PROFEZIA 74

NIK, YAHUVEHK, GERRA DEKLARATU DUT LURREAN ZERUTIK

Apostolu Elisabeth (Elisheva) Elijah

2004ko ekainaren 25ean


2 KRONIKAK 36:16
Baina haiek Jainkoaren mezulariei iseka egin, beraien esanak gutxietsi eta barre egiten zieten profetei. Jaunak bere herriaren kontra zuen haserrea gainez egiteraino handitu zen eta ez zen salbabiderik izan.

EZ DAUKA EZ GIZONEZKOEN EZ ANDRAZKOEN IZENIK
Aspaldi ohartu nizun, Elisabeth, Ministerio honi ez ipintzeko ez gizonezkoen ez andrazkoen izenik, Ministeriorik egon aurretik ere. Zure espirituan ipini nuen, honako ezer ere ez luke izango egina zure eskuz, honako ezer ere ez luke izango egina zure ahoz. YAHUVEHREN ahotik jaio zen. YAHUSHUA zuen MASHIACHREN ahotik jaio zen. RUACH ha KODESHEN ahotik, zuen IMMAYAHREN ahotik jaio zen. Zure eskuz izango balitz, aspaldidanik lur jota egongo litzateke. Aintza Shkhinyahren haizeari esker lur guztian zehar putz egiten dabilena, haize Santua suspertzekoa. Ez da zure arnasagatik, bestela behea jota egongo zinateke.

ISAIAS 42:8
NI naiz Jauna, horixe dut Izena: ez diot NIRE ospea inori utziko, ez NIRI zor zaidan gorespena idolei emango.

* * * * * * *

SARRERA

Familia maitea YAHUSHUARENGAN …

Profezia hau sortu zen, nire senarrak amets bat eduki ondoren, eta generaman ametsa otoitzean eta profezia zeharo berri hau sortu zen. Lehenengo ametsa idatziko dugu, niregan gantzudura sortu zuenez.

Behean deskribatzen da ametsa nire senarrak eduki zuena 2004ko ekainaren 25ean. Ametsak interpretatzeko gaitasunekin horiek, mesedez, bidali nazazue e-posta eta jakinarazi iezadazue interpretazioa hemen:

Contact AmightyWind

AMETSA

Nire senarra, Apostolu Nikomia, errepidean gidatzen zegoen Ministerioaren autobusean bera bakarrik. Sasoia zirudien uda, udaberria edo udazkena, ez zen negua. Bat-batean entzun zuen irratian ohar bat, meteoroen zaparrada bat joko zuela lurra edozein unetan. Tupustean, errepidea autoz beterik zegoen bera zegoen helbiderantz zetozenak. Bera, behingoan, bueltatu zen eta joan aurkako norabidean ni eta nire semearen bila etortzeko. Gogoratzen da haserre zegoela ametsean, bazekielako meteoroen zaparrada gertatuko zela, eta ostera, ez geunden prest horretarako.

Bera zeharo nekaturik zegoen eta gelditu zen kamioientzako aparkaleku batean minutu bateko atsedena hartzeko eta Aita YAHUVEHK esan zion: “EZ DAGO ASTIRIK ATSEDEN HARTZEKO, ITZULI ERREPIDERA.” Beraz, bera urtetako zebilela kamioien aparkalekutik, irtenbide bi zeuden, bata ezkerretara eta beste bat eskuinera. Ezkerrekoa zabala eta tronatua eta ordokia zen. Eskumakoa estua, aldats gora eta beherakada pikoa zeukan eskumarantz. Gogoratzen da pentsatu zuela autobusa irauliko zela, eskumako irteeran, baina YAHUVEHK esan zion hori zela hautatu behar zuena.

AMETSAREN AMAIERA (Bereizmena behean)

Uste dugu nire senarrak babesten dituela prest ez daudenei eta konturatu behar da mundu honetan, ez dela bide erraza aukeratzen duguna, seguru mantentzen gaituena.

PROFEZIA 74

NIK, YAHUVEHK, GERRA DEKLARATU DIOT LURRA PLANETARI ZERUTIK.

Oi, gizon tuntunak! Oi, emakume tuntunak! Zuek, gizonak, zuek, lurreko emakumeak, NIRE aurka azpijokoan zabiltzatenak, zuek NIRE haurrei hiltegira eramatera saiatzen zaretenak, ardiak bezala hiltegira! Zuek, legeak idazten dituzuenak eta antzinako legeak mespretxatzen dituzuenak, zaharkituak daudela diozue. Ahazten zaizue Egunez Adinekoa naizela. Zer egingo duzue, Oi, lur honetako gizaki tuntunak?

Zuek, zuen goi mailako teknologia daukazuenak, suntsipen masiboko armak, izurriak eta gaixotasunak asmatu dituzuenak satanasen eskutik.

Zuek, hain aberats eta arranditsu zaretenak

Zuek, lurpeko hiriak eraiki dituzuenak

Zuek, zoaztenak eta planetak konkistatzen dituzuenak NIK ez dizuedanak esan konkistatu dezazuen, ez daukazue nahiko bat suntsitzeaz? Beste batzuek ere konkistatu behar dituzue? Ez al dituzue gerra nahikoa lur honetan? Beste arazo gehiagoren bila joan behar zarete?

Zer egingo duzue elkar akabatzeko? Elkar larderiatzen zarete, gerrak gerraren gainean, diruzalekeriagatik, botereagatik, baina horrela jokatzen duzuen artean, zuek ez dakizue noiz, baina, NIK, YAHUVEHK, GERRA DEKRETATU DUT ZERUTIK ETA ZUEK EZIN DUZUE GELDITU. Zuek NI mespretxatzen didazuenak, zuek benetako YAHUVEH eta YAHUSHUAREN haurrei iseka egiten diezuenak, zuek haien askatasunak osteko asmoa duzuenak: NIK, YAHUVEHK, GERRA DEKRETATU DUT ZERUTIK PLANETA HONETAN ETA GAIZTOAK ERAILAK IZANGO DIRA. Zuek uste duzue, joan eta ezkutatuko zaretela, zuek prestatu zaretenak eta gaiztoak zarete, axola zaizuen bakarra da zuen familiak: zenbat milioi gastatu dituzue? Oi, zuek diozue bilioiak! Zuek jendearen poltsikotik dirua ateratzen duzuenak, zuek diozue: zerga gehiago behar dugu. Aldiz, hori doa zuen lurpeko hiriak eraikitzeko. Mota guztietako luxuak, metatutako altxorrak, eta jendearen dirua erabiltzen duzue, horrela iheslekuak edukitzeko, bien bitartean, uste duzue haiek soilik hilko direla.

Baina NI NAIZ YAHUVEH, NI NAIZ YAHUVEH, Sortzailea, ez bakarrik planeta honena baizik eta erdian dagoen guztiarena, eta NIK jaurtiko ditut haitzak zerutik. Eta Sodoma eta Gomorra eta zazpi hirietan bezala, gainera, NI NAIZ YAHUVEH BERA Ninive suntsitu zuena. Nahiz eta denbora eman nion damutzeko, azkenean, agian ez al zen suntsitua izan? NI NAIZ YAHUVEH BERA, Egunetan Adinekoa Bera, eta lehen egin nuena, egingo dut berriro. Zuek hain lanpeturik zaude zuen gerrekin ez zarete NIRE beldur ezta jaramonik egiten didazue ere, behin eta berriro NIK seinaleak bidaltzen dizkizuedan bitartean eta azkeneko epaiketa hurbiltzen ari da. Baina ez NIRE haurrentzat. Oi, zuek uste duzue haiek hain ezikasiak eta xaloak direla! Baina zuei ahazten zaizue, oi, luziferren gaiztoak!, haiek benetan NIRI dagozkidala. Ez daukate dirurik prestatzeko, baina badakite Zeruko Aita YAHUVEH daukatela arduratzen dena. NIRE aingeruen besoak izango dira babestuko dizkietenak zerutik datorren suminduratik. Zeren gobernuek hartzen dute zuen dirua eta hara non esaten duten konkistatuko dutela izarrarteko espazioa. Noiztik eman dizkiet planetan, zeren ez dute zaindu NIK jada eman niena ere?

Oi, zergatik jendetzak hain isilik daude? Ezen paganoetako batzuk ere badakite ezarritako legeak ikaragarriak direla eta dardararazten dizkiete. NI NAIZ YAHUVEH, eta lurreko gaiztoak gorroto ditut. NI NAIZ BERDINA atzo eta beti. Ez naiz aldatuko gizaki baten apetagatik soilik. Amerika, zeuk diozu inolako jainkoren premiarik ez duzula? Nazio paganoak ere makurtzen dira jainko atzerritar baten aurrean, haiek baitakite haiexengan ez direla ezer, botere handiagoa gura baitute, eta nahiz eta aizuna izan, bederen haiek aitortzen dute ez direla Jainko. Oi, baina zuek, gaiztoak, gaiztoak, Ameriketako nazio gaiztoak! Ez dut hitz egiten NIRE haurrak, NIRE ardiak eta NIRE bildotsei buruz. Zuei buruz ari naiz, politiko gaiztoak eta gerrazaleak, espazioa konkistatuko duzuela, baita lur honetako nazio guztiak mundu honen zehar, itsasotik itsasora, Amerika, zeurearekin irtengo bazina, esango zenuke NIRI dagokidala.

Oi, zuek dekretatzen duzue gerra eta Ismaelen hazia okupatzen duzue, baina ahazten zaizue oraindik Abrahamen hazia dela! ENE haurrak, NI bakarrik naiz zuen erredola. Zuek, Ameriketan bizi zaretenak, negar egiten duzue eta aiots, zeren NIK DEKRETATU DUT GERRA AMERIKAREN GAIN, bera baita nazio guztien gorila, hain harropuztua, aitortu barik, Jainkoarengan dela fio izan zarela. Jainkoaren Izena xahutu nahian ere eta Santu den guztia jendearen begi bistatik. Baina zuek, beste nazioak, urrutitik entzuten duzuenak, ez zarete hobeak, zuen politikoek desbideratu baitizuete. Jendea, parte hartu duzue ez dakizuenetan. Zergatik ez dakizue? Ez duzuelako uste NIK, YAHUVEHK, gerra dekretatu dudala lurra planeta honen gain? Zeren zuek maneiatzen dizkidazue zuen ukabilak, diozuelako zuen legeetatik NI lokabe izango naizela. Orduan, dastatuko duzue NIRE sumindura. Baina ez NIRE haurrentzat, ez YAHUVEH eta YAHUSHUA lehenengo jartzen diguten horientzat haien maitasuna eta haien bizitzetan, ez hots egiten duten haientzat: “Zu ezagutzea nahi dugu, erakuts iezaguzu Zure Borondatea, erakutsi ZURE Bidea, erakutsi nola atsegin izan genezake gaur.” Zuek ez zarete NIRE etsai eta NIK babestuko zaituztet egun honetan.

Zuek elizak betetzen dituzuenak, hain arrandiatsu eta harro, zuek diozue zein Aginduak gordeak izan behar diren, zein Agindu zaharkituak diren, ez direnak gehiago gorde behar. Ezagutzen nauzuela diozue, baina ez nau inor ezagutzen, NIRE Semea izan ezik. Baina NIRE benetako haurrek hots egiten dute: Oi, Aita, Zu ezagutzea nahi dugu, Oi, Moisesek ezagutu zintuen bezala, Oi, ABBA, Zu ezagutzea nahi dugu, Oi, YAHUSHUA, gure Senargaia berehala datorrena, Zu ezagutzea nahi dugu.” Lehenengo fruituak, berrerosiak izan zirenak, haiek orain otoitz hau esaten ari dira, NIK ipini baitut haien bihotzetan negar egitea eta zaindu.

NIK, YAHUVEHK, GERRA DEKRETATU DUT LUR HONEN GAIN. SUA DATOR ZERUTIK ETA INORK EZIN DU GELDITU. Gogorarazi behar dizuet zer gertatu zen Babiloniako dorrearekin? Horrela izango da berriro, eta zuen Babiloniako dorreak suntsituko dira. Eman dizuet parada damutzeko behin eta berriro. Herriari esan diot berreskuratzeko kendu zizkioten askatasunak. Haiek lepoak altxatzen dituzte esanez: Zer egin genezake? Ezerez. Zuen egunkariak zentsuratuak izaten ari dira. Zuen albisteak zentsuratuak izaten ari dira. Baina oraindik zuek iharduki dukezue. Zergatik ez duzue ezta otoitz bat ere eskaintzen?

Agindua eman diot Deialdiaren Neskaso honi has dadin otoitz bat esaten berriro. Ez eman ziurtzat jendea NIREGATIK martiria egina izan behar duela. Non daude otoitzak? Behar al dut zuei gogoraraztea Saulo, nori zuek Pablo deitzen diozuen? Ez dakizue bitartekaritzako otoitzak zirela egiten eta horregatik aske izan zela? Agindu diot Deialdiaren Neskaso honi aldiz aurretik hasteko otoitzean indar eremu baten alde zuen gorputzak harrapatuko dituena, babesa izango dena giza armengandik eta edozein hurbiltzen zaiena. NIRE gutxi hautatu horiek, lehenengo fruituak deitzen diren horiek, NIRE hautaketa baitzarete. Barazki treska bat zeharkatuko bazenu bezala da, ez dituzue hoberenak hautatzen? Horrela NIK hautatu dut NIRE Emaztegaia, NIRE hautatuak eta NIRE aukeratuak. Indar eremu bat dago zu barnean sartuko dizuna, gizakiak ezingo duena ikusi, arma zuzen zuregana destatu arte hitzez hitz. Haiek zure adimena kontrolatu nahian dabiltza.

Gaiztoek zuen borondatea hartzeko asmoa dute baina haiei ahazten zaie, ENE laztanak, NIRE borondatea dela, NIRE Espiritua dela, NIRE RUACH ha KODESH eta haiek ezin dute ukitu. Ez da zuen adimena, zuek NIRI eman baitidazue, beraz zuen Sortzaileak hitz egin lizueke, horrela zuek entzun nazakezue eta NIK Profetak altxatu ditut NIRE Espiritua Beraren arabera. Aizunek diote: Ez entzun profetei. Baina NIK beti izan dut Profeta bat. NIK bidali nion lur honetara Profeten Profetari, BERA da NIRE Seme YAHUSHUA. Ez zuen lur hau utzi, pozgarria etorri arte, nork inpartitu zuen benetako profeziaren gaitasuna, horrela NIRE haurrak entzun ahal izan daitezen berriro.

Jakin nahi duzue zergatik ez duzue entzuten? Askok ahalegintzen baitira eta esaten dute: Bakarrik entzungo dut Profeta honek dioena. Baina ikasi behar duzue, bila nazazue zerorrek. IRRIKATU ZUEN BIHOTZ OSOZ NIRE AHOTSA ENTZUTEA ETA EZ DIZUET HUTSIK EGINGO. Bibliako kodeak ere, batzuek egiazkoak dira, beste batzuek aizunak, baina baita hitzak han-hemen, bereizmenik ez baduzu, satanasek hartuko du eta galduko dizu. Beraz, kontuz nori entzuten diozun. NIRE Hitzarekin bat dator?

Oi, kirtena! Gizon kirtena! Zer egingo duzu konturatzen zaretenean beranduegi dela? GERRA DEKLARATU DA ZERUTIK. Baina benetan dagozkidanak, Tora jasotzen dutenak hitzez hitz, uste dutenak NI babesteko gauza naizela, lehenengo ipini nautenak haien bizitza eta maitasunean, dena ipini dutenak sakrifiziozko aldarean, ikusiko duzue NI YAHUVEH naizela, gezurrik esan ezin duena. Oi, lurra inozoa! Gaiztoak bizi direnak lur honetan, egia da, NIK esaten nionean Deialdiaren Neskaso honi aspaldi berak lurrikarak ikusi zituenean, berak ikusi zuenean haizea haiekin, eta uholdeak, eta sumendiak, bizirik irten zirenak gaiztoak ziren baita zintzo batzuek NIRE Semearen bitartez, berak entzun zituen berbak: “ORAIN ROUND BATEN AZKENA, ORAIN ROUND BIRA.” Boxeo Txapelketa da, zenbat round? Eta hau gertatuko da zuek gutxien espero duzuenean, horregatik esan nizuen, ENE haurrak: “Ezkuta zaitezte tartetxo bat.” Ezkutatu zaitezte NIRE magaleko presentzian, ezkutatu zaitezte NIRE hegalpean, zeren bakarrik NIK, YAHUVEHK, naiz babestuko zaituztena orduan, orain babesten zaituztena bera, NIK babestuko zaituztet orduan.

Beraz, aldiz aurretik otoitz egizue indar eremu honen alde, ENE haurrak, otoi egizue aurretiaz, martiriak izango diren horiengatik mundu guztiaren zehar NIRE Izenean. Ez popatik eman, zeren popatik ematen duzuenean, behar al dizut gogoraraztea zeintzuk diren lehenengo lau letrak? (popa) Entzun Deialdiaren Neskaso honen ahotsa, benetan ohartzen baitizut, behin eta berriro egiten nabilen bezala, SUNTSIPENA DATOR ZERUTIK, IKUSKARI HAIN IKARAGARRIA, MUNDUAK BEGIAK ESTALIKO DITUENA.

GAIXOTASUN ETA IZURRIEN ASMATZAILEAK

Zuek asmatzen dituzuenak gaixotasun eta izurri hauek, zuek eta zuen familiak erantsiko dituzue. Ez zarete gauza izango ulertzeko zergatik. Baina RUACH HA KODESH ETA YAHUSHUAREN ODOLA ISURIA IZANGO DIRA NIRE HAURREK ERABILIKO DITUZTEN ANTI-GORPUTZAK eta izurriak ez zaizkie hurbilduko haien bizitokietara, NIRI atsegin zaidana egiten aurkitutakoenak. Hau da NIRE promesa NIRE haurtxo, Emaztegaia, Hautatuak eta Aukeratu kuttunei. Hortaz, ezkutatu, ENE haurra, tartetxo batez, zeren beste behin diot, NIK, YAHUVEHK, GERRA DEKRETATU DUDALA ZERUTIK baina zuek ez dakizue zein denboratan etorriko zaizkizuen suntsipena. HAINBESTE HILAK ETA EZ DA EGONGO ASTIRIK HAIEK LURPERATZEKO, zuen politikoak aiezka egongo dira. Haiek maneiatzen naute haien ukabila, orain NIK maneiatzen diet NIRE ukabila haiei. Negargarria da YAHUVEH BIZIDUN Ahalguztidunaren eskuetan jaustea, zeren NI NAIZ HASIERA eta ez dut ezagutzen azkenik. Baina zuek, aldiz, Oi, etsai NIREAK, emakume eta gizon mergalak zarete!

Memeloak, memeloak, memeloak, mundu honetako jendea! Zer suposatzen zaizue entzuteak? Hitz egiten baitizuet eguraldiaren medioz, zuek astindu burua eta diozue, ez al da bitxia? Esan nizuen hitz egiten dudala urioletatik, baina ez dizkiozue jaramonik egiten ezta zirimolei ere. Zenbat pertsona hil behar dute zuen begiak NIGANA bueltatu daitezen? Dirudienez, eraikinak eta hildakoak soilik badautza, ez nauzue ezagutzen bederen. Beraz, ikusiko duzue zuen eguraldia gero eta bitxiagoa bihurtzen dela. Gizakiak uste du eguraldia kontrola dukeela. Oi, zuek harrotzen zarete, Amerika, tresna daukazuela, baina ahazten zaizue:

Nor da inatazia metatzen duena?

Elurra metatzen duena?

Euria metatzen duena?

Eragiten duena sumendiak erupzioan hastea?

Ahanzten zaizue lurra astintzen duena, eta NIK ez dut behar makinarik.

Zergatik uste duzue, bakarrik zuen soldadu artean hilak daudenean NIK bakarrik begiratzen dudala zuen senitarteen malkoak? Baina beste nazioetan, zuen etsaitzat hartu dituzuen horiek, zergatik uste duzue, Oi, Amerika, eta hitz egiten diedan beste nazio horiek, zergatik uste duzue hilengatik isurtzen diren malkoak NIK ez ditudala ikusten? Mina ez dudala sentitzen! Oi, harropuztuak dauden nazioak! Oi, Amerika, zuk puntua ere ez duzu ipintzen i letran harrokeria hitzarekin!

NI ere lotsaturik nago, NIK bedeinkatu baititut NIRE haur batzuek oparotasunarekin eta haiek diote jarraitzen nautela, haiek hona datoz ere NIRE Deialdiaren Neskaso honi ematen dizkiodan hitzak entzuteko, ostera, haiek metatzen dute eta pilatu NIK eman diedan aberastasuna. Haiek esaten dute egun euritsu baterako dela. NIK eman dizkiet itsasontziak, NIK eman dizkiet lurraldeak, NIK eman dizkiet hegazkinak, NIK eman dizkiet urrea, NIK eman dizkiet zilarra, eta eman diet konbikzioa behin eta berriz. Haiek pilatzen baitituzte haien altxorrak hemen lurrean, haien zaharkinak, haien bankuko kontuak, eta ordea, zeruko biltegian hutsik daude. Premiazkoa al da zuei gogoraraztea YAHUSHUAREN dizipulua izango zatekeen bat, Tora jarraitzen baitzuen, jarraitzen zuen zehazki NIRE Seme YAHUSHUAK esaten zuen guztia, baina YAHUSHUARENGANA etorri zenean eta esan zuen: zer gehiago egin behar dut? Ez al zion YAHUSHUAK esan: saldu daukazun guztia eta eman txiroei? Eta gizona triste joan zen burua astinduz ezetz esateko?

Begira, bada, ENE haurrak, berak mundu honetako aberastasuna egin zuen Jainkoa zerbitzatzen ziola zioena baino garrantzitsuago. Horrela ezerez da aldatu honekin eta atsekabea eragiten dit. Oi, non daude haurrak alabastroko botilatxoekin? Oi, non daude malkoak? Nork garbituko ote ditu NIRE Semearen oinak? Non daude atsekabetuko direnak, negar eta auhen egingo dutenak mundu honetako bekatuengatik, hainbeste min eragiten dizkidatenak? Zergatik egiten duzue negar zuen soldaduengatik soilik? Zergatik ez duzue negar egiten besteengandik? Zuen etsaia ez da hori zure gobernuak dioena zuen etsaia dela. Zuen etsaia luzifer da. Zuen etsaia da edozeinek bere burua NIRE etsaitzat adierazten duena. Zuen etsaia Santu den guztiaren aurka dago. Zuen etsaiak diotsue txarto dagoena ondo dagoela. NI begira nago, NIRE begiak batetik bestera doaz lur guztiaren zehar, ikusteko nori axola zaion benetan, eta hauxe dakit, ENE haurrak, ezen zuek hau altxatzen duzue otoitzean. Zuen etsaia dira haurtxo errugabeak amen sabeletik idokitzen dituztenak eta jaurtitzen dutenak zabor potora edo xehatzen dituztenak eta kosmetikoei gehitzen dutenak. Hauexek dira zuen etsaiak.

EZEKIEL 9

Ohar bat eman nizuen Ezekiel 9an. Zigilatzen ditut NIRE suminduratik babestuak daudenei, zuek, bien bitartean, zuen begiak zentratuak daude gerratik gerrara. Ahaztu zitzaizuen, Oi, NIRE etsaiak, NEUK DAUKADALA AZKENEKO HITZA. NIK hitz egiten dut zerutik eta laster ikusiko duzue NI ez naizela Sortzailea YAHUVEH gehiago barik isekatzeko modukoa. Gordetzen nabil NIRE sumindura NIRE etsaientzat, HARTZEN DUTEN GUZTIAK EZKONTZA HITZA ETA LOHITZEN DUTENAK IZENA ERE. Haiek aldarrikatzen dute genero berdineko ezkontzak mundu honi, baina, Oi, gizon leloak eta emakume totoloak! NIK, YAHUVEHK, izango dut azkeneko hitza. Zuek bakarrik aitzurtzen ari zarete zuen beherakada beheratuko zareten infernuko mailara arte.

Lur honetako bekatuen kiratsa zerura heldu da eta orain ez daukat beste irtenbiderik, GERRA ALDARRIKATZEA LUR HONETAN BAINO ZERUTIK. ZUEN BEGIEK IKUSIKO DUTE ZERUAN EZ DUZUENA NAHIKO IKUSTEA. Baina ez da izango inolako giza armarik, beraz ez atzipetu, zeren NIK, YAHUVEHK, EMATEN DUT GERRA DEKLARAZIO HAU, ANTZINAKO GARAIETAN EGIN NUEN BEZALA, HORRELA EGINGO DUT BERRIRO. Horregatik, ENE haurrak, ohartzen dizuet datorrenaz, begiratu zuen eskuetan ez dezala egon errurik, ziurtatu zaitezte zuen ahoak ohartu duela, hortaz, gaiztoen odola ez da egongo zuen eskuetan. NIRE errukiarengatik soilik da Profetak dauzkadala ere abisatzen dutenak, zeren NIRE haurrak ere astintzen dute buruak eta batzuek isekatzen dute Profezia hauek. Baina NIK ez dut ezer egiten aurrena esan barik Profetei, beraz, beste behin ere, NIK hitz egiten dut Deialdiaren Neskaso honen bitartez: HAU GERRA ALDARRIKAPENA DA!!!

Damutzen direnak NIRE aurrean, damutasunezko malkoak isurtzen dutenak, YAHUSHUA ha MASHIACHRENGANA bueltatzen direnak, obeditzen dutenak eta uzten dute haien bekatu gaiztoak egun honetan, NI fidela naiz eta barkatuko dut beranduegi izan aurretik. Baina, ziurtzat eduki ezazue, haur ENEAK, TALDETXO TTIPIAREN DATZA GIZATERIA OSOARENA. Oi, Amerika eta Ingalaterra eta harropuztuak zaudeten guztiak! Falta egiten al du NIK zuei gogoraraztea harrokeria datorrela jausia handiaren aurretik, eta JAUSTE HANDIA DATOR ETA INORK EZINGO ZAITUELA SALBATU? Beraz, haurrak, ohartuak izan zarete. Jakingo duzue zer esan nahi duen, SUA IKUSTEN DUZUENEAN ZERUAN. Hortaz, ezkutatu zaitezte, ENE haurrak, tartetxo batez.

Honela da mintzatua, honela da idatzia. YAHUSHUAREN Deialdiaren Neskaso honek, Apostolu Elisabeth (Elisheva) Elijah, 2004ko ekainaren 25a.

Mesedez, jakinarazi iezaiezue hau abisatuak izateko premia duten guztiak. Ez dut nahi arduradun izatea inoren odolarena nire eskuetan, ohartuak ez zirelako. Ezekiel 3:17-21.