PROFEZIA 41
GURA AL DU NEURE BENETAKO EMAZTEGAIA, MESEDEZ, ALTXATU?
Emanda Gur. Elisabeth Sherrie Elijahri
2000eko irailaren 17an
2 KRONIKAK 36:16
Baina haiek Jainkoaren mezulariei iseka egin, beraien esanak gutxietsi eta barre egiten zieten profetei. Jaunak bere herriaren kontra zuen haserrea gainez egiteraino handitu zen eta ez zen salbabiderik izan.
EZ DAUKA EZ GIZONEZKOEN EZ ANDRAZKOEN IZENIK
Aspaldi ohartu nizun, Elisabeth, Ministerio honi ez ipintzeko ez gizonezkoen ez andrazkoen izenik, Ministeriorik egon aurretik ere. Zure espirituan ipini nuen, honako ezer ere ez luke izango egina zure eskuz, honako ezer ere ez luke izango egina zure ahoz. YAHUVEHREN ahotik jaio zen. YAHUSHUA zuen MASHIACHREN ahotik jaio zen. RUACH ha KODESHEN ahotik, zuen IMMAYAHREN ahotik jaio zen. Zure eskuz izango balitz, aspaldidanik lur jota egongo litzateke. Aintza Shkhinyahren haizeari esker lur guztian zehar putz egiten dabilena, haize Santua suspertzekoa. Ez da zure arnasagatik, bestela behea jota egongo zinateke.
ISAIAS 42:8
NI naiz Jauna, horixe dut Izena: ez diot NIRE ospea inori utziko, ez NIRI zor zaidan gorespena idolei emango.
* * * * * * *
TESTUINGURUA
Profezia 41 hitz eginda eta idatzia zen bitartean, 2000ko irailaren 17an, nik hiru polizia neuzkan nire etxea inguratzen beribil zuri batean, identifikaziorik ez zuena, nire etxe aurrean gelditua. Komisarioa ezagutu nuen nire atean deika. Nire semeak beste bat ikusi zuen atzeko aldean, eta beste bat etxe aldakan. Berak esan zuen zetorrela lau deiarengatik 911ra helbide honetatik zetozenak. Esan nion arraro xamar neritzola, zeren ez zegoen inor hemen eta ni telefonoan hitz egiten nengoela une horretantxe beste lagun batekin hitz egiten. Hau benetan gertatu zen, nik eskegi eta minutu batzuen ondoren, profezia “Ez izan parte Emaztegai faltsuarena”. Mesedez, otoitz egizu nire babesaren alde.
Elisabeth Sherrie Elijah
PROFEZIA 41 BIGARREN ATALA
NIRE Emaztegaia ezin da sartu NIRE gantzuduraren lurrinik gabe. Ezin da soberatu NIRE gantzuduraren lurrina. Gantzudura goren hau xerkatu behar da. Jakina izan dadin inolako gizon edo emakume ezin dizuela gantzudura hau eman, bakarrik NIRE RUACH ha KODESHEK garbitu dakizueke NIRE gantzuduraren lurrin gozoarekin, NIRE Emaztegaiarentzat gordeta. Prestatu zaitezte etxera joateko eta blaitu zaitezte RUACH ha KODESHEN gantzudurako boterean. Jantzi zure Emaztegaiaren Soinekoa. NIRE justiziazko soinekoa da. NIK arantzazko koroa eraman nuen. Zuk eramango duzu tiara bezalakoa, NIRE aintzazko koroa, zure buruaren gainean ipintzen dena. Ester erregearentzat prestatu zen bezala, zu prestatzen ari zara ERREGEEN ERREGEENTZAT, JAUNEN JAUNA, ZURE JAUNA JAINKOA AHALGUZTIDUNA, YAHUSHUA DA NIRE IZENA ETA NI NAIZ ZURE SENARRA BEREHALA DATORRENA.
Hedatzen den bezala ezkontza oharra eta gonbidapenak bidaltzen dira, NIK ere NIRE iragarpena bidaltzen dut Gabrielek jotzen duen Shofarren bidez, eta bakarrik NIRE Emaztegaia diren horiek entzungo dute NIRE Emaztegaiarentzako iragarpena. Oso berandu izango da orduan prestatzeko, beraz, egon zaitezte prest berehalako iragarpenaren zain. Edo zu zeuk egingo duzu edo NIRE Apostolu eta Profeten bidez. Egizu jaramon NIRE oharrari. Egizu jaramon NI natorrela dioen iragarpenari.
IHES EGIN EZKONTZEKO
Ihes egitea da, ezkontzeko, bakarrik Senargaiak badakielako ziurtasunaz. Orain zoaz, ez izan lotsarik eta eman gonbidapena. Ez zaitez harritu zenbatek ezeztatzen duten. Baina ez atsekabetu, ezen haiek ez dute artekatu edo ez zuten aprobatu azterketa edo leialtasunezko froga, maitasunezko ariketa, sakrifiziozko ariketa ezta obeditzearen ariketa. Horrenbestean, desegokiak dira NIRE Emaztegaia deituak izateko. Egongo badira batzuek gonbidapena hartu eta apurtu egingo dutenak. Batzuek egongo dira, gonbidapena hartu eta apalategian ipiniko dutenak luzaroan, eta ez dutenak sekula erabiliko. Hauei ere ez diet deitzen NIREAK.
NIRE Emaztegaiak irrikan itxaroten egon da NIRE zain, eta NIRE Emaztegaiari hots egitera nator. NIK ez dut sekula arraza edo erlijiorik ikusten. Ez du axola zein den zure arraza edo erlijioa. NIK NIREKIN harremanaren bila nabil eta gauza bat bilatzen dut: gorri kolorea, Kalbarioan isuritako NIRE Odolarena. Beraz, berriro diot: NIRE etxea zeruan berehala zuen etxea izango da. Zuek harrapatuak izango zarete NIREKIN biltzeko airean, NIRE albora erakarriak izateko, bizirik zaudeten artean. NIRE oinek ez dute zorua zapalduko mundu gaiztoarena, orain den moduan, beraz, prestatu zaitez, ENE Emaztegaia, harrapatua izateko, bizirik zauden artean. Iseka egin bezate eta trufatu, NI atean nago eta deituko dut. Egin behar duten bakarra da bihotzeko atea zabaldu eta damutu eta NIRI gonbidatu sartzera eta NI leiala naiz eta barkatuko dizkiet haien bekatu guztiak.
IGO HONA
Galdetu iezaiezu: Zergatik nahi duten infernuan torturatuak izan edo suzko lakuan erreak izan? Ez zen sortua izan haientzat. Sortua izan zen gaiztoentzat. NIK ordaindu nuen prezioa Kalbarioan eta satanasen ukabiletik erauzteko, gizakia aske izan dadin. Baina NI adeitsu naiz. NIK ez dut atea apurtuko. NIK bakarrik deitzen dut eta itxaron gonbidatua izan arte barrurantz. Horrenbestez, berriro, errango diet YAHUSHUA ha MASHIACH, beste batzuk deitzen didate Jesukristo Jauna, badatorrela beste behin. Esaiozu NIRE Emaztegaiari banatorrela etxera eramateko. Prestatu zaitez etxera joateko, NIRE etxea zurea baita. Prestatu zaitez etxera etortzeko, ezen banator NIRE Emaztegaiari etxera eramatera. Berehala, Gabrielen Adarra entzun beharko zenuke, eta zeuk harrapatua izango zara NIRE alboan egoteko, NIRE Emaztegaitzat izendatzen zaitudanean. Zuk entzungo dituzu berbak: “IGO HONA”, goiaingeruaren ahotsa gisakoa, berak Shofarren Adarra jotzen duen bitartean. Prestatu zaitez etxera joateko, NI NIRE Emaztegaiaren bila bainator. Bata hartua izango da, bestea utzia.
Idatzia 2000ko irailaren 17an, arratsaldeko 6:15ean. Horrela dago esanda, horrela dago idatzia. Emana zerbitzari honi: Elisabeth Sherrie Elijah.