PROFEZIA 85

OIHUKATU ZABALTZETATIK

EMANA APOSTOLU Elisabeth (Elisheva) ElijahRI
2006KO MAIATZAREN 5EAN


2 KRONIKAK 36:16
Baina haiek Jainkoaren mezulariei iseka egin, beraien esanak gutxietsi eta barre egiten zieten profetei. Jaunak bere herriaren kontra zuen haserrea gainez egiteraino handitu zen eta ez zen salbabiderik izan.

EZ DAUKA EZ GIZONEZKOEN EZ ANDRAZKOEN IZENIK
Aspaldi ohartu nizun, Elisabeth, Ministerio honi ez ipintzeko ez gizonezkoen ez andrazkoen izenik, Ministeriorik egon aurretik ere. Zure espirituan ipini nuen, honako ezer ere ez luke izango egina zure eskuz, honako ezer ere ez luke izango egina zure ahoz. YAHUVEHREN ahotik jaio zen. YAHUSHUA zuen MASHIACHREN ahotik jaio zen. RUACH ha KODESHEN ahotik, zuen IMMAYAHREN ahotik jaio zen. Zure eskuz izango balitz, aspaldidanik lur jota egongo litzateke. Aintza Shkhinyahren haizeari esker lur guztian zehar putz egiten dabilena, haize Santua suspertzekoa. Ez da zure arnasagatik, bestela behea jota egongo zinateke.

ISAIAS 42:8
NI naiz Jauna, horixe dut Izena: ez diot NIRE ospea inori utziko, ez NIRI zor zaidan gorespena idolei emango.

* * * * * * *

SARRERA

Kaixo, familia maitea,

Niko naiz. Hau idazten ari naiz aipatzen direlako gauzak YAHUVEHREN Profezian ez zenituzkeenak ulertuko argitzen ez baditut zehazkizunak. Zeu han egon ez zinenez, nik jakitera emango zaitut.

Elisabethek eta nik eskertzen dugu idatzi ziguten guztiei esanez guri estaltzen ari zaizkigula beraien otoitzekin, eta batzuek gidatuak izan ziren barau egitera eta ez zekiten zergatik. Orain badakizue zergatik. Ez dugu inoiz esaten inori gauden tokian konfiantza gehiengoei baino, hara heldu arte, edo gehienetan irten ostean. Honela, deabruak ez du izango ongietorri taldeak gure zain.

Oro har bitxiena da guk uste genuela beste herrialde batera gindoazela, prestatzen ginen hegazkin tiketa erostera beste nazio baterako non beste profeta batek oraindik gure zain dago. Eta Elisabeth itzartzen da esanez: “YAHUVEHK hitz egin zidan nire ametsean eta esan zuen: “Zoazte Suitzara”. Gutariko bat ere ez genekien ezertxo ere Suitzari buruz eta esan ziguten izan behar zuela lehenengo klaseko tiketa, sekula lehenago lehenengo klasean bidaiatu ez genuen arren. Elisabethek osasunezko arazoak izan zituen eta uste genuen hori izango zela arrazoia. Orain ulertzen dugu obeditzearen garrantzia eta erostearen lehenengo klaseko tiketa. Zeren irakurtzen duzuenean behean dagoena, ulertuko duzue beste arrazoi bat zegoela eta bere garrantzia. Eskerrik asko guzti horiengatik Irteera hau ahalezkoa egin zutenak.

Profezia hau gertatu zen lehenengo goizean Zurichera heldu ondoren, Suitzan. Azaldu nahi dut, Aita YAHUVEHK esan gura duena Barne Ziurtasunari buruz, eta denbora zaila izan genuena Ameriketatik irteterakoan. Seattle Aireportuan, tuneletik beherantz gindoazela hegazkineratzeko abioian Zuricherako norabidean. Gure semea geure aurretik zihoan eta jada hegazkinean zegoen. Ni bidea gidatzen nengoen eta ikusi nituen barne ministerioko agente batzuk zutunik tunelean, hain justu hegazkinean sartzeko toki aurrean. Ni nenbilen artean agente baten begietara aditzen nuen eta banekien zerbait gertatzen ari zela. Agentea zirudien Elisabeth eta nire zain zegoela, beste denoi pasatzen uzten zielako eta jarraitzen zuen niri adi-adi begira. Geldiarazi zidan eta galdetu norantz gindoazen eta zergatik hara gindoazen. Diruari buruz hitz egiten hasi zen eta esan zuen ez genuela baimenik horrenbeste eskudiru eramateko, 10.000$ dena lurraldetik kanpora. Galdetu zidan zenbat eskudiru geneukan. Aldian eskudiru kantitate nabarmena neraman, baina banekien, Elisabeth eta niaz batera, geundela nahiko behera eskudiruaren legezko mugaren azpian baimendutakoarena. Esan nion zenbat eskudiru neukan eta galdetu zion Elisabethi zenbat eskudiru zeukan, eta berak pentsatu zuen une batez eta esan zion kopuru bat berak zuzena zela uste zuena.

Gero, bera hasi zen esaten, dolar gutxi batzuetan zehatz ez baginen, Barne Segurtasun Departamentuak gure eskudiru guztia konfiskatu zezakeela, eta esan zigun dokumentu bat sinatu behar genuela eta aitortu zenbat eskudiru generaman aldian. Elisabeth oso urduri zegoen eta eskatu nion ziur egon dadin zehatz izateaz berak esaten zuen kopuruaz. Berak esan zidan uste zuela ziur zegoela.

Une hartan nik formula-bilduma bete eta sinatu eta konturatu ondoren zer gertatzen zenaz, begiratu nion Elisabethi eta esan nuen: “hobe kontatzen baditugu zeure diru-zorroan daukazun txanpon bakoitza, zeren Barne Segurtasun Departamentuak pilatu nahi du”. Hasi ginenean dirua kontatzen Elisabethen txanpon-zorroan, banekien arazoetan geundela. Nire maiteak bera konturatu baino askoz gehiago zeukan, eman zenion Kanadako dirua Pazkoan, 500$ Adamek emandakoak, eta Seattle Aireportuan agur esaten ziguten artean, berriro eman zigun beste 500$ Kanadako diruan.

pazkoko diru eman guztiak gutun-azal batean ipintzen ibili zen, eta ez zuen inoiz ezta kontatu ere. Aldiz, bera ustekabean hartua izatea nahi zuen, nola YAHUVEHK areagotu zuen, trukatzeko garaia heltzen denean, Suitzara heltzen ginenean. Euroak zeuden pazkoko diru eskaintzak bidali zigutenak, baita Ingalaterrako dirua ere. Gainera, berak sartu zuen berde menta koloreko letoi-kaxa Estatu Batuetako diruaz, berari eman ziotena Hanukkah eta bere urtebetetzeagatik, baita Purim egunean jasotakoa. Berak gordetzen zuen hau, badaezpada larrialdietarako diruaren premia egoten bazen. Benetan horrek ematen zuen 500$ baino gutxiago. Berak zeukan bere txanpon-zorroan, baina bera guztiz ahaztu zen horretaz. Zazpi agente zeuden geure gauzen artean dena arakatzen eta edozein txanpon aurkitu lezaketenaren bila. Dena arakatzen zuten artean, arazo guztia zirikatu zuena eskatu zuen nire pasaportea eta sartzeko esan zidan ikusteko ea nik neukan epailearen aginterik neure gain. A zelako frustrazio aurpegian ikusi zuenean ez neukala epailearen aginterik, ezta aparkaleku tiketa ere. Goretsiak YAHUSHUARI! Gure hegazkin tiketak erosi ziren eskudiru eskaintza batekin, eta lehenengo klasekoak ziren, bestela, ziur gaude hegazkina gu barik joango zela, eta gainera, lehenengo klaseko tiketak ez ziren dirua itzulgarriak. Gure semea dagoeneko hegazkinean zegoen eta hegazkin hura airatu izango bazen, bera egongo zatekeen Europan bakarrik, diru barik, eta gu Seattle hirian egongo ginatekeen bakar-bakarrik. Eta gure dirua konfiskatua izango bazen, geratuko ginatekeen diru barik. Hau eredu ttipia izan zen, nola Segurtasun Barnea, gu Poliziako Gestapo izengoitia jarri dioguna, Juduei nola tratatuko zitzaizkiekeen ostu zietenean zeukaten guztia. Ordea, YAHUVEHK dena kontrolpean zeukaten.

Lehentxeago goiz hartan Elisabeth itzartu zen amets batetik ohar batekin Barne Ziurtasunari buruz, eta berak itzarri zidan oihuka, negar baten esanez: “Ezin dugu hegazkineratu abioi hori. Geure gobernuarekin arazoak egongo dira. Ez digute utziko Ameriketatik irtetea.” Saiatu nintzen lasaitzen eta esan nion: “Ez kezkatu horregatik, laztana. Zergatik gertatuko luke hori? Beranduegi da orain, hegazkin tiketak jada erosiak daude, eta ez genuke izango beste modurik, abioi horretan igotzen ez bagara. Jendea gure zain dago Europan.”

Bera aldendu zen haserre eta hasi zen bitartekaritza egiten Hizkuntza Santuetan, esanez: “Badakit YAHUSHUAK ohartzen gaituela deabruak egiteko asmoa duenaz, eta otoitz egin behar dugu horren aurka orain, gertatu ez dadin.” Berak egin zuen otoitz orduetan zehar, satanasi errieta egiten, gerra espiritual batean nahasturik eta Espirituan erditzen, eta gero bakea izan zuen eta hitz egin zuen YAHUVEHREN Berba bat. BERAK esan zuen:

Satanasek segada baten zuei sartzen saiatzen da, baina ezin da ezer gertatu NIK baimentzen ez dudana eta NIK ez dut baimenduko. Itsas Gorria zabalduko da zuengatik.

Orduan berak jaso zuen bakea eta zetzan lo egitera. Beraz, hau esaterakoan, ezin dugu esan ez ginela ohartuak izan aurretik segadari buruz ezarria gure aurka. Bakarrik ez genekien segada non zegoen. Orduan ikusi gintzakeen argi eta garbi. Elisabeth dardarka zegoen gantzudurapean, nahiz eta ni ez nintzen konturatu une hartan. Uste nuen bakarrik bere urduritasuna zela, orain badakit Profezia hau zela, sua bezala itxita bere hezurretan, YAHUVEH haserre baitzegoen nola tratatzen ziguten, kriminalak bezala. Azken finean, geure dirua zen, bakarrik ez genuela denbora hartu txanpon bakoitza kontatzeko. A zelako tragedia amerikanoak baimentzea haien intimitatea horrela ostua izan dadin! Jada ez gara aske eta ausarten herrialdea! Horrela dioen bezala Profezia 84 “Kontuz ilusioaz”.

Ordurako, hegazkina guztiz beterik zegoen, gu izan ezik eta gure zain zeuden airatzeko. Gure eskudiru kontatzen zuten bitartean, agente batek zehatzik, ekin zuen guri galdezka non lortu genuen dirua, nola ateratzen genuen bizimodua eta abar. Ministroak ginela geniotson. Premiarik ez dago esaterik amaitu zutenerako, aitortu genuena baino diru gehiago geneukala, eta esan zuten inspektoreaz berba egin behar zutela ikusteko ea konfiskatuko ote zuten geure dirua. Elisabeth eta ni otoitz serio batean geunden asma dukezuenez ordurako.

Barne Ziurtasun agentetako 7 zeuden zutunik saiatzen erabakitzen zer egin ezin baitzuten eutsi haien inspektorea. Orduan, haietako batek, azkenean, esan zuen: “eman diezaiegun zalantzazko onbidea, eta sinets dezagun ez zekitela zenbat eskudiru zeukaten eta igo daitezela hegazkinean.” Hori bai, izango bagenu diru kopuru handia, ikus gintzakeen zergatik gertatzen zen. Baina bakarrik idatzita zegoena baino hainbat mila gutxi gehiagorengatik, zentzugabea generitzon.

Amen esan genuen horri, batu genituen gure jabegoak eta hegazkineratu genuen abioia sekula berriro ez itzultzeko Ameriketara. Oi, bai, badago zerbait ahaztu zitzaidana aipatzea. Ontza bateko hainbeste urre txanponak genituen Elisabethen txanpon-zorroan, eman zigutenak eskaintza bezala beste Emaztegaikide Australiako batek emandakoa, John izenekoa. Berak bidali zizkigun iaz YAHUSHUAK esan zitzaiolako arin bidaltzeko, larrialdirako eskudiruen premia izango genuen kasuan edo trukeak egiteko gure bidaietan. Ez dakigu inoiz zer gertatuko ote zaigun. Elisabethek gorde zituen hauek bere txanpon-zorroan, makillajerako neurriko poltsa batean.

Agente batek aurkitu zituzten eta begiratu eta gu hari begira eta isilean otoitzean zoroak bezala, berak begiratu zigutenean urrezko txanpon batekin bere eskuan, plastikoan zigilatua eta esan zuen: “zer dira hauek, gomutagarriak?” Guk esan genuen: “Bai, hori esan zenezake”, irribarre handiaz gure aurpegietan. Badakit denarekin geratuko ziratekeela urre hau kontatua izango bazen ere, eta haiek denarekin geratuko ziratekeen edozelan YAHUVEH eta YAHUSHUA gure alde egongo ez baziren. Hauxe dakit: sentitu genuen kriminalak bezala, bakarrik behar genuelako zerbait eskudiru beste herrialde batean ostatu hartzeko, eta gure Aita Zerukoa kontrolpean egon arren, hala ere, nerbioetarako suntsitzailea zen. Satanasek edozer gauza erabili nahian zegoen galarazteko, YAHUSHUAREN Emaztegaia Nazioartekoarekin bildu gaitezen zereginetik, eta ekar dakigun gantzudura fresko berri bat bisitatuko genituen nazioetara. Gu goazen tokira, seinaleak, mirak eta mirariak jarraitzen digute, dena YAHUVEH eta YAHUSHUA ha MASHIACHREN Aintzarako.

Esperientzia honen ondoren, ekin nuen YAHUVEHRI galdezka: zergatik zentratu ziren gurekin? Nik banekien eta, helburua ginela, eta BERAK amets bat eman zidan.

Ametsean, nik zutunik nengoen jendearen atzean X-izpien makinei begira eta nik begiratzen nuen pantailara. Gero ikusi nuen ni pasatzen X-izpien makinatik, baina ni oraindik jendearen atzean nengoen pantailari begira ere. Pantaila hasi zen kliska egiten zehazki eskudiru kopurua nik aldian neramana. Orain, makina hau daukatenetik eta ikusten dutenetik argi eta garbi eskudiruaren kopurua aldian daramazuna, hau dena jazarpena baino ez zen, arrazoi bategatik, Barne Segurtasuna beste modu bat da askatasuna eta pribatutasuna kentzeko Ameriketako biztanleei.

Sentitzen dut amerikanoak deituak izan gaitezela, zeren benetan, tratatuak izan ginen errespetuz eta pribatutasun eskubide gehiagorekin Europan, eta bai, Afrikan ere. Barne Segurtasunak ez dauka aurrekonturik, putzu hondogabea da ekonomikoki, Bush Presidenteak sorturikoa, eta erabilia izango da, eta erabiltzen da, Ameriketako biztanle errugabeen aurka, osteko, hiltzeko, kentzeko gure askatasunak eta pribatutasun eskubidea. Irakurri behekoa eta ikusiko duzu YAHUVEHK dioena, Barne Segurtasunari buruz eta beste erakunde batzuk beste nazioetan, gauza bera egiten dutenak izen desberdin baten azpian.

Oso eskertsu nago Elisabethek ez zelako hasi profetizatzen hain justu, Barne Segurtasunaren aurrean bertan, ostentzean, batek daki zer gertatuko ote zitekeen! Ulertzen dut zergatik eraman behar nion toki seguru batera Profezia hau emateko, eta besteak oraindik ez direnak argitaratu oraindik. Sentitzen dugu hain luzaro hartu dutela, baina ezinezkoa zen saihestea. Badakigu, berandu dela sinetsi arren, benetan bera garaian da, YAHUVEHREN garaia baita. Agian, gure esperientzia beste bati lagundu liezaioke.

Amaitzeko, benetan sinesten dugu, Ministerio honi emandako diru laguntzak, emanak direla gizaki santuengandik, bereziki diru emateak YAHUSHUAREN Emaztegaiarengandik, eta satanas gelditu egin behar zuen egun hartan. Profezia hau kopiatua eta jakinarazia denean, mesedez, ziurtatu azalpena honetan eta besteetan sartua dagoela, besteak uler dezaten.

PROFEZIA 85

Zeuk ez zenekiten hau lehenik, baina erakutsi berri dizut, Elisabeth, ikuskari batean. Zeuk, eta Nikok eta zuen semea ipini zenutenean oina Zurichen, Suitzan, erakutsi nizuen Ameriketatik seguru ateratzeko gauza nintzela. Inoiz legerik ez zenuten haustu arren, satanasek ez zuen nahi handik irten zaitezten, berak ez baitzuen nahi gantzudura hau nazioetara askatu dadin. Satanasek ez du nahi zuek bildu zaitezten YAHUSHUAREN Nazioarteko Emaztegaiarekin.

Etsaiak saiatu zen egiten guztiaz ere, zeru guztia alaitu zen, aingeruek goraka ekin zuten, zeruan shofarren adarrak jo ziren, Amerikan diotenez, ez dago ezer gogorragorik Barne Segurtasuna baino. Baina NIK erakutsi nuen, frogatuko dudan bezala frogatzen nauen edonori eta NIGAN sinetsi eta NIRI obeditzen nauena, NIRE Izen Sagaratuen boterea ezagutzen duena. NIK, YAHUVEHK, zineztapen nagusia egiten dut: NIK eman ditudan egiak eta aitortu jarraitzen duten horiek Ministerio honetan, Barne Segurtasunen gain edo nazio bakoitzean ipinitako izenaren gain garaipena bera izango dute. Antzerako agentziak baitaude, ezarriak segadan harrapatzeko, ez bakarrik kriminalak, baizik eta errugabeak ere.

Eta hurreneko iluntasunezko egunetan, Santuak izango dira haien helburua. NIK erakutsi nuen bezain ziur ez dagoela indar handiagorik NI baino, YAHUVEH NI NAIZ Handia, zu NIGANA zatozenean, YAHUSHUA ha MASHIACHREN Izenean, NIK zabalduko dut Itsas Gorria. NIK geldituko dut zeuri pertsegitzen saiatzen direnak. Zuek, NIRE Santuak zaretenak, YAHUSHUA ha MASHIACHREN Izenean hots egiten duzuenak, antzinako garaietan bezala, NIK askatuko zaituztet.

Hortaz, begira, ENE haurrak, bazegoen beste arrazoi bat zeinengatik NIK bidali nizuen Europara, eta hori da frogatzeko, NIK zabaltzen dudanean Itsas Gorria, besteak ere zeharkatuko dutela. Oi, Amerika, zeure segurtasuna ipini duzu Barne deitzen den zerbaitetan? NIK erakutsiko zaitut, Barne Segurtasuna, zeu bakarrik gauza baterako zara egokia, eta hau da, NI, YAHUVEHREN suntsipenerako. NIK, YAHUVEHK, hauxe diot orain. Zeu saiatzen zara NIRE haurrei traba egiten, zu saiatu atzeratzen NIRE haurrei, ez. NIK diot. Zuek hegazkina galdu dezaten eragitera zindoazten. Zuek nahi zenuten NIRE haurrei ostea, zuek nahi zenuten NIRE haurrak espetxeratu, eta ostera, ez zeneukaten haien aurka ezta aparkalekuko tiketa ere, eta ezin izan zenuten haratago joan haiengandik isuritako Odola baino Kalbarioan. Zuek ezin zenuten joan NI, YAHUVEH, baino haratago, haiek ipini zuten haien segurtasuna YAHUSHUA eta NIREGAN. Haiek obeditu zidaten eta haiek ihes egin zuten, suntsipeneko egunak etorri aurretik.

Orain hauxe adierazten dut. Oihukatu zabaltzetatik, oihukatu munduari. NIK askatu nizun seinale bezala, NIK askatuko ditut beste batzuk era berdinean. NIK, bidali nizuen Ameriketatik kanpo, zuen Irteera, sekula berriro ez itzultzeko. Zurekin hitz egin dudan bezala, horrela hitz egin dut beste batzuekin, eta haiek ez dute entzun eta haiek ez dute ikasi, eta ordea, NIRE Izenagatik deituak dira, beraz, askok ikasi beharko dute modu gogorrenetan. Haiek sinesten dute zuek sinesten dituzuen egietan, hala ere, haiek oraindik geratu dira. Baina NIK bidali nizun Ministerio Judu Mesianiko honetan Azkeneko Paradakoa, esan diezaiozun Ameriketako eta Kanadako herriari, NIK esaten diedanean ihes egiteko, hobe dute ihes egitea. Ostentzean, ez zatozte negar baten NIGANA. Gogoratu beti dagoela bakea zirimolaren begian. Kanada, NIK ohartu nizun ez zaitezen joan zure aiztaren pausoen atzetik, Amerika, baina, entzun al zenuen? Ez, zure iseka bihurtu zen zaratatsuagoa.

Nazio hauek estutuak daudenean, NIK erakutsi nizun bezala, Elisabeth, ikuskari hau behin eta berriro. Kikara gorri handi bat, zokoragarria, plastiko astunekoa, eta esku itzelezkoa hartzen du kikara hori, sagutxo beldurtuaren gain, sagutxo zuria, eta kapsulatzen duenean eskuaren presioaz, eta sagua arineketan doa alde batetik bestera kikara azpian, jakinaren gainean ez dagoela irtenbiderik, horixe zarete zuek. Santu direla dioten horiek, NIRE Izenean hots egiten duten horiek, eta haatik, setatu ziren geratzeaz. Orain profetizatzen dut hau zeu zarela. IHES EGITEN EZ BADUZU ETA EGIN NIK ESATEN DIZUDANA IHES EGIN DEZAZUN DIOTSUDANEAN, ZEUK OBEDITU BEHAR DUZU, ETA BESTELA, HORI ZEU ZARA. Zeu zara sagutxo zuria beldurtua eta zuen gobernuak dira eskua galarazten dizuetenak ihes egiten.

Saldu dezazuen daukazuena diotsuedanean, IHES EGIZUE ORAINDIK IHES EGIN AHAL DUZUEN BITARTEAN. Samaldak daude zuen artean oraindik zalantzatzen nautenak. Zergatik uste duzu esan nizuna Pazkoa egin dezazun? Nahiz eta inoiz ez egin lehenik, ohartu nizun horrela egin dezazun, heriotzako aingeruak jaramonik egin gabe pasa dadin ukitu gabe zuen familiak, edo etxeak eta madarikazioak etor litezkeenak zuen gain. Zuetariko zenbat entzun zenuten NIK adierazi nuenean Deialdiaren Neskaso honen bitartez, eta agindua eman nizuenean horrela jokatzeko? Pazkoaren ostean Irteera bat dator. Elisabeth eta Nikok ez zeukaten ezta ideiarik ere beraien Irteera etorriko zenik aurretiko ohar barik. NIK ohartu dizuet, hala ere. Haiek zeure aurretik doaz.

Amerikanoak eta kanadiarrak, arineketan egizue ihes ahal duzuen artean, jakiten baduzue badakizuela NIK horrela esan dizuedala. Gogoratu, niotsuen HIRUGARREN MUNDUKOAK DEITURIKO NAZIOAK, TXIROGOAK IZAN ARREN, IZANGO DIRA SEGURUENAK, GOBERNU ABERATS ETA USTELENGANDIK, PASARAZIKO DUTENAK ANTIKRISTO DEITURIKOA, ETA OSTERA, NIK, YAHUVEHK, DEITZEN DIOT SATANASEN SEMEA, GALDUTASUNAREN SEMEA, NORK DAKARRENA PIZTIAREN MARKA. Ez fio izan inolako gobernuetan zuei babestu diezazueten datozen ilunpeko egunetan, zeren NIK bidaltzen ari naiz haize zakarra erabilia izateko zutoihala bezala, mundu honetako gaitzaren aurka eta txarren aurka mundu honetara datorrena. IKASI ESKRITURAK BURUZ, kemenduko dizuetenak, askatasunean oraindik irakur ahal dituzuen bitartean. Garaia dator, noiz Hitza beste modu batera gordeta izan beharko duen.

Baina zuetariko haientzat Ameriketan eta Kanadan geratu behar zaretenak, NIK ematen dut NIRE bakea ulermen guztia gaineratzen duena, eta NIK dauzkat NIRE Santuak geratzen direnak, hara hemen non zuen fedea gogor iraun behar duen. Baina hobe zenuke ziurtatzea dakizuela badakizuela NIK esan nizuela geratu zaitezten eta ez zoaztela. Eskertzen dizuet zuek erabiltzea baimentzen didazuelako Ministerio honentzako eskaintza ederra bezala. Eta haiek dabiltzan heinean gantzudura handiagoan eta bedeinkatuak eta babestuak diren artean, horrela ere dira gantzutuak, bedeinkatuak eta babestuak. Xake piezak taulan daude orain, dena dago beren lekuan. NIRE etsaiei eta Ministerio honen etsaiei, orain, berehala, NIK, YAHUVEHK, egongo naiz esaten: XAKE MATEA!

Kanada, zure azkena Amerikakoa berdina da. NIK begiratzen dudanean Amerikara, eta Kanadara begiratzen dut, ez dago desberdintasunik. Zeu zara bekatua, zeu zara kiratsa, zeu zara gorotza NIRE begietan. Oi, hasiko naiz profetizatzen beste herrialdeei, baina oraintxe bertan, NIRE begiak daude galmenera hainbeste zeramazkietena. Amerika, ordainduko duzu. Orain Profeta honek adierazi dituzke suzko hitzak NIK pilatu nituenak. Hurrengo egunetan, Mendekoste egunera hurbiltzen zareten heinean, dagokidan guztiak, NIRE Izen Sagaratura hots egiten duen guztiak, HOBE DU SALMO 91 ERREZITATZEN HASTEA BEHIN ETA BERRIRO, berak ezagutu baitu NIRE Izena, berak deituko nau atsekabean eta NIK erantzun eta askatuko diot, NIK ez dut gezurrik esango.

NIRE Sabbath eguna ohoratzen duten horiek, benetan obeditzen dutenak NIRE Tora, YAHUSHUA gurtzen duten horiek, NIK erantzungo dizuet, NIK askatuko zaituztet. Ministerio hau maite izan dutenak, NIRE Hitzak bakarrik aitortu baitira, NIK erantzungo dizuet, askatuko zaituztet, bakarrik obeditzearren. Geratzen bazarete diozuelako: Oi, baina NIRE senarra ez da salbu! Geratzen bazarete esanez: Oi, baina NIRE emaztea ez da salbu! Geratzen bazarete esanez: Oi, baina NIRE haurrak ez dira salbu! Behar al dut zuei gogoraraztea zer gertatu zitzaion Loten emazteari? Horrela izango da berriro.

Ezin duzue ezta imajinatu ere zer prestatu dudan zuentzat. Oi, Amerika eta Kanada! Ameriketatik ihes egiten dutenak, uste dute santutegi batera doazela Kanada izenekoa; Kanadan daudenak, ihes egiten dute, haiek uste dutenera santutegia dela Ameriketan, baina biak dira berdinak, ez dago desberdintasunik, biak iseka egiten diote NIRE Izen Santuari. Uste duzuenak haiek txirotasunetik ihes egiten ari direla herrialde aberats batera etortzerakoan, ez daukazue ezta ideiarik ere zer egingo dizueten. Haur gehiago dauzkat gantzutuak eta santuak herrialde txiroenetan, dauzkadanak nazio aberatsetan baino denak gehituak. Gehiago YAHUSHUAREN Emaztegaiarena da NIK deitzen diodana YAHUSHUAREN Nazioarteko Emaztegaia, beraz, gutxik daude nazio aberatsenetan. YAHUSHUAREN Emaztegaia afrikarra, pasatu aurrera. Aurkeztu zaitez Deialdiaren Neskaso honi. Zure otoitzak dira Argia eusten dutena gaitza Afrika osoa hartzeaz.

Oi, NIK badakit EUROPAKO ELIZA GEHIENAK BAKARRIK EPELAK DIRELA! BAKARRIK EGOKIAK ZARETE NIRE AHOTIK LISTU GISA BOTATA IZATEKO, eta ostera, ez naiz buruz-buru zuengana zuzentzen oraindik. Aldiz, NIK, YAHUVEHK, agintzen diot YAHUSHUAREN Emaztegaia europarrari aurrera pasatzeko. Zuen otoitzak dira lagundu dutenak NIRE sumindura eustea Europaren gain oraingoz.

Ameriketan erregaiaren prezioak karutzen diren heinean, ikusiko duzue izua harritzen dutena jendea, oraindik ez dutena ezagutu. Bada, begira, petrolio konpainiak diote haiek direla zuen jabe. Eta zapalduko dizuete. Nola uste duzue zuen ekonomia zanpatua izango dela? Ikusten duzuenez, denaren prezioak goraka doaz. Bakarrik YAHUSHUAREN alde egin duzuena iraungo du. Hau da modu bakarra nola NIK, YAHUVEHK, areagotuko ditut zuen bedeinkazio ekonomikoak. Zuen fedea ipintzen duzuenak petrolioa deitzen den zerbaitetan, urre likidoa beltza, ipini beharrean zuen fedea NI, YAHUVEHRENGAN, NIRE Seme YAHUSHUA ha MASHIACHREN Izenean, ezagutuko duzue izua sekula ez duzuenez ezagutu lehenago. Kristauak direlakoan daudenei hitz egiten diet: otoitz egiten egon behar izan zenuten eta babesa eskatuz. Aldiz, ipini zenuten zuen fedea babeserako Barne Segurtasuna izeneko zerbaitetan, sinetsi beharrean YAHUVEH Jainkoarengan, NIK, fio izango naiz. Orain, Oi, Amerika, orain, Oi, Kanada, orain bakarrik zarete egokiak NIK zapaldu nakizuen!

Oi, baina haiek zeinen izenak NIK idatzi ditut Bildotsaren Biziaren Liburuan mundua sortu aurretik! NIRI hots egiten didatenak, NIRI hots egiten didatenak NIRE Seme YAHUSHUAREN Izenean! Bakarrik iraun zuen fedean eta eutsi gogor eta ez askatu. Eutsi gogor YAHUSHUAREN kaparen ertzari eta ez askatu. Edozer gertatu ere, ez askatu. NIK esan banizuen geratzeko, orduan NIK babestuko zaituztet geratzen zareten tokian. Baina NIK esan banizuen ihes egiteko, gogoratu NIRI desobeditzen zaudetela ez bazarete joan.

Orain, Elisabeth eta Niko, helbide berria duzue ipintzeko. Ez duzue premiarik gehiago zuen posta-trukea bidalia izan dakizuen Oregonetik. Ez duzue behar gastu gehitu hura orain. NIRE baimena daukazue Alaskako helbidea ipintzeko.

Gantzudura berri bat etorri da Europa osoan zuen oina bertan ipini zenutenean. Orain argiaren indarrak eta ilunpekoak borrokatuko dute gogorrago. Europako Emaztegaiak jakingo baitu ez dagoela jada bakarrik. Oi, haiek beti ninduten NIRI baina galdezka ibili dira: “Oi, non? Oi, non ote daude besteak?” Orain da biltzen natzaizuen garaia. Profetizatua izan zena duela hainbeste urte, eta gantzudura berria, boteretsuagoa. NIRE Emaztegaiak aurrera egingo du eta borrokatuko espiritu gaiztoen aurka mundu guztiaren zehar.

Elisabeth, aurkituko duzu sartzeko modua internet horretan. Badago norbait idatzi zizuna eta berehala erantzun behar diozuna, zeren NIRE Izenean da bera otoitz egiten duena etengabe. Badago Emaztegaia alemaniarra deitu behar diozuna. Haiek iharduki zuten noizbait zurekin eta orain aurkitu behar dituzue berriro. YAHUSHUAK dauka Emaztegaia italiarra, eta Emaztegaiaz hitz egiten dudanean, esan nahi dut bat baino gehiago. YAHUSHUAREN Emaztegaia italiarra, aurkeztu zaitez. Bidali zuen gonbidapenak orain eta aurkeztu zaitezte Deialdiaren Neskasori. Prest zaudete partekatzeko daukazuena Ministerio honekin? Estaliko duzue zeuen otoitz eta maitasunarekin?

Europako nazio guztietatik orain NIK, YAHUVEHK, ateratzen natzaizue. Zatozte eta bildu Deialdiaren Neskaso honekin, gantzudura berria baitago emanda izango dena zuek denok argia zakarztenean zuen esku-argietakoak batera. Ezabatuko du iluntasuneko gehiago Europa guztiaren zehar. Gogoetak egizue horretaz. Zenbat eta argi gehiago, harik eta ilunpe gutxiago. Europa, zeuk ilunpez estalia egon zara. Baina NIK nakarzu argia ilunpea uxatzeko. Emaztegaia europarra, prest al zaude partekatzeko daukazuna Ministerio honekin? Prest al zaude zure gantzudura gehitzeko elkarrekin?

Hurrengo egunetan, irtengo dira profeziak Europa eta beste nazioentzat. Amerika, zeuk uko egin zenion entzuteari. Kanada, zeuk uko egin zenion entzuteari. NIRE alaba irten zenean, bere senar eta semearekin batera, astindu egin zuten haien oinetako hautsa eta NIK eman nizkien haien mandatuak. Ez gero sartu berriro, hori izango bailitzateke Lot berriro sartuko balitz bezala Sodoma eta Gomorran, esan nizuenean ihes egin dezazuen. Gogoratuko naiz egokiro Ministerio honentzat bedeinkazioa izan diren guztiak, lagundu zuten guztiak era honetan ahalezkoa egiten biltzea Nazioarteko Emaztegaiarekin. Zenbat eta gehiago egin duzuen, harik eta gehiago babestuko zaituztet, erruki gehiago zuentzat, partekatuko baitituzue Deialdiaren Neskaso honek hitz egiten ari zaizuen bedeinkazio berdinak.

Ukatzen dutenak Ministerio honi laguntzera, zuek ez dakizue, baina bakarrik bedeinkazioak osten zabiltzate zuengandik, NIK zuentzat gorde izan nituenak. Hauexek dira berbak, ENE haurrak, ipini behar dituzuenak, NIK eman nizkizun berbekin batera aireportuan Seattle hirikoa, Europarantz irten aurretik.

Oi, Elisabeth eta Niko, asko atsegin didazue, fedez zabiltzatelako eta ez bistaz. Esan nizuenean irten zaitezten, ez zintzaizkidaten zalantzatu, baizik eta soilik obeditu zenuten. Bidaltzen nizuenean atzerritar herrialde batera, esan zenuten: “baina nik ez dut hitz egiten hango hizkuntza”, eta hala ere, obeditu zenuten. Oi, hau zuek atsegin nauzuena! Uste duzue benetan gosez hiltzen utziko dizuedala? Zuek esan zenuten: “Baina, prezioak hain garestiak dira! Nindoan NIK, YAHUVEHK, porrot egitera eta norbaitek ez zidan esan? Ez al zarete konturatzen zeruko urre eta zilar guztia daukazuela erabilgarri NIRE borondatearen arabera?

Esaten badizuet joateko Batzarleku Santu batera eta itxarotea besteak etor daitezen, NIK badakit obedituko duzuela. NIRE ohorea da horrela bedeinkatzea. Eta handia, egiaz handia izango da bedeinkazioa bi emakumeena gastu handia egin zutenak. Lydjusca eta Richard, zuek partekatzen dituzue bedeinkazio berdinak, zuek bat baitzarete. Joanine, zeu bedeinkatua zara haiekin bildu baitzinen NIRE maitasunarekin Europan. Zeuk besarkatu eta musu eman zenien, eta badakizu NEU nengoela besarkada eta musu horietan.

Adam, berriro bidali nizun, etorri zinen Vancouver-tik Seattle-ra joateko kostu handiaz. Zentozen NIRE gantzuduran, zentozen NIRE maitasunean. NIK banekien zugan fio izan nintekeela, bidali nuena baitzara, Seattle-tik irten zirenean eta Alaskara zihoazenean. Beraz, NIK banekien zutaz fio izan nintekeela berriro, eta Adam M., ez nauzu inoiz dezepzionatzen, eta Oi, nola bedeinkatzen zaitudan! Eta Kathy bi daude. Zuek ezagutzen dituzue zeuen izen propioak. Deialdiaren Neskaso honentzat bedeinkazioa zareten heinean, NI, YAHUVEH, eta NIRE Seme YAHUSHUARENTZAT bedeinkazioa zarete. NIRE txit maitea, kuttuna, alaba Kathy A., zeuk lan egiten duzu profezia guztiak argitaratuak irten daitezen, NIK Elisabethi liburuetan eman dizkiodanak, fedezko etxea izango direnak, altxor ezkutu baliotsuarena Tribulazio Handiaren denboran zehar. Kathy A., zeu, mila gehiago joan zarena eta sakrifikatu zarena era guztietan, beste behin diot munduaren aurrean, a zelako bedeinkazioa zaren! NIK dekretatzen dut zure izena zeruan handiro ohoratua dela, zure otoitz, hamarrenak eta eskaintzekin batera.

Robin C., Ingalaterran, NIRE beste santuekin batera, sakrifikatzen direnak ekonomikoki, eta horrela erabil duket Ministerio hau mundu guztiaren zehar ministratzeko. Zuen izenak idatziak daude bedeinkazioen liburu batean, Adam, Marie, Tricia eta Joseph W.-ekin batera Hong-Kong hirian, leialak izan direnak hainbeste denboran zehar. Ateratzen ditut zuen izenak zuei kementzeko. Handiak, handiak, handiak, handiak izango dira zuen bedeinkazioak, zeren haien oinak doazen tokira, espirituan hara joango zarete zuek ere. Zeruan, sariak ematen direnean, Ministerio honek YAHUSHUARENGANA gidatutako arimengatik, zuek denak jaukituko duzue haien alboan. Zuek barik haiei bedeinkatzeko, nork erabiliko nukeen erantzuna izan dadin haien otoitzena? NIK erabiltzen ditut gizakiak batak besteei bedeinkatzeko. Zenbat eta gehiago bedeinkatzen duzuen besteei, hainbat eta gehiago NIK, YAHUVEHK, bedeinkatuko zaituztet.

Hor daude haiek zeinen izenak ez ditut aipatu eta ekonomikoki sakrifikatu zaretenak Ministerio honengatik. Ziur egon zaitezte bedeinkazio berdinak gordeta dauzkazuela ere, haur kuttunak, NIK badakit eta nortzuk zareten. Oi, alaba maitea Sharon M., urte guzti hauetan zehar, zeu izan zara bedeinkazioa behin eta berriro! Zeu zara Sareptako alargunaren antzekoa, eta partekatzen duzu daukazun gutxia, lekua edukitzeko bedeinkazio handiagoentzat. Zure fedea eta obedientziak ohoratzen dizkidate.

Aberatsei bidali ditut Ministerio honetara eta zuek ezagutzen duzue NIRE ahotsa, eta haatik, urruti mantentzen zarete, inoiz aurkeztu barik, eta ostera, RUACH ha KODESHEN gantzudura da hona arte dakarzuena. Prest zaude partekatzera NIK bedeinkatu nintzaizuena lanarekin laguntzeko uztako landa honetan Ministerio honekin? Ez al zarete konturatzen oraindik zuen aberastasunak ez dizula sendatuko ezta eutsiko Tribulazio Handian? Ez duzue oraindik aitortzen hemen ikasten dituzuen egiak elikatu eta eutsiko dizuetela? Eta fedea behar duzuenean jarraitzeko edo galdetzen duzuenean zer gertatuko ote den hurrenean, NIK jada profetizatu dut. Ez al zaitut ipini konbikzioa behin eta berriro, bedeinkazioa izan zaitezen Ministerio honi, horrela NIK izan ahal izateko bedeinkazioa handiagoa zuretzat?

Oraindik ez zara konturatzen besteak bedeinkatzen duzunean, NI, YAHUVEHREN bozeramaileak gisan erabiliak direnak, NI, YAHUVEH, eta YAHUSHUA bedeinkatzen ari zarela, eta pilatzen dituzula bedeinkazioak eta altxorrak zeruan? Ez al dio NIRE Hitzak: “ematen baduzu ontzixka bat ur bada ere Profeta bati, jasoko duzu Profeta baten ordaina”? Zergatik diotsuet hau dena Profezia baten erdian? Zuetariko askok nahi duzue jakitea zergatik zuen otoitzak ez diren erantzunak. Zergatik gantzudura ez da areagotzen? Prezioa dago ordaintzeko NIRE bedeinkazioen truke eta deitzen da OBEDIENTZIA.

Goibela da esatea baina badaude haur NIREAK irakurri edo entzuten dutenak hau eta esaten dutenak: “Aitortzen dut YAHUVEHREN ahotsa. Hona nator ikustera BERAK zer dioen, baina ukatzen dut lagundu edo kementzea Ministerio hau edozelan ere.” Zuetariko zenbat hasi zineten bedeinkazioa izateko, eta gero madarikazioan bihurtu zineten, amore ematen dakizuenarekin egia dela? NIRI hots egin didazue eta esan duzue: non daude erantzunak nire otoitzenak, non dago nire askapena eta sendaketa? Zergatik atzeratzen da nire arimako adiskidea? HAUXE DA ZUEN AZKENEKO PARADA BEDEINKAZIOA IZATEKO ETA OBEDITZEKO.

Ez al zarete agian elikatzen belardi orlegi espiritual gantzutuekin eta hazten zarete jakinduriaz eta errebelazioan? Bakarrik batzuek ordaintzen dutelako prezioa NIRE Hitzekin elikatzeko nahita NIRE bildots, ardi eta entzuteko arduratzen diren guztiak mundu guztiaren zehar, uste duzue ez dagoela prezioa NIK erabiltzen dudan Profeta honek adierazteko, ez duela ordaintzen bere senar eta haurrarekin batera eta laguntzen dioten guztiak eta bitartekaritza egiten dutenak gudan eta otoitzean, eta ordea, haiek ekin diote NIRE borondatea eta nahia betetzen? Hain gutxik hau irakurtzen duzuenetarikoen artean, haien maitasuna YAHUSHUARENGANAKO adierazten dutenak, prest egongo dira prezioa ordaintzeko berba hauek adieraztea daramana, ez direnak belarri azkuradunentzat, laguntzeko Ministerio bati ukatzen dena amore ematera!

Edonon haien oinak ipintzen dutenak bi gantzutu hauek, NIRE bedeinkazioak zein NIRE madarikazioak jarraituko dute, nazio bakoitzean, edo salbamena edo epaiketa jarraituko dute. Horrela ere izango da YAHUSHUAREN Emaztegaia osoarekin. YAHUSHUA ha MASHIACHREN Emaztegaia: hasi zaitez hots egiten eta zure ezkonsaria, NIK gorde dudana zuretzat eta apartaturik ipini. Deialdiaren Neskasori ematen diodanen arabera, horrela ere zuri ematen dizut, zeren gaiztoaren aberastasuna, YAHUSHUA ha MASHIACHREN Emaztegaiarentzat metatzen da eta hau zerori zara. Zeren NIK badakit nork erabiliko duen NIRE Aintzarako eta bakarrik NIRE Aintzarako.

JUDAS

NIK, YAHUVEHK, ohar hau daukat, hala ere, haientzat zetozenak adiskidea bezala, diru laguntzak ekartzen eta gero utzi zenioten satanasi Judas baten bihurtzea. Hobe zenukete sekula Deialdiaren Neskaso honen izena entzungo ez bazenute, zeren jasanaraziko dizuet, berak sentitzen duen atsekabe bakoitzagatik zuen traidorekeria dela eta, eta malko bakoitzagatik berak isuri duena zuengatik. Bera traditu zenutenean, traditu duzue bidali zizuena bedeinkazioa izan dadin, ez madarikazioa. Zuen otoitzak ez direnean gehiago erantzunak eta galdetzen duzue barnean ea ez entzunarena egiten nabilen zuen deialdietara, zuen izu txarrenak gertatzen direnean, dena satanarengatik, sinetsi zenioten gezurti bati eta amore eman zenuten. Hemen egoten zaretenean Tribulazio Handian eta jasaten duzuenean errukirik gabe, ez duzue galdetu behar zergatik. Ez al nuen NIK ohartu: “Ez ukitu ENE Profetak ezta kalterik egin NIRE gantzutuei.” (1 Kronikak 16:22)? Noiz ikasiko duzue lagun baten traidorekeria dela gezur okerrena? Damutzen ez bazarete eta kaltea ordaintzen ez baduzue egin duzuena, JASANGO DUZUE JUDASEN AZKENA ETA MAITEA ZEINENGATIK ZEUK TRADITU GINTZAIZKIZUEN HILKO DA.

Elisabeth eta Niko, eman dizuedan guztia, atzean utzi zenuten besteentzat. Hartu zenuten guztia zen zuen maletak eta, ezta NIK eman nizkizuen autoak. Atzean uzten duzuenean zuen ametsetako autoaren oparia, Oi, baina NIK bedeinkatuko zaituztet! Ez dut ezer onik zuengandik eutsiko. Hitz egingo dut santuen bihotzera, eta zuek irakurri eta entzuten duzuenak, zuek zarete deituak eta aukeratuak Ministerio hau baieztatzeko. Laguntzazko gaitasuna emanak izan zarete. Bedeinkatu dizuet zuen lantokian. Elkarrekin deituak zarete lan egitera uztako landa honetan NIRE egiak nazioetara eramateko, mundu guzti honen zehar. Hitz egiten ditut bedeinkazio berdinak zuretzat. Ez dut ezer onik eutsiko eta ikusezina izango zara zure suntsipenaren bila dabiltzan etsaientzat.

Horrenbestez, YAHUSHUA ha MASHIACHREN Emaztegaia, hitz egiten dut Europako horiei orain. Prest al zaudete partekatzeko daukazuena Ministerio honekin? Ekarzue zuen linternak espiritualki argiztatuak elkarrekin eta izan zaitezte bedeinkazioa elkarrenganako eta ekar itzazue bost birjina jakintsuak egin zuten moduan. Argiak handituko dira, argidorreko irrati-baliza argiztatzen duen bezala, eta zuen gantzudura handituko da eta elkarrekin izango zarete bat NIREGAN. Oi, seinaleak, mirak eta mirariak ikusiko duzuenak YAHUSHUAREN Izen Santuan, bakarrik fedea edukitzeaz eta sinesteaz! NI, YAHUVEH, Aintzatua izango naiz, NIRE Seme YAHUSHUA ha MASHIACHREN Aintzagatik.

NIK adierazten ditut hitz hauek orain. Ez izan beldur, Oi, Israelgo Emaztegaia, ustean ez zaidala axola, zuri ere bidaliko baitizut. Hau bakarrik jauzi-ohola da hara eramateko. YAHUSHUA ha MASHIACHREN Emaztegaia, irten. Aurkeztu zaitez Deialdiaren Neskaso honi, Ministerio honen lanaren zatia da, bedeinkazioak eta babesa Israelgo Emaztegaiaren gain. Bat zarete berarekin, bera eta bere senarra bezala, bat diren bezalaxe zuekin. Prest al zaudete daukazuena partekatzeko Ministerio honekin? Orain da garaia bera gonbidatzen hasteko eta otoitz eta bitartekaritza egiten hasteko Ministerio honengatik etor dadin eta bedeinkatu santuei Israelen, otoitz egitera etsaiek ihes egin dezaten arineketan zazpi norabide desberdinetan. Epaiketa gaiztoen gain jausiko da eta eroriko dira NI, YAHUVEHREN, sumindurazko dolarean. Otoitz egizu, Oi Israel, Emaztegaia eta Ekialde Erdiko Emaztegaia, YAHUSHUARI dagokiona gantzuduragatik Ministerio honetan, areagotu dadin eta horrela zuen gantzudura ere egingo du.

NIK, YAHUVEHK, hitz egiten diot YAHUSHUAREN Nazioarteko Emaztegaiari. Agindu hau ematen dizuet. Lagundu Deialdiaren Neskaso honi mundua atzematera YAHUSHUAREN Aintzarako. Eskaini zaitez profezia hauek itzultzeko zuen hizkuntza desberdinetan. YAHUSHUAREN Emazte Juduaren kide bat dago orain hau irakurtzen duena eta dakiena profezia guztiak itzuli behar dutenak hebrearrera. Beste batek badaki profezia hauek itzuli behar dutela afrikar eta arabiarrera. Zergatik ez zara etorri eta aurkeztu Ministerio honetan? Zergatik YAHUSHUAREN Nazioarteko Emaztegaiak ez du obeditzen eta erabili NIK, YAHUVEHK, eman dizkion bedeinkazio, gaitasun eta antzeak? Zergatik lurperatzen dituzu inorentzat baliodunak ez diren tokian?

Besteei hasi direnak lanean profezien itzulpenetan zuen hizkuntzetara, galdera hau daukat zuentzat: zergatik ez duzue amaitzen hasi zenutena, lana harresian? Hain gutxi axola zaizue zuen lurraldea? Zuek guztiek, hau egin duzuenak, galdera hau egingo dizuet egun batean NIRE tronuaren aurrean. Egon zaitezte prest erantzunaren bat emateko, deituak eta izendatuak izan baitzineten zeregin honetarako, eta ostera, ez duzue amaitu lan hau. Honek atzeratzen du YAHUSHUA etortzea BERE Emaztegaiaren bila, profezia eta mezu hauek hizkuntza askotan egon behar dute BERA etorri aurretik. YAHUSHUAREN Emaztegaia munduko nazio guztietan, NIK eragin nuen bikote honek utz dezan betiko euren jaiotzeko lurraldea, beraien jabegotza mundutar guztiak atzean utzi, etorri eta bedeinkazioa izan eta daukatena zuekin partekatzeko. Hau da zuengandik asko eskatzea? Prest al zaudete partekatzeko daukazuena Ministerio Apostoliko Judu Mesianiko Mendekostea? Bildu bitartekaritza santuak otoitz egin dezaten haiengatik etengabe, gerra basatia baita, baina garaipena jada lortua dago YAHUSHUAREN Aintza, Ohore eta Gorespenerako.

Honela da mintzatua, honela da idatzia, RUACH ha KODESHEN gantzudurapean.

Apostolu Elisabeth (Elisheva) Elijah, YAHUVEH eta YAHUSHUAREN Aintzarako!

BERBA EMANA SEATTLEKO AIREPORTUAN 2006KO MAIATZAREN 3AN

[Berba hau Elisabeth (Elisheva) Elijahri etorri zitzaion Seattleko Aireportuan, beraien hegaldiaren aurretik Europarantz.]

Behin eta berriro ohartu dut baina haiek ukatzen dute entzutea. Elisabeth, beltzez jantzia zaude, NI dolua bainakar. Ez da NIRE borondatea, baina egin behar dut egin behar dudana, derrigortua bainago. Prezioa baitago ordaintzeko desobedientziagatik. Oi, haiek entzun izango bazuten! Zeren, benetan, suntsipen eguna jada hasi da.

Boterea, gantzudura egongo da, eta hori, Adam maitea, eta Luigi, egitera deituak zaretena. Ez da mentura Ministerio hau Europan egotea eta zuek hau egiten duzue. Otoitz egizue babesaren alde, otoitz egizue haiek ezkutuak egon daitezen. Otoitz egizue, bekatarien aberastasuna, hazkundea, askatua izan dadin, Emaztegaiaren eskutatik, orain baita garaia, orain da adostutako garaia.

Adam, garaia heltzen denean, NIK esaten dizunean irteteko, diotsut orain: Egizu orain ihesaldiko maleta hori! Galdetu iezadazu zer sartu beharko zenuke, ez atzeratu. Ikusten duzue zein arin hartzen dudan Elisabeth eta Nikomia? Kanadak uko egiten baitio entzuteari. Bidali ditut oharrak bata bestearen atzetik. Ukatu zuten entzutea. Beraz, ez daude Amerika baino hobeto. Kanada segurutzat hartzen duten horientzat, benetan atzipetuak daude.

Orain bidali dizuet, Elisabeth, Niko, NIRE Epaiketa gailendu dadin Europaren gain, epelen gain. Esaiezue NIRE ahotik listua bezala botako diedala. Haiek dira NIREAK direla aitortzen dutenak, eta ordea, ez naute ezagutzen. Jakingo duzue gehiago hara heltzen zaretenean. Gantzudura berria etorriko da zuen gain. Hori da guztia oraingoz.

Baina Adam, jakizu hau: ezta ile bat ere zeure buru preziatutik ukitua izango da, benetan NIREA baitzara eta NI jeloskor nago zure gain. Zuri kalte egiten dizun edonork, NIRI kaltea egingo banitu bezala da, eta haatik, ez zirikatu. Esaten dizudanean ihesaldiaren maleta egin dezazun, zeuk egin maleta, zeren benetan, Suntsipen Eguneko erditze minak jada hasi dira. Ezer ez du geldituko Tribulazio Handia, NIRE suminduraren jaiotza.

Baina NIRI dagozkidanak, NIRE bila dabiltzanak, ez duzue zertan kezkatu behar.