PROFEZIA 7

EUTSI GOGOR NIRE SOINEKOERTZEARI

EMANA PROFETA SHERRIE ELIYAHURI

* * * * * * *

2 KRONIKAK 36:16

Baina haiek Jainkoaren mezulariei iseka egin, beraien esanak gutxietsi eta barre egiten zieten profetei. Jaunak bere herriaren kontra zuen haserrea gainez egiteraino handitu zen eta ez zen salbabiderik izan.

EZ DAUKA EZ GIZONEN EZ ANDRAZKOEN IZENIK

Aspaldi ohartu nizun, Elisheva, Ministerio honi ez ipintzeko ez gizonezkoen ez andrazkoen izenik, Ministeriorik egon aurretik ere. Zure espirituan ipini nuen, honako ezer ere ez luke izango egina zure eskuz, honako ezer ere ez luke izango egina zure ahoz. YAHUVEHREN ahotik jaio zen. YAHUSHUA zuen MASHIACHREN ahotik jaio zen. RUACH ha KODESHEN ahotik, zuen IMMAYAHREN ahotik jaio zen. Zure eskuz izango balitz, aspaldidanik lur jota egongo litzateke. Aintza Shkhinyahren haizeari esker lur guztian zehar putz egiten dabilena, haize Santua suspertzekoa. Ez da zure arnasagatik, bestela behea jota egongo zinateke.

ISAÍAS 42:8

NI naiz Jauna, horixe dut Izena: ez diot NIRE ospea inori utziko, ez NIRI zor zaidan gorespena idolei emango.

* * * * * * *

PROFEZIA 7

NIRE gainjantziaren ertza ez da gehiago nahiko ukitzea. NIRE atea joka iraun ezazue. Orduan, erantzuna behar bezain arin heltzen ez denean, jo gogor. Nekatzen zaretenean, jarraitu eskatzen, bilatzen, eta aurkituko duzue, baina ez gelditu, zerutik entzun arte.

Zin egin dizuet eta, ENE haurrak, ogia, eta ez mundu honetako ogi-birrinak. Ikusten baituzue epaiketa heldu dela YAHUVEHREN etxera eta ez dela NIRE soineko ertza ukitzea bezain erraz ezta eztiki atea jotzea erantzunen bila. Hobe duzue prest egotea. Zuen bedeinkazioengatik borroka beharrezkoa baliteke, Jakob bezala. Baina horrek zuen fedea baino ez du agertzen eta indartzen, zein derrigorrezkoa da azkeneko denboraldi hauetan. Beraz, segi ezazue erranez: “Ez, ogi-birrinik gehiago ez”. Ez zaizue uko egingo. Zuek YAHUSHUA ha MASHIACHREN Emaztegaia baitzarete Odolaz erosiak.

NIK erantzungo dut eta askatuko dizuet. Ez dut gezurrik esaten. Hitz eman baitizuet, ez mundu honetako ogi-birrinik baizik eta Biziaren Ogia, haurren osasunezko, askapenezko, oparotasunezko, bizia ugarizko, aintza-osotasunezko Ogia. YAHUSHUA zuen Biziaren Ogia baita eta NIK ikustea nahi dut ea prest zaudeten NI goratzeko, eta zuen fedeari tinko eusteko, NIK berehala erantzun ez arren. NI ez naiz beti mikrouhineko Jainkoa.

Bai, badakit mikrouhinei buruz. Nork uste duzue asmakuntza eman zizuela? Baduzue Eskriturak oinarritzeko. Irakurri Mateo 15:22-28.

MATEO 15:22-28

Hartan, inguru haietan bizi zen emakume kanaandar bat deiadarka hasi zitzaion: Erruki zakizkit, Jauna, Daviden Semea! Oinaze gorritan dauka deabruak nire alaba. Baina Jesusek ez zion hitzik erantzun. Bere ikasleek, ondoraturik, eskatu zioten: Kasu egiozu, deiadarka baitatorkigu atzetik. Jesusek, ordea: Israel herriko ardi galduengana bakarrik bidali nau Jainkoak. Baina emakumea, hurbildurik, ahuspez jarri zitzaion, esanez: Lagun nazazu, Jauna. Jesusek, orduan: Ez dago ongi seme-alabei ogia kendu eta txakurrei botatzea. Emakumeak erantzun zion: Bai, Jauna, halaxe da; baina txakurrek ere jan ohi dituzte nagusien mahaitik erortzen diren ogi-apurrak. Orduan, Jesusek esan zion: Emakumea, handia da zure fedea! Gerta bekizu nahi duzuna! Eta une hartatik sendatua gelditu zitzaion alaba.

Emakume kanaandar baten fedeari buruz. Hark YAHUSHUA gurtzen zuen, hala ere, HARK ez zion jaramonik egin, ikasleek hari iseka egin ziezaioten baimendu zuen, txakurra deitu izanaz, bedeinkazioa beste batzuentzat zela eta ez ordea berarentzat esan zioten. Zuek diozue: Zergatik, YAHUSHUA, zergatik egin ote zenuen hau dena? Zeren eta azkeneko egun hauetan, hori dena gertatuko zaizkie NIRE jarraitzaile zintzoenei, NI gurtzen nautenei, hauxe egina izango da NIRE Izena daramaten beste batzuen partez.

Izango zarete irainduak, arbuiatuak, pertsegituak. Hala ere, zuen fedeari usten badiozue, NIK zuei berehala ez askatu arren, orduan, kanaandar emakumea bezala sarituak izango zarete. NIK zuen fedearen neurria ikusiko baitut. Azkeneko denboraldi hauetan NIRE gorputza horrela prestatzen ari bainaiz. NI itzultzen naizenerako, haien fedeari zenbatek eutsiko diote? Zenbat urrutiratuko dira, otoitzean premia baten alde egiterakoan NI atoan ez dudanean erantzuten?

Esan egin behar diezu haien bedeinkazioaren alde NIREKIN borrokatzeko gerturik egon behar dutela, Jakob egin zuen bezala. NIK bedeinkatzea gura dut. NIK frogatzea baino ez dut nahi eta ikusi zenbateraino bedeinkazioa etsipenaz nahi duzuen. Gurtuko al nauzue oraindik NIK arin erantzuten ez dudanean? Ez da NIRE zigorra hau eragiten duena, emakumea ahuspeztu eta NIRE oinetan gurtu ninduen. Zuek NIRE oinetan gurtzen ari zarete, baina epaiketa hasi da YAHUVEHREN etxean eta frogatzen ditudaneko gauzen artean bat da zenbateraino da gogor zuen fedea.

Zelako leialtasun? Eta zenbat fidatzen zarete NIGAZ? Emakume kanaandar bezala, zuen fedea eta leialtasuna sarituak izango dira, zuek nahi duzuena ikusiko baituzue, eta are guztiz eta ugariago ere NIRE bedeinkazioak goian behean euri eragingo dizkizuet, erreka gainez egin bezala. Poza handia izango duzue. Eta NIK asko bedeinkatuko dizuet. Besteei ematera behartuta egongo zarete. Eutsi tinko NIRE gainjantziaren ertzari. Ez deslaitu. Segi deika atea ireki arte eskatutako bedeinkazioei. Azkenik NIK erantzungo dut. Ez fio izan zure adimenaz, baizik eta zeure jarduera guztietan, izan Jauna gogoan, eta BERAK eramango zaitu bide zuzenetik.

Oroitu zuen fedearen frogak urra baino baliodunagoak direla. Zuen begiak zuen Salbatzailearengan mantendu eta ez itsasoren ekaitzean, bestela uhinak itoko dizuete. Baina hemen nago NI zuei salbatzeko. NI zuen Salbatzailea eta Erredentorea bainaiz, ez al da horrela? NIK ez dizuet huts egingo ezta alde batera utziko. NIK badakit zenbaterainoko presioa ipini buztinean apurtu orduko, zenbateko suren artean zeharkatzeko baimendu kiskali orduko. Etsipenezko uhinak ez dizkizuete itoko. NI hemen bainago zuei onez irten eta askatzeko, ez bakarrik zuen arima, baizik eta zuen adimena, gorputza eta espiritua. NIAZ fida izan eta ikusiko duzue zer gertatzen den. Gero, oroitu askatu zintuena, ez zen gizon ez emakume, baizik eta sortu zizuen Jainkoak.

Hala ere, NI naiz zuen deiari erantzungo duena, NIK badakit zuek zer nahi duzuena eta, eskatu aurretik ere. Eremu espiritualean amaiturik dago. NIK bakarrik NIRE denbora egokienaren zain nago eremu fisikoan agertzeko. Zuen fedeak eragina du hori agertzeko. Ez al dio NIRE Hitzak ezinezkoa dela Jainkoaren gogoko izatea federik gabe? Zuen fedea erakusterakoan axola zaion Jainkoarengan dena entzun eta dena dakienarengan, NIRE gogoko zarete.

Zuen fedea frogatzen duzue konturatzen zaretenean zuek bakarrik ezin duzuela zuen buruak askatu, baizik eta NIRE premia duzuela, zuen Salbatzailea aske izateko, eta horrela egingo dut. Ze ez al naiz zuen Jabe eta Salbatzailea? Gor ote dago zuek zerbitzatzen ari zareten Jainkoa? Ez. NIRE besoa laburregia al da zuei askatzeko? Ez. Zuen fedea frogatua izaten ari da? Bai. Bedeinkatu nahian nago? Bai. Zeu izango al zara NIRE gainjantziaren ertzari tinko eusten dionaren haietako bat eta deiadarka jarraitzen duena? Zeu izango al zara jarrera hartzen duen haietakoa eta NIRE askapena itxaroten duena eta NIK hitza emandako bedeinkazioak? Zuen erabakia da. Egun honetan zerbitzari honetatik hitz egin dut zuek uler dezazuen zergatik hitza emandako gauza batzuk ez diren bete oraindik. Eutsi tinko zuen fedearen neurrira, NIK eman nizuena eta azkenik askapena laster ikusiko duzue.

Emanda Sherrie Eliyahu Profetari.

OHARRA 7.PROFEZIARI

Hau da azkeneko profezia niri entregatu didatena pasatzeko eta YAHUVEHREN ardiak elikatzeko. Oratu bortizki haren gainjantziaren ertzari. Nire ile beilegi luzea atzean zikinkeriaren artean geratu arren, Hura jendartean pasatzen denean, nire aurpegia gorantz Hari begira dago eta ez naiz HARENGANDIK deslaituko. Honako egoera zeharkatzen ari bazarete, eta ni irakurri behar nuen hartzeko, gero besteei haien otoitzak azkar zergatik ez dira erantzuten jakiteko nahia dutenei pasatu ahal izateko.

YAHUVEHK gorra al du? Ez! Haren besoa laburregia da gu harrapatzeko? Ez! YAHUSHUAK esan zuen bezala, gure fedea frogatua izaten ari da. Ez da eskarmentu erosoa, ez da? Baina derrigorrezkoa handitzeko. Ni Jakob bezala, Jainkoarekin borroka gorrian nabil, Hura ni bedeinkatu arte hitza emandako askapenarekin. Baina nik lurra daukat nire takoietan eta nire Jabe YAHUSHUARI esan nion ez naizela uko egina izango, Berak hitza eman dit eta, ez zirela egongo ogi-birrin gehiagorik. Munduak ogi-birrinak ematen baititu, baina Biziaren Ogia promesa egin digute, haurren osasunezko, askapenerako eta oparotasunezko Ogia. Bizia eta Bizia are Ugariagoa hitz eman digute. Nire hatz koskorrak minberaturik daude bortizki jotzeaz. Nire ikusmena zirriborrotsu dago hainbeste negar egin ondoren. Baina jo eta ke jarraitu behar dugu. YAHUSHUA itzultzen denean, zenbat aurkituko ditu oraindik fedea dutelarik? Ni neu zenbaki horretan egotea nahi nuke, zu ez?

Jabearengan, YAHUSHUA ha MASHIACH Salbatzaileari zerbitzatzen, buztinezko ontzi apurturikoa baina gerlari ahaltsua YAHUSHUARENGAN, Artzain Sherrie Eliyahu. Alabaina, baldin eta zu ez bazara oraindik frogatua izan aspaldi itxaron izandako otoitz batekin, ez zena bete (nik 21 urte itxaron dut), orduan, ez duzu ulertuko zertan ari naizen. Baina ni bidalia naiz haiengana eremu fisikoan haien otoitzak ez direnak erantzunak, nahiz eta eremu espiritualean hitza emanak izan. Hori dela eta, azkeneko denbora hauetan, YAHUSHUAK berak ere esan zuen: fedea aurkituko ote du itzultzerakoan? Nik herria ohartu behar dut. Orain, zuek herria ohartu behar duzue. Horrela ulertuko dute eta fedea ez dute galduko YAHUSHUARENGAN, mundura bueltatzeko erantzun bila, edo antikristoren espirituarengana.

* * * * * * *