PROFEZIA 77

HARA HEMEN, NIK, YAHUVEHK, BIDALTZEN DIZUT GANTZUDURA BERRI BATEKIN,
ELIZA PENTEKOSTALETARA, SINETSI ETA ONARTUKO DUTEN HORIENTZAT

RUACH ha KODESHEN gantzudurapean Apostolu Elisabeth (Elisheva) Elijahren bitartez

2004ko abenduaren 26an


2 KRONIKAK 36:16
Baina haiek Jainkoaren mezulariei iseka egin, beraien esanak gutxietsi eta barre egiten zieten profetei. Jaunak bere herriaren kontra zuen haserrea gainez egiteraino handitu zen eta ez zen salbabiderik izan.

EZ DAUKA EZ GIZONEZKOEN EZ ANDRAZKOEN IZENIK
Aspaldi ohartu nizun, Elisabeth, Ministerio honi ez ipintzeko ez gizonezkoen ez andrazkoen izenik, Ministeriorik egon aurretik ere. Zure espirituan ipini nuen, honako ezer ere ez luke izango egina zure eskuz, honako ezer ere ez luke izango egina zure ahoz. YAHUVEHREN ahotik jaio zen. YAHUSHUA zuen MASHIACHREN ahotik jaio zen. RUACH ha KODESHEN ahotik, zuen IMMAYAHREN ahotik jaio zen. Zure eskuz izango balitz, aspaldidanik lur jota egongo litzateke. Aintza Shkhinyahren haizeari esker lur guztian zehar putz egiten dabilena, haize Santua suspertzekoa. Ez da zure arnasagatik, bestela behea jota egongo zinateke.

ISAIAS 42:8
NI naiz Jauna, horixe dut Izena: ez diot NIRE ospea inori utziko, ez NIRI zor zaidan gorespena idolei emango.

* * * * * * *

SARRERA

Elisabethen oharra:

Irrikan gaude topo egiteko YAHUSHUAREN benetako Emaztegaiarekin, biltzen garenean Arrano Santuekin eta berari eman diot YAHUVEHREN manamendua otoitz berezi gantzutua babeseko zigiluarena datozen egunetarako.

YAHUSHUAK esan dizkion horiek YAHUSHUAREN Emaztegaia zarela, mesedez, bidali e-posta, eta baieztatua bada, berak jakinaraziko dizkizu sekretuak gordeta bakarrik YAHUSHUAREN benetako Emaztegaiarentzat, Profezia 76 orduko eman zitzaizkionak. Otoitz egizu aurretik berak jakin dezan jakinarazi behar ote dizkizun sekretu hauek zurekin, areagotuko duena gantzudura zure bizitzan eta eramango dizuna barnatasun sakonagoraino YAHUSHUA ha MASHIACHREKIN.

Maitekor, zuen Aizta, Elisabeth.

PROFEZIA 77

Irakatsi iezaiezue, ENE alaba, irakats iezaiezue. Zama daukazu Mendekosteenganako NIK salbatu bainizun Mendekoste Eliza batean. NIK bete nizun NIRE RUACH ha KODESH preziatuaz, jaso zenituenean Hizkuntza Santuak, hantxe NIK eman nizun gogoa zerbitzatzeko NIRI zure bizitzako egun guztietan. Orain eskatzen dizut itzuli dezazun. Amorrua ematen dizula diozu, Mendekoste Elizak ez zizutelako irakatsi zure MESIASEN Judutasuna, Sabbath gordetzen, Festa Santuak ospatzen. Horrenbestez, irakats iezaiezu zeuk. Horregatik bidali nizun herri honetara, Estatu honetara, nora zeuk esan zenuen ez zenuela nahi joatea. Baina ziurtatzen dizut gantzudura nagusiagoa datorrela Azusakoa baino, Mendekoste Elizetara bidaltzen baitizut, ze, nola obeditu lezakete ez dutena ezagutzen? Oraindaino, zuk esan duzu bakarrik Judu Mesianikoa zarela, beraz, Mendekostekoak ia ez datoz, NIK banan-banan bidaltzen ditudanak izan ezik.

Bidaltzen dizut orain, hauxe da Jaiotza Berria. Bidaltzen dizut haiei irakats diezaiezun, bidaltzen dizut haiek gantzutu zakizkien, bidaltzen dizut Mendekoste Elizetara, zeini buruz esan zenuen: “Ez naiz sekula itzuliko domekako eliza batera.” Oi, baina orain da garaia, eta orain da unea, NIK bidaltzen dizut sekula ez duzun ezagutu moduko gantzudura batekin, beraz ez dute izango aitzakiarik NIRE aurrean aurkezten direnean esanez: “Inork ez zidan esan”. Zeren NIK ezagutzen ditut haien bihotzak, NIK ezagutzen ditut, benetan NI gurtzen eta NI goresten nautenen bihotzak. Zure bihotza bezala dira, eta haiek diote: “Inork ez zigun esan”. Horregatik bidaltzen dizut haiei esan diezaiezun.

Aurrerantzean, haiek diotenean: Zein denominazio? Esan: Judu Mesianiko Mendekostea. Esan nuen: JUDU MESIANIKO MENDEKOSTEA. Begira, haiek ez dute onartuko “Judu Mesianiko” hitzak, baina haiek ezagutuko dute Mendekoste hitza, egun bakoitza izan beharko lukeelako Mendekoste egun bat. Egun bakoitzean bete nahi dizut NIRE boterearekin, egun bakoitzean, hitz egin nahi dizut. Mundu guztiko Mendekosteak hots egiten dabiltza esanez: “Bete iezaguzu ZURE gantzuduraz, Oi, YAHUVEH.” Oi, deitzen didate Jehova izen batekin, baina NIK ezagutzen dut NIRE Izena.

Irakats iezaiezu, utzi kexatzeari, arduradun izango dira artzain deitzen dutenak haien buruak. Denak ez dizute onartuko. Jakingo duzu zein espiritukoak diren. Haien elizetara zoazenean, NIK erakutsiko dizut zein elizetara, NIK erakutsiko dizut artzainak. Oi, NIK badakit orain ere zuk diozula: “Nor? Ni? Apika ez naiz ni izango?” Gogoratzen dituzu NIK Nikori esan nizkion hitzak zeuk esango zenituela? Hauexek dira berak aurre egiten saiatzen diren berbak, NIK bere mina kontrolatzen dudan artean. Irakats iezaiezu. Charlesi esaiozu hauxe dela mezu berria, hauxe dela Berba berria. Mendekosteak gantzudura berriaren betetasuna izan dezaten nahi dut, Azusakoa baina handiagoa izango dena.

NIRE Semeari hots egiten diotenean, ez bakarrik Jesu Kristoren izenean, baizik eta ohoratzen dutenean lurrean eman nien jarauntsia, BERA Daviden leinutik baitzetorren, BERA hebrear bezala etorri zen, beraz irakats iezaiezu. Gura dut BERA ohoratua izan dadin eta YAHUSHUA Izenarekin hots egin diezaiozuen. Promes eta zin egiten dut, obeditzen dutenak, Mendekosteak deitzen direnak, mundu guztiaren zehar sakabanatuak daudenak, hauxe da satanas dardaratu eta astintzen delako arrazoia. Gura dut jaso dezazun bakarrik MESIASEN Judutasunaren egia, nori zure bizitza eman diozun ere, obeditzen baduzu eta aitortu Sabbath Eguna EZ DELA IGANDEAN.

NI ez naiz aldatu gizakiaren komenentziaren arabera. Gura dut jaso ditzazuen NIRE Festa Nagusiak, oraindik nahi ditudanak zuek gorde ditzazuen. Hau bedeinkazioa baita zuentzat Mendekosteak, eta zuzentzen ari naiz benetan maite nautenei bakarrik, ipini duten haiek Aita Jainko YAHUVEH, YAHUSHUA eta RUACH ha KODESH lehenengo haien bizitza eta maitasunean. NIK ezagutzen ditut zuen bihotzak eta NIRI obeditzea gura duzue, gantzutuak zaudete, borrokatzen duzue Santutasunagatik, baina gantzudura handiagoa dator ezagutzen duzuena baino. Behar duzue gaitzaren aurka borrokatzeko. Ez al du NIRE Hitzak esaten: “Etsaia datorrenean uriola bezala, NIK altxatuko dut zutoihala haien aurka.”? Hauxe da uriola, ENE haurrak, bakarrik jaso dezazuen nahi dut, bakarrik sinetsi dezazuen nahi dut, gizakiak egindako eguna eta doktrina utz dezazuen bakarrik nahi dut, eta egia har dezazuen.

Irakats iezaiezu, ENE alaba, irakats iezaiezu, ENE Elisabeth. Ez marmar egin, ez kexatu ez zenekien urte guzti haiengatik, baizik eta irakats iezaiezu eta haiek etorriko dira eta NIRE oinetara jausiko dira esanez: Aita, nik ez nekien, YAHUSHUA, nik ez nekien, nik ez nuen ezagutzen ZURE Izen hebrearra. Begira, ez dago hainbesteko desberdintasunik zu eta haien artean, izan ere. Haiek eta NIK hitz egiten dugu benetakoari buruz, ez aizunari buruz, eta haiek NIRE RUACH ha KODESH beterik daude. NIK hitz egiten dut haiek ulertzen dituzten berbak ere, eta NIK hitz egiten diet seinale, mirak eta mirari agerietan haien bitartez. Orain arte, haiek ikusi dute beiraren zehar, zerbait ilunpetan ikustea ia lortu dute, eta orain nahi dut, beiraren zehar argi eta garbi ikus dezaten, bereziki azkeneko egun hauetan.

SUTEAREN GANTZUDURA

ENE haurrak, hau da sutearen gantzudura, NIK diotsuedan hori buruz. Eraman ezazu haien elizetara. Eliza ugari lehorregi eta idortuak daude. Haien ahoak zabal-zabalik irekitzeko parada daukate eta jaso Ur Bizi fresko eta berria zuzen Zerutik. Zuei bioi ematen dizuet agindua NIRE ardiei elikatu diezaiezuen. Oi, baina zuek diozue: “Jada egonda naiz.” Baina banaketa bat egon da. Haiek ez dute ulertzen, beraz, elikatu ez dutenak ulertu, atzeman artzain Mendekosteak, atzeman ardi eta bildots Mendekosteak. Denominazioa ipini dute haien gain, hortaz, NIK erabiltzen dut izen denominazioko hori eta diotsuet atzeman diezaiezuen NIRE Aintzarako, atzeman iezaiezue, gura baitut bedeinkatzea haiek, bedeinkatuak dauden jada baino gehiago. Gura dut haiek erabiltzea zutoihala altxatzeko gaiztoen aurka.

Gogoan izan hau, ENE haurrak: bat NI, YAHUVEHREKIN, YAHUSHUAREN Odol isuriaren bitartez, gehiengoa da. Milioi bat, baita hamar milioi ere, NI barik, NIRE Seme YAHUSHUAREN Odola barik haiei estaltzen, gutxiengoa da. Gauza guztiek egin dukezue NI, YAHUVEHREN bitartez, indartzen dizuena. Beraz, hau da Jaiotza Berrienetako bat, NIK bidaltzen zaituztedana, ENE haurrak. Ez sartu haien elizetan harrokeriaz eta domekan ere. Ez mespretxatu haiek ez dakitenagatik, ez kondenatu haiek ez dakitenagatik, zeren NIK barkatu diet, zeren bakarrik jakin ondoren da haiek arduraduntzat hartuak direla dakitenarengatik, zuek zareten bezala.

Honela da mintzatua, honela da idatzia, 2004ko abenduaren 26ko egun honetan.

Emana YAHUSHUAREN Emaztegai honi, Apostolu Elisabeth S. Elijah Nikomia.

HITZ-ATZE

Hitz hau etorri zen telebista saio bat ikusi ondoren Mendekosteei buruz “MSNBC ikerketa” saioan. Atsekabea etorri zitzaidan eta hots egin nuen: “Oi, YAHUSHUA, mesedez, bidali norbait Mendekosteei irakasteko, guri irakatsi digutena MESIASEN Judutasunari buruz.”

Orduan nire senarrak eta nik komunioa hartu genuen, eta hauxe zen gaua noiz, webgunearen arduraduna mundu guztiaren aurrean damutu behar izan zuen, Raven izeneko norbaiten ikuskariak baieztatu barik argitaratzeagatik, nori buruz ez daukagu testigantza berak YAHUVEHRENGANDIK datozen ikuskariak hitz egiten ari denik. Atsekabe eta negar handiko denboraldia zen otoitzean, eta gure ustekaberako, Berba hau sortu zen. YAHUVEHK esan zigun izango genuela Jaiotza Espirituala, eta etorriko de hirutik hirura, hauxe da lehenengo Jaiotza.

Apostolu Elisabeth (Elisheva) Elijah