PROFEZIA 40
EZ IZAN EMAZTEGAI FALTSUAREN ZATIRIK, ETA BALDIN BAZARA, IHES EGIZU
EMANA GUR. ELISHEVA SHERRIE ELIYAHUREN BITARTEZ
2000EKO IRAILAREN 17AN
* * * * * * *
2 KRONIKAK 36:16
Baina haiek Jainkoaren mezulariei iseka egin, beraien esanak gutxietsi eta barre egiten zieten profetei. Jaunak bere herriaren kontra zuen haserrea gainez egiteraino handitu zen eta ez zen salbabiderik izan.
EZ DAUKA EZ GIZONEZKOEN EZ ANDRAZKOEN IZENIK
Aspaldi ohartu nizun, Elisheva, Ministerio honi ez ipintzeko ez gizonezkoen ez andrazkoen izenik, Ministeriorik egon aurretik ere. Zure espirituan ipini nuen, honako ezer ere ez luke izango egina zure eskuz, honako ezer ere ez luke izango egina zure ahoz. YAHUVEHREN ahotik jaio zen. YAHUSHUA zuen MASHIACHREN ahotik jaio zen. RUACH ha KODESHEN ahotik, zuen IMMAYAHREN ahotik jaio zen. Zure eskuz izango balitz, aspaldidanik lur jota egongo litzateke. Aintza Shkhinyahren haizeari esker lur guztian zehar putz egiten dabilena, haize Santua suspertzekoa. Ez da zure arnasagatik, bestela behea jota egongo zinateke.
ISAIAS 42:8
NI naiz Jauna, horixe dut Izena: ez diot NIRE ospea inori utziko, ez NIRI zor zaidan gorespena idolei emango.
* * * * * * *
SARRERA
Mesedez, otoitz egizue Elisheva Sherrie Eliyahu zerbitzariaren alde, Jainkoak aukeratu duena mezu latz hau emateko, milioiak irainduko duena, baina bera mezularia baino ez da. Mesedez, ez harrikatu mezularia, berak bakarrik errepikatzen ditu RUACH ha KODESHEK dioena arrazoi bategatik: arimak Zeruko Erreinura ekartzeko. Mezu profetiko honen luzeragatik, banatu dugu atal bitan.
PROFEZIA 40 LEHENENGO ATALA
Prestatu zaitez etxera joateko, etxera joateko. Zure etorria etxera itxaroten dago. NIRE Emaztegaiak prestatu behar du etxera joateko. Esaiozu NIRE Emaztegaiari prestatzeko etxera joateko. NI NIRE Emaztegaia prestatzen nabil etxera joateko, harrapatua izateko NIRE albora oraindik bizirik zauden artean. Esaiezue bazter guztietan, ohartu lehorrez, aire-bide, eta itsasoz. Prestatu zaitez etxera joateko NIREKIN. NI nator NIRE Emaztegaiaren bila. Prestatu zaitez etxera joateko, Bildotsaren eztei afarira etortzeko. Irrikan nago NIRE Emaztegaia etor dadin etxera, zerura, luzaroan itxoin dudalako. Esaiezue NIRE Emaztegaiaren bila natorrela. Banator, esaiezue bazter guztietan, ez egizu atzera egin inolako gastuarengatik. Utzi zure harrokeria, eman mezua eta esaiozu NIRE Emaztegaiari prestatu dadin, apaindu dadin etxera joateko.
Zein Emaztegai ez daki noiz hurbiltzen zaion eztei eguna? Zein Emaztegai ez daki noiz jantzi bere Ezkontzako Soinekoa? Murgildu zaitez, garbitu, bainua har ezazu eta sartu NIRE Odolean Kalbarioan zuretzat isuria. Prestatu zaitez etxera joateko. Zein Emaztegai ez du nahi bere olioa lurrindua izatea, lore eta esentzia ederretako lurrina bezala? NIRE Emaztegaiaren lurrina ez dator gizakiarengandik ezta botila baten aurkitzen. NIRE Emaztegaiaren lurrin ederra zerutik dator. RUACH ha KODESHEN gantzudura lurrindatzen du. Ez da gizakiak eginikoa. Ez da botilatxo baten aurkitzen RUACH ha KODESHEN gantzudura lurrindatzen zaituena. GANTZUTUAK EZ DIRENAK NIRE SUDURRENTZAT KIRATSA DIRA ETA EZ DIRA ETXERA ZERURA JOANGO NIREKIN. NIRE gantzudurako lurrina Santua da.
Badaude batzuk NIRE Emaztegaitzat aurkezten dutela haien buruak, baina ez dira NIRE Emaztegaia. Plantak egiten dituztenen eliza dira, NIRE ezagutza adierazten dute, eta aldiz, ez naute ezagutzen. Haien lurrina kopiaketa da eta kiratsa NIRE sudurrerako. Emaztegai faltsuak zuria desagerrarazten du. Haren bitxiak kristala moztua baino ez dira. Haren tiara letoiz egina dago. Maite nauela adierazten du baina ez dago maitasunik hor. Zergatik erraten du emaztegai faltsu honek maite nauela, baina ez du nahi NIRI obeditzea? Haiek mirariak egiten dituztela diote NIRE Izenean, baina haien su bitxiak lotsa dakarkit.
Bost birjinak dira oliorik gabe haien argiontzietan aurkituak izan zirenak. Haien argiontziko metxa ez dago muxarratua. Haiek zatitzen dute NIRE Hitza, NIRE Aginduak ere, haien irudira eraldatzeko nor denari buruz NI NAIZ. Bekatua baimentzen dute, nahiz eta NIK bekatua deitu. Urrunera heltzen dira ere haien buruei jainkotzat deitzera. Haiek berridazten dituzte NIRE Aginduak. Haiek berridazten dute NI NAIZEN Berba. Haien agintari espirituala tronuan ere esertzen da. Ediktuek ezartzen ditu haren izenean. NIRE burdinezko hagari iseka egiten dio eta zetroa deitzen diotso. Hark NIRE justiziazko arropari iseka egiten dio eta jantzia darama perla baliotsu ederrak tinkatuak haren zehar.
NIRE dindirriari, tenplua betetzen duena, iseka egiten dio eta haren jantzia dindirri luzea du haren gain. Hark iseka egiten dio ere NIRE Berba Santuari eta NIRE herriari dauka hari deika “haren santutasuna”. Hura, agintari espiritual hau, ospetsua da mundu osoan. Beste agintari espiritualak badaude, beste elizako erakundeetan, zeini gizakia gurtzen irakasten zaien, bakarrik emakume batetik jaio zena, eta ez jaiotza birjinala. Agintari espiritual faltsuek jendeari haien oinetara makurtzera derrigortzen diote, NIRE Berbari iseka eginez, esaten duena, belaun bakoitza tolestuko dela eta hizkuntza bakoitzak aitortuko du, YAHUSHUA ha MASHIACH Jauna dela.
Beste agintari espiritual batek bertze bat gehitzea Trinitateari nahi du. Agintari espiritual hau NIRE komunioa ematen du eta ez du nahi sekula herriari esaterik damutzeko haren bekatuaz. Dena antzezpena da. AGINTARI ESPIRITUAL HONI JARRAITZEN DIOTENAK, INFERNUKO ZULORA ARTE JARRAITUKO DIOTE ETA SUZKO AINTZIRARA ARTE. Ez dago ezer santurik fedegabe honetan, NIRE lekua hartzen saiatzen baita. Hau da emaztegai faltsuaren zatia, kiratsa dela NIRE sudurrarentzat. Agintari espiritual honek ez luke sekula makurtuko hain behera norbaiti oinak garbitzeko lain. Eliza erakunde hau munduko aberatsena da, baina fedean txiroenak dira. Honek, hainbeste galtzen dituenak, dauzkate berari bekatuak aitortzen ere.
Trufatzera ausartzen da hau eskubide bakarra duena gizaki guztiaren Epaia izateko, eta ostera, abadeei irakasten zaie eskubidea dutela, zigorra kentzeko. Besteen bekatuak epaitzen dituzte eta apaizek zigorra kentzen dute. HAUXE EGITEN DUEN INORK EZ DA IZANGO NIRE EMAZTEGAIAREN ZATIA. Hatsa dira NIRE sudurrarentzat. Garraiobidea ere iseka da NI asto baten gainean igo nintzeneko moduari. Gurutzeko seinaleari ere iseka egiten diote. Hauxe da emaztegai faltsuaren zatia. Aspaldi ahaztutako hizkuntza baten hitz egiten dute, letratuak izan ezik. KONTUZ! IHES EGIZU ZEU BALDIN BAZARA EMAZTEGAI FALTSU HONEN KIDEA! Kiratsa baita NIRE sudurrarentzat. Gogoratu NI naizela Jauna, ZURE JAINKOA, eta zuk ez dituzu izango beste jainkorik NIRE aurrean. Ez atzipetu, ezen NIRI ez liteke erraz trufatu. Ordaindu beharra dago prezioa.
Mintzatua baita eta horrela idatzia dago RUACH ha KODESHEN gantzudurapean. Emana Elisheva Sherrie Eliyahu zerbitzari apalari.
Arratsaldeko 6:15etan, 2000eko irailaren 17an.
* * * * * * *
|