LEGAMIA GABEKO OGIAREN FESTA

Eskritura non aurkitzen den Legamia gabeko Ogiaren Festa dago Lebitarrena 23an.

LEBITARRENA 23:6-16

Hilabete beraren hamabostean Legamia gabeko Ogien Jaia ospatuko duzue Jaunaren ohorez. Zazpi egunez legamia gabeko ogia jango duzue. Astearen lehen egunean batzar sakratua egingo duzue eta ez da ohiko lan arruntik egingo. Asteko egun bakoitzean opariak erreko dituzue Jaunaren ohorez. Zazpigarrenean batzar sakratua egingo duzue berriro eta ez da ohiko lan arruntik egingo. Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi: Esan Israeldarrei: Nik emango dizuedan lurraldean sartu eta bertako uzta biltzen duzuenean, lehenengo gari-sorta apaizari eramango diozue. Apaizak, errituzko keinua eginez aurkeztuko dio Jaunari, atseginez onar dezan. Larunbat biharamunean aurkeztuko du. Egun berean urtebeteko bildots akats gabea eskainiko diozue Jaunari erre-oparitzat. Gainera, olioz oraturiko zortzi kilo ogi-irin garbi labore-oparitzat eta litro bat ardo isur-oparitzat. Jaunak atseginez onartuko du bere ohorez erretako oparia. Ez duzue uztaren emaitzarik jango, ez ogirik, ez gari errerik, ez gari berririk, Jaunari oparia eramango diozuen eguna arte. Betiko lege izango duzue hau belaunez belaun, biziko zareten edonon. Gari-sorten oparia aurkeztuko duzuen egunetik, hau da, larunbat biharamunetik hasita, zazpi aste zenbatuko dituzue, berrogeita hamar egun izango dira, beraz, zazpigarren larunbat biharamuna arte, eta orduan beste labore-opari bat eskainiko diozue Jaunari.

Eskriturak ezartzen du festaren luzera. Zazpi egun iraun behar du. Lehenengo eguna, zein hamabosta den lehenengo hilena (Nisan) eta Pazkoaren biharamuna da festaren egun bata. Lehenengo eguna da Sabbath Nagusia, batzar sakratua, bilkura santua edo egun santu goren bat. Zazpigarren eguna da 21a lehenengo hilabetearena (Nisan) eta da baita ere Sabbath Nagusia; ez da inolako lanik egin behar Sabbath Nagusienetan.

LEGAMIA GAIZTOTASUNAREN IRUDI BEZALA

Legamiak Eskrituretan irudikatzen du bekatua. Sinesleen ikuspuntutik, ideia nahiko argi dago. YAHUSHUA izan zen Zeruko Ogia bekatu gabea, legamia gabea. HAREN bizitza izan zen bekatu gabeko perfekzioarena. Eta HAREN gorputza eskainia izan zen YAHUVEHRENTZAT. HURA izan zen sakrifizio perfektu eta onargarria bekatuagatik.

Legamia gabeko festa da deialdia ere YAHREN herri sakratuarentzat. Haiei eskatzen zaie bidaiatzea haien Salbatzailearekin, santutasunezko ibilbidetik. YAHUSHUARENGAN, partekatzen dugu Ogia legamia gabeaz. HAREN bitartez, sartzen gara gauzen estatu berri batean. Etortzen gara mendetasunera YAHUVEHRENGANA egiaz eta zintzotasunez nahikeria gabe.

Hona hemen Pabloren berbak gai honi buruz.

1 KORINTOARREI 5:7-8

Bazter ezazue legamia zaharra eta izan ore berri, legamia gabeko pazko-ogiak bezala. Izan ere, horixe zarete, Kristo gure Pazko-bildotsa opari eskainia izan denez gero. Ospa dezagun, beraz, Pazko-jaia, baina ez legamia zaharrarekin, bekatu eta gaiztakeriazko legamiarekin, legamia gabeko pazko-ogiekin baizik, hau da, bihotz garbitasunez eta egiaz.

Israeldarrak Egiptotik irten zirenean, azkar joan ziren. Haiekin hartu zuten ogia izan zen legamia gabeko ogia, egosia arinka bidaiatzen zegoen herri batentzat eta bidaiatzeko prestatzen haien hornikuntza. Legamia gabeko Ogien festa ospatzen du israeldarrak Egiptotik irten ziren garaia. Haien hurrengo puntua bidean izan zen Itsas Gorriaren zeharkatzea. Haiekin zeramaten ogia ez zegoen handituta. Egosia izan zen legamia gabe. Ez zegoen nahiko astirik ogia altxa dadin eragiteko.

ZERUKO OGIA

Zeruko ogia ikusia izan zen Israelgo historia lasterrean. Eta zeruko janariaren hornikuntza mintzatua izan zen profeten partez. Zeruko ogia behin eta berriro ikusten da Testamendu Zaharraren poesian.

NEHEMIAS 9:15

Gose-zirelarik, ogia eman zenien zerutik; egarri zirelarik, ura sorrarazi harkaitzetik. Zin eginez agindu zenien lurraz jabetzera bidali zenituen.

SALMO 78:24

Mana isuri zien janari, zeruko garia eman.

SALMO 105:40

Haiek eskatu eta galeperrak bidali zizkien, zeruko ogiz ase zituen.

ITUN BERRIKO BETETASUNA LEGAMIA GABEKO OGIEN FESTARENA

Itun Berriko betekuntza Legamia Legamia gabeko Ogien Festarena gertatu zen YAHUSHUAREN nekaldiaren Pazkoan. YAHUSHUA lurperatua izan zen lurrean garaiz Legamia gabeko Ogien festarako.

YAHUSHUAREN tipologia Zeruko Ogia bezala Eskritura Santuetan dago. Irakasten da Itun Berrian eta YAHUSHUAREN berbetan ere. YAHUSHUAK BERAK esan zuen BERA zela “Ogia Zerutik bidalia”.

JOAN 6:33

Zeren Jainkoaren Ogia, zerutik jaitsi eta munduari bizia ematen diona da.

JOAN 6:50-51

Bestelakoa da Zerutik jaisten den ogia: beronetatik jaten duena ez da hilko. Neu naiz Zerutik jaitsia den ogi bizia; ogi honetatik jaten duenak betiko bizia izango du. Eta Nik ematen dudan ogia nire gorputza da, mundua bizi dadin emana.

Farisearrak, garai hartako instituzio erlijiosoa, bazekiten ondo zeri buruz hitz egiten zuen YAHUSHUAK. Haiek guztiak oso adituak ziren Mesiasen tipologiaz Zeruko Ogia bezala. Haiek bazekiten berari buruz zebilenean Zeruko Ogia bezala, HARK aitortzen zuela promes egindako Mesias zela, Israelgo Santua. Horregatik hartu zituzten harriak HARI jaurtitzeko.

YAHUSHUA zen sakrifizio azken eta perfektua bekatuagatik. HAREN gorputza, zatitua eta beheratua gurutzean, eskainia izan zen gure berrerospenerako. HURA lurperatua izan zen hain justu Legamia gabeko Ogien Festa hurbiltzen zelarik. BERA hilobian zegoen Nisango 15aren zehar, Eskriturak dioten bezala. Eta horrela, YAHUSHUA ha MASHIACHK bete zuen Legamia gabeko Ogien Festa.

* * * * * * *