PROFEZIA 68

ISEKA ZAKIZKIT (YAHUVEH) AUSARTZEN BAZARA

Apostolu Elisabeth (Elisheva) Elijah

2002ko abenduaren 26an


2 KRONIKAK 36:16
Baina haiek Jainkoaren mezulariei iseka egin, beraien esanak gutxietsi eta barre egiten zieten profetei. Jaunak bere herriaren kontra zuen haserrea gainez egiteraino handitu zen eta ez zen salbabiderik izan.

EZ DAUKA EZ GIZONEZKOEN EZ ANDRAZKOEN IZENIK
Aspaldi ohartu nizun, Elisabeth, Ministerio honi ez ipintzeko ez gizonezkoen ez andrazkoen izenik, Ministeriorik egon aurretik ere. Zure espirituan ipini nuen, honako ezer ere ez luke izango egina zure eskuz, honako ezer ere ez luke izango egina zure ahoz. YAHUVEHREN ahotik jaio zen. YAHUSHUA zuen MASHIACHREN ahotik jaio zen. RUACH ha KODESHEN ahotik, zuen IMMAYAHREN ahotik jaio zen. Zure eskuz izango balitz, aspaldidanik lur jota egongo litzateke. Aintza Shkhinyahren haizeari esker lur guztian zehar putz egiten dabilena, haize Santua suspertzekoa. Ez da zure arnasagatik, bestela behea jota egongo zinateke.

ISAIAS 42:8
NI naiz Jauna, horixe dut Izena: ez diot NIRE ospea inori utziko, ez NIRI zor zaidan gorespena idolei emango.

* * * * * * *


PROFEZIA 68

ENE haur maiteak, ez nago haserre zuekin. Atsekabetzen nau mundu honek eragiten didan mina. Lehenengo eta behin isiltasuna gordetzen dut eta atsekabetzen naiz, gero, ikusiko duzue NIRE sumindura jaregina.

Oharrezko hitz bat NEURE etsaiei: Beraz, ausartzen zarete isekatzen NI, YAHUVEH? Ausartzen zarete YAHUSHUAREN Bigarren Etorrera isekatzen? Aurrera, isekatu eta ikusiko duzue NIRE sumindura behera jausten uriola bezala, ekaitza, haize bolada bezala, eta benetan lastoa zuzituko du. Uhinak ekarriko ditu. Jainkogabetasunezko uhinak zerura heldu diren bezala, ozeano eta itsasoko uhinak intziriko dute. Zeruko ekaitzak ez dira lehenago ikusi duzun ezeren antzekorik. Txingorra eta sufrea berriro jausiko dira, zure ametsean erakutsi nizun bezala. Zeren meteoroak beheratzen hasten direnean, lehertuko dira suan. Bart eman nizun ametsean bezala, kazkabarra jausiko da, sekula lehenago ikusi ez den bezala, haizeekin nahasirik. Leihoak birrinduko ditu. Hotza izoztua haiek erakutsi dutena NIRE aurka, Sortzailea, NIRE Seme YAHUSHUAREN aurka, NIK isuriko dut izotz hori bera bueltan haien gain.

Izotza jausiko da zerutik. Sua jausiko da zerutik. Lurra ikaratuko da eta dardaratu. Gizakiak itsu geratuko dira, espiritualki itsu egon diren bezala, egiari itsu egon diren bezala eta ukatu dute, itsu egon diren bezala Santutasunera. Sodoma eta Gomorrako egunetan bezala, berriro, sufrea eta inatazia eta itsudura etorriko da haien gain. Beraz, aurrera, erronka egiten dizuet isekatu dezazuen. NIRE etsaiei mintzo naiz orain: bakarrik aitzurtzen zabiltzate zuen mailarantz, infernuko zulora zain daukazuena, mailara zeinen barnean beheratuko zareten. Zuen ahotik irteten diren trufazko hitz bakoitzarekin eta isekatzen duena, NIRE errukia eta NIRE maitasuna, isekatzen duena NIRE Seme YAHUSHUA, aurrera, nausa zakizkidate, NIRE etsaiak, NIRE Sabbath lohitzen duzuenok, iseka egiten diozuenok Shabbati buruz, zuek herri Judua trufatzen duzuenok, zuek Israel gorrotatzen duzuenok, zuek NIRE hautatuak traditzen duzuenok, NIRE haurtxoak, NIRE Emaztegaia eta NIRE aukeratuak, aurrera, isekatu.

NI NAIZ YAHUVEH, azkenik barre egingo duena. Iratzartu duzue NIRE haserrea, iratzartu duzue NIRE sumindura. Zuek diozue: nik jokatuko dut jainkoaren papera, ZEUK emandako ezagutzaz. Zeuk kreatzen duzu gizakia, gizakiaren irudian, Hitzak esaten duenean, zeuk egina zarela NIRE irudian. Zeuk jokatzen dituzu zure olgetak denboraldiarekin. Orain, NIK erakutsiko dizut eguraldi horren Sortzailea. ZEURE KLONAK BERAIEK ZEURE AURKA BUELTATUKO DIRA. Zure asmakizun beraiek zeure aurka bueltatuko dira. Edozein arma NIRE haurren aurka erabiltzen saiatzen zarena, boomerang efektua izango du zure gain. Zeren Sodoma eta Gomorra berriro epaitzen nabil, lurrazalera begira nago. Badakit nortzuei NIRE aingeruek zigilatu dituzten eta gauza hauek ez zaizkie gertatuko.

Oi, dohakabeak zuetariko beste denok! Hobe duzue belaunikatu orain eta damutu, astirik daukazuen artean oraindik. Hots egizue YAHUSHUAREN Izena, NIRE Seme maitea, hots egizu errukiaren alde zeuk egin duzun txarragatik. Oi, baina zuek, belaunaldi gogortua! Zuek, dohakabeak! Zuek, aberatsak zaretela uste duzuenok, eta hain beterik zaudetenok oparotasunaz, ospez eta aintzaz! Zeuk zeure burua ohoratzen duzu zure irudian. Bakarrik ispiluan begiratzen duzu zure edertasuna. NIK kenduko dut zure edertasuna. NIK kenduko dut zure ospe eta zoriona. NI NAIZ sustatzen duen bakarra eta zokoratzen duen bakarra. NI NAIZ YAHUVEH, NI NAIZ HASIERA ETA AMAIERA. NIK ez daukat hasierarik, NIK ez daukat amaierarik.

Baina NIRE etsaiei, NIK diotset: Ezagutzen ditut zuen hasierak, eta ezagutzen ditut zuen amaiera. Beraz, aurrera, ausartu zaitezte iraintzen, eragin zuen ukabilak NIRE aurka eta ahakar egizue. NIK barre egingo dut zuen aurpegian. Bakarrik NIRE Seme YAHUSHUAREN bitartez erakutsi dudan errukia eta maitasunagatik da gizateria osoa ez dudala ezabatzen. Baina badauzkat horiek NIK NIRE haurrak deitzen diedanak, negar egiten dutenak NIRE aurrean, bitartekaritza egiten dutenak NIRE aurrean, ahalegin guztiak egiten dituztenak NIRI ohoratu eta obeditzeko. Haiengatik da ez dudala suntsitzen giza arraza osoa. NIRE Semea badator berriro! Ez duzue zertan finkatu behar bakarrik giza testigantzan, IRAKURRI NIRE HITZA, IKASI NIRE BERBAK. Benetan maite nautenak, horiek NIRE Seme YAHUSHUAK benetan tirriatzen ditu. Hauexek, ENE haur maiteok, dira zuen nebak eta aiztak.

Hau daukazue denok batera, eta hau da arrazoia zergatik zuek elkar maite behar duzue. Ez du axola nola deitzen den zuen izena lurrean. Elkar ezagutuko duzue, Espirituaren gantzuduragatik, begiratuko duzue YAHUSHUAREN maitasuna haien begietan, eta ezagutuko duzue RUACH ha KODESHEN gantzudura barnean. Banatzen nabil ardiak ehuntzetatik, eta ahuntzen maskarak kentzen ari naiz, aratuzte egiten duten artean ardi eta bildots gisa. Hau da lasto eta garien arteko banaketaren zatia, zeren lastoa da egokia bakarrik erreta izateko.

OHAR PERTSONALA

(Hurrena profezia pertsonal bat non YAHUVEHK berba egin zuen eta aldi berean ametsa aipatu zuen. Biak egun berean etorri ziren, bata bestearen atzetik. Profezia hau, esan bezala, eutsia izan zen, eta argitaratua izango da 2002ko abenduaren 31an. YAHUVEHK ere errebelatu zuen ustekabe bat. Mandatua eman digu, Ministerio hau eramateko autokar edo autobus bidez herrira, eta eskatzeko haiek nahi ote duten parte izatea mirari ekonomiko honena, bidaiatu ahal izan gaitezen askatasun gehiagorekin eta ukitu jende gehiago banan banan. Laguntzen digutenak bedeinkatuak izango dira.)

PROFEZIA PERTSONALA

Mezu hau ez dago prest oraindik askatua izateko (2002ko abenduaren 26a) oraino baitaukat gehiago esateko. ENE alaba bihotzekoa, jakingo duzu noiz askatu mezu hau. Baieztatuko dizut otoitz egiten duzunean. Gaur, erregutu egin zenidanez eta NIRE ahotsa entzuten saiatu zinenez, NIK haustu nuen NIRE isildura eta hitz egin. Nikky: oso pozik nago zurekin, ez sekula pentsatu ez zarela hoberena NIRE begietan, zeren benetan, zuek eginak izan zineten bata bestearentzat. Zuk berba egiten duzunean, ENE haurra, eta NIRE alaba babesten, NIK gantzutu zaitudan moduan, deabruak ezin du besterik egin arineketan joan baino. Mezu bat hitz egingo dut eta NIRE zerbitzariarengandik etorriko da, oraino ere, baina badago bere sasoia eta badago bere garaia. Nikky: NIK hitz egiten nabil Elisabethen bitartez, eragin iezaiozu bere arreta guztia egon dadin berak egin zuen galderan egun honetan.

OHARRA RICHARD EBYRI BURUZ

(Ni erantzunaren bila nengoen zergatik Richard medikua hil zen, harrapatua izan aurretik, sinetsi baitut, eta berak sinesten zuen biziko zela harrapaketa ikusteko, hauxe esan baitzion YAHUSHUAK, bera itzulian bidalia izan aurretik lurrera lehenengo aldiz hil zenean eta berpiztua izan zen. Erregutu nuen erantzuna, zeren nik, beste batzuek bezala, uste genuen Eby medikua erabilia izango zela, berehalako harrapaketaren seinale bezala, “Bahitura” izenekoa.)

JAINKOAREN ERANTZUNA

Ez uste hainbeste aste falta direnik hau gertatu arte. Zure bihotzean ipini nuenean, ENE semea, orduan badakizu egin behar duzuna NIK esaten dizudana egin dezazun. Ipintzen dudanean NIRE alabaren bihotzean bitartekaritza egin dezan, eta otoitz, eta ez ikasteko Tora gaur, orduan jakin behar duzu NI naizela hitz egiten dudana beraren bitartez, berari hitz egiten dudana, asko baitaukat esateko. Zuk egiten duzu galdera hau NIRE semeari buruz, Eby medikua, mundu honek ezagutzen zuen bezala bere izena. NIK errebelatuko dut gehiago eta egingo dut argi eta garbi. Bildu behar zarete beste batzuekin gantzutuak direnak, hitz egiezue gaur telefonoz, eta egon dadila bitartekaritza gantzudura piztu dadin eta baieztatuko da baten baino gehiagotan. Bizpahiru lekukoen bidez dena erabakita izango da.

AUTOBUSAREN PROFEZIA

Tenplu bat emango dizuet, ENE haurrak, eta izango da gurpil gaineko Tenplua. Bidaiatzeko parada izango duzue askatasun gehiagoz eta joan NIK esaten dizkizuen lekuetara . Baina Nikky (Nikky da nire senar maitearen ezizena Apostolu Nikomia, YAHUVEHK erabiltzen duena, Nikomiaren laburdura, grekoz esan nahi duena “garaipena dagokit”. Bakarrik YAHUVEHK eta nik baimenduak gaude bere ezizena erabiltzera) (Barre egiten dut hurrengo hitzengatik) Saiatzen zarete NI, YAHUVEH, aurrekontu batean jartzen? (Nikkyk sakonki hasperen egiten du) Zeren benetan hautatu dut zuen etxe mugikorra, eta ez da bakarrik funtzionala izango, polita izango da, horrela besteei esan ahal izango duzue, begira YAHUVEHK egin dituen mirariak. Ez nazazue ipini kaxa batean. Ez esan NIK egin dukedana egin eta zer ez dukedana. Hori da nola Elisabeth kontatzen auto alokatu honek kostatu dituen dolarrak. Egun batean, NIK ipini nuen beste seme baten bihotzean (Matt C.) bidali ditzan 60$ horiek. Beraz, ikusten duzue, ENE haurrak, NIRI zeharo fidelak zaretenez, zeren Nikky, zeuk obeditzen nauzu, Elisabeth, zeuk NIRE ahotsa entzuten duzunez, elkarrekin, ENE haurrak, ez duzue hutsik egingo. Ados egongo zarete. Hortaz, Nikky, entzun NIRE ahotsa: NIK esaten dizudanean telefonozko deia egin dezazun, zeuk deia egiten duzu. Ez arduratu zein egun den (Shabbat). Ziurtatu obeditzen nauzula.

Elisabeth: bitartekaritza egin behar duzu eta jarraitu otoitzean. Ekin egin behar duzu NIRE aurpegiaren bila. Zure senarra aditu behar duzu eta obeditu, ez baitakizu botatzen diren armak eta zure haragizko gorputzara zuzenduta daudenak, beraz, horregatik, ENE alaba, agintzen dizudala atseden har dezazun. Gorde zure indarra, ENE alaba, bitartekaritza egiteko, zeren gaur, oraino ere, zuk eta Nikkyk arrakalan egon zarete eta gogorarazi didazue zergatik, NIRE beste haurrek ere ERRUKIA hots egiten dutenean giza arraza honen gain. Horregatik da ez dudala ezabatu gizaki guztiak lurrazal honetatik, oraindik daukadalako NIRE talde zintzoa, eta beti edukiko dut NIRE talde zintzoa, benetan maite nautenak, zerbitzatzen nautenak, eta lehenengo jartzen nauten horiek, YAHUSHUAREN Izenean hots egiten duten horiek, hauexek dira NIK entzuten diedanak berriro. Beraz, mezu berriena izango du izenburua “Iseka zakizkit ausartzen bazara”. Baina oraindik ez da argitaratzeko garaia, askoz gehiago baitaukat esateko, zeuk bitartekaritza egin eta NIRE bila otoitz egiten duzun heinean.

Amaiera Profezia Pertsonalarena

(Nire barrea gure eskuak sorgortu egin zitzaizkigulako gantzudura indartsuagatik non gure eskuak estutu genituen, mezu profetiko hau etorri zenean. Esaten digute dena konta dezagula eta ez zentsuratu, hau besteei lagundu duke besteei ulertzen eta konturatzen ez garela beste edozein pertsonarengandik desberdinak.)

Hau 2002ko abenduaren 26an zen. Nik esan nuen zeruko atea joko makilatuko nuela erantzuna lortu arte, Eby medikua zergatik hil zen, zeren ikusten egon naiz berari eta salbu izan naiz 27 urtez jada. Lehenengo entzun nuenean Eby medikuaren izena, benetan sinetsi nuen ez zela hilko eta harrapatua izango zela bahituran. Ni han egongo nintzen ere. Hortaz, bera hil zenean, egun honetan, nik, beste batzuek ere, galdetu genion gure Zeruko Aitari arrazoiari buruz, zergatik? Nik esan nuen zeruko atea makilatuko dudala egun horretan, eta bitartekaritza eta otoitz egiten erantzuna lortu arte. Nire e-posta jada beterik zegoen eta banekien RUACHEK esango zidala posta gehiago etorriko zirela. Haiek espero zuten NIK erantzuna emango niela eta nik ez neukan erantzuna nerau. Baina YAHUVEHK ez zidan eman erantzuna 2002ko abenduaren 26an. Aldiz, YAHUVEHK esan zidan itxaroteko, otoitz eta bitartekaritza egin dezan eta BERAK emango zidala erantzuna.

Azaldu behar dut arrazoia zergatik nire senarrak eta nik barre egin genuen grabaketan ulertua izan dadin. Barrea eta maitasuna besterik ez dago gu bion artean. Benetan, bera hoberena da, non nik ezagutu nuen gizonaren txarrena. Gantzudura, hain indartsua da, gure eskuak hitzez hitz sorgortuak bihurtzen zaizkigu, eta berak ukitzen dituenean nire eskuak, askotan, bere eskua sorgortua bihurtzen da, bere haragiak ezin baitu gantzudura eutsi, gu biok otoitzean elkartzen garenean. Oraino ere, nire eskua sorgortua bihurtuko da, eta bakarrik izango da askatua YAHUVEHK askatzen dituenean gure eskuak. Ez dugu espero inor ulertzerik baino hauxe kontatzen dizuet. Ezkondu nuen gizona, nire arima bikia den gizona, nire senar maitea, ez dago inor 27 urteetan zehar ezagutu dudanik, gantzudura handiagorik duena nire Apostolu Nikomia bihotzekoa baino. Gure artean sortzen den berotasuna otoitz egiten dugunean, bere gorputza eta nirea sentitzen dira barruan, oso sakoneran, erretzen duen sua bezala, hain bero bi gantzudurak elkarrekin datozenean, benetan suzko gantzudura bakarra da RUACH ha KODESHENA. Bibliak dio Juanek uraz bataiatzen zuela eta YAHUSHUAK Espiritu Santuaren suaz bataiatzen du.

Bakarrik azaltzea nahi dut eskutzen diguzuenean barrezka grabaketan, ulertu behar duzue arrazoia. Gure eskuak arin elkartuak zeuden, eta atzamar bakoitza gure eskukoa, zeharo sorgortua zegoen, eta mingarria da gure eskuak askatzen ditugunean. Hau ez da gertakari bakana, hau ohikoa da orain.

Aitak azaldu zigun haragizko gorputz hauek eta gantzudura saila da eustea gantzudura mota indartsua hazten joan dena egunetik egunera. Konturatzen naiz zuetariko gehienak entzuten duzuela nire ahotsa, esan nahi dut, YAHUVEH eta YAHUSHUAK hitz egin zituen mezuak urte guzti hauetan zehar jada. Baina, nire senar maitea, dakizuenez, aurten ezkon berria naiz nire arima bikiarekin, nori itxaron nion ia 13 urtez, profetizatua izan zitzaidana, erakusteko ezkontza bedeinkazioa dela eta ez madarikazioa.

Ez zaretenaz konturatzen da, mezu profetiko hauek ez zuketen sortuak izango, nire senar maitearen gantzuduragatik izango ez balitz, babesten nauena. Berak gauzak egiten ditu banbalina artean, eta lanpeturik mantentzen da, benetan, 24 orduko lana baita egunero, nire bizkartzaina izatea, senarra, aita, Ministerio honen gidaria eta otoitz gerlari ahaltsua, eta elkarrenganako lagun minena gara lurrean. Zerbait garrantzitsua ikasi dugu, hara hor zer dena. YAHUVEH eta YAHUSHUA lehenengo ipintzen ditugu gure maitasunean, gure bizitzan, gure ezkontzan, eta Ministerio honetan. Elkar gantzutzen gara ia egunero. Ez da bakarrik gure maitasuna agerian geratzen dena, baizik eta YAHUVEH Aita Jainkoaren eta BERE Seme YAHUSHUAREN eta RUACH ha KODESHEN maitasuna da agerian geratzen dena.

Konturatzen gara, gure elkarrenganako pasioa eta maitasunaren mendean ez gaudela, behar dugu eta otoitz egiten dugu eta badakigu egia dela, YAHUVEH eta YAHUSHUAREN maitasuna agerian egoten da. Ukitzen garen bakoitzean, musukatzen garen bakoitzean, besarkatzen garen bakoitzean, elkarrekin ikusten gaituzuenean, ez gaituzue sekula ikusiko elkar ukitu barik. Ukitzen garen bakoitzean, gantzudura indartsuago bihurtzen da. Benetan, eskertsu nago sari handienagatik lur honetan, nire salbamena eta gantzuduraren atzetik, da nire senar kuttuna, erakusten duena, ezkontza bedeinkazioa dela eta ez madarikazioa.

Eskerrik asko guzti horiengatik, urte guzti hauetan zehar, otoitz egin zutenak gizonezko estalduragatik nire bizitzan eta Ministerio honetan, ager dadin. Benetan bi gantzudurak elkartu dira, eta are arima gehiago YAHUSHUARENGANA etortzen ari dira. NIRE senar maiteak eskertu nahi dizkio otoitz egin zuten guztiei, zeren zuen otoitzak lagundu ziguten elkartzea eta YAHUVEHK erakutsi du BERA sari emailea dela, jo eta ke YAHUVEH eta YAHUSHUAREN bila dabiltzan horiena. Behean kontatzen dut Inatazi eta Itsuduraren ametsa. Amets hau gertatu zen abenduaren 26an eta YAHUVEHK aipatzen du Profezia 68 honetan. Bost Profezia gertatu dira abenduaren hilean eta bi abisuzko amets profetikoak. Hau hasi zen abenduaren lehenengo egunean, Hannukah, eta orain, azkena, urtearen azkeneko egunean da, abenduaren 31ean. Gaur jaso nuen berri bat. Gehitzen ari naiz abenduaren 26ko oharrei orain, eta banaturik irakur dukezu. Askok galdetu dute a zer nolakoa izango ote den Profezia 70 jada. Bakarrik denborak esango du, ematen badit ohorea mezu bat entzutea berriro.

INATAZIA ETA ITSUDURAREN AMETSA

Amets bat izan nuen, non nire senarra eta ni etxeorratz altu batean geunden. Gizonak inguraturik bazter guztietan, ez naiz gogoratzen emakumerik ote zeuden gelan. Alde guztietan gure inguruan garrasiak zeuden, bata bestearen atzetik gizonak itsu bihurtzen ziren. Oihukatzen: “Lagundu iezadazue, itsu nago!” gure inguru guztietan. Ez zegoen ezer egiterik. Gu ez ginen beldur, itsu ez ginelako. Gero, ametsak jauzi egin zuen gertaleku batera non, inatazia ikusi nuen neurri guztietakoa, leihoak puskatzen, eta izugarrizko izotz bolak zerutik jausten 100 mila orduko inguru haizeekin inataziarekin batera. Behin ere ez zen inatazia halakorik ikusi, zeren ez ziren golf pilotak bezain ttipiak, eta hainbeste zegoen, izotz haitzak ziruditen zerutik jausten zirela txingor-erauntsia bezala. Ni saiatzen nintzen gidatzen ekaitz honen azpian ia autorik ez zeukan errepide batetik. Haizea oso bortitza zen eta autoak birarazten zituen edozelako kontroletik kanpo, eta aurkako norabide zetozen autoekin joarazten zuen, egonez gero. Inataziak puskatzen zituen haizeetakoak eta autoen sabaiak zulatzen zituen. Nik gidatzen nuen errepidearen eskumatik eta haizeak bizkor birarazi zuen biribilka eta autoa aurkako norabidetik zetorren kontroletik kanpo biraka ere. Nire autoak bizkor biraka egiten zuen kontroletik kanpo baina ez genuen elkar jo, ezta aurrean zegoen autoarekin ere, ez genuen elkar jo, nik Jesusi laguntza eskatu niolako (aitortzen dut autoen istripuetan egon naizenean lehen, nik ez dut YAHUSHUA hots egiten, silaba gehiegi baititu, eta bueltatzen naiz lehenengoz salbu izan nintzenera eta Jesusi deitzen diot. Autoak biratzeari utzi zion eta ni seguru nengoen.)

INATAZIA ETA ITSUDURAREN AMETSAREN INTERPRETAZIOA

Esnatu ondoren, YAHUSHUARI bilatu nion amets honen esanahiari buruz. BERAK esan zidan, YAHUVEHK epaituko zituela nazioak eta Estatuak berriro suaz eta sufreaz eta inataziaz eta itsudurarekin. Sodoma eta Gomorrarekin egin zuen bezala, YAHUVEHK berriro egingo du. Bakarrik YAHUSHUARI hots egiten diotenak izango dira askatuak. Homosexualei itsudura etorri zitzaien bi aingeruekin sexu harremanak izateko eragon zutenak Sodoma eta Gomorran, Bibliak esan bezala. Ez dakit beste nortzuk irudikatzen duten gizon itsuak, baliteke itsudura espirituala esan nahi, fisikoa bezainbeste. Ezarritako eliza antolatuak, gehienbat itsu daude. Abenduaren 19ko oharrezko ametsa, meteoroena zen zaparrada bezala zetozenak eta garretan lehertzen zirenak. Sua zerutik jausi zen, eta orain ametsa da Inataziarena, izotza dena, eta misilaren ametsa, dena elkarrekin jartzen duzu, eta YAHUVEHREN sumindura daukazu fedegabe eta desobedienteen aurka.

Idatzi dut amets hau gogoratu bezain ongi.

Apostolu Elisabeth (Elisheva) Elijah