PROFEZIA 4

EZ ARTEGATU NI ZUEN ALBOAN EZIN NAUZUENEAN SENTITU

PROFETA SHERRIE ELIYAHURI EMANA 1997KO OTSAILAREN 5EAN

* * * * * * *

2 KRONIKAK 36:16

Baina haiek Jainkoaren mezulariei iseka egin, beraien esanak gutxietsi eta barre egiten zieten profetei. Jaunak bere herriaren kontra zuen haserrea gainez egiteraino handitu zen eta ez zen salbabiderik izan.

EZ DAUKA EZ GIZONEZKOEN EZ ANDRAZKOEN IZENIK

Aspaldi ohartu nizun, Elisheva, Ministerio honi ez ipintzeko ez gizonezkoen ez andrazkoen izenik, Ministeriorik egon aurretik ere. Zure espirituan ipini nuen, honako ezer ere ez luke izango egina zure eskuz, honako ezer ere ez luke izango egina zure ahoz. YAHUVEHREN ahotik jaio zen. YAHUSHUA zuen MASHIACHREN ahotik jaio zen. RUACH ha KODESHEN ahotik, zuen IMMAYAHREN ahotik jaio zen. Zure eskuz izango balitz, aspaldidanik lur jota egongo litzateke. Aintza Shkhinyahren haizeari esker lur guztian zehar putz egiten dabilena, haize Santua suspertzekoa. Ez da zure arnasagatik, bestela behea jota egongo zinateke.

ISAIAS 42:8

NI naiz Jauna, horixe dut Izena: ez diot NIRE ospea inori utziko, ez NIRI zor zaidan gorespena idolei emango.

* * * * * * *

PROFEZIA 4

Esaiezue, ENE alaba, esaiezue ezin dudala gehiago NIRE Aitaren haserrea atxiki. Saiatu naiz. Errukiaren alde aldarrikatu dut Santu dena nahita lohitzen dutenen alde, bekatua hitza onartzeari uko egiten dietenen alde, haiek prediku-lekuetan alferreko aitzakiak bekatuagatik ipintzen dutenen alde. Aitzakia onena ere bekatuaren iluntasuna estali dezake? Nolanahi ere, NIK damutzeko eskatu diedanean bekatua utz dezaten NIRI iseka egiten naute eta esaten didate YAHUVEHRI ez zaiola ardura, HURA ulertzen duela. Haiek NIRE Profeta eta Apostoluei isiltzeko esaten diete eta bakean uzteko norberarentzat gordetzeko hitzak. Elizetan ez diete hitz egiteko aukerarik ematen eta okultismoko espiritu gaiztoei elizetan sartzeko baimena ematen diete, honela profeta ere ez dago seguru otoitz egiten duenean. Espiritu gaiztoak zelatan daude, Profetak NIRE oharrak ematera datozela jakinez eta oztopatuak dira eta bai, batzuek zaurituak dira. Harik eta oharra handiagoa, harik eta etsaiaren oposizio handiagoa.

Satanasek NIRE Profeta eta Apostoluek isilarazten ari da eta haiek esanak izan direnak herriari ohartarazteko. Nahum 1ean ekaitz eta lurrikaretatik berba egiten duen Jainkoaz ohartu. Ohartu haiei YAHUVEH Jainko jeloskorra dela eta ez du onartuko beste jainkorik haren aurrean. Ohartu haiei YAHUVEHREN sumindura ez dela erraz baretzen. Ohartu haiei. NIK ere, YAHUSHUA, ohartzeko NIRE mezulariak bidaltzen dut eta, Biblian bezala, haiek kolpekatuak eta batzuek erahil egiten diete. NIK hitz egin dut landare satanikoei buruz elizetan, inor ez du entzuten.

Oso gutxi haiek azaltzeko ahaleginetan daude. NIK ohartu zaituztet: Satanas ELIZEN ERDIAN DAGO eta borrokan ari da doktrina faltsuaren alde, bekatua ez dela bekatua, iraultza espirituak eliza blaitu du. Baina NI Jainko Santua naiz eta NIK agintzen dizuet Santu izan zaitezen NI Santu naizen bezala. NIRE Espiritua ipini dut zuen barnean bidezkoa edo bidegabekoaren artean bereiz ditzazuen. Bekatua beltza da, ez grisa, Santutasuna zuria da eta ez beste inolako kolorekoa. Banaka batzuk orain satanasi hori hartzera baimenduko diote eta arrazakeria ateratzeko horretatik. Gelditu orain! Zuek badakizue NIK zer esan nahi dudan. Bakarrik gorria garbituko ditu bekatu hau zuen pentsaeretatik eta hori da YAHUSHUA ha MASHIACHREN Odola Kalbarioan. Orain ohartzen dut: NIRE AGERRERA LEHEN BEZALA SENTITZEN EZ DEN ARRAZOIA ATSEKABETUA NAGOELAKO DA, NEGARREZ NAGO LASTER EGIN BEHAR DUDANAGATIK.

Entzun al diozue NIK oraintxe erabiltzen dudan Profeta honi aurretiaz NIK ohartu nuenean Txina NIRE sumindura dastatuko zuela lurrikarekin, handiena ez da oraindik gertatu baina badator. NIRE haurretatik hainbeste erahil dute eta torturatu eta espetxeratu NIRE haurrei, NIRE mezulariei. Horregatik, gobernuak sutsuki ordainduko du eta lurraldea lurrikarekin zarratatua izango da, haiek NIRE herria zatitu nahian ibiltzeagatik eta NIGANDIK urrutiratzen haiek aldi batean zerbitzatu zuten Jainkoari goresteko beldurrez eta orain ageriki zerbitzatzeko beldurrez dira. Haiek NIRE herria zatitu zuten bezala, horrela NIK haien herria zatituko dut.

NIREAK diren haiek babesten ari naiz eta NIK badakit nor den NIREA. Espetxeko ateak astindu ere egin ditut aldi batean egin nuen bezala, honela Ebanjelioa predikatzen zutenak, honako hau baitzen haien krimena bakarra, askatuak izan zintezen. Era ahaltsuan nator eta zuen bertako albiste programak hondamena eta sumindura aurten erakutsi dudana jakinaraztera uko egiten dioten arren, NIK erakusten hasiko naiz jaramonik egin gabe ezin izango duzun eratan. Ama naturari egotzi diote. Sortzaile bat baino ez dago eta NI Sortzaile guztiaren Aita naiz. NI naiz NI naizena. Ez dago besterik. NIK ez dut NIRE aintza inorekin erdibanatzen are gutxiago ama naturarekin! Telebistako saioetara oharrak bidali ditut, bai, harriak oihukatu du baina, entzuten ari dira? Hain gutxik, aiene hain gutxik! Ez pentsa gozatzen naizenik egin behar dudanagatik, zeren eta NIREGAN ez da horrela, baina egin behar dut, umeak gurasoei agindu behar dietela uste baitute.

Sumendi katea sortuko da bata bestearen ostean, NIRE laba gorria izango da NIRE sumindura irudikatzen duena txistuka. Hain gutxi saiatzen dira santu izaten oraindik! Bekatuari kliskatu egingo diola uste dute. Damutuko balira! Haiek konturatzea nahi dut, NI aldatzen ez naizen Jainkoa naizela. NI berdina naiz atzo, gaur eta betiko. Zuek aldatu behar zarete, ez NI NAIZ Handia! NI NAIZ NI naizena eta ez dut barkamenik eskatzen edozer egin dudanagatik. NI ez naiz inoren aurrean erantzule. YAHUVEH Handia suminduta dago, baita ere NIRE Semea, Salbatzaile bezala eman nizuena ezin du NIRE sumindura luzaroan baretu. NIRE haserrearen zerbait askatzekotan nago. Kontuz NIRI iseka egin didatenak eta YAHUSHUAREN Hitza eta isilarazi dietenak NIRE mezularien gantzudura dutenak! Jipoitu, torturatu eta espetxeratu duzue gizakien espetxetan. Haserre nago! NI Sodoma eta Gomorra ohartu nituen eta orain zuei ohartzen ari naiz berriro. Mundua oraingo Babilonia da, mundu hau! NI Santutasuna galdatzen duen Sortzailea naiz. Gizaki bakoitzarengan Santutasuna nahi duen tokia eta Sortzailearekin harremana ipini ditut.

Ez dut bakarrik sumendiak bidaliko erupzioa jartzen direnak kate erreakzioan, baizik eta lurra astinduko dut, aitak seme desobeditzaileari bezala. NIK astinduko dut, ez lurraren eremu batean era batera, baizik eta lurraren eremu askotan era batera. NIRE oinak bidaliko ditut suminduraz lurra ostikatzeko. NIRE sumindura handia baita bihurrienganako NIRE aurpegian haien ukabila jaso dutenenganako, eta esan dutenenganako uko egingo diotela orain dela milaka urte idatzitako aginduen liburuari betetzeari, NIRE Izena birao bezala erabiltzen dutenenganako, NIRE Semearen Odolari Kalbarioan isuritakoari iseka egiten ari direnenganako. Urakanak bidaliko ditut NIRE haur damu-gabe eta NIK sortu nituenak NIRE haur izan behar zituenak, baina Aita bezala aitortzeari uko egiten diotenen alde, isuri ditudan malkoak erakusteko.

Fedegabetasunera bihurtu direnak eta ez zutenak ezta saiatu ere NI pozten edo bilatzen, uholdeak etorriko zaizkie eta lurraren eremu ugari estaliko dute era batera. NIRE malkoak irudikatzen dituzte, askok infernua zerua baino nahiago dute eta, satanas hautatu dutenak YAHUSHUAREN ordez! NIK tornadoak bidaliko ditut, eta NIRE ukabila izango da haize hegalaria bidaltzen duena. NIK erakutsiko dut hau, ez leku batean, asko elkarrekin datozela ikusten duzunean, NI hitz egiten ari naizela jakingo duzu eta haserre nagoela eta NIRE sumindura ez da erraz baretzen.

Beti egon dira lurrikarak, uholdeak, tornadoak, urakanak hemen eta han, baina kate erreakzioan ikusten dituzuenean, askok era batera, orduan, ohartu dizuedan garaia dela jakingo duzue. Damu zaitezte orain, beranduegi izan baino lehenago! NIRE sumindura eusten egon naiz jadanik luzeegi. NIRE Semea eta HAREN otoitzei zuen aldei esker, herria, NIRE sumindura eutsi dut. Baina satanas NIRI iseka egiten ari da eta burla egiten NIK ez dizuedalako zigortzen. NIRE kreazioa bera erabiltzen du iseka egin eta min emateko. NIK sortutako ahoak! Behin gantzutu nituen ahoak! Bai, NIRE elizetan ere iseka egiten naute, Hitz Santua goitik behera iraultzen gizakiaren irudiari doitzeko, ez Jainko Santuaren irudiari. Homosexualitatea NIREGANDIK datorrela diote, bekaturik ez dela, YAHUVEHREN errua dela, jaiotzazko akatsa.

Espiritu gezurti eta iruzurtiak, fedezko itxura dauzkatenagandik baina ez barneko federik, irteten ari dira. NI NEUK artzain gaizto hauekin tratatuko dut, NIRI ezin nautela ondoriorik gabe isekarik egin, erakutsiko dituen eratan. NI ez naiz erraz haserretzen den Jainkoa. NIK gogor tratatuko dut. Eta PREDIKU-LEKUETAN HILTZEN IKUSIKO DIEZUE GAUZA HAUEK ETA ABORTUA BULTZATZEN ARI DIRENEI. NIK zuetako bakoitzari ezagutzen nizuen, zuek amaren sabelean egon aurretik. NIK sortu eta modelatu eta zuen bizitzak zer nahi nuen izan zezaten, NIK planifikatu nuen. Zuen erabakia zen NIK nahi nuena izatea heltzen zintezten.

Ez NIRI errurik bota, NIK zuentzat hoberena baino ez bainuen nahi. Sufritu duzuen zuetarikoak eta bedeinkaziozko bizitza ez zirudiena eraman zenuenak, egin dut eta NIRE aintzarako erabili dizuet. Zuen oinazean aintza eman didazue, besteak ikusten dutenean NI goretsi, zerbitzatu eta gurtzeko prest egon zaretela. NIRE gantzudura zuen bizitzetan are gehiago isurtzen da bizitzan arazo gutxi izan dituen haiengan baino. Zure bizitzan besteen bedeinkazioak ez dituzu hartu, baina ez da besteei bezain ez zaitudalako maite. YAHUSHUA lur honetan ipinia zen bezala besteen alde sufritzeko, zuk baita ere. Eta handiak izango dira bedeinkazioak zeruan azkeneraino leial irauten baduzue.

NIRE haurren arteko batzuek atsekabetuak bihurtu dira fedegabekoei ikusten dietenean, belauniko inoiz ez direnak jartzen, edo NIRI esker oneko otoitzik eskaini, eta NIRE haurrek diote: zer nolako Jainkoa da hau? Benetan diotsuet: ez zenuke egon behar NI aitortzen ez nauten aberatsen edo gaizkileen inbidiatan. Haiek bizitzako bedeinkazio guztiak dauzkatela dirudi, ba hori da haiek sekula izango duten guztia, eta gero betiko infernuratzea, oinazea eta amaigabeko infernua. Zeruan betikotasunari uko egin diote lurrean urte labur batzuen ordez, non bekatu mota guztietan parte hartzen duten, bereziki Salbatzaileen premiarik ez izateaz usteko bekatua.

Bestalde, leial ekiten baduzue, zerua ikusiko duzue. Eta denbora labur batez lurrean, oinazea, gorrotoa eta tratu txarrak ezagutuko duzue, baina ez zaitezte atsekabetu, ez NIGANDIK urrutiratu. Alderantziz, NIGANA itzuli. Begiratu nolako Aita maitasunezkoa naizen. Ohartu zaituztet damutzeko aukera izan dezazuen eta besteei ohartu, NIRE sumindura askatu aurretik. NIRE Profetei bidaltzen diet ohar dezaten, NIK madarikazioa bidali aurretik. Baina zuek leialki maitatzen ari zaretenak, NIRE zerbitzuan zaretenak, eta YAHUSHUA ha MASHIACHREN Odolean garbitzen Santu egoteko NIRE begi bistan, ez duzue zertan beldurrik izan, ustekabean ez zarete harrapatuak izango.

NIK NIREA den guztia babestuko dut eta NIK ezagutzen dut NIREA den guztia. Zuen bihotz guztiak eta bakarka ezagutzen ditut, eta esku artean ditut zuen arimak, zuen bizitzak eman baitizkidazue onartu zenutenean YAHUSHUA zuen Jabe eta Salbatzaile bezala. Zuen gorputzak opari bizia bezala NIRE aintzarako eskaini dituzue. NI ez nago zuekin haserre, maite zaituztet eta babestu eta gordeko zaituztet. Bai, mundua NIRE suminduran dar-dar ikusten duzuenean, deiadar egidazue NIRI. NI han egongo naiz zuei lasaitzeko.

Zuetariko askok NIRE agerrera oraintxe bertan sentitzen ez duzuen zergatia ez dauka zer ikusirik zuekin. Bai, hitz hauek esateko erabiltzen ari naizena baita ere, eta ez daki hitz batetik bestera zer mekanografiatuko duena. NIRE agerrera sentitzeko arazoak ditu azken aldiz NI hura erabili nuenetik herria ohartarazteko. Gantzudura ezohikoa eman nion herriaren harridura sorrarazteko, hark ez zuela beste hitz egiteko modurik, NI munduan zehar eraman baitut. NIRE Profeta eta mezulari entzungo dute, eta entzumen eta begi espiritualak dauzkate eta aho ausarta herria ohartzeko ez dagoela adi.

Berriro diotsuet, ENE Profeta eta haurrak, ez atsekabetu pentsatuz NIK utzi dizuedanik zuek NI zuen alboan gehiago sentitzen ez nauzuenean. Ez naiz inora joan, oraindik hementxe nago. Isilik nagoela besterik ez, baretasuna ekaitzaren aurretik baita. Isiltzen naiz arnegu txarrean jarri baino lehen, NIRE sumindura atxikitzeko ahaleginetan bainabil. Baina Noeren uholdea igotzen ekin du, eta behin ere, nahigabeturik nago NIK egin dudan guztia ikusten dudanean, NIRE Seme bakarra eskaintzea ere. Abrahamek beste oparia izan zuen. NIK NIRE Semea eman nuen, zuen Salbatzaile bezala. Hain gutxik onartuko dute!

HASERRE NAGO!!!

NIK HAREN gorputza eman nuen zuek osatu zaitezen. Hain gutxik sinetsiko dute osasuna dagoela gorputzean ipiniko zigor-kadei (zauriei) esker! NIK eman nuen HAREN Odola, zuek barkamena jaso dezazuen. Hain gutxik onartuko dute opari hau Kalbariokoa! NIK HAREN bizia eman nuen, zuek salbaturik izan ahal zaitezen. Oi honen ondorioz NIRE agerraldiaren eza nabaritzen duzue! Ez al zarete egon inoiz hain haserre zuen haurrekin, non berba egiteko gogoa ere galdu duzuen, zuen suminduraren beldurrez? Ez al zarete inoiz egon hain atsekabetuak isilik egoteko gogoa baino ez duzuela eduki? Edo hain suminduta isilean egoteko nahia baino ez duzuela izan? Ez naiz ausartzen NIRE haserrea askatzen zer gerta litekeen beldurrez. NI han nago.

Ez nago haserre NIRE agerrerari mirari egiten dietenekin. Isilik nagoenik konturatzen ere ez direnekin nago haserre eta NIRE agerrerari ez diete mirarik egiten. Zuetariko horiek NIRE agerrera falta dela nabaritzen duzuenentzat eta horregatik atsekabetu egiten zarete, eta damutzen eta galdezka zer egin duzuen gaiztorik, orain NIRE zerbitzariarengandik aitortu eta zuei diotsuet zuzena den guztia egin duzuela, horregatik NIRE isiltasuna nabaritzen duzue eta NIRE agerrera ez duzue gehiago sentitzen. Ez nabil bekatuan daudenei buruz hitz egiten eta ez didatenak inoiz ezagutu edo mirarik egin hasteko. Zuek badakizue nortzuei ari naizen hizketan. NIRE haurrak soilik ulertuko dute. Zuetariko horientzat NIRE haurrak zinetenak baina epel bihurtu zaretenentzat, itzuli orain, erregutzen dizuet. NIRI mirari egin nazazue eta NIRE ahotza entzuteko amorratzen egon zaitezte berriro. NI ez naiz inoiz joan, zuek bai.

Damutu eta utziozue errakuntza irakasteari. Damu zaitezte irakasteaz bekatua ez dela fedegabetasunik edo bekatu halakorik ez dagoenik, denak maite dituzketen Jainkoa edozer egin arren, barkatuko duenik, esanez ez dagoela damutzeko premiarik edo bekatua uzterik. Ez al duzue ikusten deabruaren gezurra baino ez dela? Deabruak dio: zuk ez duzu behar Salbatzailerik, NIRE sakrifizioa, ENE maite Seme YAHUSHUA. Ez al duzue ikusten? Bien bitartean, negar egiten dut oroitzen naizenean zuengatik, ENE maitea jasan behar zuen ordainaz. Bekatu halakorik ez dagoela erraten duzuen bezala eta NIRETZAT dena ongi dagoela uste duzue, NI Jainko ez daukadan ardurarik zerekin edo norekin oheratzen zareten naizelakoan.

Noren Odol orbaingabea isurtzen ari da? Oraindik jaio ez direnak ere, ez da bekatua hiltzea harik eta ez badituzue ikusten. Ikusten dituzuenean ere, beste batzuen bizitzak salbatzearren erahiltzen badira haur errugabeak, ondo, zeozertarako balio izan dira. HAU HILKETA ETA BEKATUA DA! Predikatzaileak NIRE aurrean erantzun behar izango dute, zeren eta NIRETZAT lan egiten duzuela erran duzue, baina NIRE kontra lan egiten ibili zarete. HOMOSEXUALITATEA BEKATUA DA! ABORTUA BEKATUA DA! HILKETA BEKATUA DA! BIHURRIALDIA BEKATUA DA! SORGINKERIA BEKATUA DA! Badakizue bekatua zer den. IRAKURRI HAMAR AGINDUAK!! Predikatzaileak, apostoluak, profetak, ebanjelistak, esazue berriro bekatua dela bekatu. Bekatari damutua bakarrik izango da barkatua.

Ez gehiago “itxi begiak, ez dugu nahi inor muturtu, eskuak altxatu eta YAHUSHUA ha MASHIACH onartzeko zure Salbatzaile bezala”. Imajina dezakezue zenbateraino horrek haserre nauen? Noiztik al da muturka egoteko lain YAHUSHUARENGANA etortzea bekatuen barkamenerako? Ezin da Salbamenik egon besteei zuen bekatuak aitortu gabe. Aitormena Salbamenerako egiten da. Benetan diotsuet, gizakien aurrean aitortzen ez banauzue, YAHUSHUAK ez dizue NI Aitaren aurrean aitortuko. NIRE haur beraiek, NIRE ebanjelista, profeta, artzain, irakasle, apostolu beraiek egin dute hau.

Oi mina! Honi buruz erakutsi dudan atsekabea! NIRE alde aitortzeko baino lotsatuak egon diren hauek, eta Salbatzailea behar dutela aitortzeko lotsaz egon direnak, zenbat denbora iraungo dute salbaturik? Atoan etsaiak lapurtuko du ereiniko hazia. Zuetariko hau egin duzuenak, DAMUTU! Argi eta garbi uko egizue hau egiteari. Salbaturik izan zintezkeen arimagatik erantzun beharko baituzue. Zuetariko horiek sinets arazi duzuenak iruzurtizko Jainkoa naizela, eskuak ezkutuan altxa ditzakezuela esanez: “YAHUSHUA hator NIRE bihotzera”, lehenago irakatsi barik negar egin behar dutela eta haien bekatuagatik damutu eta utzi, erabaki YAHUSHUA lehenengoa ipintzea haien bizitzetan eta Santutasunari jarraitu, ez fedegabetasunari. Zuek NIRE aurrean erantzun beharko duzue, banan-banan ere. Eta haietako guztiak ere sinetsi zutenak behin salbaturik, beti salbaturik, orain, guk nahi duguna egin genezake, gure bekatu guztiak estalita baitaude, zuek ez zenieten irakatsi: Zergatik diozu NI maite nauzula eta ez obeditu?

Zuetariko maltzurkeria espiritua erabili duzuenak eskuak altxatzeko denen begiak itxita egon diren artean, bakarrik hurbildu eta kongregazioaren aurrean ipintzeko, sekretuan egin dezaketela sinestarazi ondoren, erakutsi diezue YAHUVEH iruzur eta maltzurkeriako Jainkoa dela. NI EZ NAIZ HOLAKOA!!! Horregatik, ordainduko duzue, damutzen ez bazarete. Bai, lurra kulunkatzen hasi orduko, baita orain ere, NI fedegabetuei eta fededunei kulunkatzen eta erdibitzen ari naiz NIRE elizak eta NIRE tenpluak deiturikoetan. Bilguneak esan nahi dut orain, benetako eliza eta tenpluak NIRE herria baita.

Baina elizako eraikinetan ikusiko duzue zer gertatzen zaien, NIRE ardiei iruzur egin dietenei, edo NIRE ardiak ahuntzetan bihur daitezen gogoz, zeren eta artzain gaiztoa otsoa da NIRE ardien artera bidalia, haiek suntsitzeko bereizmen eta ezagutzaren gabezia dela eta.

NI HASERRE NAGO!!!

Elizako eraikinetan ikusi duzue dagoeneko zatiketa hasia dela. Etsaia zuen kanpamenduen erdian erakusten ari naiz. Kontuz! Gelditu, begira eta entzun RUACH ha KODESHEN ahotsa. Berriro ekin NIRI deitzeari esanez, NIRE agerreraren zain sufritzen zaretela, zeren eta hauek izaten ziren, NIRE agerrera nabaritzen zutenak eta NIRE ahotsa entzuten zutenak egunero eta orain NIRE isiltasunaz konturatzen dira.

Baina NI ez naiz beti isilik egongo, NIRE maiteak, denbora labur batez baino ez NIRE atsekabea sentituko duzuenean, eta zuek ez duzue ibili behar zuen sentikizunen arabera, hori haragikeria baita. Zuen fedearen arabera ibili behar duzue, hori Espirituzkoa baita. Egun honetan, zerbitzari honen bitartez hitz egitea erabaki dut. Ez liskartu zuen artean esanez: Zergatik YAHUVEHK egingo luke berba emakume baten bitartez edota haren eskuak gantzutu? Honekin usten zaituztet: NIK erabiltzea erabakitzen dut NIK erabiltzea erabakitzen dudanari eta NIK ez dut inoren aurrean konturik eman beharrik. Eta NIK gantzutu izan banu bere ahoa bakarrik hura ohituta dagoen bezala, eta haren eskuak ordenagailuaren teklatuan gantzutu izan ez banitu, entzungo al nindukezuen mezu hau hitz egiten beraren bitartez egun honetan? Zuek erantzun duzue zuen galderari.

Orain, mesedez, ohartu jendea. Noeren garaian gehienak uko egin arren entzuteari, hala eta guztiz ere, ez eduki odola zuen eskuetan, Ezekiel 3 dioenez: “ez dezatela odolik aurkitu zuen eskuetan”. Herriari ohartarazi. Oraindik denbora laburra geratzen da. NIRE Semeari esker, jendearen errukia izan dut, baina mendeku eta epaiketaren garaia arin hurbiltzen ari da. Ohartu eta NIRE bila ibil zaitezte aurkitu ahal nauzuen artean. Idatzi honako egun hau: 1997ko otsailaren 5a. NIRE zerbitzariari, Sherrie Eliyahu, debekatu diot hitz bat aldatzea NIK hitz egin dudana, hura jakin arren, denak ez dutela pozik hartuko NIK hitz egin dudana.

Berriro, NIRE etsaiak direnentzat oharra, baina NIRE lagunak direlako plantak egiten ari direnak: Judas direnei kontuz! Zerbitzari honi zauritzeko asmotan bazabiltza, hura sortu eta gantzutu zuenari zauritzen ari zarete. NIRE sumindura sentitzen lehenengoak izango zarete, eta NIRE agerrera ezagutuko duzue, nahiago ez ezagutzea gurago zenuketen eratan.

NI HASERRE NAGO!!!

Eta zuek, hitz egiteko erregutu nazazuenak, maitasuna, kontsolamendua, tristura eta itzelezko haserrearen ahotsa entzun duzue. YAHUVEH Handia NI NAIZEN ahotsa entzun duzue, buztinezko ontzi apurturiko baten bitartez aitortzen. Otoitz egizue haien alde, zeinen bihotzak irabazteko ahaleginetan ibili zaretenak eta hala eta guztiz ere, NIREGANDIK ihes egiten dute. Otoitz ezazu gaur damu daitezen, bihar beranduegi baliteke izatea.

Sherrie Eliyahu Profetari emandakoa 1997ko otsailaren 5ean.

OHARRA

Noel, neba, oraintxe bertan irakurri diot hau nire seme setatsu mutikoari eta zioen mundu guztian zehar egongo zirela gizakiak otoitz egiten eta YAHUVEHRI bilaka, jakiteko ea nik idatzi dudana YAHUVEHRENA den. Benetan YAHUVEH Aita izan al zen, RUACH ha KODESHEN gantzuduraren bitartez, niregandik hitz egin zuena? Hau frogatua eta egiaztatua izango da, profeta, artzain, apostolu, irakasle, ebanjelista ugariren medioz. Aurretik, beste mezu profetikoak aurten YAHUVEHK eman dizkidanak egiaztatu zituzten. Orain galdetzen dizut, ene semea: YAHUVEHREN ahotsa izan al zen hau nigandik mintzatzen? Eta niretzat egiaztapen hoberena izan zen nire semeak esan zidanean: “Bai”.

Goratua izan dadila YAHUSHUA! Esan nion itxaropena zegoela berarentzat oraindik. Mutiko setati batek ere YAHUVEHREN ahotsa entzun bailezake. Hau izan zen froga handiena eta ez daukat inolako zalantzarik YAHUVEHK berak hitz egin zituztela hitz hauek nik egun berean mekanografiatzeko. Konpartitu elizan, nahiz eta ez entzun.

Ikusi “Frogak Profezien atzetik” lurrikarak eta eguraldi bitxi eta suntsipenezkoari buruz orain gertatzen ari direnak.

* * * * * * *