PROFEZIA 59

NI NAIZ EZ DATOR EMAZTEGAI EZ ESANEKO BATEN BILA

Apostolu Elisabeth (Elisheva) Elijah

2002ko abuztuaren 18an


2 KRONIKAK 36:16
Baina haiek Jainkoaren mezulariei iseka egin, beraien esanak gutxietsi eta barre egiten zieten profetei. Jaunak bere herriaren kontra zuen haserrea gainez egiteraino handitu zen eta ez zen salbabiderik izan.

EZ DAUKA EZ GIZONEZKOEN EZ ANDRAZKOEN IZENIK
Aspaldi ohartu nizun, Elisabeth, Ministerio honi ez ipintzeko ez gizonezkoen ez andrazkoen izenik, Ministeriorik egon aurretik ere. Zure espirituan ipini nuen, honako ezer ere ez luke izango egina zure eskuz, honako ezer ere ez luke izango egina zure ahoz. YAHUVEHREN ahotik jaio zen. YAHUSHUA zuen MASHIACHREN ahotik jaio zen. RUACH ha KODESHEN ahotik, zuen IMMAYAHREN ahotik jaio zen. Zure eskuz izango balitz, aspaldidanik lur jota egongo litzateke. Aintza Shkhinyahren haizeari esker lur guztian zehar putz egiten dabilena, haize Santua suspertzekoa. Ez da zure arnasagatik, bestela behea jota egongo zinateke.

ISAIAS 42:8
NI naiz Jauna, horixe dut Izena: ez diot NIRE ospea inori utziko, ez NIRI zor zaidan gorespena idolei emango.

* * * * * * *


AZALPENA

Aurretik beste profeta baten audioa entzun izan genuen Profeziaren Klubarena, esan zuena Amerikak izango zituela babes hesia inguruan. Entzun nionean hau esaten, ikusi nuen ikuskari bitxia, ez behin, baizik eta birritan, eta esan nion nire senar maiteari ikusi nuena. Badakit bakarrik bitartekarizko otoitzarekin, baraua eta damutasunaren bidez YAHUSHUAREN Izenean, geroratu genezakeela hau gertatzea edo galarazi.

Gustatuko litzaidake sinistea YAHUVEHK errukia izango duela, zeren gu ere Amerikan bizi gara. Hementxe dago ikuskaria, otoitz egizue gertatu ez dadin. Ikusi nuen Amerikako bandera, eta erretzen zegoen, beheko ertzaren eskumatik, goiko ertzaren eskerreraino. Zer irudikatzen duen hau ez dakit. Mesedez, ez harrikatu mezulari hau. Badakit Profeziako Kluba jakinarazi du ere datorren suminduraz … eta beste batzuek nahi dute esatea bakarrik besteei ongi sentitzera arazten dietena. Arduraduntzat hartua naiz esaten dudanarena eta ez dudanarena esaten, YAHUSHUAREN Izenean.

Kasetaren hasieran gaude nire senarra eta ni eta web orrialdeko arduraduna, saiatzen hobeto antolatzen web orrialdeak. Konturatzen gara zaila izan dela nabigatzea. Duela gutxi ipini dugu “Salbatu Leialtasuneko Zineztapena” eskaria sinatzeko eskatuz, baina ipini genuen YAHUSHUAREN irudiaren gainean guardia egiten zaldian, Ministerio hau babesteko. Honi buruz YAHUVEHK hitz egin zuen, mezua entzuten duzun bitartean. Hain zuzen, nire senar maitea hain lanpeturik dago Ministerioaren lanaz, eta senar maitekorra izateaz, ez zuela etxea gantzutu, nahiz eta hitz egin nuen gizaki guztiek, nabaritu zuten hori egiteko ardura azkeneko hitz profetikoan.

Berak konturatu zen hitzaz zure etxeak gantzutzeko heriotzako aingeruak jaramonik egin ez dezan, eta badaki hitz gantzutua dela, eta egin zuen mezuaren ostean atoan, eta damutu egin zen, eta nahi du zuei jakinaraztea, ez dagoela aitzakiarik desobedientziagatik, baina barkamena dagoela, YAHUSHUAREN isuritako Odolaren bitartez. YAHUVEHK apaldu zuen Ministerio honen agintaria beste egitasmo bategatik, eta hauxe da: gantzutu al duzu etxea?

PROFEZIA 59

ENE seme kuttunak, ez zaitezte arduratu garai honetan, bandera orrialdeko goi partean egoteaz. Begiratu, bada, ENE haurrak, NIRE Aintzarako laboratzen ari dela, Elisabethi erakutsi nion bezala. Zeren hor bertan esan dut: NON AMERIKA IRAKATSIA IZAN DEN BANDERA BATI ZINEZTAPENA EMATEA, ORRIALDE BEREAN NIK ADIERAZTEN DUT NIRE BOTEREA, NIRE GANTZUDURA, NIRE ERANTZUNAK. Erabiltzen dut trikimailu bezala, besteei etorri arazteko eta irakur dezaten hemen dagoena. Ez atsekabetu oraingoan irudi baten gainean dago, ZEREN NI EZ NAIZ IRUDI HURA, irudi hura sinboloa da, goiko berbak dira NI naizena. NI NAIZ Alfa eta Omega. NIRE RUACH ha KODESHEN gantzudura da Ministerio honetan. Hau da NIRE Ministerioa, NIK gorde eta babesten dudana.

Agudo hedatu behar dituzu mezu hauek. Ez arduratu asko ordenagatik oraingoan. Alderantziz, arduratu zaitez urgentziaz. Egiazki, bada, NIK eman nion Elisabethi ikuskapen hura, norbaitek hitz egiten zuenean entzuteko azkurarekin zeuden besteentzat eta promesak egiten zuenean NIK esan ez ditudanak. NIK erakutsi nion Amerikako bandera horren ikuskapena, eta NIRE Izena zirrimarratua dagoenez, eta NIRE Izena dibisatik kanpo dagoenez, nahiz eta generikoa soilik izan, zeren NI Jainkoa izan arren, ezagutzen duzue NIRE Izena, eta dibisatik zirrimarratua den bezala, horrela ere izango da Amerikako babesetik. Eta NIK erakutsi nion bandera bezala, AMERIKA ERREKO DA BEHEKO ERTZAREN ESKUMATIK GOIKO ERTZAREN EZKERRERAINO, BANDERA HAU AKABATUA IZAN ARTE NIRE SUMINDURAN ETA NIRE AMORRAZIOAN.

Nola ausartzen da New York, NIK isuri ondoren NIRE errukia eta NIRE maitasuna? NIK askatu nituen ezin kontatuzko arimak zeini buruz ez den hitz egiten, 2001ko irailaren 11tik, duela egun anitz data hartatik. Haiek desehortzi zituztenean ustez hilik zeuden horiek, NIK NIRE aingeruak neuzkanez suntsitutako eraikinetik kanpora botatzeko, eta orain ausartzen dira erronka egitera Santu denari, ausartzen dira izena “ezkontza” profanatzera, NIK sinboloa bezala eman dudana Emaztegaia eta Senargaiarentzat. Ez da gizon-gizon. Ez da Adam eta Esteban, da Adam eta Eva. NIRE sumindura eta NIRE amorrazioa erreko dute New York jarraikitzen badute. Ohartu diot eta ohartu dizuet irailaren 11 lagina baino ez zen. Nola ausartzen diren eta Estatu guztiak, Kanada barne, eta eskualde atzetik datozenak gauza bera egitera ausartzen direnak! Gogoratzen dizuet gertatutakoa Sodoma eta Gomorrari. Haien patua bat-bera izango da.

Ez gero okurritu esaterik babes hesia dagoenik Amerika inguruan, zeren hau gezurra da, satanasen profeten ahoetatik zuzen. Babes hesia dago NIRE herriaren inguruan, NIRE Izenari hots egiten diotenak, YAHUSHUARI gurtzen diotenak eta NIRE benetako Sabbath egunak ohoratzen dituztenak, damutzen direnak eta apaldu, gorantz begiratzen dutenak badakitenak berrerospena hurbiltzen zaiela. NIRE Haurtxoak, Emaztegaia, Hautatuak eta Aukeratuak, hauexek dira babes hesia inguraturik daudenak. NIK suntsitu dut babes hesia Amerika ingurutik eta ikusiko duzue bandera hori erretzen. Ez haserretu NIRE Apostolu eta Profetekin, bidaltzen ditudanak datorren larritasunaz ohartzeko. Alderantziz, esker iezadazue hainbeste axola zaidana ohartzeko beste.

NIK ohartu nuen zerbitzari hau behin eta berriro, hitz bat eman nion, hitz ozenki esandakoa, esan nion jendeari esan ziezaion:

EGINGO DUT ZIN EGITEN DUDAN EGITEKO GUZTIA

Datorren sumindura zeharkako aipamen soilik ez du egiten, baizik eta babesa dakar. NIK jakinarazi nion 1999an, herria: arreta egizue datari. IZANGO EZ BAZEN BITARTEKARITZAKO OTOITZEN GERLARIEI ESKER, ALTXATU ZIRENAK ETA BARAUTU 1999KO IRAILAREN 11AN, IZANGO ZEN PATUA BAT-BERA 2001KO IRAILAREN 11AN BEZALAKOA, zeren NIK eusten dut NIRE sumindura, zintzoen otoitzei esker, asko lortzen dutenak. Gero, Apostoluak eta Profetak, faltsutzat hartuak dira.

Zer esango zenukete NIK ez banu gehiago eutsiko? Orduan, sinistuko zenituzkete NIRE Apostolu eta Profetak? Hau al da benetan gura duzuena? NIK eutsi dut dar-dar egiten duten horiei esker, izu eta malkoz, ENE haurtxoak, NIRE besoetan kulunkatzen ditudanak. Oraindainokoan eutsi dut, Amerika aintzatua egin dutenei jainkotzat euren begietan esker. Baizik eta eutsi nuen NIRE amorrazioa NIRE haurtxoengatik, nortzuk, ume txiki bat bezala, altxatzen dute ikusmena konfiantzaz eta maitekorki beraien Aitarengana euren begiekin. Baina Amerika: ZEU ERREKO ZARA. NIK ezagutzen dut hitz egiten duen Profeta honi, bere ahotsa ez da gurako entzutea izatea. Horrek Profeten Klubaren aurka doa, oparotasun eta aberastasunari buruz hitz egiten dutenak, eta babesari buruz hitz egiten duten horiek, merezigabekoa izan arren.

Beti egon dira profetak hitz egingo dutenak bakarrik besteak entzun nahi dituzten berbak. Baina NIK narabil Zerbitzari Apostolu hau egia hitz egin dezan, jendeak damutu daitezen, eta aurpegiak lurra arte makurtu daitezen eta apaldu NIRE aurrean, haien ibilbide txarrak utzi ditzaten eta ez daitezen ustekabean harrapatuak izan. NIRE Semea dator lapurra gauean bezala, baina NIRE Emaztegaia badaki prestatzen hasten. Zein Emaztegai ez da prestatzen Senargaia datorrenean pasabide horretatik eramatera? Berak ziurtatzen du bere Soinekoa ez orban ez zimur barik egotea, berak ziurtatzen du NIRE gantzudurarekin perfumatua egotea. Berak ziurtatzen du bere argia distira egin dezan erlantzarekin bere begietan, denak ikus dezaten NIRE Aintza.

Ez al nizuen esan, ENE haurrak, ezingo zenuketela damutu Amerikagatik? Alderantziz, ez al nizuen ohartu, ENE haurrak, berriro Zerbitzari honen bitartez, NIK diodala: damutu zaitezte zeuen bekatuengatik, damutu zaitezte zuen etxeengatik, gantzutu zuen etxeak, ez hartu hau hutsalkeriatzat? Zerbitzari honen senarra ere damutu behar du, berak ez baitzuen hori egin. NIK esaten dudanean: “Gantzutu zuen etxeak”, ez erran “Baina, Jauna, ZEUK babestuko diguzu, nolanahi ere.” GANTZUTU ZUEN ETXEAK, EZ ZAIT AXOLA ENTZUTEN BADUZUE MEZU HAU GAUEZ. GURA BADUZUE HERIOTZAKO AINGERUA JARAMONIK EGIN GABE PASATU DADIN, BABES HESIA ZUEN ETXE INGURUAN GURA BADUZUE, ZUEN ARETOETAN, ZUEN NEGOZIOETAN, ORDUAN, EGIZUE NIK ESATEN DUDANA. Zeren YAHUSHUA ez dator Emaztegai ez esaneko baten bila.

Santuak santuagoak bihurtu dira. Gaiztoak gaiztoagoak bihurtu dira. HOTZAK HOTZAGOAK BIHURTU DIRA. Eta NIRE amorrazioa hazi da maila batera non, izango ez balitz NIRE Haurtxo, Emaztegai, Hautatuak eta Aukeratugatik, dena akabaturik egongo litzateke. Zergatik elizak ez daude negarrez eta atsekabetzen egiten diren gauzengatik? Zergatik ez daude protestak egiten gertatzen diren gauzengatik? Zergatik isiltzen dira? Esango dizuet zergatik: mamonen (diruaren) eroskeria hartu dutelako, haien begiak eta ahoa estaltzeko eta jendeak pentsa dezan dena ongi dagoela. Zergatik ez daude atsekabetzen? Zergatik ez dira otoitzak aurkezten egunero abortuengatik eta erailketengatik, onartutako legeengatik, NIRE Izena blasfematzen dutenak?

Hauxe esango dizuet orain: ministro bakoitzarengatik prediku-lekuaren atzean jartzen dena, agintari espiritual bakoitzarengatik ez zuena irakatsi NIRE herriari benetako Sabbath eguna ohoratzen eta Santu gordetzen, nahiz eta zuen izena idatzia egon Bildotsaren Bizi Liburuan, azkenak izango zarete zeruko erreinuan. Zuen sariak ez dituzue ezagutuko. Benetan diotsuet, agintari espiritualak, ez zintzaizkietelako eraman barau eta otoitz egitera zuen herria lege fedegabeak onartuak izan direnagatik eta besteak bidean datozenagatik. Zuen izena idatzia badago Bildotsaren Bizi Liburuan, izango zarete ttipienak Zeruko Erreinuan. Zuen ekintza izango da lastoa eta belar iharra bezalakoa, ipini ez baduzue dena sakrifizioaren aldarean.

Gura duzue jakitea nortzuk diren gehien ohoratzen ditudanak? Zerbitzari hau eta bere familia bezala, haiek ez daukate mundutar ondarerik ezer, ez dakite nondik etorriko zaizkien haien hurrengo otordua, haiek ipini dute dena sakrifizioaren aldarean, urrutiratu dira haien ondasun materialetatik. Bere familia eta adiskideek ere uste dute zoro daudela, burtzoroak, ezen haiek jarraitzen naute, jarraitzen dute NIRE Hitza, jarraitzen dituzte NIRE pausoak. Haiek ez dituzte eraikitzen haien lurreko altxorrak mundu honetan. Alderantziz, haiek pilatzen dituzte haien zeruko altxorrak, zeren haiek ez dira mundu honetakoak, nahiz eta orain haiek mundu honetan dauden. Horiei ohoratzen diet. Hauexek dira uztako dituztenak haien sariak. Hauexek dira aberatsenak aberatsetarikoen artean. Zeren zuek ezin ditzakezue ikusi haien zeruko altxorrak, ezin dituzue ikusi haien sariak, haiek NIRE Altxortegian baitaude Zeruan, non pilatuak dauden. Ezin dituzue ikusi haien jauregiak. Ezin dituzue ikusi haien jantzi ederrak, mundu honetako begiekin begiratzen diezuelako, baina NIK begiratzen diet Zeruko Erresumaren begiekin.

NIK eragin dut NIRE benetako Apostolu eta Profetak gabeziak pasatzea jendeari probatzeko. Zeren, ez al du NIRE Hitzak esaten “ematen duzunean, edalontzi bete ur baino ez bada ere, YAHUSHUAREN Izenean, horrela egin didazue NIRI”? Ez al nizuen agindu elikatu eta jantzi dezazuen txiroari? Ez al nuen NIK esan “hau egiten duzuenean NIRE haurrengatik, NIRE Izenean”? Ez dizuet esaten hau paganoengatik egin dezazuela, esaten dizuet NIRE haurrengatik, zuen senitartekoak. Nola erran dezakezue maite nauzuela eta haiei gosez joaten uzten badiezue? Nola esan dezakezue maite nauzuela eta haiei egarriz utzi? Nola esan dezakezue maite nauzuela eta haiei zarpailak eramaten utzi? Nola esan dezakezue eta haiei aterpe barik, etxe barik utzi? Nola esan dezakezue maite nauzuela eta haiei estutasunak igarotzen utzi? Epaiketa Egunean erantzun beharko duzue.

Zure bihotzean ipintzen dudan aldi bakoitzarengatik izan zaitezen erantzuna otoitzarena, ez al du NIRE Hitzak esaten “Ebanjelioa predikatzen dutenak, Ebanjeliotik bizi behar dute”? Baina, nola esan dezakezue maite nauzuela, berekoiak zaretenean, eta diruzaleak eta pentsatzen duzuen guztia zuen premietan baino ez denean? Zerbitzari honek prezioa ordaintzen du, bere senarra prezioa ordaintzen du, NIRE haur guztiak gantzutuak direnak, zenbat eta gantzudura handiago, hainbat eta oinaze gehiago mundu honetan, etsaiarengandik eraso handiagoak. Eta zeu ez bazaude haiek babesteko, bitartekarizko otoitzak egiteko eta haien alde barautzeko, NIK JAKITEA NAHIKO DUT ZERGATIK, ETA ORAIN GALDETZEN DIZUT: NOLA ESAN DEZAKEZU MAITE NAUZULA?

NI ez nator Emaztegai ez esaneko baten bila. Zeu izango zara bost haiek bezalakoa, birjina tuntunak, bakarrik zeukatenak olioa haien argiontzietan denboraldi baterako. Ez duzu ikasten, ez duzu bitartekaritza otoitzak egiten, ez daukazu ezta komuniorik senitartekoekin, edo NIREKIN harremanetan sartu. Ez dituzu bilatzen gantzudura berebizikoenak, ukatzen dituzu NIRE gaitasunak, eta egun batean aurkituko duzu, NIK esaten dudanean: “Aldendu NIGANDIK, ez baitzaitut inoiz ezagutu.”

Beraz, hau da NIRE mezua egun honetan, ikusten duzuenean “JAINKOA” Izena ezabatua Leialtasun Adierazpenetik. IKUSTEN DUZUENEAN “JAINKOA” HITZA ZUEN DIBISATIK EZABATUA, EGUN HONETAN EMAN DIODAN IKUSPENA NIRE ALABARI, IKUSIKO DUZUE AMERIKAREN BANDERA ERRETZEN ETA URRUTIKO MERKATARIAK ETA MUNDUA NEGAR EGINGO DUELA ETA AUHENKA. BAINA IKASIKO AL DUTE HARENGANDIK LEZIO BAT? Oi, hain gutxik entzuten dute! Haien belarriak argizariaz beterik daude. Haien begiak itsu daude, bakarrik ikusi nahi dute haien begietatik eta ez dute nahi NEUREETATIK ikustea.

Amerika, uztako duzu ereiten zaudena. Berriro errepikatzen dut, babes hesia ez dago Amerika inguruan. Babes hesia dago NIRE kuttunen inguruan, NIRE Haurtxoak, Emaztegaia, Hautatuak eta Aukeratuak. Igo zuen buruak, ENE haurrak, ez ukatu zuen fedea, ez ukatu YAHUSHUA ha MASHIACHREN Izena, ez ukatu YAHUVEHREN Izena, ez ukatu NIRE RUACH ha KODESHEN gantzudura, ez ukatu NIRE Aginduak eta NIRE Legeak eta NIRE arauak, eta Hitza haragia bihurtu zena. Begiratu gorantza, ENE haurrak, zeren zuen berrerosketa hurbiltzen zaizue.

Honela mintzatu da, honela idatzi da, RUACH ha KODESHEN gantzudurapean, YAHUVEH eta YAHUSHUAREN gorespen, ohore eta aintzarako. Nik kopiatzen ditut berbak entzun nituen bezala interpretatuak, zeruko hizkuntza horretan hitz egiten nengoela.

Apostolu Elisabeth (Elisheva) Elijah, 2002ko abuztuan, 18a.