PROFEZIA 52

NIK, AITA YAHUVEHK, ASKATUKO ZAITUZTET BERRIRO

EMANA GUR. ELISHEVA SHERRIE ELIYAHURI

2001EKO AZAROAREN 2AN

* * * * * * *

2 KRONIKAK 36:16

Baina haiek Jainkoaren mezulariei iseka egin, beraien esanak gutxietsi eta barre egiten zieten profetei. Jaunak bere herriaren kontra zuen haserrea gainez egiteraino handitu zen eta ez zen salbabiderik izan.

EZ DAUKA EZ GIZONEZKOEN EZ ANDRAZKOEN IZENIK

Aspaldi ohartu nizun, Elisheva, Ministerio honi ez ipintzeko ez gizonezkoen ez andrazkoen izenik, Ministeriorik egon aurretik ere. Zure espirituan ipini nuen, honako ezer ere ez luke izango egina zure eskuz, honako ezer ere ez luke izango egina zure ahoz. YAHUVEHREN ahotik jaio zen. YAHUSHUA zuen MASHIACHREN ahotik jaio zen. RUACH ha KODESHEN ahotik, zuen IMMAYAHREN ahotik jaio zen. Zure eskuz izango balitz, aspaldidanik lur jota egongo litzateke. Aintza Shkhinyahren haizeari esker lur guztian zehar putz egiten dabilena, haize Santua suspertzekoa. Ez da zure arnasagatik, bestela behea jota egongo zinateke.

ISAIAS 42:8

NI naiz Jauna, horixe dut Izena: ez diot NIRE ospea inori utziko, ez NIRI zor zaidan gorespena idolei emango.

* * * * * * *

PROFEZIA 52

ENE haur txit maiteak eta kuttunak, zuetariko zenbat hots egiten didazue auhenka eta malkoaz eta ezkutatzen dituzue zuen izuak, mundutarrak eta zuen adiskideenganako, ostera, konfiantza duzue zuen Aita YAHUVEH eta MESIAS YAHUSHUARENGAN. NIGANA zatozte zuen aurpegiak malkoz lohituak NIRE Seme YAHUSHUAREN Izenean esanez: Zer egingo dugu orain? Norantz goaz? ENE laztanak, Oi, NI ez nago haserre zuekin oraingo honetan, gaiztoekin da suminduraz ubel nagoela. Dakusat gaiztoen azpikeriak eta konplotak, eta antzinako garaietan bezala da sugearekin Edengo Lorategian, limurtu nahian eta sinetsaraziz ezin duzula irabazi mundutar ezaguera barik. Zuen Aita, NI, YAHUVEH, da dena ezaguera eta NI, YAHUVEH eta YAHUSHUA eta RUACH ha KODESH bilatzen duzuenean, egia eta ezagueraren bila zabiltzate.

Benetan diotsuet, bilatzen duzuen guztietan, aurkituko dituzue erantzunak, garaia heltzen denean. Ez badakizue zer egin, ziurtzat har ezazue, ez da oraindik garaia jakiteko nora joan edo zer egin. NIK, YAHUVEHK, ez dizuet emango tiketa zamalkatzeko, joateko garaia izan arte. NI, YAHUVEH, ez naiz sekula lar goiz ezta lar berandu, ordez NI beti nago hor garaiz hain justu ere. Ezta segundo bat ere ez galtzeko, batzuetan. Baina NIK, YAHUVEHK, ez dizuet sekula utziko ezta abandonatuko. NI, YAHUVEH, naiz gizateria guztiaren Sortzailea. Ez duzue beldurrik izan behar gaiztoek zer egingo duten, zeren, NIK, YAHUVEHK, gauza sinpleak erabiltzen ditut, zuen otoitzak bezala, mundu honetako jakintsuei nahasteko.

NIK, YAHUVEHK, alda dezaket zuen ADN ere. Bazenekiten hau? Bai, horrela erabakitzen badut. NIK, YAHUVEHK, alda ditzaket zuen azaleko eta zuen begietako kolorea ere. Ez harritu. NI, YAHUVEH, Sortzailea naiz, gogoratzen al zarete? NIK, YAHUVEHK, ikusezinak egin diezazueket, NIK, YAHUVEHK, horrela erabakitzen badut. Ez daukazue ezta ideiarik ere zer nolako zutoihala altxatuko dudan gaiztoen aurka. Esklabotzak, gaixotasunak eta izurri beraiek gaiztoek, deitzen direnak satanasen haurrak, zuengain askatzen saiatzen direnak, nahastuko dizkiete. NIRE haurretariko jendetzak ez dira kaltetuak izango. Alderantziz, gaiztoen familiak beraiek jausiko dira gaixotasun eta izurriekin, eta eurek ez dute erantzunik edukiko jausi zireneko arrazoiari. Aitortu beharko duten guztia da NIK, YAHUVEHK, egin nuela.

Gaiztoek borrokatzen dute euren buruak babesteko, eta haiek jakintsutzat hartzen dute euren burua, haien familiak eta maite dutenak eta adiskideei txertoa jartzeagatik, eta hala ere, NIK, YAHUVEHK, desegingo dut babes hori. Gaiztoak, plantak egiten dituztenak, NIRE haurrei kaltetzen saiatzen diren neurrian, horixe da neurria kaltea etorriko zaiela euren gain. HASI ZAITEZTE OTOITZ EGITEN HONEN ALDE ORAIN. Ahalmen handia dago NI, YAHUVEHRI esandako otoitzetan zuen MESIASEN Izenean, NIRE Seme bakarsorturikoa YAHUSHUA. Otoitz egizue, NIK, YAHUVEHK, eman diezazkizuedan arma espiritualak nagusiagoak erabiltzeko haragizkoekin altxatzen direnak NIRE maiteen aurka, NIRE aurpegia bilatzen dutenak eta NIRE borondatea egunero.

Otoitz egizue, Eliseok ikusi zuen bezala gainjantzia Elias zaharrekotik jausi zena, horrela ikusiko duzue berriro, eta jasoko duzue RUACH ha KODESHEN gantzuduraren ahalmen handiagoa. Hau gertatzen denean, ez duzue axola behar nola heldu nazio batera. NIK, YAHUVEHK, bidaltzen zaituztenean, zuek bakarrik agertuko zarete. Bitxia dela uste duzue? IRAKURRI ZUEN ESKRITURAK eta ikusiko dituzue zenbat jada zeukaten lekualdatze ahalmena eta jakizue GAIZTOEK DAGOENEKO ERABILTZEN DITUZTE AHALMEN HAUEK EGITASMO GAIZTOENTZAKO.

GAIZTOEK SEKRETU ILUNAK GORDETZEN DITUZTE eta ostera, NIK, YAHUVEHK, esango ditut NIRE sekretuak jarraitzen dutenei argi gidaria dena, YAHUSHUA. NIK, YAHUVEH, babestuko ditut NIRE haurtxo, Emaztegaia, Hautatuak eta Aukeratuak. YAHUSHUA argiontzia bezala da zuen oinetara. Gaiztoek zuen argia kentzen diezazueten, begiratu NI, YAHUVEHRI, eta NIK bidaliko ditut NIRE aingeruak zuen ibilbideak argitzeko. Makurrek zuei kentzen saiatzen dira zuen konfiantza, fedea, komunioa, egia, pribatutasuna, askatasunak, zoriona, poza esanezinezkoa eta aintza betea, eta zuen erosteko ahalmena. Hau erraza da egiten haientzat, entzuten badiozue izu espirituari, eta albisteetako txosten txar guztiak. Entzun baino, IRAKURRI TXOSTEN ONAK, HAIEK DENAK IDATZIAK DAUDE ESKRITURETAN. Behintzat, ENE haurrak, oreka mantendu. Nola espero dezakezue izua garaitzea, egiten duzuen dena izuaren eroaldia elikatu?

NIRE ezkutuek ezaguera daukate eta etsaiaren arma guztia saihesteko modua, NIRE haurren eta hondamena eta mundu honetako hondamena bilatzen duena. Ez zaitezte bermatu zuen ezagueran, baizik eta zuen ibilbide guztietan, aitortu NI, YAHUVEH, eta NIK, YAHUVEHK, gidatuko ditu zuen ibilbideak. Zuen ezaguera eragingo du ezezagunaren beldur izan zaitezten. NIK, YAHUVEHK, ez dut lorik egiten. NIK, YAHUVEHK, ez naiz ukurtuko. NIRE begiak nazioen gain daude, non NIRE herria NIRI hots egiten dit otoitzen NIK salba nakien. Ez entzun zorigaiztoari eta igarle ezkorrei. Haiek mintzatu eta idazten dute NIK, YAHUVEHK, ez dudala hornituko iheslekurik NIRE maiteentzat, YAHUSHUA ha MASHIACHRI jarraitzen diotenak, eta ahal duten guztia egiten dutenak NIRE Legeak obeditzeko. Zergatik NIRE haurrak saiatzen dira NI, YAHUVEHRI obeditzen? Maite dutelako haien Zeruko Aita.

Igarleak nahastu dira elizetako ofizio boskoitzeko lerroetan, eta politikoen artean, eta telebistako albisteen irakurleen artean. Haiek esaten dizkiete gauza izugarriak NIRE haurrei. Haiek hitz egiten dute porrotari buruz eta ez garaipena. Haiek zalantzak ipintzen dituzte zuen adimenetan, NIK, YAHUVEHK, erreskatatuko ote ditudan NIRE haurrak. Haiek ohartzen dute denak prest egon beharko luketela erasoak eginak izateko, denak hilko direla edo kaltetu edo egongo direla ezbehar hildako anitz. NI, YAHUVEH, eta YAHUSHUA barik zuen alboan, hau egia da. Teleberriko aurkezleak eta politiko ugari eta igarleak ahazten dutena da NIK, YAHUVEHK, ez ditudala NIRE haurrak utzi. Nola ekarriko dit hori aintza? Bai, NIRE haurrak egunen batean NIREKIN bilduko dira zeruan, hau egia da, baina NIK nahi izango ez banu, ihesbidea hornitzea, zergatik esango nuke hori Eskrituretan? NIRE Hitzak ez datorkit hutsik, baizik eta beteko du NIK asmatutakoa. NI NAIZ YAHUVEH eta ez naiz aldatzen.

NIK, YAHUVEHK, egin nuena Israelgatik, berriro egingo dut.

Loten alde egin nuena, NIK, YAHUVEHK, berriro egingo dut.

Jose eta Mariaren alde egin nuena, NIK, YAHUVEHK, berriro egingo dut.

Noeren alde egin nuena, NIK, YAHUVEHK, berriro egingo dut.

Hiru ume hebrearren alde egin nuena, NIK, YAHUVEHK, berriro egingo dut.

Elias Zaharrekoaren alde egin nuena, NIK, YAHUVEHK, berriro egingo dut.

Enoken alde egin nuena, NIK, YAHUVEHK, berriro egingo dut.

Eliseoren alde egin nuena, NIK, YAHUVEHK, berriro egingo dut.

Amanek eraikitako urkamendia, NIK, YAHUVEHK, urkatuko ditu haiei hantxe bertan. NIK ESTHER BAT DAUKAT, eta antzinako garaietan bezala, NIK, YAHUVEHK, askatuko dut NIRE Herria berriro.

NIK ERREGE DAVID BAT DAUKAT eta erabiliko du musika eta gorespenak etsaiei menderatzeko, Salmoak NIGANA igoak direnean fedean NIK, YAHUVEHK askatuko nakiela berriro.

ERAKUS NAZAZUE ZUEN ESKRITURETAN NON NIK EZ NUEN NIRE HERRIA ASKATU, NIRE AGINDUAK JARRAITZEN ZITUENA ETA MAITE ZUENA ETA IPINTZEN ZUENA NI, YAHUVEH, LEHENA HAIEN BIZITZETAN. NIK, YAHUVEHK, askatuko dut NIRE herria ehiztariaren artetik. Egin behar duzuen guztia da otoitz egitea eta fedea izan eta sinetsi NI handiago naizela gauza ikaragarri hauek NIRE haurrengana etortzen saiatzen direnak baino. NIK, YAHUVEHK, erantzungo ditut zuen otoitzak NIRI hots egiten didazuenean YAHUSHUA ha MASHIACHREN Izen Sagaratuan. Zatozte konfiantzaz NIRE tronura, eta emazkidazue zuen eskaerak. NIK, YAHUVEHK, ez nago atsekabetua NIRE haur kuttunekin. Batzuetan, galtzen zarete, desobeditzen duzue, eta otsoa prest dago zuei irensteko, dena ez obeditzearren. Ardiei bezala, derrigortuta aurkitzen naiz hanka apurtzera, baina gero, NI maitekor zaramatzat NIRE besoetan, zentzatu arte eta berriro ibiltzeko gauza izan arte. Non uzten du inoiz Artzain Onak haren ardiak gainbegiratze gabe? Non kolpeka erabiltzen ditu Artzain Onak ardiak eta bildotsak? Inoiz ere ez! Baina zin dagit egingo dudala zuei irensten saiatzen direnei, jaio ziren eguna auhendatu dezaten.

Ez nuen ohartu NIK, YAHUVEHK, Loti eta oztopatu nion NIRE aingeruekin, bekatuzko hirian sartu ahal izan ez dadin berriro? NIK babestu nion hari eta haren familiari, bere emaztea izan ezik, desobeditzea erabaki zuena, sua eta sufretik, tribulazio mota zena Lot eta bere familiarentzat.

Ez nuen ohartu NIK, YAHUVEHK, Jose eta Mariari ihes egin dezaten YAHUSHUAREKIN haurtxo bezala? Antzinako garaietan, hori tribulazio handiko mota bat zen amentzat haurtxoekin, zeren haurtxo guztiak erail egin behar ziren, gaiztoek saiatzen baitzuten benetako MESIAS aurkitzea hiltzeko. NIK, YAHUVEHK, aingerua bidali nuen, Jose ohartzeko amets batean, eta esan nion nora ihes egin eta esan nion noiz itzuli.

Uste duzu NIK, YAHUVEHK, ez dudala gauza bera egingo zugatik?

Ez al nuen NIK, YAHUVEHK, hornitu arka bat Noe eta bere familiarentzat uholdeko tribulazioa lurra urperatu aurretik? Zer dela eta Ester? Uste duzue ez zela tribulazio mota bat bere inguruko judu herriaren heriotza aurretik ikustea? Eta ostera, ez al nuen NIK, YAHUVEHK, ihesbidea hornitu judu herriarentzat, edo ez litzateke geratuko bat ere ez gaur egun? Ez al nuen NIK, YAHUVEHK, erabili arma bera Mardokeo eta Ester hiltzekoa zela, Aman eraikitako urkabea, tranpa baten Mardokeo eta Ester jausi arazi zuelako ustez eta judu herri guztia hilko zela? Eta ostera, NIK, YAHUVEHK, izan nuen Aman urkatua urkabe berbertan.

Nola liteke esaten dutenak entzuten dituztela profeziak esatea eta ukatzea NIK, YAHUVEHK, beti izan dudala NIRE herria babesteko modua? Gorde zaitezte horrelako gauzak profetizatzen dituztenengandik itxaropenik gabe uzten dizuetenak! Tribulazioa edozelan ere, NIK, YAHUVEHK, hornituko dut ihesbidea konfiantza dutenak eta NITAN oinarritzen direnentzat haien ibilbide guztietan. Eduki konfiantza gehiago YAHUVEH eta zure YAHUSHUARENGAN, zure emazte, senarra, adiskideak, ministerio boskoitz edo gobernuarengan baino.

NIK, YAHUVEHK, ez dut promes egiten ibilbide erraza izango denik guztientzat. EZ DUT PROMES EGITEN EZ DIRELA EGONGO MARTIRIAK, HAIEN BIZIAK EMANGO DUTENAK YAHUVEH ETA YAHUSHUAGATIK. PROMES EGINGO DIZUET, MARTIRI HAUEK ZERUAN DAUDELA NIREKIN ORAINTXE BERTAN ETA EZ DUTELA SEKULA GEHIAGO JASANGO. EZ DIZUET PROMES EGINGO, NIRE HAUR GUZTIAK SEGURU EGONGO DIRENIK, BAINA NIK, YAHUVEHK, BABESTUKO DITUT, ISRAELGO HAURREI EGIN NIEN BEZALA ANTZINAKO GARAIAN, NOIZ IZURRIAK, ILUNPEA ETA HERIOTZA ETORRI ZITZAIEN. NIK askatu nituen YAHUSHUA ha MASHIACHREN Hitzarmen Berriaren Odola zeukatenei.

OHARTZEN DIZUET, OTSOAK, AZALDUAK IZANGO ZARETE. NIRE ARDIEK JAKINGO DUTE ZUEN IZENAK ETA ZUEN EGITASMOAK. NIK, YAHUVEHK, dakusat eta ezagutzen dut gizaki bakoitza otso aseezineko bihotzarekin. NIK, YAHUVEH, eta YAHUSHUA gara Artzain Ona. NIK, YAHUVEHK, bakarrik nahastuko zaituztet, otsoak, zuen asmakizunekin eta gerrarako armekin. NI, YAHUVEH eta YAHUSHUA sumindurako makila gara, jipoialdi batekin uxatuko zaituztena NIRE ardi eta bildotsen ondotik. Ez zaitezte atzipetu: NIK hilko ditut otsoak NIRE garaian eta jaurtiko ditut, ez bakarrik infernura, baizik eta suzko aintzirara. Ameriketako, Israelgo eta kristau eta judu guztien hondamena bilatzen duten guzti horiei, zein da zure arimaren prezioa? Hau egiten jarraitzen baduzu, orduan zuen arima izango da betiko madarikatua. Honetatik bueltatzen bazarete, eta YAHUSHUA ha MASHIACHRENGANA itzuli, orduan salbu izango zarete betikotasunerako. Zuen erabakia da.

Iraintzen batzuei, argitzen beste batzuei, YAHUVEH eta YAHUSHUAREN maitasuna, obedientzia eta aintzarako.

Zerbitzari Profetikoa YAHUVEH eta YAHUSHUARENA. Apostolu Elisheva Sherrie Eliyahu. Barikua, 2001ko azaroaren 2an.

Otoitz egizu aurki dezazun mundu honetan non dagoen zure arka, eta sartzeko zorian zaudenean han, datorren gaitzatik ihes egiteko, otoitz egizu YAHUSHUAREN Izen Sagaratuan. Miriam (Maria) ez zion eman haren haurtxo hebrearrari izen grekorik, Jesus. Gantzudurako ahalmena dago “YAHUVEHK salbatzen du” esan nahi duen Izenean.

* * * * * * *