PROFEZIA 99

NIK, YAHUVEHK, DIOT NIRE PAIRAKORTASUNAREN ATZERAKO KONTUAN ZAUDETE

IDATZIA/MINTZATUA RUACH HA KODESHEN GANTZUDURAPEAN
APOSTOLU Elisabeth (Elisheva) ElijahREN BITARTEZ
2008KO MAIATZAREN 25EAN
OMERREN EGUNETAN ZEHAR


2 KRONIKAK 36:16
Baina haiek Jainkoaren mezulariei iseka egin, beraien esanak gutxietsi eta barre egiten zieten profetei. Jaunak bere herriaren kontra zuen haserrea gainez egiteraino handitu zen eta ez zen salbabiderik izan.

EZ DAUKA EZ GIZONEZKOEN EZ ANDRAZKOEN IZENIK
Aspaldi ohartu nizun, Elisabeth, Ministerio honi ez ipintzeko ez gizonezkoen ez andrazkoen izenik, Ministeriorik egon aurretik ere. Zure espirituan ipini nuen, honako ezer ere ez luke izango egina zure eskuz, honako ezer ere ez luke izango egina zure ahoz. YAHUVEHREN ahotik jaio zen. YAHUSHUA zuen MASHIACHREN ahotik jaio zen. RUACH ha KODESHEN ahotik, zuen IMMAYAHREN ahotik jaio zen. Zure eskuz izango balitz, aspaldidanik lur jota egongo litzateke. Aintza Shkhinyahren haizeari esker lur guztian zehar putz egiten dabilena, haize Santua suspertzekoa. Ez da zure arnasagatik, bestela behea jota egongo zinateke.

ISAIAS 42:8
NI naiz Jauna, horixe dut Izena: ez diot NIRE ospea inori utziko, ez NIRI zor zaidan gorespena idolei emango.

* * * * * * *

SARRERA

Bost bikote txinatar zeuden ezkontza argazkiak ateratzen lurrikara jo zuenean maiatzaren 12an, eta denak irten ziren zauririk gabe. Erretratua atera zen lekua, ehun urteko abadetegia, suntsitua izan zen.

YAHUVEHK sarritan ematen dizkigu “argazkiak” historian profetikoak diren gauzei buruz. Hau, uste dut gertatu zela Txinako arestiko lurrikaran eta BOST Emaztegaien argazkiak, saiatzen zirenak konpromisoa hartzen, hain justu, lurrikarak jo zuenean (interesgarria, ez da? Konturatu zineten BOST Emaztegai zirela?). Mundu honetako argazkia da YAHUVEHRI erronka egiten diona esanez gutxi gorabehera: “Jan dezagun eta edan eta poztu gaitezen”, azkeneraino. Argazkiak erakusten dituzte bost emaztegaiak, denak nahasirik zutunik lurrikara OSTEAN, haien soinekoak lurraz lohituak, eta eraikinak birrinduak zeuden eta hautsa eta lohia haien inguru guztian metaturik … A zelako munduaren argazkia! Ai munduaren zoritxarra iseka egiten diona Bizitzaren Santutasunari: abortua, eutanasia, homosexualitatea eta sexu-bereko ezkontzak. YAHUVEHRI ez zaio luzaroan iseka egiten. Ai nazioen zoritxarra lepoa ematen diotenak YAHUVEH Sortzaile bakar eta benetakoari, eta YAHUSHUA a MASHIACH MESIASI eta gure Ama Bikaina RUACH ha KODESHI!

Ironikoa da 5 emaztegai zutunik egotea suntsipenaren erdian, santutegiaren triskantzan. Gogorarazten didate 5 neskaso tuntunak YAHUSHUAREN parabolan deskribatzen direnak itxaroten bere senargaiak haiek eramateko. YAHUSHUA badator, baina bakarrik eramango ditu 5 birjina jakintsuak olio soberan haien argiontzietan. Irakur ezazue lurrikarari buruz eta begiratu Txinan atera ziren argazkiak, beraien soinekoak lohiturik daude, urratuak, eliza zaharra antolatua birrinduta dago. Itzartu eta ikus ezazue hau ez dela mentura. Irakurri Profezia, otoitz egin eta ikus ezazue YAHUVEHK aipatzen duela bereziki Txina eta dio hau zeruko epaiketa zela, eta Txinan gertatu zena, gertatuko da Kalifornian eta beste Estatu, nazio eta lurraldeetan, hain zuzen ere Amerikan, gutxien espero dutenean. Txinan hil ziren 60.000 lagun eta oraindik kontatzen dabiltza, azkeneko informazioen arabera. Irakurri YAHUVEHK esateko daukana honi buruz. OTOITZ EGIZUE DUIN AURKITUAK IZAN ZAITEZTEN BERE SUMINDURATIK IHES EGITEKO, kontatzen duen artean BERE pairakortasuna amaitzen den egunera arte. GUK OMERREN EGUNAK KONTATZEN DITUGUN BEZALA, HORRELA ERE YAHUVEHK KONTATZEN DITU EGUNAK BERE PAIRAKORTASUNAREN AZKENERAINO, ETA AI MUNDUAREN ZORITXARRA HORI GERTATZEN DENEAN!

Ez zaitezte atzipetuak izan, zeren Jainkoari ezin zaio iseka egin ondoriorik gabe. Horrela egiten dutenei satanasek iseka egiten die, berak ezagutzen duelako hori egitearren ordaindu beharreko prezioa, berak ordaintzen du prezioa betikotasunerako.

APOKALIPSIA 6:7

Iritsi baita HAREN haserrearen egun handia, eta nor egongo da zutunik?

Joanek, Apokalipsiaren 6garren kapituluan, deskribatzen du gizateriaren historiako otoitz batzarra alferrikakoena, negargarriena. Otoitz egizue orain, zuen otoitzak oraindik entzunak izan litezkeen artean, errukirako. Damutu zaitezte eta bueltatu bekatutik oraindik denbora dagoen artean. Bihar beranduegi izan liteke.

Intziriak eta aiotsak, garrasiak eta aldarriak, kexak eta xuxurlak, dena entzungo da YAHUVEHREN Egun Horretan datorrena, YAHUVEHREN sumindura eta epaiketak askatuak izaten direnean. Mendiak eta irlak ere, euren lekuetatik kenduko dira.

Baina ordurako, OTOITZAK ETA GIZON ETA EMAKUME BEKATARIEN INTZIRIAK IZANGO DIRA LAR TTIPI ETA BERANDUEGI.

Gizon eta emakume antzezlari ospetsu guztiak, elkarrizketatzaileak, politikoak, baita erregeak, presidenteak, beste nazioen gobernatzaileak, sinetsi zituzten deabruaren gezurrak, eta zientzialariak, eta jarri zituzten haien konfiantza eta itxaropena beraiengan eta besteengan, giza gaitasunekin. Ipini zuten haien fedea diruan, dena eros dezakeena, ostera, batuko dira izuan hots egiten duten horiei. Eskatuko diete haitzei eta mendiei haien gain eror daitezen, YAHUVEHREN suminduratik ezkutatzeko, eta YAHUVEHREN Seme Bakar-sorturikoarengandik: BERE Izena YAHUSHUA ha MASHIACH da.

YAHREN Epaiketak seguru direla uste duten horien artean gaude. Ez dugu ezagutzen eguna ezta ordua. Baina YAHUVEHK benetan lurra astinduko du, sekula inoiz astindua izan ez den bezala, eta BERAK emango dio UNIBERTSOAREN ERREGE bakarrari: YAHUSHUA ha MASHIACH.

Oharra: Berba Profetiko honetan kanpoan utzi dugu gizakiaren izena. Elisabeth, Niko eta Katherynyah kide baten alde otoitzean zeuden YAHUVEHRI obeditzeko ahalegintzen zena. Bera uztarri desorekatu ezkontza batean dago, eta arriskuan ipintzen dabil AMA SHKHINYAHK eman zion asmakizun bat, uztarri desorekatu honetan jarraitzean. YAHK dio asmakizuna ez dela osatua izango, bera ezkontza honetan jarraitzen duen bitartean, YAHUVEHRENA ez zen ezkontza bat.

Otoitzean hasi bezain pronto, Kathrynyahk entzun zuen “harea iraulkorra” berba, eta ikusi zuen ikuskari bat gizon batena hondoratzen harea iraulkorren artean. Neba honek zarraturik dago harea iraulkorretan. Kathrynyahk gero ikusi zuen hormigoi blokeak bere oinen gainetan. Elisabethek esan zuen bera ohitu egin zela hormigoi blokeetara eta mugitu ezinera, baina berak ikusi zuen ikuskari bat mailu handi batena bere eskuan, berak erabakitzen bazuen erabiltzea. Bera aska zezakeen hormigoi bloke horietatik, berak horrela erabakiz gero. Bere boterearen barne dago egitea baina beren erabakia da.

AUDIOA HEMEN HASTEN DA

Elisabeth: Berak mailua du eskuan, eta hormigoia apur lezake, erabakitzen badu, erabakitzen badu.

Niko: Otoitz egiten dugu gure nebarengatik, lanean dagoena asmakizunean, eta okerreko bidetik doana. Hari gidatzen ibili gara ustez egin behar duenari buruz, eta berak okerreko bidea hartu du. Beraz, otoitzean eta bitartekaritzan gaude honengatik. Eman behar dizkiogu aholkuak eta jada ez dago astirik. Ez dago astirik, obedientzia hertsirako baizik. Neska hauek jasotzen dituzte ikuskari eta gauza asko, jariotzen utziko diet.

Kathrynyah: Sentitzen dut Jaunak oinaztua bidali eta hormigoi hura kolpekatuko duela

Niko: Zer da oinaztu hori?

Elisabeth: Gantzudura da, RUACH ha KODESHEN sua, oraintxe bertan, hormigoi hori joko duena YAHUSHUA ha MASHIACHREN Izenean. Baina berriro, berak bere aukera dauka. Jarraitzen dut entzuten behin eta berriro eta berriro. Bera ohituta dago hormigoizko zapatak eramaten, beraz, bera ohituta dago mugitu ahal ez izatera, bera ereguzale bihurtu da. Bera oso ohituta dago aginduak jasotzera bere emaztearengandik, Gary dagoen bezala. Hain ohiturik dago eta ostera, badaki. Badaki zer egin behar duen. Besteei begiratzen die esan diezaioten zer egin behar duen, baina berak badaki erantzuna. Badaki ez duela itzuli behar lanera. Inoiz ezin du esan jaso zuenik “Horrela dio YAHUVEHK” lanera itzuli behar zuenekoa. Bere “lana” zen asmakizun hori. Bere emaztea zen eman ziona agindua lanera itzuli behar zuela. Berak ultimatuma ematen ari zaio eta zuk (Elisabethek hizkuntzetan otoitzean hasten da) jakinarazi behar diozu, bere larderia eta manipulazioa ez dutela aurrera egingo, berak ezin duela erabili kontrol mentala, manipulazioa, larderia zure aurka. Bera oso obsesionaturik dago segurtasunarekin. Izan ere, bera lotsaz beterik dago, bera nahiago du bere gurasoak, familia txunditu. Ez dakit hauek izango ote diren bere benetako gurasoak, edo berak bueltatzen den haiengana gurasoen aholkuaren eske, baina diote: Ez da itzuli lanetik oraindik? Zenbat aterako duzu honengatik? Beraz, bere harrokerian dago gakoa. Bera ez dago inon ere ez, inon ere ez, ikusten dut liburu bat orrialde zuri batekin. Bera ez dago inon, inon ere ez bere orrialdean, inon ere ez, inon ere ez, inon ere ez zure orrialdean. Zeuk jarraitzen duzu nahi izaten zure orrialdean ager dadin, baina bera ez dago hor.

PROFEZIA 99

Noren beldur izango zarete, dio YAHUVEHK? ENE seme maitea ………………. Nori duzu beldur gehiago? Nor iraintzen zara beldur, desobeditzen?

Frogatuak izaten ari zarete. (Irteera 20:20; Zakarias 13:9). Ez dago bat, ezta bat, ezta bat, ezta bat, ezta bat, ezta bat, ezta bat ere YAHUSHUA ha MASHIACHREN Emaztegaikoa ez dena frogatua izaten oraintxe bertan, ikusteko nori obeditzen zakizkioten, ikusteko nor zareten beldur iraintzeaz. Hobe duzue NI izatea. Hobe NI izatea. Hobe NI, YAHUVEH, izatea. Hobe duzue YAHUSHUA izatea, zuen MASHIACH. Zeren, ez al zuen BERAK eredua jarri? BERAK ukatu zuena YAHUVEHRI desobeditzera. BERAK uko egin zion BERE Zeruko Aita desobeditzeari.

Denbora gutxi falta da. Belar txarrak kentzen ibili naiz, banan-banan. Ez dago dohain igotzea gehiagorik. Esan nizuen NI atzera kontuan nagoela NIRE pairakortasunarena. Zergatik uste duzue jarraitzen dizuedala galdetzen: “Omer kontatzen zabiltzate?”?

LEBITARRENA 23:15-16

Gari-sorten oparia aurkeztuko duzuen egunetik, hau da, larunbat biharamunetik hasita, zazpi aste zenbatuko dituzue; berrogeita hamar egun izango dira, beraz, zazpigarren larunbat biharamuna arte, eta orduan beste labore-opari bat eskainiko diozue Jaunari.

Orain ezin badidazue entzun, nola entzungo didazue orduan? Ministerio honek dauka gantzudura nahia emateko herriari zeinen izenak idatziak dauden Bildotsaren Biziaren Liburuan, NIRE ahotsa entzun dezaten, NIRE nahia bete dezaten, zuek eredua baitzarete haientzat. Zer egingo duzue…? NIK badakit.

TRAIDOREKERIA GARAIA

Oso erraza izango litzateke NIRETZAT, modu errazean egitea zuentzat, baina, nola gaindituko zenuten test hura? Nola erakutsiko zenukete obedientzia? Nola erakutsiko zenukete NORI maite duzuen gehiago? Honek balio du gizon guztientzat orain eta emakume guztientzat orain uztarri desorekatuko ezkontzetan daudenak. Ez zen izan NIRE eskuaz haiek bildu zirela. Zer egingo duzue Tribulazio Handiko denbora datorrenean, eta ez zarete duin aurkituak NIRE Emaztegaia deituak izateko, ez bazarete duin YAHUSHUAREN Emaztegaia deituak izateko? Zeren, gogoratu, YAHUSHUAREN den guztia, NIREA da, eta NIREA den guztia, NIRE Seme YAHUSHUA ha MASHIACHRENA da. Zer egingo duzue atzean utziak izango zaretenean? Mereziko zuen? Zeren uztarritu zarenekin beraiek, izango dira traditzen zaituztenak. Zer egingo duzue? Gogorra dela orain uste duzu? Ez duzu batere ideiarik ere. Garai horretan, senarrak tradituko dute emazteak, eta emazteak tradituko dute senarrak. Umeak tradituko dute gurasoak, eta gurasoak tradituko dute umeak. Es da egongo leialtasunik. Familia bakarra garrantzia izango duena izango da YAHUSHUA ha MASHIACHRENGANAKO familia. Hauexek izango dira bakarrak zeinengan konfiantza izan ahal izango duzuen. Baita arrotza batekin topo eginez gero ere, ezagutuko duzue nortzuk diren. Denentzat ikus lezakeena izango da.

Beraz, ……………… eta ……………….., eta beste gizonak zeini Nikok ministratzen ari zaien, NIK ez ditut deuseztatuko haien frogak. Hori da zuek nahi duzuena NIK egin dezan. Denok frogatuak dira. Ez al dio NIRE Hitzak “zuen fedearen frogak urreak baino baliotsuagoak dira? (1 Pedro 1:7). Hau, zeinen medioz hitz egiten dizuet orain, bost hauek, irudikatzen dutenak bost neskaso jakintsuak, denak frogatuak izan dira. Adamek oinez joan zen bere etxea deitzen zuen horretatik, urte asko, askoren zehar. Bera urrutiratu zen ondo ordaindutako lanpostu batetik eta, zenbat denbora itxaron zuen ezkontza bihurtu arte? Halere, NIK esan nion aldentzeko oinez. Joainneyahk utzi egin behar zuen bere familia biologikoa, bere sabeleko semea. Zuek denok, zuek denok, zuek denok, amaren bihotza NIGANA datorrena hain jipoitua, eta haustuta eta ubeldua. Zuek faltan botatzen duzue zeuen seme-alabak, baina ipini zenituzten sakrifizioaren aldarean, eta hori ere zuri buruz doa, Niko, eta zeuk esan zenuen: “Egizu beraiekin nahi duzun bezala, beraiek ez baitira nire haurrak, ZUREAK dira.” Beraz, altxatzen dizut haur espiritualak, deitzen dizutenak, ama eta aita bezala eta nahi dutenak zure aholkularitza, eta nahi dutenak zure maitasuna. Obeditzea nahi dute eta NIK diotsuet gidatu eta aholkatu dezazuen. Eta zuei izualdia ematear nago: haur espiritual hauek gehiago maite zaituztete zuen seme biologikoak inoiz maite ahal izango lukeenak baino. Haiek errespetatzen dizute. Haiek ohoratzen dizute. Ez iezaiezue baloratu behar baino gutxiago haietako inori. Pairakortasuna duzuenez zuen haur biologikoekin, eduki ezazue pairakortasuna zuen haur espiritualekin. Ez altxatu eskuak esanez: “Nahiko izan dut.”

Niko: beste mandatu bat ematen dizut. Badago norbait zeinekin altxatu dituzu eskuak eta esan duzu: “Nahiko izan dut”. Ez zenion jada jaramonik egin eta berak deitzen dizu aita. Ezagutzen duzu Jeremias izenagatik. Idatzi behar diozu. Berarekin iharduki behar duzu. Berak aita deitu zizun.

(Hainbat hilabete osorik igaro ziren berari jaramonik egin barik. Profezia hau eman ondoren, Niko sartu zen gure e-postan eta igarri nork bidali zigun e-posta bat, bai, Jeremiasek bidali zigun e-posta bat eta berriro harremanetan gaude Jeremiasekin. Hau baieztapen gehiago da Berba honena YAHUVEHRENGANDIK datorrela.)

Ez harropuztu jendeari sinetsi arazteko beti esaneko izan zaretela NIRI, zeren denak, denak, denak noizbait borrokatu duzue, zuek denok esan zenuten: “Nahiago nuke neure erara egitea.” Bakarrik da NIK eman nizuela astinaldi apartekoa, zuek denok ikasi zenutela txarrean. Eta horregatik orain diozue: “ZEUK diozuna, ABBA YAHUVEH, egingo dut ZEURE erara.” Ez dut behar ezta ahotsa altxatu ere. Badakizue noiz egiten duzuen txarto. Ez diot inor perfektua denik, NIRE Seme YAHUSHUA izan ezik, baizik eta, diotsuena da, espero dudan guztia NIRE haurrenetako edozeinenagandik da, behintzat, saiatu dezaten.

Beraz, … egizue zuei zegokizuena, badakizue zer esan nizuen egin dezazuen. Badakizue zer esan nizuen egin ez dezazuen. Satanasek ez du nahi asmakizun hau argitaratua izan dadin. Beraz, berak dauka andre bat bitartean traba egiteko bidean. Eta bera da orro egiten duen sagua bezala, eta zuek ibilkatzen zarete bazterrera. Nola errespeta lezake berak hau?

Denbora aurreratuago dago zuek uste baino, eta NIK bidali nuen Txinara eredu bezala, gertatzen denarena NIRE pairakortasuna amaitzen hasten denean. Aspaldi eman nizun Berba bat, Elisabeth: “Round baten azkena, orain round bira”. KONTUZ, TXINA, ROUND HIRU BAITATOR! (Txina izan berri du izugarrizko lurrikara gutxienez 60.000 lagun hil dituena).

ISILDURA HOMOSEXUALEN EZKONTZEN AURREAN

Eta Amerika, oraindik ez naiz hasi ere. Behin eta berriro esan nuen: “Gorde dut txarrena azkenerako”. Ezta, ezta, ezta hasi ere ez duzue egin NIRE sumindura dastatzen. ETA EUROPA, EZ USTE IHES EGINGO DUZUNIK ZURE AZKENETATIK. Oraintxe bertan, bakarrik dago ahots ozen bat protestatzen duena NIK higuintzetzat hartu dudan horren aurka, eta NIK erabiltzen dut eliza katolikoa, gogoratu, astoa erabili nuen bezala, beraren medioz hitz egiteko (Zenbakiak 22:22-32). NIK erabiltzen dut eliza katolikoa ohartzeko, ohartzeko biziaren santutasunari buruz. Non daude besteak? Non daude beste erlijio antolatuak? Intziri nazioarteko bat sortu behar izan zukeen bateratzeagatik animalia bat eta giza enbrioi bat, horrelako egitasmoa bururatu izateagatik ere, izatea erdi gizakia erdi animalia. Ez duzue ezta hasi ere konprenitzen hasi duzuen bidea. Iseka egidazue Ezkontzaren Santutasunarekin! Sexu berdineko ezkontzaren aurka sortu behar zukeen intziri mundu guztikoa. Zergatik horrelako isiltasuna? Non daude elizak? Zergatik ez dira altxatzen guzti horiek islamen? Axola zaie marrazki bizidunak! Izua bidaltzen dute edozeini ez dagoena haiekin ados. Baina, zergatik daude hain isilik?

IRATZARTZEA GORDINA

Horregatik NIRE pairakortasunaren atzerako kontuan nago orain. Uste zenuena gertatzeko hainbat urteko urrutian zegoela, zuek denok, zuek denok, daukazue iratzartzea gordina hurbiltzen zaizuena. Agintzen nabil Ministerio honi egin dezaten egin beharrekoa, eta egin dezatela arin. Ez dago jada astirik mainak egiten duten haurrei lar zaintzeko. Haiek haz daitezen garaia da. Gizonak gizon izan daitezen garaia da. Horregatik ipini ditut andreak agintaritzan. Horregatik altxatu nuen Debora. Gizonak dira Barack (Epaileak kapitulu 4). Koldarrak dira! Ez NIRE gizon guztiak, NIREAK dauzkat, NEURE gizonak. Eta haiek entzuten dute NIRE ahotsa eta hitz egiten dute NIRE Berbak, baina, Oi, hain gutxik! Hain gutxik! Eta zuek, andreak, izuturik izan zarete uztarri desorekatu ezkontza hauetan, eta Eskriturak erabili dira zuen aurka zuei esateko: “Zaude isilik”. NIK bakarrik esan nizuen senar horri obeditzeko, NIRE Berbarekin bat zetorrenean. Ez badu egiten, ostikada emaiozu ubiderantz. Nahiko da! Nahiko da!

ENE seme maitea, Niko, NIK gantzutzen zaitut egun honetan hitz egin ditzazun Berbak ausardiaz gizon hauei, gogoratu ahal izan daitezen nola ustez izan behar duen gizon bat. Haiek NIRE gustukoak izan behar dute, haiek inolako emakumeri atsegin izan aurretik, inolako umeari atsegin izan aurretik. Eta ezkontzan uztarri desorekatuan dauden emakumeei, gogorarazten dizuet Deboraren espiritua. NIRI atsegin izan behar duzue. YAHUSHUAREN gustukoak izan behar zarete. Edozein gizonari atsegin izan aurretik, zure umeei atsegin izan aurretik. Obedientzia, obedientzia, obedientzia hobea da sakrifizioak baino. ERAMAN ITZAZUE ZUEN HAMARRENAK, ERAMAN ITZAZUE ZUEN ESKAINTZAK, ERAMAN ITZAZUE ZUEN GORESPENA, NIRI OBEDITZEN EZ BAZABILTZATE. Zeren, orain ez badidazue obeditzen, zerk eragiten dizue pentsatzera obedituko didazuela Tribulazio Handian, salbuespenezko izango denean Profeta bati horrela hitz egiten entzutea? Ikasi obeditzen orain! Nola erakusten duzue maite duzuela YAHUSHUA ha MASHIACH? Ez al du NIRE Berbak esaten: “Maite banauzue, obedituko didazue.” (Joanen Ebanjelioa 14:15, 21). Nola erakutsi zuen YAHUSHUA ha MASHIACHK BERAK YAHUVEH maite zuela? Obeditzen NIK esaten dudan Berba bakoitza. Ez iezadazue promesik egin inoiz betetzeko asmorik ez dituzuenak.

Ez naute arduratzen ezkontza botoak gizonengandik datozenak ezkontzetara NIK bildu ez nituenak ere, eta orain ikusten zarete elkar zarenengatik. Bakarrik axola zaizkit NIK ordenatu ditudan ezkontzak zerutik. Eta, nola dakizue ordenatuak ote diren zerutik? Bat zarelako NIGAN. Egia da Hitzak diola senarra izan beharko lukeela etxeko agintari espirituala. (Efesoarrei 5:22)

EFESOARREI 5:22

Emazteak izan daitezela beren senarren menpeko, Jaunaren menpeko bezala.

Eta senar hori ez denean gauza etxeko agintari espirituala izateko, orduan, NIK izango dut etxeko agintari bat, bai emakumea, bai ume bat, NIK izango dut norbait NIRE Berbak hitz egiten dituena. NIK izango dut nonor NIRE Berbak hitz egiten, baita ume ttipia ere, NIK edukiko dut norbait NIRE Berbak hitz egite dituena. NIRE aintza agerian egongo da denak ikus dezaten. Zuek, eliza ezarriko honetan: badakizue kiratsa direla NIRE sudurrarentzat, baina diozue izan behar duzuela eraikin bat biltzeko. Zer gertatu zen NIREKIN biltzeari aurrez aurre? Zer gertatu zen NIRE Semearekin biltzeari aurrez aurre? Omerren atzerako kontuan zaudete. NIRE pairakortasunaren atzerako kontuan zaudete.

Ai, Ai, Ai! Ai lur honen zoritxarra NIRE pairakortasuna amaitzen denean! Otoitz egizu duin aurkitua izan zaitezen NIRE suminduratik ihes egiteko! Hauxe izan beharko luke zuen etengabeko otoitza zuen egun guzti eta bakoitzetan. NI ez nago haserre NIRI obeditzen nautenekin, NI ez nago haserre NIRI obeditzeko ahaleginetan daudenekin. NI ez nago haserre esango dutenekin: “Erne nago ZURE ahotsa entzuteko. Gidatu nazazu eta eraman.” Ez nago haserre esango duten horiekin: “Mesedez, barka nazazu”. Haserre nago ukatzen dutenak NIRI obeditzeari. Eta Epaiketa hasten da YAHUVEHREN Etxean. Paganoek ez dakite nola entzun NIRE ahotsa. Baina NI haserre nago NIREAK direla aitortzen duten horiekin eta YAHUSHUA ha MASHIACHRENAK direla eta uko egiten diote obeditzeari!

TXINA

Txina dastatzen dabil NIRE sumindura orain. Baina NIK askatzen ditut NIREAK diren horiek. Haiek altxatu ziren eta esan zuten: “Hemen ez ditugu baimentzen Bibliarik”. Haiek espetxeratzen dituzte NIRE Santuak, benetan maite nautenak eta NIRI zerbitzatzen zaizkidanak, haiek hilarazten dituzte, haiek torturatzen dituzte, haiek gosez hiltzen uzten dituzte. DASTATU NIRE SUMINDURA, TXINA, GEHIAGO BAITATOR!

(Elisabethek dio: Ikuskaria daukat oraintxe bertan eta hodeiak ikusten ditut, eta hodeien barruan, lurrikararen aurretik, nik Nikori esaten nengoen, eta orain, ulertzen dut zergatik. Hodei bat zegoen eta zeukan, begiratzen badugu, esango genuke zeukala ostadar distiratsuena (ez gatoz bat iruzkin guztiekin YouTubeko lotunearekin) hodeian, baina NIK ikusi nuen YouTuben eta beste albiste tartean. Hain distiratsua zen, kolore desberdinetako argiak, hodei zuri baten barruan, eta hain polita ikusten zen, eta esan zuten 30 minututan zehar, hondamenezko lurrikararen aurretik, hodei hauek zeuden, eta ikusi nituen ateratako argazkiak eta gauza izan behar dugu argazki hauek erakusteko, denak ikus ditzaten, baina orain ulertzen dut, eta esan nuen: Zergatik horrenbesterainoko edertasuna aurretik joango litzateke lurrikaratik Txinan? Eta hauxe da YAHUVEHK esaten didana orain ikuskari hau erakusten didan artean.)

Zeren ostadarrak irudikatzen du promesa bat eta NIK egin nien promesa bat NIRI hots egin zidaten horiei, atsekabetuak, pertsegituak, Txinan martiriak izan ziren horiei kartzelan egoteagatik, kartzelan dauden horiek eta torturatuak izan direnak YAHUSHUA gurtzen dutelako. NIK promes egin nuen haien mendeku hartuko nuela. Eta hau hasiera baino ez da, Txina. Hau hasiera baino ez da, adibide bezala, mundu honetan zehar nazio batek gauza bera egiten duenean.

HAARP

Ez du esaten NIRE Berbak NIK, YAHUVEHK, mendekua hartzen dudala? Mendekua NIREA da, dio NIK, YAHUVEHK (Deuteronomioa 32:35). Hots egidazue eta NIK eragingo dut zuen etsaiek lasterka egin dezaten zazpi norabide desberdinetan. Zenbat norabide desberdinetan lasterka egiten duzu orain, Oi, gobernu txinatarra? Baina NIK ziurtatzen naiz Aingeru Santuak hor daudela babesteko eta hornitzeko zuen senideak YAHUSHUA ha MASHIACHRENGAN. Ai, munduaren zoritxarra zeren, begiratu Txina! Ikusiko duzue Txina jo zuena joko duela Kalifornia. NIK ez ditut aipatuko munduko beste lurraldeak. Baina Amerika, harpa jotzea nahi duzu? (H.A.A.R.P.) Itxaron NIK jo arte NIRE harpa. Zeuk eguraldia kontrolatzea nahi duzu? Ez duzu ezer ikusi oraindik.

Nahasmena bidaltzen nabil zientzialariei. Nahasmena bidaltzen nabil astronomoei. Zorakeria dago Etxe Zurian. Zorakeria dago Gobernuan. Herriak lasterka egiten du batera eta bestera. Politikariak zoraturik daude. Nola gida dezakete herria? Beraz, hots egidazue. NIRI hots egidazue. Egidazue hots NIRI oraindik NI prest nagoen bitartean entzuteko, egidazue hots. NIK ez dut ezer egiten lehenengo hits egin arte profeten medioz (Amos 3:7).

AMOS 3:7

Ez, Jainko Jaunak ez du ezer egiten bere zerbitzari profetei bere asmoa azaldu gabe.

NIK ohartu nuen Profeta honen ahotik gertatuko zena Amerikatik irten ziren unetik. Profezia bat irten zen eta ohartu zizuen zer gertatuko zen petrolioaren prezioa gorantz egiten duenean, NIK ohartu nizuen janarien prezioei buruz (Profezia 85), NIK ohartu nizuen kostuei buruz. NIK ohartu nizuen kamioien gidariei buruz, haien gastuak areagotuko baitziren. Ez duzue ezer ikusi oraindik.

Baina jakizue hau. Gosete hau ez da NIGANDIK eraginda. Diruzalekeriaz beterik dauden horien manipulazioa da, urrea eta zilarra metatzen dutenen artean haientzat, eta azpilanean aritzen dira behartsuei hiltzeko. Hasi zen abortuarekin eta gero eragina izan zuen ahulegi zeuden horiekin haien burua babesteko. Hauxe zen NIK hitz egiten dudan genozidioa. HERIOTZA DAGO TXERTOETAN. Ohartu dut behin eta berriro. Mundu honek sinesten duenez ez duela behar haur txiroak, ohartu nizuen eragina izango zuela adinekoekin. Hori dena genozidioa da. Hau dena da aberatsak hornituak izan daitezen haien begietan. Eta orain eskuak kurumilkatzen dituzue galdezka zergatik suizidioa hain altu den gazteen artean. Zuen itxaropen bakarra YAHUSHUA ha MASHIACHRENGAN dago. Zuen itxaropen bakarra damutasunean eta obedientzian dago. Zuen itxaropen bakarra NIRE errukian dago. NI pairakor bainaiz. Beraz, ekin egiten zenuenari. Jarraitu ohartzen, hitz egiteko askatasuna duzuen artean, agintedunak baitaude zuei isilarazten saiatzen direnak, NIRE benetako Profetak isilarazten saiatzen direnak. Beraz, hitz egizue, ahal duzuen bitartean.

Hitzaren amaiera.

HITZ-ATZE

Niko: maiatzaren 25ean, amaitua arratsaldeko 9:24 minututan. Hasi ginen otoitzean anai baten alde, borrokatzen dabilena obedientzia osoan ibiltzen, eta bakarrik otoitz egiten genuen ikusteko nola lagundu genezakeen, eta gidatu eta aholkatu.

Elisabeth: Uztarri desorekatuko ezkontza da, eta berak asmakuntza dauka mundua aldatzeko, eta uztarri desorekatuko ezkontza dena eusten du.

Niko: Beraz hau da irten zena hortik. Berba hau etorri zen eta mekanografiatuko dugu munduarentzat. Beraz, eskerrik asko ABBA, YAHUSHUA, AMA IMMAYAH. Eta otoitz egiten dut senideak, otoitz egiten dut entzungo dutela. Otoitz egiten dut ipini dezazuen zuen espirituan eta ipini dezazuen zeuen ariman. Ez du besterik axola, mutikoak eta andreak. Besterik ez du axola. Egizu dakizuna egin behar duzuna. Ez amore eman. Obeditu. Eta bakarrik begiratu mirariak egiten direnak. Dena egin dugu. Esperimentatu dugu, egunero gertatzen ari da.

Kathrynyah: Fio izan YAHUVEHK dakiela BERAK zer hitz egiten duen BERAK diotsuenean zerbait egin dezazuen. Ez zalantzatu. Iraina da BERARI. Obeditzen baduzu, errespetua adierazten duzu Jainko Ahalguztidunari, Autoritatea dena guztion gain.

Niko: Zeuk, predikatu, Kathrynyah, predikatu, arreba!

Elisabeth: Joainneyah, ezer esatekorik duzu?

Niko: Joainneyah, berak ipini behar ditu bere bi zentimu hemen.

Joainneyah: Ez iezadazu hori egin. Goretsia izan dadin YAHUSHUA! Ez arduratu!

Denak: Goretsia izan dadin YAHUSHUA!

Niko: Denak bukatu duzue?

Kathrynyah: Atsekabetzen du Aita desobeditzen diogunean. Atsekabetzen dute Jainko Ahalguztiduna, gizon guztiak, emakume guztiak, Aita entzuten ez dutenak eta obeditu, puntu. Eta badakit ez duzuela nahi atsekabetzerik, beraz, Nikok esan bezala, eta Elisabethek entzun zuen: entzun, eta obeditu, aldatu eta moztu!

Niko: Aldatu eta moztu!

Iraintzen gehiengoari, argitzen banaka batzuei, Apostolu Elisabeth (Elisheva) Elijah

Profezia honek bedeinkazioa izan bada zuentzat, mesedez, bidali e-posta eta jakinarazi iezaguzue.