PROFEZIA 45

JAIKI ENE HAURRAK ERREGE DAVID BEZALAKO ESPIRITUAN

PROFEZIA GALDUTA ZEGOENA AURKITUA

Mesedez, senideak, eskatu gantzudura Berba Profetiko honetan, Goliat hiltzailea izan gura baduzue eremu espiritualean, hau bedeinkazioa izango da zuentzat!

GOLIAT HILTZAILEAK

1999KO AZAROAREN 11N, HASITA ARRATSALDEKO 3 T’ERDITAN, AMAITUA ARRATSALDEKO 4RETAN

APOSTOLU ELISHEVA SHERRIE ELIYAHU

* * * * * * *

2 KRONIKAK 36:16

Baina haiek Jainkoaren mezulariei iseka egin, beraien esanak gutxietsi eta barre egiten zieten profetei. Jaunak bere herriaren kontra zuen haserrea gainez egiteraino handitu zen eta ez zen salbabiderik izan.

EZ DAUKA EZ GIZONEZKOEN EZ ANDRAZKOEN IZENIK

Aspaldi ohartu nizun, Elisheva, Ministerio honi ez ipintzeko ez gizonezkoen ez andrazkoen izenik, Ministeriorik egon aurretik ere. Zure espirituan ipini nuen, honako ezer ere ez luke izango egina zure eskuz, honako ezer ere ez luke izango egina zure ahoz. YAHUVEHREN ahotik jaio zen. YAHUSHUA zuen MASHIACHREN ahotik jaio zen. RUACH ha KODESHEN ahotik, zuen IMMAYAHREN ahotik jaio zen. Zure eskuz izango balitz, aspaldidanik lur jota egongo litzateke. Aintza Shkhinyahren haizeari esker lur guztian zehar putz egiten dabilena, haize Santua suspertzekoa. Ez da zure arnasagatik, bestela behea jota egongo zinateke.

ISAIAS 42:8

NI naiz Jauna, horixe dut Izena: ez diot NIRE ospea inori utziko, ez NIRI zor zaidan gorespena idolei emango.

* * * * * * *

PROFEZIA 45

Jaiki, zeuk daukazu Espiritua David Erregearen antzekoa. A zelako bedeinkazioa zaren NIRETZAT, Oi, ENE haurra, Espirituarekin David Erregearen gisakoa! Eta ostera, berak egin zuen bekatua barik! Bihotza daukazu YAHUVEHRENTZAT eta oso pozik nago zurekin. Borrokatzen duzu lehoi orroka dagoenaren aurka hura azpiratzen, eta hartzaren aurka borrokatzen duzu hura azpiratzen, etsaia uxatzen. Zeure beldur handia dago infernuan. Zeren zeuk hauxe egiten duzu, ez Daviden izenean, baizik eta YAHUSHUAREN Izenean, eta NIRE Odola eta Hitza ezartzen, etsaiei ihes arazten zazpi norabide desberdinetarantz. Berba hau zeuri zuzenduta dago maite duzuna, abestu, dantzatu, profetizatu eta NIRI zerbitzatzen nauzuna, antzinako Errege Daviden bihotzaren antzekoan. David bezala, ENE Artzain gantzutua, erabiliko zaitut Goliat antzekoak hiltzeko, datozenak zeure aurka eta profeten, herriaren eta NIK NIRE Izenean, YAHUSHUA, babesteko deitu dizudanen aurka. Benetako zaindaria zara NIRE gantzutuena.

ENE seme kuttuna, badakizu ez duzula sekula beldurrik izan behar, Sansonen indarra eman baitzaitut? Eremu espiritualean, ENE Sanson gantzutua zara. Ez dago gauza onik zuregandik eutsiko dudana, ENE seme maitea. Fio zaitez NITAZ eta NIREGAN atxiki zure begiak. Haziak ereiten dituzunean Ministerio honetan, erabilia izango dena, ez milaka atzemateko, berak uste zuen bezala, baizik eta NIK ekarri dudana baieztatze baieztatzen jarraian, eta erakutsi zaitut ere, ENE haurra, egia hau etsaiak ez duena nahi berak jakin dezan. Zure gain bedeinkazioak pilatu dituzu konturatzen zarenean, MILIOIKA HAMARREKOEI ATZEMANGO DUELA MINISTERIO HAU, obeditzen nauzunean eta defendatu NIREA dena, NEURE gantzudura osoan.

Zerbitzari honi lagundu behar diozu, NIRE Hitzak esango dituena erakusten duena, NIRE gantzudura osoa agertuz, salbatzen, osatzen, askatzen, eta pizkundeko boterea agertzen NIRE Izenean. Berak bakarrik lortuko du bere aurrean NIK ipini dudan lasterketa hori. Baina hazi hau zure lurra eta ministerioa NIK ordenatu dudana eta zure aurrean ipini, ENE haurra. Elkarrekin, uztako landa goldatuko duzue. NIK bidaltzen ditut NIRE bertsolariak, NIRE gerlariak bidali aurretik guda egitera. Altxatu zuen ahotsa eta prestatu zaitezte, ezen elkarrekin bidaliko zaituztet NIRE gantzudura osoan, eta NIRE Espirituan, David Goliaten aurka egin zuen bezala gudukatzeko eta YAHUSHUAREN Izenean, zuek biok izango zarete konkistatzaileak baino gehiago.

Zure otoitzak dira, ENE haurra, zeure baraua, eramango dizkiona, egoera kritiko eta intentsiboko gunetik, berrezarria izatera bere Ministerio eta bizitza pertsonaleko arlo guztietan. Errege David antzeko baten otoitzak dira zerbitzari honi askatuko dizkiotenak. Otoitz egizu bere etsai guztiak ihes egingo dutela, eta Goliat bezala, konturatuko dira, haien botere ezkutuak ezerezera etorri direla, aldiz, bera hondatzekoa zuzenduta zena bedeinkatuko dio. Zeuri hausteko bidaltzen dena, ENE haurra, bedeinkatuko zaitu, NIK, bada, aldatuko ditut madarikazioak NIRE bedeinkazioetan. Ez al dio NIRE Hitzak: “badakigu Jainkoak prestatzen ditu gauza guztiak, HARI maite dutenen onerako”?

NIRE zerbitzari laztanei kalte egiteko ahaleginetan dabiltzanak, haiek ordainduko dute haien biziekin eta arimekin, damutzen ez badira. Zuek ez egizue mendekurik hartu, baizik eta alderantziz, barkatu iezaiezue eta jakizue “mendekua NIREA dela, dio YAHUVEHK”. BERAK DAUKA GIZON BAT ESKLABOTZAN MANTENTZEN DUENA ERA GUZTIETAN, BERRIA EZIN DU ETORRI, ZAHARRA KENDUA IZAN ARTE. Otoitz egizu haren askapenaren alde orain, zurea balitz bezala. Ez duzu behar jakiterik haren izena, bakarrik irakurri haren testigantza NIRE begi eta belarri espiritualekin eta NIK erakutsiko dizut zeuk ez zekiena, berak hitz egiten ez duen hori. GIZON HAU HAREN GOLIAT DA ETA BERAK EZIN IZAN DU ASKE IZAN. HORREGATIK, BIDALI NUEN NIRE SEMEA, NIRE RUACH HA KODESH DAUKANA, ANTZINAKO DAVID GISAN ETA DIOT: “BAINA HITZ EGIOZU GOLIAT HORRI ETA BERA EZ DA GEHIAGO EGONGO.” Berba egizue zuen Goliat horiei eta eurak ez dira gehiago egongo. Hitz egizue YAHUSHUAREN Izenean eta mendiak bihurtuko dira lastoa haizean.

Hitz egiozue Goliat horri esparru espiritualean eta ez da gehiago oztopo izango edo mehatxua berarentzat edo Ministerio honentzat inola ere ez. GOLIAT GAITZETSIA IZAN ZEN BEZALA, HORRELA DA GIZON HAU, LEHEN BERE SENARRA DEITZEN ZENA, BAINA SEKULA EZ ZENA NIRE BEGIETAN. Ez zitzaion mintzatu David Goliati eta adierazi zion NIK egingo nuena? Ez al zuen David profetizatu eta erran zein izango zen Goliaten azkeneko emaitza? Hitz egiezue ausardiaz Goliat haiei. Oi, NIRE haurra, David antzeko gantzudurarekin! Begiratu Goliat haiexei betiko jausten, gehiago ez jaikitzeko zuen aurka, zerbitzari honen aurka eta laguntzen diozuenak NIRE Izenean eta gantzuduran. Bera zuzitua dago borrokaldiagatik eta nekatuta eta bere egoera zaurgarrienean orain. Zutundu zaitez haren defentsan eta hil Goliat haiei NIRE zerbitzaria suntsitzeko saiatzen direnak eta Ministerio hau, YAHUSHUAREN Izenean.

Bakarrik orduan izan lezake berak NIK aurretik esan nion guztia eta berari erakutsi nintzaion, zuri eta beste batzuei. Altxatu zaitez, Oi, NIK deitzen diodana NIRE benetako David Erregea Berriarena! Altxatu zaitez, David artzaintxoak Goliat hil zuen antzeko Espirituarekin! Eremu espiritualean, hil Goliat haiexei YAHUSHUAREN Izenean! Armadura osoarekin zutitu zaitez eta eutsi Jainkoaren Berban, gezurrik ez dioena. LEHENENGO, ABESTU NAZAZU NIRI NIRE ESPIRITUAN, HOR BAITAGO GARAIPENA ZURETZAT ETA BERARENTZAT. BERE GOLIAT HAIEK JAUSIKO DIRA ZUREEKIN BATERA ERE, DAVID, ENE HAURRA. Jaiki eta arpilatu etsaia orain, bere ondasun eta harrapakin guztietatik lapurtu dituenak. AGINDU SATANASI ITZUL DITZAN ZAZPI BIDER GEHIAGO. Honela izango da egina bakarrik NIRE Aintzarako.

Zeuk hau erraten duzunean YAHUSHUAREN Izenean, erraten duzuna gertatuko da laster, fedea duzunean eta ekintza jartzen baduzu fedearen atzean. Fedea ekintzarik gabe hilik dago, ez ahaztu, ENE haur bihotzekoa David Errege antzeko Espirituarekin. Zeu irtengo zara gantzudura handiago batekin, litekeenik ez zenuela uste, etsaiak bitartean hertsi eta hondatu nahian dabiltza, zeuri eta zeure Ministerioa eta NIK bidaltzen ditudan horiei. Ziurtzat har ezazu: NIK gantzutzen dut eta hitz egin gantzudura hau zerbitzari honen bidez, zeren zeu Gerlaria bihurtuko zara, are gantzutuago, YAHUSHUAREN Izenean.

AZKENEKO OHARRA

Emana Zerbitzari honi, YAHUVEH eta YAHUSHUA ha MASHIACHREN Alaba: Gur. Elisheva Sherrie Eliyahu, 1999ko, azaroko 11an, arratsaldeko 3:30.

Orain dela astebete ordu honetan, ni, nire semea eta gure txakurra, aurrez-aurre talka jotze batean geunden, ordu zehatz honetan! Denak irten ginen, ni bakarrik ubeldurak eta gorputza minberatua neukalarik. Goretsia izan dadin YAHUSHUA! YAHUVEHREN Aingeruak benetan kanpatzen dute HARI maite dioten eta HAREN beldur direnen inguruan. Ni hil izango banintz, kemenezko mezu profetiko hau eta gantzudura berrikoa, horientzat gantzudura eta Espiritua Errege David “ANTZEKO” batekin, ez litzateke nire bitartez esanda izango.

Honek bakarrik erakusten du: “Biziko naiz eta ez naiz hilko, Jaunaren egintzak kontatzeko.” Nire autoa haustua zegoen eta aseguruak aldarrikatu zuenez konponezina, ostera, YAHUVEHK erakutsi du, nire betebeharra lurrean ez dela oraindik bukatu. Hasi baino ez naiz egin YAHUSHUARENTZAT. Gorespena, Ohorea eta Aintza! Beraz, kontuz, deabrua, YAHUSHUAREN Izenean. Horiek David Erregea “BEZALAKO” gantzudura eta Espirituekin, altxatuak izaten ari dira nirekin batzeko, Ministerio hau estaltzen eta niri, eta kideak direnak Ministerio honetan, otoitzekin eta Salmoekin, Espiritu Gerlariak David Errege antzekoak. Haietariko bat bazara, idatz nazazu eta jakinarazi iezadazu, nik zuen alde otoitz egin ahal izateko.

* * * * * * *