PROFEZIA 6
LEHENENGO NEGAR, GERO HASERRETU EGITEN NAIZ
EMANA PROFETA SHERRIE ELIYAHURI 1997KO MAIATZAREN 12AN
* * * * * * *
2 KRONIKAK 36:16
Baina haiek Jainkoaren mezulariei iseka egin, beraien esanak gutxietsi eta barre egiten zieten profetei. Jaunak bere herriaren kontra zuen haserrea gainez egiteraino handitu zen eta ez zen salbabiderik izan.
EZ DAUKA EZ GIZONEN EZ ANDRAZKOEN IZENIK
Aspaldi ohartu nizun, Elisheva, Ministerio honi ez ipintzeko ez gizonezkoen ez andrazkoen izenik, Ministeriorik egon aurretik ere. Zure espirituan ipini nuen, honako ezer ere ez luke izango egina zure eskuz, honako ezer ere ez luke izango egina zure ahoz. YAHUVEHREN ahotik jaio zen. YAHUSHUA zuen MASHIACHREN ahotik jaio zen. RUACH ha KODESHEN ahotik, zuen IMMAYAHREN ahotik jaio zen. Zure eskuz izango balitz, aspaldidanik lur jota egongo litzateke. Aintza Shkhinyahren haizeari esker lur guztian zehar putz egiten dabilena, haize Santua suspertzekoa. Ez da zure arnasagatik, bestela behea jota egongo zinateke.
ISAÍAS 42:8
NI naiz Jauna, horixe dut Izena: ez diot NIRE ospea inori utziko, ez NIRI zor zaidan gorespena idolei emango.
* * * * * * *
SARRERA
Jasota 1997ko maiatzaren 12an “Sherrie Eliyahurengandik”, mezu batetik 1997ko maiatzaren 12an 01:15:00 EDT, KT Jeromek idazten du: harro nago zu bezalako kristauez ausartzen direnak egia esatera pertsekuzio edota maiseatzaileen aurrean.
Kelly maite-maitea:
Ez dakizu zenbat behar dudan zuri hitz horiek esaten entzutea. Pasa den gauean, hainbesterainoko amorruaz eraso ninduten eta hirugarren aldia da aste batean eta YAHUSHUARI zerbitzatzen ari ei diren fededunen partez dator. Pasa den gauean, aitortzen dizut negar egin nuela eraso egina bainintzen eta fedegabea deitua izan nintzen nire gaitasunagatik, nire argazkiagatik, ile luze eta beilegia eta makillaje daramadalako. Hainbesteraino zauritu ninduen! Eta negar egin nuen eta YAHUSHUAK ez zuen ezer esan NI lasaitzeko. Horrek okerrago sentitu arazi ninduen.
Orduan, esan nuenean: YAHUSHUA, ez al zaizu axola ni sufritzeaz? Nik besterik ez dut nahi herriarentzat bedeinkazioa izatea baino. Zergatik erasotzen naute horrela? Zergatik zaude isilik? Ez dakit zergatik ari naizen ZURI hau esaten. Ez nuen uste hau esango nizukeenik, hain uzkur bainago. Bitxiki, gantzudura nabaritzen dut nigana etortzen hitz hauek esateko, gelditu eta RUACH ha KODESHEAN (Espiritu Santuan) berba egiteko.
PROFEZIA 6
YAHUSHUAK (Jesusek) nire espirituari mintzatu zen esanez:
Bai, axola zait, eta hitz egiten ez dudan arrazoia da, NI zurekin negarrez nabilelako. Zeren eta NIK NIRE herrira bidaltzen zaitut bedeinkazioa izan zaitezen eta banaka batzuk madarikazioa bezala tratatu zizuten. Baina NI, YAHUSHUA, bedeinkazioa bezala bidalia izan nintzen, eta zenbatek madarikazioa bezala tratatzen naute! NIK negar egiten dut zurekin eta zuregatik, eta hori baino ulermen gehiago daukatenen alde, hala ere, NIRE mezulari gantzudunei ukitu egiten diete nahiz eta oharturik izan. NIK negar egiten dut, NIRE haurrak NIRE Izenaz deitzen direnak, elkarri egiten dizkietenagatik: diruzalekeria, inbidia, mesfidantza, akusazioak, maitasunik eza eta gorrotoa. Gezurrak esaten dizkiete batak besteari eta NIRE Izena ipintzen dute gezurrean, NIK hitz egingo izan banitu. NIK negar egiten dut, NIRE bihotza apurtzen baita, heldugabetasun ugari baitago, kristau helduen artean ere.
Profetak bakarrik egon dira luzaroan. Haiek arbuiatuak izan dira askotan. Orain haiek ez dakite nola mesprezatu eta isolatu bata bestearengandik baino ez, nahiz eta NIRE asmoa azkeneko garai hauetan, zuek guztiek NIRE Izenean elkar bildu zaitezen, orokorrean ados. Azkeneko egun hauetan, iskanbila eta liskarrak gelditu behar dituzte. Zuek, NIRE Apostolu, Profeta, Irakasle, Ebanjelista eta Artzainak orokorrean ados egon behar zarete. Zuek NIRE bukaerako garaiko gudarostea zarete. Ministerio boskoitz guztiak, isolamendua utzi eta elkar bildu behar duzue NIRE maitasunean. Elkarri zauri hilkorrak espirituetan eragiteari utzi behar dizkiozue. Elkarri zauri hilkorrak espirituetan eragiteari utzi behar dizkiozue eta elkarri eragindako zauriak bendatzen hasi behar zarete. NIK zuek guztiengatik negar egiten dut, zuetariko denak zaurituak izan zaretelako NIRE Espiritukoa ei den norbaiten partez. Bai, zuek, gehiengoa izan du eta bitxia da esaten baduzu etsaiak ez dizula atzipetu, ardia bezala mozorrotua datorrena, baina otsoa dena NIRE artaldea iruntzeko jo eta ke dabilena. Baina ezin duzue elkar irensten jarraitu. NIK ez dut onartuko.
Berriro NIRE zerbitzariaren bitartez berba egiten dut ez nagoela negarrez Ebanjelioaren etsaiei zer gertatuko zaielako, baizik eta zuengatik, ENE haurrak, negarrez nabil. Zuen arteko harremana ez dator NIRE Espiritu maitekorrengandik inola ere ez. Ez al dago NIRE Hitzean: “honela ezagutuko duzue, elkarrenganako maitasunagatik”? konturatzen al zarete zuengana datorren etsaia dela eta gauza gaizto horiek esaten dizkizuela? NIRE gudariak haien artean liskarretan ibil daitezen eragozteko eta ez elkartzeko etsaiaren kontra borrokatzeko, baizik eta haiek bakarrik egin dezaketela ustez. Ez al du NIRE Hitzak esaten: “NI milari ihesi arazten diet”? Zenbat demonio gehiago iheska jarriko dira elkar biltzen bazarete eta ez batzuek besteen kontra? Honek erdibitu zuen Gedeonen gudari multzoa, haienganako zituzten liskarrak. Honek gudari multzo ugari erdibitzen duena da. Zuek NI NAIZEN Gudari Multzo Handian zarete. Zuek zarete azkeneko garaiko batailoia NIK hautatu dudana. Bai, etsaiak atzipetu egin dizue. GAINDITU EZAZUE!
NIRI Judas traditu egin zidan. Denak Judas bezala tratatzen ditut? Ez. NIRI Pedro ukatu egin zidan. Ukatzen al zaituztet? Ez. Utziozue horri behingoz! Beste behin ere, NIK erabakitzen dut aitortu eta esatea azkena bistan dagoela, zein hurbil NIRE etorrera dagoen ikusteaz bakarrik! Edozer gauza egitera deituak izan zaretena, egizue oraintxe bertan, NIK ekipatu dizkizuenarekin. Gaitasunak espiritualak itxita daude zuen barnean, zuek ez dituzuenak ezagutzen. Gaitasunak bata besteari piztu behar dizkiozue, eta ez elkarrenganako liskarra piztu. Ez zaudete NIRE alde borrokatzen, NIRE kontra zabiltzate. NIRE alde ez bazabiltzate, NIRE kontra zabiltzate. Itxuragatik utziozue elkar epaitzen. Zenbat aldiz errepikatu behar naiz? Zergatik ez zaudete adi? Zergatik uste duzue hobea zaretela azalaren koloreagatik edo arraza, arropa edo itxuragatik?
Ez al duzue oraindik ulertzen? Zenbat denbora borrokatu behar dut zuekin? Etsaiak erdibitzen dizue, NIK zuei elkartu ahal izan baino lehenago. Baina ez uste ezinbestekoa zarenik, NIK beste gerlari batzuek ipiniko baititut zure lekuan. Hau da zuen azkeneko aukera. DAMU ZAITEZTE! Zuek guztiek ez daukazue gaitasun berdinak. Gaitasun bereziak hautaturiko gutxi batzuei eman dizkiet. Ez ukitu NIRE aukeratuak. Ez egin kalterik NIRE Profetei. Bai, epaitu hitz egiten dena. Hitz Santuarekin bat al dator? Bere testuinguruan dago edo testuingurutik kanpo? Zuk jakingo duzu. Baina utziozue NIRE Profetei isilarazteari. Utziozue NIRE Apostoluei isilarazteari. Utziozue esateari lur jota geratuko direla, lan handiegia delako eta haiek ez omen daude YAHUVEHRI edo YAHUSHUARI entzuten. Utziozue NI kaxa barruen ipintzeari. Ez al naiz ezinezkoaren Jainkoa? Ba al dago zerbait zailegia NIRETZAT?
Zergatik ba pentsarazten diezue porrot egingo dutela, NIK haiei esan dietenean arrakasta izango dutela? Utziozue kemena eman beharrean horiei adoregabetzeari. Ez al da nahiko gogorra haien lana? Ez al dute nahiko tratu txar hartzen etsaiarengandik? Etorri al behar du maitekor, mantentzaile eta laguntzaile izan beharko zuketengandik eta haren arrakastaren alde otoitz egiten dutenengandik? Ez al naiz NI haien fedearen iturburu eta betetzaile, zuen fedearena? NIK esango banizueke zerbait egin dezazuen, nahiz eta besteek esan ezinezkoa dela, horrela dakizuenean NIK hitz egin dudala. Behin ere, NIK hartu nuen mandoa zerbitzari honena, gantzutu egin nuen hitz egin dezan NIK hitz egin dezala nahi nuena. Hura NIRE bozeramailea da. NIK baimendu nuen hura zauritua izatea, honela hitz hauek berba egin ditzan. Gogoratu: ez al dut esaten: “gero eta gantzudura gehiago, harik eta pertsekuzio handiago? Baina pertsekuzioa ez dator NIREGANDIK, baizik eta etsaiarengandik zuek adoregabetzeko asmotan dabilena. Pertsekuzioa NIRE zerbitzariek beraiengandik elkar dator hain zuzen ere.
Gogor epaitzen hasiko naiz, epaiketa YAHUVEHREN etxean hasten baita eta NIK ohartu dizuet beste behin. NIK ordenatu eta deitu ditudan horiek kentzeko zorian nago, NIK ordenatu ditudanei suntsitu nahian baitabiltza. Eta jakinaren gainean, aldez aurretik pentsaturik eta azpikeriaz bihotzetan (nahiz eta zalantzarik ez izan NIRE partez hitz egiten dutela) haren hondamendia bilatu dute. Alderantziz, NIK diot: “hondamendia haien barnera helduko da”. Haiengana itzuliko da. Ohartuak izan zarete. Lehenengo negar, gero haserretu egiten naiz. Baina ez duzue nahiko ikusterik zuen Komandante Gorena suminduta. Sinets nazazue. NI behin bildotsa munduarentzat eskainia izan nintzen soilik. NI ez naiz gehiago bildots leun eta apal hura, baizik eta Juda leinuko lehoi bezala nator. NIRE eliza orban eta tximurrik gabe prestatu behar dut … Edozelako atzerakuntzarik gelditu behar du.
Egizue dakizuena egiten eta egizue azkar. Ofenditu diezuenei laztandu. Ez itzazue opari eta eskaintzarik ekarri NIRE begi bistan zuetariko askok egin duzuen gaiztakeriagatik damutu arte. Damutu NIRE aurrean eta damutu zuen neba-arrebaren aurrean, zuen YAHUSHUA ha MASHIACHREN adiskide gerlarien aurrean. Ohartuak izan zarete. Ez gero errepikatzera behartu. “Maite ezazue elkar”, honez frogatzen duzue NI maite nauzuela eta frogatzen duzue maite nauzuela eta zerbitzatzen didazuela beste edozeren gainetik. Ez deitu Jauna NIRI obeditzen ez bazabiltzate, ez esan maite nauzuenik, NIRI obeditzen ez bazabiltzate. Zeren eta Jauna, ugazaba, agintaria, eta, nola deitu nazakezue Jauna, NIRI obeditzen ez bazabiltzate? Maite ezazue elkar. Hau da NIRE agindua zuetako bakoitzarentzat.
Segi elkarrekin eta borrokatu Santutasunaren alde. Eutsi elkarrekin eta borrokatu santutasun gabezia NIRE boterean, NIRE Berban, NIRE Izenean, NIRE gantzudurapean, NIRE Odolaren bitartez, izango zarete konkistatzaileak baino gehiago YAHUSHUA ha MASHIACHREN bitartez, zuen Jabea. Baina batu behar zarete. Inolako fededun ez da katea, kate-maila soilik urrezko kate batean. Batzuek kate-maila handiagoak beste batzuek baino, baina hala ere elkarrenganako premia duzue kate honetan, lotuko duena maltzurra (satanas) eta bota Suzko Aintziraren barrura bere ezarritako denboran. Gogoratu, NI zuen alde nago. Zeru guztiak NIRE aginduaren menpe dago. Ez duzue hutsik egingo, bakarrik erabakitzen baduzue ez entzutea berba hauek NIK hitz egin ditudanak egun honetan. Baina orduan ere, NIK ez dut hutsik egingo. Zeren NI ez naiz hutsik egin lezakeen Jainkoa, NIK bakarrik altxatuko ditut azkeneko tropa gehiago zuen ordezko. Ez duzue huts egingo betetzen badituzue berba hauek egun honetan esandakoak, NIRE zerbitzariaren bitartez, Sherrie Eliyahu, 1997ko maiatzaren 12an.
Belarri espiritualak dituztenak entzuteko entzungo dute, beste guztiak gor jarraituko dute. Honela mintzatua izan zen eta grabatua egun honetan. Bedeinkazioak edo madarikazioak etorriko zaizkizue zuen bidera, egun honetan zer egiten duzuen arabera Profezia honekin. Damutu gaur, ENE haurrak, beranduegi izan aurretik.
Emana Profeta Sherrie Eliyahuri 1997ko maiatzaren 12an.
KELLYRENTZAKO MEZUA
Kelly, zu zara lehena hau hartzeko. Zuk obeditu zenuelako RUACH ha KODESHI eta idatzi egin zenidan eta bedeinkatu eta laztandu, nahiz eta ez jakin kontsolamenduen premian nengoela. Hau da seigarren profezia oraingoa RUACH ha KODESHEK idatzi duena nire bitartez 1996ko abenduaren 31garren egunetik. Profezia guztiak aurki ditzakezu nire web orrialdean YAHUSHUARENTZAT:
Alpha & Omega Almighty Wind Holy Ghost Fire Church (Hasiera eta Amaiera Haize Ahalguztiduna Espiritu Santuaren Suaren Eliza)
Mesedez, irakurri hau eta esadazu RUACH ha KODESHEN ahotza entzuten baduzu honen bitartez. Ni hain harriturik nago. Ni barautzen egon nintzen 9tik 11raino, eta agian, hori dela eta, mezu hau sortu zen. Ez dakit … Eskerrik asko ahal bezain pronto erantzuteagatik, eta mesedez, YAHUSHUA, zure herriak entzun ditzala argi eta garbi zure Hitzak eta ez nireak. Honako hau benetan ZEU bazara, gantzudura ahaltsua Kellyk izan dadila lehenengoa sentitzen duena. Bedeinkatu bihotz maitagarri honi zure ahotsa entzun zuena, kemenezko hitz bat idatzi zenidana nahiz eta ni ez ezagutu, baina obeditu egin zuen, beraz, gantzudura gertatu ahal izan zen.
Bedeinkatu era ahaltsuan eta otoitz egiten dut nahita elkar zauritu direnak, elkar adoregabetzen, jendaurrean damu daitezen ZURE aurrean eta elkarren aurrean. Zure Izenean, YAHUSHUA, eskatzen dut. Nik barkatzen diet gehiagorik gabe niri eraso zidatenak amorruaz, eta bozkarioa deritzot zerbait ona atera bada hortik. Onerako bideratzen dira gauza guztiak YAHUVEH maite duten horientzat eta haren asmoetan arabera deituak direnak. Maite zaitut, YAHUSHUA! Maite zaitut, Kelly kutuna, YAHUSHUARI obeditzeagatik. Zure korreoa dagoen moduan mantentzea nahi dut, besteak ikus dezaten hau ez dela planifikatua. Erabili ahal dut dagoen moduan? Mesedez, ez izan lotsarik YAHUVEHK erabili zaitu eta nire barnean gaitasunak suspertzeko. YAHUSHUAK bedeinkatuko zaitu boteretsuki zuk zerbitzari honi bedeinkatu diozulako gaueko 3:35 ordu txikitan.
* * * * * * *
|