PROFEZIA 39

ARRANO SANTU GANTZUTUAK, AURRERA

EMANA GUR. ELISHEVA SHERRIE ELIYAHUREN BITARTEZ

OSTEGUNA, 2000EKO ABUZTUAREN 10EAN, PREMIAZKOA!!!!!!!!! SOS

* * * * * * *

2 KRONIKAK 36:16

Baina haiek Jainkoaren mezulariei iseka egin, beraien esanak gutxietsi eta barre egiten zieten profetei. Jaunak bere herriaren kontra zuen haserrea gainez egiteraino handitu zen eta ez zen salbabiderik izan.

EZ DAUKA EZ GIZONEZKOEN EZ ANDRAZKOEN IZENIK

Aspaldi ohartu nizun, Elisheva, Ministerio honi ez ipintzeko ez gizonezkoen ez andrazkoen izenik, Ministeriorik egon aurretik ere. Zure espirituan ipini nuen, honako ezer ere ez luke izango egina zure eskuz, honako ezer ere ez luke izango egina zure ahoz. YAHUVEHREN ahotik jaio zen. YAHUSHUA zuen MASHIACHREN ahotik jaio zen. RUACH ha KODESHEN ahotik, zuen IMMAYAHREN ahotik jaio zen. Zure eskuz izango balitz, aspaldidanik lur jota egongo litzateke. Aintza Shkhinyahren haizeari esker lur guztian zehar putz egiten dabilena, haize Santua suspertzekoa. Ez da zure arnasagatik, bestela behea jota egongo zinateke.

ISAIAS 42:8

NI naiz Jauna, horixe dut Izena: ez diot NIRE ospea inori utziko, ez NIRI zor zaidan gorespena idolei emango.

* * * * * * *

PROFEZIA 39

Arrano Santu Gantzutuak, irten. Hauxe da Arranoen deia. Arranokumeak, irten. Arreta izan hindu eta budista guztiak eta beste erlijio guztiak. Kreazioaren Jainkoak deitzen zaituzte profezia hau entzun dezazuen. Elkarren ondoan mantentzen gara edo elkarrekin jausiko gara. Gure askatasun erlijioso guztiak arriskuan daude. Beste jainko bati gurtzen dugu, baina askatasun erlijiosoaren arazo honetan, bata eramana denean, denak izango dira eramanak. Arrano Santu Gantzutuak, altxatu. Irten YAHUSHUAREN Izenean. Borrokatu putre fedegabeen erasoen aurka! Arrano Santu Gantzutu ENEAK, seguru gorde zaituztet, munduko begi-bistatik baztertuak, elizako sistematik urrun. Ezkutatu zaituztet eta irakatsi dizuet nola hegan egin eta erakan egon honako hau bezalako garai baterako. Habiatik kanpo egon zarete eta ez zarete gehiago arranokumerik, baizik eta espiritualki helduak, bereizten arranoen begiekin, eta NIRE ahotsa ezagutzen duzue.

Hauxe irakurtzen dutenak oraindik arranokumeak direnak, ez arduratu. Arrano Santuak helduagoak espiritualki elikatuko zaituzte eta babestu, baita irakatsi nola borrokatu eremu espiritualean, esparru altuagoan lehen erakan egon zaretena baino. Arrano Santu Gantzutuak, ohartuak izan zaitezte! Putre fedegabeak batzen ari dira zuen aurka eta irensten saiatuko dira ehizakia bezala. Baina zu ez zara bihurtuko ehizakian, NIRE aurpegia bilatzen baduzu eta apaldu eta otoitz egiten baduzu jarraibideak eskatuz, eta erakan gorago egoten bazara, NIK esaten dizudanean erakan egoteko, eta murgildu zaitez etsaia bonbardatzeko, esaten dizudanean murgiltzeko. Beraiek izango dira ehizakia NIRE Izen Santuan, YAHUSHUA ha MASHIACH. Arrano Santu Gantzutu ENEAK, ezkutatu zaituztet eta irakatsi hau bezalako garairako. Xerkatu NIRE aurpegia modu berrian. Sinistu ezazue NIRE ahotsa entzun duzuela basamortuan, ezen NIK deitu dut eta jakin duzue zer egin, garai heldu zenerako.

Arrano Santu Gantzutuak, arrano baten bista zorrotza eman dizuet. Bereiz dezakezu zure etsaia eta ehizakia urruntasunetik. Eman dizkizuet aihotzezko orpo zorrotzak NIRE aho biko ezpata daramatenak. Erabilzue NIRE Aintzarako. Pentsa ez dagoela ezer ezinezkorik NIRE Izena YAHUSHUA hots egiten baduzue. Ezinezkoa zena lehen, ez da gehiago izango, bakarrik sinisteaz, zure begiekin ikusiko duzu. Putre fedegabeak zuen aurka batzen dira eta zuen premia biziko gaiak zuei kentzen saiatzen dira. Begiratzen dizute eta iseka egiten diote zerbitzatzen duzun Jainkoari. Arrano Santu Gantzutuak: zuen habiak hondatzen saiatzen dira, NIK hain maitekor eraiki nituenak NEURE eskuekin. Zeuen txikiak irensteko ahaleginetan dabiltza. Putre fedegabeak orain zuen gazteak irensten dituzte eta zeuek alboratu egin zarete eta begiratu, urtero askatasun gehiago galtzen zenuten artean, zeuen semeak irakatsiak direnean NIK ez niena irakatsi. Ezagutza guztia ez da onuragarria gazteentzat.

Zeuen ume gaztetxoak nahitaez lohikeriaz elikatuak izaten ari dira, kutsatu duenak haien adimenak, gorputzak, espirituak eta, bai, arimak! NIRE Arrano Santu Gantzutuak esan dute: Zer egin behar dut, nire kontroletik kanpo baita? NIRI hots egin didazue, Arrano Aita, eta NEUK diotsuet: berrartu etsaiak kendu dizuena. Berrartu Putre fedegabeak lapurtu dutena eta lapurtzen dutena. Eman dizuet ikuskaria aurretik hau nola egin. Esan duzue zailegia dela. Ez al da zailegia zeuen haurrak infernura eraman izateak? Zuen haurrei zigortzeko eskubidea galdu duzue eta baztertu zarete, estatuek legeak ematen duten artean, nola hezi zeure umeak eta zelako moralitatea hornitu. Harritzekoa al da belaunaldi gazteena orain jazarraldian egotea? Ez al nizuen aurretik esan hau gertatuko zela profeta eta apostoluen bidez? Ez al nizuen aurretik esan hau gertatuko zela NIRE Berba Santuaren bidez? Zergatik ez duzue borrokatzen putre fedegabeen aurka? Uste duzuelako zenbakian gainditzen dizuetela?

Arrano Santu Gantzutuak, bildu behar zarete eta barautu eta otoitz egin mundu honetarako. Putre fedegabeak ez dute bilatzen erlijio bat ehizakia bezala, putre fedegabeak ez dute bilatzen nazio bat edo herrialde edo probintzia. Putre fedegabeak zeuen aurka biltzen direnak usteldu eta kontrolatzeko ahaleginetan dabiltza MUNDU OSOA. Ez dago inolako erlijiorik Jainko batean sinisten duena, putre fedegabeak ez dutenak saiatuko irensten ehizakia bezala. Ez dira bakarrik NIRE haurrak putre fedegabeak irensteko nahian dabiltzanak, baizik eta ohartu iezaiezue ez dutenei gurtzen NI, YAHUVEH, YAHUSHUA eta RUACH ha KODESH! Putre fedegabeak irensten saiatuko dira ere eta irentsiko dute budistak, hinduak, beste erlijio batzuen artean. Nahiz eta NIRE agintera ez diren menderatzen, haien askatasun erlijiosoak galtzen duten artean, zeuek ere galduko dituzue, orain biltzen ez bazarete eta borrokatu putre fedegabeen aurka, zeuen aurka biltzen direnak.

Batak galtzen duenean haren askatasun erlijiosoak, zuetariko denak galtzen dituzue. Denak galduko dute haien gurtzeko askatasuna. Orain, elkarren arteko ardura hartzeko gogorik baduzue? Urrea eta zilarra duzue sasijainkoak osatzeko. Erabilzue putre fedegabeen aurka borrokatzeko. Sasijainkoek ezin dute hitz egin edo gudukatu, baina bekoz beko ezartzen zaizuenak, hitz egingo dute eta gudukatuko dute zuen aurka. Erabil itzazue NIK zuei emandako baliabideak, ez bakarrik espiritualki, baizik eta legezko eta ekonomikoki. Satanas NIRE garaitik aurreratzen saiatzen da. Satanas suntsitzen saiatzen da NIK ezarritako denboraren aurretik. NIK baimenduko dut hau elkarrekin biltzen ez bazarete eta otoitz egin ez zaretela janaria bihurtuko putre fedegabeentzako. Ez utzi arraza, kredoa, hizkuntza edo sinesmen erlijiosoak gelditu diezazkizueten piztia honen aurka borrokatzetik, putre fedegabearen itxuran datorrena, baina proportzio handiko piztia dena. Piztia gizendua letxe baita eta jaten ibili da pixkanaka zuen askatasunak era guztietan, askatasuna hitzak ez duen arte gehiago askatasunari buruz hitz egiten, baizik eta esklabotza mozorrotua da.

Putre fedegabeak itxura honekin datoz NIRE RUACH ha KODESHI iseka egiteko, etorri zena usoaren itxurarekin. Putre fedegabeek arnasan hartzen duzuen haizea ere pozoitzen dute, eta markatuko dizuete gutxien espero duzuen eratan, besteengandik baztertuz, ezen haiek badakite nortzuk diren NIRE Arrano Santu Gantzutuak, eta zeintzuk diren gazteak putre fedegabeen arabera. Kontuz! ZUEN ODOLA TRADITUKO ZAITUZTE eta behartuak izango zarete aldarrikatzera eta zuen buruak identifikatzera nortzuk zareten. Inolako arraza edo nazionalitaterik ez da mantenduko sekretuan, behin ODOLAK BEHARTU IZAN ALDARRIKATZERA. Arretatsuak izan zaitezte prozedura kirurgiko guztiekin, ezen ZUEN GORPUTZAK BERAK ALDARRIKATUKO DU ETA TRADITUKO ZAITUZTE. IKASI NIRE SENDABIDE NATURALETATIK, eta bilatu NIRE Arrano Santu Gantzutu ezkutuak, NIK trebatu ditudanak eta elikatu eta hezi hauxe bezalako garai baterako. Ez isekarik egin haien jakinduriari, ezen NI, YAHUVEH, da irakatsi diena, nola salbatu zuen biziak, medikuengana joatea ezinezkoa denean, haiek ez baitira izango kide Arrano Santuekin, baizik eta putre fedegabeena izango dira, medizina praktikatu ahal izateko.

XIRINGADAK

Bitxia izango da medikuek ez dutenean egiten putre fedegabeek agintzen dietena egiteko. Ohartuak izan zarete. KONTUZ EDOZEIN MOTATAKO XIRINGADEKIN, ZE PUTRE FEDEGABEEK ASMOA DUTE HAUXE ERABILTZEA, ARMA BEZALA ZUEN ETA ZUEN ARRANO GAZTEEN AURKA. Ez adoregabetu eta izan fedea NIK esaten dizuetenean erakan egon zaitezten, arranoak erakan egoten den moduan, eta hegan egin dezazuen nonora. Ez iezadazue zalantzan jarri. Bakarrik mugitu zaitezte NIK esaten dizuedanean: mugitu. Baliteke arranoa geldi geratzea zeruan? EZ, zuek ere ezin duzue. NIRE Arrano Santu Gantzutuak batak bestei jarraituko diote, eta ez dute ulertuko ere zertan ari diren, hegan doazen bitartean, eraketa perfektuan, inolako hegalik bestea ezkutatu barik, denak inguratuko dute ehizakia bera, putre fedegabeak, eta bereiziko dute nor den Arrano Gantzutua eta nor den putre fedegabea.

Arranokumeak ezin dutenak bakarrik hegan egin eramanak izan beharko dira espiritualki helduago Arrano Santu Gantzutuen hegaletan. Gehiago hitz egingo dut honetaz, atxikitzen duzuenean NIK hemen dagoeneko esan dudana. Beste gauza bat, gogoratu hau eta EZ hartu hau arinkeriaz. NIRE bedeinkazioak eta babesa eskatu behar duzue une honetatik hasita aurrerantzean, janarien mokadu bakoitzeko eta edaten duzuen edari bakoitzeko, eskerrak eman iezadazue. Ohitu zaitezte orain, ezen garaia dator, beharrezkoa izango dituzuen jatea hobe zenukeena ez jatea, eta edan hobe zenukeena ez edatea, ostentzean dena bedeinkazioa izango da zuen gorputzarako. Bai, NIK OHARTU DUDANA EZPURUA DELA, NIRE SEME YAHUSHUAREN ODOLAK PURU BIHURTUKO DU, PREMIAZKO DENEAN.

Ikas ezazue eskertiak izaten gauza txikietan orain eta ez ziurtzat eman NIK ematen dizuedan ezer. Zuen fruitua eta barazkiak ere ez dituzte NIK haiengan sortu nituen elikagaiak. Urak eta aireak kutsatu ditu eta zorua beharrezkoak diren mineralik gabe dago. Ez dakizue gehiago fruta edo barazkiak eduki beharko lukeen gustua. Arraroa da zuek jakitea. Okelei buruz, berriro diost ez duzuela ulertzen jan duzuen hori, putre fedegabeek era askotan kutsatu dutela. Edaten duzuen ura: ez dakizue ere zergatik zuen gorputzak ez duen eskatzen ura NIK egarria izateko sortu nuen moduan. Ura ere ez da NIK sortu nuen modukoa. Horregatik bedeinkazioak otoitz egin behar duzue partekatzen duzuen guztiagatik NIRE Seme YAHUSHUAREN Izenean. Eska nazazue janaria eta edariak bedeinka ditzadala, zuen gorputzarako bedeinkazioak izan daitezen eta ez madarikazioa berarentzat.

Azkenik, hauxe diotsuet, denak ulertu ez arren, baina NIRE Arrano Santu Gantzutuak ohoratu behar naute benetako Sabbath egunean! Haiei hitz egingo diet egun honi buruz, aitortzen banaute eta gurtzen banaute modu berezian egun honetan. Egun honexetan, baztertu zuen lana eta maitatu eta gurtu NIRI, beste asteko egunetan baino are gehiago. Hauxe izan dadila gure denbora elkarrekin! Oso irrikan nago zuen astiaz. NIRE lana egiten duten horiek ere, baztertu denbora hau NIRETZAT. Osasunezkoa da, ez bakarrik zuen adimena, espiritua eta arimarako, baizik eta zuen gorputzarako ere. Galdetu iezadazue NIRI zer nahi dudan zuek egin dezazuen egun horretan eta sartu nazazue, ezen hori da gure atseden eguna elkarrekin. Bakoitzak modu desberdina dauka NIREGAN atseden hartzeko, baina Sabbath egunean, soilik sartu NI. NI NAIZ Sabbath-en Jauna eta ez ahaztu! NI itzuliko naiz Sabbath-en! Ez putre fedegabeek dekretatu dutenean ere (igandea).

Orain, hartu berba hauek eta digeritu janaria bezala zuen adimen, gorputza, espiritu eta arimetarako. Gehiago agertuko dira baina erne egon hitzak esaten ditudanean NIRE beste Arrano Santu Gantzutuen bidez, zeren inolako Arrano Santu Gantzuturik ez ditu erantzun guztiak. Elkarren premia duzue, eta ez utzi NIK ikustea Arrano Santu zauriduna irentsia beste Arrano Santu baten partez. Lagundu elkar zeruan erakan egoteko altu eta izan fedea. Salmo 91 da zuen habia sekretua non NI bizi naizen.

Horrela hitz egina dago, horrela idatzia dago, emanda NIRE Arrano Santu Gantzutu bati: Elisheva Sherrie Eliyahu

PREMIAZKO

MESEDEZ, ARRANO SANTUAK, ALTXATU ETA BATU OTOITZEAN BORROKATZEKO ESPIRITUALKI PUTREEN AURKA, BATZEN DIRENAK GURE AURKA: 2000KO ABUZTUAREN 10AN

1999ko iraileko 9an ni Quebec-en nengoen, Kanada, eta orduan izan zen Jaunak esan zidala DENA DAGO PREST PIZTIAREN MARKAKO SISTEMARAKO. Bakarrik une egokiaren zain daude. Urte bat beranduago gaude eta Jaunak esaten dit jotzeko alarma eta gerrarako prestatzeko espiritualki eta gelditzeko putreak eta haien egitasmoak. Ni ez naiz inor berezirik sinis nazazue, ez uste ni banaizenik. Ez daukat ideiarik ere zergatik RUACH ha KODESHEK mezu hauek ematen dizkidan, jendeari emateko, beste norbait famatuago bidali lezakeenean, jendeak entzungo liokeenak. Nik bakarrik obeditu eta hitz egiten dut, ezen badakit azalpenak eman beharko ditudala, nik dakidanagatik Jainkoak esan didala.

Ados bazaude ohar hauek garrantzizkoak direla, orduan, mesedez, eskatuko al duzu bitartekotza otoitzak eta otoitz egingo al duzu hauexen alde?:

GERRA LEGEA EZ EZARTZEKO

GURE JABEGO ESKUBIDEAK GURI KENDUAK IZAN EZ DITZATEN

INOLAKO GOBERNU MUNDIALIK, NAZIO BATUAK ESAN NAHI DUT, ARDURADUN EZ DEZAN IZAN:

IKASTETXEAK

LURRAK

POLIZIA

ZERBITZU PUBLIKOAK

DIRUGABEKO SOZIETATEA IZAN EZ DEZAN INDARREAN 2000KO URRIAN

Ezin naiz sartu xehetasun gehiagotan web barnean arrazoi ulergarriagatik.

MESEDEZ, OTOITZ EGIZUE JAINKOAK GELDITZEKO, ZERBITZU PUBLIKOEN ENPRESAK, GU HAIEN MENPE GAUDENAK, ADIBIDEZ:

TELEFONOA

URA

ELEKTRIZITATEA

ESTOLDERIA

GASA, IGO DITZATEN PREZIOAK, BIZTANLE ERTAINAK ORDAINDU EZINEZKORA ARTE.

Hau premiazkoa da. Irakurri gure GONBIDATUEN LIBURUA. YAHUSHUARENGANAKO aizta batek jakinarazi dit dagoeneko gertatzen ari dela Kalifornian. Karolinako mendebaldean, beste aizta batek esan zidan, uraren faktura doblea dela. IRAKURRI IZURRI GORRIAREN AMETSA, ZEINEN ORRIALDEAN, NIRE AIZTARENA, DAGO, BERE SENARRA KARTZELARA ERAMANA IZAN ZELA, SALATUA URAREN FAKTURA EZ ORDAINTZEAGATIK.

Ongi, nik ulertzen dut YAHUSHUAK babestuko gaituela baina badakit ere, BERAK badituela toki seguruak denboraldi baterako babestuak izango direnak piztiaren sistemaren hedaduratik. Ni judua naizenez, holokaustoan pentsatzen dut, eta juduak hor eserita ustez YAHUVEHK babestuko ziela. Atsekabetzen naiz eta galdetzen dut neure buruari zergatik ez zuen egin. Beste batzuei babestu zuen ihes egiteko esanez. Beitu, maitea, Jainkoak bidaltzen duenean aintzazko hodeia, mugitu behar gara egunez, eta Jaunak bidaltzen duenean suzko zutabea gauez mugitu behar gara. Ez gara egon behar hor ezer egin gabe, bakarrik suposatzen hori dela Jainkoak nahi duena. Santutegi seguruak daude lurraldeetan denboraldi labur baterako. Ni gogor ari naiz lanean aurkitzeko non dauden oraintxe bertan. Nik badakit Jaunak esan zidala: MENDIAK ETA OZEANOAK ELKARTZEN DIREN TOKIETAN … ez da aztarna handia, badakit, … KLIMA LEUNA, EZ HOTZ GEHIEGI EZTA BERO GEHIEGI, ESPARRU EZKUTUKOA, ETA NORBAIT DATOR NI BAINO ERANTZUN GEHIAGO DITUENA.

Sinistu nazazue, nik jakingo dut gizon hori datorrenean, ze bera gerlaria da eremu espiritualean eta RUACH ha KODESHEN jakinduriaz beterik arlo askotan. Gu denongatik, mesedez, ados egon gizon hori agertuko dela orain. Bitxi xamarra, Jainkoak esaten didalako ni Nehemias bezalakoa naizela, Tenpluko harresian, eta ez dut beheratu behar etsaien erasoaldiengatik. Jainkoaren partez, hau zuekin konpartitzera zuzenduta sentitu nintzen.

Sinisten dutenentzako agerpen espirituala dutela eta bereizmena, instrukzioak, mesedez, bidali helbide elektronikoa laster, gure astia oso laburra da egiteko egin behar duguna. Mesedez, otoitz egizue diru sarrerako askapenerako, esanda izan bainaiz, profetak zaintzen laguntzeko eta bidalitako horiek, eta oraintxe bertan, ez dut diru soberan hori egiteko. Otoitzean, uste baduzue badakizuela non dauden toki seguruak denboraldi labur batez piztiaren sistematik ezarriak izaten ari direnak, mesedez, jar zaitezte nirekin harremanetan atoan. Aitortu behar dizuet, hain lanpeturik nagoela erasoaldiak uxatzen, norabide guztietatik datozenak, dirudiela ezin naizela oro har otoitzean honetarako, izan behar zen moduan. Orain zuengana bueltatzen naiz bitartekaritzaren bila, ez bakarrik ministra eta ministerio honengatik, baizik eta YAHUSHUA ha MASHIACH Jaunaren jakinduriagatik. Bibliak diotso: “Zuetakoren bat jakinduria beharrean badago, eska diezaiola Jainkoari, eta emango dio, denari eskuzabalez ematen baitu, inori ezer aurpegira bota gabe.” Beraz, eskatu dagigun denak elkarrekin eta norbaitek entzungo du guk jakin beharra duguna eta, RUACH ha KODESHEN gaitasun guztiak zirikatuak izan daitezen hau zuek irakurtzerakoan! “Haize indartsuak bultzaturiko ibai oldartsua bezala etorriko da Jauna, eta ekialdetik mendebalderaino denek izango diote begirune Jaunari.”

Maitasunez, zuen aizta YAHUSHUA ha MASHIACHRENGAN.

Gur. Elisheva Sherrie Eliyahu

IRAKINEZKO ODOL BELTZAREN IZURRIAREN AMETSA

Sekula ahaztu ez dudan ametsa eta ez zuen zentzurik irakurri nuen arte Profezia 18 1998ko martxoaren 26an, aipatzen duena irakinezko Odol Beltzaren Izurria. Ametsa profezia sortu baino urte batzuk lehenago zen.

Ikusi nituen 14 emakume eta haiek nigana korrika zetozen talde batean, eta odol beltza iturria bezala zerion haien ahoetatik. Haiek niri garrasika zeuden esanez: “Otoitz egizu zure Jainkoari BERAK hil gaitzala eta amaitu gure oinazea eta estira.” Eta nik esan nuen: “Ez, ezin dut hori egin” eta arineketan joan nintzen beste norabidetik haiengandik aldenduz. Gero ikusi nuen Pat Robertson, eta bera hurbiltzen zidan, beste helbide batetik eta esan zuen: “Izan errukia haienganako, otoitz egizu Jainkoak hil bezate” eta nik esan nuen “Ez, ezin dut, nire Jainkoak ez nau baimenduko horretara, haien epaiketa da.” Eta arin-arinka joan nintzen Pat Robertson-en ondotik.

Ametsaren amaiera

GARY-REN AMETSA IZURRI GORRIARENA

2006ko ekainean

Nire senarra Gary gaur etorri zen nigana esaten amets egin zuela datorren izurri gorriaz. YAHUVEHK esan zion badatorrela eta datorrela BEREHALA. Gary-k ez zeukan ideiarik ere hau dagoeneko profetizatua izan zenik, beraz nik banekien hau YAHUVEHRENGANDIK zetorrela.

Amets egin zuen lanbro gorriarena zerutik zetorrela eta jendea zoratu behar korrika denak saiatzen hartatik aldentzen, baina ez zegoen ezer haiek egin zitekeenik. Behin ukituz gero, beranduegi zen eta hasiko zen haiei gaixotzen eta gero, azkenik, jaten haien haragia ezerez geratu arte. Gary-k esan zuen gu begira geundela hau dena ametsean, eta berak ikusi zuenean lanbro gorria gure ondora zetorrela, berak hots egin zuen YAHUSHUARI eta ez gintuen ukitu.

YAHUVEHK esan zuen ozenki ametsean … Kontuz, izurri gorria badator laster eta oso laster! Ohar dezente eman dira baina ez zieten jaramonik egin. Jendeak ikusiko du, NI, YAHUVEH, sumindurazko Jainkoa ere banaizela.

Uste dut ha satan saiatu zela gu isilarazten, gu ez gintzazun esan YAHUVEHK ohartu duena. Gure beste hudo kanpoan olgetan eta bat-batean ate joka zen. Ezin genuen aterik zabaldu hudoak aurkitu eta leku seguruan ipini arte ez daitezen ihes egin kanpora.

Azkenean atea zabaldu ahal izan genuenean, sutea zegoen gure portxean erretzen. Nolabait besaulki handi bat han kanpoan geneukana sua hartu zuen! Ez ginateke konturatuko, YAHUVEHK eta YAHUSHUAK ohartu ez bazigun gu babesteko!!! Ez zegoen INOLAKO kalterik gure etxean!

GURTU YAHUVEH ETA YAHUSHUA HA MASHIACH!!!!

Joy

* * * * * * *