PROFEZIA 35

TRADITUA MUSU BATEKIN

EMANA GUR. ELISHEVA SHERRIE ELIYAHUREN BITARTEZ

1999KO MAIATZAREN 16AN

* * * * * * *

2 KRONIKAK 36:16

Baina haiek Jainkoaren mezulariei iseka egin, beraien esanak gutxietsi eta barre egiten zieten profetei. Jaunak bere herriaren kontra zuen haserrea gainez egiteraino handitu zen eta ez zen salbabiderik izan.

EZ DAUKA EZ GIZONEZKOEN EZ ANDRAZKOEN IZENIK

Aspaldi ohartu nizun, Elisheva, Ministerio honi ez ipintzeko ez gizonezkoen ez andrazkoen izenik, Ministeriorik egon aurretik ere. Zure espirituan ipini nuen, honako ezer ere ez luke izango egina zure eskuz, honako ezer ere ez luke izango egina zure ahoz. YAHUVEHREN ahotik jaio zen. YAHUSHUA zuen MASHIACHREN ahotik jaio zen. RUACH ha KODESHEN ahotik, zuen IMMAYAHREN ahotik jaio zen. Zure eskuz izango balitz, aspaldidanik lur jota egongo litzateke. Aintza Shkhinyahren haizeari esker lur guztian zehar putz egiten dabilena, haize Santua suspertzekoa. Ez da zure arnasagatik, bestela behea jota egongo zinateke.

ISAIAS 42:8

NI naiz Jauna, horixe dut Izena: ez diot NIRE ospea inori utziko, ez NIRI zor zaidan gorespena idolei emango.

* * * * * * *

HITZAURRE

Hau idatzia izan zen 1999ko maiatzaren 16an, nire Jerikoko Martxaren hirugarren egun ondoren segituan, goizeko zazpietan. Edozein gaiztakeria, oztopo espirituak, edo esklabotzako horma zutunik ministroa honen edo Ministerio honen aurka, jausi egin behar du, Jerikoko harresia bezala. Nire hondamena eta Ministerio honen suntsipenaren bila dabiltzanak ez dira iraungo. Nire senideekin hitz hau jaso zutenekin eta maitasunez bazkatzen dutenekin bat nator, eta Jerikoko Martxak egiten ari dira, gaiztakeria, esklabotza paretak edozelan traba egiten ari zaizkienak beheratu daitezen Jerikoko harresia bezala, eta suntsituko da. Uste dut PENTEKOSTES EGUNA arrakasta handiko eguna izango dela, dagoeneko egin dutenentzat edota egiten ari direnentzat Jerikoko Martxak GARAIPENERAKO! Orain zerbitzatzen dugun Jainkoa Bera, Jerikoko Harresiak erraustu zituena da. Rahab askatu zuena israeldar bik ezkutatzeagatik Jainkoa Bera, NI NAIZ Izeneko Jainko Ahalguztiduna Bera da. BERAK behin egin zuen, eta berriro ere egingo du. Bakarrik eduki ezazue fedea sinisteko eta garaipena ikusiko dugu.

PROFEZIA 35

ENE haur kuttunak, NI NAIZ Jauna da, zuen Jainkoa. Hori da NIRE Izena eta NIRE Aintza ez diot inori emango, ezta NIRE gorespena irudi zizelatuei. Adi! Antzinako gauzak pasatzen dira eta NIK adierazten ditut gauza berriak, agertu aurretik, NIK jaulkitzen dizkizuet. Belarri espiritualak dituenak entzuteko, erne egongo dira, beste guztiak jarraitu daitezen gor eta mutu. Gogoratu Sanson eta Dalila. NIRE arerioak zuen askatasuna, dirua eta biziak hartzeko ahaleginetan dabiltza. NIRE etsaiak zuen arimak hondatzeko ahaleginetan dabiltza, satanasi eskaintzen opari bezala. Mehatxatzen, ikaratzen dizuete, zuen atzetik joan, eta ostera, JENDETZA UGARIK EMANGO DUTE HAIEN BIZIAK, HAIEN FEDEA EZ EMATEAGATIK.

NI NAIZEK gantzutu zaituzte eta Ministerio honetan ipini era guztietan laguntzaileak izateko Ministerio honetan. Sinisten badituzu berba hauek NIREGANAK, orduan, berba hauek Profeta honi eman nizkionak partekatu behar dituzu. Estali eta bitartekaritza egin behar duzu Profeta honen alde eta beste Profeta eta Apostolu batzuen alde zeini buruz NIK hitz egiten dut zure espiritura. Mezu profetiko hauek galduei zeruko erreinura ekartzera laguntzen dute, haiei ministratzen, bai eraikitzen, bai errieta egiten. NIRE haurrak kementzen dira eta NIRE arerioak ohartuak daude, eta NIRE seme eta alaba xahutzaileak itzultzen dira.

Hor zaudete Profetaren eskuak altxatzeko ahulegiak direnean, gerra garaian berak altxa ditzan. NI NAIZEK jarraituko du babesten, lagundu, kemendu, otoitz egin eta hornitzen dutenei, NIRE zuzendaritzapean NIRE RUACH ha KODESHEK eraginda. Agian kemenezko berba bat edo baikortasunezko profezia da NIK gidatuko zaitudan guztia Ministroa honi mintzatzera. Galdetu iezadazu zer egin dezakezun laguntzeko. Galdetu berari zer egin dezakezun laguntzeko. Bera ahotsa baino ez da. Bateratu zuen ahotsak berarekin eta LAGUNDU IEZAIOZUE MUNDU HAU ATZEMATEN NIRE HITZEKIN. NI BEDEINKATZEN EGONGO ZARETE OBEDITU ETA LAGUNTZERAKOAN BERARI EMANDAKO MEZU GUZTIAK PARTEKATZEN.

NI NAIZEK ipiniko ditu zuen izenak NIRE harresiko ate gainean. Jarraituko duzue distiratzen bitxiak marko dotoreenean, zeruko onenetarikoa, kokatuak. NIRE benetako Profeta eta Apostoluak zuen laguntza behar dute, hau barne. Modu anitzean erasoak izaten dira, batzuetan fisikoki, batzuetan adimenez, batzuetan emozionalki, batzuetan ekonomia aldetik, batzuetan espiritualki. NIRE Zerbitzaria egunero erasotua izaten da era hauetan. Haatik, NI NAIZEK entzuten ditu bitartekaritza otoitz ahaltsuak eta NI NAIZEK altxatzen ditu NIRE ezpata RUACH ha KODESHENA, eta Goliat jausi zen modura, horrela ere jausiko dira mezulari honi, mezu profetikoak ematera bidalia, iseka egiten dioten etsaiek, Goliat ohartua izan zen bezala Daviden partez, NI NAIZEK hitz egiten du ohar hau egun honetan. Nahiz eta zuek iseka egin, NIRE Hitzak berdin jarraitzen du. “Ez ukitu NIRE aukeratuak, ez egin kalterik NIRE Profetei!” (Salmo 105:15 eta 1 Kronikak 16:22)

NI NAIZEK epaituko du esandako berba bakoitza zerbitzari honen aurka, eta NIRE beste Apostolu eta Profeten aurka, soilik NI NAIZEK hitz egiten duena esateagatik. NI NAIZEK bedeinkatuko ditu, belarriak entzuteko eta erne egoteko dutenei, eta madarikatuko ditu Santu denari arrunta deitzen diotenei. NI NAIZEK ezagutzen ditu izenak eta bihotzak datozenenak eta zetozenak lagunak bezala, adieraziz bedeinkazioa zirela gero urrutiratu ziren eta mozorroa jausi zen, eta JUDAS ZEGOEN AZPIAN. Oi, Judas horiek elkartzeko nahian edo Ministerio honen hondamenaren bila dabiltzanak! Eta Profeta honen ahoa hitz egiten duena adoregabetzeko ahaleginetan dabiltzanak, isilarazten edo atsekabetzen haren barneko RUACH ha KODESHI! Zuek andrea baino ez duzue ikusten, NIK RUACH ha KODESH ikus dezaket barnean, eta ezagutzen dut Profetaren bihotza, dakidanez bezala NIRE RUACH ha KODESHEKIN nori gidatzen diodan, hitz profetiko hau irakur dezan orain. Ahuntzei diot: “Damutu zaitezte, itzuli zuen bide txarretatik, damutzeko astirik geratu ezaren aurretik.”

NIRE haurtxo, Emaztegaia, Hautatuak eta Aukeratuei, NI NAIZEK dio: Bedeinkatuak deitzen dizuet eta erakutsiko dut NIRE bila agudo dabiltzanei eta NIRE Legeak obeditzeko ahalegintzen direnak saritzen dietela. Bedeinkatuak dira gudukatzen dutenak santu izateko NI NAIZ Santu den bezainbeste. Bedeinkatuak dira haien altxorrak zeruan pilatzen dituztenak eta ez lurrean, deialdi gorengorantz dabiltzanak. NIRE Emaztegaia bihurtzea da deialdi gorengoa guztien artekoa. Hauxe da altxor guztietatik handiena. GONBIDATUAK DAUDE ETA EMAZTEGAIAK ERE BADAUDE. BORROKATU NIRE EMAZTEGAIA BIHURTZEKO. NIK EZ DIET GUZTIEI NIRE EMAZTEGAIA DEITZEN, BAKARRIK HORIEI NIRE AINTZARAKO ALDENDUAK IZANGO DIRA DEITUAK NIRE EMAZTEGAIA.

NIRE Emaztegaia elkarren artean ezagutzen dira, arrotza ez dute ezagutzen. Hau da Ministerioa ministratzera jardun ari dena eta NIRE Emaztegaia prestatzera. Iseka egiten diotenei, kontuz! Zeren zure iraina eta laidoa zuen belarrietara itzuliko dira. Nor zara zu esateko zer NI NAIZ egin lezakeen eta egin ez lezakeen? NIK bidaltzen ditut NIRE Profetak larrialdiari buruz ohartzeko etorri aurretik. Ez al dio NIRE Hitzak: “NIRE Herriak, NIRE Izena daramana, apalduko balitz, eta otoitz egin eta NIRE aurpegia bilatuko balu, eta haren bide txarretatik aldendu, NIK entzungo dut zerutik eta haren bekatua barkatuko dut eta HAREN LURRA OSATU”? (2 Kronikak 7:14)

Oi, damutu zaitez, zu, belaunaldi gaiztoa, ze askatu zaitut, aspaldi hondatu egin behar nizunean. NIRE suminduratik askatu nizun, baina une batez. SEGUNDUAK FALTA DIRA GAUERDIRAKO ETA ZU BLASFEMATU ETA BARREGARRI UZTEN DUZU NIRE SEMEAREN BIGARREN ETORRIA. Iseka egiten diozu eta hista etorriko denaren izugarrikeriari. Isekaria zara eta trufatzen zara epealdi horretarako espiritualki prestatzen ari diren horietaz zure Salbatzailearen bila datorrena, eta eramaten diena Tribulaziorako adostutako denboralditik. Burlakeria egiten duzu eta iraindu, datorren zoritxarrerako data ematen dudanean ere, eta malkoengatik, barauak eta otoitzak, zoritxarra ez da gertatzen, orduan zuk faltsua deitzen diozu profeta horri! Profeta faltsu ugari daude, baina profeta edo apostolu horrek salbamenera eta santutasunera bazenerama, eta egia erakusten badu eta ez gezurrak, nola, bada, izan lezakete faltsuak?

Profeta edo Apostolu batek zerutik aldentzen bazaitu eta infernurantz, orduan haiek benetan badira profeta faltsua. Beste jainko batengana edo agerbide faltsu mira edo mirari batera eramaten badizute, orduan, egiaz profeta edo apostolu edo maisu faltsuak dira. Apostolu edo profeta edo maisuak NIRE antzinako Legeak eta Liburuak erdeinatzera eramaten bazaitu, orduan, egiaz profeta edo apostolu faltsuak dira (Salmo 1:2). NIRE LEGEETAZ EGUNEZ ZEIN GAUEZ HAUSNARTU BEHAR DUZU. Aingeru bat etorriko balitz beste bide bat zerurantz, edota esaten badizue jaramonik ez egiteko Liburu Zaharrari eta bakarrik irakur dezazuen Liburu Berria, KONTUZ, ZEREN NI NAIZ LIBURU ANTZINAKOA DA HARAGIA BIHURTU ZENA NIRE SEME YAHUSHUARENGAN, ZE EZ BAKARRIK IRAKURRIA IZAN ZEN LIBURU ZAHARRA, BAIZIK ETA IKUSIA IZAN ZEN. NIRE Hitza ikusia izan zen HITZEAN eta EGITEAN eta orain, NIRE benetako haurrek, baita munduak ere, ikusi beharko luke NIRE HITZA. BAI TESTAMENTU BERRIA, ZAHARRA BEZAINBESTE ZUREGAN IKUSI BEHARKO LIRATEKE.

Arduratu zaitezte zuen arimengatik NIRE benetako Apostolu eta Profetak oharko hitzak berba egiten dutenak adoregabetzegatik eta zuek zuen hitz beraiekin urkatu duzue zuen buruak, Judasek urkatu zuen bezalaxe. Zein da zuen arimen prezioa? Ez duzue oraindik ikusten? NIRE etsaiak aurkitu nahian dabiltza non dagoen zuen bastioia. Zuen etsaiak zuen bastioia jabetzeko ahaleginetan dabiltza, zuen nahia NI zerbitzatzeko, zuek hondatzeko eta, bai, hiltzeko, gertagarri balitz. Zuen arerioak nahastu nahian dabiltza eta zalantzak eragiten dizuete, Pedrok egin zuenez NIK esan nionean uren gainetik ibiltzeko. TRADITU AL ZUEN DALILAK SANSON EZPATA BATEKIN? EZ, BAIZIK ETA MUSU BATEKIN, AMODIOAREN IZENEAN. BERAK TRADITU ZUEN, HAREN INDARRAREN JATORRIA AURKITU ETA GERO. TRADITU ZUEN JUDASEK NIRE SEMEA EZPATA BATEKIN? EZ, BAIZIK ETA MUSU BATEKIN. BERDIN ZUEN ARERIOAK ZUEN ETXE ETA FAMILIA BARNEAN BIZI DIRENAK, ESANGO DUTE: “NIK LAGUNTZEA BAINO EZ DUT NAHI” ETA ONDOREN TRADITZEN DUTE MUSU BATEKIN HERIOTZAZKOA ZURE ASKATASUNERAKO ETA ZUEN BIZIETARAKO, NIK BAIMENTZEN BADUT.

NIRE Ebanjelioko izterbegiak sinisten dutela diote, ostera, ez dakite tutik ere NI NAIZ nor den. NI NAIZ da haiek irakurtzen dutenari buruzkoa, ez norentzat haiek bizi direnak. NI NAIZ berdina da atzo, gaur eta betiko. NI ez naiz aldatzen inolako gizon edo emakume edo umegatik. NI NAIZEK ez du barregarri aurkitzen NIRE ardiak ahuntzekin bizitzeak. NI NAIZEK bananduko ditu ardiak ahuntzengandik. Egoitza hauetan geratu zaretenontzat eta ahuntzei testifikatu duzuenok, ardia bihurtzeko gogoa izan dezaten itxaropenarekin, gauzak aldatu dira azkeneko garai hauetan. NI NAIZ ezpata dakar zehazki bananduko duena lastoa gariarengandik, garia irakarengandik. NI NAIZ atsekabetzen da eta haserretu, NIK ikusten ditudanean NIRE ardien malkoak eta, antzinako garaietan bezala, NI NAIZEK askatuko ditu askatzeko saiatzen direnak eta borrokatu dutenak fedegabetasunezko espirituen aurka esklabotzan altxatu direnak haien aurka. Ihesbiderik egon ez denean, NIK eramango zaituztet irteerara.

Ez al nuen NIRE Hitzean esan ZUEN ETSAIRIK OKERRENAK ZUEN ETXEAN BERTAN AURKITUKO DIRA? Ez al nuen esan NIRE Seme YAHUSHUAK banatuko zuela ezpatarekin? IRAKURRI NIRE HITZA, IKASI NIRE HITZA. NIRE RUACH ha KODESHEN ezpata Egiazko Ezpata da, eta NIRE etsaiak egia ezagutzen ez dira saiatzen, baizik eta, ordez, gezurrak sinisten dute, laztangarriak direnak, atzamarra bezala azkura duen belarrian edo begian. NIRE egonezinezko atzamarra fedegabeen gain datorrenean, haiek aldiz, saiatzen dira atzamar hori zuenganantz destatzen, eta bihurtzen dute, ordez, akusazio atzamarrean, aurreiritzia edo zorotasuna edo ergelkeriaz egotziz. Zure etsaiak gorrotozko krimenak egozten dizute, NIK zuregan inolako gorroto espiriturik ez nuenean ipini, satanas eta fedegabeak izan ezik.

ARDIAK GERO ETA SAILAGO IZANGO DUTE AHUNTZEKIN BAKETSU BIZITZEA AHUNTZAK DAUDEN ETXE EDO FAMILIETAN. Bada, beitu, ez al dio NIRE Hitzak azkeneko garai hauetan SANTUAK SANTUAGOAK BIHURTUKO DIRELA ETA FEDEGABEAK ARE GEHIAGO FEDEGABEAK BIHURTUKO DIRELA? Argi distiratsua zarete diz-diz egiten. Bekatuak iluntasunean egiten dira. Iluntasunaren haurrek ez dute nahi haien bekatuak azalduak bekatu bezala. Zuetariko horientzat egoitzetan egon zaretenak argia mendi tontorrean egon dena guztiak ikus dezaten, esaiezue NI ukatzen nautenei eta NIRETZAT bizitzera arnegatu dutenak, edo NIRE aurrean santutasunean bizitzera, orain, zerbitzatzen duzuen Jainkoak, NI NAIZ eta YAHUSHUA, zeruko egiaz beteriko haiei eramango die iluntasunetik urruti, haiek ilunpetan utziz haien bekatuekin, eta NIRE HAURRAK DIRENAK IZAN DIRA, NIK NIRE ARDIAK DEITZEN DIETENAK, HAIEK DIRA ARRAZOIA, AHUNTZAK HAIEKIN BIZI DIRENAK, EZ DUTELA NABARITU NIRE SUMINDURA. ARDIAK HARRAPATUAK IZATEN DIRENEAN, AHUNTZAK NABARITUKO DUTE NIRE SUMINDURA BERE OSOTASUNEAN.

NI NAIZEK aldarrikatzen du ohar hau: NIRE etsaiak ezpatak maneiatzen zutelarik Sansoni torturatua izan zen eta itsutu zutenez, horrela ere NI NAIZ altxatzen du NIRE EZPATA eta kordelak moztuko ditu fedegabeek loturik izan zaituztenak. NI NAIZEK erabiliko du NIRE ezpata NIRE etsaiak hiltzeko era desberdin ugarietan. NI NAIZEK askatuko ditu NI oihuztatzen dutenak haien Pazkoatzat. NI NAIZ itsutuko du begiak eta gortuko ditu belarriak gehiago, entzuteari uko egiten diotenei, behin eta berriro ohartuak izan arren, haiek itsu egotea nahi dute, beraz, faraoi gaiztoa bezala, egongo dira zazpi bider okerrago, azkena handiagoa izan arte aurrekoa baino, eta hobe lukete ez jakitea, ze kasu horretan, ezin izango zukeen isekarik egin, NIK bidaltzen ditudan Apostolu eta Profetei. Ardiak ez dira gehiago pozik egongo ahuntzekin. GARAIA HELDU DA, NOIZ ARRISKU HANDIA EGONGO DEN, HAU GERTA DAKIZUEN. Otoitz egizue ihesbide bategatik. Begiratu itzazue gaiztakeriaren paretak suntsitzen, Jerikoko harresiak egin zuten bezalaxe. Ibili zuen garaipenerantz, Josuek egin zuen bezala, bakoitzak beren premiaren arabera.

Ez adoregabetu, esklabotzan egon zaretenok. Ze Saulok gantzutua izan zen bezala NIRE Herriari hitz egiteko, HAREN gorespenagatik izan zen, jasan izan bazuen ere. Frogatua izan zen eta erabilia hitz egiteko haren atsekabeetatik. NIK Saulo bere espetxetik aingeru baten bidez askatu nuen bezala, horrela ere askatuko ditut NIRI oihuskatzen didatenak aske izateko elkarrekin bizi diren ahuntzetatik. NI NAIZ askatuko zaituzte fedean hau hitz egiten duzuenean, eta ez bihurtu nasai FEDEGABEEN INGURUETAN FAMILIA DIRELA DIOTENAK, BAINA EZ DIRENAK FAMILIARIK INOLA ERE EZ. Zuen benetako familia NI NAIZ, YAHUSHUAREN maitaleak eta fededunak dira, eta RUACH ha KODESH. Haiek Santutasunean bizitzeko eta Santu izateko gogoa dutenak, eta haragi bihurtu zen mundu guztia maite dute: HAREN Izena YAHUSHUA da.

Ez dago beste izenik salba dakizuekeenik YAHUSHUAREN Izena izan ezik. Ez dago beste biderik fidatuki etortzeko NIRE Tronuaren aurrera, YAHUSHUA izan ezik. Ez itzazue eraman zuen piltzar lohiak aldean, baizik eta zatozte fidatuki justiziako jantzietan zeinekin YAHUSHUAK estaltzen dizuen. NIRE Semearen Izena YAHUSHUA da eta Isaias 53, Antzinako Liburuan, NIK aldiz aurretik hitz egiten dizuet HAREN etorriari buruz, profetizatu nuen HAREN etorria. Samaldak ez zutenez sinistu Salbatzailea etorriko zenik orduan, berdin orain askok ez dute sinisten Juan 3:16 Liburu Berrian, YAHUSHUA etorri zela eta belarriak entzuteko eta erne egoteko zituenei eta begi espiritualak ikusteko zituenei salbatu egin zituen.

Sinisten badutenentzat eta haien bihotzetan esaten dutenak eta bizi direnak BERA edozein unetan etorriko balitz bezala, ez zarete lilura galduak izango. Zein Senargai ez du ezagutzen haren benetako Emaztegaia? Ez da egongo errezelik zuen aurpegiak estaltzeko. DENA IZANGO DA ERREBELATUA EGUN HARTAN, GONBIDATUAK TRISTURAZ NEGAR EGINGO DUTE KONTURATZEN DIRENEAN EGUN HARTAN, HAIEK IZAN ZITEKEELA EMAZTEGAIA. GONBIDAPENA ARBUIATU ZUTENAK YAHUSHUA ONARTZEKO, OINAZEAZ HORTZ-KARRASKA EGINGO DUTE ETA HAIEN ARIMEKIN ORDAINDUKO DUTE BETIEREAN. Zein izango zara zeu? NI NAIZ da NI NAIZENA eta badaki dagoeneko.

Honela izan zen mintzatua, honela izan zen idatzia, 1999ko maiatzaren 16an. Idatzirik RUACH ha KODESHEN gantzudurapean, eta fidagarritzat emana YAHUSHUAREN Alaba, Gerlari eta Emaztegaia honi.

* * * * * * *