ZUETARIKO ASKOK BEZALAXE, NITAZ AKORDATZEN ZARETENAK IGANDEETAN, ETA DEABRUA LEZ BIZI ZARETENAK OSTIRAL ETA LARUNBAT GAUETAN, MUNDUTARRAK BEZALA, GURE SABBATH EGUNERAKO GORDEKAKO EGUNETAN. Otoitz egizue sumindurako Pazkoagatik munduaren gain datorrena. Otoitz egizue duintzat aurkituak izan zaitezten, eta kaiku eta tronpeta hauek zuen gain “pasatuko” direla eta zu duintzat hartua izango zarela ihes egiteko. NI NAIZ gezurrik ezin duena esaneko Jainkoa da eta ez du gezurrik esango. NIK profetizatzen dut datorrena NIRE Profeten medioz, inork esan ahal ez dezan NI NAIZEK ez zuenik jendeari ohartu.
Bestaldera “pasatzen” duzunean, zerua izango al da edo infernua eta madarikazioak? Zure Pazkoa heltzen denean, ¿harrapaketa nabarituko duzu edo Tribulazio Handia, mundu honek inoiz ezagutu ez duen bezalakoa ezta sekula ezagutuko duen modukoa? Zer egingo duzu NI NAIZENAREN mezu profetiko honekin? “Pasatuko al zara horren gain” eta ahaztu gutxiesten lelokeriak eta astakeriak bezala? Edo prestatuko al zara zure pazkorako, zeinen Izena YAHUSHUA ha MASHIACH dena? Otoitz egizu gaur hau irakurtzen duten guztien alde eta ez dakitenak nola prestatu orban eta zimurrik gabe. IDATZI ARTZAIN HONI. Berak aurkeztuko dizue benetako Pazkoaren Bildotsa, eskainia izan zena eta hilen artetik hirugarren egunean piztu zena, nor nahita bere bizia eman zuen, zeu salbu izan zaitezen zure bekatu guztiak garbituak dituzulako, benetako Pazkoaren Odol akats gabean, Jainkoaren bildots orban gabea, NI NAIZEN Semea, YAHUSHUA ha MASHIACH da BERE Izena. BERA bakarrik da zure MESIAS, NI NAIZEN Pazkoa onartu zutenentzat Kalbarioan.
NI maite nautenentzat, zerbitzatu, jo eta ke NI NAIZEN Aginduak obeditu nahian dabiltzanentzat, jakinda huts egiten duzuenean, pazkoko Bildotsa duzuela Kalbarioan zuen bekatugatik Odola isuri zuena. Haatik, badakizue gogotik bekatua egiten ezin dela NIRI frogatu, ahal duzula uste duzulako. NI NAIZI ezin da isekarik egin eta pertsona bakoitzak gorde behar du bakoitzaren Salbamena beldur eta ikaraz, ze NI NAIZEK bakarrik ezagutzen du zure benetako bihotza eta asmoak eta xedeak. Orain hitz egin dut. Zer egingo duzu zure Pazkoarekin? Hau irakurtzen duzuen zuetariko askorentzat, ez da beste Pazkoa ospatzeko aukerarik egongo. Erabakitzeko ordua da, zuen erabakia da. Kontuz! NIK badakit zer erabaki duzuna. OHORATUKO AL NAUZU PAZKOA HONETAN?
Honela egin zen mintzo, honela idatzia zen, 1999ko martxoaren 30 egunean, ordu txikiko 4:26an, NIRE Zerbitzaria Sherrie Eliyahuren bitartez, NIRE gantzudurapean RUACH ha KODESHENA, uztarri guztiak eta lotura guztiak hondatuko duena.
GUR. SHERRIE ELIYAHUREN MEZU PERTSONALA
Mesedez, askatasun guztiaz kemendu eta elkarri bidali hau irakatsi eta kementzeko, baita ohartzeko. Hitz egin dut eta idatzi mezu hau nire hezurretan sua bezala itxita, sasoia eta garaiaren zain. Pazkoa honetan, faraoi gaiztoengandik askapenaren bila nabil, ni eta Ministerio hau hondatzen saiatu direnak, eta kongregazio maitearentzat. Askatua izatea espero dut fedegabetasuneko uztarri eta lotura guztiengandik.
Pazkoa lehenengoz ospatzen ari naiz zuetariko askok bezalaxe, RUACH ha KODESHEN gidaren arabera. 1999ko urte hau badaezpadako orainokoan buruz-buru jarri digunena. Baina legamia gabeko ogiaren egunak eta Pazkoa oroitzerakoan ziur egon gaitezke gure Jainko YAHUVEHREN eta YAHUSHUAREN arreta izango dugula. Gaitza jaramonik egin gabe pasa dadin nahi dut eta ukitu ez nauenik ezta nire lagun minak, Ministerioa edo kongregazio honen partaideak direnak. Mesedez, idatzi eta esaguzue zerena nahi duzuen askapena Pazkoa honetan. Onartzen baduzue, guk argitaratuko dugu zuen premia besteen aurrean, haiek otoitz egiteko aukera izan dezaten ere. Denak dugu premia zerbaitenagandik edo norbaitengandik askapena.
Ministerio honentzat, irrikaz espero dut zorren esklabotzaren askatasuneko Pazkoa. Isilgordean dihardugu orain beste web orrialdea lortzeko eta martxan ipintzeko Israelgo ISP-arengandik datorrena. Hau fede pauso handia da eta bederen enpresa garestiena. Agindua dut hauxe egiteko, “edozein motatako botereak” munduko esparru batean isilarazten nautenean, munduko beste esparruetan jarraituko dugu berbetan. NI NAIZEK eman dit agindua hauxe egiteko. Gizakiak pentsa lezake lelokeria dela, halere NIK Jainkoari obeditzen diot eta ez gizakiari. Norbaitek gidatua sentitzen bada NI laguntzeko RUACH ha KODESHEN bidez fede pauso honetan, mesedez, e-posta bidali edo idatzi niri. Orain web orrialdiak ditugu Kanadan, Estatu Batuetan, eta laster dator Israel. Bat gehiago, horren ondoren, Jauna luzatzen bada, Afrika izango da. Mesedez, askatasun guztiarekin kopiatu eta hedatu egia entzuteko premia dutenei askatuko dietena. Eskatzen dudan guztia da ez dezatela ezabatu edo aldatu inongo zatirik, eman dezatela mezu hau osoan, bere osotasunean, baita azkeneko atal hau idazten ari naizena. Inori ez diot baimenik ematen Mezu Profetiko Santu hau hedatzeko, niri edo mezu honi iseka egiteko asmoarekin bada.
Ohoratua sentitzen naiz beste behin erabilia izan naizelako Jainko Ahalguztidunaren mezuak zerutik emateko. Profeta izatea da saria eta ostera, batzuetan madarikazioaren antza izan dezake, ze gutariko guztiak beldur gara, eta ez badugu Jainkoa behar den moduan entzuten? Berba egin al nuen Jainkoak esan nahi zuen guztia? Barkamena eskatzen dut orain noizbait ez banaiz gauza hori egiteko, ahal dudan guztia egiten ari naiz entzuteko YAHUVEHK berba egiten duena RUACH ha KODESHERI nire baitan. Mezuak eman behar dizkiot amore eman gabe, izu espiritua sartzeko baimenik gabe.
Buztinezko ontzia, baina Gerlari boteretsua YAHUSHUARENGAN, Sherrie Eliyahu Apostolua.
* * * * * * *
|