PROFEZIA 3

KONTUZ LANDARE SATANIKOEKIN ELIZETAN

EMANA GUR. SHERRIE ELIYAHURI 1997KO URTARRILAREN 17AN

* * * * * * *

2 KRONIKAK 36:16

Baina haiek Jainkoaren mezulariei iseka egin, beraien esanak gutxietsi eta barre egiten zieten profetei. Jaunak bere herriaren kontra zuen haserrea gainez egiteraino handitu zen eta ez zen salbabiderik izan.

EZ DAUKA EZ GIZONEZKOEN EZ ANDRAZKOEN IZENIK

Aspaldi ohartu nizun, Elisheva, Ministerio honi ez ipintzeko ez gizonezkoen ez andrazkoen izenik, Ministeriorik egon aurretik ere. Zure espirituan ipini nuen, honako ezer ere ez luke izango egina zure eskuz, honako ezer ere ez luke izango egina zure ahoz. YAHUVEHREN ahotik jaio zen. YAHUSHUA zuen MASHIACHREN ahotik jaio zen. RUACH ha KODESHEN ahotik, zuen IMMAYAHREN ahotik jaio zen. Zure eskuz izango balitz, aspaldidanik lur jota egongo litzateke. Aintza Shkhinyahren haizeari esker lur guztian zehar putz egiten dabilena, haize Santua suspertzekoa. Ez da zure arnasagatik, bestela behea jota egongo zinateke.

ISAIAS 42:8

NI naiz Jauna, horixe dut Izena: ez diot NIRE ospea inori utziko, ez NIRI zor zaidan gorespena idolei emango.

* * * * * * *

PROFEZIA 3

Landareak dira satanistak deitzen dizkietena. Espiritu okultista igo da ebanjelio bete-beteko elizetan landare honen medio. Baina zuek ikusten dituzuenean, ezagutuko duzue. Zeren eta NIK, YAHUVEHK, ematen ari naiz YAHUSHUA ha MASHIACHREN (Jesukristoren) benetako elizari begi berriak ikusteko, belarri berriak entzuteko eta aho ausarta berba egiteko, eta esku berriak haiek kaleratzeko. Haiek NIRE eskuak baitira. NIK NIRE beso eskuinekoa larrugorritu dut, Santutasunaren besoa, eta NIRE Semeak gaiztakeria tenplutik kaleratu zuen bezala, horrela gertatuko da berriro ere.

Aurten, artzain makur batzuk, landareak, hil egingo dira predikatzen ari diren artean. Zeren eta haiek NIRE Hitza predikatzen dute NIRI iseka egitearren. Baina haiek ez naute ezagutzen. Hitza haragia bihurtu zen. Satanasek Hitza ezagutzen du, ez gezurrera bultzatu zuen buruak, eta, ezagutzen al du nahiko gaiztakeri hau gelditzeko? Ez, eta ez dute landareak ere geldituko, haien arimak satanasi saldu diete, eta erein duten hondamena uztatuko dute. Batzuek ebanjelistak dira, hala ere, Jesukristorengana arimak eramaten dabiltzala esan arren, beste Jesus desberdinarengana eramaten ari dira, ANTIKRISTOREN OINETARA!!!

JENDEAK ORDUAN BURUZAGIARI GORTZEN HASTEN DA ETA HAUXE DA ZUEN ARGIBIDEA. HAIEK EZ NAUTE GEHIAGO NI BILATZEN EDOTA NIRE AGINDUAK ETA HITZA; ETA GIZAKI HUTS BATEN HITZAREN BILA DABILTZA. Ez zaie axola YAHUVEH Ahalguztidun bata eta bakarrari iraintzea, NI NAIZ Handiari. Aldiz, artzaina iraintzeaz axola dute, zein satanasen landarea da, nahasmena, etsipena, iraultza, hondamena, gabezia, gezurra, espiritu maulazkoak ekartzeko, eta antzina NIRE ardiak zuten fede gutxia lapurtzeko.

Ahalmenaren ondorioz jausten direnean landarea haien alde erreguka dabilen artean, haiek ez dira jausten YAHUSHUAREN oinetan baizik eta ANTIKRISTOREN OINETARA, eta ez dute ulertzen NIRE bila zebiltzala eta, nolanahi ere, adimen kontrolezko espiritu batek beste artzain baten bila daramate, artzain makurra ardiei oinazetzen dietenak eta erahil, landareekin lotuko direla jakinez, satanasi opari bezala eskainiak diren bitartean. Hau bitxia dirudi arren batzuentzat baina, ASAMBLEAS DE DIOS ELIZETAN GERTATZEN DA, ETA ELIZA PENTEKOSTALETAN ETA LERRO NAGUSIKO ELIZA GUZTIETAN.

Baina NIK erakutsiko dut YAHUSHUA dela Artzain On bakarra eta aurten NI NIRE ardiak askatzera nator, eta otsoak NIRE elizetatik kaleratzera, eta NIK erabiliko dizut ekintza horretarako. NIRE Ur Bizia eta Ardo Berria isurtzen ditudan heinean, SATANASEK OZPIN FALTSUA ISURI DU, NI uko egin niolako epelkeriaren espiritua fedezko itxura izan dezan baina barne jainkozaletasunik gabe.

Atsekabetzen naiz NIRE haur eta NIRE hautatuagatik atzipetuak direlako. NI errukiz beteriko Jainkoa naiz NIREAK direnarengan, baina belarri hazkuratsuen ondorioz haiek nahi dutena bakarrik entzuteko bide gabetuak izan dira eta, HILTEGIRA ERAMANAK IZAN DIRA. Gedeon gudaroste ahaltsua eraikitzen nabil NIRE ardiak berreskuratzeko gantzudura berriarekin, zuetariko batzuk nabaritu duzuena dagoeneko.

Profezia hauek irakurtzen dituzuen heinean, RUACH ha KODESHAREN (Espiritu Santuaren) gaitasunak NIK zuei emandakoak dardarikatuko dira besteen gaitasunerantz maila altu bateraino. Orain, espiritu intelektualak eta logikoak dituztenentzat, hau izango da Ardo Zaharra eta Ardo Berria nahasteko saiakeran bezala. YAHUSHUAREN Ebanjelio honek hain erraza da, zein haurrak berak ere uler lezake nola salbatu.

Ez ezazue konplikatu NIK nahita egin dudana sinplea. Honen zergatia da NIK ez nuen inoiz asmoa infernua gizakientzat izatea, satanas eta haren aingeru jausientzako sortua zen. NIK ihesbidea zuentzat egin nuen. HURA da ihesbide bakarra, egia bakarra, bizitza eta zerurako bidea eta itxaroten dauden NIRE besoetara, NIK biltzeko gogoa izan dudan tokian ama oiloak haren txitei bezala elkartzen dien.

Ez dut nahi inor gal dadin edo madarikaturik izan dadin, mesedez ohartu haiei. Tronpeta joarazi egizue gantzudura eman dizuedana. Amak edo aitak ipurdian jo aurretik haien haurrei ohartu egiten duten bezala, NI, NIRE amaigabeko erruki eta maitasunarengan diot: “Ohartu”. NIK sumendura askatzen dudanean oso zaila izango baita NI baretzea.

Oharra ematen ari bazarete, nahiz eta Moisesi iseka egin zioten, hura agindua bete egin zuen eta ohartu. Lurra kolpekatua arlo guztietan denean, NIRE benetako haurrak bakarrik, NIRE RUACH ha KODESH ezagutzen dutenak eta NIRE ahotsa entzuten dutenak, eta NIRE Semearen Kalbarioan isuritako Odolarekin estaliak direnak, eta YAHUSHUA ha MASHIACH Izenari deika, YAHUSHUA MESIAS berba egiten duzun edozein hizkuntzatan. HARK HAREN Izena ezagutzen du eta HAREN Izena hitz egiten den Espiritua.

Hauek soilik izango dira salbatuak. YAHUSHUA ha MASHIACHEN Izena dei ezazue eta zu eta YAHUSHUAREN Izena deitzen duten zure senideek salbatuak izango dira. Entzuzue ezustean berriro NIRE Hitzak NIRE zerbitzariaren bidez, NIRE Profeta, NIRE Alaba, Gerlaria eta YAHUSHUAREN Ezkongaia idatzi ditudanak.

Sherrie Eliyahuk (Elisheva) ez zekien NIK erabiliko nukeela tronpeta joarazteko beste batzuekin batera munduaren zehar bidali ditudanak munduko alderdi desberdinetara. Entzuzue tronpetaren soinua, gerra hasi aurretik, NIK tronpeta soinua bidaltzen dut.

OHARTU, eta zuen ardura betetzen egongo zarete. Honako hau onartzen ari diren guztiak arduradunak dira, entzuteko belarriak dituztenei eta jaramon egiteko, eta bai, gor jarraitzea erabaki dutenentzat. Behintzat ezin izango dute esan ez direla ohartuak izan!

1997ko urtarrilaren 17an Artzain Sherrie Eliyahuri emana.

* * * * * * *