PROFEZIA 8

FROGATUKO AL DUZUE MAITE NAUZUELA?

EMANA GUR. SHERRIE ELIYAHURI 1997KO MAIATZAREN 28AN

* * * * * * *

2 KRONIKAK 36:16

Baina haiek Jainkoaren mezulariei iseka egin, beraien esanak gutxietsi eta barre egiten zieten profetei. Jaunak bere herriaren kontra zuen haserrea gainez egiteraino handitu zen eta ez zen salbabiderik izan.

EZ DAUKA EZ GIZONEN EZ ANDRAZKOEN IZENIK

Aspaldi ohartu nizun, Elisheva, Ministerio honi ez ipintzeko ez gizonezkoen ez andrazkoen izenik, Ministeriorik egon aurretik ere. Zure espirituan ipini nuen, honako ezer ere ez luke izango egina zure eskuz, honako ezer ere ez luke izango egina zure ahoz. YAHUVEHREN ahotik jaio zen. YAHUSHUA zuen MASHIACHREN ahotik jaio zen. RUACH ha KODESHEN ahotik, zuen IMMAYAHREN ahotik jaio zen. Zure eskuz izango balitz, aspaldidanik lur jota egongo litzateke. Aintza Shkhinyahren haizeari esker lur guztian zehar putz egiten dabilena, haize Santua suspertzekoa. Ez da zure arnasagatik, bestela behea jota egongo zenuke.

ISAÍAS 42:8

NI naiz Jauna, horixe dut Izena: ez diot NIRE ospea inori utziko, ez NIRI zor zaidan gorespena idolei emango.

* * * * * * *

PROFEZIA 8

Honela dio YAHUSHUAK (Jesukristok): horrela izango zarete, ze NIK zuen bihotza ikusten dut. Zuen deiadarrak entzuten ditut NIREGANAKO. Zuen oinazea sentitzen dut zuek fio izan zenuen agintariak atzipetu egiten zaituenean. Baina NIK deitu dizuet eta ordenatu. NIK lagunduko dizuet. NI, YAHUSHUA eta RUACH ha KODESH (Espiritua Santua) zuei trebatzen ari gara. NIK ez dizuet fronteko lehenengo lerroetara bidaliko, zuek sufritu behar dituzuen ezbeharrak jasan eta aurre egiteko gauza izan arte. Baina ugari dira zuen bedeinkazioak.

Arima asko NIREGANA etorriko dira NI zuen fedea indartzen ari naizen bitartean eta zuek NIRE Izenean aurrerantz zoaztenean YAHUSHUAREN Izenean balentria handiak egitera. Denak jakingo dute ez zaretela zuek, baizik eta RUACH ha KODESHEN gantzudura, askapen eta osasunezko agerraldi hauek eragiten dituena, eta NEUK erabiliko dizuet NIRE Hitzak esateko eta ausardiaz egingo duzue, askok ofenditu arren. NIRE Hitzak dira, ez zuen hitzak; zuek ez zarete arduradun NIK esaten dudanagatik, edo NIRE pentsaeragatik, ze NIRE bideak zureak baino altuagoak dira, ez da horrela?

Ez dizuet zuei bakarrik adierazten, baizik eta, beste behin, NIRE Izenean ministratzen ari diren profeta eta apostolu guztiei. Bidea ez da erraza izan eta ez da izango errazago inola ere ez. Baina eutsi gogor zuen fedearen neurrira NIK zuetako bakoitzari eman dizuedanari. Hori baino askoz ere gainetik baitago, azkeneko denbora honetan finkatuko zaituena. Zuen Senargaia baitator. Bai, ORAIN ERE IKUS MUGAN NAGO JADANIK. Zuek sentitu nazakezue ordu honetan, egon prest!

Egizue egiteko deitu dizuedan hori, eta ipini eskua goldean eta ez begiratu atzerantz, baizik eta aurrerantz begiratu, segi korrika lasterketa ona gorengo deiaren sarirantz. Ez atzipetu, tribulazioa ez da oraindik hasi. Otoitz egizue askatuak izan zaitezen, zeren eta tribulazioa ez da NIRE emaztegaiarentzat. Zergatik emango nituen tratu txarrak eta jo NIRE Emaztegai kutuna? Zergatik hilko nuen NIRE ezkonlaguna haren senargaiari itxaroten dagoena? NIRE emaztegaia haren bitxiteria gainean daramatzala eta dotore apaindua eta NI bakarrik gurtzen nauena, NIRETZAT bakarrik bizi dena! Ez nuke holakorik egingo!

Benetan diotsuet, edozeinek esaten duena NIK baimenduko dudala zuek Tribulazio Handia zeharkatu dezazuen, ez du NIRE hitzik esaten. Beldurrezko eta maltzurkeriazko hitzak ari dira esaten. NIRE emaztegaiaren bila nator samurki eramateko eta maitekor zaintzeko. Hark ez du NIRE sumindura merezi, ze maite nau eta obeditzen dit, NIAZ fidatzen delako. NIRI dagokit HURA salbatzea. Ez izan beldurrik, deituriko “jakitunak” diotenarekin, eta haiek diote zuek hemen izango zaretela Jainko YAHUVEH Ahalguztidunaren sumindurarako, hau ez baita NIRE berezkoa. NIK NIRE Emaztegaia maite dut, NIRE haurrak, beste edozeren gainetik. NIK NIRE bizia eman nuen zuek askatuak izan zaitezen.

NIAZ fidatzen zareten bezala infernutik gordetzeko, fida zaitezte NIAZ zuei babesteko datorren izugarrikeriatik zoritxarrezko garaietakoa, lurrarengan etortzekotan dagoena, YAHUVEH Ahalguztidunaren sumindura nahasgabea. ENE haurrak, egizue otoitz NI laster etor nadin. Ze epaiketa NIRE haur beraiekin hasi behar du, gero paganoak izango dira epaituak. Hau da mintzo naizen zoritxarrezko denbora nagusia. Dena dela NIK deitu dizuedan egiteko, egizue oraintxe bertan, LASTER BALITEKE BERANDUEGI IZATEA.

Jagon zuen begiak zeruan ekialderantz eta jakizue NIRE etorrera berehalakoa da. Ezin duzue kilikadura sentitu? Zuen senargaia baitator. Baina zuretzat, ENE emaztegaia, ez dago beldurrik, bakarrik poza. Beldurra da iseka egiten ari direnentzat edo NIRI uko egin, izua ardi galduentzat, izua arbuiatuentzat eta zilarra mespretxagarriarentzat. Haiek NIRI uko egin nauten bezala, horrela NI ere haiei uko egin diet. Zilarra mespretxagarria jakingo duzue nortzuk diren, ze jakingo duzue RUACH ha KODESHEK ez die gidatzen. RUACH ha KODESHEK ez du beti auzitan jardungo gizakiekin, bereziki azkeneko aldi hauetan.

Zu, Daniel, hitz baten bila zentozen. Zu, Daniel, saritua izan zara egun honetan. Berriro NIRE Zerbitzariarengan erabili zaitut gaitasunak suspertzeko. Bietako inor ez zenekiten NIK hitzordua atondu nuenik interneten bidez zuek elkar ezagutzeko, baina egin nuen. Mezu hau ez da zuretzat bakarrik, Daniel, baizik eta berriro, ENE semea, erabili izan zaitut NIRE haur guztiei adierazteko.

Ez izan beldur, zuen Senargaia badator. Eutsi tinko zuen fedeari, NI isilik egon arren, haien maitasuna NIREGANAKOA azaltzen dutenei frogatzen ari bainaiz. Baina ELIKATZEN, NIRE ARDIEI OHARTZEN ZUEN MAITASUNA NIREGANAKO FROGATZEN EGONGO ZARETE. Pertsekuzioa jasateko prest egotean, gorrotoa, ukapena NIRE Izenaren kausaz, zuen maitasuna NIREGANAKO agertzen duzue. Zuen fedeari gogor eutsiz, zuen begiekin erantzuna zuen otoitzei ez ikusi arren, zuen maitasuna NIREGANAKO agertuko duzue, diozuenean: YAHUSHUA, inoiz inolako otoitzik ez erantzun arren, nik gurtzen zaitut ZU zarenagatik, Kalbarioan egin zenuenagatik.

Honek frogatuko du maite nauzuela, zuen omena NIGATIK eskaintzeko prest bazaudete, eta, premiazko izango balitz, zuen bizitzak YAHUSHUAREN Ebanjelioaren alde eskaintzeko. Honek agertuko du zuen maitasuna NIREGANAKO, obeditzen banauzue eta bilatu, eta aitortu jendaurrean eta gurtzen banauzue. Honek erakutsiko du zuen maitasuna NIREGANAKO.

Azaltzen badituzue otsoak ardien gordelekuan ardiak irensteko datozela, RUACH ha KODESHEN ezpata hartuz eta NIRE ardiak defenditzen, erakutsiko duzue zuen maitasuna NIREGANAKO. NI maite nauzuela diozue, ENE haurrak? Orduan, Santutasunaren alde agertzen eta zuzentasunaren alde eta ez oker dagoenaren, NIRE irudiari moldatzen eta ez munduak daukanari, agertuko duzue zuen maitasuna NIREGANAKO. Galdera bat bukatzeko: Nahi al duzu zure maitasuna NIREGANAKO agertzea?

Begira nago eta zuek testiguzko hodei batez inguraturik zaudete. Zuen arimen etsaia ere dardarka ikuskatzen ari da. Nahi al duzue NIREGANAKO maitasuna frogatzea zuen artean elkar maitatzen? Honela egiten dutenak, zuek badakizue NIREAK zaretela eta jakingo duzue. Nahi al duzue NIREGANAKO maitasuna erakustea babeslekua eta maitasuna ematen eta haiengana luzatzen zuen eskuak otoitzean? Horrek erakutsiko du zuen maitasuna NIREGANAKO. NIRE ardiak ezagutzen dute NIRE ahotsa, ez dira joango beste inolako artzainarengana. Entzun al duzue NIRE ahotsa egun honetan? Orduan, horrentzat da mezu hau adierazita dagoena. NIK Kalbarioan erakutsi dizuet NIRE maitasuna zuenganako. Orain, nahi al duzue NIREGANAKO maitasuna agertzea?

Emanda YAHUSHUAREN zerbitzari honi, Profeta Sherrie Eliyahu 1997ko maiatzaren 28an.

OHARRA

Bai, nik erakutsiko dut nire maitasuna zureganako, YAHUSHUA. Eskerrik asko hitz egiteagatik buztinezko ontzi apurturiko honen bidez berriro. Mesedez, RUACH ha KODESH, gantzutu ahaltsu hitz hauek YAHUSHUAREN aintzarako, erregutzen dizut. Mesedez, lagundu ardiei YAHUSHUAREN ahotsa bereizten. Mesedez, RUACH ha KODESH, lagundu gure maitasuna agertzen gure Jabe, Agintari, Salbatzaile, erregeen Errege, gure Senargaia berehala datorrenari. Gurtzen zaitugu, goratzen zaitugu eta jauresten, YAHUSHUA ha MASHIACH. Beti zure Zerbitzari, Alaba, Gerlari, Emaztegai.

* * * * * * *