PROFEZIA 96
JUBILEU URTEA YAHUVEHK DIO ASKATU ZAITEZTE ZUEN ZAMA HILETIK
IDATZIA/MINTZATUA RUACH HA KODESHEN GANTZUDURAPEAN
APOSTOLU Elisabeth (Elisheva) ElijahREN BITARTEZ
2008KO MAIATZAREN 3AN, SABBATH, OMER
2 KRONIKAK 36:16
Baina haiek Jainkoaren mezulariei iseka egin, beraien esanak gutxietsi eta barre egiten zieten profetei. Jaunak bere herriaren kontra zuen haserrea gainez egiteraino handitu zen eta ez zen salbabiderik izan.
EZ DAUDA EZ GIZONEZKOEN EZ ANDRAZKOEN IZENIK
Aspaldi ohartu nizun, Elisabeth, Ministerio honi ez ipintzeko ez gizonezkoen ez andrazkoen izenik, Ministeriorik egon aurretik ere. Zure espirituan ipini nuen, honako ezer ere ez luke izango egina zure eskuz, honako ezer ere ez luke izango egina zure ahoz. YAHUVEHREN ahotik jaio zen. YAHUSHUA zuen MASHIACHREN ahotik jaio zen. RUACH ha KODESHEN ahotik, zuen IMMAYAHREN ahotik jaio zen. Zure eskuz izango balitz, aspaldidanik lur jota egongo litzateke. Aintza Shkhinyahren haizeari esker lur guztian zehar putz egiten dabilena, haize Santua suspertzekoa. Ez da zure arnasagatik, bestela behea jota egongo zinateke.
ISAIAS 42:8
NI naiz Jauna, horixe dut Izena: ez diot NIRE ospea inori utziko, ez NIRI zor zaidan gorespena idolei emango.
* * * * * * *
AUDIOTIK KOPIATUA
Niko: 2008ko maiatzaren 3a, goizeko hamarretan.
Elisabeth: Dougen eskutitz bat jaso dugu Kathrynyahk bidalitakoa eta ez diot inoiz erantzun, baina bere eskutitzak irakurtzen didatenean edo nik irakurtzen ditudanean, negar egiten dut. Eta gaur irakurri nuen bere eskutitza eta mina nabari nuen nire sabelaren barruan eta nahigabea, Doug oso maitea da YAHUSHUA ha MASHIACHRENGATIK. Eta BERAK (YAHUSHUAK) esan zidan bitartekaritza egiteko eta otoitz beraren alde, ez baitago nahiko gogor otoitz egiteko nik otoitz egingo dudan moduan. Indar ugari kentzen dio, eta gero diot YAHUVEHRI, ez bainaiz hain ondo sentitu, hau egiteko lain gogor al nago? Baina, badakit banagoela, bestela BERAK ez lidake esango egiteko eta da egun honetan, Sabbath. Hain justu, da nire senarraren eta nire urteurrena. (Uf, arnas sakona)
Elisabethek otoitz egiten du hizkuntza Santuetan.
Otoitza: ABBA YAHUVEH, YAHUSHUA ha MASHIACH maitea: gizon honek Berba bat behar du. Kemenezko Berba bat behar du. Zuzeneko berba bat behar du. Gida behar du. Ez dezadan berba bat haragikoa hitz egin. Murgiltzen ditut nire ezpainak YAHUSHUA ha MASHIACHREN Odol isurian. Eskatzen dizut bakarrik zure Berbak sortu daitezen … hitz egin hizkuntza Santuetan.
Elisabeth: Bitartekaritza egiten dugu oraintxe bertan. Sartzen gara oraintxe bertan YAHUSHUA ha MASHIACHREN Izenean gure neba Dougen alde, asko maite zaituena, bakarrik jakin nahi duena zein izan beharko luke bere hurrengo pausoa. (Hizkuntzetan hitz egiten du) Zer nahi diozu esatea ZURE semeari? Zer nahi diozu esatea, YAHUSHUA ha MASHIACH maitea? Zer da esan nahi diozuna, ABBA YAHUVEH, maitea ZURE semeari? Erabili NIRE ezpainak, itxaroten dut, orain. Zain nago orain. Oi, aleluia! ABBA YAHUVEH, irten ez dadin ezta berba bat ere nire haragikoa, bakarrik zeruko berbak. Erregutzen zaitut, YAHUSHUA ha MASHIACHREN Izenean, zeren nire haragizko berbak ezin dute lagundu gizon hau, berak izan behar ditu Zeruko Berbak, YAHUVEH, YAHUSHUA eta AMA IMMAYAH, gure AMA RUACH ha KODESHEN Tronutik.
PROFEZIA 96
ENE seme laztana, utzi albo batera daramazun zama handia. Kendu gorpua zure lepotik. Zeren, zure emaztea zeruan egon arren NIREKIN, zeuk zama bat eraman duzu antzekoa dena zure lepoan gorpua eramatea bezala egunean 24 ordu. Zama hila, zama hila fakturena aspaldi gertatu zirenak. Hau da eguna, NIK dekretatzen dut, jubileu urtea da. Hau da eguna esaten dizudana askatu zaitezten zorra guztien zamarengandik dauzkazunak eta erabili itzazu gizakiak sortutako legeak, kilimonekoak, zein faltsifikazioa den NIK ezarri nuenarengandik izan dadin.
Imajinatu eta galdetu zure baitan, NEURE gogoa izan zitekeen zeuk zamatu dezazun gorpu batekin zeure lepoan egunean 24 ordu? Zeure osasunean eragina izan du, hainbesteraino NIRE mirariari esker bakarrik zaude bizirik, baina zu bizi zara NIRE Aintzarako. Barkatzen zaitut usteagatik egin behar dituzula gauzak gizakiaren erara. Ez da NIRE nahia faktura hauek ordainduak izan daitezen. Ez dut esan nahi zure hipoteka, zeure igarotako zorrei buruz nabil, zure emaztea oraindik lur honetan zegoen garaian zehar bereganatuak.
NIRE bihotza oso hunkiturik dago maitasunagatik, NIREGATIK daukazun maitasuna, zure emaztearenganako maitasuna, besteengatik egiten duzun guztiarengatik. NIRE bihotza hain hunkiturik dago, NIK ukitu nuen Profeta honen bihotza orain hitz egiten duenarena eta NIK negar egiten dut haren medioz, eta NIK jasaten ditut erditze-minak haren medioz. Bota gorpu hori. Ez eraman gehiago pisu hila hau zeren zuk ez diezu ezer zor, haiek ebasle osteak dira, ezin dituztenak ezta beraien zorrak ere ordaindu, halere, saiatzen dira zure odol guztia hurrupatzen, izaina bezala.
Hau da pentsatzen dudana kredituko txarteleko enpresei buruz. Hau da pentsatzen dudana ZORREN BILDUMAZALE hauei buruz. Erietxeak karutzen dituzte haien prezioak hainbesteraino, bizirik dagoenean gizaki bat ere, zorra zapaltzailearen ondorioz, egunero haiek hiltzen dira.
Izainak! Putreak! Banpiroak! Horixe dira instituzio hauek. HIPOTEKAZKO ENPRESAK SUNTSITUKO DIRA. ERREKARA JOANGO DIRA, AUZIA HIPOTEKARIOAK ZABALTZEARREN ETXEENA ERRUKIRIK GABE. NIRE SUMINDURA NABARITUKO DUTE, ETA BERAIEK GERATUKO DIRA ETXE BARIK, ZEREN UZTAKO DUTE EREIN DUTENA.
Maite zaitut, ENE kuttuna. Oi, mesedez, entzun egun honetan! Ez zen mentura NIK bidaltzea Profeta hau ibilbide honetatik. NIK ez diot ematen Deialdiaren Neskaso honi Berba bat guztientzat. Berak ez zukeen izango indar fisikoa egiteko, baina zeuk ez zenuenez ezer eskatu, NIK bedeinkatzen zaitut egun honetan. Zeuk eskatu zenuen NIRE aurpegia ikustea. Ordea, NIK ematen dizut Berba hau, zeuk ezin baituzu YAHUVEHREN aurpegira begiratu eta bizi, baina begira dezakezu NIRE Semearen aurpegia. Eskatu ikustea YAHUSHUAREN aurpegia. Egun batean, eta ez dago urruti, zeuk begiratuko duzu NIRE aurpegia, eta zure sariak jarraituko zaituzte zeruraino.
Eta zeuk berriro bilduko zara zure emaztearekin. Baina oraingoz, behar bat daukat egin dezazun. Beraz, Sabbath egun honetan, ematen dizut erantzuna zure otoitzei, eta askatzen zaitut zeure zorretik modu desberdinean, bakarrik obeditzearren eta, zuk eta zure emaztearen arteko maitasunaren adeitasunez, NIK ukitzen dut NIRE zerbitzariaren bihotza hain bereziko urteurren egun honetan.
ENE seme kuttuna, badago beste zerbait esan behar dizudana. Arau berri bat egin behar duzu: “Nik eta nire etxeak YAHUVEH eta YAHUSHUA zerbitzatuko dugu.” Edozein zure aterpean lo egiten duenari arau hau dagokio. Haiek, edo NEURE erara egiten dute, eta zeuk diotsezu hau NIRE araua dela, zure ABBA YAHUVEHRENA, edo ostikadaka jaurtiak dira bidaiatzera munduko autobidetik. Gogoratu zure izena ez dela YAH. Bakarrik egin dezakezu NIK diotsudana egin dezazun. Ez hartu inolako zamarik, NIK jarri dudana zama hori zure gainean ez badakizu behintzat. Eta gero zuk hartu zama eta utzi gurutzearen alboan. Ez saiatu gehiago eramaten, bidaiatzen egon baitzara eta zamak eramaten NIK ez ditudanak ipini zure gainean denbora luzeegitan. Badakizu eta jakingo duzu, dakarzkidazunean Berba hauek otoitzean, zehatz-mehatz zeri buruz ari natzaizun. NIRE seme altxorra zara. Orain, musukatzen dut zure bekokia. Eta hau bukatzen dut NIRE maitasunezko hitzekin. Finkatu zaitez NIRE Berban, ezin baitu gezurrik esan. NIRE Berban jarraitzen duzunean, NIK jarraitzen dut zuregan.
OHARRA
Ez dut uste mentura denik mezu profetiko hau etortzea Omerreko kontaketan, kontatzen ditugun artean egunak Mendekoste egunera arte, dizipuluak bete zirenean seinale, mira eta botereak, RUACH ha KODESH lirainak bete zien artean goiko gelan. Jubileu Urte bat behar baduzu, suntsitzen ari zaizkizun zorretatik aske bihurtzen zarenean, aitortu YAHUVEHREN Berba hau zuretzat bezala. Ez dago lotsarik honetan, zeren ZORREN BILDUMAZALEAK ere, besteak beste, bankuak, kreditu txarteleko instituzioak, hipotekazko enpresak eta hainbat nazioen gobernuak Amerika barne, eskatu behar izan zuten diru gehiago mailegatua, ez baitziren gauza haien zorrak ordaintzeko. Halere, pertsona berdin hauek datoz gizaki arruntarengana haien kostu handiko abokatuekin eta mehatxuekin, errukirik erakutsi gabe. YAHUVEHRI ez zaio batere gustatzen eta niri pena ematen didate aberatsak. BERAK bidaltzen duenean Epaiketa haien gain, izango da beste inolako ez bezalako mendekua, eta zapata egongo da beste oinean.
Iraintzen gehiengoari, argitzen besteei, Apostolu Elisabeth (Elisheva) Elijah
Profezia hau bedeinkazioa izan bada zuretzat, mesedez bidali iezaguzu e-posta jakinaraziz.