PROFEZIA 81

OI, YISRAEL! NIK, YAHUVEHK, AHAKAR EGITEN DIZUT

IDATZIA/MINTZATUA RUACH HA KODESHEN GANTZUDURAPEAN
APOSTOLU Elisabeth (Elisheva) ElijahREN BITARTEZ 2006KO
URTARRILAREN 24AN ARRATSALDEKO 7:00ETAN P.M.
(PROFEZIAREN LEHENENGO ATALA) YAHUVEHK ESAN ZUEN EZ ARGITARATZEKO ORAINDIK, AMAITUGABEA DAGO


2 KRONIKAK 36:16
Baina haiek Jainkoaren mezulariei iseka egin, beraien esanak gutxietsi eta barre egiten zieten profetei. Jaunak bere herriaren kontra zuen haserrea gainez egiteraino handitu zen eta ez zen salbabiderik izan.

EZ DAUKA EZ GIZONEZKOEN EZ ANDRAZKOEN IZENIK
Aspaldi ohartu nizun, Elisabeth, Ministerio honi ez ipintzeko ez gizonezkoen ez andrazkoen izenik, Ministeriorik egon aurretik ere. Zure espirituan ipini nuen, honako ezer ere ez luke izango egina zure eskuz, honako ezer ere ez luke izango egina zure ahoz. YAHUVEHREN ahotik jaio zen. YAHUSHUA zuen MASHIACHREN ahotik jaio zen. RUACH ha KODESHEN ahotik, zuen IMMAYAHREN ahotik jaio zen. Zure eskuz izango balitz, aspaldidanik lur jota egongo litzateke. Aintza Shkhinyahren haizeari esker lur guztian zehar putz egiten dabilena, haize Santua suspertzekoa. Ez da zure arnasagatik, bestela behea jota egongo zinateke.

ISAIAS 42:8
NI naiz Jauna, horixe dut Izena: ez diot NIRE ospea inori utziko, ez NIRI zor zaidan gorespena idolei emango.

* * * * * * *

SARRERA

Elisabethek dio: “Hmmmm”.

[YAHUVEHK esan zion gelditzeko eta autoritate espirituala hartzeko, lehenengo eta behin satanas eta bere demonioei lotu eta botatzeko bizi garen esparrutik, lotzen printze guzti, printzekide eta toki goreneko gobernatzaileak inguru honetan, YAHUSHUAREN Izenean, Berba hau izan ez dadin oztopatua.] Geldi, geldi, geldi!

[Elisabethek jarraitu zuen hizkuntza Santuetan, eta hauxe zen sortu zen otoitza gantzudurapean.]

Hauxe da Yisraeli eman behar zaion Berba, NIRE senarrak eduki ondoren amets bat niregan gantzudura piztu zuena. Beraz, erregutzen dizut, ABBA YAHUVEH, maite nauzulako, sortu zintzaizkidalako, ZEUK sortu zenituen ezpaina hau eta mihi hau. Nahiago nuke sekula inoiz sortua ez izatea, ZEUK niri baimentzea baino faltsuki Berba bat ZURE Izenean profetizatzea baino. Beraz, hau benetan ZUREGANDIK bada, Berba hau irten dadila. Bestela, berba hauek bihoaz.

YAHUSHUA ha MASHIACHREN Izenean, otoitz egiten dut. Eskatzen dizut, ABBA YAHUVEH, YAHUSHUAREN Izenean, ipin ditzazula ZURE ikatz txingarrak ezpain hauetan. ZURE Berbak betoz lehen egin ez duten moduan (Hizkuntza Santuak). Santu, Santu, Santu, goresten zaitugu ABBA YAHUVEH eta YAHUSHUA.

[Nik galarazi nuen Berba hau etortzea autoritate espiritual hori hartu arte.] Oi, Santu, Santu, Santua! ABBA YAHUVEH, zer da esan nahi duzuna?

PROFEZIA 81

Oi, Yisrael! Oi, Yisrael! Sagarra bezalakoa dena NIRE begietan, harra daukana barruan, ahakar egiten dizut! NI, YAHUVEH, Abraham, Isaak eta Jakobek ohoratu eta obeditzen didatenak!

NIK, YAHUVEHK, AHAKAR EGITEN DIZUT!

Diozue ea zergatik behartzen gaituzten gure arbasoek eman ziguten lurra ematera. Galdera hau egiten dizuet: bazabiltzate Toran, bizi zarete Toran, zuen arbasoek egin bezala?

Oi, Yisrael! NIRE Seme YAHUSHUAK eduki zuen bezala Judas batek traditu zitzaiona zilarrezko 30 txanpon truke, horrela ere zeuk Judas bat daukazu, eskuratzen dizuna ERREPIDE MAPA BAKERANTZA DEITURIKOA, BAKARRIK BUKATUKO DA ZUEN SUNTSIPENEAN bidea prestatzeko antikristo deiturikoarentzat, antimesias.

Jendeak dio zuek zaretela Lurra Santua, baina NIK, YAHUVEHK, diot ez dagoela santutasunik. Taldetxo ttipi bat daukat Toraren arabera dabilena eta Toran bizi dena. ESPIRITU FARISEARRA DAUKAZUE. Eta benetan diotsuet: NI izan ez arren zuen lurraldea zatitzen duena, zuen nazioa, baina baimenduko diot etsaiari horrela egin dezan zuen desobedientziagatik.

Baina, benetan diotsuet, honexengandik zin egiten dut, NIRE IZENARENGATIK. NIK, YAHUVEHK, honegatik zin egiten dut. NIK mendeku hartuko dut zuen etsaienganako, NIRI dagokidalako, eta NIRE autoritate bakarra, zuei zigortzea NIK dekretatu dudan moduan. Etsai hauek zuen aurka datozenak, izango dute Judasen azkena. NIK, YAHUVEHK, errukia izango dut talde ttipi leialaz Santu dena, zuetariko horiek negar eta auhenka egiten dutenak Judas baten traizioa ikusten duzuen heinean, zuetariko horiek lurraldearen alde erregutzen duzuenak, Jerusalemen alde, zuetariko horiek mespretxatzen duzuenak eta errieta egin bekatuzko gizakiari. Zuetariko horien artean NIRE Izenean hots egiten dutenak, NIRE Seme YAHUSHUAREN Izenean, errukia izango dut eta bedeinkatuko diet. Zuek ez daukazue hitzordua NIRE sumindurarekin.

Baina zuk, Oi, Amerika, ETA ELKARTZEN ZAIZKIZUN BESTE NAZIOAK, AUSARTZEN DIRENAK UKITZERA NIK ESAN NIZUENA UKITU EZ DEZAZUEN, ZATITZERA NIK ESAN NIZUENA ZATITU EZ DEZAZUEN, JUDAS BATEN AZKENA JASANGO DUZUE. Madarikatuko duzue eguna bota zenituenean zilarrezko 30 txanponak Yisraelen ibilbidean. Lurra zatitzen duzuenean, bada, bat erosten duzuenean lurra zatitzeko, horrela ere NIK zatituko dizuet era guztietan. 2005 bakarrik eredua izan zen. Ez dakizue ezta konprenitzen ere negargarrikeria daukadana zuengana hurbiltzen zuzen zerutik, inolako gizakirik ez zuena bidali. Oi, Yisrael! Oi, Yisrael! Zenbat denbora borrokatuko duzue NIRE aurka? NIK ezagutzen dut eguna zehatza noiz zeuk askatuko duzun zeure borondatea NIREGANA. Oi, baina zeharkatu behar duzue odolezko errepide bat NIRE Seme YAHUSHUA etorri arte eta oihukatuko duzue: Bedeinkatua datorrena YAHUSHUA ha MASHIACHREN Izenean!

Baina egun hartaraino, a zelako errepide odoltsutatik zehar bidaiatu beharko duzuen! Hilak bazter guztietan daude, eskerrean, eskuman, negar baten eta aioska izugarrikeriagatik datorrena GAUEAN. Zuek ezaguera zeneukaten, ezagutza zeneukaten, eta hala ere, egin zenuten NIK esan nizuena ez dezazuen egin. ONARTU ZENUTEN SALDUKERIA, sinbolikoki 30 zilarrezko txanponak deiturikoa. Estaltzen dut aurpegia entzuten dudan bakoitzean Yisraelgatik diotela, Yisrael, Lur Santua bezala. Leku guztietatik xerkatzen dut eta BAKARRIK TALDETXO BAT BAINO EZ DAGO SANTU DEITUA IZAN LITEKEENA NIRE AURREAN, eta negar egiten dutenak eta dolu ikusten dutelako zer gertatzen zaion beraien lurraldeari.

Abortua, homosexualitatea, pornografia, fornikazioa, sasijainkokeria ez lukete lekurik izan behar zuregan. Behin eta berriro ikusten dut fariseu espiritua oraindik gobernatzen dizuna. Zeu, Oi, Yisrael, fede itxura bat daukazu eta, zenbat urrikalmendu dago barruan? NIK, YAHUVEHK, ahakar egiten dizut eta zigortzen ari natzaizu eta hasi baino ez du egin.

Rabino bihurriak, ez direnak rabinoak, ostera, ausartzen dira haien buruak rabino deitzera, jainkotiar itxura dute baina ez dago barne urrikalmendurik. Ez daukate NI, YAHUVEHREN beldurrik, edo NIRE Seme YAHUSHUARENA edo BERAK ordaindu zuen prezioarena Kalbarioan. Bakarrik NIRE suntsipeneko surako egokiak dira. Taldetxo bat geratzen zait, gutxi batzuk talde ttipian. Haiek dardaratzen dute ere rabino hitzaren aurrean, apalak baitira NIRE aurrean, eta horiek ditut NIK atsegin, diotenak ez dagoela Rabino bat baino, eta BERE Izena YAHUSHUA ha MASHIACH da.

Oi, Yisrael! Begiratzen dut zure lurra eta, hainbeste hartatik Tora barik dago! Anarkia gorantz doa eta, galdetzen duzue zergatik? Zuek mundu honetako etsaien beldur zarete, NI, YAHUVEHREN beldur zaretena baino gehiago. Baimendu zenieten horiei, rabino deitzen diezuenei, ostu dezaten NIRE Izen Sagaratua, irakats diezazueten: “Ez hots egin izen horretan, zuek ez zarete duin Sortzailearen Izenean hots egiteko.” Zuek sinetsi zenituen haien gezurrak, baina NIK bidaltzen dut NIRE zerbitzari Profeta orain esan diezazuen: “Ez sinetsi gezur hauek. Hots egidazue NIRE Izenean, YAHUVEH, berriro, eta erabil ezazue YAHUSHUA Izena NIRE Tronura heltzeko. Eman zaizue NIRE Izena ezagutzea. Zein haurrak ez du ezagutzen bere Aitaren Izena? Ez sinetsi gezur hauek.” Botere gantzutua dago NIRE Izenean, eta NIK entzungo dut eta erantzun zuen deiadarrak NIGANA zatoztenean NIRE Seme Santu YAHUSHUAREN Izenean.

J—NK-

Irakurri zuen Eskriturak. Zenbat bider esaten dizuet hots egin dezazuen NIRE Izenean eta NEUK askatuko dizuedala? Galdetu zure barnean: nor da irakatsiko zigukeena ez garela duin Sortzailearen Izenean hots egiteko? Hauek izan dira deabruaren doktrinen gezurrak zuei irakatsiak zuen rabinoen medioz. Errieta egizue gezur hauei. NI ez naiz J—nk--. NI ez naiz J-a-i-n-k-o-a. NIRE IZENA EZABATU DUZUENEAN, BEKATU EGIN DUZUE, ETA NIRE IZENA HARTU DUZUE ALFERRIK, NI NAIZ YAHUVEH. YAHVEH esan, nahiz YAHWEH, bederen NIRE Izena aitortzen duzue. Desafioa botatzen dizuet esan nazazuen, non esan dizuedan zuen Eskritura Santuetan ez zaretela duin NIRE Izenean hots egiteko? NIRE Izena ez da HA Shem (izena). NIRE Izena ez da Adonai (Jauna) soilik.

NI NAIZ YAHUVEH, denaren Sortzailea. NIRE Izena ez da letreiatzen Jainkoa. Hauek dira etiketak eta izenburuak eman zaizkidanak rabino eta Eskritura itzultzaileengandik, NIRE Izena ez esatea nahiago dutenak, letreiatzen YHVH edo YHWH. NIK eman diot izen bat gizaki bakoitzari. NI NAIZ YAHUVEH, NIK Izen bat daukat. Erakutsi maite nauzula eta NITAZ konfiantza duzula, NIRE Izen Sagaratua erabiliz. Ez al zuen Errege Davidek NIRE Izenean hots egin askapenerako? Ez dituzue zuen Salmoak irakurtzen? Zer egiten du promes Salmo 91 NIRE Izenean hots egiten baduzu? Oi, Yisrael, hainbeste ostua izan zara, Liburu Sagaratuak ere berridatziak izan dira NIRE Izena kanpoan uzteko! Berrartu ostua izan zaizuena eta begira, NI, YAHUVEHRI hots egiten diozuenean, NIRE Seme YAHUSHUAREN Izenean, ez dizut askatuko zuen etsaiengandik?

Oi, Yisrael! Oi, Jerusalem! YAHUSHUA ha MASHIACH, NIRE Semea, bidalia izan zen zerutik, jaio zen hebrear birjina ezkongabe batengandik. YAHUSHUA Judua zen eta BERAK profetizatu zuen zeuen lurraldean, eta mirariak egin zituen, eta itsuak ikusi zuten, herrenak ibili ziren, gorrak entzun zuten, mutuak hitz egin zuten, legenardunak garbituak izan ziren, gaixoak sendatu ziren eta hilak berpiztu, dena zuen lurraldean, Oi, Yisrael. YAHUSHUAK irakatsi zuen zeuen tenpluetan Shabbaten, gorde zituen Festa Santu guztiak, ez duzue, bada, ikusten YAHUSHUA irudikatua dagoela Festa Santu guzti horietan?

YAHUSHUAK hainbeste mirari egin zituen zeuen lurraldean. BERAK irakatsi zuen eta Tora Bizia da, BERAK profetizatu bezala. YAHUSHUA bizi eta hilarazia izan zen bekatu barik egon arren, munduarengatik. YAHUSHUA hilen artetik piztu zen hilobi batetik Yisraelen, BERE Odol Santua isuri ondoren zuen lurraldearen gain, herriak oihukatzen zitzaion artean “Gurutzatu!”, Kalbarioan. YAHUSHUAK otoitz egin zuen zeuengatik BERE hil zorian: “Aita, barka zakizkie, haiek ez dakite zertan ari diren.” Horregatik, NIK errukia edukiko dut zuen lurraldearekin, Oi, Yisrael, Oi, Jerusalem! YAHUSHUAREN eskuak zuhaitz bati iltzatuak izan ziren iltzeekin BERE eskuetan zulatuak. BERAK jasan zuen tortura eta oinaze gehiago gizaki hutsal batek jasango zukeena baino.

NIK, YAHUVEHK, hautatu nuen zuen lurraldea, Oi, Yisrael, jaiotza ematera mundu honetako MESIAS bakarrari. NIK, YAHUVEHK, maite zaitudan bezala eta on egin, Oi, Yisrael, YAHUSHUAREN Odolak galaraziko dio zuen Yisraeli erabat suntsitua izatea, eta gordeko du maparen azaletik erabat ezabatua izatetik, hori nahiz eta YAHUSHUAREN Izena ere, Judu gehienek mespretxatzen duten Izen hori eta ukatzen duten BERE Jainkotasuna. YAHUSHUAREN arteriak eta zainak sakabanatuak daude Yisrael guztiaren zehar. YAHUSHUAK erion zuen BERE sapa sartu zena lurrean Kalbarioan eta espiritualki orain atzematen ditu lur honetako lau hegalak. NIK, YAHUVEHK, hautatu nizun, Oi, Yisrael, mundu honetako nazio guztien artean hau egiteko, sinetsi ahal duen edozeinentzat eta NIRE Seme YAHUSHUA onartzea nahi duena, Odol Santuaren Sakrifizio bakarra bezala bekatuen barkamenerako. YAHUSHUA da ararteko bakarra NI, YAHUVEHREN aurrean.

YAHUSHUA da Odol Santuaren medeapen bakarra NIK onartuko dudana. Ukatzen duten horientzat Odol isuria hau bere bekatuak garbitzeko, uko egiten dioten horiek YAHUSHUAREN Odol orbaingabeari, BERA hilarazia izan zenean, bekatari baten ordez, MOSHEK (MOISESEK) EPAITUKO DIZUE, NORK EZ DU ERRUKIRIK EDUKIKO ZUEKIN, DIOZUENEAN YAHUSHUA EZ DELA DUIN YAHUVEHREN SEMEA DEITUA IZATEKO ETA ZUEN MESIAS IZATEKO eta sinetsi zenuten Judua deitua izatea eta Tora jarraitzea nahiko zela zuen arima salbatzeko. GIZAKI ERGELAK! EZ AL DAKIZUE EZ DAGOELA INOR PERFEKTU LUR GAINEAN IBILI DENA NIRE SEME YAHUSHUA IZAN EZIK? Yisrael aldarrikatu arte “Hosanna YAHUSHUARI!” berriro eta BERAK gobernatu arte Erregeen-Errege bezala, ez da egongo benetako bakea, Yisrael aitortu arte YAHUSHUA dela NI, YAHUVEHREN Seme bakar-sorturikoa, jaio zena zerbitzari birjina Judu batetik, osorik bekatu barik. Eta YAHUSHUA da berak profetizatu zuen guztia eta antzinako profeta guztiak profetizatua izan zen guztia BERE etorrera aurretik esanez.

YAHUSHUAREN bihotz taupadak Yisrael osoaren zehar taupadatzen du, BERE zain eta arteriak Odol Santuaren sakrifizio bakarra daramate, mundu guztiko bekatuen kiratsa garbitzen duena, prest dauden horientzat aitortzera NIK bidali nuela YAHUSHUA NI, YAHUVEHREN Izenean, zuen MASHIACH bakarra izateko.

Oi, Yisrael! Ez dago bekatuen barkamenik odolezko sakrifiziorik gabe. Non dago zuen Odolezko Sakrifizioa? Uste duzue animalia bat nahiko izango dela berriro? Oi, Yisrael! Oi, Jerusalem! Ez duzue ikusten ez dela egongo benetako bakerik? Izua, aiotsak eta odola jarraituko dute erioten zuen lurraldetik zuek ahakar egin arte Judas horiei politiko eta fariseu gaizto, rabino gaiztoen itxuratan datozenak ere, jainkotiar itxuraz baina ez dago barne urrikalmendurik. Yisrael, kontuz satanasen semearen etorreraz! Bera da galeraren semea, etorriko dena bere bake aizunarekin, eta gezurrak esango dizkizuna, zeuk uste duzuenean bakea heldu dela azkenik, eta zuen guardia baretu dukezuela. Alderantziz, fio izan zaitezte Bake Printze bakarrean eta onartu orbaingabeko odolaren medeapen bakarra NIK eman nizuena, NIRE Seme YAHUSHUAREN bitartez Kalbarioan.

Ez dago Salbamenik, ez dago benetako bakerik zuretzat, Oi, Yisrael, ukatzen ez duzun arte Odolezko Hitzarmen Berria NIK eman nizuna YAHUSHUAREN bitartez, YAHUSHUA baita, MESIAS Santu bakarra. Antzinako odolezko hitzarmena ezin zaituzte salbatu infernutik. Antzinako odolezko hitzarmena hor zegoen bakarrik hobea egongo zen une egokira arte, odolezko hitzarmen berriaren estaldura. Oi, Yisrael! Utzi egokitzeari beste nazioen irudira bekatua zer denarena! Aldiz, Errege David bezalakoa izan zaitez beste behin. Goretsi NI, YAHUVEH, eta apaldu eta damutu zuen bekatuez NIRE Seme YAHUSHUAREN Izenean. Ez fio izan inolako nazioan suntsipenetik salba dakizuen, ze erabat desliluratua izango baitzarete.

Abraham eta NIRE Seme YAHUSHUAREKIN NIK egin dudan hitzarmenari esker, NIK osatuko dut zure lurraldea, damutzen zarenean NI, YAHUVEHREN aurrean, eta berriro bueltatzen zarenean Toraren legeak jarraitzera, Moisesek eman zizkizuenak Sinai Mendian. Aldarrikatu Santutasuna, munduak zuri iseka egin arren. Oi, Yisrael! Ez harrikatu Profetak, edo espetxetan sartu, edo hil Profetak NIK bidaliko dizkizudanak zuri ahakar egin diezazuten. Ordea, izan eskertsu nahiko maite zaitudalako zuri zigortu eta ohartzeko, NIRE sumindura askatu aurretik, obeditzeari uko egiten diotenen gain eta NIRE etsaiak direnak.

Zuen pareta sagaratua blai-blai eginda dago malkoez eta beratua otoitzez errukia eskatzen. Zuen etsaiek inguratzen zaizkizue bazter guztietatik. Orain atzipetu dizueten horiek, buruan sartu dizuete bueltatu zaitezten Judua Juduen aurka, ZUEN ARTEAN HILTZERA ERE, galesten zuen etxe eta lurrak, elkar traditzen. Arineketan ihes egiten duzue zeuen Goliatengandik, NIGANA etorri beharrean, Errege Davidek egiten zuen bezala, artzain mutiko bat zela. NIK ezin nakizueke bedeinkatu Santutasunaren aldeko irtenbidea zuek hartu arte. Oi, Yisrael, promes hau egiten dizut eta gogorarazten dizuet NIRE Deialdiaren Neskaso honen bitartez: lurreratua izango zara baina ez zeharo suntsitua. Oi, Yisrael eta Jerusalem! Nahasturik egongo zara baina ez uriko. NIK, YAHUVEHK, bidaliko dizuet itxaropena, irtenbiderik ez dagoela dirudienean. NIK, YAHUVEHK, zigortuko dizuet baina ez utziko. Paganoengandik zapalduak izango zarete, baina altxatuko zarete berriro aintza handiagora. Moisesen garaian bezala, NIK bedeinkatuko dut obeditzen eta bedeinkatzen natzaienei eta madarikatuko dut desobeditzen eta NI, YAHUVEH, madarikatzen duten horiei.

Mundu honek ikusiko du, NIRE sumindura isuria denean azkeneko garai hauetan, NIK ezkutatuko ditudala, ezkutaturik dauden horiek NIRE Seme YAHUSHUARENGAN. Moisesen garaian etorri ziren izurri guztiak eriongo dira neurri handiagoan NIRE etsaien aurka NI, YAHUVEHREN eskutik. Martiriak egongo dira berriro, antzinako Apostolu eta Profeten antzera, eta Santu diren guzti horiek, zeinen odola jario zen orduan, orain munduko hainbat lekutan dario bezala, NIRE Santuek ez dute inoiz amore emango ezta YAHUSHUA ukatuko, MESIAS bakarra da eta NIRE Seme bakar-sorturikoa bidalia zerutik gobernatu eta erreinatzeko. Oi, Yisrael! NIK egin zaitut dardarazko izuzko edalontzia munduarentzat eta haiek edango dute hartatik. Etsaiek karraskatzen dituzte haginak zuei eta azazkalak ateratzen dituzte, bekaizkerian NIK, YAHUVEHK, zuen lurraldea bedeinkatu natzaizuen guztiarekin. Zuen etsaiek kontatzen dituzte egunen zenbakia falta direnak etorri aurretik eta zuei ostu, hil zuen gizonak, andreak eta umeak errukirik gabe.

Berriro zin egiten dut ez dizuedala inoiz utziko ezta abandonatuko. Egingo dut eta jada hasi naiz zuek zigortzen, zuek Santutasunaren alde bihurtu arte esanez: “Bedeinkatua datorrena Jauna YAHUSHUA ha MASHIACHREN Izenean!” Orduan, NIK, YAHUVEHK, babestuko natzaizu Oi, Yisrael, zuzen zerutik eta munduak ikusiko du, Moisesen garaian bezala, inork ere ez NI, YAHUVEH, izan ezik, askatu nenkieke etsaiaren eskutik eta horrela izango da berriro. Kaxa urre-kolorekoa dago, misteriotsua, Hitzarmeneko Arka izenekoa, aspaldiko misterioak dituena zuen lurrean, Oi, Yisrael! Inork ez du Arka ukituko, aurretik NIK ordenatu ditudan horiek izan ezik, benetan Santuak direnak NI, YAHUVEHREN aurrean. Satanasek suntsitzea nahi du kaxa urre-koloreko horretan dagoena, gantzudura boterea baitago eutsia gauzen barnean, kaxa urre-koloreko horretan. Satanasek bidaltzen du bere semea, antimesias izenekoa, Arka bilatu eta suntsitzeko.

Munduko nazio guztien artean NIK hautatu nizun, Oi, Yisrael, ezkutatzeko babestua izan dena premiazkoa izan arte. Mundu guztian, NIK aukeratu zaitut, Oi, Yisrael eta Jerusalem, NIRI ekartzeko Gorespena, Ohorea eta Aintza. NIK, YAHUVEHK, hautatu nuen YAHUSHUA ha MASHIACHREN Odol Santua, tantaka erori eta erion dadin lurraren barruraino eta medeapen lekuaren gainera, eta Yisraelen da, NIK emango diodana satanasi bere azkeneko kolpea. Kaxa misteriotsu honek dauka Itsas Gorria banatu zuen makila, beste gauza mirarigarrien artean, besteak beste, zeruko mana. Hitzarmeneko Arka bikoiztua da zeruan dagoenarena. Hauxe diotsuet abisu bezala, antzinako garaietan bezala. Ez uste edozeinek ukitzen duena kaxa misteriotsu hau, Hitzarmeneko Arka izenekoa, biziko denik, aldez aurretik ordenatuak izan ezik nahiko duin izateko ukitu eta zabaltzeko.

Ikasi zuen Eskriturak eta ikusi nola bakarrik otoitz eta gorespen askorekin, esku santuekin, NIRE Seme YAHUSHUAREN Odolean garbituak, Hitzarmeneko Arka zabaldua izan liteke eta berrerabilia izango da, ezarriko denboran. Eta Moisesen garaian bezala, YAHUVEHREN herria askatzeko erabilia izango da, modu baten, une batean uste ez duzuenean. Horrek ekarriko dio NI, YAHUVEH, eta YAHUSHUARI gorespen, ohore eta aintza guztia. Oi, Yisrael! Ez al dakizu erromatar soldaduek YAHUSHUARI arropak kendu zizkionean eta zatikatu zituztenean BERE jantziak, Tanakh dioen bezala: “NIRE jantziak banatzen dituzte, NIRE tunika zotz egiten”. (Joan 19:24) (Salmo 22:18)

Horrenbestez, esan zuten haien artean: “Ez dezagun urra tunika, baizik eta zotz egin dezagun ikusteko norena izango den.” Oi, Yisrael! Ez al duzu ikusten, erromatar soldaduek zatikatu zituzten bezala YAHUSHUAREN arropak, horrela ere zuen lurra zatikatua izaten ari dela, eta Erromak esku bat dauka horretan, banbalina artean? YAHUSHUAREN tunikarekin zotz egin zuten bezala, altuago eskaintzen duena zuen lurra zatikatzeko, azalduko dizu eta traditu, mundu guztiak ikus dezan.

Oi, Yisrael! NIK beti bidaltzen ditut NIRE Profetak ohartzeko, Epaiketa etorri aurretik. Egun honetan ohartuak izan zarete, baina bakarrik gerakin Santuak entzungo du eta obeditu. Zeren, edozeinek hots egiten diona NI, YAHUVEHRI, YAHUSHUA ha MASHIACHREN Izenean, edozeinek damutzen dena, utzi bere bekatuak NI, YAHUVEHRI barkamena eskatuz, maite eta obeditzen nauena, sinetsi eta onartzen nauena NI eta NIRE Semearen Jainkotasuna, horrela YAHUSHUA izan ahal dadin zuen ararteko bakarra NIRE aurrean. BERA, bada, bakarrik duina NIRE aurrera etortzeko BERE Izenean. Ez etorri eta hurbildu NIRE Zeruko Tronura, YAHUSHUAREN Izena barik. Ez etorri zuen justiziaz, ordea, BERE Justiziazko arropak jantzirik. Orduan, NIK entzungo dut eta erantzungo zuen otoitzei eta zuek salbu izango zarete infernuko suarengandik.

Oi, Yisrael, eta Oi, Jerusalem! Zuek nahiago duzuenak gor jarraitzea, NIK, YAHUVEHK, NIK NEUK errepikatzen naiz behin eta berriro zuengatik. Esnatu zaitezte orain, jada berandu da eta. Ez dizuet eskatzen Kristautasunera bueltatu zaitezten, beraiek ere, ikusten baitute YAHUSHUA alde batetik. Haiek ukatu dute irakastea YAHUSHUAREN Judutasunaren garrantzia. Haiek ukatu dute YAHUSHUAREN eta NIRE Izen Sagaratuak esatearen gantzudura. Haiek ukatu dute NIRE Sabbath egunak, NIRE Festa Santuak eta Egun Santuak. Kristau Santuak beraien buruak izendatu duten horiek, eta ostera, ikasi behar dute jasotzen NIK ipini nuen Judutasuna zure barnean, honako haiengatik eta Abraham, Isaak eta Jakoben haziaren zehar.

Oi, Yisrael eta Jerusalem! Itzartu orain zuen lozorrotik. Zure burugogorkeriarengatik eta jentilengatik izan zen NIK zuen begiak itxi nituela, baina garaia heldu da: Ireki zure begiak zabal-zabalik, mozorroa kendu gezur gaiztoak hitz egiten dituzten horiei.

Iraintzen batzuei, argitzen besteei, YAHUSHUA ha MASHIACHREN Izenean.

HITZ-ATZE

Familia maitea: Mesedez, aske sentitu zaitezte Profeziak kopiatzeko eta laguntzeko mundu honetako nazioak atzematera, bereziki Yisrael eta Jerusalem. Mundu honetako nazio guztiek jasotzen dituzte ondorioak Yisraelen gertatzen denarena. Elisabethek eskatzen duen guztia da, mesedez, mezua editatu gabe uztea, baita bere ohar pertsonalak ere.

Elisabethek badaki normalean izenak ez direla idazten letra guztiekin maiuskulaz, baina RUACH ha KODESHEK esan dio gure Sortzailearen eta gure MESIASEN izenak bereiziak eta beste era batera idatziak izan beharko luketela, erakusten sagaratasuna eta errespetua HAIEN Izenei. Adeitasunez esan zitzaionari, mesedez, Profeziak kopiatzen dituzuenean, egizue gauza bera.

Elisabethek barkamena eskatzen du, Profezia hauek hartu zituzten denbora luzeagatik argitaratzeko, baina prezioa ordaindu beharra zegoen Profezia 80 eta 81engatik. Guda bat zen satanasen aurka, baina zuen otoitzei eta laguntzei esker YAHUSHUAREN Izenean, lortu genuen garaipena gerran. Gorespen, Ohore eta Aintza guztia YAHUVEH eta YAHUSHUA ha MASHIACHRI.

Judu naizenez, bai biologikoki, nire ama eta aita biologikoetatik, eta Judu espirituala, YAHUSHUAREN Odol isuriaren medioz, daukat maitasuna Yisrael eta Jerusalem eta herri Juduengana, nahiz eta jakin gehiengoa gorrotoko nautela hitz honengatik. Ni Profeta baino ez naiz, YAHUVEHK bidalia BERE Hitzak esateko, eta hori egiten dut txunditurik eta dardaraka. Edozein profetak horrela egiten ez duena, zalantzatzen dut: nola izan dezake Profeta Santua?

Otoitz egiten dut ez nuela utziko hitz bat kanpoan eta ez nuela gehituko hitz bat, eta orain, ematen dut mezu profetiko hau eta eskatzen dut Yisrael eta Jerusalem maite duten guztiei, kopia dezaten eta argitaratu hau beraien webguneetan. Izan ditugu Judu Ortodoxoak eta musulmanak YAHUSHUA onartu zutenak MASHIACH bezala, eta ez dakizu inoiz, hazia ereiten dugunean, zein emango duen Salbamenaren fruitu ederra. Mezu profetiko hau etorri zen nire senarraren amets baten ondoren, ni eta Israelgo hamabi leinuei buruz. Argitaratua izango da ahal bezain pronto. Mezu hau sortu zen 2006ko urtarrilaren 24an, baina YAHUVEHK esan zuen, ez zela argitaratuko oraindik, BERAK ez zuen oraindik amaitu. 2006ko otsailaren 7an YAHUVEHK berriro hasi zen profetizatzen eta izan zen Profezia honen jarraipena.

P.D. Premiazkoa. Profeta batek, YAHUSHUARENGAN neba bat, idatzi zidan Jerusalemetik iaz eta esan zidan niri emandako Profeziak hartu eta Israel guztiaren zehar hedatzen eta jendeari ohartzen zebilela. Ez nuen sekula eskertzeko paradarik izan gizon honi eta orain egitea nahi dut. Sentitzen dut asko erantzun ahal ez izatea, galdu egin zaidalako zure e-postaren helbidea. Ez dakit zure izena baina gura dut zeuk jakin dezazun, benetan eskertzen dizudala, eta nire otoitzetan zaudela, zeuk berriro idatz diezadazun.

Otoitzean egon naiz hebrear itzultzaile baten bila itzul ditzan mezu profetikoak ingelesetik hebrearrera. Otoitzean nengoela, YAHUSHUAK esan zidan BERAK jada bidali zuela itzultzailea hori egin lezakeena, eta YAHUSHUAK zutaz gogorarazi egin zitzaidan. Mesedez, bidali e-posta berriro. Ez daukat inolako zalantzarik neba hau YAHUSHUAREN Emaztegaikidea dela. Norbaitek hau irakurtzen duena ezagutzen badu batenbat hebrearrez idatzi lezakeena eta hitz egin jariotasunez, Yisraeli emandako Profeziak hebrearrez idatziak izan daitezen, mesedez, bidali nazazue e-posta lehenbailehen Contact Us. Ez daukat inolako zalantzarik YAHUSHUAREN Emaztegai batzuek dauzkagula Israelen eta bizitzen, eta bereziki, Jerusalemen.

Mesedez, aurkeztu zaitez, denbora oso laburra baita Yisrael atzemateko. Arnas-hartze batera gaude Tribulazio Handitik. Mesedez, YAHUSHUAREN Emaztegaikideak, bat zatozte nirekin otoitzean gizon honek berriro idatziko nauela beste behin, eta hebrearrezko itzultzailea aurkeztuko dela. Aurten, gure begiek ez lukete egon behar gure artean, baizik eta Yisraelen. YAHUSHUAREN Emaztegaia, mesedez, otoitz egizu Yisraelen eta Jerusalemen bakearen alde modu berri batean. Otoitz egizu Bakearen Printzea, YAHUSHUA ha MASHIACH, letorkeela berriro.

Apostolu Elisabeth (Elisheva) Elijah

2006ko otsailaren 7an, arratsaldeko 5etan.

PROFEZIA 80 ETA 81I BURUZ

L-EKO E-POSTA

Kaixo aizta,

Orain hartu berri dut Biblia bat eta zerbait azpimarratzea nahi nuen hori buruz norbaiti emateko. Eta zabaldu nuen Ap. 14:14, 20 pikoetan. Hemen hitz egiten da zeuk entzun zenuenari buruz. Jainkoaren sumindurazko dolarea, uzta handiarekin batera. Eta hori baino lehen, YAHUSHUAK dauka BERE Emaztegaia prest eta zigilatua. Hortaz, gutxi falta da ikus ditzagun izurriak etortzen mundu honen guztiaren gain. Dena gertatzen ari da antikristoa ez dagoelako urruti.

L

MICHELLEK BIDALITAKO E-POSTA

Bedeinkazioak zure familiarentzat,

Esan behar dizut otoitz egin nuela gantzudura handiagoren alde Profezia 81entzat eta bitartekaritzako otoitza izan nuenean beste batentzat arratsalde honetan, nire gain hain indartsu etorri zen, zirudien beste ahots bat izango balitz bezala nigandik irteten malkoekin. Aizu! Hunkigarria zen, ongietorria baino. Eta prest nago YAHUVEH eta YAHUSHUAK nahi dutena egiteko. Shabbat Shalom.

Michelle

HOLANDAKO EMAZTEGAIKIDE BATEN E-POSTA

Aizta maitea,

Irakurri berri ditut Profeziak 81 eta 80 eta gura dut eta esan beharra daukat hau baieztapena dela zuretzat. Duela bi aste, Sabbatheko kongregazio batean otoitzean geunden, eta otoitzean ari ginen artean, gantzudura nabaritu nuen aspalditik sentitu ez dudan bezala. Eta sutsuki otoitz egiten nengoen nire espirituan ikusten nituen guztiarengatik. Eta horiek ziren Israel, Jerusalem eta Hamanak. Haiek dira etsai bera modu berrian. Baina izenak gauza bera irudikatzen du. Eta banekien hurrengo Purim izan beharko zuela ospakizuna honena: hara Amanek irabazi ez zuen bezala, horrela ere Hamasek ez du irabaziko.

L… Holandako Emaztegaikide bat

STEPHENEK BIDALITAKO E-POSTA

Elisabeth aizta maitea,

Otoitz egiten dut zure osasuna eta ongizatearen alde. Irakurri berri dut azkeneko Profezia zure webgunean. Profezia 80 oso lasaigarria da eta egin dezagun otoitz Yisraelgo bakearen alde. Profeziak irakurtzen ditudanean, gure Zeruko Aita YAHUVEHREN presentzia dagoela nabaritzen dut. Oso atsegina da.

Maitasun ugari YAHUSHUARENGAN,

Stephen

TITO NEBAREN E-POSTA

Shalom YAHUSHUARENGAN!!!

Testua 80 eta 81ekoa zekarkidan RUACH ha KODESHEK otoitz egitera!!! HalleluYAH!!!

Neba Tito

SHOFARRA JO ZUEN NORBAITEN E-POSTA

Shabbat Shalom YAHUSHUARENGAN!!!

Aizu!!! Jo nuen Shofarra, esan bezala, zu eta zure familiarentzat, eta YHVHRENTZAT etsaia izan dadin geure etsaiena. Ez dakit kordegabetu edo YHVHEK RUACHEN bidez lurrera bota ote zidan, baina benetan jausi nintzen!!! HalleluYAH!!!

JOHN DAVIESEN E-POSTA

Shalom Niko eta Elisabeth,

Eskerrik asko ametsa partekatzearren “Elisabeth eta Wok-a” erre.: olibak egosketa jardunbidean. Hondora jausten dira elkarrekin, emaztegaia leiala, Israel izenekoa.

Zetorkidana adimenera olibei buruz, bai, bat nator olibek irudikatzen dituztela Israelgo 12 leinuak.

12 leinu hauek YAHUVEHREN gerakina dira, leialak direnak, eta BERE Aginduek obeditzen dituztenak, eta YAHUSHUAREN testigantza ematen dutenak. Ez da Israel sekularra gaur pentsatzen duguna. Israel benetakoa dira sinesleak dabiltzanak eta BERE ahotsa entzuten dutenak. Haiek dira Emaztegaia leiala, zimur edo orbainik gabe. 12 leinu guztiek batzen direnean bat bezala, izango da oso boteretsu eta gantzudura gehiago egongo da azkeneko garaietan, YAHUSHUA itzuli aurretik. YAHUSHUA ez da itzuliko 12 leinuak bateratu arte. Garbiketa ugari egin beharra dago sinesleen artean. Askatu gaitezen geure zimur eta orbainengandik prestatzeko gure Senargaia YAHUSHUARENTZAT.

John Davies

MICHELLEN E-POSTA

Kaixo Elisabeth,

Agian garaia da Bi Lekukoak aitortuak edo deituak izan daitezen YAHUVEHRENGANDIK. Otoitz egin behar dugu gantzudura etor bailekieke pertsona hauei eta satanasek oso haserre egon liteke. Premia dugu santuek otoitz egin dezaten babesaren alde Lekukoentzat. Haiei buruz profetizatua dago hilak izan behar direla baina berpiztuak hiru egun igaro ondoren.

Garaia da zuri artikulua bidaltzeko Elijah eta Baalgo Profetei buruz. Oso esanguratsua da. Neuk ez nuen idatzi, eta nire bihotza ziztatu dit urteetan zehar. Talde berriei bidaltzen dut noizbehinka.

Bat nator YAHUSHUAREKIN Elisabethen bitartez 12 leinuak bateratzeko. Laguntzaileak ere egongo dira horretan. Nire espirituan horren aiotsa eduki dut “Hamar Leinu galduak” biltzeko “kosher jentilentzat” webgunean, jada prestatzen ari dena. Nire webgunean baieztapenaren zain egon nintzen eta YAHUSHUAK lagundu dakidan eraikitzen. Urte bat baino gehiago igaro da eta “BERE denboraren” zain nago. Garbitua izatea behar dudala uste dut, hori gertatu aurretik. Gu denok egonarritsu izatea behar dugu, eta David Erregeak esan bezala, “YAHUVEHREN denbora itxaron”.

Errieta izan liteke Judak ez diela baimendu hamar leinuei itzultzea, zeren haiek, seme barreiatzailearen (10 leinu) parabolan bezala, joan dira gorputza saltzen beste jainkoen atzetik (Kristautasuna) eta jentilak bihurtu dira, etxera itzultzeko prozesuan daude, Aitaren etxera (Tora) eta seme leialarengana (Juda), etxean dagoena, jeloskor dago itzultzen den semearena eta ukatzen du familiako kide bezala (Israel). Juda ukatzen egon da Efraimi baimentzea etxera etortzea. Efraimen saiakera bakoitza, Judak hartu du, teologia ordezkaria edo dispensazioaren beste saiakera bezala.

Bigarrenik, leinuetako 12 agintarien antzera (neba-arrebak), saldu zuten Jose (Efraim) esklabotzara (bekatura), eta Josek orduan, bihurtu zen bigarrena agintean orduko enperadoretzaren gobernuaren gobernatzaile (Amerika). Agertu zenean bere anaiei (Juda) ez zuten ezagutu (Efraim), BERAK haiei errebelatu arte. YAHUVEHK zabaldu zituen haien begiak eta orduan familia bateratu egin zen.

Juduak sartu beharko ditut, jakinguratsu baitaude jentilek eta kosherari buruz.

Michelle.

SUSANEN E-POSTA

Elisabeth maitea:

Espiritu gaiztoa zegoen niri galeratzen gorestea eta otoitz egitea eta zeramakidan mugaraino YAHUVEH eta YAHUSHUAREN Izenak esatea ahal ez izatera. BERE une egokiaren zain nengoen honetatik askatua izateko. Eta behin irakurri nituenean azkeneko Profezia 80 eta 81a, ASKE NAIZ!!!! Gorespenak YAHUVEH, YAHUSHUA eta RUACH ha KODESHI!!!!!!!

Susan