PROFEZIA 43, 2 ZATIA

NORK HAUTATZEN DUZUE ZUEN BUZTINLARIA IZATEKO, NI, YAHUVEH, EDO HARRY POTTER?

EMANA APOSTOLU ELISHEVA SHERRIE ELIYAHUREN BITARTEZ

2001EKO AZAROAREN 15EAN

TESTUINGURUA

ARRISKUA! OHARRA! Ez gero eraman zuen haurrei Harry Potter pelikulak ikustera! Guraso kristauak: eramaten zabiltzate zuen haurrei Harry Potter ikustera? Zuen haurrak zorian daude izugarrizko GAIZTAKERIARA pelikula hauetan! OHARRA!! Premiazko da! Ezagutzen baduzu norbait haurrekin, Profezia hau irakurrarazi haiei Harry Potter buruzkoa. Nork nahi al du zinema aurrean ipini eta jendeari ohartarazi? Boikotatu teatroak eta gerizatzaileak!

Profezia hau nigana etorri zitzaidan arestian YAHUSHUARENGAN konbertitu berriak bidali zidan ametsaren ondoren, 16 urtekoa, Singapurren bizi dena, eta nik deitzen diona egiarenxerkatzailea. YAHUSHUAK maite zaitu egiarenxerkatzailea, baita ni ere. Zure ametsak berpiztu zuen gantzudura niregan.

DEUTERONOMIOA 18:10-12

Ez beza zuetako inork semea nahiz alaba oparitzat erre; ez bedi izan zuen artean geroa igartzeko magiazko baliabide, sorginkeria nahiz aztikeriak erabiliko duenik, ez liluratzailerik, ezta espirituei edo hildakoei deika dabilkeenik ere. Horrelakoak egiten dituen oro higuingarri zaio Jaunari; hain zuzen, higuingarritasun horiengatik botatzen ditu Jaunak, zuen Jainkoak, herri horiek zuen aurretik.

APOKALIPSIA 21:8

Koldarrek, ordea, sinesgabeek, gaiztoek, hiltzaileek, lizunek, aztiek, sasijainkozaleek eta gezurti guztiek suz eta sufrez garretan dagoen aintzira, hau da, bigarren heriotza, izango dute ondare.

IRTEERA 22:18

Ez utzi sorginik bizirik.

MIKEAS 5:12

Kenduko dizkizut eskuetatik aztikeria guztiak eta aztirik ez duzu aurrerantzean izango.

DEUTERONOMIO 18:14

Beren lurraldetik botako dituzuen herriek igarle eta aztiei egiten diete kasu; zuei, ordea, ez dizue Jaunak zeuen Jainkoak horrelakorik lagatzen.

2 ERREGEAK 17:17

Beren seme-alabak oparitzat eskaini zituzten, sutan errez; igarpenak eta aztikeriak egin zituzten eta Jaunari atsegin ez zaiona egitera emanak ibili ziren, Jauna haserraraziz.

2 ERREGEAK 21:6

Bere semea oparitzat eskaini zuen, sutan errez. Sorginkeria eta aztikeriatan ibili zen; jarduteko aukera eman zien nekromante eta igarleei, Jaunari atsegin ez zaiona egin zuen etengabe, Jauna haserraraziz.

LEBITARRENA 18:21

Ez duzu zeure haurrik Molok jainkoaren ohorez hilko, zeure Jainkoaren Izena profanatuz. Neu naiz Jauna.

2 KRONIKAK 33:6

Bere semeak oparitzat eskaini zituen Ben-Hinom haranean, sutan errez. Igarketa, aztikeria eta sorginkeriatan ibili zen; jarduteko aukera eman zien nekromante eta igarleei. Jaunari atsegin ez zaiona egin zuen etengabe, Jauna haserraraziz.

MATEO 18:5-7

Eta honelako haurra nire izenean onartzen duenak neu onartzen nau. Niregan sinesten duten txiki hauetakoren bat galbidean jartzen duenak, hobe luke errotarri bat lepotik erantsi eta itsas ondora amilduko balute. Dohakabeak munduan sinesmena galbidean jartzen dutenak! Bai, nahitaez gertatu beharrekoa da hori, baina dohakabeak inoren sinesmena galbidean jartzen dutenak!

LUKAS 17:1-3

Jesusek esan zien ikasleei: nahitaezkoa da munduan galbideak gertatzea, baina dohakabea inoren sinesmena galbidean jartzen duena! Hobe luke errotarri bat lepotik lotu eta itsasora botako balute, txiki hauetakoren bat galbidean jartzea baino. Kontuz ibili! Senideren batek iraintzen bazaitu, egiozu errieta, eta damutzen bada, barkatu.

* * * * * * *

2 KRONIKAK 36:16

Baina haiek Jainkoaren mezulariei iseka egin, beraien esanak gutxietsi eta barre egiten zieten profetei. Jaunak bere herriaren kontra zuen haserrea gainez egiteraino handitu zen eta ez zen salbabiderik izan.

EZ DAUKA EZ GIZONEZKOEN EZ ANDRAZKOEN IZENIK

Aspaldi ohartu nizun, Elisheva, Ministerio honi ez ipintzeko ez gizonezkoen ez andrazkoen izenik, Ministeriorik egon aurretik ere. Zure espirituan ipini nuen, honako ezer ere ez luke izango egina zure eskuz, honako ezer ere ez luke izango egina zure ahoz. YAHUVEHREN ahotik jaio zen. YAHUSHUA zuen MASHIACHREN ahotik jaio zen. RUACH ha KODESHEN ahotik, zuen IMMAYAHREN ahotik jaio zen. Zure eskuz izango balitz, aspaldidanik lur jota egongo litzateke. Aintza Shkhinyahren haizeari esker lur guztian zehar putz egiten dabilena, haize Santua suspertzekoa. Ez da zure arnasagatik, bestela behea jota egongo zinateke.

ISAIAS 42:8

NI naiz Jauna, horixe dut Izena: ez diot NIRE ospea inori utziko, ez NIRI zor zaidan gorespena idolei emango.

* * * * * * *

PROFEZIA 43 BIGARREN ZATIA

TENTELAK! Oi, TENTELAK! NI, YAHUSHUA, NIREAK deitzea gura nituzkeenak, nahiz eta zuek NIREAK deitu zeuen buruak eta, ostera, zergatik diozue maite nauzuela eta ez didazue obeditzen? Nola dei nazakezue Jauna eta, aldiz, desobeditzen duzue Eskriturak? Noiztik zerbitzariak gobernatzen du Ugazaba? Ez duzue NIRE oraindino ahots ahapeka sorginkerien arriskuei buruz ohartzen dizuena, eta demonioak hartuak zuen begiek dakusatenekin eta zuen belarriek dantzutenekin. Horrenbestez, zuen haurrek deabrutuak bihurtzen ari dira pelikulak, liburuak eta bideojokoen bidez, janeurri gogorra direnak okultismo, sorginkeria, demonismoa, satanismo eta shamanismokoa.

DAMUTU ZAITEZTE GAUR! ALDENDU ZAITEZTE GAIZTAKERIA HONENGATIK! Alderantziz, bueltatu zuen seme-alabak NIREGANA, YAHUVEH eta YAHUSHUA. Bakarrik GU izan behar gara zuen Buztinlariak eta zuen haurren buztinarena. Haiek moldekatuak izan behar dute GURE irudira, ez Harry Potterrena. Izena ere asmo batekin hautatua izan da, zuen haurrak moldekatzeko, Harry Potter fikzio izaerara. Ez al dute esaten NIRE Eskriturak: “Hezi hasiera-hasieratik gaztea, eta zahartzaroan ere jokabide zuzena izango du.”? Zer egiten ari zarete? Oi, MEMELOAK! Zuen haurrei hezten ari zarete izan daitezen sorginak, shamanak, belagileak eta satanistak. Oi, a zelako prezioa ordainduko duzuen, zuen haurrek beraiek zeuen aurka bueltatzen direnean demonioen espirituekin, galdetu araziko dizuetenak, nora joan ote ziren zuen haurrak. Begiratuko diezue harridurazko begiekin, ezen zuen haurtxo errugabeak hartuak egongo dira mota guztietako espiritu gaiztoekin.

Zergatik baimenduko dut errugabe hauek minberatuak izan daitezen era honetan, haien arimak beraiek arriskuan egongo direnetan? Gurasoei hautaketa bat eman nielako. Paganoak ere ulermen gehiago daukate, haiek badakitelako umeak ez dituztela eduki behar botere okultistarik. Haiek konturatzen dira sorginkeria bekatua dela, eta alderantziz, zuen hedabideak areagotzen dute hau, baita haurrei ere, egoera-komeriekin. Boikotatzen dituzue telebistako kanalak edo publizistei? EZ, isilik geratzen zarete eta ez diozue inori ohartzen. Ez al du erraten NIRE Hitzak: “SORGINA INFERNUAN ERREKO DA ETA SUZKO AINTZIRAN”? Erreko dira hil eta gero, damutzen ez badira. Oi, ENE KIRTENAK! Hauxe da ordainduko duzuen zigorra.

Infernuan erreko dira eta Suzko Aintziran hil ondoren, damutzen ez badira. Oi, ENE ERGELAK! Hauxe da ordainduko duzuen zigorra zuen haurrak eramatearren Harry Potterren pelikula ikustera: haiek deabrutuak bihurtuko dira. Zuen aurka bueltatuko dira bihurrikerian, sekula amestu ez dituzuen eratan. Hauexek baitira zuen haur errugabeak, zuengan konfiantza zutenak, bereizten irakatsiak izateko ona eta txarraren artean. Zuek, ordez, burua berotu egin zieten ikus ditzaten eta ikasi sorginkeria, satanismoa, shamanismoa, demonismoa, zuek kaltegabetzat hartu duzuen pelikula dela, edo liburu “kaltegabeak” barregarriak eta, berriz, elikatzen gaiztakeriaren janeurria, jakinda txarra dela eta barrezka gaiztakeria honengatik. Nola deitu dezakezue zuen buruei gurasoak?

Gurasoak: Babestu ENE haur errugabeak! Haien adimenak oso malguak dira, eta ona erein beharrekoan, zuek baimentzen duzue, Harry Potter gaizkile honek erein dezan gaiztasuna haien seme-alaben adimen, gorputz, espiritu eta arimetan, haiek demoniozko botere hauek bilatzen dituzten heinean, eta bai, jendetzak jasoko dituzte botere hau. Zuek barre egiten diozuen hori egiazkotasuna da. Batzuek demonioetatik hartuak daude, aurre egin ditzaketenak botere gaizto hauen aurka. Eta boterea ez dago soilik NIRE Hitz Santuan, baizik eta gaiztoak badakite boterea dagoela ere kantu eta hitz demonioenetan. Hitz eta egitura hauek Harry Potterren liburuetan eta pelikuletan aurki ditzakezue. Gurasoak: zuek arduradun zarete zuen seme-alabei janariekin elikatzeko, fisikoa nahiz espirituala. Haurrei ez da pozoiaz elikatzen, zergatik, beraz, baimentzen diozue satanasi zuen haurrei pozoiaz elikatzea? Pozoia zuen arimentzako eta zuen haurren adimen, gorputz, espiritu eta arimentzako.

Satanasek trufatu eta barre egiten du zuen lepotik, gurasoak, koilara altxatzen duzuenean, zuen haurren arimak gaiztakeria hauekin elikatzeko. Lehen baino gaiztoagoa da, edozein pelikulatan, edo edozein umeentzako liburuetan. Aztikeria bat dago, jartzen dena denengan, satanasen eragile gaizto gaitzetsi honen bidez, harro dagoena haren fedegabezko sorginkeriazko ekimenekaz. Xarma gaiztoak ipini dira bere idazkera guztietan eta pelikulak xirmi-xarma gaiztoak ditu eragiten dituenak, edozeinek ikusten duena, pentsaraztea, ez litzateke zoragarria izango nik edukiko banu botere hau? Honek zabaltzen zaizu adimeneko kontrolera, adimeneko amarrura, adimeneko eraldatzera, botere gosera, antikristoren espirituari. Espirituak sartzen direnak erraz hots egin barik, sartuko dira guzti haiengan ate hori zabaltzen dutenengan, haien adimena, gorputz, espiritu eta arimenena. Egon dira xarmatzeak, abestiak eta xarmadurak liburuetan eta pelikuletan ipini direnak, edo edozertan Harry Potterrekin zer ikusia duenarekin datorrenaz, irrika eragiteko ezkutuko ezagutza areagotzeko, eta bihurrikeria eta sorgintzeen gosea, NI, YAHUVEH eta YAHUSHUARI iseka egiteko eta Santu den guztiari, eta onartzeko NI, YAHUVEHK, fedegabea aitortu dudana, onartzeko NIRE Eskritura Santuak debekatzen dituztena.

Zuen haurrek ordaintzen ari dira eta ordainduko dute prezio bat, ezen zuek, guraso inozoak, baimendu duzue gaiztakeria hau sar dadila zuen etxeetan, eta baimendu duzue gaiztakeria hau sar dadila haien belarrietan, eta baimendu diezue haien begiekin ikus zezaten. LOTSA MUNSTROKERI HAUEK EGITEN DITUZTEN GAIN ETA NIREAK DIRELA AITORTZEN DUTENAK! DAMUTU ZAITEZTE GAUR ETA ALDENDU GAIZTAKERIA HONETATIK EDO EZ GERO AITORTU NIREAK ZARETENIK SEKULA BERRIRO! NIK EZ ZAITUZTET GEHIAGO EZAGUTUKO ETA. Jakinaren gainean egon zaitezte. Ezin duzue oraindaino ulertu? Otoitz egizue eta bereizi hau egia ote den eta NIRE Eskritura Santuekin bat ote datorren. Egoten ez bada, orduan, ez entzun Apostolu honen oharrak, noren bitartez NIK hitz egiten dut orain. Zuen seme-alabei dendatzea irakurtzera eta pelikulak ikustera okultismoa goresten dutenak, higuintzea da NI, YAHUVEH eta YAHUSHUAREN aurrean! Erne egon, ikasi eta bereizi.

Zuen haurrei su artetik pasatzea berdina da. Zuen haurrei Molok-eri oparitzea berdina da. Ez gero ausartu pentsatzera NIREAK deituak zaretenik, zuen haurrek sakrifikatzen dituzuenean, ez bakarrik abortuetan, baizik eta orain, arriskuan ipintzen haien arimak sakrifikatuz! Haien arimak eta espirituak zabaltzen NIK fedegabea deitu diodan guztiari! Ez zarete oraindik konturatzen satanasek zuen haurren arimen gogoa duela? Satanasek anabasa ekartzea nahi du zuen etxeetara, eta bihurrikeria, erailketa, lapurreta eta desobedientzia espiritua. Oi, hauxe adin eta desberdinetan eta ume ingurumenetan dator, bakarrik mundu gaizto honetan bizitzeagatik! Zenbat gehiago izango da guzti haientzat, baimentzen dutenak haien seme-alabek gaiztakeria honekin elikatu daitezen? Areagotzen dute gaiztakeria hau eta, hala eta guztiz ere, aitortzen dute kristauak edo juduak direla. Sasijainko paganoren bat gurtzen duten horiek, Buda edo Ala antzekoren bat, ohartutzat jo esaten dudanean “ume guztiak”, hauxe zuei buruz ere bada.

NIK, YAHUVEHK, eman nizkizuen haurrak agindu batekin, zuen umeak babes ditzazuen. NIK, YAHUVEHK, ipini nuen amatasunezko espiritua umeen ametan haiek babesteko, haien bizien kontura ere. Aitak: NIK ipini dut hau ere zuengan, hornitzea eta zuen familiak zaintzea. NOLA EGIN DEZAKEZUE MUNSTROKERIA HAU NIRE BEGIEN AURREAN? NON DAUDE AGINTARI ESPIRITUALAK OHARTZEN PELIKULA ETA LIBURU HAUEI BURUZ, GAIZTAKERIAN AREAGOTZEN DIRENAK LIBURUKI BAKOITZAREKIN? Ez zarete konturatzen satanasek egiten ari denaz eta egingo duenaz neurri handiagoan? Imajinatu umeen deabruzta mundu guztiaren zehar, hizkuntza guztietan, non gurasoak beraiek umeen beldurretan egongo diren. Imajinatu ume hauek eta pelikula hau ikusten duen edozeinek deabruztatua bihurtzen eta haien bihotzak gero eta hotzago bihurtzen, eta fedea gutxitzen txingarra letxe, bihurrikeria espirituaren ondorioz, barre egiteko NIK debekatu dudanaz.

Zuek, gurasoak, honela arriskuan ipintzen duzuenok zuen haurren arimak, ez zarete ezta konturatzen ere zenbaterainoko haserrean jarri nauzuen NI, YAHUVEH eta YAHUSHUA. Hobe zenukete ehotarria sama inguruan zintzilikatu eta itoak izan zaitezten. Ez espero NIGANDIK zuen otoitzak entzutea, NIRI hots egiten didazuenean, zuen haurrak deabruztatuak ikusten dituzuenean. Entzun zintzaizkidaten NIRE RUACH ha KODESHEKIN hitz egin nizuenean? NIK entzungo ditut zuen otoitzak, zuek NIRI entzun didazuen neurrian, ohartu nizuenean ez baimentzeko zuen haurrei denbora pasatzerik, NIK debekatu dudanarekin zuek ikas dezazuen, edo partekatu demonioen ikastaroetan. Ez harritu zuen ttipiak aztikeriak ipintzen praktikatzen hastea. Ez harritu zuen ttipiak zuen aurka bueltatzen direnean gorrotoarekin. Ez harritu, zuek elikatu zieten liburu gaizto hauekin, dena irakasten dutenak, Liburu Ona Bakarraren aurka.

Zuetariko zenbat, gurasoak, erosten ari zarete artikuluak zuen haurrentzat eta ez zarete ezta konturatzen ere, sorginkeria dela, aztinantzekin satanismoan sustraituak, eta zuengan eragiten dituzte, dirua gazta dezazuen satanasi eta haren ekintzetako emanez, hau egiten duzuen bakoitzean? Ez harritu txirotasun espiritua zuen gain datorrenean, hau egitearren. Ez harritu umeak elkarren artean hilka hasten direnean eta haien animalia propioak sakrifikatzen. Ez harritu txerrenak zuen haurrengan sartzen direnean, eta ez duzuenean gehiago haurrik Biblia irakurtzea nahi duena, edota Jainkoaren Izena entzutea ere zuek zerbitzatzen diozuna, zuen haurra gorrotoko duenean Santu den guztia.

Egiaz diotsuet: NI, YAHUVEH, BUZTINLARIA naiz, zuek eta zuen haurrak NIRE buztina izan behar zarete. NIK, YAHUVEHK, moldekatu behar dizuet, ez Harry Potter. Buztinlari gaizto honen haziera zuen adimenetan eta zeure haurrenean ereingo du, aztiatze ipintzeak kaltegabea dela, eta besteei manipulatzea eta kontrolatzea egin beharra dela. Kontuz! Ezen zuen umeak, mundu guztiaren zehar, hizkuntza guztietan, deabruztatuak bihurtuko dira, eta zuek ez baduzue ikusten berehala, ez harritu, deabruztatze batzuk ez dira atoan nabarmenak izango eta, txerrenak geratuko direlako lozorrotuak eta zelatan. Konturatzen al zarete zenbat arima satanasentzat sakrifikatuak izango diren, pelikula okultista honen ondorioz eta liburu guztiak, zeinekin elikatu zenizkieten zeuen umeei? Konturatzen al zarete hau egiazkoa dela, eta praktikatzen dutenak magia beltza, shamanismoa, satanismoa, ez dutela barrerik egiten pelikula eta liburu horietaz? Haiek barre egiten dute, serioski hartzen ez duten guzti haietaz.

Debekatu zuen haurrei eramanak izatea pelikula hauek ikustera edo liburu hauek irakurtzera. Liburuak etxean badituzue edo zuen biloben etxean, otoitz egizue liburuen gain, kendu madarikazioak liburuengandik, erregutu YAHUSHUAREN Odola liburuen gain, otoiztu NIRE barkamena, bekatu egin baduzue eta hau nolabait areagotu baduzue. Zatozte NIGANA YAHUSHUAREN Izenean eta ERRE ITZAZUE LIBURU HORIEK. Boikotatu ikastetxeak baimentzen dutenak hau haien ikasketako plangintzaren parte izan dadin. Ziurtatu maisuak kaleratuak izan daitezela, ihardukitzen badute zuen haurrei sorginkeria irakasteari. Debekatu iezaiezue zuen haurrei gaiztakeria honekin gehiago elikatu diezaieten. Maisuek auhen egingo dute. Honekin zer ikusia duten ikastetxeak auhen egingo dute, ezen orain uste badute, arazoak dituztela ikasleekin, itxoin umeak martxan jarri arte irakasle eta gurasoekin, Harry Potter liburu eta pelikuletan ikusten dituztena. Satanasek emango dizkio zeuen umeei kalte egiteko botere ezkutuak. Zuen haurrak zuen etsai okerrenak bihurtuko dira.

DAMUTU ZAITEZTE GAUR! ALDENDU GAIZTAKERIA HONETATIK! Bueltatu, ordez, zuen haurrak NI, YAHUVEH eta YAHUSHUARENGANA. Bakarrik GUK izan behar gara zuen buztinen Buztinlaria, eta zuen haurrena. Haiek moldekatuak izan behar dira gure irudira, ez Harry Potterren antzera. Izena ere hautatua izan zen asmo baterako: zuen haurrak moldatzeko Harry Potter agertzen duen izaera fikziozkoaren irudiaren arabera. Addarrak begira daude eta zain ikusteko nortzuk zabalduko diren deabruztatuak izatera, pelikula eta liburu hauen ateen bidez. Ez dago ezagutza onik jaso lezakeena liburu edo pelikulen medioz. Beraz, zergatik arriskuan jartzen dituzue NIRE txiki maiteak? Añenak sartzen ari dira zuen haurrengan. Umeak sartuko dira zinemako geletan, baina ez dira izango zeuen umeak irtengo direnak.

Ohartuak izango zarete! Ez duzue nabarituko berehala. Guraso batzuek bai eta guraso batzuek ez, baina egiaz diotsuet zuen haurrak deabruztatuak izango direla pixkanaka, gero eta gehiago elikatzen diren adikzio honekin mundu guztiaren zehar dabilena, ez droga edo sexuarengatik, baizik eta ikasteko grinagatik eta memorizatu eta praktikatu okultismoko magia beltza, mundua prestatzen antikristoren sistemarako errazago onartua izan dadin. Gogoratu antikristok egingo dituela, zuen haurrek irakurtzen dutena liburuetan et Harry Potter pelikuletan, eta are gehiago.

NIREAK direla aitortzen duten gurasoak eta ez direnak damutzen eta bestei ohartu, jakizue hauxe: ZUEN BIHURRIKERIAGATIK, NIK, YAHUVEHK, EZ ENTZUNARENA EGINGO DUT, ZUEK OTOITZ EGITEN DUZUENEAN, ETA AUSARTU ZAITEZTE ORAINOKOAN NIRI BEKOZ BEKO EGITERA, NI ZUEI OHARTU ONDOREN, NEGAR BATEN NIGANA ZATOZTENEAN, ETA NIK ESANGO DIZUET: “OHARTUAK EGON ZINETEN” ETA ORAIN NIRE SUMINDURAZ ELIKATUKO ZARETE ETA EZ ZAIZUE GUSTATUKO HAREN ZAPOREA. Zeru guztiak dakusa eta inguraturik zaudete testigu hodei bategatik. Zenbat, ohar profetiko honen ostean, izango dute nahiko arreta eta beste batzuei ohartuko diete? Arduradun zarete, dakizuenarena. Ez esan ez dakizuenik, ezen NIK NIRE Apostolu honen bitartez zuei hitz egin aurretik ere, badakizue galdatzen dudana, zuen haurrak babes ditzazuen eta, NOLA ESAN ZENEZAKETE HAU ZUEN HAURRAK BABESTEA DELA? Amerika, non dago zeure damua NIRE aurrean? Zergatik jarraitzen duzu pilatzen epaiketak zeure buru gainean? NIK entzuten ditut otoitzak YAHUSHUAREN Izenean doazenak, baina, non dago bekatuarengandik aldentzea?

INGALATERRA

Ingalaterra, zuk ekarri duzu zeruko epaiketa zure gain. Damutu zaitez, ezen gaiztakeria hau zeure herrialdetik dator. Ingalaterra, zeuk ez duzu ezer egin hau gelditzeko. Zergatik? Nola jarrai dezakete isilik NIRE agintari espiritualak? Zergatik elizak ez dituzte egunkarietan iragarkiak ipintzen eta hedabideetan? Zergatik NIRE haurrek ez dabiltza boikotatzen denda bakoitza eta produktu bakoitza sorginkeria hau areagotzen duena eta deabruztatzeak? Zergatik gurasoek ez dute kontra egiten eta ezeztatzen baimentzeari ikastetxeak elikatu diezaieten zeuen haurrei, zuek ez diezuenarekin elikatu zeuen seme-alabei?

Kontuz! Gaiztakeria honen janeurria gero eta ohikoa den heinean, are eta gaizkindu gehiago izango dira nahiko nabarmenak. Gurasoak: merezi du honek egiaz zuen haurren arimak? Okultismoko janeurri honekin elikatzen diren guztiak: merezi du honek zuen arimak? ALDENDU NIGANDIK, ZUEK, GAIZKILEAK. NIK, YAHUVEHK ETA YAHUSHUAK EZ DIZUEGU EZAGUTUKO, DAMUTZEN EZBAZARETE, ETA SANTUTASUNERA ITZULI, ETA DAMUTURIK ISILIK GERATZEAZ. Non daude NIRE beste Apostolu eta Profetak, Shofarren adarra jotzen egon beharko luketenak, arriskuarena adimena, gorputz, espiritu eta arimarako, pelikula hauek ikusten dutenena eta liburu hauek irakurtzen duten guztienak? Ohartuak izan zarete. Orain, zuen erabakia da.

Nork hautatzen duzue zuen Buztinlaria izateko: NI, YAHUVEH eta YAHUSHUA edo Harry Potter? Pelikula eta liburu hauexek bakarrik moldekatuko dizkizue zuei eta zuen haurrei, fedegabea den guztirantz. Zuen erabakia da. Ez esan NIK ez ditudala bidaltzen NIRE Apostolu eta Profetak ohartzeko, NIK NIRE Epaiketa bidali baino lehen. Lurra ere beldurrez ikaratzen da NI, YAHUVEHREN suminduraz. Zenbat gehiago egin beharko zenuke zeuek, agindua jaso duzuenok, gordetzeko zuen Salbamena izuaz eta dardaraz! Agiraka egiten dizuet orain, eta ohartzen, MUNDU GUZTIKO UMEEN ODOLA ZUEN ESKUETAN EGONGO DA, EZ ZITZAIELAKO OHARTU.

ATERA ZAKIZKIETE ANTIKRISTOREN ZULOETATIK BERANDUEGI IZAN AURRETIK

EZJAIOEN HAURTXOEN ODOLA, abortatuak, torturatuak, erabiliak medikuntzako saiakuntzetan, kosmetikoetan eta sakrifikatuak arrazoi berekoiengatik, ZUEN ESKUETAN DAGO. Ez dago arrazoi onik haurtxo errugabeak erailtzeko. Hau egiten duten guztiek jaukitu beharko dute NIRE aurrean Epaiketa Egunean, DAMUTZEN EZBADIRA ETA BESTEI OHARTU. Orain daukazue umeen odol berria zuen eskuetan, dena ezeztatu zenutelako bestei ohartaraztea, ez elikatzeko haien haurrei okultismoa janaria bezala, zuen adimen, gorputz, espiritu eta arimarentzat. Harry Potterrek moldekatuko ditu zuen haurrak sorgin, azti eta satanistetan, aztiatzeak jartzen izutuko zaituztenak. Etxeak gaizkinduak bihurtuko zaizkizue mota guztietako espiritu zantarrekin. Hots egizue YAHUSHUAREN Odola, baita iragarkietan ere, eta altxatu zuen ahotsa telebistarantz, arriskuan ezartzen duena zuen haurrak espiritu lohiak askatzen dituzten iragarpenekin. Aldarrikatu zuen irrati saioetan. Boikotatu gaitzesten dutenei entzutea. Jo iezaiezue min hartzen duen lekuan: haien bankuko kontuetan. Manifestaldia egizue hau sustatzen duten ikastetxeen aurrean. Borrokatu antikristo espirituaren aurka, ATERA IEZAIEZUE ANTIKRISTOKO ZULOETATIK BERANDUEGI IZAN BAINO LEHEN.

Galdetu zeure buruari: zeure eskola publikoa, hartuko luke denbora Eskritura Santuak klasean irakurtzeko? Zeuen eskola publikoak, zeuen haurrei leramazkete YAHUSHUAREN bizitzaren dramatizazio bizia ikustera? Orduan, ZERGATIK BAIMENTZEN DIOZUE SATANASI ZUEN HAURREI IRAKAS DAKIEN? Munduko umeak orraztuak izaten ari dira orain, ilea orrazten den bezalaxe, hartaz Harry1 Potter izena. Pelikula hauek mundu guztian zehar ikusiko dira, eta ostera, ez da jaso behar zuen haurrak izan dezaten ile apainketa modukoa, ezta zuentzat ere.

Prestakuntza handia egon da satanisten artean hartzeko zuen adimenak, gorputzak, espirituak eta arimak eta zuen haurrenak, gaiztakeria hau sustatzen dituzten tresnak erabiliz. Zer egingo duzue horri buruz? Zuen erabakia da, NIK ez diotelako lagunduko inori, GAUZA DENA ETA EZAGUTZA DUENA OHARTZEKO, ETA HALA ERE, ARRISKUAN IPINTZEN DITUENA BERE SEMEEI EDO INOREN HAURREI ISILIK GERATUZ. Hots egin barik sartzen diren espirituak zelatan daude zuen haurrengatik, zuengatik bezainbeste. Zein da zuen arimaren prezioa? Zein da zuen haurren arimen prezioa? NIK, YAHUVEHK, esan diot NIRE Alaba Elishevari zuei ohartarazteko. Zenbat entzungo dute? OHARTU BAITA PAGANOEI, BESTELA ODOLA ZEUEN ESKUETAN EGONGO DA. Hauxe buztinezko ontzia baino ez da, NIK moldekatu dudana ohar hauek hitz egiteko. Orain, zer egingo duzu berari laguntzeko, mezu hau jendetzari eramateko?

Honela idatzia dago, honela hitz egina dago 2001ko azaroaren 15ean, arratsaldeko 4:25.

YAHUVEH eta YAHUSHUAREN zerbitzuan, Apostolu Elisheva Sherrie Eliyahu

* * * * * * *

1
Harry esaten da “hairy” bezalaxe, esan nahi duena “ezin motzago”, iraina ere bada: “kabroia”. Ilea moldeatzen den bezalaxe norbera gura duen itxura edukitzeko, jendea moldeatzen da pelikula honekin, demonioak jaso ditzan, prestatzeko antikristoren sistemarako.

* * * * * * *