PROFEZIA 94

NIK, YAHUVEHK, DIOT EZ GUTXIETSI NIRE SUMINDURA ZEREN IGOTZEN EGON DA INFERNU ORROKA BEZALA

IDATZIA/MINTZATUA RUACH HA KODESHEN GANTZUDURAPEAN
PROFETA Elisabeth (Elisheva) ElijahREN BITARTEZ
2007KO ABENDUAREN 22AN


2 KRONIKAK 36:16
Baina haiek Jainkoaren mezulariei iseka egin, beraien esanak gutxietsi eta barre egiten zieten profetei. Jaunak bere herriaren kontra zuen haserrea gainez egiteraino handitu zen eta ez zen salbabiderik izan.

EZ DAUKA EZ GIZONEZKOEN EZ ANDRAZKOEN IZENIK
Aspaldi ohartu nizun, Elisabeth, Ministerio honi ez ipintzeko ez gizonezkoen ez andrazkoen izenik, Ministeriorik egon aurretik ere. Zure espirituan ipini nuen, honako ezer ere ez luke izango egina zure eskuz, honako ezer ere ez luke izango egina zure ahoz. YAHUVEHREN ahotik jaio zen. YAHUSHUA zuen MASHIACHREN ahotik jaio zen. RUACH ha KODESHEN ahotik, zuen IMMAYAHREN ahotik jaio zen. Zure eskuz izango balitz, aspaldidanik lur jota egongo litzateke. Aintza Shkhinyahren haizeari esker lur guztian zehar putz egiten dabilena, haize Santua suspertzekoa. Ez da zure arnasagatik, bestela behea jota egongo zinateke.

ISAIAS 42:8
NI naiz Jauna, horixe dut Izena: ez diot NIRE ospea inori utziko, ez NIRI zor zaidan gorespena idolei emango.

* * * * * * *

SARRERA

Oharra: Berba hau gertatu zen, Elisabethek, Sabbath zela, gidatua zen irakurtzera Ezekiel 9-16. Otoitzean zegoen ere gizon batengatik aspaldian amets bat izan zuena. Gizona, Kaleb izenekoa Berba honetan, da Elisabeth ikusi zuena amets batean. Bereizten da bere ile zuriagatik, elurra bezala, inolako zimurrik gabe aurpegian. Irribarrea dauka ez duena nahi bere aurpegia utzi, berdin soldaduek zer egiten zioten, esan gura dut torturatua zena eta janari barik utzita bere heriotzara arte. Negar egin zuen ere, baina inork ez zuen ikusi. Ametsean, Elisabethek joan zen berarengana. Berari agertu zitzaion. Bera otoitzean egon izan zen eta otoitz mantua zeraman. Berak (Elisabethek) eman zion komunio olata ttipia, ogia legamia gabea bezala. Elisabethek esan zuen: “Ez axola, itzuliko naiz, eta hurrengoan, ekarriko dizut ogi gehiago eta ardoa.” Gizonak maite du YAHUSHUA. Elisabethek bazekien bera Jerusalemen zegoela. Kalebek zeukan lana, non berak kemendu egin behar zuen besteak, hortaz beti dauka irribarrea aurpegian, ezkutatzen bere tristura pertsonala eta jasaten YAHUSHUARENGATIK. Elisabethek itzartu zenean ametsetik, harriturik zegoen berak sentitu zuen maitasunaz gizon honenganako.

Hau grabatua izan zen audioan, eta zoritxarrez, ez genuen grabatu berba honen hasiera kasetean. Baina hemen dago Berba, zehatz-mehatz grabatua izan zen bezalaxe.

PROFEZIA 94

Aurrerantzean, zuek bostak hartzen duzuenean (komunioa), gizon honek ez du kanpoan geratu behar (zuen otoitzetatik). Eta NIK emango dizuet errebelazio gehiago bera nor den. Oraingoz, Kaleb deitu dezakezue. Egun honetan, Elisabeth, bakarrik agintzen dizut: “Gozatu egun hau”. Ikusi nahi zaitut olgetan. Ikusi nahi zaitut NIREKIN gozatu duzun hori egiten, zure adimenak atseden har dezala. Erakutsiko baitzaitut, errebelatuko dizut eta Profezia berri bat irtengo da Israeli buruz, altxor ezkutuei buruz, Ezekiel 9az hasita.

Hau jakin behar duzu: inolako gizonik ezin dizu isilarazi, inolako andrerik ezin dizu isilarazi, inolako demoniorik ezin dizu isilarazi. NIK, YAHUVEHK, daukat ahalmena zuri isilarazteko eta zu apalki beti NIRE oinetan zaude. NIK barre egiten dut entzuten dizudan bakoitzean esaten: “Bakarrik nire gauzekin okupaturik nago”. Zeuk ez zara inoiz arduratzen zeure gauzei buruz, Elisabeth. Zeuk beti NEUREI buruz arduratzen zara. Olgeta bat jolasten ari zarenean, hor zaude zu NIRE Tronuaren aurrean. Etengabe NI nago zure adimenean. Zeren, Elisabeth, NIK altxatu zaitut, eta orain, Berba bat benetan NIREAK direnen babesean Israelen, arras lagungabe sentitzen direnak. Zeuk deitzen diezu Judu Mesianikoak. Haiek ez daukate profetarik.

Baina NIK altxatu dut profeta bat, eta ipini zaitut hain justu, zauden lekuan, eta erabilia izango zara haiei ekartzeko zeruko mana freskoa. Erabilia izango zara NIRE Epaiketa erabakitzeko besteengan. Zeu erabilia izango zara NIRE ardo berria eragiteko. NIK Santuak baitauzkat Gazan itxita eta deitzen dizut otoitz egin dezazun libreak izan daitezen. Emaztegaia Libanon daukat. Bai, Emaztegaia Iraken ere, hain ezkuturik, hain zaindu gabea, zeruko Berba baten premian. Emaztegaia daukat Txinan. Haiek dira NIRE txinatar Emaztegaia, beraz, satanasek saiatzen da zuri bozatzen, zuri isilarazten, baina benetan diotsut, zeuk bakarrik altuago oihukatuko duzu.

Zuek denok, zuek, den-denok, has zaitezte Eskriturak ikasten NIK askatu ditudanak Elisabethi. Aitzurtu Berba bakoitzean. Zeren benetan diotsuet urrezko meatzea ezkutaturik dago oraindik etorri behar duena eta ez dagoena urruti. Gauza hauek ikusten dituzuenean gertatzen direla Israelen, jakizue NITAZ ez duela inork isekarik egiten ondoriorik gabe. Niko, jada eman dut Profezia bat, eta berarengan NIK adierazi nuen, zeren NIK, YAHUVEHK, diot ezin dela inori eman NIK ez dizuena eman zuek eman dezazuen. Beste behin, jar ezazue abisu hau munduaren aurrean, NIK hitz egin baitut. Badaude ondorioak gertatuko direnak, zeren NIK agindu diot Israeli damutu dadin.

Kontuz pentsamenduez etorriko zaizkizuenak Eskritura hauek ikasten dituzuen artean, NIK agindu dizkiodanak Elisabethi egun honetan irakurri eta haietan hausnartzeko (Ezekiel 9-16). Entzuten duzuenean ahots bat esaten: “YAHUVEHK ez luke hori egingo”, bakarrik hauxe jakizue: Oi, bai, egingo dut! Ez gutxietsi NIRE boterea, ez gutxietsi NIRE sumindura, igotzen egon baita infernu orroka bezala. Eragin du infernua izan dadin askoz beroago. Haiek hitz egiten dute berokuntza globalari buruz, infernuko sugarrak beraiek berotzen dute lur hau. Nahastu hau gizakiak eragindako kutsadurarekin, substantzia kimikoak airean, bat baino gehiago baitaude.

Aberatsek uste dute haiek bakarrik bizirik irtengo direla. Haiek sinesten dituzte satanasek diotsen gezurrak. Baina NIRE Berbak dio: “Otzanek jarauntsiko dute lur hau”, apalak, ez harroak eta arrandiak eta aberatsak. Aberatsak zarete NIREGANAKO fedearen medioz. Aberatsak zarete altxorren medioz besteek ezin dituztenak ikusi. NIK babesa bat eman nizuen inolako dirurik ezin duena erosi. NI naiz hegalak haien menpean zuek ezkutatzen zareten. NI naiz kementzen zaituena. NIRE Odola Kalbarioan isuria da salbatzen zaituen gauza bakarra NIRE Izenaren bitartez, NIRE Odolaren bitartez, baduzue lekukoa, baduzue testigantza. Lur honetan haien bizia amatatua dagoenentzat ere, bakarrik maskor bati buruz hitz egiten dute. Ezin dute hil egina dagoena betiko irauteko. Gorputzetik erbesteratua egotea da NIRE alboan egotea, haientzat zeinen izenak idatziak dauden Bildotsaren Biziaren Liburuan.

Berbaren amaiera.

Honela mintzatua dago, honela idatzia dago, 2007ko abenduaren 22an, Profeta Elisabeth (Elisheva) Elijah

Profezia hau bedeinkazioa izan bada zuretzat, mesedez, bidali e-posta eta jakinarazi iezadazu.

HITZ-ATZE

Elisabeth: Bidaltzen ditugu bedeinkazioak Kalebi, ABBA YAHUVEH, YAHUSHUAREN Izenean. Bidaltzen diogu kemena. Bidaltzen dizkiogu otoitzak. Eskertzen dizugu berak entzun dituela otoitz hauek. Eskertzen dizugu, ABBA YAHUVEH, berak idatziko duelako. Berak sartu ahal izango du ordenagailu batean. Ez dakit non dagoen, ABBA YAHUVEH, ez dakit nola egingo duzun. Baina nolabait, zelanbait, Berba emanda izango da eta berak jasoko ditu Profezia hauek kementzeko guzti haiek YAHUSHUAREN Emaztegaia direnak, Israelen, Jerusalemen, YAHUSHUAREN Izenean, Libanon, nonahi dauden sakabanaturik mundu honetan zehar, Zeruko Aita. ZEUK esan zenuen ez zeneukala Deialdiaren Neskasorik bat baino. Deabruak entzuten duenean uste duela hartu behar nauela zalantzarik gabe, baina bakarrik ZEUK baimentzen baduzu, ABBA YAHUVEH, ZEUK bakarrik zara sendatu zakizkiokeena YAHUSHUAREN Izenean. ZEU zara bakarrik askatzailea, YAHUSHUA. Bakarrik ZURE Odola isuria. Eskerrik asko, eskerrik asko.

Elisabeth: Amaitu dut.

Joainneyah: Gogoratzen zara esan zenuena?

Elisabeth: Maitea, grabagailua duzu.

Joainneyah: Niko, gogoratzen zara?

Niko: Israelgo gizona da berak jarraitzen duena ikusten, ile zuriduna, gizon zaharra.

Elisabeth: Bat gara. Ni atsekabetzen naizenean, bera atsekabetzen da. Gu denok bat gara. Gu denok hartu behar dugu komunioa, eta komunio bakoitzak …

Niko: Eduki bera gure otoitzetan komunio bakoitzean

Elisabeth: BERAK esan zuen: “Oraingoz ematen dizuet Kaleb izena”.

Niko: Ezekiel 9ko sekretuak gauza guztiak arakatuko dituztenak.

Joainneyah: Hitz egiten nengoen Elisabethi OVNIRI buruz. Jendeak ikusi zuen OVNI bat Biblian, idatzia zegoen.

Elisabeth: Ezekiel!

Joainneyah: Ikusi nuen.

Elisabeth: Hor bertan dago, YAHUVEHRENA da. Deabruak aizunketa du eta YAHUVEHK dauka benetakoa, hau eragin zuena.

Joainneyah: Nik esan nuen: “agian, orgak izango ziren ikusi zituenak”.

Elisabeth: Da hegazkin objektu identifikatu gabea.

Joainneyah: Eta hegan egiten zuten argia baino arinago. Horrela zioen nire Biblian.

Elisabeth: Eta Ezekielek ikusi zuen gurpila airearen erdian, eta ez hori bakarrik. Ni Nikorekin ihardukitzen nengoen guztietan, beti zegoen gurpila, gurpila beste gurpil baten barruan.

Joainneyah: Gogoratzen duzu ezer gehiagorik?

Elisabeth: Gogoratzen duzu ezer gehiagorik, laztana?

Niko: Ongi, hori zen hasieran. Beste guztia kasetean daukazu.

Elisabeth: Badakit.

Joainneyah: Asko esan izan zen. Zeuk errepikatzen zenuen ere.

Elisabeth: Israeli buruz, baita zerbait sartzen ari da Israelen. Hasi irakurtzen Ezekiel 9tik aurrera. Profezia bat daukagu. Espero dut Niko gogoratuko dela zein Profezia. Tintazko idazkariari buruz, profeta batek doana eta markatzen dituena Santu guztiak eta markarik ez duten horiek hilak izango dira.

Niko: BERAK esan zuen: “Ez uste ezin dudala edota ez noala hori egitera. Ez gutxietsi NIRE sumindura.”

Elisabeth: BERA haserre bizian dago.

Joainneyah: Israelekin?

Elisabeth: Haserre dago Israelekin, haserre dago fedegabetasunarekin. BERA haserre dago oraintxe bertan. Esan zuen deabruak ni hiltzea nahi zuela, ez baitzuen nahi Berba hau irten dadin. Dena zen arrazoiarengatik … Ez zen nigatik. Beraz, ondo, sekretuak ezkutaturik daude, Ezekiel 9tik hasita, eta gero irakurrarazi zidan 13a, dena profeta faltsuak arte. Ai, hau handia da! Ordea, YAHUVEH da. YAHUVEH da OVNI onen arduraduna dena eta izaki hegaldunak.

Joainneyah: Badakit. Satanasek denaren aizunketa dauka. Horrek esan nahi du YAHUVEHK daukala benetakoa, horrek esan nahi du OVNIAK existitzen dutela. Esan nahi dut, objektu hegalariak.

Elisabeth: Bai, objektu hegalariak. Hor bertan daude. Ezin dituzu ukatu. Ezin duzu hau ukatu.

Joainneyah: Badakit.

Elisabeth: Ez dut esan nahi orgak. Ez dira orgak. Nire Bibliak dio hegaldun izaki baten aurpegia duela. Giza aurpegia du, lehoiaren aurpegia eta arranoaren aurpegia. Lau dira berriro.

Joainneyah: Zer? Objektu hegalariak?

Elisabeth: Hegalak. Ezekiel 10 irakurtzen duzunean gurpilei buruz hitz egiten du, gero aurpegiei buruz hitz egiten du. Ez dut asmorik esateko ulertzen dudala, ez dut horren asmorik ere, sakona baita. Hau oso sakona da, eta ez da gertatu, baina gertatzear dago. Uste dut jaso dudala errebelazio hau oraintxe bertan gertatzen dela, eta uste dut dela alienijenak datozenean hona lur honetara eta borrokatzen daude gizakien aurka. Uste dut YAHUVEHK bidaltzen dituela BERE aingeruak, BERE armak ere, borrokatzeko aldi berean, gizakiek ezin baitute garaitu alienijen hauek.

Joainneyah: Ez, ez.

Elisabeth: Zerbait eduki behar dugu, naturaz gaindiko laguntza zerutik. Eta BERAK bidaltzen du santuentzat.

Joainneyah: Amen.

Elisabeth: Baina loturik dago Israelekin oraintxe bertan, gertatzen ari den guztiarekin Israelekin. Beraz, hori da uste dudana, Profezia berria izango dela Israeli buruz. Zeren esan nizun, azkenekoaren ondoren.

Joainneyah: Benetan?

Elisabeth: Hau benetan Israeli buruz izango da, denbora ikaragarrizkoa. Goretsia izan dadin YAHUSHUA!