PROFEZIA 5

ZUEK ZARETE NIRE ALTXOR KUTUN EZKUTUAK, ZUEK ZARETE NIRE ARMA EZKUTUAK

1997KO MARTXOAREN 14AN

* * * * * * *

2 KRONIKAK 36:16

Baina haiek Jainkoaren mezulariei iseka egin, beraien esanak gutxietsi eta barre egiten zieten profetei. Jaunak bere herriaren kontra zuen haserrea gainez egiteraino handitu zen eta ez zen salbabiderik izan.

EZ DAUKA EZ GIZONEN EZ ANDRAZKOEN IZENIK

Aspaldi ohartu nizun, Elisheva, Ministerio honi ez ipintzeko ez gizonezkoen ez andrazkoen izenik, Ministeriorik egon aurretik ere. Zure espirituan ipini nuen, honako ezer ere ez luke izango egina zure eskuz, honako ezer ere ez luke izango egina zure ahoz. YAHUVEHREN ahotik jaio zen. YAHUSHUA zuen MASHIACHREN ahotik jaio zen. RUACH ha KODESHEN ahotik, zuen IMMAYAHREN ahotik jaio zen. Zure eskuz izango balitz, aspaldidanik lur jota egongo litzateke. Aintza Shkhinyahren haizeari esker lur guztian zehar putz egiten dabilena, haize Santua suspertzekoa. Ez da zure arnasagatik, bestela behea jota egongo luke.

ISAIAS 42:8

NI naiz Jauna, horixe dut Izena: ez diot NIRE ospea inori utziko, ez NIRI zor zaidan gorespena idolei emango.

* * * * * * *

SARRERA

Ni hasi nintzen otoitz egiten RUACH ha KODESHEN hizkuntzetan eta hurrena jakin nuena zen YAHUVEHK ni gantzutzen zegoela eta hurrengo mezua sortu zen. Nahiz eta nik uste nuen bakarrik Danielentzat izango zela, askorentzat bilakatu zen. Bedeinkatua izan zaitez hurrengoa irakurtzen duzuen artean eta begiratu ea RUACH ha KODESHEK ez dizun erakusten zuretzat dela ere.

Etengabe NIRE aurpegiaren bila bazabiltza eta galdezka “noiz erabiliko ote zaitudan?”, hauexei dira mezu hau zuzendurik. Entzuten baduzue NIRE ahotsa Profezia honetan, orduan, NIRE haurrideak, zeuek zarete zeinentzat mezu hau zuzenduta dagoen. ENE Espirituak baieztatuko du zuengan ea mezu hau zuentzat den. Zeren testifikatuko dio espirituari zuengan. Beste guztiak gor jarraituko dute eta izango dira berba hutsalak. Zalantzatuko dute benetan YAHUVEH ote dagoen berbetan zerbitzari honen bitartez. Zuzen zaude, honela sentitzen bazara, ez zen zuretzat zuzenduta.

Emana egun honetan 1997ko martxoaren 14an, buztinezko ontzi apurturiko honi baina YAHUSHUA ha MASHIACHREN gerlaria eta alaba eta dizipulua, Gur. Sherrie Eliyahu.

PROFEZIA 5

ENE seme maite-maiteak, zuek altxor ezkutua bezala zarete, zuek zarete geziz beteriko gezi-ontzia bezala, haiek uztaia baino ez dutenean ikusten. NIK erabiliko dizuet ahaltsu berba egiteko eta zuek egingo duzue, zuen aizta egiten ari dena, berehalako epaiketari buruz ohartu. Zuek ere dorrean zelatariak zarete. Begiratu zeruko agerbideei, Eliyahuk egin zuen bezala, zuek ohartuak izango baitzarete eta gero pasatu oharra besteei. ENE haurrak, NIK gantzutu zaituztet, zuek NIK eman dizkizuedan gaitasunak konpartitu ditzazuen. Ez duzue konfiantzarik eduki honela egiteko, NIK gantzutu dizuedan modura zuek egiteko. Baina egun honetan, NIK ordenatu dut: zuek NIRE zerbitzariarekin elkartu zarete eta haren gaitasunak eta zuenak bat bihurtu dira. Gaitasunak elkarri suspertu dizkiozue. Ez uste hau halabeharrez izan denik, zuek NIRE Espirituan bat baitzarete.

NIRE Hitzak zuen barnean ezpata distiratsua bezala erretzen du. Aho biko ezpatak sakonki ebakitzen du. Su ugari dago itxita zuen hezurretan, eta zuek ez dakizue zer egin horrekin. Hasi azaltzen. NIRE Hitzak ezin dituzte hutsik NIREGANATU, bete egin behar dute NIK deitu dudana egiteko. Sekretuan asko esan dizkizuet, eta zuek ez duzue partekatu besteekin. Orain tronpeta jotzeko garaia da eta datorren madarikazioaz ohartzeko, iseka egiten dutenentzat edo ez dutenentzat jaramonik egiten. Baina bedeinkazioetako garaia obeditu eta NIRE bila apalik dabiltzanentzat, NIRE ahotsa entzuten dutenentzat eta NIRE ardiak ezagutzen dute NIRE ahotsa, eta arrotzarengana ez doazenak. Hauexek ez daukate zertan beldurrik izan.

Heriotzarekin inguraturik egon arren eta zuek esan, ez die zaurituko NIREAK direnei. Eta haiek martiriak izaten badira, odola lurrean sartzen da Saulo zireneko Pablo gehiago ekoizteko eta Esteban gehiagori jaiotza ematen zietenak. Zuek Esteban bezala zarete, zuek zarete NIRE arma sekretua NIK ezkutatu dudana. Berriro diot, NIRE ahotsa ezagutzen duzue, eta gau honetan egiaztapena izan duzue NIRE profetaren arteko beste batena. Zuek izango duzue eta izaten ari zara ahaltsu erabiliak dagoeneko ukitu diezuenik. Ez gutxietsi hasiera txikiak, haritz ahaltsua ere hazi ttipi batetik hasi zen eta. Zuek justiziazko haritz ahaltsu baten bezala zarete, NIRE Justizia. Harrokeriaz burgoituak ez zaudete, ez nuke NIK holakorik onartuko, zuen oinpekotik bota egingo bainizueke, saiatuez gero. Xume mantendu zarete NIRE aurrean, eta NIK asko maite zaituztet, zeren eta NIK goizeko ordu txikietan ikasten ikusten dizuet, zuen bakardadea nabaritzen dut eta norekiko dagozkizue galdetzen diozue zuen buruari.

Gizaki fededunen pausoak YAHUVEHK eraginda dira. Ekin NIRE pausoen atzetik eta gidatu besteei NIREGANA. Jarrai itzazue NIRE pausoak eta besteei Kalbarioko zuhaitzera gidatu. Jarrai itzazue NIRE pausoak, eta zeruko ateraino daramazkizuete. NIK irakatsi dizuet, ez gizakiak. NIK ordenatu dizuet, ez gizakiak. Zuek NIRE altxor ezkutuak zarete, NIRE arma ezkutuak, eta ahaltsu erabiltzen hasiko zaituztet azkeneko egun hauetan. Ez atzipetu zuen buruak, azkeneko egunak badira. Baina ez amaiera NIRE haurrentzat, haientzat hasiera berri zoragarria da.

Etxeratze etorrera gertatuko da, eta begira NIRE haur guztiei oturuntza mahai inguruan bildurik. Bai, NIRE seme-alabak, zuek oturuntza horren mahai inguruan bilduak izango zarete zuek uste edo pentsa baino lehenago. Lehenengo eta behin, uzta biltzen hasi zaitezte, hain handia da eta langileak hain gutxi! Iseka zaratatsuagoa bihurtzen da, NIRE ministroei entzuten dietenean, antzina NIRE Ebanjelioa predikatzen zutenak, orain haien ebanjelio beraiena predikatzen dute. Haiek Jainkotzat hartzen dute haien burua. NIK erakutsiko diet nor den Jainko YAHUVEH. Damutuko zaie hau inoiz irakatsi egitea, gezur honetatik askok alferrik galdu dira. Asko hil ziren eta harritu ziren NIGAZ ez topatzeaz, alderantziz, gaiztoa ikusi zuten. Baina ez atzipetu zuen buruak, NIRI ezin da isekarik egin hain erraz. Gezur ugari esaten dute, antzina konfiantzazkoak ziren gidari espiritual haiek. Dakitenagatik kontuak ordaindu beharko dute. Iraultza predikatu zuten eta ebanjelioa deitu zioten. Benetan diotsuet: oso karu ordaindu beharko dute. Zeren eta Aita deitzen naute, eta ez dakite NI nor naizen ere. Baina ez zuek, NIRE seme-alabak, ez NIRE ahotsa nabaritzen dutenak, NIRE zerbitzariari eman dizkion mezu profetikoetan.

NIRE ardiak NIRE ahotsa ezagutuko dute. Arrotzaren ahotsa entzuten dutenak, artzain ospetsu edo agintari espiritualarengandik etorri arren, antzina konfiantza ematen zuen arren, orain ez gehiago. Ez begiratu gizakiari baizik eta YAHUSHUARI soilik zuen agintari espirituala bezala. YAHUVEHREN Hitza Santuarekin bat dator agintari espiritual hauek diotena edo hartu eta goitik behera irauli gizakiaren irudiaren arabera moldatzeko? Espiritu Santuarengana itzuli behar duzu egiara eramango baitizu eta begi espiritualak emango dizkizu eta belarriak entzuteko. Konfiantza izan agintari batean RUACH ha KODESHEK “Nahiko” esan arte. Ministerio ugari jausten ari dira zuen begien aurrean. Urtearen hasiera baino ez da eta NIK profetizatu nuena dagoeneko gertatu da. Eta gehiago jausiko dira urtea amaitu baino lehen. Ez atsekabetu ardiengatik lehoien ezkutalekurantz doazenagatik, ardien aurpegi-ordeko dutelarik irentsiak izango dira. Haiek irentsiko dituzte, berriz, entzuteko zoratzear egonik etsaiaren kanpamendura labaindu baitira. Zuen belarriak zaindu, ENE haurrak. Zaindu zuen begiak. Ez atzipetu mihi bat berba egiten duenagatik, eztia bezain goxo entzun arren, hitz egiten dizun espiritua bereizi, zuen begiekin bereizi: YAHUVEHREN Hitzarekin bat dator? Haiek uste dute: “oi hainbeste ikasia naiz, agerkari berria baitaukat”, eta agerkari hura NIGANA ez du hurbiltzen, baizik eta NIGANDIK urrutiratzea eragozten du. Benetako agintari espirituala NIGANA hurbilduko zaituzte, ohartzen, kementzen, eta indartzen. Benetako agintari espirituala ez da harrokeriaz beterik egongo.

Haiek badakite jainkorik ez direla, ezta txiki bat ere. Haiek badakite nortzuk diren. Haiek NIRE irudiko eginak dira, horrek esan nahi du sudurra, begiak eta entzumena dauzkatela. Aizue, begiratu ispiluan, badakizue irudia zer den!

Irakasle lelo hauek ez diezazuen atzipetu: zuek adoptatuak izan zarete. NIK Seme sortaraziko bakarra daukat, ez da? Ba, adoptatuak izan arren, maite zaituztet NIRE Seme bakarrari bezain beste. Esaiezue besteei NIK hitz egin dudana gau honetan, zeren eta batentzat hasi arren, askorentzako hitzak bihurtu dira. NI naiz YAHUVEH, zuen Jainkoa eta ez dut ezer alferrik galtzen. Mintzaldi hau ere aurretik erabakita zegoen. Zuen bilera aurretik erabakita zegoen.

Benetan diotsuet, orain, YAHUSHUA HAREN emaztegaiaren bila dator, eta HARI zain ez daudenak, atzean utzita geratuko dira. Bizi ez direnak HURA edozein egunean etorriko balitz bezala, atzean utzita geratuko dira. NIRE gauzetan ekin eta egizue deitu dizuen lana betetzeko, axola gabe, sinesten ote duten, beraiek eta NIRE artean utzi hori. Noeren garaian bezala, haiek ez zuten sinistu; Loten garaian bezala, haiek ez zuten sinistu. Baina ez atzipetu zuen buruak, Profezia hauetan ahotsa NIRE haurrei hitz egiten du, eta NIK ez dut onartuko haiek atzipetuak izatea, haiek aukeratu izan ezik.

NIRE sumindurako agerbide gehiago bidali ondoren, are gehiago altxatuko da sumindura handiagoa mezu hauek ematen dituzten profeten kontra. Baina jakin ezazue hau: NIK beti Profetak bidaltzen ditut ohartzeko, NIRE maitasuna eta errukiaren medioz. NIK ez dut nahi inor sufritzerik edo hiltzerik edo betiko galtzerik. Horregatik, jo egizue tronpeta berriro. Entzumen espiritualak dauzkatenak entzuteko, NIRE ahotsa entzungo dute argi eta garbi, eta beste guztiak gor eta itsu jarraituko dute. Haien erabakia da, zuei ez dagokizue.

Emana buztinezko ontzi honi, 1997ko martxoaren 14an. Zatoz, YAHUSHUA, zatoz! Gur. Sherrie Eliyahu

* * * * * * *